SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 102
HESIODO (K.a. VIII. mendea)

«Hasieran Kaos zen, gero Lur (...) eta Eros, amodio
ernagarri, jainko hilezkorren artean ederrena, gorputzak
laxatu egiten dituena eta bihotza eta nahia zaildu, jainko
nahiz gizon-emakumeengan>> (Hesiodo, Teog. 116-122).
Teogonian

(jainko-jainkosen sorrera) hiru
belaunaldi aipa daitezke.
1.- Gea eta Uranoren ezkontzarena. Hauen
seme-alabak Titanak dira. Titan hauetako batek
Krono-Saturnok, bere aita Urano zikiratuko du.
2.- Krono-Saturno eta Rea-Zibelesen arteko
ezkontzarena. Hauek 6 jainko-jainkosa olinpiko izango
dituzte:
Hestia,
Hera-Juno,
Zeus-Jupiter,
Demeter-Zeres, Hades-Pluton eta Poseidon-Neptuno.
Zeusek bere aitari kontra egingo dio
(Titanomakia) eta garaituko du.
3.- Zeusek unibertsoa bere anaiekin banatzen
du, Hades eta Poseidonekin, eta hirugarren
belaunaldiaren errege eta aita izango da, jainkojainkosa olinpikoena: Atenea-Minerva, Febo-Apolo,
Artemisa-Diana,
Afrodita-Venus,
Ares-Marte,
Hefesto-Vulkano, Hermes-Merkurio, Dioniso-Bako…
KRONO-SATURNO

Urano, Giorgio Vasari (1555-1159).

Krono-Saturno Titana zen, Urano eta Gearen semea. Bere aitari
sexu-alderdiak moztu eta agintetik kendu zuen.
Bere arrebarekin bat egin zuen, Rea edo Zibeles Titanidarekin; lehoiek
tiratzen duten gurdi baten eta koroa gisa dorre bat duela irudikatzen dute
ekialdeko jainkosa hau.
Krono-Saturnok
Rea-Zibelesekin sei semealaba ditu, baina jaio ahala
irentsi egiten ditu
altxamendua saihesteko.
Mito honek
denboraren botere irenslea
irudikatzen du, Kronoren
ezaugarria harea-erlojua
delarik.

Saturno bere seme-alabak jaten, Goya
Reak pixoihaletan bildutako
harri bat ematen dio Kronosi
izandako azken semea (ZeusJupiter) dela sinestaraziz.
Zeus, azken semea, salbatzen
da eta bere ama Reak Kreta
uhartean ezkutatzen du.

Rea eta Kronos, garai helenistikoko baxu-erliebea
Zeus-Jupiter nagusitzerakoan, edabe magiko bat jartzen du bere aitaren edarian
eta irentsitako anai-arrebak botatzen ditu, Hestia, Demeter, Hera, Hades eta Poseidon.
Guztiek bat egin eta aitaren aurkako guda bat egiten dute, Titanomakia. Guda
honetan Titanek Krono laguntzen dute, Giganteek eta Ziklopeek, aldiz, Zeus eta beste
jainko-jainkosak laguntzen dituzte.
Guda kosmiko
hau mitologia guztietan
aurkitzen da (mendiak
jaurtikiak ziren, lurrak
ikara egiten zuen,
etab.) eta, azkenean,
jainko-jainkosa
olinpikoen
antolamendua eta
boterea ezartzen dira.

Titanak eta
Krono botatzen dituzte
eta Atlasi, guztien
buruari, zigor berezi bat
ezartzen diote: zerua
bizkar gainean eutsi
beharko du betiko.
ZEUS-JUPITER
Zeus Unibertsoko erregea zen, Olinpikoen
hirugarren belaunaldikoa, Krono eta
Rearen semea.
Bere amak salbatu eta gero, Kretan igaro
zuen haurtzaroa Amaltea ahuntzak elikatua
eta kureteek, zarata egiten zuten gizon txiki
batzuk umearen negarrak entzun ez
zitezen, babestua.
Nagusitu zenean bere anai-arrebak askatu
zituen, bere aita Krono agintetik bota eta
Unibertsoko subiranotasuna Hades eta
Poseidonekin banatu zuen.
Bere agintaldiaren hasieran Giganteen altxamendua dominatu behar izan zuen,
eta beste guda kosmiko bat izan zen, Gigantomakia.
Zeus zeruaren eta meteorologiaren
jainkoa zen: lainoena, euriena,
haizeena eta ekaitzena.
Homerok “jainko-jainkosen eta
gizakien erregea” deitzen dio, “laino
biltzailea” eta “egidaren eramalea”.
Bere ezaugarriak oinaztarria,
arranoa eta zetroa dira.
Prometeo suarekin, Rubens

Hasieran jainko izugarria zen, bidegabea eta
gizakiekiko
inbidiatsua,
baina,
gerora,
justiziaren jainko bihurtuko da.
Ezaguna da Prometeo titanari zion gorrotoa,
jainkozko sua lapurtu baitzuen gizakiei
emateko.

Prometeo, Moreau
Oso ezagunak ziren ere bere amodio jardunak
Hera jainkosarekin, bere emaztearekin, Ares jainkoa izan zuen…
Mnemosine titanidarekin Musak...
Bere arreba Demeterrekin Proserpina…

Metis titanidarekin Atenea,
bere burutik jaioa…
Leto titanidarekin
Apolo eta Artemis bikiak…

Maia titanidarekin Hermes…
Hilkorrekin ere izan zituen harremanak eta mozorroen bidez limurtzen

Zezen
itxurapean
Europa ninfa
bahitu zuen,
eta
Minos
izan, Kretako
dinastiaren
sortzailea;

Europaren bahiketa,
Rubens
Leda eta beltxarga,
Rubens

Beltxarga itxurapean, Ledarekin, Dioskuroak izan zituen
Urrezko euri bihurtuta, Danaerekin, Pertseo izan zuen, Medusari burua moztu ziona.

Danae urrezko euria jasotzen, Tiziano
Alkmenaren senarraren itxurapean, gauaren iraupena hirukoiztuz,
Herakles heroia izan zuen.
Semelerekin Dioniso jaio zen.
Azkenik Ganimedes troiarrarekin amodio
homosexual bat izan zuen, bahitu eta
Olinpora eraman zuen jainko-jainkosei
nektarra zerbitzatzeko.

Maitasun jarduera bizi honek azaltzen du ia
leinu greko gehienek Zeus zutela beraien
fundatzaile edo arbaso.

Ganimedesen bahiketa, Rubens
Bere ohoretan egiten dira lau urtero joko olinpikoak Olinpiako
Santutegian (Elide), Arkadiakoak ere eta baita Dodonako
santutegikoak.
HERA-JUNO
Hera ('beso zuriduna",
"boteretsua", 'begi
handiduna", 'urrezko
tronuan dagoen jainkosa“)
Jupiterren legezko
emaztea zen, Ida mendian
ezkondu baitzen
berarekin.
Oso ezagunak ziren
bere haserreak, eta
sarritan amarruak erabili
behar izaten zituen
Zeusen arreta lortzeko.
Ezkontzaren eta
etxearen jainkosa, bere
ezaugarriak pauma eta
mingrana ziren,
emankortasunaren irudia.
Erroman argiaren eta haur
egitearen jainkosa
babesletzat zuten Juno
Luzina izenpean.
Behin,
bere
senarraren
infideltasunek
haserreturik,
jainko-jainkosa
guztiak
matxinatu zituen bere aurka; hau zela eta,
Jupiterrek zigortu egin zuen eta urrezko
kateez lotutako eskumuturretatik zerutik
zintzilikatu orkatila bakoitzean ingude bana
zuela.
Urrezko sagarraren epaiketan hartu zuen
parte. Tetis eta Peleoren eztei-oturuntzan,
gonbidapenik ez zuen Haserrea (Eris) bertaratu eta
mahai gainera urrezko sagarra bota zuen honako
inskripzio honekin: "Jainkosarik ederrenarentzat".
Hera, Atenea eta Afrodita aurkeztu ziren jasotzeko.
Liskarra argitzeko Zeusek Paris printze troiarra
proposatu zuen, Ida mendiaren magalean bere
artaldea zaintzen zegoena. Hermes jainkoak
iragarri zion lehiaketa eta berarekin hiru
jainkosengana eraman.
Jainkosa bakoitzak zerbait eskaini zion Parisi
bere alde bozka zezan: Herak aberastasuna eta
ohoreak eskaini zizkion; Ateneak gudetan arrakasta
eta jakinduria; eta Afroditak munduko emakumerik
ederrenaren maitasuna, sasoi hartan Helena,
Espartako Menelao erregearen emaztea. Parisek
bere epaia eman zuen eta Afrodita aukeratu; honek
lagunduko zion Helena maitemintzen eta bahitzen.
Honela hasi zen Troiako guda; aukeratuak izan
ez ziren jainkosek grekoen alde egin zuten.
Heraren tenplua, Paestum (Italia)

