SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Download to read offline
Ikasleon eskuetan dago gaur egungo
hezkuntza eredua aldatu eta eredu
berri eta askatzailea zabaltzea
Gero eta beharrezkoagoa da gizarte berri bat eraikiko duen
jendea. Ondasunak eta boterea gero eta esku gutxiagotan                 !
pilatzen ari dira, eta gero eta aukera gutxiago daukagu gure eta        !
gure inguruan dagoen bizitza nolakoa izatea nahi dugun                  !
erabakitzeko. Hasieran exagerazio bat iruditzen zitzaigun hori          !
gero eta agerikoagoa dela ikus dezakegu bai atzerrian (herrialde        !
osoak euren bankuekin ondoratu eta guztiz pobretuko dituzten            !
“erreskateak” onartu behar izatea, munduko potentziek                   !
zuzendutako “demokratizazioak” Egipto, Libia...-en...), baina baita     !
hemen ere (kutxen fusioak, hainbat enpresak fabrikak ixtea              !
langileek gutxiago kobratzen duten leku batera mugitzeko,               !
kaleratzeak, jubilazio adina atzeratzea, soldatak jaistea...).          !
                                                                        !
      Hau guztia urrunegi ikusten dugu gazteok, hor dagoen
                                                                        !
arren, eta ez dugu ahaztu behar, dena den, guk ere zuzenean
                                                                        !
sufritzen ditugula ezartzen ari diren neoliberalismo honen
                                                                        !
ondorioak: erakusten zaigun gaur egungo gaztearen eredua
                                                                        !
guztiz artifiziala da (pasota, gizarteaz kexkarik ez duena,
                                                                        !
drogazalea, jaian eta sexuan baino pentsatzen ez duena, tuentin
                                                                        !
denbora pilo pasatzen duena, erostea maite duena...), gazte
                                                                        !
gehienok lan kaxkarretan lan egin behar izaten dugu (epe
                                                                        !
motzeko eta soltdata gutxiko lanetan), ikasketetan ere gazteok
                                                                        !
ez dugula ikasi nahi esaten digute, aisialdirako gero eta aukera
                                                                        !
gutxiago ditugu (kontsumitu gabe gutxiago oraindik),
                                                                        !
sexualitatean poraera batzuk jarraitu beharrak (pelikuletako
                                                                        !
egoerak, sexu-harreman motak...) gure buruarekin ezeroso
                                                                        !
sentiarazten gaitu, edertasunaren modelotik ateratzeak bezala
                                                                        !
(loditasuna, makilajea, erretzea...); kultura ez zaigula inporta
                                                                        !
esaten digute, eta abar luze bat.
                                                                        !
      Eta badakizu zer den okerrena? Sinetsi dugula, eta gutako         !
asko horrela jokatzen hasi direla konturatu gabe (hizkuntza             !
matxista, astebururoko ohiturak, gustuak, jarrerak, politikaz paso
egitea, ikasketek aspertzea...)
                                                                   "!
Ikusi dugunagatik eta mila arrazoi gehiagorengatik saiatu naiz
erakusten oso gainetik zergatik behar den gizarte berria eraikiko duen jendea.
Dena den, gauza bat ulertu beharra dago: gizarte bat mantendu edo aldatzeko
faktore naguseienetako bat bertan dagoen hezkuntza da. Pertsona batek jaso
duen hezkuntzaren arabera ezberdin jokatuko du egoera berdinaren aurrean,
eta beraz, gizarte aldaketa batekin amesten badugu, gure lehen pausoetako
bat hezkuntza aldatzea izan behar du, bai edukien aldetik baita formen
aldetik ere.

         Gaur egungo hezkuntza publikoaren papera ikaslea gizarterako
prestatzea da, teorian eta praktikan. Ikasleari errealitatea ezagutarazten
zaio, errealitatearen zati bat bakarrik, noski (normalean batzuei interesatzen
zaien zatia); eta gizartearen etika erakusten zaio txiki txikitatik: hau ondo
dago, hau ez... Baina errealitatean behin derrigorrezko hezkuntza atzean
utzita, eta are gehiago unibertsitatera sartzean ikaslea “gizarterako
heztearen” burbuila horretatik ateratzen da, eta zuzenean lanerako
prestatzen da.

         Horrela, puntu honetara helduta, hezkuntzaren bi funtzio aurki
ditzakegu: gizarterako prestatzea, eta lanerako formatzea. Azken honen
barruan sartu behar dira, DBH-ko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko
aukeragaiak, eta Heziketa zikloak zein unibertsitateko karrerak, oraindik
lanerako prestakuntza zuzena ez diren arren, orokorreko gaietatik
espezifikoetara gure lana aukeratzeko bidea direlako.

