3. Zientzia eta teknologiaren
gizarte iritziak eta irudikapenak
Euskal Herrian.
Bere tratamendua
eguneroko prentsan
Hainbat egile
2009
Vitoria-Gasteiz, 2009
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
LEHENDAKARITZA
Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza
Prospekzio Soziologikoen Kabinetea
PRESIDENCIA
Dirección de Estudios y Régimen Jurídico
Gabinete de Prospección Sociológica
5. 5
SARRERA OROKORRA
Eskuartean daukazun Koaderno hau Zientzia,Teknologia eta gizartearen arteko harre-
manetara hurbilketa saio bat da, beronek, Euskal Herri osoaren mugak barneratzen
dituelarik.Elhuyar Fundazioak zientzia eta gizartearen arteko lotura sustatzeko dituen
asmoen barnean, Zientzia eta Teknologiaren Behatokia egitasmoa aurkeztu zigun
2007. urtean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabi-
neteari. Zientzia, teknologia eta gizartearen arteko harremanak ezagutzeko Euskal
Herrian ez dela berariazko diagnostikorik egin planteatu zitzaigun eta diagnostiko
hori bideratzeko elkarlan eskaerari baiezkoa eman zitzaion.Diagnostiko horrek gaia-
ri bi aldeetatik heltzea erabaki zen,batetik,alderdi kualitatibotik,eta bestetik,alderdi
kuantitatibotik.
Lehenik hurbilketa kualitatiboari heldu genion eta hurbilketa mota horri jarraituz ar-
gitalpen honek bi lan desberdin biltzen ditu.
Horietako lehenengoak, zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak
Euskal Herrian azterlana jasotzen du.Azterlan hau ikuspegi kualitatibotik osatutako
talde lana da,Euskal Herri osoan eztabaida-taldeak eta adituekin egindako elkarrizke-
tak erabiliaz.Lehen zati hau,Kualitate lantaldeak,Eguzki Urteaga EHUko irakasleak eta
Aztikerrek elkarlanean egindako landa lanean oinarritzen da.Aztikerren eskutan izan
da azken txostenaren idazketa.
Bigarren zatiak, zientzia, teknologia eta berrikuntzak eguneroko prentsan duen trata-
menduari buruzko azterlana jasotzen du, zehatzago, 2008. urtean bildutako datuekin
egindakoa. Honela, 2003. urtea ezkero Elhuyar Fundazioak euskal hedabideek zien
tziari eskaintzen dioten arreta aztertzeari ekin zionetik, bosgarren epealdia izango li
tzateke honakoa.Bere helburua Euskal Herrian argitaratzen diren egunkariek zientzia,
teknologia eta berrikuntzari eskaintzen diote arreta ezagutzea eta ulertzea da.Bigarren
zati hau,Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa lan arloak idatzi du.
9. 9
I. ZATIA:
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN
GIZARTE IRITZIAK ETA IRUDIKAPENAK
EUSKAL HERRIAN.
AZTERKETA KUALITATIBOA
Andoni Eizaguirre (Aztiker.Jendarte-ikerketa aplikatuak)
Eguzki Urteaga (UPV/EHU-Soziologiako Departamentua)
Gotzon Baraindika (Kualitate lantaldea)
10.
11. 11
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26Sarrera
0. Sarrera: ikerketaren aurkezpen orokorra
Euskal Herrian zientzia eta teknologiak duen isla aztertzea nahitaezkoa da etorkizu-
nerako ildoak kokatzeko. Zientzia eta teknologiaren garapena, giza eta gizartearen
tzat hobekuntza iturri bat izateaz gain, gizarte aurreratuen oinarrizko ezaugarri bat
da. Orain arteko ibilbide emankorraren ildotik, ezagutzaren gizartean ere garapen
esfortzuak ondo bideratu eta etorkizunari arrakastaz erantzuteko, beharrezkoa da
gaur egungo egoeraren diagnostiko bat egitea.Hortik abiatuta,Euskal Herriko gizar-
tean zientzia eta teknologiak zein leku betetzen duen ikertu eta, gero, garapenera
zuzendutako lan lerro estrategiko egokienak bideratu ahal izango dira.Diagnostikoa
egiteko agente ugari eta desberdinak kontutan hartu behar dira, eta horien artean
daude gizarte zibila eta zehatzago ikertzaile gazteak. Hori horrela izanda, «Zientzia
eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian» ikerketak eztabai-
daren erdigunean euskal herritarren iritziak kokatu nahi ditu: gaiaren inguruan he-
rritargoak eta Unibertsitateko ikasle zein ikertzaile gazteen pertzepzioak eta irudite-
ria ezagutzeko asmoa du ikerketak.
Ahalegin horretan, ikerketa kualitatibo honek herritarren ikuspuntuak jasoko badi-
tu, sintomak identifikatzeko, diagnostiko bat egiteko eta aterabideak proposatzeko
asmoz egingo da, esan nahi baita, herritarren ustez zientzia-politikek jarraitu beha-
rreko helburuak eta horretarako lehenetsi beharreko prozedurak zehazten hasteko
asmoz egingo da. Ikerlan kualitatiboa egitea proposatu zaigunean, eskakizuna izan
da zientzia eta teknologiari buruz gizarteak orokorrean eta talde espezifikoek
(Unibertsitateetako ikasleek eta doktoregaiek) dituzten ikuspuntu eta jokabideen
argitzaile nagusiak aurkitzea. Horren inguruan arituko dira jarraian bildurik aurkez-
ten diren txostenak. Beraz, txostenek Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren gi-
zarte iritzi eta irudikapen gako nagusietara bideratu behar gintuzkete.
Hori esanda, ondokoa zehaztu behar da: ikerketa kualitatibo hau proiektu zabalago
baten parte da.Izan ere,«Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak
Euskal Herrian» proiektuaren baitan, ikerketa kualitatibo honekin batera, beste bi
ikerketa gauzatuko dira:alde batetik,ikerketa kuantitatibo bat;eta,bestetik,zientziak
eta teknologiak komunikabideetan duten tratamenduari buruzko ikerketa bat. Gau-
zak horrela,txosten honek ikerketa kualitatiboaren berri ematen du.
Ikerketa kualitatiboaren baitan,lehenik eta behin,aurkezpen orokor bezala,ondoko
gaien berri emango da,hurrenez hurren:
— Ikerketaren helburu orokorrak (1).
12. 12
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
— Ikerketa burutzeko erabilitako metodologia (2).
— Halako ikerketa bat egitera motibatu gaituen testuingurua (3).
— Oraindik orain instituzioetatik zientzia,teknologia eta gizartea hirukoaren harre-
manaz aipaturikoaz sintesi bat (4).
— Ikerketaren egitura (5).
1. Ikerketaren objektua eta helburuak
Zientzia eta teknologiaren inguruan gizarte iritziak ezagutzeko hainbat eztabaida
talde ezberdindu dira.Lantalde edo eztabaida talde bakoitzarentzat helburu ezberdi-
nak zehaztu badira ere,xede nagusia bat da:eztabaida-talde desberdinen artean zien
tziari eta teknologiari buruzko gizarte irudikapenaren Euskal Herriko mapa bat ma-
rraztu ahal izatea. Hori horrela, ikerlanaren urrats guztietan helburu orokor hauek
jarraitu dira:
1. Ikerlanaren oinarri diren kontzeptu nagusiak mugatzea: zer den «zientzia», zer
den «teknologia»,etab.
2. Gaur egun zientziari eta teknologiari buruz dauden pertzepzio orokorrak
identifikatzea, gizartearentzat orokorrean eta baita Unibertsitate ikasle eta
doktoregaientzat ere.
3. Euskal Herriko zientzia- eta teknologia- politikei buruz gizarteak eta Uniber
tsitateko ikasle zein doktoregaiek egun dituzten kezkak eta ikusminak
atzematea.
4. Zientziaren testuinguru sozialari buruzko balorazioak eta proposamenak ezagu
tzea, eta zehazki: zientziaren agente nahiz eragile desberdinei buruzkoak, eta
zientziaren eta gizartearen arteko harreman eta loturei buruzkoak ere bai.
5. Hedabide ezberdinetatik datorkigun zientzia-komunikazioaren egoera zenbate
tsi eta balioztatzea: telebista eta irratia, aldizkariak, liburuak, museoak, zientzia
asteak etab.
2. Metodologia
Ikerketa honetan, ikerketa kualitatiboa burutzeko, bi teknika desberdin erabili dira:
alde batetik, elkarrizketak; eta, bestetik, eztabaida-taldeak. Hiru lantalde mota ezber-
dinekin egin da lan, helburu orokorren ildotik herritarren iritziak eta irudikapenak
jaso,identifikatu eta ordenatzeko.
Alde batetik,adituekin elkarrizketa sakonak egin dira.Hauek emango digute zientzia
eta teknologiaren ikuspuntu sakon eta gaituena.Adituen kasuan,banakako elkarriz
keta sakonak egin dira. Sei elkarrizketa egin dira guztira, aztergaiari esparru desber-
13. 13
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26dinetatik heldu dioten pertsonekin, hain zuzen ere: adituen profila anitza izatea
hobetsi dugu,zientzia-politiketan adituak ez ezik,zientzia eta teknologiaren alorrean
dabiltzanak ere integratuz.
Bigarren lan-taldea, talde orokorra bezala izendatu dugu. Horrela, helburu orokorren
inguruan herritar arruntak duen irudikapena ezagutu nahi izanda.Talde orokorren
kasuan eztabaida-taldeak egin dira; zehazki, 6 eztabaida-talde burutu dira, bina Ipar
Euskal Herrian,bina Nafarroan eta bina EAEn.Eztabaida taldeetan,30-50 urte bitarteko
jendea,gehienbat estatus sozial eta ikerketa-maila ertainekoa izatea hobetsi da.
Eta, hirugarren lan-taldea Unibertsitateko ikasle eta ikertzaileek osatua izan da.Tal-
dekideen errealitate eta egoera ezberdinak abiapuntutzat harturik,zientzia eta tek-
nologiari buruzko iritziak jasoko dira. Talde espezifikoei dagokienean, orotara 9
eztabaida-talde egin dira, hiru eztabaida-talde mota berezituaz, hurrenez hurren:
doktorego programetan diharduten hainbat diziplinetako ikasle-ikertzaileak; natur
zientzietako lizentziaturak edo goi-mailako ikasketa teknikoak egiten ari diren ikas-
leak; eta, giza edo gizarte zientzietako arloetan lizentziatura egiten ari diren ikas-
leak.Hori horrela,Ipar Euskal Herrian,Nafarroan eta EAEn mota bakoitzeko eztabai-
da-talde bana egin da.
Landa lana elkarlanean burutu dute hiru profesional taldek, 2008ko urtarrila eta
apirila bitartean.Eguzki Urteagak zuzendu du Ipar Euskal Herrikoa,Aztiker Jendarte
Ikerketa Aplikatuak Nafarroakoa,eta Aztiker eta Kualitate Lantaldeak Euskal Autono-
mi Erkidegokoa.Talde guztien koordinazioa eta zuzendaritza Kualitate Lantaldeak
hartu du bere gain,eta azken txostenaren idazketa berriz Aztikerrek.
3. Ikerketaren motibazioa
XX. mendean eta mundu-gerrateak amaitzearekin, zientzia eta teknologia politika
publikoen eremura integratu eta sendotu egingo dira.Science:The Endless Frontier1
informea (1945) da zientzia-politiken aurrekari nagusia. Lehen une horretan, poli-
tiken eginkizuna zientzia eta teknologiaren sustapena izango da, eta baikortasun-
garaiak diren heinean, oinarrizko ikerketa mugarik gabe finantzatzea erabakiko da.
Zientzia-politikek ariketa zientifikoaren aurreko eta osteko faseei erantzuna emango
diete, alegia: alde batetik, ikerketa zientifikoa finantzatzeaz eta zientzialarien askata-
suna bermatzeaz arduratuko dira; eta, bestetik, lorpen zientifikoei bideragarritasun
teknologiko, ekonomiko eta sozial egokia emateko erantzukizuna izango dute. Ho-
rren eskutik dator, era berean, iruditeria baikor baten gailentzea: zientziaren aplika
tzeak, ezagutzaren hazkunde progresiboak eta merkatuaren bidez berrikuntza
gizarteratzeak ongizatea ekarriko duten iritzia errotua dago. Zientzia-politiketan
biak dira garrantzitsuak: ardurak ondo burutzea bezain garrantzitsua da, promesa
ondo gizarteratzea eta bere sinesgarritasuna jendartean zabaltzea ere.
1
United States Government Printing Office: Science:The Endless Frontier. A Report to the President by Van-
nevar Bush,Director of the Office of Scientific Research and Development,July,1945 .