Heraren ohorez Argoseko Heraionenan egiten dira festak eta Peloponesoko ia herri
gehienetan eta baita Eubea uhartean.
Erroman Kapitolioko Hirukoan hartzen zuen parte Jupiter eta Minervarekin botera.
POSEIDON-NEPTUNO
Krono eta Rearen semea zen.
Itsasoaren jainkoa, uretakoa eta
lurrikarena. Oso jainko
garrantzitsua grekoa bezalako
herri marinel batentzat.
Zeus eta Hades bere anaiekin
Unibertsoko boterea banatzen
zuen. Bere ikonografia
Zeusenaren antzekoa da: sarritan
hiruhortzekoa jaurtitzen irudikatzen
dute.
Zaldien jainkotzat dute eta bere
segiziora gehitzen ditu. Itsas
zaldiek tiratzen dute bere gurdia
eta bere inguruan nereidek edo
ozeanidek eta tritoiek maskorrekin
munduko leku guztietara zabaltzen
den zarata ateratzen dute.
Anfitrite ninfarekin,
Ozeanoaren alabarekin,
Triton izeneko semea
izan zuen.
Beste ninfa batekin Polifemo
ziklopea izan zuen, Ulisesek
itsutuko duena.
Poseidon eta Atenea Atenas hiriko babesle izateko lehiatuko dira. Zeusek
erabakitzen du atenastarrei oparirik egokiena egiten diona izango dela babesle.
Ateneak bere lantzarekin lurra kolpatu eta olibondo bat ateratzen da, Poseidonek,
aldiz, harri bat jo hiruhortzekoarekin eta iturburu bat sortzen du. Atenastar
gizonek Poseidonen alde egiten dute eta emakumezkoek Atenearen alde boto
bateko aldeaz. Jainkoak, haserre, uholdeak bidaltzen ditu eta ez du atsedenik
hartzen emakumeei boto eskubidea kendu eta Akropolian Poseidon Zutituari
tenplu bat egiten dioten arte.

Partenoiko
mendebalde
ko frontoia
Uren jainkotzat dutenez, bere irudiak Errenazimendu
Barrokoko parke eta lorategietako iturri asko apaintzen ditu.

eta

Neptunoren iturria
Madrilen
Bere ohorez
ospatzen
ziren
Korintoko
istmoko
jokoak. Sunio
lurmuturreko
tenplua
ere
eraiki
zitzaion,
Egeo itsaso
zabala
ikusten den
muinoan.
HADES-PLUTON
Krono eta Rearen semea,
lurpeko jaun bakarra zen eta oso
gutxitan joaten zen Olinpora.
Anker eta errukigabe fama zuen
bekatariekin. Ikusezin egiten zuen
kaskoa zuen eta lur gainera inork
ikusi gabe igotzen zen.
Behin Persefone-Proserpina,
Demeter jainkosaren alaba, bahitu eta
lurpera eraman zuen. Bere amak,
larrituta, lur guztia korritzen du bere
alabaren bila aurkitzen duen arte.
Demeter nekazaritzaren eta
emankortasunaren jainkosa denez lurra
lehortu egiten da.
Zeusek, orduan, irtenbide bat
erabakitzen du: Persefone urteko sei
hilabetetan (udazkena eta negua) bere
senarrarekin biziko da Hadesen, eta
beste sei (udaberria eta uda) lur
gainean bere amarekin. Honela
azaltzen zuten grekoek landaretzaren
zikloa, lurraren emankortasuna.
Udaberria heltzean, Demeter jainkosa
poztu egiten da alabarekin dagoelako,
eta natura loratzen da.

Proserpinaren bahiketa, Bernini
Hadesek ez zuen gurtzarik, ez eta bere ohorezko tenplurik ezta
santutegirik ere. Nekosta eta nartzisoa ziren bere landareak.
DEMETER-ZERES

Demeter, 'adats ederrekoa" zen, uzta eta
gizakiak aldatutako landareak babesten
zituen jainkosa, batez ere zerealak (garia
eta garagarra) eta zenbait fruitu arbola
(olibondoa eta pikondoa), Greziako
landarerik garrantzitsuenak. Bere gurtzak,
beraz, garrantzi handia zuen uzta ona
lortzeko.
Bere ezaugarriak igitaia eta gari eta
mitxoleta azaoa ziren.
Krono eta Rearen alaba, bere anaia Zeusekin alaba bat izan zuen, Persefone edo Proserpina, Hadesek
bahitua Sizilia uhartetik.
Alabaren bila zebilen bitartean, Eleusisen (Atenas inguruko leku batean) hartu zuen atseden, eta, han, tenplu
bat eraiki zioten urtero Misterio Handiak ospatzen zirelarik irailean. Misterio hauek sarbidetuek besterik ez
zituzten ezagutzen, gauean garbitze erritu zail batzuk izan ondoren. Gertatzen zena isilpean gorde behar
zen heriotza zigorraren zigorpean.
Gurtza misterioso honek
bizitzaz haragoko
zoriontasuna eskaintzen
zien bere jarraitzaileei:
gizakiaren salbazio
gogoarekin du zerikusia
eta beste zerbaiten
ideiarekin. Ikurra garia da,
hil eta birjaio egiten baita
sarberria hilko eta jaioko
den moduan bizitza berri
batera.
Alaba berreskuratzen
duenean Zeusekin eta
Hadesekin egiten duen
tratuan, Demeterrek
lurraren emankortasuna
ezartzen du eta Triptolemo
bidaltzen du gizakiei
erakuts diezaien
nekazaritzaren artea.
Gurtza garrantzitsu bat
izan zuen Sizilian.
Persefoneren bahiketa, Rubens
Bere irudia Meridako erromatar antzokian dago, Proserpina eta Hadesen
estatuak alde batean eta bestean.
ATENEA-MINERVA
Jakituriaren, adimen
sortzailearen eta arte eta ofizioen
jainkosa zen. Gudaren
babesletzat ere bazuten, Troiako
gudan heleniarren alde jarri
zelarik.
Bere burua atenastar
txanponetan azaltzen zen.
Homerok 'hontza begiak dituen
jainkosa" esaten dio, berari
eskainitako animalia baitzen
hontza.
Atenea birjinari eskaintzen diote Atenasko Akropolian
Partenon tenplu ezaguna; barruan Fidiasek egindako
jainkosaren estatua ezaguna zuen, oso handia eta material
onez egina (urrea jantzientzat, bolia azalarentzat eta
esmeraldak begientzat), lantza eskuan, ezkutua, kaskoa eta
garapenaren irudia bestean.

Atenea Varvakeion
Bertsio batzuen arabera Zeusen, soilik Zeusen, alaba zen eta beste batzuen
arabera Metis titanidearena, Zeusek irentsi zuena haurdun zegoela. Buruko
minak jota, Zeusek Hefestori agindu zion aizkora batez burua ireki ziezaion eta
Atenea atera zen, emakume heldua eta guda oihua boteaz.
Honela agertzen da Partenoiko ekialdeko frontoian: Olinpoan, egunsentian, egunsentiaren zaldiak
ezkerraldetik igo eta gauarenak eskuinaldetik sartzen ari diren bitartean. Jainkosaren jaiotzak lotan
zeuden jainko-jainkosak esnatzen ditu eta harrituta begiratzen dute; Fidiasek paralelotasuna egiten du
Atenas hiriak aro klasikoan bere garaikideei eragiten zien harridurarekin.
Atenea-Minerva Atenas hiriko patroia izan zen Poseidonekin lehiatu ondoren garaitu egin baitzuen
(Partenoneko mendebaldeko frontoian dago mitoa).
Tenplu
bereko
frisoetan,
Fidiasen
erliebeek Panateneen prozesioa irudikatzen
dute, jainkosaren ohorez eginiko jaiak:
hiritik kanpo eratzen zen neskatxa gazte
ilera luze bat Akropolira igotzen zen,
Ateneari peplo bat eskaintzeko.

Zaldiz igotzen ziren mutil gazteek ere
hartzen zuten parte, eta zaharrek ere.

Aulki dotoreetan eseritako jainko-jainkosek prozesioa
ikusten zuten eta elkarren artean hizketan aritzen ziren,
haien arteko adiskidetasuna eta atenastar herriarekiko
babesa islatzen.
Arakneren fabula edo
Hilanderak, Velázquez

Jakintsu eta artisten jainkosa babesle gisa, idazkeraren, pinturaren eta brodatuaren
asmatzailetzat zuten. Oso ezaguna da Arakne brodatzaileari eginiko desafioa; Araknek
Zeusen amodioak irudikatzen zituen oihal brodatua aurkeztu zuen eta jainkosak,
haserreturik, bere oihala betiko ehunduko zuen armiarma bihurtu zuen.
FEBO-APOLO
“Zilarrezko arkuduna”, “urrutitik jaurtitzen duena”, Zeusen eta Leto titanidearen semea zen eta
Artemisaren anaia bikia.

Bere ama Piton sugeak segitzen zuen
eta noraezean ibili zen munduan zehar
haurra non izan ez zekiela; azkenean
ur-gainean hara eta hona zebilen Delos
uhartean hartu zuten eta sari modura
Zeusek koloma batzuekin itsas
hondora lotu zuen irla.
Apolo
eguzkiaren,
musikaren,
gizonaren
edertasunaren
eta profeziaren
jainkoa zen.