        Dena den, hezkuntzaren bi funtzioak ez dira beti proportzio berean
landu. Hezkuntza kontrolatu duen gizartearen sektoreak erabaki izan du zein
proportziotan landuko den bakoitza (izaera) eta “gizarterako heztearen”
funtzioaren edukiak zeintzuk izango diren (edukiak).

         Izaerari dagokionez, hasiera batean hezkuntza ofiziala lortzeko
ahalmena zutenak pribilegiatu batzuk ziren, eta horiei bi funtzioak irakasten
zitzaizkien (bai lan pribilegiatuetarako formazioa –medikuak...-, bai
gizartearen ezagutza orokorrak) elizak kontrolaturiko unibertsitateetan.
Bitartean, herri xehearen kasuan, lanerako prestatzearen funtzioa lantzen zen
batez ere, eta gizartearen ezagutzaren funtzioa ia ez zen lantzen (honen
barruan lantzen zen eduki bakarra elizak kontrolatutako erlijioaren morala
zen, orduko egoera onartarazteko funtzioa zuena).

         Garaiez aldatuta, burgesiak bere horretan jarraitu zuen hezkuntzaren
izaera horrekin kapitalismoaren lehen urteetan: lanerako formakuntzaren
funtzioa zen batez ere lantzen zena, eta gizartearen ezagutza, ikerketa eta
eraldaketa funtzioa pribilegiatu gutxi batzuen eskuetan geratzen zen.            $!
Hauek izango ziren sortzen ari zen gizartearen goi klasea, hauek
izango ziren enpresari, ikerlari, abokatu, politikari eta medikuak. Langileek
jasotzen zuten bigarren funtzioaren apurra gizartearen oinarrizkoena ezagutu
eta onartzeko justua zen edukia zen.                                                   !
         Baina gizarte ezberdintasun ikaragarriak sortu ziren produkzioaren
                                                                                       !
maila asko igo zelako, eta honekin gutxi batzuen etekinak. Orduan, jendea              !
konturatu zen hezkuntzak zuen funtzioaz, hezkuntza jasotzen zutenak                    !
zirelako errealitatea eta gizartea kontrolatzeko gai zirenak. Hau da, gizartea         !
aldatzeko edo mantentzeko lehenengo hau ezagutu behar da. Horregatik, goi
                                                                                       !
klasekoek ulertu zuten liberalismo mota hori ez zela jasangarria, eta
sozialdemokraziaren laguntza oso baliagarriaz hezkuntza gizarteari zabaldu             !
zitzaion herri garatuetan.                                                             !
                                                                                       !
         Horregatik pentsa genezake iadanik, jendartea hezitua izatean, bi
funtzioak maila antzekoan, honek gizartea eraldatzeko aukera duela, aurretik           !
hezkuntza jaso zutenek bezala, baina ez da horrela. Bai, hezkuntza zabaldu             !
zen, baina honen kontrola zutenak ez ziren aldatu. Haien interesak babesten            !
dituen hezkuntza diseinatu zuten, jakinduriaren zati bat zabaldu zioten langile        !
klaseari, eta horrela, haien eskaera betetzearekin batera, sistemarekin
amaituko zuen arrisku bat errotik ezabatu zuten.
                                                                                       !
                                                                                       !
         Zekulako aurrera pausua izan zen, eta berdintasunaren aldeko pauso            !
itzel bezala saldu ziguten arren, hezkuntza zabaldu zen leku guztietan
sistemaren onarpena ikaragarri handitu da, desberdintasunak sortzen dituen
                                                                                       !
sistemaren onarpena. Nola liteke? Nola da posible zapaldua den edo izango den          !
norbaitek egoera hori onartu eta justifikatzea?                                        !
         Hezkuntza mota hau da gizarte ezberdintasunak sortzen dituena.
                                                                                       !
Haiek aukeratutako edukiak forma mekanizatu eta uniformatzailean lantzen               !
dira jendarteari zabaldutako hezkuntzan. Bai, ikasten da, baina ordenagailu            !
batek programa bat instalatzen duen era berean, edukiak gorde eta erabili,             !
geroago aztertuko dugun bezala. Baina horrez gain, txikitatik baloreak
erakusten zaizkio: lehia, esfortzua, ikasle on izatea, nota onak azterketetan,
                                                                                       !
opariak, lan ona, dirua, zoriontasuna eta abar denak lotzen zaizkio buruan,            !
irakasle eta gurasoek txikitatik esaten dizkiotenen bidez. Hezkuntza mota              !
honetara moldatzen direnak ondo biziko direla erakusten zaigu; eta hezkuntza           !
hau aspergarri, artifizial, arrotz... bezala ikusten dutenak atzean geratzen           !
dira.
                                                                                       !
         Azken hauek gero beraien egoera txarra, langabezia, lan baldintza             !
txarrak... onartuko dituzte, ikasi zuten bezala bere garaiak “ez ikastearekin”
lotzen dutelako, eta haiei gertatutakoa bere seme alabei ez gertatzeko,
hezkuntza honetara ohi daitezen indar handienez aritzen direnak bihurtzen
dira.
                                                                                  &!
Bitartean, aurrera joan direnak erdi klase moduko bat osatu dute, eta
gutxi batzuk unibertsitate pribatuetara joan eta goi klasea osatu dute (beraz,
pribatuetako karrerak nork ordain ditzake? Bekadunen kasuan ezik boterea
heredatzen jarraitzen da).