14. 14
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
Alabaina,60ko hamarkadarekin batera hasiko dira lehen arazoak,bereziki,berrikun
tzaren eredu linealari dagozkionak. Orduz gero, zientzia eta teknologia adierazlee-
tan egokitzapen ugari eman dira, azken bi hamarkadetan berrikuntzari funtsezko
ezaugarria irizteraino. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE)
argitaraturiko informeak dira aldaketen norabidea aditzera ematen dutenak. Egun
onartua da ez dela aski oinarrizko zientzia finantzatzea edota merkatuko eskarieta-
ra egokitzea, hala ezen ikerketa estrategikoa, ezagutzaren eskualdatzea, lehiakorta-
sunean berrikuntzaren rola eta emankortasunerako inbertsio ez-materialen garran
tzia adierazle behinenak bilakatu baitira.Orain ez da ikerketa-eremu oro finantzatu
eta bere emaitzen zain geratzea erabakitzen, baina ere berean merkatuko eskariari
erantzutea ere ez da nahikoa. Aitzitik, zientzia eta teknologiaren finantzaketa hel-
buru batzuek bideratua da eta sare konplexu bat (ikerketa, agente aniztasuna,
merkatua, onargarritasuna) kudeatu behar da aurrerakuntzak aterabidea izango
badu.
Zientzia-politiken alderdi hori izan da instituzioek orain arte landu izan duten alorra,
baina azkenaldian zientzia-adierazleekin batera, zientziaren pertzepzio sozialei
buruzko ikerketak ere erakundeen intereseko eremua bilakatzen ari da. Eurobaro-
metroen bidez gai horri buruzko ikerketa desberdinak egin izan badira,azkenaldian
Europar Batzordearen aholkuetan zientziaren eta gizartearen arteko harremanak
berregokitzeko gomendioak ere indarra hartzen ari dira (ikus: White Paper on Eu-
ropean Governance2
) eta Science and Society Action Plan3
.
Denbora horretan ugariak izan dira aldaketak,batzuk zientzia adierazleei begirakoak,
eta besteak politika publikoen ardura eta erantzukizunei dagozkienak. Ikerketa hau
bereziki bigarren alderdi horretatik gorpuztu da. Hala, lehen uneko baikortasun to-
lesgabea auzitan ipiniz,azkenaldian bi eratako ardura eta eginkizunak erantsi zaizkio
zientzia-politikari:
— batetik,erabaki-guneetan ez da aski oinarrizko ikerketaren finantzazioa adostea,
baizik eta merkatuaren eskakizunak, helburuek bideraturiko zientzia eta tekno-
logia, onargarritasun soziala, zehar-kalteen kontsiderazioa, edota berrikuntza-
prozesuan balio ugari bezain desberdinen garrantzia dira integratu beharreko
osagai berriak;eta,
— bestetik, zientzia eta teknologia orain testuinguru sozial orokorrago baten ere-
muan ulertu, bermatu eta sustatu behar da: herrialde demokratikoetan erabaki
politikoak ezin daitezke herritarren adostasuna saihestuz hartu, eta hain zuzen
ere zientzia eta teknologia politika publikoen lehia-objektu diren neurrian, fun
tsezkoa irizten da zientziaren pertzepzio sozialak kontutan izatea.Gizarte mugi-
menduen kritikek, herritarrek gaitasun ekonomikoak, autonomia kulturalak eta
2
European Commission (2001):European Governance:A White Paper.Brussels:Commission of the Europe-
an Communities;
3
European Commission (2002):Science and Society:Action Plan.Luxembourg:Commission of the European
Communities. Hauen azalpenean eta gaiari buruzko beste txostenetan sakontzeko, ikus: Eizagirre,A. (2008):
Zientzia-politika zibikoa. Kultura zientifikoak, arriskuaren errepresentazioak eta gobernaketa. Bilbo:
UPV/EHU.
15. 15
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26hezkuntza zabalagoa eskuratzeak,edota belaunaldi berrien eskakizun politikoak
zientzia eta teknologia eztabaida-objektu bilakatu dituzte.
Aldaketa-testuinguru bat da gaurkoa, eta zehazki zientzia-, teknologia- eta berrikun
tza-politika une erabakigarri bat bizitzen ari dira.Gainera,testuinguru orokor horren
baitan, Euskal Herrian ere ikerketa, garapena eta berrikuntza lehentasuneko gai po-
litiko bilakatzen ari dira, eta horren lekuko da jendartean eta herrigintzaren ADNan
berrikuntza integratzearen deia. Horrek beharrezkoa egiten du eraldaketa ekono-
miko berriaren aurrean ikerketak, garapenak eta berrikuntzak izango duten garran
tziaz instituzioak,enpresak,gizarte zibila eta jendartea ohartaraztea eta mobilizatzea.
Izan ere, nazioarteko testuingurua aldatzeak, erronka berrien agerpenak eta hierar-
kien gaurkotzeak ekonomia berrian ezagutza eta berrikuntza lehentasuneko bidela-
gun izatera behartzen dute. Berrikuntza proposatzen da aldaketa berriei ekiteko
kontzeptu bezala.Horri lotuta datoz ekoizpen-egitura birmoldatzea,zientzia eta tek-
nologia ardatz nagusi dituzten enpresen sustatzea, euskal berrikuntza-sistema na-
zioartera irekitzea,ekintzailetasun kultura hezkuntza zein lan-eremuan egonkortzea,
eta orobat oinarri estrategikoak eta lan-ildoak aurreikusi eta garatzeko unean
berrikuntza langintzaren erdigunean ipintzea eta eremu berriak irekitzeko iparra
izatea.
Une hauetan, zehazki, instituzioen ardura nagusia, estrategia orokor horren baitan,
berrikuntzaren hazia ereitea da, esan nahi baita, alor, eremu eta subjektu guztiak
berrikuntzaren garrantziaz sentsibilizatzea, hala modu eraginkorrean eta konparti-
tuan euskal zientzia eta teknologiaren ahalmena eta gaitasuna garatzeko, jakintza
esparru guztietara orokortzeko eta erakunde desberdinen antolaketa zedarritzeko.
Helburu horiek xederatzeko, berrikuntzak ezinbestean bere komunitatearen sen
tsibilizazioa behar du,baina horrez gain legitimazioa eta begirunea ere bai.Hor har
tzen du garrantzia «Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Eus-
kal Herrian» ikerketak. Izan ere, berrikuntza-prozesuan kontutan hartu behar dira
faktore kognitiboak eta praktikoak, balioak, faktore sozialak eta instituzionalak, eta
baita motibo ekonomikoak ere. Berrikuntzaren irakurketa gaurkotuak bere dimen
tsio prozesuala eta dinamikoa bereganatu du, eta orain «berrikuntzaren ingurunea»
ez da ekoizpen-eremura soilik mugatua. Horretaz oharturik, aldaketa-testuinguruan
berrikuntza ulertzeko modua da birpentsatu beharrekoa. Hori ulertzeko moduak,
ordea,ugariak,anitzak eta desberdinak suerta litezke;zientzia eta teknologiaren kul-
tura desberdinak egonik,pentsatzeko da aterabidea ez dela bat eta bakarra,anitza eta
beraz guztion artean adostu beharrekoa baizik. «Zientzia eta teknologiaren gizarte
iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian» ikerketak, hain zuzen ere, berrikuntzaren
kultura berrian herritarren interesak,kezkak,irudikapenak,asmoak eta iritziak azter
tzeko helburua du.
Lehen urrats bat da «berrikuntza» ulertzeko modu ireki baten alde egitea. Hori ho-
rrela, gaur egun funtsezkotzat jotzen dira, besteren artean: enpresen ekoizpen eta
merkaturatzean berrikuntza transmititzea, sorkuntzarekin batera hedapenari arreta
ipintzea, ikerketa estrategikoa hobestea, eragile teknologiko, ekonomiko, sozial eta
16. 16
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
enpresarial desberdinen artean ezagutza transmititzea eta aurkikuntzak eskualda
tzea, lehiakortasunaren erdigunean berrikuntzaren rola kokatzea, edota emankorta-
sunean inbertsio ez-materialaren garrantzia barneratzea,baina baita ekoizpenaz gain
bizitza-estiloak eta herritarren beharrak,ohiturak,kontsumo-joerak,eta oro har onar-
garritasun soziala kontutan hartzea ere.Egitez,azken hamarkadetan ikusi da merka-
tu-errentagarritasunean osasun onekoak gerta zitezkeen aurrerakuntza ugarik po-
rrot egin dutela, neurri batean merkatu bideragarritasunak kontutan hartu behar
dituelako herritarren gogoak eta beren onargarritasuna. Hori horrela, estrategien
gaurkotze ahaleginean funtsezkoa da herritarrek pentsatzen dutenari arreta ipintzea.
Hori da ikerketa honen helburu nagusi eta orokorra, alegia, zientzia eta teknologia
gaien inguruko euskal herritarren iritziak jakitea, eta, bidenabar, zehazkiago, euskal
zientzia- eta teknologia-politikei burukoak ere bai.
4. Zientzia, teknologia eta gizartea
2008.urtea berrikuntzaren urtea da.Halako uneak,baina,gogoeta orokor eta eraba-
teko bat egiteko motibazioa ere izan daitezke. Hori egiteko paradan, esan behar da
ezagutza sustatzeko,ekoizteko eta justifikatzeko moduan aldaketak ematen ari dire-
la. Egoera horretan, zientzia, ezagutza zientifikoa eta gizartea ulertzeko moduak
birpentsatzeko gonbitea erronka egokia da. Izan ere, orain oinarrizko ikerketaren
finantzazio muga-gabearen ordez,aldez aurretik erabakitzen da garrantzi soziala eta
ekonomikoa duten ezagutzak sustatzea eta balioztatzea.Ezagutza adierazgarria,neu-
rri horretan, sustapen-garaian finantzaturiko ikerketa zientifiko edota teknolo-
gikoarekin parekatu ohi da.
Ikusteke dagoena da,hain zuzen ere,instituzioek adosturiko ikerketa-lerroek jendar-
tean duten zilegitasun-maila,eta bere kasuan,«ezagutza adierazgarri» bezala ulertzen
duguna birpentsatu beharra.
Orain arteko ibilbideari buruzko balorazioak eta aurrera begirako lerro estrategikoak
aukeratzeko orduan,ikerketa honek herritarren iritziak ezagutzeko asmoa du. Azken
batean, adierazgarritzat jotzen ditugun ezagutzak eta ikerketa-lerroak ulertzeko
modu asko daudelarik, horietako batzuk iritzi publikoa ezagutuz soilik lekutu ahal
dira. Horri lotuta, iritzi publikoari buruzko ikerketak bigarren bertute bat ere badu,
alegia:politikari arduratsu batek ezinbestean jaso behar ditu bere erabakietara herri-
tarren gogo eta kezkak, berrikuntzak izaera integrala izango badu eta herritarren
legitimazioa jasoko badu.
Hori da oraindik orain Europako Batzordearen White Paper on European Gover-
nance eta Science and Society Action Plan txostenek aditzera ematen dutena. Ho-
geita hamar urtetan zehar buruturiko iritzi publikoari buruzko ikerketek erakusten
dute ez dagoela harreman lineal eta automatiko bat zientziaren eta aurrerakuntzaren
artean,garapenaren eta aldekotasunaren artean.Hori da berrikuntzaren dilema eran
tsia, alegia, zientzia, teknologia eta berrikuntza «kontu publiko bat» bilakatu dira.
Gauzak horrela, beharrezkoa begitantzen da zientzia-adierazleetan aldaketak eman
17. 17
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26diren bezala («berrikuntza» nozioarekin instituzioek oraindik orain burutua),horrez
gainera iruditeria tradizionalaren gaineko suposamenduak eta aurreusteak ere be-
rrikustea.
Europako txostenean paradoxa nagusi bi gailentzen dira:
— batetik,zientzia eta teknologiarekiko baikortasuna,aldekotasuna eta itxaropena
oharmen egonkortuak diren aldi berean, zientzia- eta teknologia-politikekiko
ezkortasuna,atsekabea eta kezka azpimarratzen dira;eta,
— bestetik,herritargoak politikariengandik gizarte-arazoen konpontzea espero du,
baina herritar horiek berek instituzioekiko eta politikoekiko ez dute konfian
tzarik.
Horren aurrean, funtsezkoa begitantzen da izaera politikoa duten ekimenak eta ho-
rien kalitatea hobetzea, herritarren kezkei erantzun eta politika nazionalei balio
erantsia gehitzea,eta herritarren konfiantza berreskuratzea.
Hori delarik helburua, printzipio nagusi bezala proposatzen dira irekiera (eginkizu-
nen komunikazio eraginkorra eta hizkuntza arina, herritargoa guztiaren jabe izate-
ko), parte hartzea (prozesuaren fase desberdinetan herritarren parte hartzea eta
instituzio desberdinen ikuspegi bateratua),ardura (botere eta instituzioen egitekoak
zehaztea), efikazia (helburu argiak, emaitzen lortzea eta aurrerako ebaluazioa) eta
koherentzia (konplexutasunak medio,lidergoa,konpromisoa eta koherentzia).