Jainko
arkularia zen,
urrutitik
jaurtitzen
zituen geziak
eta batbateko
heriotza,
izurritea eta
gaixotasuna
eragiten
zituen.
Apolo eta Piton
sugea, Rubens

Bere lehen abentura Piton sugea harrapatzea izan zen, eta bere larruarekin Delfoseko
pitonisaren tripodea estali zuen; Delfosen bere santutegia edo orakulua ezarri zuen, grekoei
etorkizunari buruz iragartzen ziena.
Pitia izeneko gaztea lurreko
pitzadura baten gainean zegoen
tripodean esertzen zen eta,
mozkorraldi edo amets antzeko
batean, lurrun asaldatzaile edo
aluzinagarriak arnastuz eta
hostoak mastekatuz, oihuak eta
intziriak egiten zituen. Apaizek
oihu hauek interpretatu egiten
zituzten erromesek Apolori
egiten zizkioten galderen
erantzun gisa. Erantzunak
zuzenak izan ohi ziren apaizek
informazio ugari izaten baitzuten
hiri ezberdinetako politika eta
ekonomiaren gainean.

Delfos
Delfoseko Apoloren tenpluan jainkoaren urre koloreko estatua handi bat
zegoen eta inoiz itzaltzen ez zen sugarra.
Pronaosean Greziako Zazpi jakintsuen bi esaldi hauek irakur zitezkeen.
gi
hie
ge
ez
ere
er
Ez

ua
re bur
zeu
zazu
te
Ezagu

Apoloren dotrinaren esaera hauek neurritasuna adierazten dute, hausnarketa,
bizitzaren kontzeptu arrazionala hitz batean. Dotrina aristokratikoa da, hesi
handien beharra defenditzen baitu gizakia jainkoengandik bereizteko eta maila
sozialak euren artean. Bekaturik larriena errespetugabekeria da, harrokeria,
gizakiek egiten duten edozein saiakera bereak dituen mugak igarotzeko, beste hitz
batean, hybris-a. Eta Apolok errukirik gabe zigortzen du bekatu hau.
Bere segizioan bederatzi Musak egoten dira, arte eta zientzien babesle.
Apolok Dafne
ninfarekin amodio
zorigaitzak izan
zituen, ihes egin
baitzion eta
ereinotz bihurtzea
nahiago izan.

Orduz gero, Apolok
zuhaitz hau hartu
zuen sinbolo eta bere
hostoekin koroak
egiten artista, poeta
eta joko atletikoetako
garaileentzat sari.

Apolo eta Dafne, Bernini
Kasandra igarle eta Troiako
printzesak ere ez zuen onartu
Apolo eta zigortu egin zuen;
zigor gisa, Kasandrak bere
hiriaren hondamendia iragarriko
zuen baina inork ez zuen
sinetsiko.
Beste seme-alaba batzuk ere izan zituen:
Egunsentia “atzamar arrosaduna”, segizioan bere
aurrean zihoana eta…

Asklepioren (Eskulapioren), medikuntzaren jainkoaren, aita izan zen, Epidauron tenplu
ezaguna zuena; hara hurbiltzen ziren gaixoak erromesaldian sendatzeko eskatzen.
Faetonen erortzea,
Eyck

Faeton, bere heriotzagatik ezaguna, eguzkiaren gurdiko zaldiak erotu zirenean.
Apoloren ohorez joko Pitikoak egiten ziren, bost
urtetik behin, Delfoseko santutegian.
ARTEMIS-DIANA
Zeus eta Letoren alaba zen eta Apoloren
arreba bikia; hau ere, beraz, Delos
uhartean jaio zen.
Ilargiaren jainkosa zen eta ehizatzen zituen
animalia basatien baso eta oihanena.
Orein bat izaten zuen bere ondoan, ilargi
erdia kopetan, zilarrezko arkua, buiraka eta
geziak, eta, hauekin batera, txakurrak eta
ninfak. Oinutsik doa edo sandaliekin.
Oso ezaguna da bere
ankerkeria eta basatikeria.
Akteonek behin, nahi gabe,
basoan biluzik bainatzen
ikusi zuen ninfekin batera.

Artemisa bainatzen, Tiziano
Artemisak,
haserre, orein
bihurtzen du
Akteon, bere
txakurrek jan
dezaten.

Artemisa eta
Akteon, Tiziano
Edo, beste
behin,
Nioberen,
Tebaseko
erreginaren,
hamalau
seme-alabak
hil zituenean
Apoloren
laguntzaz,
bere ama
Letok ume
gutxi izan
zituela esan
zuelako.
Inoiz giza sakrifizioak ere
eskaini
izan
zaizkio
Ifigeniarena
bezala,
Agamenonen alabarena.
Kontraesanak dituen
jainkosa da, leku
batzuetan
bere
birjinatasuna
ohoratzen baitzuten
eta beste batzuetan
bere emankortasuna,

Efesoko Artemisarekin
gertatzen den bezala,
diren izaki guztien
jainkosa elikatzailea.
Amazonen babeslea zen, emakume
gerlarien legendako tribua; gizonezkoak
ernaltzeko baino ez zituzten behar, gero hil
egiten zituzten, mutikoekin batera, eta
neskatxekin baino ez ziren geratzen.
Bularra bistan uzten zuten arkua eta
buiraka aiseago mugitzeko.
K.a. V. mendean
hiru formako irudi batez
aurkezten zuten; batak,
ilargi betea irudikatzen
zuen, besteak ilgora
eta
hirugarrenak
ilbehera.

Diana ehiztaria, Rubens
AFRODITA-VENUS
“Afrodita irribarretsua, urrezkoa”, maitasunaren eta edertasunaren
jainkosa, itsasoko bitsetatik jaio zen Uranoren hazia eta odolarekin
nahasterakoan, Kronok bere sexu-alderdiak moztu zizkionean.
Jaio ondoren Zitera
uhartera heldu zen,
Grezia hegoaldera,
gero Txipre uharte
handiagora joateko.
Jainkosa
honek ekialdean du
bere jatorria,
beharbada Astarte
feniziarra, beti bere
maitalearekin azaltzen
dena, jainko gazte
bat.
Venusen jaiotza, Botticelli
Venus eta Marte, Botticelli

Zeusek Hefestori eman zion emaztetzat
tximista egin ziolako Giganteen kontra
borrokatzeko, baina Afroditak Ares
maite zuen, gerraren jainkoa.
Venus, Vulkano eta Marte,
Tintoretto (c. 1550)

Egun baten Hefestok maitaleak aurkitu zituen, brontzezko sare batez
harrapatu zituen eta Olinpoko jainko-jainkosa guztiak deitu zituen ikus
zitzaten, txantxak eginez.
Ariadna, Venus eta Bako, Tintoretto
(1576)

Afrodita Dionisoren maitalea ere izan zen, ardoaren jainkoarena.
ENEAS ETA ANKISES

Ankises hilkorrarekin Eneas izan zuen, troiar
gerlaria; Troiako sutetik ihes egin eta hamaika
gorabehera bizi ondoren, Laziora heldu eta
Erroma hiria fundatu zuen.

Eneas eta Ankises, Bernini
Afrodita eta Adonis,
Tiziano

Beste behin, Afrodita Adonisekin maitemindu zen, bere edertasunagatik oso
ezaguna zen hilkorra; honek Aresen jeloskortasuna eta haserrea eragin zituen
eta, basurde bihurturik, basoan hil zuen Adonis; mutilaren odola anemona
bihurtu zuen, bera bezala denbora gutxiz loratzen den lore gorria.
Afrodita bere semeak laguntzen du, Kupido edo Eros txikiak, erakarritasuna eta
amodiozko desioaren sinbolo, eta hegoekin eta begiak estalirik irudikatzen dute, buiara
hilkorrei nolanahi jaurtitzen dizkien geziz beteta; hortik maitasunaren irrazionaltasuna;
hegoek pasioa ez dela iraunkorra adierazten dute eta begi estaliek maitaleak ez dituela
bestearen akatsak ikusten. Kupido txiki hauek, batzuetan nerabe, ikonografia kristauaren
aingerutxoen aurrekariak dira. (Irudian Venus eta Kupido, Renni)
Hiru Graziak, Rubens

Afroditaren laguntzaile Hiru Graziak dira: Aglae, Talia eta Eufrosine .
Miloko Afrodita

Knidoko Afrodita
ARES-MARTE
Zeus eta Heraren seme legitimoa zen.
Gerraren jainkoa eta borroka zalea, ez zaio inporta
zein alderdiren alde egin.
Jainko ankerra zen, ez zen grekoen oso gustukoa.
Bere irudia gizon gazte batena da, kaskoa, lantza
eskuinean eta bestean ezkutua; zenbaitetan oilarra
azaltzen da bere ondoan.