         Bi polodun gizartea begi bistatik desagertu eta sistema “gradual”
modukoa aurkeztu ziguten. Baina ilusio bat baino ez zen, unibertsitatea
amaituta erdi klasean egotearen ilusioa zuten ikasleak lan prekarioetan lan
egitera behartuta aurkitzen zirelako gero eta gehiago, batzuen bizimodu ona
besteen kontura izan behar delako, ez dagoelako ondo biziko den eta
unibertsitatean ikasi duen enpresa txikiaren jaberik langile bezala lan egingo
duenik ez badago, batzuen kontura bizi ahal den jende kantitatea mugatua
delako. Orduan ikaslea egoeraren kontziente izatearen arriskua dago,
sistemaren zentzugabekeriaz jabetzekoa, eta hor kokatu behar dugu gaurko
egoera.

         Zer egin dezakete hori ezkutatzeko? arazoa begi bistatik kentzeko?
Unibertsitate karrera amaitzen duen jendeak lana aurkitzea jartzea helburu
bezala, ikasleon arazo bat ustez konponduz, hori sortu duen hezkuntza sistema
aldatu gabe. Hasteko jendeari arazoa hori dela sinestarazi behar zaio, eta
horretan dabiltza komunikabideak. Nola aldatu nahi beharko lukete hezkuntza,
ezberdintasuna sortzen duen oinarria aldatu gabe? Lehen pausoa jendartearen
esku dagoen unibertsitateko hezkuntzaren maila orokortzea eta sinplifikatzea
da, behin amaituta espezializazio gutxiagoko lanetan aritzeko, hau da,
gutxiago kobratzen den lanpostuan, normalean beste batentzat. Bigarren,
ikaslea kontziente izan ez dadin, sinplifikatze hau ezkutatzeko, eta kontziente
izatekotan antolatu eta borrokatzeko denbora izan ez dezan, bere ikasle
bizitzako orduak okupatu behar dira, klasetik kanpo egindako lanaren balioa
igoz eta klase orduz kanpo egin beharreko lan kopurua nabarmen ugarituz.
Hirugarren, espezializazioa murriztu behar da, lanpostu hoberenak eta
bizimodu erosoa izango dutenen kopurua murrizteko gradu espezializazioak edo
postgradoak sortu behar dituzte, prezio altuetan noski, gutxi batzuk izan
daitezen lortzen dutenak (familiak dirua izanda, ikasle oso “on” izanda –asko
ikasiz halakoak lortzearen ilusioa galdu ez dadin- eta bankuaren prestamu-
beken bidez). Ondoren, hau dena ezkutatu behar da, eta halako berrikuntzak
bidai batzuekin eta atzerrian ikastearen aukerarekin nahastuz, europan gaur
egun dagoen hezkuntza neoliberala hemen ere ezartzea justifikatzen da. Gero,
enpresa pribatuen elkarteek (ANECA) hezkuntza ebalua dezaten ahalbidetu
behar da, hauek erabaki dezaten zeini eman dirulaguntzak. Azkenik enpresa
pribatuak unibertsitate publikoetan sartuta badirudi enpresa horietan
lanpostua lortzea errazago izango dutela, baina aldi berean, unibertsitateko
ikerketa esku pribatuetara bideratzen da, eta irakasten denaren kontrola
haiek erabakitzen dute. Hori dira BOLONIA prozesua eta 2015 estrategia.
                                                                                  (!
!
!      Gaur egun dugun hezkuntzaren ezaugarria da, aurretik            !
aipatutako gizarterako heziketa eta lanerako prestakuntza              !
horiez gain, bere izaera alienatzailea. Izan ere, hezkuntzak           !
aurretik zuen gizartea eraldatzeko izaera galdu du, eta bere           !
edukiak forma alienatzailean lantzen dira, hau da, ikasleak
edukiak lantzen ditu baina eduki hauek berari ez diote ezer
esaten, ez da ikaslea kritikoki hezten eta bere iritziak ez du
hezkuntzan ezertarako balio.

       Hau bat-batean entzunda “min ematen” du belarrietan,
eta oso arrunta izango zen pentsatzea hori ez dela horrela,
baina adibide batzuekin erakusten saiatuko naiz zergatik diodan
hau: betiko gai tontoei buruzko idazlanak eta irakurtzeko
testuak hizkuntzen irakasgai batzuetan (bereziki ingelesean,
adibidez, aberatsa izanez gero zer egingo genuen, fast food
jatetxe batean lan egiteko eskaera gutunak...), ezer esaten ez
digun poesia lenguan, ingelesa oso garrantzitsua dela entzutea
eta hizkuntza txikiak gutxieztuta ikustea testuliburuetan,
espainiar mapak geografian, irabazleen historia ikasi behar
izatea (konkistak, erregeak...)...

