SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 16
Baixar para ler offline
Enara Perez Goikoetxea 
HAUR HEZKUNTZA (GA2) 2014-2015 
IKAS UNITATEA “ELIKADURA”
1 
Aurkibidea 
SARRERA ................................................................................................................................... 2 
ZERGATIK EGIN DUGU PROIEKTUA ............................................................................................ 3 
PROZEDURA .............................................................................................................................. 4 
JARDUERAK ............................................................................................................................. 10 
BIBLIOGRAFIA ......................................................................................................................... 15
2 
SARRERA 
Txiribita Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak gara. Urte batzuk daramatzagu bertan lan egiten eta gure haurrei heziketa onena eskaini nahi diegu. Horregatik, proiektuak berrikusten ibili ondoren, Ikas Unitate berriztatuak sartzea aproposa izango litzatekeela iruditu zaigu. 
Orain arte erabilitakoak, egokiak izan dira, baina gizartea aurrera doan heinean, aldaketak ere sortzen dira, beraz, proiektuetan jarduera dinamiko, dibertigarri eta motibagarriagoak sartzea erabaki dugu. 
Gure proiektua “Elikadura Proiektua” da. Lehen, elikadura gaia landu egiten zen baina ez zitzaion guk ematen diogun garrantzia ematen. Hala izanik, jarduera batzuk asmatu ditugu eta haurrekin gaia nola landu proposatu dugu. Proposatu diren jardueren zailtasun maila, batez ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 5- 6 urte umeentzat dago bideratuta.
3 
ZERGATIK EGIN DUGU PROIEKTUA 
ELIKADURA PROIEKTUA 
Zer da elikadura? Elikadura bizidunen zelulek beren osagaiak eratzeko eta energia lortzeko betetzen dituzten prozesuen multzoa da. Prozesu honen bidez, gure bizi- funtzioak betetzeko behar duen materia eta energia lortzen da. Horrek, elikadura guztiontzat garrantzitsua dela esan nahi du, garrantzitsua baino, ezinbestekoa. Elikadura ona ez izateak arazo ezberdinak sorrarazi ditzakeelako, hainbat gaixotasun haien barne. 
Hala ere, jende askok ez du dieta orekatu eta osasuntsu bat egiten. Arazo hau, txikitatik ondo irakatsi ez zaielako izan daiteke, beraz, Ikas Unitate hau, gure txikitxoak elikadura osasuntsuari buruzko garrantzia barneratzen joan daitezen dago pentsatuta. 
Eskola askotan, galletak eta ogia banatzeko ohitura dago nahiz eta batzuetan, fruta ere banatzen den. Baina zer gertatzen da fruta jatea tokatzen denean? Hainbat umek ez dute jan nahi, gustatzen ez zaiela esaten dutelako probatu baino lehen. Hau ikusita, motibagarria eta dibertigarria izango den proiektu bat sortzea erabaki dugu.
4 
PROZEDURA 
Prozedura: Haurrentzat prestatuta 
1. Zer da elikadura? 
Definizioa: Gorputzak ondo funtzionatzeko eta indarra izateko ondo jatea da elikadura. Elikadura zaintzen ez denean, gaixotu egin ahal gara eta ez gara behar bezala haziko. 
2. Elikagaien sailkapena : 
Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude. 
Elikagaien piramide honetan 5 talde horiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita hona hemen piramidean agertzen zaiguna: 
a) Karbohidrato, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak) 
b) Bitamina proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekaleak). 
GUTXI, noizean behin 
2-3 portzio egunero 
2-4 portzio egunero 
3-5 portzio egunero 
2-3 portzio egunero 
6-11 portzio egunero
5 
c) Proteina, kaltzio koipe, berungaia (esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina). 
d) Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak…) 
3. Noiz jan behar da? 
Osasuntsu hazteko, elikadura orekatu bat edukitzea ezinbestekoa dela esan dugu. Hau lortzeko, egunean bost otordu egitea gomendatzen da: 