Marteren atsedena, Velázquez
Ares eta Afrodita, David

Afrodita jainkosaren maitalea izan zen, mitologia grekoaren adulteriorik
ezagunena, bere senar Hefestoren haserrea piztuz. Troiako gudan parte
hartu zuen, grekoen aurka.
Areopagoari, Atenasko epaitegi ezagunari, izena eman zion, bere izena
“Aresen muinoa” baita; leku honetan epaitu zuten jainkoa eta errugabe
atera erailketa salaketa batetik, atenastarrek han odol delituak
epaitzen zituzten eta.
Bere gurtza oso zabala izango da erromatarren artean,
herri borrokazalea, eta Romulo eta Remo bikien aitatzat
zuten. Amazonen aita ere izan zen.
Beste seme izugarri batzuk ere izan zituen:
Fobo (beldurra), Deino (izua) eta Eris haserrea).
HEFESTO-VULKANO
Hera jainkosaren semea zen; Atenearen
jaiotzagatik jeloskor, Zeusen alabagatik,
Zeusek berak bakarrik izan zuelako,
Herak ere erabaki zuen berak bakarrik
izatea umea.
Baina hain deforme, itsusi eta herren jaio zen, bere amak Olinpotik itsasora
jaurti zuela; Tetis ninfak, Akilesen amak, jaso zuen Lemnos irlan.

Vulkano Lemnosen aurkitzen
dute, Piero di Cosimo
Tetisi bere esker
ona azaltzearren,
Akilesentzat egin
zuen armadura bat
eta oparitu.

Gero hari ikusezinak zituen urrezko
tronu bat oparitu zion Herari eta tronuan
preso geratu zen Olinpoan berriz
onartuko zutela esan zion arte.
Ziklopeen laguntzaz Sizilia irlako
Etna sumendiaren irteeretako baten egiten zuen lan
Apaindurak, estekagailuak, besoetakoak, kopak eta eskumuturrekoak eginez
jainkosei oparitzeko, eta baita ere armak, brontzezko, eztainuzko, urrezko eta
zilarrezko ezkutuak jainkoei eta gerlariei emateko.
Jainko langile bakarra zen, suaren,
burdinolen eta sutegien jainkoa, eta
oso izaera onekoa.

Burdin jotzea aurrerapenen eta
teknikaren irudi izatean, Hefesto
zibilizazioaren jainkotzat izan zuten.

Vulkano, Rubens
HERMES-MERKURIO
Hermes
mendi
baten
gainean jaio zen, Arkadian,
ardi
eta
ahuntzen
herrialdean. Jainko artzaina
zen, beraz, eta batzuetan
ardi bat sorbalda gainean
zuela irudikatzen zuten eta
galdutako ardiak artegira
itzultzen.

Era berean gidatuko ditu
galdutako bidaiariak, haien
jainko babeslea izanik;
bidegurutzeetan grekoek
harri pilak jartzen zituzten
bere ohorez, “hermak”.
Bere lehen egitandia, oraindik
umetan, Apolok zaintzen zuen behi
taldea lapurtzea izan zen.

Apolok, haserre, Zeusengana eraman zuen zigor
zezan, baina azkenean barkatu zuen liraren truke.
Hermesek lira musika tresna asmatu baitzuen,
dortoka baten maskorrarekin egina.
Harrezkero lapurren jainkotzat izan
maltzurkeriaren eta abileziaren eredu.

zuten,
Zeusek deituta, Olinpoan geratuko da
“jainko-jainkosen
mezulari”
lanetan.
Heraldo makila jasoko du zinta zuriekin,
kapela borobila euritik babesteko eta
hegodun sandaliak haizea bezain arin hegan
egiteko.
Beste lan bat ere badu, hildakoen arimak
beste mundura eramatea.
Bere
betebeharretako
bat Iorengana joatea
izan zen.
Hera jainkosak behi
bihurtu zuen Io, Zeusen
maitalea, eta MerkurioHermesek bere zaindari
Argos hil behar zuen,
ehun begiduna.

Merkurio eta Argos, Rubens
Aro klasikoan idealizatuta azaltzen zaigu
Praxitelesen estatuan; jainkoak Dioniso
txikia darama ezkerreko besoan eta mantu
luze bat euskarri duen zuhaitz enborra
estaltzeko.
Panen aita izan zen, Dionisoren
segizioan parte hartzen zuen
jainko artzainarena.
Panek aker itxura zuen, txirula
asmatu zuen eta artaldeak eta
armadak sakabanatzen zituen
panikoa eraginez, beldur izugarri
bat.
Hermesek Afroditarekin izan zuen abentura bat, eta hortik Hermafrodito jaioko da.
Ninfa bat maitemintzen da honekin baina kasurik ez diola egiten ikustean, bere
gorputzak bat egiten du mutilarenarekin, pertsona bakar bat eginez.
HESTIA-VESTA
Krono
eta
Rearen
alaba,
etxearen jainkosa zen eta bertan
zegoen suarena.
Jainkosa tunika luze batez
irudikatzen dute. Esku baten
lastargia
du
eta
bestean,
batzuetan,
oparotasunaren
adarra.
Astoa
zuen
kontsakratuta.
Vestaren festetan, ekainean,
animalia hauek ez zuten lanik
egiten.
Jainkosa honek oso gurtza garrantzitsua jasotzen zuen Erroman. Bere
tenplu borobila Foroan zegoen eta han hiriaren sua egoten zen etengabe
pizturik, Estatuaren goraldiaren sinbolo.
Bere zerbitzura vestalak zeuden;
hamar urterekin sartzen ziren
sazerdotesak eta berrogei urtera
arte tenpluan geratzen ziren euren
birjinitatea ordura arte gordez.
Aitaren tutoretzapetik kanpo zeuden
baina
Pontifize
Nagusiaren
tutoretzapean; bere betebeharrak ez
bazituzten betetzen bizirik lurpera
zitzaten agintzen zuen.
Vestalek begirune handia
zuten erromatar gizartean.

izaten
DIONISO-BAKO
Ekialdeko jainkoa, Zeus
eta Semeleren semea.
Herak Semeleri esaten dio
Zeusi
eskatzeko
bere
botere guztiaz azaltzeko.
Jainkoak honela egiten du
eta Semele erre egiten du.
Hil aurretik Zeusek semea
ateratzen dio sabeletik eta
bere izterrean sartzen du
jaio arte.
Sileno mozkortua, Rubens

Mahastien eta ardoaren jainkoa zen; ninfek kobazulo batean hazi zuten, kantuan eta
dantzan erakutsiz, eta Sileno maisuak mahastiak landatzen irakatsi zion. Hazi zenean,
Herak eroarazi egin zuen eta noraezean ibili zen bere segizioarekin Indiara heldu arte:
tigreek eramaten zuten gurdia, Menadeak, Pan eta bere satiroak pinaburuak puntan
zituzten makilekin (tirsoak), ezpatak eta danborrak. Honela gurutzatu zuten lurbira guztia
herrialdeak bakean konkistatuz, mahastiak landatzen erakutsiz eta lege jakintsuak
emanez.
Dioniso bizarrik gabeko gazte baten itxuran azaltzen dute, masailduna,
belarrez koroatua, eskuan tirsoa, mahats mordoa edo kopa batez. Lehoinabar
azala izaten da bere tunika.

Mozkorrak, Velázquez
Bako eta Ariadna, Tiziano

Greziara itzuli zenean Ariadnarekin, Minosen alabarekin, bat egin
zuen, hau Teseok utzi ondoren. Afroditaren maitale ere izan zen.
Jainko honen festak orgiak edo bakanalak deitzen ziren eta bertan
parte hartzen zuten emakumeak bakante edo menade. Gauez eta
mendian egiten ziren zeremonietan estasian sartzen ziren eta erdi
biluzik korrika ibiltzen ziren, orroka eta erotuta.
APOLO

DIONISO
gizakiarekiko batasuna

arrazoia
sentimendua
urruntasuna
iluntasuna
eguna
argia

gaua
Pisistrato tiranoak bere gurtza bultzatu zuen Grezian herriarentzat
jainko jatorra zelako eta bere ohorezko himno sakratutik tragedia
jaioko da.
Dionisoren antzokia (Atenas)
Bere ohorez festa Leneak, Antisteriak, eta, batez ere, Dionisiakak
ospatzen ziren, azken hauek martxoan, eta tragediak eta komediak
antzezten ziren jendaurrean.
•
•
•
•

Material honek helburu didaktikoa du.
Testua Los dioses olímpicos materialetik itzulia eta moldatua.
Irudiak Internetetik hartuak.
Zerbait aipatu nahi baduzu, idatzi:
mendelatinagrekoa@gmail.com

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Actividad para el alfabeto, parejas
Actividad para el alfabeto, parejasActividad para el alfabeto, parejas
Actividad para el alfabeto, parejasAna Ovando
 
Azterketa sintaktikoak egiteko gomendioak
Azterketa sintaktikoak egiteko gomendioakAzterketa sintaktikoak egiteko gomendioak
Azterketa sintaktikoak egiteko gomendioakMendebaldea
 
Actividad para el alfabeto, ordenar
Actividad para el alfabeto, ordenarActividad para el alfabeto, ordenar
Actividad para el alfabeto, ordenarAna Ovando
 
Actividad para el alfabeto, huecos
Actividad para el alfabeto, huecosActividad para el alfabeto, huecos
Actividad para el alfabeto, huecosAna Ovando
 