        Horregatik, ikaslea alienatuta geratzen da, ez duelako
bere heziketa nolakoa izan behar den erabakitzeko ia aukerarik,
bere edukiak gobernuak erabakitzen dituelako (hobe esanda,
gobernuaren gainetik dauden ekonomista eta enpresariek), bere
iritziak (eskatzen bazaio) berarentzat baino ez diolako balio,
bere burutik sortzen duen guztia beste batek (irakasleak) forma
aldetik ebaluatzeko baino ez duelako balio (hau da, ondo
idatzita dago...), bere jakintza maila azterketa bidez
erabakitzen delako eta beste gauza batzuk landu nahi izanez
gero edo beste modu batean ikasi nahi izanez gero hezkuntzaren
ordutegitik kanpo egin beharko duelako.
                                                                  *!
Aurretik esan dudanarekin lotuta, Paulo Freire-k
!   deskribatu zuen gaur egungo hezkuntza “eduki kutxa” modukoa
!   dela. Hau da, irakasleak edukiak ikasten ditu, eta ikasleen
!   “kutxak” edo buruak edukiz “betetzen” ditu. Argiago ulertzeko,
!   ikaslearen lana ematen zaizkion edukiak ulertu eta gogoratzea
!   da, gero eta eduki gehiago gorde bere kaxan, orduan eta ikasle
    hobea izango da. Zapaltzaileen lasaitasuna ikasleek errealitatea
    kuestionatzeko duten ohitura txikian datza.

       1. AZTERKETA SISTEMA

           Hezkuntza mota honek hainbat arazo ditu. Lehena eduki
    hauetatik garrantzizkoak zeintzuk diren erabakitzeko orduan
    ikaslea ez den pertsonak direla hori erabakitzen dutenak (eta
    hau ikusten da azterketa sisteman).

            Azterketa sistemaren bidez, irakasleak erabakitzen du zer den
    garrantzizkoa, bere edo bere gainekoen irizpideen arabera, eta
    ikasleak gaiari buruz izan dezakeen edozein ekarpen garrantzi gabea
    da. Atera al da inoiz klasekide batek esandako zerbait azterketa
    batean? Horrek bi gauza esan ahal ditu: ikasleen pentsamendu propioa
    ez da baloratzen eta ikasleak ez dira subjektu aktibo gisa hezitzen,
    edo azterketak ez du balio zer den garrantzizkoa eta zer ez
    erabakitzeko, eta irizpide propio batzuei jarraitzen die hori
    erabakitzeko. Bata ala bestea, ikus dezakegu azterketa sistema ez
    dela baliogarria. Bidaltzen diren lanek ere arazo bera dute. Bai
    azterketen prestakuntzak baita lanak egiteak ere, alienazioa sortzen
    du, ikasleak kanpokoak diren edukiak gogoratu eta esan behar baititu,
    eta bere eduki propio edo bere ideiak gutxi baloratzen direlako eta ez
    dutelako eraginik inguruan (ez dute ezer eraldatzeko balio,
    errealitatea interpretatzeko baizik). Gaur egun hezkuntza azterketa
    baten prestakuntzan oinarritzen da ia kasu guztietan, eta
    prestakuntza honek ez du inolaz ere ikaslea kritiko bihurtzen, eta are
    gutxiago inolako aldakerarako subjektu aktibo izateko prestatzen.

     “izan nahi bezain kritikoa baina selektibitatean limita zaitez ofiziala
                                 dena esatera”
                                                                               +!
2. IRAKASTEN DENA (edukiak)