a) Gosaria: lehenengo eta garrantzitsuena den otordua dugu. Normalean, zukua edo fruta pieza bat, esnea cola-cao edo kafearekin edo zerealekin eta gaileta edo ogi xigortu batzuk jaten dira. 
b) Hamaiketakoa: hitzak esaten duen bezala, goiz erdialdean egiten den otordu txikia dugu. Normalean jogurta edo fruta edo gailetatxo batzuk baino ez dira jaten, gehienbat, bazkaritara gose handiegirik gabe iristeko izaten da. 
c) Bazkaria: eguneko hirugarren otordua dugu. Normalean, hiru plater jaten dira: lehenengokoan, barazkiak edo lekaleak edo pasta; bigarrenean, arraina edo haragia eta hirugarrenean, postrea, fruta edo jogurta. Oso garrantzitsua da barazkia eta haragia jatea. 
d) Askaria: askaria, hamaiketakoa bezala, egunean zehar egiten dugun beste otordu txiki bat da. Normalean, jogurta edo fruta jatea gomendatzen da. 
e) Afaria: eguneko azken otordua da, eta ez da komeni gehiegi jatea, gero digestioa egin behar baita lotara joan baino lehen. Normalean, entsalada eta haragia eta postre bezala jogurta edo fruta jaten da. 
4. Zer gerta daiteke ez bagara ondo elikatzen? 
Ondo jaten ez badugu, gure gorputza ahul sentituko da eta gaixotu egin ahal gara. Dieta desorekatu baten ondorioz gerta daitezkeen gaixotasun batzuk honako hauek dira: kolesterola , diabetea , obesitatea , anemia , anorexia , bulimia, kariesak… 
a) Obesitatea edo gain pisua izatea. Lehenago ere esan dugu, denetarik jan behar dela baina oreka bat mantenduz. Piramideko goikaldeko elikagaiak behar
6 
dituguna baino gehiago jan ezkero, gure gorputzak ezin ditu erabili eta loditu egiten gara. 
b) Anorexia: Batzuetan, pertsonak ez dira polit ikusten ispilura begiratzean lodi daudela uste dutelako eta jateari uzten diote, honela oso-oso argal geratzen dira. Jaten ez badute ez daukate energiarik eta beti sentitzen dira kantsatuta. 
c) Kariesak: Goxoki asko jaten ditugunean eta hortzak ondo garbitzen ez ditugunean, ahoan ditugun bakterio txiki batzuek gure haginak mintzen dituzte. Oso garrantzitsua da, noizean behin bakarrik jatea piramidearen goiko aldeko elikagaiak jatea eta hortzak otordu bakoitzaren ondoren garbitzea.
7 
5. Gomendioak osasuntsu egoteko: 
a) Denetarik jan, neurrian beti ere. 
b) Ondo gosaldu. 
c) Bazkaria beroa eta orekatua izan behar dag
8 
d) Afaria ez da astuna izan behar eta gutxienez lotara sartu baino ordu bat lehenago egin beharko litzateke 
e) Egunero 2 edo 3 fruta razio jan behar dira, horietako 1 zitrikoa 
f) Opil edo bollo industrial gehiegi ez jan 
g) Bazkari edo afarietan, egunero jango ditugu barazkiak.
9 
h) Ahal bada sasoien araberako jakiak jan. 
i) Gutxienez, egunero, 1,5 litro ur edan 
j) Kirola egin aurretik digestioa egiten utzi eta digestio errazekoa den elikagai bat aukeratu. Adibidez, pasta. 
Beraz, nahiz eta sarritan gurasoek jateko agintzen dizkiguten jakiak ez gustatu, elikagai horiek jatea komenigarria da eta zaindu ditzagun hainbeste jaten ditugun gozokiak! 
Eta azkenik, osasuntsu mantentzeko elikaduraz gain, kirola ere egin behar da.
10 
JARDUERAK 
Jarduera hauek astean zehar burutuko diren jarduerak izango dira haurrei eman zaien informazioa barneratzen joan daitezen eta ikasketa esanguratsua izateaz gain, dibertigarria ere izan daiten. 
1. Jarduera: Elikagaiak ezagutzen 
Jarduera hau gauzatu ahal izateko, ordenagailu bat, interneta eta pantaila interaktibo baten beharra izango dugu. Guk sortutako jolas baten bidez, elikagai ezberdinen izenak haien irudiekin lotu ahal izateko. Era honetan, gelakide guztien artean, elikagaiak batu ahal izango dituzte eta irudi eta hitzak barneratzen joango dira.
11 
2. Jarduera: Piramidea eratzen 
Jarduera hau, piramide bat sortzean datza. Lehenengo eta behin, irakasleak triangelu handi bat marraztuko du pankarta zuri batean eta dagozkien marrak egingo ditu. Haurrek, piramide hauen atalak tenperaz margotuko dituzte eta ondoren, sailkapen ggbakoitzari dagozkion elikagaiak banatuko ditu irakasleak ikasleen artean eta bakoitzak jaki bat margotuko du. Jaki hauek margotuta daudenan, guraize batzuekin ebaki egingo dituzte eta piramideko dagokien atalean pegatuko dute. 
