O slideshow foi denunciado.
Utilizamos seu perfil e dados de atividades no LinkedIn para personalizar e exibir anúncios mais relevantes. Altere suas preferências de anúncios quando desejar.
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA
1
Egun batean, lapur batzuek Bakarne Laburnum liburuzain...
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA
2
- Uzten badidazu, nire liburutegira joan eta medikuntz...
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA
3
ULERMENA
1- Pentsatu eta idatzi.
 Nor dira ipuineko P...
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA
4
4- Zer gertatu zen?
 Azaldu zure hitzez.
5- Azaldu zu...
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA
5
LABURPENA
6- Idatzi ipuinaren laburpena.
Próximos SlideShares
Carregando em…5
×

3 gaia liburuzainaren bahiketa

irakurmena LH4

  • Seja o primeiro a comentar

3 gaia liburuzainaren bahiketa

  1. 1. EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA 1 Egun batean, lapur batzuek Bakarne Laburnum liburuzaina bahitu zuten.Bakarne etxetik atera zen paseotxo bat emateko asmoz, eta lapurrek harrapatu eta eraman egin zuten. - Zergatik bahitu nauzue? Ez naiz aberatsa. Etxerik ere ez daukat, herriko liburutegia bakarrik - esan zien Bakarnek. - Ba horixe da guk nahi duguna - erantzun zion lapurren buruak- Alkateak erreskate ederra ordainduko du. Ez dago liburutegirik liburuzainik gabe ondo dabilenik! - Bada, esan behar dizuet- esan zuen Bakarne Laburnumek serio-serio – asteburuan lagun baten etxean egon naizela eta lau ume txiki dituela. Guzti-guztiek elgorria zeukaten. - Berdin dio! - erantzun zion lapurren buruak – Nik ere txikitan izan nuen. Baina gainerako lapurrek ez zuten txikitan elgorririk izan, eta laster gaixotu ziren eta aurpegia pikortxoz bete zitzaien. Liburuzainaren bahiketa3
  2. 2. EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA 2 - Uzten badidazu, nire liburutegira joan eta medikuntzari buruzko liburua ekarriko dut zure lagunak sendatzeko – esan zion Laburnum andereñoak lapurren buruari. -Ongi da- onartu zuen lapurrak- Zoaz liburuaren bila. Laster itzuli zen Laburnum andereñoa liburu mordo bat zekarrela. Eta irakurtzen hasi zen: -Bainu bero bat pikor guztiak kentzeko. Gela ilunpetan utzi beharra dago, begiekin kontuz ibili behar da elgorria izanez gero…- esan zuen ozenki irakurriz. Lapurrak aspertuta zeuden haitzuloan ilunpetan etzanda. Horregatik, Laburnum andereñoa liburuak irakurtzen hasi zitzaien, denbora pasarazteko. Lapurrak ez zuten beren bizitza osoan ezer irakurri eta gustura entzuten zuten. Egun gutxi barru, pikorrak desagertzen hasi ziren eta gose ziren lapur guztiak. Liburuzaina bahituta izateko ideia ahaztu egin zuten eta Laburnum andereñoa liburutegira bueltatu zen. Lapurrak… liburutegira sarri joaten hasi ziren, hango liburuak irakurtzera. MARGARET MAHY (moldatua) liburuzain: liburutegian lan egiten duena. bahitu: pertsona bat indarrez hartu, trukean zerbait eskatzeko asmoarekin. erreskate: trukean eskatzen dena. elgorri: gaixotasuna, larruazalean pikor gorriak ateratzen dituena.
  3. 3. EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA 3 ULERMENA 1- Pentsatu eta idatzi.  Nor dira ipuineko PERTSONAIAK? -  Horietatik, zein da PROTAGONISTA? - 2- Galdereei erantzun.  Zertan egiten zuen lan Bakarne Laburnumek? -  Nork bahitu zuen? -  Zein zen lapurren asmoa Bakarne bahitzean? - EGITURA 3- Zer gertatu zen?  Ordenatu irudiak. Irakurgaia lantzen
  4. 4. EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA 4 4- Zer gertatu zen?  Azaldu zure hitzez. 5- Azaldu zure hitzez. Lapurrak Zer egin zuten amaieran? Laburnum andereñoa 3 2 1
  5. 5. EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA TESTUA 5 LABURPENA 6- Idatzi ipuinaren laburpena.

×