       Bigarrena ikasleari errealitatea ezagutarazten zaiola                   !
esaten dela, baina errealitate horren parte interesatu bat                     !
erakusten zaiola bakarrik, gizartearen sektore boteredunari guk                !
ezagutzea interesatzen zaiona hain zuzen ere (hau ikus daiteke,                !
mapetan, historiaren bertsioan, testuliburuetan agertzen diren                 !
egoeretan –aberatsa izango bazina...; ze opari erosi maite                     !
duzunari...-, feminismoa, ekologismoa, pobreziaren ondoiroak,                  !
kontsumismoa... bezalako gaiak ez lantzean eta abar).                          !
                                                                               !
        Besteak beste kurtsoko programa barruan ahalik eta eduki               !
gehien sartzen dituzte, programatik kanpo ematen diren edukiak gutxi           !
edo bat ere izan ez daitezen, horrela, jendartearen iritzi publikoa eta
                                                                               !
ezagutza kontrolatuz, eta egunero ikastetxeko orduak amaitzean
ikaslea guztiz nekatuta eta ezer gehiago ikasteko gogo gabe egotea             !
lortuz, honek dakarren arriskuarekin. Hau da, programatik kanpo ezer           !
gehiago ikasteko bai irakasleak bai ikasleak esfortzu gehigarria egin          !
behar du, orduz kanpo eta nekearen gainetik ikasiz.                            !
                                                                               !
        Honen ondorio zuzena da, esfortzu gehigarri hau egiten ez duen         !
ikasleak (hau da, gehiengoak) ikuspuntu bakarreko ezagutza, gai gutxi          !
batzuen inguruko ezagutza eta ikastearekiko neke sentsazioa eta                !
aspergarria deneko sentsazioa izatea, gehiago jakiteko gogoa kenduz.
                                                                               !
Erraza ez?
                                                                               !
   3. FORMAK
                                                                               !
                                                                               !
       Hezkuntza eredu hau ez da partehartzailea, eta ez ditu
                                                                               !
ikasleak modu kritikoan hezten. Klaseak modu tradizionalean
                                                                               !
ematen dira kontrakoa dioten arren (herramientak dira aldatzen
                                                                               !
direnak, ez formak –klaseak ordenagailuen aurrean eman arren
                                                                               !
ere ikasleen hitzak balio bera du). Ikaslearen lana errealitatea
                                                                               !
deskribatu eta interpretatzea da (filosofo kontserbadoreek
                                                                               !
zioten bezala), eta horregatik klaseko ariketa, ikasketa eta
ekintza guztiak funtzio hori betetzeko daude, horregatik egiten!
                                                                          )!
zaigu hain zaila hezkuntza eredu askatzaile batetako ariketa
motak aurkitzea. Idazlanak, irakaslearen diskurtsoa, dudak,
azterketak, powerpoint-ak, apunteak eta testuliburuak
aipatutako ereduaren parte dira, eta eredu askatzaile baterako
ezinbestekoa da hezkuntzarako forma berriak sortzea.

        Hasteko klasearen egiturari erreparatuz gero, kasu gehienetan
ikasleak arbelera begira kokatuta ageri dira, binaka edo hirunaka;
lerrokatuta. Haien aurrean irakaslea kokatzen da arbelaren parean,
hau bere azalpenak emateko erabiliz. Kokapen honek ezinezko egiten
du ikasleak subjektu aktibo eta kritiko bezala heztea, galdetu eta
erantzuteko aukera baino ez duelako, irakaslearekiko “bat-batekin”
moduko elkarrizketan. Dudak argitzeko baino ezer gutxi gehiagorako
aukera dauka ikasleak, eta eztabaida sor daitekeen kasuetan kokapen
honek argi erakusten du irakaslea dela dakiena eta ikasleak daudela
ikasten, eta ez alderantziz. Ikaslearen iritziak eta gaiaren inguruko
ezagutza gehigarriak klase orduetan gehienez ingurukoei balio die, eta
edozein eztabaida klaseko ariketa soil bihurtzen da, behin ariketa
amaituta, ikasleak eztabaida ahaztu eta bere “kutxa” ireki behar du
irakaslea azaltzen ari den informazio berrirako. Honek, klase ordutik
kanpo pentsatzen jartzen ez bada, ez dio uzten ikasleari iritzi sendoa
eraikitzen eta besteekin konpartitzen. Hezkuntza ofizialetik kanpo
geratzen da eta beraz ez da garrantzizkoa kontsideratzen.

        Gainera, modernizazioaren aitzakipean izaten ari diren azken
aldaketen bidez, ikasteko metodo berri bezala saldu nahi dizkigute
ordenagailuak eta internet-a hezkuntza barruan erabiltzea. Dena den,
liburuak ordenagailuengandik aldatzeak ez du ezer aldatzen, ikasleak
gero eta indibidualizatuagoak hezten direlako. Hau da, euren parte
hartzea handituko dela esaten da, baina euren parte hartzea
irakaslearekiko da, eta ez gainontzeko ikasleekiko, beraz, ez da ezer
aldatzen. Gainera testuliburuekin edukien kontrola mantentzen bazen,
askoz errezagoa izango da orain jakitea ze informazio bilatzen duen
ikasleak eta non, ikastetxeetako ordenagailuetan interneten sartzeko
orain klaseka duten identifikazioa idatzi behar baitute. Ez al da hori
kontrola?
        Forman askoz arazo gehiago daude, baina hemen ez dut lekurik
dena idazteko, zure esku geratzen da zure ikastetxeko formaren beste
arazoak eztabaidatzea beste ikasleekin.                                '!
4.    BI FUNTZIOEN PROPORTZIOAK