Emaitza honelako zerbait izanik: 
3. Jarduera: Gaixotasunak identifikatzen eta gomendioak gogoratzen 
Jarduera hau egiteko, berriz ere, ordenagailu bat, interneta eta pantaila interaktibo baten beharra izango dugu. Guk sortutako kruzigrama baten bidez, gelan aipatu diren gaixotasunak denen artean gogoratu ditzaten.
12 
Pistak egongo dira kruzigrama hori bete ahal izateko. Pistak luzeak direnez, eta letra minuskulaz idatzita egongo direnez, irakasleak irakurriko ditu ozenki eta haurrak izango dira erantzuten dutenak. 
Hauek dira agertuko diren pistak: 
Across 
- Batzuetan, pertsonak ez dira polit ikusten ispilura begiratzean lodi daudela uste dutelako eta jateari uzten diote, honela oso-oso argal geratzen dira. 
Down 
- Goxoki asko jaten ditugunean eta hortzak ondo garbitzen ez ditugunean, ahoan ditugun bakterio txiki batzuek gure haginak mintzen dituzte. 
- Piramideko goikaldeko elikagaiak behar dituguna baino gehiago jan ezkero, gure gorputzak ezin ditu erabili eta loditu egiten gara. 
Hau egin ondoren, gaixotasun bakoitzaren azalpen txiki bat emango zaie haurrei. Gerora, hauek nola ekiditu eman diren gomendioak gogoratu ditzaten. Gomendio hauek aipatzen doazen bitartean, irakasleak koloretako kartulinetan idatziko ditu eta haiek, gomendioa identifikatzeko egokia iruditzen zaien marrazki bat egingo dute kartulina bakoitzean. 
Adibidez:
13 
4. Jarduera: Goazen kalera! 
Osasuntsu egoteko, elikadura zaintzeaz gain, garrantzitsua da kirola ere egitea. Horregatik, jarduera hau, gainerakoak baino fisikoagoa izango da. Jolastokiko leku ezberdinetan hainbat (40 inguru) jaki egongo dira ezkutatuta. Umeen helburua elikagai guzti hauek aurkitzea eta gero gelan azaldu den bezala 4 taldetan sailkatzea izango da : Karbohidrato, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak); Bitamina proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekaleak); Proteina, kaltzio koipe, berungaia (esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina); Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak…). 
Elikagaiak aurkitzen doazen heinean, jolastokitik sakabanatuta egongo diren kolore ezberdineko kutxetan sailkatzen joango dira. 
a) Kutxa urdina: gozokiak, litxarreriak, tartak… 
b) Kutxa gorria: esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina 
c) Kutxa berdea: fruta, barazki eta lekaleak 
d) Kutxa laranja: ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak
14 
5. Jarduera: Jan dezagun! 
Azken jarduera honetan, aurretiaz haur bakoitzari ekartzeko eskatu zaion elikagaia ekarriko du (gehien eskatuko direnak fruta piezak izango dira, hauek zatitzean ume askok jan ditzaketelako). Talde bakoitzeko hainbat elikagai egongo dira. Hau egiteko, kontuan izango da ea klasean alergiarik duen inor dagoen edota erlijio edo bestelako kontuengatik jakirik jan ezin duten. Hala ere, nahiz eta erlijioagatik okelarik jan ezin duen inor badago, gutxieneko kantitate bat ekartzea ondo legoke, haurrek ezagutzeko zergatik ezin duten jan eta elikagaiarekin familiarizatzeko. 
Bakoitzak ekarri duen jakia aurkeztu ondoren, mahai batean utziko dituzte eta haiei nahi duten platerra sortzeko aukera emango zaie. Ideiak har ditzaten eredu batzuk erakutsiko zaizkie.
15 
BIBLIOGRAFIA 
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_horizontal_w.php?id_actividad=2542&id_pagina=2 
http://elikadura.blogspot.com.es/2007/11/elikagaien-piramidea_26.html 
http://siratsbeaskoetxea.blogspot.com.es/2011/09/elikadura-eskolan-view- more.html 
http://es.slideshare.net/irenegonzalez/elikadura-osasuntsua-3 
http://phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tablon_w.php?id_actividad=2354&id_pagina=1