Ildo horretatik,eginkizun nagusiak lirateke:Europako Batasuna eta gizarte zibilaren
arteko harremana egituratzea; bertako nahiz eskualdeko eragileen gaitasun eta
esperientzi praktikoek leku nagusiagoa izatea; arduradun politikoek erreferentzia
bezala erabili ohi dituzten adituen ezagutzan konfiantza publikoa berreskuratzea;
helburu politikoak eta horien lorpena egonkortzea; europar agentzia erregula
tzaileak martxan ipintzeko neurriak hartzea; Instituzioen eginbehar eta ardurak ze-
haztea.
Kezka orokor horiek,testuinguru zehatz batean kokatu beharrak dago:batetik,Euro-
pako Batasuna ezagutzan oinarrituriko ekonomia dinamikoena eta lehiakorrena bi-
lakatu nahi da, Lisboako adierazpenaren helburu estrategikoek zehazten dutenez;
eta bigarrenik,europar zientzia eremua sortze bidean da,Ikerketarako Europar Espa-
zioaren bidez. Horretan erakunde guztiek dute ardura, baina kontutan harturik es-
kualde-eremuari eman nahi zaion eginkizun berria, agi denez Euskal Herrian fun
tsezko ekimenak izan litezke muga-gaindiko erabakimenak edota berrikuntza modu
oso batean ulerturiko ekinbideak.
«Science and Society Action Plan» txostenean, herritarrek zientziarekiko dituzten
zalantzak eta anbibalentziak erantzun asmotan, ekintza desberdinak planteatzen
dira.Izan ere,zientziaren pertzepzio sozialei buruzko ikerketek arazo zenbait berre
tsi dituzte, ezen arazoen artean identifikatu ohi dira konfiantza-ezarekin eta
itxaropenaren ahultzearekin batera,herritarren arreta zientifikoarekiko interes falta
eta ondorio ugariekiko beldurra, hurrenez hurren. Hori dela eta, Batzordeak hiru
18. 18
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
estrategia banatzen ditu: 1) heziketa eta kultura zientifikoa sustatzea; 2) zientzia-
politikak herritarrei gerturatuz burutzea;eta,3) zientzia arduratsua egikaritzea poli-
tika desberdinetan.
Guztiarekin, Europako Batzordearen txostenetan, estrategia horiek ekintza-plan
zehatzekin gorpuztea aholkatzen da. Besteren artean, ondoko hauek aipa litezke:
publikoaren sentsibilizazioa (komunikabideetan informazio zientifikoa helaraztea,
hala edukiak nola ikerketak ezagutzeko; Zientzia Asteak antolatzea); heziketa eta
lanbide zientifikoa (zientzia-komunitate bat sendotze aldera,irakaskuntzan neurriak
hartzea); herritarrekin elkarrizketa (instituzioen neurriak gerturatzea eta zien
tzialariek foro publikoetan parte hartzea);gizarte zibilaren parte hartzea (metodoen
planteatzea); gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzea zientzian (emakumeen
plataforma europarra sortzea, esparru pribatuan emakume zientzialariak mobiliza
tzea);zientziak gizartera egokitzeko erraztasuna izatea (krisi eta fenomeno berrieta-
ra egokitzeko neurriak hartzea);zientzia eta teknologia berrien osagai etikoa (infor-
mazio sistema eratu eta araudiaren publikotasuna bermatzea, gizartearekin
elkarrizketatzea, ikerlarien sentsibilizazioa eta osotasuna sustatzea, komite etikoen
arteko harremana areagotzea); arriskuaren gobernaketa (arriskua mugatzeko,
ebaluatzeko, kudeatzeko eta, bereziki, komunikatzeko neurriak hartzea); edota
ezagutzen erabilera (adituen informazioa lehenestea eta guztiok horren garrantziaz
jabetzea).
Printzipio zein ekintza-lerroen xedea zientzia eta gizartearen arteko harremana alda
tzea da. Garbi atzeman daitekeenez, konfiantzaren berreskuratzean eta estrategien
ulertaraztean oinarrituak dira proposamen guztiak. Estrategiak eta gomendioak ho-
riek dira, baina egokiak ote dira gobernarien diagnosiak? Ikerketa honek ahalegin
berezia egingo du herritarren iritziak biltzeko, ezen ikusi behar baita sintomak eta
diagnosia egokiak diren,hala gero trataerak adosteko.4
Nolanahi den,garbi dagoena da zientzia eta teknologia gai publiko bat bilakatu dire-
la, motibo ugari eta sarri kontraesankorrek hala eraginda: ezagutzaren gizartean
motibazioa eta iparra hazkunde ekonomikoa zein ongizate soziala erdiesteko; agen-
da politikoan aurreikusi gabeko arazoak lekutu direlako (ingurumenaren garrantzia;
elikagaien segurtasuna;klima globalaren sistema;bioaniztasuna;genetika).
Horrez gainera,badira testuinguru berri baten adierazle izan litezkeen osagaiak:zien
tziaren eremu bakarra ez da laborategia; zientzialariek ez dituzte arau finkatuak; es-
perimentu kolektiboen esparrua «ingurua» bera bilakatu da eta ondorioz proba
zientifikoaren logika ere eraldatu da;edota,ikerlerroak eta aldaketa teknologikoaren
garapen-ildoak aldez aurretik identifikatu eta erabakitzen dira.Aurre-uste modernoa,
alegia,zientziak jakintza fidagarria,ziurra eta oparoa eskainiko ziguna,ezagutza zien-
tifikoa eta metodo esperimentala jarraituz teorien egokitzapena eta teknologien
efektibotasuna aurreikusiko ziren suposamendua (laburbilduz:ariketa zientifikoaren
ekoizpen nagusiak teoria zientifikoak dira; teoria zientifikoak modu deduktibo ba-
4
Ikus, zientziaren pertzepzio sozialei buruzko auziaren egoeraz: Eizagirre,A. (2007): «El concepto percepción
social de la ciencia:un análisis crítico».Inguruak:Revista vasca de Sociología y Ciencia Política,43:16-38.
19. 19
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26tean antolaturiko enuntziatu multzoak dira; lege zientifikoek, teoria zehatzetan le-
kualdaturik, azalpenean eta aurreikuspenean eginbehar nagusia jokatzen dute; teo-
ria bat aplikatzea eta aurreikuspen bat egitea logikoki baliokidea da) auzitan dago.5
Zientzia eta teknologiaren erdigunean parte hartzea eta demokrazia ezartzearen
motiboa, bilakaera horien ondorio zuzena da. Izan ere, zientzia eta teknologiari
buruzko iritziak eta irudikapenak ikertu direnean, herritarrengan atsekabea bi arra-
zoi nagusik motibatzen dutela ikusi da:
— Batetik,zientzia eta teknologia helburu jakin batzuen menpean ipintzea;eta,
— Bestetik,instituzioen adierazpenak ziurtasunean oinarrituz jarraitzea.
5. Ikerketaren egitura
Jarraian eta hiru ataletan bereizita, lan-talde bakoitzaren berri emango da: talde
orokorretako eztabaida-taldeek, talde espezifikoetako eztabaida-taldeek eta adituen
elkarrizketek emanikoaren azalpen berezitua aurkeztuko da. Modu autonomo ba-
tean laburbilduko badira ere, zientzia eta teknologiaz orokorrean eta zientzia-
politikei buruzko diagnosi bat egiteko orduan,hiruak kontutan hartzea da egokiena.
Gure kasuan,baina,ikerketek emandakoa laburbiltzera mugatuko gara.
Gainontzean,bi esparru desberdindu dira eztabaida-taldeetan:
— Batetik, zientzia eta teknologiari buruzko auziak eztabaidatu dira, alegia, zien
tziaren eginkizun sozialari eta kulturalari loturikoak;eta,
— Bestetik,zientzia- eta teknologia-politikei zuzenago loturikoak.
Bereizketaren egokitasuna ondoko hipotesian datza:bereizi egin behar dira zientziaz
eta teknologiaz modu abstraktu batean ulertuta iritziak, eta objektu politiko bezala
(zientzia eta teknologia politika publikoen eremuan dauden heinean) zientzia-
politikei buruz herritarren izan ditzaketen iritziak. Gure ikerketan erabilitako gi-
doiek biak kontutan hartzen dituzte.
Horrek motibatuta, adituen elkarrizketetan, bereziki, zientzia-, teknologia- eta
berrikuntza-politikei buruzko galderak egin dira,horrela samurrago ulertzeko herri-
tarren oharmenak.Aldiz,herritarrei eta Unibertsitateko ikertzaileei bi mailako galde-
rak egin zaizkie,eta neurri horretan zientzia eta teknologiari buruzko galdera oroko-
rrak ere hizpidera jasotzeko eskatu zaie. Izan ere, bi-biek balorazio independentea
merezi dute.
Esan bezala, jarraian hiru atal desberdin aurkeztuko dira: talde orokorrei, talde es-
pezifikoei eta adituei dagozkienak,hurrenkera horretan.
5
Zientzia eta teknologia alorrean (maila kognitiboan,epistemologikoan,instituzionalean,ekonomikoan,sozia-
lean) ematen ari diren aldaketa desberdinen lekuko bezala, ikus: Eizagirre,A. (koord.) (2007): Ezagutzaren
dinamikak.Zientziaren kultura berrirako oinarriak.Bilbo:UEU.
20. 20
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
Bai gizarte taldeentzat eta bai talde espezifikoentzat ere,ondoko gidoi hau erabili da,
nahiz eta lantalde berezien kasuan bereizten dituzten ezaugarrietara egokitua izan
den. Zientzia eta teknologiaren gain dituzten iritzien oinarriak bilatzea da helburua
lantalde hauetan.
— Alde batetik,zientzia eta teknologiari buruzko interesen inguruko galderak pro-
posatu dira, hala nola, beraien egunerokoan zientziak duen lekua, zientzia eta
teknologian interesgarrienak begitantzen zaizkien gai eta arloak,eta beraien bizi
tzetan zientzia eta teknologiak duen benetako eragina.
— Hori eginda, jarraian, zientzia-ikertzaileen irudikapenaz eta balorazioaz galdetu
zaie, zehazki, zientzialariak aintzako hartzeaz, zientzialarien arrazoi eta sustape-
naz,eta ikertzaileak atzerrira joateko arrazoiez.
— Hirugarrenik,galdera zehatzagoen bidez,Euskal Herriko zientzia eta teknologia-
ren garapenari buruzko galderak egin dira: Euskal Herrian zientzia eta teknolo-
giaren etorkizunerako garapena; hezkuntzaren eragina gizartea zientzia eta tek-
nologiaren eremura hurbiltzeko moduan;diru gehiago sartu beharko litzatekeen
eremuen zehaztapena.
— Laugarren eremu orokorra zientzia eta teknologia jardueren balorazioari
buruzkoa da: zientzia eta teknologiaren ekarpen onuragarri eta arriskutsuak;
zientziarekin erlazionatutako hainbat erakundeen aurrean sortzen den konfian
tza edota mesfidantzaren arrazoiak; eta, zientzia eta teknologiaren baitan egiten
diren ikerketa eta garapenen (I+G) deontologiaren analisia.
— Bosgarren eta azken lerroa,berriz,zientzia-komunikazioari buruzkoa da:zientzia
eta teknologiari buruz ze informazio iristen zaien komunikabideetatik;ze arreta
eskaintzen dieten informazio iturri ezberdinetatik igorritako zientzia eta tekno-
logia gaiei (komunikabideetatik —telebista, irrati, egunkari, aldizkari eta inter-
net—, museoetatik, zientzia aste edo jardunaldietatik...); eta, zientzia informa-
zioaren indar-guneak eta ahulguneak.
Gidoi horretan oinarrituz,talde orokorrei eta talde espezifikoei buruzko atal bana aur-
keztu ostean,adituen elkarrizketak jasoko dira.Horretarako,ondoko gidoia erabili da:
1. Alde batetik, ikerlanaren oinarri diren kontzeptu nagusien mugaketa: zer den
«zientzia»,zer den «teknologia»,zer den «teknika»,eta abar.
2. Euskal Herrian zientzia eta teknologiaren gaur egungo egoera: sendotasun eta
ahultasunak;Euskal Herriko zientzia eta teknologia arloko eragile nagusiak;zien
tziaren barne Euskal Herrian aurkitzen diren lan eremu sendoenak; zientziaren
barne Euskal Herrian eman diren arrakasta nagusiak; zientzia- eta teknologia-
politiken gaur egungo egoera (Euskal Herrian zientzia-lanbideen garapenean
eragiten duten baldintzak, etab); Euskal Herriko zientzia eta teknologia garape-
nerako proiektu estrategikoen zehaztapena.
3. Hirugarrenik, gizartea eta zientzia eta teknologiaren arteko harremanaz atal bat
irekiko da.
21. 21
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
264. Zientzia-komunikazioaren egoera: aurkitzen diren arazoak; zientzia dibulgazio-
rako gaur egun jarraitzen diren prozedurak (bai zientzia elkarteen artea, bai
gizarterantz abiatzen den informazioa etab); aztertu beharko liratekeen zientzia
gizarteratze modeloak (estatu mailan, nazioartean...); zientzia eta teknologia /
zientzia elkarte / gizartea.