      Aurretik esan dudan bezala hezkuntzaren funtzioetako bi                   !
gizarterako prestatzea eta lanerako formatzea dira. Azken                       !
bilakaerak ikaslea espezializatzeko balio izan du, hau da,                      !
gizartea aldatu ez dadin, bigarren funtzioa lantzen da batez                    !
ere (lanerako formakuntza), gizartea garatzeko.                                 !
                                                                                !
       Adibidez ikerlari oso onak behar dira produktu berriak
aurkitzeko eta sortzeko, medikuntzan aurrera egiteko, espazioa
                                                                                !
ezagutzeko, produkzio berarekin arazo ekologikoak nola saieztu                  !
jakiteko... Arkitektoak, elektrizistak, bulegoetako jendea, medikuak            !
eta abar behar dira, ez gizartea justuago egingo duen inor edo                  !
berdintasunaren, askatasunaren edo elkartasunaren alde lan egingo               !
duen inor, pribilegiatuei berea kenduko dien inor, edo natura suntsitzen        !
ari den garapenari mugak jarriko dizkion inor. Oro har, gutxi batzuei           !
etekinak sortzen dizkien eta besteak pobretzen dituen sistema                   !
garatzea da kontua, hau mantentzea posible izan dadin, aldaketa ekar            !
dezakeen arazo ekologiko, sozial, hezkuntza-arazo eta abarren mugak
                                                                                !
gaindituz.
                                                                                !
      Eredu honetako hezkuntzak posible egiten du edukiak                       !
kontrolatuz hezten diren pertsonen izaera, ezagutza, jokaera...                 !
kontrolatzea eta bere zerbitzura jartzea. Beste hezkuntza                       !
mota batean, ikasleak kritikoki eta errealitatea aldatzeko                      !
subjektu bezala hezten dituen hezkuntza batean hori ez zen                      !
posible izango.                                                                 !
                                                                                !
5.    IKASLEAREN eta IRAKASLEEN JARRERA                                         !
                                                                                !
      Guzti honen aurrean agian irudituko zaizu dena                            !
kontrolatzen digutela eta berdin duela guk zer egiten dugun. Ba                 !
ez. Ikasleok eta irakasleak ere jokuan sartuta gaude, eta                       !
aspertzen gaituen hezkuntza onartzen dugu, “eduki kutxa”                        !
hezkuntza onartzen dugu, haien menpe bizitzeko hezteko balio
duena. Denok onartzen dugu, gustatu ez arren, eta hori da dena
mantentzearen arrazoi nagusia.
                                                                           %!
Beraz, hezkuntzan aldaketa behar dugu, baina “aldaketa”
esatearekin ez da nahikoa, aldaketa batek ez duelako gaur
egungo hezkuntzaren egitura osoa eraldatzen, eta beraz
ikasleak modu ezberdinean hezteagatik ez da gizartea aldatuko.
Gizartea eraldatu nahi bada, egitura aldatu nahi bada,
hezkuntzaren egiturari buelta eman behar zaio, hau da, irauli
behar da.

Formak eta edukiak irauli

        Edukiak eraldatzea garrantzitsua da, baina formak aldatzea are
garrantzitsuagoa. Modu kritikoan eta askatzailean heziko gaituen
hezkuntza eraiki nahi badugu, ez da posible hori lortzea ezberdintasunak,
eta batez ere, pertsona uniformatu eta akritikoak sortu dituen
hezkuntzaren metodoekin. Hasteko, eredu partehartzaile bat behar dugu.

         Irakasleak ikasleen arteko erlazioa kidetasun erlazioa izan behar
da; ikasle-irakasle kontraesana gainditu behar da, eta elkartasunezko
komunikazio erreala sortu behar da, bata bestearengandik bereizten
dituen rolak baztertuz. Ikasleak, entzule soil beharrean, ko-ikerlariak izan
behar dira, irakaslearekin batera dialogoan. Hezkuntza askatzailean
edukien inguruko desafio bati emandako erantzunek desafio berriak
sortzen dituzte, ulertze berriek jarraituta; horrela ikasleak gero eta
kontzienteago bihurtzen dira beraien hezkuntza prozesuan, eta beraz,
gero eta desalienatuago.

        Hezkuntza prozesu askatzaile bezala ulertuz, mundua estatiko
bezala ikusi beharrean prozesu bezala ikusten dute ikasleek, eta honen
eraldaketan duten paperaz jabetu daitezke. Halako heziketak ikasleak
haien egoera “osagabe”-az jabetzen ditu, eta inguratzen dituen
errealitatearen transformazio prozesuan subjektu aktibo izateko
prestatzen ditu.