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

3. atmosfera eta klima
3. atmosfera eta klima3. atmosfera eta klima
3. atmosfera eta klimaMargaGutierrez
 
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LHidoialariz
 
1 NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
1  NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin1  NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
1 NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakinidoialariz
 
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anayaidoialariz
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANAM M
 
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillanaidoialariz
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4 idoialariz
 
5. maila buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
5. maila  buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -5. maila  buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
5. maila buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -idoialariz
 
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH33 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3idoialariz
 
Erakusleak ariketak
Erakusleak   ariketakErakusleak   ariketak
Erakusleak ariketakidoialariz
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillanaidoialariz
 
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia    Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia idoialariz
 
2 gaia- NUTRIZIOA II
2 gaia- NUTRIZIOA II2 gaia- NUTRIZIOA II
2 gaia- NUTRIZIOA IIidoialariz
 
9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketakidoialariz
 
Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila
Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila
Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila idoialariz
 
3. maila pertsonak eta osasuna
3. maila  pertsonak eta osasuna3. maila  pertsonak eta osasuna
3. maila pertsonak eta osasunaidoialariz
 

Mais procurados (20)

3. atmosfera eta klima
3. atmosfera eta klima3. atmosfera eta klima
3. atmosfera eta klima
 
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
 
1 NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
1  NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin1  NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
1 NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
 
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
 
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
 
Oporretako egunerokoa
Oporretako egunerokoaOporretako egunerokoa
Oporretako egunerokoa
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
 
12. Lurraren geruzak
12. Lurraren geruzak12. Lurraren geruzak
12. Lurraren geruzak
 
5. maila buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
5. maila  buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -5. maila  buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
5. maila buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
 
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH33 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3
 
Erakusleak ariketak
Erakusleak   ariketakErakusleak   ariketak
Erakusleak ariketak
 
Elikagaiak
ElikagaiakElikagaiak
Elikagaiak
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillana
 
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia    Pertsona deskribapena idazteko  txantiloia
Pertsona deskribapena idazteko txantiloia
 
2 gaia- NUTRIZIOA II
2 gaia- NUTRIZIOA II2 gaia- NUTRIZIOA II
2 gaia- NUTRIZIOA II
 
9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak
 
Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila
Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila
Animaliak ornodunak ornogabeak eskema2. maila
 
NUTRIZIOA, 6 MAILA
NUTRIZIOA, 6 MAILANUTRIZIOA, 6 MAILA
NUTRIZIOA, 6 MAILA
 
3. maila pertsonak eta osasuna
3. maila  pertsonak eta osasuna3. maila  pertsonak eta osasuna
3. maila pertsonak eta osasuna
 

Destaque

Elikadura eskolan
Elikadura eskolanElikadura eskolan
Elikadura eskolanluisbrinas
 
Animaliak eta bere musika
Animaliak  eta bere musikaAnimaliak  eta bere musika
Animaliak eta bere musikaAnder Kamare
 
Helbide interesgarriak
Helbide interesgarriakHelbide interesgarriak
Helbide interesgarriaklucilalarraga
 
Urreta eskola eskaintza
Urreta eskola eskaintzaUrreta eskola eskaintza
Urreta eskola eskaintzaUrreta Eskola
 
Miel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta ZaldikoMiel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta Zaldikoguest57a3b857
 
Kalabazak
KalabazakKalabazak
KalabazakLARRAUL
 
Elikadura Osasuntsua (3)
Elikadura Osasuntsua (3)Elikadura Osasuntsua (3)
Elikadura Osasuntsua (3)Irene Gonzalez
 
Reunión de padres 3º trimestre
Reunión de padres 3º trimestreReunión de padres 3º trimestre
Reunión de padres 3º trimestreMaestrasegundo15
 
Haur hezkuntza (3 6)
Haur hezkuntza (3 6)Haur hezkuntza (3 6)
Haur hezkuntza (3 6)FATIMAMI
 
Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"
Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"
Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"Laurinhafm
 
Elikadura osasuna lapbook
Elikadura osasuna lapbookElikadura osasuna lapbook
Elikadura osasuna lapbookMargaGutierrez
 
El magico mundo de las frutas
El magico mundo de las frutasEl magico mundo de las frutas
El magico mundo de las frutasunab
 

Destaque (20)

Elikadura finkatu
Elikadura finkatuElikadura finkatu
Elikadura finkatu
 
Elikadura eskolan
Elikadura eskolanElikadura eskolan
Elikadura eskolan
 
Animaliak eta bere musika
Animaliak  eta bere musikaAnimaliak  eta bere musika
Animaliak eta bere musika
 
Gela 2.0 - Clase 2.0
Gela 2.0 - Clase 2.0Gela 2.0 - Clase 2.0
Gela 2.0 - Clase 2.0
 
Helbide interesgarriak
Helbide interesgarriakHelbide interesgarriak
Helbide interesgarriak
 
Urreta eskola eskaintza
Urreta eskola eskaintzaUrreta eskola eskaintza
Urreta eskola eskaintza
 
Miel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta ZaldikoMiel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta Zaldiko
 