Beraz, jarraian topatuko diren txostenek, hurrenez hurren, talde orokorrak, talde
espezifikoak eta adituak izango dira, aipatu berri diren gidoiak jarraituz burutu-
rikoak.
6. Azken oharra
Txosten hauen emaitzak hartu eta beste ikerketekin trukatzerakoan, ondoko ahol
kua egiten dugu: batetik, zientziaren eginkizun sozialari buruzko oharmenak azter
tzea; eta bestetik, zientzia bere ingurune sozialean kokatu eta horren inguruko iri
tziak aztertzea.Izan ere,jendeak bereizketa nagusi bat egiten du:zientzia abstrakzio
modura («zientzia» eta «teknologia»,eta horien funtzio sozial eta kulturalak);eta,zien
tzia ariketa sozial lekutu modura (egunerokotasunean ditugun harremanak,
elkarrekintzak,eraginak,eta abar).
Ez dago korrelazio bat ezagutzea eta oharmenaren artean. Halere, egitasmoa idazte-
rakoan argitu egin beharko da ezagutzak duen lekua eta garrantzia.Bitartean,txosten
honetan ikusiko dugunez: jendeak bere oharmenak aditzera ematerakoan, zien
tziaren alderdi sozialek eta instituzionalek dute garrantzia.«Zientzia» eta «teknologia»
onak dira eta aldekotasuna gailentzen da,baina kezkak eta irudi publikoa eguneroko
harreman iraunkor,aldakor eta gorabeheratsuekin gauzatzen dira.
Zientzia eta teknologia fenomeno unibertsalak dira, baina gainera izaera orokorra
dute:bizitzako arlo guztietan aurkitzen ditugu eta horiekin izaniko harremanen ara-
bera ehuntzen dira jendearen irudiak. Hori egiaztatu eta horren karietara ikerketa
kualitatiboaren bidez lorturiko emaitzak lekutuko dira jarraian.
22.
23. 23
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
261. Atala: talde orokorrak
1.0. Sarrera
Eztabaida taldeak
Orotara,talde orokorren txostena sei eztabaida-taldetan oinarritu da.Horrela banatu
dira eztabaida-taldeak,hurrenez hurren:EAEn bi,Nafarroa Garaian bi eta Ipar Euskal
Herrian bi.Eztabaida-taldeak zortzi eta hamar pertsona bitartekoak izan dira,bi ordu
inguruko iraupenarekin. Lehen atalaren azalpenean, eztabaida-talde horiek egite-
rakoan erabilitako gidoia jarraituko da.
Definizioak
Eztabaida-talde orotan ikusi dute partaideek aldez aurretik zientzia eta teknologia
bereizteko beharra. Hori horrela, txosten honetan horren berri ematea funtsezkoa
da. Alegia, zientzia eta teknologia bereizi, definizio bat eman eta biak zedarritzeko
eskatu ez arren,eztabaida-taldeetan hori egitearen egokitasuna berretsi da.
Izan ere,herritarrei zaila egiten zaie zientziaz eta teknologiaz orokorrean eta guztia
bat balitz bezala hitz egitea. Lehen une batean irakurketa lineal bat da arruntena.
Honen arabera,alde batetik,zientzia,eta bestetik,teknologia,bereizi egiten dira,bata
bestearen jarraipena bezala ulertuz; alegia, zientzia eta ezagutza lehenik, eta gero,
bere aplikazioa,artefaktu tekniko zein teknologia bezala ulertua.Baina,hori egiazta-
turik, irakurketa konplexuagoa egiten dute. Modu honetako zehaztapenak eransten
dituzte: ezagutza zientifikoa edota oinarrizko ikerketa bat hautatzean eta bidera
tzean «interesak» tartekatu daitezkeela, eta, beraz, oinarrizko ezagutza batzuk iker
tzea hobetsi eta besteak alboratu;aurrerabide teknologikoa nahitaezkoa dela ezagu
tzan berrikuntza ahalbidetzeko (onartu egiten da, beraz, teknologia eguneroko
artefaktua ez ezik langintza zientifikorako tresna ere badela); teknologiekiko kezka
ez datza aplikazioen zehar-kalteetan bakarrik, baizik eta berrikuntzen ibilbidea
hautatzeko arrazoi,asmo eta helburuetan ere bai.
Zehaztapen garrantzitsuak dira,zientzia eta teknologia nola ulertzen dituzten jakite-
ko ez ezik, horien inguruko oharmen sozialak ulertzeko eta irakurtzeko pista bat
izan daitezkeelako ere. Argigarria da herritarrek eurek eztabaida-taldeen hasieran
definizioak lekutu eta zedarritzeko beharra agertu izana.
Izan ere, herritarrek zientzia eta teknologiari buruzko gogoetak egiten dituztenean,
ikerlariok jakin egin behar dugu ezagutza zientifikoaz,teknologiaz,zientzia-politikaz,
ikerketa estrategikoaz,edota berrikuntza-ereduaz ari diren,besteren artean.
24. 24
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
Hori dela eta,atal bakoitza ondo bereiztea komeni da:ez da gauza bera zientziaz eta
teknologiaz hitz egitea, edota zientzia- eta teknologia-politikaz mintzatzea. Herrita-
rren oharmenetan zientzia eta teknologiarekiko aldekotasuna, baikortasuna eta
itxaropena nabarmentzen diren bitartean (haien eginkizun soziala eta kulturala ba-
besten da), oharmenak aldatzen dira zientzia eta teknologiaren alderdi sozialak eta
instituzionalak hizpidera jasotzearekin batera.
Gainontzean, herritargoan ikerketari buruzko zehaztapenak egiten dira: ikerketa
zientifikoaren aldekotasun erabatekoa; ikerketa eraginkorra eta ez-eraginkorra
diskriminatzea proposatzen da: ikerketa eraginkorra eta intereseko alorra (inguru-
mena, osasuna, eta abar) parekatzen direlarik; ikerketa eraginkorra da sustatu beha-
rrekoa (medikuntza, industria-mailako aurrerakuntza teknologikoak, nekazaritza),
eta ez bigarrena («aviones biplaza»; «ilargirako bidaia»). Hori kontutan hartzea ere
lagungarria da, zientziaren aldekotasuna eta zientzia-politikekiko jarrera kritikoa
ulertze aldera.
Definizioen inguruko zehaztapen orokor horiek eginda,jarraian herritarren eztabai-
da-taldeek emandakoa laburbiltzen da.
1.1. Zientzia eta teknologia gaiei buruzko
interesa
Atalaren helburu orokorra zientzia eta teknologiari buruzko hautemate orokorren
aztertzea izan da. Helburu hori lortzeko, ikerketa-adierazle nagusiak aurkeztu eta
ikertu nahi izan dira, hala nola, interesa, jarrera eta balorazioa. Beste hitz batzuetan
esateko,atal honek jakin gura du zein den zientzia eta teknologiarekiko interesa eta,
bereziki:1) zein leku betetzen duten herritarren arduretan edo,bestela esanda,zein
diren beraien motibapenak zientzia eta teknologiarekiko; 2) zein diren, zientzia eta
teknologiaren barruan, interesgarrienak iruditzen zaizkien gai eta arloak; eta, 3) be-
raien eguneroko bizitzan, zientzia eta teknologiak benetan duen eragina. Lerro ho-
rien bidez,zientzia eta teknologiari buruzko interesa lehen hurbilpen orokor batean
aztertuko dugu.
Lehen atalak galdera orokorrari erantzuteko balio du, beraz, zientzia eta teknologia-
ren eginkizun sozialari eta kulturalari buruzko iritziak jasotzeko.Azken batean,zien
tzia eta teknologiaren erabilgarritasun praktikoa ikertzeak, testuinguru zabalagoan
kokatuz baloratzeak eta gure bizitzetan aitorturiko lekua zedarritzeak balioko digute
zientzia eta teknologia gaiei buruzko interesa aztertzeko.
1.1.1. Zientzia eta teknologiari buruzko motibazioa
Herritarrek zientzia eta teknologiari buruz dituzten iritziak ezagutzea da lehen hel-
burua. Horretarako, lehenik eta behin, motibapenei buruzko atala jorratuko dugu,
25. 25
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26hau da,herritarren bizitzetan interes,motibapen eta kezka-iturri bezala zientziak eta
teknologiak duten lekua.
Herritar gisa, zientzia eta teknologiarekiko interesa modu ugari eta osagarrietan
erdiratzen da.Alde batetik,aurkikuntza eta asmakizun handietan erdiratzen da,batez
ere beraien bizitza pertsonalean eragin zehatzak dituzten neurrian.Medikuntzan ala
teknologia berrietan egiten diren aurkikuntzek, ondorio zuzenak dauzkate herrita-
rren eguneroko bizitzan, esaterako, telefono mugikor, sendagai ala txerto berriren
bat aurkitu dutela eta. Bestelako aurkikuntzek maila desberdin bateko interesa eta
motibapena sortzen dute: ez dira gutxiesten, baina herritar zein kontsumitzaile be-
zala hierarkiak daude eta horrek beraiekiko interesean eragiten du.
Neurri berean, herritarrek zientzia eta batez ere teknologia erabiltzen dituzte, maiz
ohartu gabe, gizarte teknologiko batean baitaude. Edonork, telebista, ordenagailua,
telefono mugikorra, argazki makina digitala ala MP3a baliatzen ditu. Elektrizitate
faktura jasotzerakoan ere pentsa daiteke elektrizitate horren zati handiena energia
nuklearretik datorrela. Ildo beretik, zientzia eta teknologiaren araberako interesa,
modu oso konkretuan agertzen da. Etxe propioa eraiki behar dutelarik, berogailu
sistemari, erabilitako materialen ezaugarriei, uraren kudeaketari eta hondakinen
hautaketa selektiboari buruzko galderak plazaratzen dituzte.
Kasu guztietan, interesa eta motibapena bizitza pertsonalari eta sozialari loturik
dago,abstrakzio hutsari baino gehiago.Oro har,beraz,zientzia eta teknologia,aisial-
dian ala lanean erabili daitezke.Motibapenei dagokienean,zientzia eta teknologiare-
kin sortu eta bizi izan diren belaunaldi berriek, tresna horiek trebetasunez eta ero-
sotasunez menperatzeaz gain, normaltzat jotzen dituzte. Oroimen historikoa galdu
dute eta ez dira ohartzen azken 50 urteetan zenbat aldaketa suertatu diren.Herrita-
rren eztabaida-taldeetan une oro azpimarratzen da eten hori,eta normalean gainera
etenaren alderdi ezkorrak nabarmentzen dira:errazkeriaren kultura atzematen dute
belaunaldi gazteenetan. Ez dira konturatzen beraien aitona eta amonek ezagutu di-
tuzten eraldaketak izugarriak izan direla eta, zientzia eta teknologiari esker, beraien
bizimoduak zenbateraino aldatu diren. Zaharrek, trenbide, auto zein hegazkinaren
agerpena eta hedapena ezagutu dituzte garraio mailan; telebistaren, irratiaren, tele-
fonoaren eta interneten garapenari aurre egin behar izan diote komunikazio arloan;
eta gaixotasun askoren sendagaien aurkikuntzaren lekukoak izan dira medikun
tzaren eremuan. Oraindik orain, berriz, normala aldaketa eta berrikuntza etengabea
dira.
Bestalde, zientzia eta teknologiaren gaineko interesa, aurkikuntza berriek sortutako
arazo eta ondorioen araberakoa ere bada. Hor dira adibide gisa, ingurumenean dau-
den partikula kutsatzaileei buruz eta genetikoki eraldatutako organismoei buruz
sortu diren eztabaida publiko eta ondoren politikoak; Ipar Euskal Herrian daukagu
esandakoaren adibide nabarmena eta inplikazio ugarikoa.José Bovék eta Confédéra-
tion Paysanne laborantza sindikatuak mobilizazioak burutu dituzte, besteak beste,
hazi transgenikoak erabiltzen dituzten zelaiak andeatuz, Monsanto gisako hazi
enpresak salatuz eta hautetsien konpromisoa eskatuz, legearen bidez, hazi transge-
26. 26
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
nikoen erabilpena eta ekoizpen transgenikoen salmenta eteteko. Era berean, airea-
ren eta uraren kalitateak zein elikagaien osasungarritasunak sortzen dituen kezkak
horren adierazleak dira ere.Lurralde bakoitzean han bertako edo inguruko gatazkak
aipatu izan dira interes-iturri bezala.
Interesari buruz galdetuta,hiru ondorio orokor nabarmentzen dira:batetik,ezinbes-
tekoa da interesa erakustea,teknologiazko gizarte batean bizi garen aldetik;bestetik,
ikasketa (gaiari buruzko ezagutza eta ezagutza hori eskuratzea) beharrari eta erabi-
lerari lotua dago; eta, azkenik, aurrerapenen ifrentzu posibleak interes- eta beraz
ezagutza-iturri bezala kontutan hartu behar dira.Zientzia ilunagoa eta urrunagoa da,
euskarri materiala da erabiltzen duguna eta beraz ezagunagoa zaiguna (alegia: arte-
faktu teknologikoak).Laburbilduz:kontsumo-izaera edota erabilgarritasun praktikoa
dira interesa diskriminatzen duten iragazkiak.
