2. LEHIAKETA HAU
ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAREN FAMILIAKO
LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEI
ZUZENDUTA DAGO.
ARIZMENDI IKASTOLAko
Lanbide Heziketako
Eraikuntzako Proiektuak
goi mailako zikloak,
HIRI-ALTZARI
IRAUNKORRAREN
VI. IDEIA LEHIAKETA
antolatu du.
Gaia: farola.
3. 1.- Lehiaketa hau 2012-2013 eta/edo 2013-2014 ikasturtean, ERAIKUNTZA ETA OBRA
ZIBILAREN FAMILIAKO LANBIDE HEZIKETAKO ikastetxeetan matrikulatuta dauden
ikasleei dago zuzenduta.
2.- Lehiaketaren lurraldetasun eremua honakoa da:Autonomia Erkidego guztietako
ikastetxeak.
3.- Aurkeztu beharreko lana HIRI-ALTZARI IRAUNKOR baten DISEINUA izango da:
FAROLA
Derrigorrez aurkeztu beharrekoa:
• Aurkeztutako diseinuaren Plantak,Altzaerak, eta Ebakiak.
• Aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko, lehiakide bakoitzak perspektibak,
argazkiak, infografiak, eskema grafikoak eta beste batzuk aurkez ditzake.
• Eraikitzeko xehetasuna. (Eraikuntza-atala; eraikuntza-ebakia).
• Proposamenaren azalpenak idatziz.
• Grafikoki aurkeztutako dokumentu guztietan lanerako erabilitako eskala azaldu
beharko da.
• Kolorearen erabilera lehiakide bakoitzaren esku geratuko da. Lehiakide bakoitza edo
lehiakide taldea izango da aurkeztutako proposamena argitara emateko erraztasunak
emango dituela bermatuko duena. Baita panelaren bizkoizte lanetan ere.
Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuak:
• Proposamena DIN-A3 bakar batean aurkeztuko da, luma-kartoizko taulan
itsatsita, horizontalki jarrita (420 mm x 297 mm).
• Panelean, goiko ezker angeluan, proposamenaren izenburua eta lehiaketaren
izenburua agertuko dira.
• Aurkezpen teknikak askeak izango dira.
• Panela CD batean ere entregatu behar da PDF formatoan.
4.- EPAIMAHIAK kontutan edukiko du:
• Eraikitze teknikoa eta proiektuaren aurkezpena.
• Estetika, originaltasun eta diseinuaren erabileraren arteko erlazioa.
• Material egokien hautaketa eta erabilera.
• Ingurugiroarekin errespetuzkoak diren material eta tekniken erabilera.
5.- Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek, 2013ko azaroaren 8a baino lehen, izen
emate orria lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidera bidali beharko dute.
• Proiektuak aurkezteko azken epea 2014ko MARTXOAREN 7a izango da.
• Postaz bidalitako lanetan ere, zigilu-marka gehienez, 2014/03/7koa izan beharko du.
6.- Lanak helbide honetara bidaliko dira: Arizmendi Ikastola. Eraikuntzako Lanbide
Heziketa. Hiri-altzari Iraunkorraren Ideia Lehiaketa. Otalora Lizentziatua, 8-B
20.500 ARRASATE (GIPUZKOA).
7.- Lanak gutunazal batean bidaliko dira eta honen barruan beste bi gutunazal, “A”
eta “B”, joango dira.
* “A” gutunazalean dokumentu hauek gehituko dira:
• Egilearen edo egileen identifikaziorako datu guztiak.
• Ideia edo diseinuaren izenburua.
• Ikastetxearen identifikaziorako datu guztiak.
• Ikastetxeak sinatutako agiria, 2012-2013 edo 2013-2014an egilea edo egileak
bertan eraikuntza eta obra zibilaren famili profesionalarekin zerikusia duten
ikasketak burutzen ari direla egiaztatzen duena.
OINARRIAK
4. * “B” gutunazalean lana gehituko da, inongo identifikaziorik gabe.
• Kanpoaldean, bi gutunazal eta CDak diseinuaren izenburua eramango dute.
• Arauak hauek betetzen ez dituen lanik ez da onartuko.
8.- Epaimahaia Arrasateko Udala, LKS Ingeniaritza, Delineatzaileen Elkargo
Ofiziala eta Arizmendi Ikastolako ordezkariek osatuko dute.
9.- Epaimahaiaren erabakia 2014ko apirilean izango da. Sari bakoitzean bi
finalista aukeratuko ditu eta erabaki honen berri ikastetxeei jakinaraziko zaie,
sari banaketa baino astebete lehenago. Erabakia ezin izango da erreklamatu
eta sariren bat hutsik gera daiteke.
10.- Sari banaketa Arrasaten burutuko da 2014ko maiatzean,Arizmendi Ikastolak,
Arrasateko Udalak eta LKS Ingeniaritzaren laguntzarekin, antolatutako
Eraikuntzaren VIII Jardunaldi Teknikoetan. Egun horretan, epaimahaiak
irabazleen izenak ezagutzera emango du. Sariak Arizmendi Ikastolako web
orrian www.arizmendipro.eu, prentsan, aldizkari teknikoetan eta beste
komunikabide batzuetan ere emango dira ezagutzera.
11.- Hauek izango dira SARIAK*:
LEHEN SARIA: ORDENAGAILUA eta “Arrasate Iraunkorra” garaikurra,
ARRASATEko UDALETXEAK emanda.
BIGARREN SARIA: TABLET BAT, LKS INGENIERITZAk emanda.
HIRUGARREN SARIA: TABLET BAT, GIPUZKOAko GOI MAILAKO TEKNIKO
PROIEKTUGILE eta DELINEATZAILEEN ELKARGO OFIZIALAk emanda.
LAUGARREN SARIA: TABLET BAT,ARRASATEko UDALETXEAK emanda.
GAZTE SARIA: iPOD, ARIZMENDI IKASTOLAK emanda.
IRAKASLEAREN SARIA: TABLET BAT (1.saria jaso duen taldearen irakasleari).
12.- Sari banaketarekin batera, saritutako lanen erakusketa Jardunaldi Teknikoen
aretoan izango da.
13.- Lanak ez dira itzuliko, 14. oinarrian jarritakoaren kalterik gabe.
14.- EGILE ESKUBIDEAK: Aurkeztutako diseinuak egileen jabetzakoak dira.
Lehiaketetaren antolatzaileek lanen hedabiderako bakarrik erabili ahal izango
dituzte.
15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, bere oinarriak onartzen direla adierazten
du.
DATAK LABUR:
• Izena emateko epea: 2013ko azaroaren 8a baino lehen.
• Lanak aurkezteko azken epea: 2014ko martxoaren 7a.
• Epaimahaiaren erabakia: 2014ko apirilan.
• Sari-banaketa: 2014ko maiatzan.
ARGIBIDEAK:
ARIZMENDI IKASTOLA. Eraikuntzako Lanbide Heziketa.
Hiri-altzari eramangarrien Ideia Lehiaketa.
Otalora Lizentziatua, 8-B. 20500 ARRASATE (GIPUZKOA)
TELEFONOA: 943 79 00 27
POSTA ELEKTRONIKOA: lanbide@arizmendi.ikastola.net
www.arizmendipro.eu
* edo bere balioa eurotan