Kalabazak
KalabazakKalabazak
Kalabazak
 
Elikadura Osasuntsua (3)
Elikadura Osasuntsua (3)Elikadura Osasuntsua (3)
Elikadura Osasuntsua (3)
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
Blogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzanBlogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzan
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
Reunión de padres 3º trimestre
Reunión de padres 3º trimestreReunión de padres 3º trimestre
Reunión de padres 3º trimestre
 
Haur hezkuntza (3 6)
Haur hezkuntza (3 6)Haur hezkuntza (3 6)
Haur hezkuntza (3 6)
 
Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"
Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"
Aventura Diminuta: "Taller de cocina en Educación Infantil"
 
Lapbook elikagaiak
Lapbook elikagaiakLapbook elikagaiak
Lapbook elikagaiak
 
Ipuinak: Haur Hezkuntza
Ipuinak: Haur HezkuntzaIpuinak: Haur Hezkuntza
Ipuinak: Haur Hezkuntza
 
Elikadura osasuna lapbook
Elikadura osasuna lapbookElikadura osasuna lapbook
Elikadura osasuna lapbook
 
La pequeña oruga glotona
La pequeña oruga glotonaLa pequeña oruga glotona
La pequeña oruga glotona
 
El magico mundo de las frutas
El magico mundo de las frutasEl magico mundo de las frutas
El magico mundo de las frutas
 

Semelhante a Ikas unitatea- Elikadura proiektua

Semelhante a Ikas unitatea- Elikadura proiektua (20)

Elikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-aElikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-a
 
1.taldeko
1.taldeko1.taldeko
1.taldeko
 
P.p. elikadura
P.p. elikaduraP.p. elikadura
P.p. elikadura
 
Gosari Osasuntsua
Gosari OsasuntsuaGosari Osasuntsua
Gosari Osasuntsua
 
6.taldekoa
6.taldekoa6.taldekoa
6.taldekoa
 
Elikagaiak
ElikagaiakElikagaiak
Elikagaiak
 
P.p. elikadura
P.p. elikaduraP.p. elikadura
P.p. elikadura
 
Nutrizio funtzioa
Nutrizio funtzioaNutrizio funtzioa
Nutrizio funtzioa
 
Elikadura
ElikaduraElikadura
Elikadura
 
2 OSASUNA azterketa Zubia Santillana LH4
2  OSASUNA  azterketa Zubia Santillana LH42  OSASUNA  azterketa Zubia Santillana LH4
2 OSASUNA azterketa Zubia Santillana LH4
 
5.taldekoa
5.taldekoa5.taldekoa
5.taldekoa
 
145_gure gosaria.ppt
145_gure gosaria.ppt145_gure gosaria.ppt
145_gure gosaria.ppt
 
On egin! Familia osasuntsu elikatzeko gida
On egin! Familia osasuntsu elikatzeko gidaOn egin! Familia osasuntsu elikatzeko gida
On egin! Familia osasuntsu elikatzeko gida
 
Janari Arina
Janari ArinaJanari Arina
Janari Arina
 
Osasuna zaintzeko aholkuak
Osasuna zaintzeko aholkuakOsasuna zaintzeko aholkuak
Osasuna zaintzeko aholkuak
 
Elikagaien piramidea
Elikagaien piramideaElikagaien piramidea
Elikagaien piramidea
 
4.taldea
4.taldea4.taldea
4.taldea
 
OSASUNA
OSASUNAOSASUNA
OSASUNA
 
Elikadura anorexia
Elikadura anorexia Elikadura anorexia
Elikadura anorexia
 
Ohitura osasungarriak (hia) (5.maila)
Ohitura  osasungarriak (hia) (5.maila)Ohitura  osasungarriak (hia) (5.maila)
Ohitura osasungarriak (hia) (5.maila)
 

Mais de Enara Perez

Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektuaEuskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektuaEnara Perez
 
Pisa eta finlandia aurkezpena
Pisa eta finlandia aurkezpenaPisa eta finlandia aurkezpena
Pisa eta finlandia aurkezpenaEnara Perez
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenEnara Perez
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenEnara Perez
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenEnara Perez
 
Ia joko , ia jolas
Ia joko , ia jolasIa joko , ia jolas
Ia joko , ia jolasEnara Perez
 
IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)Enara Perez
 
IKT erabilera ona pdf
IKT erabilera ona pdfIKT erabilera ona pdf
IKT erabilera ona pdfEnara Perez
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaEnara Perez
 

Mais de Enara Perez (12)

Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektuaEuskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
 
Pisa eta finlandia aurkezpena
Pisa eta finlandia aurkezpenaPisa eta finlandia aurkezpena
Pisa eta finlandia aurkezpena
 
Gaixotasunak.
Gaixotasunak.Gaixotasunak.
Gaixotasunak.
 
Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunak
 
Urtaroak gimp
Urtaroak gimpUrtaroak gimp
Urtaroak gimp
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikasten
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikasten
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikasten
 
Ia joko , ia jolas
Ia joko , ia jolasIa joko , ia jolas
Ia joko , ia jolas
 
IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)
 
IKT erabilera ona pdf
IKT erabilera ona pdfIKT erabilera ona pdf
IKT erabilera ona pdf
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 

Ikas unitatea- Elikadura proiektua

  • 1. Enara Perez Goikoetxea HAUR HEZKUNTZA (GA2) 2014-2015 IKAS UNITATEA “ELIKADURA”
  • 2. 1 Aurkibidea SARRERA ................................................................................................................................... 2 ZERGATIK EGIN DUGU PROIEKTUA ............................................................................................ 3 PROZEDURA .............................................................................................................................. 4 JARDUERAK ............................................................................................................................. 10 BIBLIOGRAFIA ......................................................................................................................... 15
  • 3. 2 SARRERA Txiribita Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak gara. Urte batzuk daramatzagu bertan lan egiten eta gure haurrei heziketa onena eskaini nahi diegu. Horregatik, proiektuak berrikusten ibili ondoren, Ikas Unitate berriztatuak sartzea aproposa izango litzatekeela iruditu zaigu. Orain arte erabilitakoak, egokiak izan dira, baina gizartea aurrera doan heinean, aldaketak ere sortzen dira, beraz, proiektuetan jarduera dinamiko, dibertigarri eta motibagarriagoak sartzea erabaki dugu. Gure proiektua “Elikadura Proiektua” da. Lehen, elikadura gaia landu egiten zen baina ez zitzaion guk ematen diogun garrantzia ematen. Hala izanik, jarduera batzuk asmatu ditugu eta haurrekin gaia nola landu proposatu dugu. Proposatu diren jardueren zailtasun maila, batez ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 5- 6 urte umeentzat dago bideratuta.
  • 4. 3 ZERGATIK EGIN DUGU PROIEKTUA ELIKADURA PROIEKTUA Zer da elikadura? Elikadura bizidunen zelulek beren osagaiak eratzeko eta energia lortzeko betetzen dituzten prozesuen multzoa da. Prozesu honen bidez, gure bizi- funtzioak betetzeko behar duen materia eta energia lortzen da. Horrek, elikadura guztiontzat garrantzitsua dela esan nahi du, garrantzitsua baino, ezinbestekoa. Elikadura ona ez izateak arazo ezberdinak sorrarazi ditzakeelako, hainbat gaixotasun haien barne. Hala ere, jende askok ez du dieta orekatu eta osasuntsu bat egiten. Arazo hau, txikitatik ondo irakatsi ez zaielako izan daiteke, beraz, Ikas Unitate hau, gure txikitxoak elikadura osasuntsuari buruzko garrantzia barneratzen joan daitezen dago pentsatuta. Eskola askotan, galletak eta ogia banatzeko ohitura dago nahiz eta batzuetan, fruta ere banatzen den. Baina zer gertatzen da fruta jatea tokatzen denean? Hainbat umek ez dute jan nahi, gustatzen ez zaiela esaten dutelako probatu baino lehen. Hau ikusita, motibagarria eta dibertigarria izango den proiektu bat sortzea erabaki dugu.
  • 5. 4 PROZEDURA Prozedura: Haurrentzat prestatuta 1. Zer da elikadura? Definizioa: Gorputzak ondo funtzionatzeko eta indarra izateko ondo jatea da elikadura. Elikadura zaintzen ez denean, gaixotu egin ahal gara eta ez gara behar bezala haziko. 2. Elikagaien sailkapena : Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude. Elikagaien piramide honetan 5 talde horiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita hona hemen piramidean agertzen zaiguna: a) Karbohidrato, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak) b) Bitamina proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekaleak). GUTXI, noizean behin 2-3 portzio egunero 2-4 portzio egunero 3-5 portzio egunero 2-3 portzio egunero 6-11 portzio egunero