Destaque (6)

Actividad para el alfabeto, parejas
Actividad para el alfabeto, parejasActividad para el alfabeto, parejas
Actividad para el alfabeto, parejas
 
Azterketa sintaktikoak egiteko gomendioak
Azterketa sintaktikoak egiteko gomendioakAzterketa sintaktikoak egiteko gomendioak
Azterketa sintaktikoak egiteko gomendioak
 
Actividad para el alfabeto, ordenar
Actividad para el alfabeto, ordenarActividad para el alfabeto, ordenar
Actividad para el alfabeto, ordenar
 
Actividad para el alfabeto, huecos
Actividad para el alfabeto, huecosActividad para el alfabeto, huecos
Actividad para el alfabeto, huecos
 
Grezia
GreziaGrezia
Grezia
 
Alfabeto griego con imágenes
Alfabeto griego con imágenesAlfabeto griego con imágenes
Alfabeto griego con imágenes
 

Semelhante a MITOLOGIA

Egipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologiaEgipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologiaAndoni Agirre
 
GREZIA by Unai
GREZIA by UnaiGREZIA by Unai
GREZIA by UnaiZIZURKI
 
Olatz itziar y cris
Olatz  itziar y crisOlatz  itziar y cris
Olatz itziar y crismusitzi
 
Olatz,Itziar y Cris
Olatz,Itziar y CrisOlatz,Itziar y Cris
Olatz,Itziar y Crislaroli
 

Semelhante a MITOLOGIA (7)

Mitologia
MitologiaMitologia
Mitologia
 
Egipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologiaEgipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologia
 