        Ikasle eta irakasleak askatzen ditu hezkuntza berriak, eta biak
subjektu aktibo bihurtzeaz gain (autoritarismo eta alienazio intelektuala
gaindituz), gaur egungo errealitatearen ikuskera faltsua gainditzea
ahalbidetzen die, sistema injustu hau aldatzeko iraultzaren lehen pausoa
dena.                                                                          "#!
Ikasleok gara subjektuak

        Aldaketa honen motorea, ikasleok izan behar gara,                   !
datorkigun errealitateaz gero eta kontzienteagoak garelako, eta             !
hezkuntzaren izaera iraultzailea izatean autoritate intelektualaren         !
formulak gainditu behar ditugulako, hau da, hezkuntza forma                 !
berriak (eztabaida hezkuntza, klasearen mahaien kokapenaren
                                                                            !
aldaketa, ikasleon partehartze zuzena eta errealitatearen ikasketa
                                                                            !
kritikoa, edukien aukeraketa kolektiboa, gai ezberdinen lanketa,
                                                                            !
historiaren interpretazio kritikoa, errealitatearen
transformazioaren kontzientzia...) irakasle eta ikasleok, (eta ez
                                                                            !
bakarrik irakasleok) gure arteko banaketa sortu duten rolak
                                                                            !
apurtuz, erabaki behar ditugulako.                                          !
                                                                            !
       Gizartearen aldaketa sortzeko hezkuntzaren aldaketaren               !
beharraz kontziente izan behar gara, eta ezin gara ibili iniziatiba         !
ea irakasleengandik ateratzen den zain, gure eta besteen geroa              !
jokoan dagoelako. Ulertu behar dugu hezkuntza berdintasuna                  !
lortzeko iraultzen badugu, eta ikasleen artean elkartasuna                  !
zabaltzeaz gain, hauek askatzean esnatzen badira, hezkuntzak
iada ezingo duela justifikatu gizarte ezberdintasuna. Horrela,              !
sortzen diren ikasle eta gazteen belaunaldi berriek ez dute gaur            !
egungo sistema onartuko, eta iraultza hasia izango da iada.                 !
Hezkuntzaren kontrola jendarte esnatuak baldin badu, eta ez                 !
minoria boteredun batek, gaur egun bezala, zer egingo dute goikoek          !
haien posizioa jendeak onartu dezan?                                        !
                                                                            !
      Asma dezatela nahi dutena, ikasleri berri kritiko                     !
eta askeak ez dielako utziko urte luzez mantendu duten                      !
sistema mantentzen.                                                         !
                                                                            !
                                                                            !
                                                                            !



                                                                      ""!

More Related Content

Viewers also liked

Jaro 2011 rozvoj kreativity - vyroba kocici busty
Jaro 2011   rozvoj kreativity - vyroba kocici bustyJaro 2011   rozvoj kreativity - vyroba kocici busty
Jaro 2011 rozvoj kreativity - vyroba kocici bustyKISKAcross
 
Scrapblog: slideshare
Scrapblog: slideshareScrapblog: slideshare
Scrapblog: slidesharedargone
 
iPad Features Overview
iPad Features OverviewiPad Features Overview
iPad Features OverviewJennifer Lopez
 
Svozilova zakladajici listina
Svozilova zakladajici listinaSvozilova zakladajici listina
Svozilova zakladajici listinaKISKAcross
 
Chls 470 fall 2013 final
Chls 470 fall 2013 finalChls 470 fall 2013 final
Chls 470 fall 2013 finalsusanluevano
 
Navigating the site
Navigating the siteNavigating the site
Navigating the sitedsquiggs
 
MyFaster.Net - Rahasia Mencetak "POHON UANG"
MyFaster.Net - Rahasia Mencetak  "POHON UANG"MyFaster.Net - Rahasia Mencetak  "POHON UANG"
MyFaster.Net - Rahasia Mencetak "POHON UANG"fasterku
 
Ict4d crossmedia iweeks_wissenbach
Ict4d crossmedia iweeks_wissenbachIct4d crossmedia iweeks_wissenbach
Ict4d crossmedia iweeks_wissenbachKerstiRu
 
EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.
EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.
EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.Javier . Mazzone
 
AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013
AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013 AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013
AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013 susanluevano
 
Metodos de entrenamiento de la fuerza
Metodos de entrenamiento de la fuerzaMetodos de entrenamiento de la fuerza
Metodos de entrenamiento de la fuerzaJavier . Mazzone
 
FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"
FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"
FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"Javier . Mazzone
 
PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.
PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.
PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.Javier . Mazzone
 

Viewers also liked (16)

Jaro 2011 rozvoj kreativity - vyroba kocici busty
Jaro 2011   rozvoj kreativity - vyroba kocici bustyJaro 2011   rozvoj kreativity - vyroba kocici busty
Jaro 2011 rozvoj kreativity - vyroba kocici busty
 
Scrapblog: slideshare
Scrapblog: slideshareScrapblog: slideshare
Scrapblog: slideshare
 
iPad Features Overview
iPad Features OverviewiPad Features Overview
iPad Features Overview
 
Svozilova zakladajici listina
Svozilova zakladajici listinaSvozilova zakladajici listina
Svozilova zakladajici listina
 