  • 6. 5 c) Proteina, kaltzio koipe, berungaia (esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina). d) Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak…) 3. Noiz jan behar da? Osasuntsu hazteko, elikadura orekatu bat edukitzea ezinbestekoa dela esan dugu. Hau lortzeko, egunean bost otordu egitea gomendatzen da: a) Gosaria: lehenengo eta garrantzitsuena den otordua dugu. Normalean, zukua edo fruta pieza bat, esnea cola-cao edo kafearekin edo zerealekin eta gaileta edo ogi xigortu batzuk jaten dira. b) Hamaiketakoa: hitzak esaten duen bezala, goiz erdialdean egiten den otordu txikia dugu. Normalean jogurta edo fruta edo gailetatxo batzuk baino ez dira jaten, gehienbat, bazkaritara gose handiegirik gabe iristeko izaten da. c) Bazkaria: eguneko hirugarren otordua dugu. Normalean, hiru plater jaten dira: lehenengokoan, barazkiak edo lekaleak edo pasta; bigarrenean, arraina edo haragia eta hirugarrenean, postrea, fruta edo jogurta. Oso garrantzitsua da barazkia eta haragia jatea. d) Askaria: askaria, hamaiketakoa bezala, egunean zehar egiten dugun beste otordu txiki bat da. Normalean, jogurta edo fruta jatea gomendatzen da. e) Afaria: eguneko azken otordua da, eta ez da komeni gehiegi jatea, gero digestioa egin behar baita lotara joan baino lehen. Normalean, entsalada eta haragia eta postre bezala jogurta edo fruta jaten da. 4. Zer gerta daiteke ez bagara ondo elikatzen? Ondo jaten ez badugu, gure gorputza ahul sentituko da eta gaixotu egin ahal gara. Dieta desorekatu baten ondorioz gerta daitezkeen gaixotasun batzuk honako hauek dira: kolesterola , diabetea , obesitatea , anemia , anorexia , bulimia, kariesak… a) Obesitatea edo gain pisua izatea. Lehenago ere esan dugu, denetarik jan behar dela baina oreka bat mantenduz. Piramideko goikaldeko elikagaiak behar
  • 7. 6 dituguna baino gehiago jan ezkero, gure gorputzak ezin ditu erabili eta loditu egiten gara. b) Anorexia: Batzuetan, pertsonak ez dira polit ikusten ispilura begiratzean lodi daudela uste dutelako eta jateari uzten diote, honela oso-oso argal geratzen dira. Jaten ez badute ez daukate energiarik eta beti sentitzen dira kantsatuta. c) Kariesak: Goxoki asko jaten ditugunean eta hortzak ondo garbitzen ez ditugunean, ahoan ditugun bakterio txiki batzuek gure haginak mintzen dituzte. Oso garrantzitsua da, noizean behin bakarrik jatea piramidearen goiko aldeko elikagaiak jatea eta hortzak otordu bakoitzaren ondoren garbitzea.
  • 8. 7 5. Gomendioak osasuntsu egoteko: a) Denetarik jan, neurrian beti ere. b) Ondo gosaldu. c) Bazkaria beroa eta orekatua izan behar dag
  • 9. 8 d) Afaria ez da astuna izan behar eta gutxienez lotara sartu baino ordu bat lehenago egin beharko litzateke e) Egunero 2 edo 3 fruta razio jan behar dira, horietako 1 zitrikoa f) Opil edo bollo industrial gehiegi ez jan g) Bazkari edo afarietan, egunero jango ditugu barazkiak.
  • 10. 9 h) Ahal bada sasoien araberako jakiak jan. i) Gutxienez, egunero, 1,5 litro ur edan j) Kirola egin aurretik digestioa egiten utzi eta digestio errazekoa den elikagai bat aukeratu. Adibidez, pasta. Beraz, nahiz eta sarritan gurasoek jateko agintzen dizkiguten jakiak ez gustatu, elikagai horiek jatea komenigarria da eta zaindu ditzagun hainbeste jaten ditugun gozokiak! Eta azkenik, osasuntsu mantentzeko elikaduraz gain, kirola ere egin behar da.
  • 11. 10 JARDUERAK Jarduera hauek astean zehar burutuko diren jarduerak izango dira haurrei eman zaien informazioa barneratzen joan daitezen eta ikasketa esanguratsua izateaz gain, dibertigarria ere izan daiten. 1. Jarduera: Elikagaiak ezagutzen Jarduera hau gauzatu ahal izateko, ordenagailu bat, interneta eta pantaila interaktibo baten beharra izango dugu. Guk sortutako jolas baten bidez, elikagai ezberdinen izenak haien irudiekin lotu ahal izateko. Era honetan, gelakide guztien artean, elikagaiak batu ahal izango dituzte eta irudi eta hitzak barneratzen joango dira.