Musak
MusakMusak
Musak
 
Aritz eta dani
Aritz eta daniAritz eta dani
Aritz eta dani
 
GREZIA by Unai
GREZIA by UnaiGREZIA by Unai
GREZIA by Unai
 
Olatz itziar y cris
Olatz  itziar y crisOlatz  itziar y cris
Olatz itziar y cris
 
Olatz,Itziar y Cris
Olatz,Itziar y CrisOlatz,Itziar y Cris
Olatz,Itziar y Cris
 

MITOLOGIA

  • 1. HESIODO (K.a. VIII. mendea) «Hasieran Kaos zen, gero Lur (...) eta Eros, amodio ernagarri, jainko hilezkorren artean ederrena, gorputzak laxatu egiten dituena eta bihotza eta nahia zaildu, jainko nahiz gizon-emakumeengan>> (Hesiodo, Teog. 116-122).
  • 2. Teogonian (jainko-jainkosen sorrera) hiru belaunaldi aipa daitezke. 1.- Gea eta Uranoren ezkontzarena. Hauen seme-alabak Titanak dira. Titan hauetako batek Krono-Saturnok, bere aita Urano zikiratuko du. 2.- Krono-Saturno eta Rea-Zibelesen arteko ezkontzarena. Hauek 6 jainko-jainkosa olinpiko izango dituzte: Hestia, Hera-Juno, Zeus-Jupiter, Demeter-Zeres, Hades-Pluton eta Poseidon-Neptuno. Zeusek bere aitari kontra egingo dio (Titanomakia) eta garaituko du. 3.- Zeusek unibertsoa bere anaiekin banatzen du, Hades eta Poseidonekin, eta hirugarren belaunaldiaren errege eta aita izango da, jainkojainkosa olinpikoena: Atenea-Minerva, Febo-Apolo, Artemisa-Diana, Afrodita-Venus, Ares-Marte, Hefesto-Vulkano, Hermes-Merkurio, Dioniso-Bako…
  • 3. KRONO-SATURNO Urano, Giorgio Vasari (1555-1159). Krono-Saturno Titana zen, Urano eta Gearen semea. Bere aitari sexu-alderdiak moztu eta agintetik kendu zuen.
  • 4. Bere arrebarekin bat egin zuen, Rea edo Zibeles Titanidarekin; lehoiek tiratzen duten gurdi baten eta koroa gisa dorre bat duela irudikatzen dute ekialdeko jainkosa hau.
  • 5. Krono-Saturnok Rea-Zibelesekin sei semealaba ditu, baina jaio ahala irentsi egiten ditu altxamendua saihesteko. Mito honek denboraren botere irenslea irudikatzen du, Kronoren ezaugarria harea-erlojua delarik. Saturno bere seme-alabak jaten, Goya
  • 6. Reak pixoihaletan bildutako harri bat ematen dio Kronosi izandako azken semea (ZeusJupiter) dela sinestaraziz. Zeus, azken semea, salbatzen da eta bere ama Reak Kreta uhartean ezkutatzen du. Rea eta Kronos, garai helenistikoko baxu-erliebea
  • 7. Zeus-Jupiter nagusitzerakoan, edabe magiko bat jartzen du bere aitaren edarian eta irentsitako anai-arrebak botatzen ditu, Hestia, Demeter, Hera, Hades eta Poseidon. Guztiek bat egin eta aitaren aurkako guda bat egiten dute, Titanomakia. Guda honetan Titanek Krono laguntzen dute, Giganteek eta Ziklopeek, aldiz, Zeus eta beste jainko-jainkosak laguntzen dituzte.
  • 8. Guda kosmiko hau mitologia guztietan aurkitzen da (mendiak jaurtikiak ziren, lurrak ikara egiten zuen, etab.) eta, azkenean, jainko-jainkosa olinpikoen antolamendua eta boterea ezartzen dira. Titanak eta Krono botatzen dituzte eta Atlasi, guztien buruari, zigor berezi bat ezartzen diote: zerua bizkar gainean eutsi beharko du betiko.
  • 9. ZEUS-JUPITER Zeus Unibertsoko erregea zen, Olinpikoen hirugarren belaunaldikoa, Krono eta Rearen semea. Bere amak salbatu eta gero, Kretan igaro zuen haurtzaroa Amaltea ahuntzak elikatua eta kureteek, zarata egiten zuten gizon txiki batzuk umearen negarrak entzun ez zitezen, babestua. Nagusitu zenean bere anai-arrebak askatu zituen, bere aita Krono agintetik bota eta Unibertsoko subiranotasuna Hades eta Poseidonekin banatu zuen.
  • 10. Bere agintaldiaren hasieran Giganteen altxamendua dominatu behar izan zuen, eta beste guda kosmiko bat izan zen, Gigantomakia.
  • 11. Zeus zeruaren eta meteorologiaren jainkoa zen: lainoena, euriena, haizeena eta ekaitzena. Homerok “jainko-jainkosen eta gizakien erregea” deitzen dio, “laino biltzailea” eta “egidaren eramalea”. Bere ezaugarriak oinaztarria, arranoa eta zetroa dira.
  • 12. Prometeo suarekin, Rubens Hasieran jainko izugarria zen, bidegabea eta gizakiekiko inbidiatsua, baina, gerora, justiziaren jainko bihurtuko da. Ezaguna da Prometeo titanari zion gorrotoa, jainkozko sua lapurtu baitzuen gizakiei emateko. Prometeo, Moreau
  • 13. Oso ezagunak ziren ere bere amodio jardunak Hera jainkosarekin, bere emaztearekin, Ares jainkoa izan zuen…
  • 14. Mnemosine titanidarekin Musak... Bere arreba Demeterrekin Proserpina… Metis titanidarekin Atenea, bere burutik jaioa… Leto titanidarekin Apolo eta Artemis bikiak… Maia titanidarekin Hermes…
  • 15. Hilkorrekin ere izan zituen harremanak eta mozorroen bidez limurtzen Zezen itxurapean Europa ninfa bahitu zuen, eta Minos izan, Kretako dinastiaren sortzailea; Europaren bahiketa, Rubens
  • 16. Leda eta beltxarga, Rubens Beltxarga itxurapean, Ledarekin, Dioskuroak izan zituen
  • 17. Urrezko euri bihurtuta, Danaerekin, Pertseo izan zuen, Medusari burua moztu ziona. Danae urrezko euria jasotzen, Tiziano
  • 18. Alkmenaren senarraren itxurapean, gauaren iraupena hirukoiztuz, Herakles heroia izan zuen.
  • 20. Azkenik Ganimedes troiarrarekin amodio homosexual bat izan zuen, bahitu eta Olinpora eraman zuen jainko-jainkosei nektarra zerbitzatzeko. Maitasun jarduera bizi honek azaltzen du ia leinu greko gehienek Zeus zutela beraien fundatzaile edo arbaso. Ganimedesen bahiketa, Rubens
  • 21. Bere ohoretan egiten dira lau urtero joko olinpikoak Olinpiako Santutegian (Elide), Arkadiakoak ere eta baita Dodonako santutegikoak.
  • 22. HERA-JUNO Hera ('beso zuriduna", "boteretsua", 'begi handiduna", 'urrezko tronuan dagoen jainkosa“) Jupiterren legezko emaztea zen, Ida mendian ezkondu baitzen berarekin. Oso ezagunak ziren bere haserreak, eta sarritan amarruak erabili behar izaten zituen Zeusen arreta lortzeko. Ezkontzaren eta etxearen jainkosa, bere ezaugarriak pauma eta mingrana ziren, emankortasunaren irudia. Erroman argiaren eta haur egitearen jainkosa babesletzat zuten Juno Luzina izenpean.
  • 23. Behin, bere senarraren infideltasunek haserreturik, jainko-jainkosa guztiak matxinatu zituen bere aurka; hau zela eta, Jupiterrek zigortu egin zuen eta urrezko kateez lotutako eskumuturretatik zerutik zintzilikatu orkatila bakoitzean ingude bana zuela.
  • 24. Urrezko sagarraren epaiketan hartu zuen parte. Tetis eta Peleoren eztei-oturuntzan, gonbidapenik ez zuen Haserrea (Eris) bertaratu eta mahai gainera urrezko sagarra bota zuen honako inskripzio honekin: "Jainkosarik ederrenarentzat". Hera, Atenea eta Afrodita aurkeztu ziren jasotzeko. Liskarra argitzeko Zeusek Paris printze troiarra proposatu zuen, Ida mendiaren magalean bere artaldea zaintzen zegoena. Hermes jainkoak iragarri zion lehiaketa eta berarekin hiru jainkosengana eraman. Jainkosa bakoitzak zerbait eskaini zion Parisi bere alde bozka zezan: Herak aberastasuna eta ohoreak eskaini zizkion; Ateneak gudetan arrakasta eta jakinduria; eta Afroditak munduko emakumerik ederrenaren maitasuna, sasoi hartan Helena, Espartako Menelao erregearen emaztea. Parisek bere epaia eman zuen eta Afrodita aukeratu; honek lagunduko zion Helena maitemintzen eta bahitzen. Honela hasi zen Troiako guda; aukeratuak izan ez ziren jainkosek grekoen alde egin zuten.
  • 25. Heraren tenplua, Paestum (Italia) Heraren ohorez Argoseko Heraionenan egiten dira festak eta Peloponesoko ia herri gehienetan eta baita Eubea uhartean. Erroman Kapitolioko Hirukoan hartzen zuen parte Jupiter eta Minervarekin botera.
  • 26. POSEIDON-NEPTUNO Krono eta Rearen semea zen. Itsasoaren jainkoa, uretakoa eta lurrikarena. Oso jainko garrantzitsua grekoa bezalako herri marinel batentzat. Zeus eta Hades bere anaiekin Unibertsoko boterea banatzen zuen. Bere ikonografia Zeusenaren antzekoa da: sarritan hiruhortzekoa jaurtitzen irudikatzen dute. Zaldien jainkotzat dute eta bere segiziora gehitzen ditu. Itsas zaldiek tiratzen dute bere gurdia eta bere inguruan nereidek edo ozeanidek eta tritoiek maskorrekin munduko leku guztietara zabaltzen den zarata ateratzen dute.
  • 28. Beste ninfa batekin Polifemo ziklopea izan zuen, Ulisesek itsutuko duena.
  • 29. Poseidon eta Atenea Atenas hiriko babesle izateko lehiatuko dira. Zeusek erabakitzen du atenastarrei oparirik egokiena egiten diona izango dela babesle. Ateneak bere lantzarekin lurra kolpatu eta olibondo bat ateratzen da, Poseidonek, aldiz, harri bat jo hiruhortzekoarekin eta iturburu bat sortzen du. Atenastar gizonek Poseidonen alde egiten dute eta emakumezkoek Atenearen alde boto bateko aldeaz. Jainkoak, haserre, uholdeak bidaltzen ditu eta ez du atsedenik hartzen emakumeei boto eskubidea kendu eta Akropolian Poseidon Zutituari tenplu bat egiten dioten arte. Partenoiko mendebalde ko frontoia
  • 30. Uren jainkotzat dutenez, bere irudiak Errenazimendu Barrokoko parke eta lorategietako iturri asko apaintzen ditu. eta Neptunoren iturria Madrilen
  • 32. HADES-PLUTON Krono eta Rearen semea, lurpeko jaun bakarra zen eta oso gutxitan joaten zen Olinpora. Anker eta errukigabe fama zuen bekatariekin. Ikusezin egiten zuen kaskoa zuen eta lur gainera inork ikusi gabe igotzen zen.