Gizarte garaikidearen ezaugarri bereizlea garapen bizkorra da eta honen eragileak
berriz zientzia eta teknologia. Berauek gizartearen ezaugarri bereizleak izaki (zien
tzia eta teknologia dira garaiko gizarteen ezaugarri bereizle;hortik:ezagutza-gizartea
edo teknozientzia-gizartea), ez dago horiekiko urrundua bizitzerik. Interesa beraz
ez da hautu pertsonal baten ondorioa, oroz gain bizi garen gizartearen ondorioa
baizik.
Bigarrenik, interes-maila erabilerak finkatzen du. Honenbestez, zientziaren garran
tzia eta bere gaineko interesa desberdindu egiten dira (zientziari garrantzitsua iriz-
ten zaio, baina esfortzua eta gogoeta eskatzen ditu) eta neurri berean teknologien
egunerokotasunak (teknologia ohiturakoa legez ulertzen da) eurekiko interesa
sendotzen du, bereziki beharrari (osasuna, gaixotasunak) eta erabilerari (informa-
zioaren teknologia berriak) lotuta daudenean.
Iragan hurbilean ez bezala, etxearen osagai funtzionalei eta eraikuntzaren ondorio
ekonomiko zein ekologikoei buruz interesatzen dira,alde estetikoak bigarren maila
batean utziz.Gaur egungo erosleak lehenagokoak baino informatuagoak dira,jakina-
ren gainean daude eskaintza aniztasunaz,eta,arazo horien inguruan,erantzun zeha
tzak eskatzen dituzte.Zentzu horretan,herritar jantziagoak (hezkuntzaren masifika-
zio eta demokratizazioarekin) eta kontsumitzaile informatuagoak dira
(komunikabideen biderkatze eta ezberdintzearekin), baita pertsona zorrotzagoak
eta exijenteagoak ere.Baina hori gertatzen den aldi berean,gertakari berberak badu
txanponaren beste aldea.Izan ere,nahiz eta gizarte geroz eta erreflexiboago batean
bizi, non pertsonek beraien bizitza, ekintzak eta inguramena distantzian jartzen du-
ten,beraiekiko hausnarketa bat edukiz,egunerokotasunak,bizi erritmoak eta burua
ez gehiegi hausteko nahiak joera hori zailtzen dute.Horregatik eskertzen dute,per
tsona, erakunde ala zientzia eta teknologiari buruzko ikerketa bezalako gertakizun
batek aukera eskaintzen dielarik gelditzeko eta pentsatzeko.
Baina horrekin harreman estuan,ezagutzaren auzia dago.Esan dugu zientzia eta tek
nologiarekiko interesa bereizten direla: zientzia ezagutzeak ahalegina, esfortzua eta
denbora suposatzen ditu, eta teknologia berriz eguneroko erabilerarekin maneia
tzen dugu.Alabaina,ezagutzari dagokionean bietan dago talka bat:ez zaio ezagutzari
27. 27
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26(adibidez: prospektuei) arreta ipintzen. Bizitza-estiloa erabat da teknologikoa, baina
horren ondorioa ez da ezagutza-graduaren haztea, baizik eta normaltzat jotzea eta
gure praktikak horretara egokitzea. Alfabetizazio zientifiko «praktikoa» mugatua
da,artefaktuak eskaintzen dituen ezagutza-aukera posibleekin alderatuz;horregatik,
artefaktuak dituen aukerak eta gure erabilera erreala (mugikorra, internet, eta aba-
rren kasuan) zeharo desberdina da.Eten bat dago:ez da soilik ez dakigula nola ekoiz-
tua den (garbigailuak,e.a.),baizik eta beraien erabilera-aukera ez dakigula manipula
tzen.
Halako asimetriak ez dira ezagutza-gabezia bezala nabarmenduak eztabaida-taldee-
tan,baizik eta teknologiek hartu duten ibilbide autonomo eta independentearekiko
kezka bat aditzera emateko asmoarekin azpimarratuak dira.
Baina halabeharrak eragindako kasuetan,herritarrek aditzera ematen dute ezagutza
interesari eta beharrari lotuta dagoela, alegia, jakin badakigula gure beharrak norai-
nokoak diren, eta horietara estutzen dugula gure ezagutza-maila. Beharra lanari lo
tzen zaio hainbat kasuetan.Esaterako,2000.urtean,France Bleu Pays Basque irratia
digitalera pasa zenean, bertan lan egiten zuten kazetari eta teknikariek beraien lan
ohiturak zeharo aldatu behar izan zituzten.Egokipen indar bat egin arren,ez zitzaien
zailegia iruditu.
Aldekotasuna, interesa eta ezagutza bereizi egin behar dira, beraz. Aurrerakuntzak
eta oro har ezagutzearen eginkizun soziala modu baikor batean baloratzen dira. In-
teresa nahitaezkoa bezala ikusten da. Etena, ostera, ezagutza-mailan dago; onartzen
da ezagutza-maila urria, (hiztegi eta metodo zientifikoari buruz ez ezik) eguneroko
artefaktuekiko, ezagutzak hobariak suposatuko lituzke, baina horren beharra ez da
ezinbestekotzat jotzen. Baina hori esanda, era berean maila sozial eta kulturaleko
kezka bat antzematen da,etenari nabariegia irizten zaiolako.
1.1.2. Zientzia eta teknologia gaietan intereseko eta
garrantzizko auziak
Euskal Herrian modu orokortu batean hiru gai-gune nabarmentzen dira:
1. Informazio eta komunikazio teknologia berrien aurrerapenekiko interesa (Ipod,
MP3,informatika,argazki-kamerak,Internet,eta abar);
2. Ingurumena,bestelako energiak eta garapen jasangarria;eta,
3. Osasuna eta medikuntza.
Herritarren artean inork ez du gainontzeko ildoen garrantzia ukatzen,baina interesa
modu desberdinetan ulertua da.Izan ere,ingurumenari eta osasunari loturiko gaiek
ez dute gertuko interes-erabilera aditzera ematen, baina gizarte on baten ikur eta
noiznahi beharrezko izango zaizkigun alorrak direla uste da. Aldiz, informazio- eta
komunikazio-teknologia berriei buruzko interesak beste zentzu bat hartzen du, lo-
28. 28
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
tuagoa dagoena garaiko bizitza-estilo berriei; egunerokotasuna ez dago aisialdiari
bakarrik lotua,lanbideari ere bai.
Guztiarekin, intereseko alorrei buruzko eztabaidak gizarte-aldaketa baten zantzuak
ere baditu.Modu orokorrean hiru interes-arloak horiek izan arren,zehaztasunak eta
desberdintasunak eguneroko bizipen eta interesei buruz galdetutakoan nabarmen
tzen dira. Jarraiturako ikasketek, egindako bidaiek, ezagututako pertsonek edota ai-
sialdi ohiturek zeresan handia daukate aukera horietan. Horrela, bati, agronomia,
biologia, nutrizioa eta toxikologia interesatzen zaizkion bitartean, besteari, ozeano-
grafia, astronomia eta geologia gustatzen zaizkio. Honek agerian uzten du, herrita-
rrek beraien taldeekiko dauzkaten loturak laxatzen eta urruntzen doazela. Izan ere,
garai batean, pertsona baten ekintza, praktika, gustu eta interes-guneak, jasotako
hezkuntzaren eta barneratutako talde kulturari estuki josiak bazeuden, koherentzia
eta egonkortasuna emanez, gaur egun, aniztasuna eta ezegonkortasuna dira nagusi.
Taldearen kulturak bere indarra galtzeaz gain,taldearekiko identifikazioa ahuldu da.
Ondorioz, pertsona bakoitzak, modu kontzientean ala ez, bere balio, arau eta prin
tzipioen artean aukeratzen du,kultura propioa osatuz eta beraz interesgune bereziak
edukiz.
Herritarren artean inork ez du beste ildoen garrantzia ukatzen,baina interesa modu
garbian bereizten da alde batera edo bestera. Herritar bezala informazio eta komu-
nikazio teknologia berrien inguruko interesa erakusten dutenek haien erabilera
modu arruntean egiten dute beraien egunerokotasunean eta ezagutza-maila ere ho-
rren araberakoa da.Gauza bera gertatzen da zientzia eta teknologiari buruzko beste
alorrekin ere: korrelazio estu bat dago interesaren, gertutasunaren eta ezagutzaren
artean.
1.1.3. Zientzia eta teknologiaren eragina gure
egunerokotasunean
Geroz eta menpetasun handiagoa dago zientzia eta batez ere teknologiarekiko.
Egoera horrek eztabaida-taldeetan galdera berriak sortzen ditu:gizakiek zein askata-
sun daukate teknologia nagusi den mundu batean? ordenagailua eta telefono mu-
gikorra bezalako teknologia berriak nola erabili daitezke horien menpe egon gabe?
Teknologiarekiko menpetasuna,berauek eskaintzen duen baliotasunetik eta ongiza-
tetik, baita ere etekina emendatzeko merkataritza logiketatik dator. Izan ere, tekno-
logia berriei esker, askoz ere bizi erosoagoa ukan daiteke eta enpresek produktu
berriak ekoizten dituzte behar berriak sortzeko eta, ondoren, horiei erantzuteko,
interes ekonomiko handiak baitaude jokoan. Irakurketa hori eztabaida-talde guztie-
tan egiaztatu da.
Egoera horren aurrean, ezinbestekoa da distantzia eta izpiritu kritikoa mantentzea,
aldi bakoitzean, teknologiaren hobariak eta kostuak neurtuz.Telefono mugikorrak,
esaterako, edozein tokitatik deitzeko eta edozein lekutan deitua izateko aukera
eskaintzen badu ere, zaintza ahalbidetzen du, batez ere lanean. Hain zuzen ere, tek-
29. 29
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26nologia horri esker, enplegatzaile batek une oro jakin dezake bere langileak non
dauden eta zer egiten ari diren. Halaber, aurkikuntza zientifiko eta teknologikoek
arazo berriak sortzen dituzte, adibidez, ludopatia, kezkak ingurugiroaren ala elika-
gaien kalitatearen arloetan.Kezka horien aurrean,gizakiek lasaituak izateko beharra
sentitzen dute. Paradoxa da, geroz eta zainduagoa, arrazionalagoa eta seguruagoa
den mundu batean, herritarrak geroz eta kezkatuagoak direla, ihes egiten dien guz-
tiak angustia sortzen baitie.
Zientziak eta teknologiak urruntasunak murrizten eta pertsonak fisikoki zein intelek
tualki hurbiltzen ditu.Telebistak eta irratiak, telefonoak eta internetek, autoak eta
hegazkinak,ordu arte urrunak ziren errealitateak eta gizakiak hurbildu dituzte.Gaur
egun, edozein pertsonak jakin dezake munduan zehar zer gertatzen den, edozein
pertsonarekin komunikatu eta edozein tokitara joan daiteke.
Halaber,zientzia eta teknologiak denbora bizkortu eta dentsifikatu dute,une berean
askoz gauza gehiago egiteko aukera emanez eta jarduera gehiago burutzera bor
txatuz. Lan, jarduera eta harreman gehiago egin daitezke, aukerak biderkatuz eta
zerumugak urrunduz.Baina,aldi berean,inoiz ez da denbora eskasaren kontzientzia
hain handirik izan. Jendea denboraren atzetik korrika dabil. Egoera horren aurrean,
geroz eta gehiago dira denbora hartzearen aldekoak direnak, slow food eta slow
thinking fenomenoak horren adierazgarriak direlarik.Izan ere,zientzia eta teknolo-
giak eskaintzen dituzten onurez gozatu ordez, alegia, ongizatea, azkartasuna ala ko-
munikazioa, helburu berriak finkatzen dira, betekada egoera batera eramanez. Noi-
zean behin gelditzea eta atzeraka joatea komeni da, liburuak irakurriz, erakustokiak
ikusiz eta eskulanak eginez.
Arazoa da, enpresek, publizitatearen bidez, presio egiten dutela produktu berriak
ekoizteko, behar berriak sortzeko eta jendea erostera bultzatzeko. Nahiz eta dauka-
ten ordenagailu eta telefono mugikorra ongi ibili, azken bertsioa erosteko premia
sentitzen dute, hobekuntza teknologiko bat daukalako, hala indartsuagoa izango
baita.Zeren,oinarrizko behar gehienak asetuta dauden gizarte batean,enpresen ga-
rapena bermatzeko modu bakarra,ekoizpen,zerbitzu eta prozedura berriak sortzea
da,kontsumitzailearen interesa piztuz eta produktu horiek erostera gonbidatuz.Hori
egin ezean,kontsumoak,enpresek jasotzen dituzten eskaerak eta horiei erantzuteko
kontratatu behar diren pertsonak nabarmen behera egingo lukete, garapen ekono-
mikoan eta kohesio sozialean eragin zuzenak edukiz. Gurpil-zoro batean biraka
gabiltzanaren hautematea adostua eta erabatekoa da.