  • 12. 11 2. Jarduera: Piramidea eratzen Jarduera hau, piramide bat sortzean datza. Lehenengo eta behin, irakasleak triangelu handi bat marraztuko du pankarta zuri batean eta dagozkien marrak egingo ditu. Haurrek, piramide hauen atalak tenperaz margotuko dituzte eta ondoren, sailkapen ggbakoitzari dagozkion elikagaiak banatuko ditu irakasleak ikasleen artean eta bakoitzak jaki bat margotuko du. Jaki hauek margotuta daudenan, guraize batzuekin ebaki egingo dituzte eta piramideko dagokien atalean pegatuko dute. Emaitza honelako zerbait izanik: 3. Jarduera: Gaixotasunak identifikatzen eta gomendioak gogoratzen Jarduera hau egiteko, berriz ere, ordenagailu bat, interneta eta pantaila interaktibo baten beharra izango dugu. Guk sortutako kruzigrama baten bidez, gelan aipatu diren gaixotasunak denen artean gogoratu ditzaten.
  • 13. 12 Pistak egongo dira kruzigrama hori bete ahal izateko. Pistak luzeak direnez, eta letra minuskulaz idatzita egongo direnez, irakasleak irakurriko ditu ozenki eta haurrak izango dira erantzuten dutenak. Hauek dira agertuko diren pistak: Across - Batzuetan, pertsonak ez dira polit ikusten ispilura begiratzean lodi daudela uste dutelako eta jateari uzten diote, honela oso-oso argal geratzen dira. Down - Goxoki asko jaten ditugunean eta hortzak ondo garbitzen ez ditugunean, ahoan ditugun bakterio txiki batzuek gure haginak mintzen dituzte. - Piramideko goikaldeko elikagaiak behar dituguna baino gehiago jan ezkero, gure gorputzak ezin ditu erabili eta loditu egiten gara. Hau egin ondoren, gaixotasun bakoitzaren azalpen txiki bat emango zaie haurrei. Gerora, hauek nola ekiditu eman diren gomendioak gogoratu ditzaten. Gomendio hauek aipatzen doazen bitartean, irakasleak koloretako kartulinetan idatziko ditu eta haiek, gomendioa identifikatzeko egokia iruditzen zaien marrazki bat egingo dute kartulina bakoitzean. Adibidez:
  • 14. 13 4. Jarduera: Goazen kalera! Osasuntsu egoteko, elikadura zaintzeaz gain, garrantzitsua da kirola ere egitea. Horregatik, jarduera hau, gainerakoak baino fisikoagoa izango da. Jolastokiko leku ezberdinetan hainbat (40 inguru) jaki egongo dira ezkutatuta. Umeen helburua elikagai guzti hauek aurkitzea eta gero gelan azaldu den bezala 4 taldetan sailkatzea izango da : Karbohidrato, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak); Bitamina proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekaleak); Proteina, kaltzio koipe, berungaia (esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina); Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak…). Elikagaiak aurkitzen doazen heinean, jolastokitik sakabanatuta egongo diren kolore ezberdineko kutxetan sailkatzen joango dira. a) Kutxa urdina: gozokiak, litxarreriak, tartak… b) Kutxa gorria: esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina c) Kutxa berdea: fruta, barazki eta lekaleak d) Kutxa laranja: ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak
  • 15. 14 5. Jarduera: Jan dezagun! Azken jarduera honetan, aurretiaz haur bakoitzari ekartzeko eskatu zaion elikagaia ekarriko du (gehien eskatuko direnak fruta piezak izango dira, hauek zatitzean ume askok jan ditzaketelako). Talde bakoitzeko hainbat elikagai egongo dira. Hau egiteko, kontuan izango da ea klasean alergiarik duen inor dagoen edota erlijio edo bestelako kontuengatik jakirik jan ezin duten. Hala ere, nahiz eta erlijioagatik okelarik jan ezin duen inor badago, gutxieneko kantitate bat ekartzea ondo legoke, haurrek ezagutzeko zergatik ezin duten jan eta elikagaiarekin familiarizatzeko. Bakoitzak ekarri duen jakia aurkeztu ondoren, mahai batean utziko dituzte eta haiei nahi duten platerra sortzeko aukera emango zaie. Ideiak har ditzaten eredu batzuk erakutsiko zaizkie.
  • 16. 15 BIBLIOGRAFIA http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_horizontal_w.php?id_actividad=2542&id_pagina=2 http://elikadura.blogspot.com.es/2007/11/elikagaien-piramidea_26.html http://siratsbeaskoetxea.blogspot.com.es/2011/09/elikadura-eskolan-view- more.html http://es.slideshare.net/irenegonzalez/elikadura-osasuntsua-3 http://phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tablon_w.php?id_actividad=2354&id_pagina=1