  • 33. Behin Persefone-Proserpina, Demeter jainkosaren alaba, bahitu eta lurpera eraman zuen. Bere amak, larrituta, lur guztia korritzen du bere alabaren bila aurkitzen duen arte. Demeter nekazaritzaren eta emankortasunaren jainkosa denez lurra lehortu egiten da. Zeusek, orduan, irtenbide bat erabakitzen du: Persefone urteko sei hilabetetan (udazkena eta negua) bere senarrarekin biziko da Hadesen, eta beste sei (udaberria eta uda) lur gainean bere amarekin. Honela azaltzen zuten grekoek landaretzaren zikloa, lurraren emankortasuna. Udaberria heltzean, Demeter jainkosa poztu egiten da alabarekin dagoelako, eta natura loratzen da. Proserpinaren bahiketa, Bernini
  • 34. Hadesek ez zuen gurtzarik, ez eta bere ohorezko tenplurik ezta santutegirik ere. Nekosta eta nartzisoa ziren bere landareak.
  • 35. DEMETER-ZERES Demeter, 'adats ederrekoa" zen, uzta eta gizakiak aldatutako landareak babesten zituen jainkosa, batez ere zerealak (garia eta garagarra) eta zenbait fruitu arbola (olibondoa eta pikondoa), Greziako landarerik garrantzitsuenak. Bere gurtzak, beraz, garrantzi handia zuen uzta ona lortzeko. Bere ezaugarriak igitaia eta gari eta mitxoleta azaoa ziren.
  • 36. Krono eta Rearen alaba, bere anaia Zeusekin alaba bat izan zuen, Persefone edo Proserpina, Hadesek bahitua Sizilia uhartetik. Alabaren bila zebilen bitartean, Eleusisen (Atenas inguruko leku batean) hartu zuen atseden, eta, han, tenplu bat eraiki zioten urtero Misterio Handiak ospatzen zirelarik irailean. Misterio hauek sarbidetuek besterik ez zituzten ezagutzen, gauean garbitze erritu zail batzuk izan ondoren. Gertatzen zena isilpean gorde behar zen heriotza zigorraren zigorpean. Gurtza misterioso honek bizitzaz haragoko zoriontasuna eskaintzen zien bere jarraitzaileei: gizakiaren salbazio gogoarekin du zerikusia eta beste zerbaiten ideiarekin. Ikurra garia da, hil eta birjaio egiten baita sarberria hilko eta jaioko den moduan bizitza berri batera. Alaba berreskuratzen duenean Zeusekin eta Hadesekin egiten duen tratuan, Demeterrek lurraren emankortasuna ezartzen du eta Triptolemo bidaltzen du gizakiei erakuts diezaien nekazaritzaren artea. Gurtza garrantzitsu bat izan zuen Sizilian. Persefoneren bahiketa, Rubens
  • 37. Bere irudia Meridako erromatar antzokian dago, Proserpina eta Hadesen estatuak alde batean eta bestean.
  • 38. ATENEA-MINERVA Jakituriaren, adimen sortzailearen eta arte eta ofizioen jainkosa zen. Gudaren babesletzat ere bazuten, Troiako gudan heleniarren alde jarri zelarik. Bere burua atenastar txanponetan azaltzen zen. Homerok 'hontza begiak dituen jainkosa" esaten dio, berari eskainitako animalia baitzen hontza.
  • 39. Atenea birjinari eskaintzen diote Atenasko Akropolian Partenon tenplu ezaguna; barruan Fidiasek egindako jainkosaren estatua ezaguna zuen, oso handia eta material onez egina (urrea jantzientzat, bolia azalarentzat eta esmeraldak begientzat), lantza eskuan, ezkutua, kaskoa eta garapenaren irudia bestean. Atenea Varvakeion
  • 40. Bertsio batzuen arabera Zeusen, soilik Zeusen, alaba zen eta beste batzuen arabera Metis titanidearena, Zeusek irentsi zuena haurdun zegoela. Buruko minak jota, Zeusek Hefestori agindu zion aizkora batez burua ireki ziezaion eta Atenea atera zen, emakume heldua eta guda oihua boteaz.
  • 41. Honela agertzen da Partenoiko ekialdeko frontoian: Olinpoan, egunsentian, egunsentiaren zaldiak ezkerraldetik igo eta gauarenak eskuinaldetik sartzen ari diren bitartean. Jainkosaren jaiotzak lotan zeuden jainko-jainkosak esnatzen ditu eta harrituta begiratzen dute; Fidiasek paralelotasuna egiten du Atenas hiriak aro klasikoan bere garaikideei eragiten zien harridurarekin. Atenea-Minerva Atenas hiriko patroia izan zen Poseidonekin lehiatu ondoren garaitu egin baitzuen (Partenoneko mendebaldeko frontoian dago mitoa).
  • 42. Tenplu bereko frisoetan, Fidiasen erliebeek Panateneen prozesioa irudikatzen dute, jainkosaren ohorez eginiko jaiak: hiritik kanpo eratzen zen neskatxa gazte ilera luze bat Akropolira igotzen zen, Ateneari peplo bat eskaintzeko. Zaldiz igotzen ziren mutil gazteek ere hartzen zuten parte, eta zaharrek ere. Aulki dotoreetan eseritako jainko-jainkosek prozesioa ikusten zuten eta elkarren artean hizketan aritzen ziren, haien arteko adiskidetasuna eta atenastar herriarekiko babesa islatzen.
  • 43. Arakneren fabula edo Hilanderak, Velázquez Jakintsu eta artisten jainkosa babesle gisa, idazkeraren, pinturaren eta brodatuaren asmatzailetzat zuten. Oso ezaguna da Arakne brodatzaileari eginiko desafioa; Araknek Zeusen amodioak irudikatzen zituen oihal brodatua aurkeztu zuen eta jainkosak, haserreturik, bere oihala betiko ehunduko zuen armiarma bihurtu zuen.
  • 44. FEBO-APOLO “Zilarrezko arkuduna”, “urrutitik jaurtitzen duena”, Zeusen eta Leto titanidearen semea zen eta Artemisaren anaia bikia. Bere ama Piton sugeak segitzen zuen eta noraezean ibili zen munduan zehar haurra non izan ez zekiela; azkenean ur-gainean hara eta hona zebilen Delos uhartean hartu zuten eta sari modura Zeusek koloma batzuekin itsas hondora lotu zuen irla.
  • 45. Apolo eguzkiaren, musikaren, gizonaren edertasunaren eta profeziaren jainkoa zen. Jainko arkularia zen, urrutitik jaurtitzen zituen geziak eta batbateko heriotza, izurritea eta gaixotasuna eragiten zituen.
  • 46. Apolo eta Piton sugea, Rubens Bere lehen abentura Piton sugea harrapatzea izan zen, eta bere larruarekin Delfoseko pitonisaren tripodea estali zuen; Delfosen bere santutegia edo orakulua ezarri zuen, grekoei etorkizunari buruz iragartzen ziena.
  • 47. Pitia izeneko gaztea lurreko pitzadura baten gainean zegoen tripodean esertzen zen eta, mozkorraldi edo amets antzeko batean, lurrun asaldatzaile edo aluzinagarriak arnastuz eta hostoak mastekatuz, oihuak eta intziriak egiten zituen. Apaizek oihu hauek interpretatu egiten zituzten erromesek Apolori egiten zizkioten galderen erantzun gisa. Erantzunak zuzenak izan ohi ziren apaizek informazio ugari izaten baitzuten hiri ezberdinetako politika eta ekonomiaren gainean. Delfos
  • 48. Delfoseko Apoloren tenpluan jainkoaren urre koloreko estatua handi bat zegoen eta inoiz itzaltzen ez zen sugarra. Pronaosean Greziako Zazpi jakintsuen bi esaldi hauek irakur zitezkeen. gi hie ge ez ere er Ez ua re bur zeu zazu te Ezagu Apoloren dotrinaren esaera hauek neurritasuna adierazten dute, hausnarketa, bizitzaren kontzeptu arrazionala hitz batean. Dotrina aristokratikoa da, hesi handien beharra defenditzen baitu gizakia jainkoengandik bereizteko eta maila sozialak euren artean. Bekaturik larriena errespetugabekeria da, harrokeria, gizakiek egiten duten edozein saiakera bereak dituen mugak igarotzeko, beste hitz batean, hybris-a. Eta Apolok errukirik gabe zigortzen du bekatu hau.
  • 49. Bere segizioan bederatzi Musak egoten dira, arte eta zientzien babesle.
  • 50. Apolok Dafne ninfarekin amodio zorigaitzak izan zituen, ihes egin baitzion eta ereinotz bihurtzea nahiago izan. Orduz gero, Apolok zuhaitz hau hartu zuen sinbolo eta bere hostoekin koroak egiten artista, poeta eta joko atletikoetako garaileentzat sari. Apolo eta Dafne, Bernini
  • 51. Kasandra igarle eta Troiako printzesak ere ez zuen onartu Apolo eta zigortu egin zuen; zigor gisa, Kasandrak bere hiriaren hondamendia iragarriko zuen baina inork ez zuen sinetsiko.
  • 52. Beste seme-alaba batzuk ere izan zituen: Egunsentia “atzamar arrosaduna”, segizioan bere aurrean zihoana eta… Asklepioren (Eskulapioren), medikuntzaren jainkoaren, aita izan zen, Epidauron tenplu ezaguna zuena; hara hurbiltzen ziren gaixoak erromesaldian sendatzeko eskatzen.
  • 53. Faetonen erortzea, Eyck Faeton, bere heriotzagatik ezaguna, eguzkiaren gurdiko zaldiak erotu zirenean.
  • 54. Apoloren ohorez joko Pitikoak egiten ziren, bost urtetik behin, Delfoseko santutegian.
  • 55. ARTEMIS-DIANA Zeus eta Letoren alaba zen eta Apoloren arreba bikia; hau ere, beraz, Delos uhartean jaio zen. Ilargiaren jainkosa zen eta ehizatzen zituen animalia basatien baso eta oihanena. Orein bat izaten zuen bere ondoan, ilargi erdia kopetan, zilarrezko arkua, buiraka eta geziak, eta, hauekin batera, txakurrak eta ninfak. Oinutsik doa edo sandaliekin.
  • 56. Oso ezaguna da bere ankerkeria eta basatikeria. Akteonek behin, nahi gabe, basoan biluzik bainatzen ikusi zuen ninfekin batera. Artemisa bainatzen, Tiziano
  • 57. Artemisak, haserre, orein bihurtzen du Akteon, bere txakurrek jan dezaten. Artemisa eta Akteon, Tiziano
  • 59. Inoiz giza sakrifizioak ere eskaini izan zaizkio Ifigeniarena bezala, Agamenonen alabarena.
  • 60. Kontraesanak dituen jainkosa da, leku batzuetan bere birjinatasuna ohoratzen baitzuten eta beste batzuetan bere emankortasuna, Efesoko Artemisarekin gertatzen den bezala, diren izaki guztien jainkosa elikatzailea.
  • 61. Amazonen babeslea zen, emakume gerlarien legendako tribua; gizonezkoak ernaltzeko baino ez zituzten behar, gero hil egiten zituzten, mutikoekin batera, eta neskatxekin baino ez ziren geratzen. Bularra bistan uzten zuten arkua eta buiraka aiseago mugitzeko.
  • 62. K.a. V. mendean hiru formako irudi batez aurkezten zuten; batak, ilargi betea irudikatzen zuen, besteak ilgora eta hirugarrenak ilbehera. Diana ehiztaria, Rubens