Azkenik,zientzia eta teknologiaren berrikuntzak eta aurrerapenak hain dira anitzak
non ezinezkoa den ezagutza eta tresna guztiak menperatzea. Kazetari honen adibi-
dea esanguratsua da. Izan ere, bere lanbidean, eremu zientifiko asko ezagutu eta
birlandu behar ditu etengabe.Ekaitz handi bat gertatzen bada,eguraldian aditua den
ingeniari bat deituko du fenomenoaren xehetasunak eta azalpenak edukitzeko,ger-
takaria modu ulergarrian plazaratu ahal izateko. Hortik gutxira,Aturri ibaia kutsa
tzen bada, hidrologian berezitua den zientzialari bat galdekatuko du jakiteko ea
bertan dauden arraiak jatea ala bertan bainatzea arriskutsua den ala ez. Zentzu ho-
30. 30
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
rretan, nahiz eta teknologia eta zientzialari gehiago izan, geroz eta zailagoa da ingu-
rumenaren ulermena ahalbidetzen duten tresnak menperatzea.
Atal honetan aurkitzen dugu eztabaida-talde orokorren interes-gune nagusienetakoa.
Nabarmentzekoa da bestetik,horren arabera,teknologia eta hau egunerokotasunean
ulertzeari buruzkoak direla beraien oharmenen oinarri-iturriak.
Herritarren artean hautemate orokortua da ondokoa, alegia: etengabeko aldaketak
gero eta bizkorrago gauzatzen direla («berritasuna», «abiadura», «gailentasuna») eta
honek guztiak azkenean «nekea», «larritasuna» eta «nahasmena» sortzen dituela.
Kontsumo-bizitza da:«erosi,erabili,bota»,kultura bat da,eta sakonean bizitza-estilo
bat. Egin daiteke zerrendatze bat, eztabaida-taldeetako esku-hartzeak kontutan
hartuta:
— Berritasunaren fenomeno simetrikoa da zaharkitzea; konpontzearen joera ere
gainditu da eta orain berria erostera jotzen dugu, beti dagoelako merkatuan be-
rritasunen bat.
— Merkatu-kultura bat dago: beharrak sortzen dira eta horrela lortzen da aldez
aurretikjustifikatuaegotea;kontsumo-gizarteanbizitzeakesannahidumerkatura
tzen den hura kontsumitzen dugula, eta horrek gaur egunean teknologia-itxura
duela.
— Artefaktu teknologikoei dagokienean, aurrerapenak —salbuespenak salbues-
pen— bakanak dira: berritasuna itxuran, formetan eta uztarketan dago, eta ez
eginkizunetan.Baina era berean gure kontsumoa motibatzen duena hori da,ale-
gia,publizitatea,marka eta salmenta.
— Teknologia berrien erabilera erreala,salbuespenekin,oso urria da.Hori da maila
pertsonal eta sozial batean ezagutza eta teknologiaren erabilera deslotzearen
ondorioa; aurrerabide praktikoa batetik, eta horien ezagutza bidezko erabilera
bestetik,biak zeharo desberdindu dira gaur egunean.
Guztiaren ondorio bezala, erosotasunaren ordaina menpekotasuna da («menpera
tzea»;«manipulazioa»;«dependentzia»;«abiadura»;«estresa»),bizitza-moduak aldatzen
ditu eta ohituren modelatzea suposatzen du:ez dira erabaki autonomoen araberako
portaerak, kontsumo-bizitza da, eta «itxura teknologikoa» da gure aukera-eremua
baldintzatu eta ahalbidetzen duena, teknologiak irekitako eremuan erabaki ahal du-
gularik. Hori maila guztietan gertatzen da (maila kognitiboan, sozialean eta kultura-
lean),hala ezen «gure bizitzen kontrola galdu dugula».
Beste adiera osagarri batean, ekidinezintasuna sentsazio orokortua da; hobariak ez
dira gutxiesten, baina auzitan dagoena giza autonomia ere bada («sekulartzeak eta
zientziaren sustatzeak helburu zutena, bidenabar esateko»). Kritika hori ez dago
aurreiritzi ezkorrek baldintzatua (ez dago aurkakotasunik ere):beti gertatu da aurre-
rapenekiko lehen une bateko kezka,baina oraingo honetan auzia autonomiari dago-
kio; teknologiaren zerbitzura jartzea. Beste hitzetan esateko: kezka ez da hobarien
31. 31
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26zehar-kalteei buruzkoa,baizik eta «giza autonomiari» eta «aurrerapenen zentzuari»
buruzkoa.
Artefaktu teknologikoak dira hizpide,modu kritikoan.Baina herritarrek hori egitea-
ren arrazoi bat da honakoa:gure bizitzetan zientzia erabat urrundua egotea (ez dago
horren ezagutzarik) eta teknologia-sistema gaur egunean logika propioek gidatua
izatea («lehiakortasunak autonomia hartu du eta ez da aurrerapenen zergatiaz galde-
rarik egiten»).
1.2. Zientzialarien irudia eta balorazioa
Zientzia eta teknologiaren eginkizun sozialei buruzko inpresioak osatzeko balio du
atal honek ere. Halere, bere berezitasuna da bigarren atal honetan arreta berezia
zientzialariei eta oro har ikertzaileei ipintzen zaiela. Hemen ikusiko dira zien
tzialarien ikusgarritasuna, balorazioa eta aitortza, ariketa zientifiko batean murgil
tzeko eta ikertzeko motiboak, eta ikertzaileen gaur eguneko egoera. Bigarren atala,
zientzialarien irudikapenean eta balorapenean erdiratzen da, esan nahi baita argitu
nahi duela:1) zein diren zientzialariei buruzko irudiak;2) zein diren beraien motiba-
penak; eta, azkenik, 3) zergatik zenbait ikerlari atzerrira doazen. Ikusiko dugunez,
mailaketa bat egin eta horren karietara balorazio desberdina egiten da: zientzialaria
lanbide bezala eta bere funtzio soziala goragarriak badira ere, irakurketa aldatu egi-
ten da zientzia-sistema hizpidera jasotzen den unetik.
1.2.1. Zientzialarien aintzakotza
Maiz, zientzialariak bi irudiri lotzen zaizkio. Alde batetik, gai guztiak interesatzen
zaizkion,baztertua den eta zuriz jantzita dagoen jakintsu eroarena.Zenbait kasutan,
irudi hori ukan duten irakasle bati lotua dago. Gaur egun albaitaria den partaide
batek dioen bezala,Albaitari Eskolan ikasketak burutzen zituelarik, horrelako zien
tzialari bat ezagutu zuen. Bakteriologoa zen eta, familia arazo batzuen ondorioz,
minbiziaren aurkako ikerkuntzara sagaratzea erabaki zuen. Horretarako, Albaitari
Eskolan bertan, laborategi berezitu bat sortu zuen arratoiekin esperientziak eginez
kolonaren minbiziaren agerpena errazten duten arrazoiak bereizteko eta,sendagaia
aurkitu bezain pronto,gizakiari aplikatu ahal izateko.Beste aldetik,tekno-egitura oso
modernoetan lan egiten duen adituarena, hain zuzen ere, eta espezializaziora le-
rrokatua, finantzazioak baldintzatua eta unean uneko interes sozial eta instituziona-
lek orientatuagoa.
Une berean, bi zientzialari mota daude, goi mailako eta komunikabideen arreta
erakartzeko gaitasuna daukaten ikerlari ospetsuak eta itzalean lan egiten duten iker-
lari xumeak.Lehenek,gori-gori dauden gaien inguruan publikoaren interesa pizteko
ahalmena daukaten bitartean, bigarrenek, laborategi ala enpresa multinazional ba
tzuentzako lan isila egiten dute. Oro har, gaur egun, Frantzian, zientzialariak Centre
32. 32
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
National de Recherche Scientifiqueko (CNRS, hemendik aurrera) ikerlariekin
identifikatzen dira, matematikariak, fisikariak ala linguistak izan daitezela. Zentzu
horretan,zientzialariak ez dira nahita nahiez natur zientzietan dabiltzan ikerlariekin
nahasten.
Ezagutza zientifikoek aplikapen ezkorrak eduki baditzakete ere,ikerlariak,pertsona
arrazionalak,zintzoak,interes gabekoak eta ez-perbertituak lez agertzen dira.Honela,
gauza berriak asmatzea,fenomenoak ulertzea eta aterabideak aurkitzea bilatzen dute
eta,horrek,pertsona horiek mundutik kanpo bizitzea eragin dezake.Beste batzuen
tzat ordea,zientzialaria tentel inteligente bat da zeren bere denboraren zati handiena
ezagutza teknikoak ulertzen eta erabiltzen igarotzen du,bere lanaren helburuen in-
guruan hausnartu gabe. Laborategietako buruek eskatzen dioten lana egiten du,
galderarik planteatu gabe.
Horrez gain,zientzialariak geroz eta berezituagoak dira eta,beraien arloan adituak
diren arren,gainontzeko ikerketa ildoak ez dituzte menperatzen eta ez dute horie-
kiko interes handirik erakusten. Ezagutzaren pilaketak eta emaitzak lortzeko pre-
miak,ikerlariak oso eremu zehatzetan lan egitera bortxatzen ditu.Hori dela eta,ez
dago gehiago Leonardo Da Vinci bezalako jakintsurik, alegia, irakasgai ezberdinak
ukitzeko eta ezagutzen artean loturak egiteko ahalmena eta nahia daukan intelek-
tualik.
Bestalde, zientzialaria, bilatzen, egiaztatzen eta batzuetan aurkitzen duen pertsona
bat da.Argitaratzen diren liburu eta artikuluak sutsuki jarraitzen ditu,ateratzen diren
ezagutza berrien jarraipen zehatza eginez. Horrek ez du esan nahi ezohiko per
tsonak direnik,pertsona arruntak bezala ikusiak baitira.
Eta, lan baldintza kaskarretan lan egiteaz gain, gutxi ordainduak eta lagunduak dira.
Horrek, zientzialariekiko ezagupen eskasa agerian uzten du eta ez da harritzekoa
atzerrira oro har eta Estatu Batuetara bereziki badoaz, bertan, gehiago ordainduak,
ezagutuagoak eta materialez zein baliabidez hornituagoak baitaude.
Zientzialarien garrantzia azpimarratuta [zientzia eta beraien aurkikuntzak modu
baikorrean baloratzen dira;langintza horretan jarraitzearen aldekotasuna erabatekoa
da],zenbait zehaztapen eransten dira.
— Alde batetik,onartu egiten da beraien lanak esfortzua eta dedikazioa suposatzen
dituela; kezka agertzen da horrek gaur eguneko balioekin («orainaldiaren tira-
nia») izan ditzakeen talken inguruan.Aitortzen da zientzialaria eta honen lana ez
direla behar bezala aitortuak (maila sinboliko eta publikoan).Kezka agertzen da
belaunaldi berrien hezkuntza-ereduan, eta bizitza kulturalarekin ikertzailea iza-
teak suposa ditzakeen talken inguruan.
— Horri lotuta,bestetik,«axola duena» eta «baloratzen dena» aplikazioa da,publizi-
tateak eta gizarte-ereduak hala sustatuta. Balio duen hura ikusarazten da eta
baloratzen dena,berriz,azken produktuaren erabilera eta bere potentzialtasuna
da. Horren ondorio bezala, zientzia, zientziagintza eta zientzialaria bigarren pla-
no batean geratzen dira.
33. 33
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26Gauzak horrela,oharmena da eten bat dagoela arduraren eta horren onarpen sinbo-
likoaren («prestigioa») artean. Zientzia(laria)ri «bokazioa», «afana», «sakrifikatzea» be-
zalako ezaugarriak dagozkio. Haatik, bi arazo-kezka sozial ikusten dira: «aitormen
publikoa» eta «soldata duina» eskas ote zaizkien, are eta gehiago beste lanbide ba
tzuen egoerarekin konparatzen bada; bere kasuan, zientzialaria eta bere lan-taldea
aurkikuntzaren itzalean geratzen dira.Halaber,aitortzen da alderantzizkorik ere:po-
litikariek izen batzuk publikora jasotzea, eta hori horrela bidenabar zientzialari eta
ikertzaileen egoera erreala aldrebestu eta faltsutzea.
Baina garrantzitsuena ondokoa da: gaur eguneko balio publikoen argitan ulertzen
dira asimetria horiek guztiak;gailentasun ekonomikoa,lehiakortasuna edota interes
partikularra nagusitzen direlarik. Horrek zuzeneko eragina du zientzia-sistemaren
egituratzean eta,zehazki kasu honetan,zientzialariengan.
1.2.2. Zientzialarien motibazioak eta pizgarriak
Zientzialarien lehen motibapena jakin-mina da, mundua ulertzeko nahia eta gauza
berriak aurkitzeko gogoa. Ikerlariek plazer handia sentitzen dute aurkikuntza bat
egiten dutenean, luzaroan bilatu, saiatu eta esperimentatu ondoren. Zientzialariak
kartsuak dira, egiten duten lana gustuko dute eta abnegazio handiarekin lanean
dabiltza. Horrekin batera, komunitate zientifikoan ezagupena bilatzen dute, argital-
penen (argitaletxe eta aldizkari berezituetan), komunikazioen (kongresu eta jardu-
naldietan) eta elkarrizketen bitartez (ikus-entzunezko eta idatzizko komunikabidee-
tan). Une berean, karrera egiteko, dirua irabazteko, ospea ezagutzeko eta baldintza
onetan lan egiteko gogoa daukate,gainontzeko herritarrak gisa.
Beraien ikerketen bidez, klimaren beroaldiari, munduan dagoen goseteari, ongizate
sozialari,gaixotasunak sendatzeari ihardetsi nahi diete,beraien ekarpenak eginez,esan
nahi baita ideal politiko, sozial eta filosofikoek gidatzen dituztela. Era berean, hobeki
ulertu nahi dute gizakia nola garatu den,zein baldintzetan bizi den eta zein bilakaera
ukan dezakeen. Beraz, motibapen utilitaristez gain, idealak dauzkate, esan nahi baita,
beraien interes propioa bilatzeaz gain, beraien ingurunean dauden arazoak konpon
tzen saiatzen direla ala,gutxienez,horiekiko kezka bat adierazten dutela.
Zientzialariek emaitzak lortzen dituzte, Europak eraikitako suziri eta sateliteek
erakusten duten moduan, nahiz eta ikerlariei maiz egozten zaien ez ezer aurkitzea
eta denbora bilatzen igarotzea. Maila horretan, bereizketa bat egiten da, goi mai-
lakoak,ospetsuak eta eskatuak diren adituen eta, maila ertainekoak, ezezagunak eta
gutxi galdetuak diren zientzialarien artean. Lehenek, beraien titulu eta gaitasunak
atzerrian negoziatu ditzaketen bitartean, prestigiodun lanpostuak, soldata oparoak
eta lan baldintza hobeak eskuratzeko,bigarrenek daukatenarekin konformatu behar
dute. Zientzialari komunitatearen batasun irudia kolokan jartzen da, dauzkaten ba-
liabideak,proposatzen dizkieten aukerak eta aurkitzen dituzten oztopoak oso ezber-
dinak baitira,talde horren egitura estratifikatua agerian utziz.
34. 34
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
Modu guztiz, ez dago adostasunik motibapen horiek beraien garrantziaren arabera
sailkatzerako orduan, zeren, batzuek, jakin-mina, gogoa eta aurkitzeko nahia lehen
mailan jartzen badituzte,besteek,karrera egiteari,diru gehiago irabazteari eta ospea
ezagutzeari garrantzi gehiago ematen diete.
Esandakoarekin,bi zehaztapen egin litezke.
— Lehen uste bat da bokazioak garrantzia duela.Langintzak —ikertzeak,aurkikuntzak,
argitaratzeak— esfortzua suposatzen du. Era berean, gure testuinguruan ahula
begitantzen da ikerkuntza (kultura,baliabideak,aukerak ez dira egokiak,eta ikerkun
tzaren alde apustua egiteak ziurgabetasun egoera bat suposatzen du).Egoera horre-
tan,pentsatzen da bokazioak garrantzi berezia duela zientzialariarengan.
— Ordea,garaiko zientzia-sistema gogoetara biltzen delarik,onartzen da pizgarriek
eta lehiakortasunak halabeharrez lehentasuna hartzen dutela, eta ikertzaileek
hartara egokitu beste erremediorik ez dutela. Izan ere, berrikuntzaren motiboa
(edo/eta ifrentzua) nabarmentzen da, alegia, irabazia; honen arabera: «emai
tzetara bideraturiko ikerketa bultzatzen da eta horrek esan nahi du merkatua
elikatu eta kapitalaren metaketa ahalbidetuko duen ikerketak garrantzia duela,
baina era berean zientzialariak ikertu gura badu,joera horietara integratzea bes-
te aukerarik ez duela».
1.2.3. Atzerriratzeko arrazoiak
Ezagutzaren gainetik, pertzepzioak nagusitzen dira atzerriratzeari buruzko arra-
zoiketan, alegia: iritzia ematerakoan, usteak eta errezeloak dira abiapuntua, eta ez
gaiaren inguruko benetako ezagutza. Talde guztietan baieztatzen da hori, oro har
zientzia-politikei buruzko gainontzeko auzietan bezala: onartu egiten da beraien
baieztapenen funtsa ez dela zientzia-politika ezagutzetik burutua,baizik eta gaiaren
inguruan entzundakotik eta usteetatik abiatua.
Horrela,oharmen nagusienei dagokienean,hau da zerrenda:zabor-kontratuak (beka-
kultura adinean luzatzen da); soldata apalak eta ezegonkortasuna; ezagutza aplika
tzeko aukera-eza edota gogoko ildoak lantzeko eremu-gabezia; oro har, ikerkuntzari
trabak. Bestetik, paradoxa bat bezala ikusten da lanpostuak betetzeko zailtasunak
egon ohi direla eta sarri atzerrikoek betetzen dituztela.
Euskal Herri osoan daude uste orokor horiek.Funtsean,zientzialariak atzerrira doaz,
beste herri batzuek diru gehiago xahutzen baitute zientzia eta teknologiari buruzko
ikerkuntzan eta epe ertain zein luzera inbertitzeko gaitasuna dutelako,epe motzean
etekin zuzena itxaron gabe. Badakite epe ertainean emaitza on bezain egonkorrak
lortzeko, ezinbestekoa dela hasieran indar berezi bat egitea. Halere, oraindik orain
emaniko bilakaerak tarteko,lurraldeen arabera desberdintasunak ere badaude.
EuskadikoAutonomia Erkidegoan ikus daiteke baikortasun zantzurik,azken Planean
onetsi eta berriki sustaturiko politikak tarteko. Hala, Innobasque eta, bereziki, Iker-
35. 35
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26basque aldaketa baten erakusle izan daitezkeela uste da,baina era berean horri eran
tsita ez dela eragin mediatikora mugatu behar, epe luzea kontutan hartu behar dela
eta, bereziki, bertako ikertzaileen egoera hauskorra hobetu behar dela ere uste da.
Ikerketa-kultura legoke auzitan, eta aterabideak guzti hori modu osotu batean
birpentsatu beharko luke. Bestalde, Nafarroan ez da aldaketarik aurreikusten, eta
orain arteko joerak eta erakundeen arteko ohiko harremanak mantenduko direla
uste da, ikerketa-lerroak gune eta interes jakinetara makurtuak, baina onartuz hala-
ber erreferentzia bat dela osasun-arloan.
Haatik,Frantzian gauzak anbiguoagoak dira.Nahiz eta Espainia baino urrunago joan,
uste da Hexagonoak, diru gutxi sartzeaz gain, gaizki baliatzen duela. Horrek erakus-
ten du, ez dituela bere ikerlariak errespetatzen eta ez diela kontsiderazio handirik
erakusten. Ondorioa da, soldata xumeak, lan baldintza kaxkarrak, bilakaera-aukera
urriak eta ikerketa interesgarriak burutzeko aukera txikiagoak daudela. Egoera hori
lurralde guztietan konpartitua bada ere, Frantzian, 2002az geroztik, hautemate hau
sakontzen joan da, Raffarin eta batez ere De Villepin eta Fillon Lehen Ministroek
hainbat neurri hartu baitituzte:ikerlarien eta Unibertsitateko irakasleen kontratazio-
en murrizketa, CNRS ikerketa gune nazionalaren berrantolaketa, Unibertsitatearen
autonomia bultzatzen duen lege berria, ikerketarako baliabideak banatzeaz ardura
tzen den Agentzia baten sorrera, Sauvons la recherche mugimenduaren salaketak
eta jarduerak ala ikasleen mobilizazioak.Aldaketa horien irakurketa beltza egin da,
alegia, Estatuaren eta oro har botere publikoen esku-hartzea murrizten doala eta
zientzia eta teknologia diruz hornitzearen eginkizuna sektore pribatuaren eskuetan
utzi nahi dela.
Horrekin batera, beste herri batzuek pentsamolde irekiagoa daukatela uste da, fran
tses erakunde eta buruek daukaten izpiritu itxitik urrunduz. Enpresa pribatuekiko
uzkurtasuna dago, lehentasuna oinarrizko ikerketari ematen zaio eta ez da nahiko
indarrik egiten finantzazio osagarriak aurkitzeko.Horri gehitzen bazaio,sistema bu-
rokratizatua dela eta egiturak moldatzea oso zaila dela, ezinezkoa ez esateagatik,
hobeto ulertzen da zergatik ikerlari hoberenek atzerriaren apustua egiten duten.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan arrisku-zantzu horiek sentitzen badira ere, enpre-
sen eskusartzea eta sendotzea dinamikotasunaren seinale bezala ere ikusten da,
baina beti azpimarratuz interes orokorra bermatu eta sustatu asmoz gorpuztu behar
direla erakunde desberdinen arteko lankidetza-harremanak. Hor leudeke ikusmin
eta kezkak,une hauetan,EAEko eztabaida-taldeek aditzera ematen dutenez.
Oro har, Frantziako egiturak ez daude aro berrietara egokituak. Atzerrian ez bezala,
lotura eta lankidetza gutxi dago,enpresa,Unibertsitate eta laborategien artean,zen-
tru-teknologikoak ahaztu gabe.Arazoa da,erakunde horiek batzeko ahalmena dauka-
ten guneak, erakargarrienak, berritzaileenak eta emankorrenak direla. Horrelako
poloak ukan ezean,ez daukate ikerlari hoberenak gordetzeko,lanpostu berriak sor
tzeko eta diru-iturri garrantzitsuak erakartzeko gaitasunik. Ipar Euskal Herriko ezta-
baida-taldeen agerturiko kezka horiek beste lurraldeetan ere egiaztatzen dira, baina
besteetan ez bezala Euskadiko Autonomia Erkidegoko eztabaida-taldeetan ustea da
36. 36
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
erakundeak desafio eta erronka berriez jabetu direla eta apustuak egon badirela
garai berrian erantzukizunez aritzeko.
1.3. Zientzia eta teknologiaren garapena
Hirugarren atal honek berrikuntza-kulturaren inguruko gaiei sarrera bat egiteko
balio du. Zientzia eta teknologiaren etorkizuneko balorazio batek aditzera ematen
du pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko lan-ildoen zehaztapena eta horretarako
aurrekontu-publikoetan ezagutzaren lanketari eskainitako tokia. Horrekin batera,
hezkuntzari ere tokia egiten zaio,jakiteko etorkizuneko hezkuntza-sisteman zientzia
etateknologiakmerezidutentrataera.Horiekikusita,azkenik,ikerkuntza-ahaleginaren
norabidea hobeto ulertu ahalko da.Hirugarren atala,Euskal Herriko zientzia eta tek
nologiaren garapenean erdiratzen da, jakiteko: 1) zein diren garapen perspektibak;
2) zein den hezkuntzaren tokia zientzia, teknologia eta gizartea hurbiltzerako or-
duan; eta 3) alor horretan diru gehiago sartu beharko litzatekeen eta, hala izanez
gero,zein eremutan.
1.3.1. Garapen perspektibak
Irudipena da orain artean zientzia-, teknologia- eta oro har berrikuntza-politikari ez
zaiola lehentasunik eskaini. Orain berrikuntza-kultura nabarmentzen ari delarik,
beharrezkoa irizten da horretan murgiltzea. Kezka bat dago: erretorika eta adieraz-
pen politikoak nagusitzen direla, eta ez ordea benetako ikerketa, garapena eta
berrikuntza. Gaiotan aurrekontu-politika birmoldatzearen aldeko jarrera erakusten
da, baldin eta erabateko zientzia-politika bat adostu eta ikerketa-ildoak kezka pu-
blikoak erantzutera bideratzen badira.
Ezinbestekoak dira kultura aldaketa bat,ekintzaletasuna eta dinamismoa.Baina hori
ez luke eremu pribatuak burutu beharko edo ez litzateke bere logikaren gailen
tzearekin identifikatu beharko.Enpresarekin lankidetza beharrezko da,baina horrek
zientziaren izaera publikoa bermatzeko eta sustatzeko izan beharko luke,beti ere.
Zientzia eta teknologian esfortzu ekonomikoa baloratzerakoan, hau da oharmena:
alegia, politikarien aldetik halabeharrezko ardura bezala eta ongizate-aroan aurre-
kontuetan kontsideratu ahal den alor bezala ikusia dela, eta ez epe ertainerako diru
sartze publiko bat bezala. Inbertsioa eta epe ertaina dira etorkizuneko garapenaz
pentsatzen hasteko baldintza nagusi bi,ordea.