  • 63. AFRODITA-VENUS “Afrodita irribarretsua, urrezkoa”, maitasunaren eta edertasunaren jainkosa, itsasoko bitsetatik jaio zen Uranoren hazia eta odolarekin nahasterakoan, Kronok bere sexu-alderdiak moztu zizkionean. Jaio ondoren Zitera uhartera heldu zen, Grezia hegoaldera, gero Txipre uharte handiagora joateko. Jainkosa honek ekialdean du bere jatorria, beharbada Astarte feniziarra, beti bere maitalearekin azaltzen dena, jainko gazte bat. Venusen jaiotza, Botticelli
  • 64. Venus eta Marte, Botticelli Zeusek Hefestori eman zion emaztetzat tximista egin ziolako Giganteen kontra borrokatzeko, baina Afroditak Ares maite zuen, gerraren jainkoa.
  • 65. Venus, Vulkano eta Marte, Tintoretto (c. 1550) Egun baten Hefestok maitaleak aurkitu zituen, brontzezko sare batez harrapatu zituen eta Olinpoko jainko-jainkosa guztiak deitu zituen ikus zitzaten, txantxak eginez.
  • 66. Ariadna, Venus eta Bako, Tintoretto (1576) Afrodita Dionisoren maitalea ere izan zen, ardoaren jainkoarena.
  • 67. ENEAS ETA ANKISES Ankises hilkorrarekin Eneas izan zuen, troiar gerlaria; Troiako sutetik ihes egin eta hamaika gorabehera bizi ondoren, Laziora heldu eta Erroma hiria fundatu zuen. Eneas eta Ankises, Bernini
  • 68. Afrodita eta Adonis, Tiziano Beste behin, Afrodita Adonisekin maitemindu zen, bere edertasunagatik oso ezaguna zen hilkorra; honek Aresen jeloskortasuna eta haserrea eragin zituen eta, basurde bihurturik, basoan hil zuen Adonis; mutilaren odola anemona bihurtu zuen, bera bezala denbora gutxiz loratzen den lore gorria.
  • 69. Afrodita bere semeak laguntzen du, Kupido edo Eros txikiak, erakarritasuna eta amodiozko desioaren sinbolo, eta hegoekin eta begiak estalirik irudikatzen dute, buiara hilkorrei nolanahi jaurtitzen dizkien geziz beteta; hortik maitasunaren irrazionaltasuna; hegoek pasioa ez dela iraunkorra adierazten dute eta begi estaliek maitaleak ez dituela bestearen akatsak ikusten. Kupido txiki hauek, batzuetan nerabe, ikonografia kristauaren aingerutxoen aurrekariak dira. (Irudian Venus eta Kupido, Renni)
  • 70. Hiru Graziak, Rubens Afroditaren laguntzaile Hiru Graziak dira: Aglae, Talia eta Eufrosine .
  • 72. ARES-MARTE Zeus eta Heraren seme legitimoa zen. Gerraren jainkoa eta borroka zalea, ez zaio inporta zein alderdiren alde egin. Jainko ankerra zen, ez zen grekoen oso gustukoa. Bere irudia gizon gazte batena da, kaskoa, lantza eskuinean eta bestean ezkutua; zenbaitetan oilarra azaltzen da bere ondoan. Marteren atsedena, Velázquez
  • 73. Ares eta Afrodita, David Afrodita jainkosaren maitalea izan zen, mitologia grekoaren adulteriorik ezagunena, bere senar Hefestoren haserrea piztuz. Troiako gudan parte hartu zuen, grekoen aurka.
  • 74. Areopagoari, Atenasko epaitegi ezagunari, izena eman zion, bere izena “Aresen muinoa” baita; leku honetan epaitu zuten jainkoa eta errugabe atera erailketa salaketa batetik, atenastarrek han odol delituak epaitzen zituzten eta.
  • 75. Bere gurtza oso zabala izango da erromatarren artean, herri borrokazalea, eta Romulo eta Remo bikien aitatzat zuten. Amazonen aita ere izan zen.
  • 76. Beste seme izugarri batzuk ere izan zituen: Fobo (beldurra), Deino (izua) eta Eris haserrea).
  • 77. HEFESTO-VULKANO Hera jainkosaren semea zen; Atenearen jaiotzagatik jeloskor, Zeusen alabagatik, Zeusek berak bakarrik izan zuelako, Herak ere erabaki zuen berak bakarrik izatea umea.
  • 78. Baina hain deforme, itsusi eta herren jaio zen, bere amak Olinpotik itsasora jaurti zuela; Tetis ninfak, Akilesen amak, jaso zuen Lemnos irlan. Vulkano Lemnosen aurkitzen dute, Piero di Cosimo
  • 79. Tetisi bere esker ona azaltzearren, Akilesentzat egin zuen armadura bat eta oparitu. Gero hari ikusezinak zituen urrezko tronu bat oparitu zion Herari eta tronuan preso geratu zen Olinpoan berriz onartuko zutela esan zion arte.
  • 80. Ziklopeen laguntzaz Sizilia irlako Etna sumendiaren irteeretako baten egiten zuen lan
  • 81. Apaindurak, estekagailuak, besoetakoak, kopak eta eskumuturrekoak eginez jainkosei oparitzeko, eta baita ere armak, brontzezko, eztainuzko, urrezko eta zilarrezko ezkutuak jainkoei eta gerlariei emateko.
  • 82.
  • 83. Jainko langile bakarra zen, suaren, burdinolen eta sutegien jainkoa, eta oso izaera onekoa. Burdin jotzea aurrerapenen eta teknikaren irudi izatean, Hefesto zibilizazioaren jainkotzat izan zuten. Vulkano, Rubens
  • 84. HERMES-MERKURIO Hermes mendi baten gainean jaio zen, Arkadian, ardi eta ahuntzen herrialdean. Jainko artzaina zen, beraz, eta batzuetan ardi bat sorbalda gainean zuela irudikatzen zuten eta galdutako ardiak artegira itzultzen. Era berean gidatuko ditu galdutako bidaiariak, haien jainko babeslea izanik; bidegurutzeetan grekoek harri pilak jartzen zituzten bere ohorez, “hermak”.
  • 85. Bere lehen egitandia, oraindik umetan, Apolok zaintzen zuen behi taldea lapurtzea izan zen. Apolok, haserre, Zeusengana eraman zuen zigor zezan, baina azkenean barkatu zuen liraren truke. Hermesek lira musika tresna asmatu baitzuen, dortoka baten maskorrarekin egina. Harrezkero lapurren jainkotzat izan maltzurkeriaren eta abileziaren eredu. zuten,
  • 86. Zeusek deituta, Olinpoan geratuko da “jainko-jainkosen mezulari” lanetan. Heraldo makila jasoko du zinta zuriekin, kapela borobila euritik babesteko eta hegodun sandaliak haizea bezain arin hegan egiteko. Beste lan bat ere badu, hildakoen arimak beste mundura eramatea.
  • 87. Bere betebeharretako bat Iorengana joatea izan zen. Hera jainkosak behi bihurtu zuen Io, Zeusen maitalea, eta MerkurioHermesek bere zaindari Argos hil behar zuen, ehun begiduna. Merkurio eta Argos, Rubens
  • 88. Aro klasikoan idealizatuta azaltzen zaigu Praxitelesen estatuan; jainkoak Dioniso txikia darama ezkerreko besoan eta mantu luze bat euskarri duen zuhaitz enborra estaltzeko.
  • 89. Panen aita izan zen, Dionisoren segizioan parte hartzen zuen jainko artzainarena. Panek aker itxura zuen, txirula asmatu zuen eta artaldeak eta armadak sakabanatzen zituen panikoa eraginez, beldur izugarri bat.
  • 90. Hermesek Afroditarekin izan zuen abentura bat, eta hortik Hermafrodito jaioko da. Ninfa bat maitemintzen da honekin baina kasurik ez diola egiten ikustean, bere gorputzak bat egiten du mutilarenarekin, pertsona bakar bat eginez.
  • 91. HESTIA-VESTA Krono eta Rearen alaba, etxearen jainkosa zen eta bertan zegoen suarena. Jainkosa tunika luze batez irudikatzen dute. Esku baten lastargia du eta bestean, batzuetan, oparotasunaren adarra. Astoa zuen kontsakratuta. Vestaren festetan, ekainean, animalia hauek ez zuten lanik egiten.
  • 92. Jainkosa honek oso gurtza garrantzitsua jasotzen zuen Erroman. Bere tenplu borobila Foroan zegoen eta han hiriaren sua egoten zen etengabe pizturik, Estatuaren goraldiaren sinbolo.
  • 93. Bere zerbitzura vestalak zeuden; hamar urterekin sartzen ziren sazerdotesak eta berrogei urtera arte tenpluan geratzen ziren euren birjinitatea ordura arte gordez. Aitaren tutoretzapetik kanpo zeuden baina Pontifize Nagusiaren tutoretzapean; bere betebeharrak ez bazituzten betetzen bizirik lurpera zitzaten agintzen zuen. Vestalek begirune handia zuten erromatar gizartean. izaten
  • 94. DIONISO-BAKO Ekialdeko jainkoa, Zeus eta Semeleren semea. Herak Semeleri esaten dio Zeusi eskatzeko bere botere guztiaz azaltzeko. Jainkoak honela egiten du eta Semele erre egiten du. Hil aurretik Zeusek semea ateratzen dio sabeletik eta bere izterrean sartzen du jaio arte.
  • 95. Sileno mozkortua, Rubens Mahastien eta ardoaren jainkoa zen; ninfek kobazulo batean hazi zuten, kantuan eta dantzan erakutsiz, eta Sileno maisuak mahastiak landatzen irakatsi zion. Hazi zenean, Herak eroarazi egin zuen eta noraezean ibili zen bere segizioarekin Indiara heldu arte: tigreek eramaten zuten gurdia, Menadeak, Pan eta bere satiroak pinaburuak puntan zituzten makilekin (tirsoak), ezpatak eta danborrak. Honela gurutzatu zuten lurbira guztia herrialdeak bakean konkistatuz, mahastiak landatzen erakutsiz eta lege jakintsuak emanez.
  • 96. Dioniso bizarrik gabeko gazte baten itxuran azaltzen dute, masailduna, belarrez koroatua, eskuan tirsoa, mahats mordoa edo kopa batez. Lehoinabar azala izaten da bere tunika. Mozkorrak, Velázquez
  • 97. Bako eta Ariadna, Tiziano Greziara itzuli zenean Ariadnarekin, Minosen alabarekin, bat egin zuen, hau Teseok utzi ondoren. Afroditaren maitale ere izan zen.
  • 98. Jainko honen festak orgiak edo bakanalak deitzen ziren eta bertan parte hartzen zuten emakumeak bakante edo menade. Gauez eta mendian egiten ziren zeremonietan estasian sartzen ziren eta erdi biluzik korrika ibiltzen ziren, orroka eta erotuta.
  • 100. Pisistrato tiranoak bere gurtza bultzatu zuen Grezian herriarentzat jainko jatorra zelako eta bere ohorezko himno sakratutik tragedia jaioko da. Dionisoren antzokia (Atenas)
  • 101. Bere ohorez festa Leneak, Antisteriak, eta, batez ere, Dionisiakak ospatzen ziren, azken hauek martxoan, eta tragediak eta komediak antzezten ziren jendaurrean.
  • 102. • • • • Material honek helburu didaktikoa du. Testua Los dioses olímpicos materialetik itzulia eta moldatua. Irudiak Internetetik hartuak. Zerbait aipatu nahi baduzu, idatzi: mendelatinagrekoa@gmail.com