Hiru mailakoak dira arazoak. Lehen arazoa da behar- eta lehentasun-ordenak finka
tzerakoan,berehalakoak agintzen duela edo,bere lekuan,oinarrizko ikerketari arreta
ipintzeko arrazoia estrategikoa dela,hau modan egotea bezala ulertua.Modan dago-
ela ulertzen dena finantzatzen da eta, kasu horretan, aurrekontuetan susperraldia
egon ohi da.Ziurtasunik gabekoa da horien bilakaera,baina erretorika oso batek la-
gunduta dator.
37. 37
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26Bigarrenik,ikerketaren ulerkuntzan arazo bat dago,izaera kulturala duena:zientzia eta
ikerkuntza zokoratuta daude. Hirugarrenik, bi arazo horien ondorio bezala, ikerketa-
sareetan txertatzea (kanpo-harreman bezala) eta zehar-esparruetara ikerketa-ildoak
irekitzea (barne-harreman eta antolakuntza bezala) oztopatzen dira. Azken batean,
ikerketa-kultura bat ez izateak ez du soilik ikerkuntza zailtzen, bai eta ikerkuntza-
alorreko eremuetan integratzea zein eremu elkarkideak eta osagarriak lantzea ere.
Hori da joera berriek ezinbesteko bezala irudikatzen duten eginkizuna. Eztabaida-
taldeetan ikus liteke Euskadiko Autonomia Erkidegoan aldaketa hori itxaropenez
hartu dela,eta erakundeek horren aldeko apustua egitea ondo ikusia da.
Aitzitik, Ipar Euskal Herrian gauzak beste modu batekoak dira. Unibertsitate eta Es-
kola Handietatik ateratzen diren ikasleak enpresen beharretara egokitu daitezen,
eragile horien arteko hartu-emana bultzatzea ezinbestekoa da eta enpresaburuei
dagokie argi adieraztea beraien beharrak zein diren eta Unibertsitateengandik zer
itxaroten duten.Frantzian oro har eta Ipar Euskal Herrian bereziki,uzkurtasun han-
dia dago goi mailako ikasketen eta enpresen arteko harremanak garatzerako teno-
rean, irakaskuntzaren kalitateari, publikotasunari eta objetibotasunari garrantzi
handia ematen baitzaio. Lotura horrek, praktikotasunari, operatibotasunari eta
enpresen beharrei lehentasuna emango liokeenez, abstrakzioa, teoria eta pertsona
kritiko bezain autonomoen heziketa bigarren maila batean utziko lituzke.Herritarrei
eraldaketa hori onartzea zaila egiten zaie Hexagonoa XVIII. mendeko Ilustrazioare-
kin zeharo identifikatzen baita eta, filosofia hau kultura nazionaleko zati bat delako.
Bestalde, ikerketa-garapena-berrikuntzan dirua sartzea premiazkoa bada eta
berrikuntzarako baldintza estrukturalak sortu behar badira, ezinbestekoa da
aurkikuntza zientifiko eta teknologikoen operatibotasuna eta merkaturatzea berma
tzea. Aire konprimituaren motorrarekin gertatu dena saihestea komeni da. Hain zu-
zen ere,Nègre jaunak,80ko hamarkadan hasitako ikerketa egitasmo baten ondorioz,
aire konprimitutako motorra sortu badu,auto eraikitzaile frantses bakar batek ere ez
du bere asmakizuna garatu, epelkeriarengatik, aurreikuspen ezagatik eta petrolio
enpresen hertsaduragatik. Hori dela eta, aurkikuntza,TATA deituriko Indiako biga-
rren auto eraikitzaileak garatu du,etekin guztiak atereaz.
Guztiarekin, Ipar Euskal Herrian, Unibertsitate autonomo baten sorrerak, aukera es-
kainiko luke, ikasleen, irakasleen eta ikerlarien kopurua nabarmenki emendatzeko,
baita sail eta irakasgaien eskaintza zabaltzeko ere. Eskaintzak berak eskaera sortzen
du eta Unibertsitatetik irteten diren ikasle askok Ipar Euskal Herrian bizitzeko eta
lan egiteko gogoa lukete,beraien enpresak sortzera bultzatuz.Hala ere,batzuentzat,
Unibertsitate propio baten sorrerak, enpresen eta enpleguaren sorrera eragingo
baluke ere,besteentzat,aldez aurretik enpresa sare bat sortzea komeni litzateke,es-
kolatik irteten diren ikasleek lanpostuak eduki ditzaten. Arrasate —sarri aipatua—,
horren adibidea da zeren kooperatibak sortzen,garatzen eta ezberdintzen joan diren
neurrian, Unibertsitate batez eta ikerketa guneez hornitu dira. Nahiz eta historiak,
industria sektoreak, pentsatzeko moduak, eskumenak eta erakunde publikoen bo-
rondateak oso ezberdinak izan,Arrasateko esperientziarengandik inspiratu daiteke
alde onak hartzeko eta egindako akatsak saihesteko.
38. 38
Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian.Bere tratamendua eguneroko prentsan
Bestalde, mugarik gabeko finantzaketa ez hobetsi arren, oinarrizko ikerketa gu
txiestearen kezka nabarmentzen da. Aurrekontuen berrantolaketa batek ikerkun
tzaren eginkizun soziala berreskuratu behar du gida-irizpide bezala, estrategikota-
suna modu zabalean adostuz eta instituzio desberdinen arteko harremanak
zientziaren balio publikoa ardatz bezala harturik akordatuz. Nafarroako eztabaida-
taldeetan oso modu nabarmen batean azpimarratu izan da enpresa jakin batzuekiko
mendekotasuna;ez da ukatzen horrek suposaturiko hobaria,baina kezka-iturri beza-
la zehaztu dira bere ondorio mugatzaileak, ikerketa batzuetara lerrokatzea eta
erakunde politikoen dependentzia.Funtsezkoa da instituzioen alde anitzeko presen
tzia, hartu-emana eta elkarkidetza, baina politikarien aldetik zerumuga ertaina eta
interes orokorra kontutan hartzea ere premiazkoa litzateke, ikerketa-lerroak ez dai-
tezen mugatuak izan eta ikerketen helburu behinena ez dadin enpresa pribatuen
irabazia izatera mugatu.
Instituzioen arteko harremanen gaurkotzeak,halere,ez du barne-arazoekin soilik topo
egingo: zientzia adierazleak nazioartean finkatuak dira eta joera-ildoak ere bai. Hori
horrela,bi arazo iraupenez errepikatuko dira:finantzazioa aldez aurretiko helburueta-
ra bideratua egongo da;eta,hazkunde ekonomikoa izango da finantzazio-irizpidea,ez
garapena,ezen lehiakortasunak eta irabaziek motibatua baita finantzaketa.
Amaitzeko,azpimarratzekoa da sarri azpimarratu direla Ipar Euskal Herriko eztabai-
da-taldeetan, instituzioen harremanak direla eta, mugaz gaindiko lankidetza eta ho-
rren estrategikotasuna. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren
garapenak mugaz gaindiko elkar ezagutzaren eta elkarlanaren garapena eskatzen du.
Izan ere, mugen bi aldeetako enpresa, Unibertsitate eta laborategien arteko joan-
etorriak urriegiak dira eta komenigarria litzateke zubiak sortzea eta trukaketak gara
tzea;are eta gehiago jakitean,EuskalAutonomi Erkidegoan eta Nafarroan goi mailako
erakunde eta azpiegitura gehiago daudela. Lan hori gazteekin hastea komeni da,
mugaren bi aldeetako irakasle eta ikasleen artean bilguneak antolatuz. Gaur egun,
ordea,Ipar Euskal Herriko zientzialariek ez dituzte Hegoaldeko Unibertsitateak,iker-
keta guneak,ikerlariak eta beraien lanak ezagutzen,eta alderantziz.
Aitzitik, lankidetza batzuk badaude. Esaterako, ikasle trukaketak daude Angeluko
Cantau Institutuaren eta Nafarroako Institutu baten artean, zeren, lehenak zurgin
tzan adituak diren bitartean, bigarrenak etxegintzako hormigoian trebatuak dira.
Hartu-eman horren bidez, ikasle horiek menperatzen dituzten jakintza eta trebeta-
sunak konpartitzea nahi da,ikasle eta eskola guztien mesederako.Halaber,atzerriko
hizkuntzak menperatzen dituzten ISA BTP Ingeniaritza Eskolako ikasleek, beraien
praktikak EuskalAutonomi Erkidegoan egiten dituzte.Eta etxegintzari buruzko iker-
keta garatzen duen Nobatekek,egoitza berri bat eraikiko du Ipar Euskal Herrian.
Une berean, erakunde publikoek tresna amankomunak sortu dituzte, hala nola Eus-
kadi-Akitania Funtsa. Funts horrek, modu adostuan, mugaz gaindiko egitasmoak di-
ruz hornitzen eta babesten ditu, besteak beste ikerketaren arloan. Honi Interreg
egitaraua gehitu behar zaio,bai eta ereAkitaniako Eskualdeak,PirinioAtlantikoetako
Departamentuak eta Udalek emandako diru-laguntzak.
39. 39
Soziologiazko Euskal Koadernoak / Cuadernos Sociológicos Vascos
26Iparraldeko hautetsiak ez dira Hego Euskal Herrikoak bezainbat konprometitzen,
beraien erakundeek, eskumen, diru eta borondate gutxiago dauzkatelako. Hain zu-
zen ere, Eusko Jaurlaritzak interes handia erakusten du mugaz gaindiko lankidetza
bultzatzeko. Egoera horretan, hautetsien eta arduradun politikoen adinak zerikusia
dauka.
Oro har, Ipar Euskal Herriko biztanleriak, Euskal Autonomi Erkidegoaren eta, maila
ahulago batean, Nafarroako Foru Erkidegoaren errealitateari buruzko ezagutzak
edukitzeaz gain,hautetsien jarrerak eta enpresa zein Unibertsitate munduen izaerak
zehaztuz, mugaz gaindiko harreman eta lankidetzarekiko itxaropen bat adierazten
dute. Trukaketen adibide zehatzak ematearekin batera, enpresa, laborategi eta
erakunde publikoen arteko harremanak sakontzea eta egitasmo komunak bultzatzea
funtsezkotzat jotzen dute. Zentzu horretan, iruditzen zaie Ipar Euskal Herriaren ga-
rapen zientifiko eta teknologikoa Hegoaldearekin daukaten loturaren bidez lortu
daitekeela eta ez Bordele ala Parisen medioz.
1.3.2. Hezkuntza
Hezkuntza-sistemak,irakasgaien arteko haustura sortzen du,irakasgaien arteko lotu-
ra-dinamikak geroz eta gehiago bultzatzen baditu ere,gaiak zeharka landuz.Eten hori
Unibertsitatean ere nabari da. Espezializazioa da gaur egunean dohain emankorra,
baina horrek zientzialarien kasuan ondorio anitz ditu; esaterako, albaitaritzako for-
mazioak ez du albaitaritza medikuntzako historiaren,animalien filosofiaren eta elika-
duraren soziologiaren irakasgairik proposatzen. Heziketa, tekniken ezagutzan eta
erabilpenean erdiratzen da, hausnarketa eta izpiritu kritikoa norbanakoaren esku
utziz.
Eta sakonago,eztabaida-taldeetan bereziki azpimarratu den ondokoa daukagu,alegia:
hezkuntza-maila guztietan jaso beharreko ezagutzak eta eskola curriculumak ez di-
tuela ikerketa eta garapenaren alderdi sozialak eta etikoak bereganatzen, eta neurri
horretan alfabetizazio zientifikoa nozio bezala ere mugatua dela. Eten bat dago tek-
nologiaren gaineko hausnarketan:zientziaren axiologia,garapen posibleen auzia eta
berrikuntzaren egokitasuna,albo batera utziak daude.Hori guztia dela eta,balioetan
hezia izatea da lehen proposamen bat.Ez dira gutxiesten zientziaren osagai kogniti-
boak (hiztegi zientifikoa eta metodo zientifikoa),baina alderdi sozialek eta instituzio-
nalek ere garrantzia dutela ikusita, curriculumean horien integratzea funtsezkoa
irizten da. Zientzia alorreko ikasleek nabarmentzen dute gaioi buruzko hausnarke-
tak (euren lanbideari dagozkionak, herritar bezala garrantzitsuak izateaz aparte)
Batxilergoan ez ezik,Unibertsitate mailako hezkuntzan ere sekula ez dituztela jaso.
Bestalde,haurrak zientzia eta teknologian interesa daitezen,ezinbestekoa da metodo
pedagogikoak berrikustea, bai eta ere ahalegin horretan teknologia berrien garran
tzia birpentsatzea. Arazoa da, esperientziari eta praktikotasunari lehentasuna ema-
teak,oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak alboratzen dituela.Ondorioz,gaur egun-
go ikasleek dauzkaten ezagutzak, oso urriak izateaz gain, gaizki menperatuak dira.