Chls 470 fall 2013 final
Chls 470 fall 2013 finalChls 470 fall 2013 final
Chls 470 fall 2013 final
 
Navigating the site
Navigating the siteNavigating the site
Navigating the site
 
MyFaster.Net - Rahasia Mencetak "POHON UANG"
MyFaster.Net - Rahasia Mencetak  "POHON UANG"MyFaster.Net - Rahasia Mencetak  "POHON UANG"
MyFaster.Net - Rahasia Mencetak "POHON UANG"
 
Wgss 410
Wgss 410Wgss 410
Wgss 410
 
Ict4d crossmedia iweeks_wissenbach
Ict4d crossmedia iweeks_wissenbachIct4d crossmedia iweeks_wissenbach
Ict4d crossmedia iweeks_wissenbach
 
EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.
EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.
EJERCICIOS DE PROPIOCEPCIÓN.
 
Pilar pilar kebangsaan pim4
Pilar pilar kebangsaan pim4Pilar pilar kebangsaan pim4
Pilar pilar kebangsaan pim4
 
AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013
AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013 AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013
AFRS 155 Introduction to African American Music, fall 2013
 
Metodos de entrenamiento de la fuerza
Metodos de entrenamiento de la fuerzaMetodos de entrenamiento de la fuerza
Metodos de entrenamiento de la fuerza
 
Integritas pim 3 2015
Integritas pim 3 2015Integritas pim 3 2015
Integritas pim 3 2015
 
FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"
FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"
FLEXIBILIDAD - "CONCEPTOS"
 
PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.
PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.
PROPIOCEPCIÓN. CONCEPTOS.
 

Similar to Hezkuntza

Similar to Hezkuntza (20)

HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Hezkuntza, atxor ezkutua
Hezkuntza, atxor ezkutuaHezkuntza, atxor ezkutua
Hezkuntza, atxor ezkutua
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
 
Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa
Iritzi artikulua  hekuntza sozializazioaIritzi artikulua  hekuntza sozializazioa
Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzenIkasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
 
Hezkuntza altxor ezkutua
Hezkuntza altxor ezkutua Hezkuntza altxor ezkutua
Hezkuntza altxor ezkutua
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Hezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
Hezkuntza altxor ezkutua Laura MartinezHezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
Hezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
ALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUAALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUA
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
 
Altxor ezkutua
Altxor ezkutuaAltxor ezkutua
Altxor ezkutua
 
Ibilbide guztiak
Ibilbide guztiakIbilbide guztiak
Ibilbide guztiak
 
10 argazkiak
10 argazkiak10 argazkiak
10 argazkiak
 

Hezkuntza

  • 1. Ikasleon eskuetan dago gaur egungo hezkuntza eredua aldatu eta eredu berri eta askatzailea zabaltzea
  • 2. Gero eta beharrezkoagoa da gizarte berri bat eraikiko duen jendea. Ondasunak eta boterea gero eta esku gutxiagotan ! pilatzen ari dira, eta gero eta aukera gutxiago daukagu gure eta ! gure inguruan dagoen bizitza nolakoa izatea nahi dugun ! erabakitzeko. Hasieran exagerazio bat iruditzen zitzaigun hori ! gero eta agerikoagoa dela ikus dezakegu bai atzerrian (herrialde ! osoak euren bankuekin ondoratu eta guztiz pobretuko dituzten ! “erreskateak” onartu behar izatea, munduko potentziek ! zuzendutako “demokratizazioak” Egipto, Libia...-en...), baina baita ! hemen ere (kutxen fusioak, hainbat enpresak fabrikak ixtea ! langileek gutxiago kobratzen duten leku batera mugitzeko, ! kaleratzeak, jubilazio adina atzeratzea, soldatak jaistea...). ! ! Hau guztia urrunegi ikusten dugu gazteok, hor dagoen ! arren, eta ez dugu ahaztu behar, dena den, guk ere zuzenean ! sufritzen ditugula ezartzen ari diren neoliberalismo honen ! ondorioak: erakusten zaigun gaur egungo gaztearen eredua ! guztiz artifiziala da (pasota, gizarteaz kexkarik ez duena, ! drogazalea, jaian eta sexuan baino pentsatzen ez duena, tuentin ! denbora pilo pasatzen duena, erostea maite duena...), gazte ! gehienok lan kaxkarretan lan egin behar izaten dugu (epe ! motzeko eta soltdata gutxiko lanetan), ikasketetan ere gazteok ! ez dugula ikasi nahi esaten digute, aisialdirako gero eta aukera ! gutxiago ditugu (kontsumitu gabe gutxiago oraindik), ! sexualitatean poraera batzuk jarraitu beharrak (pelikuletako ! egoerak, sexu-harreman motak...) gure buruarekin ezeroso ! sentiarazten gaitu, edertasunaren modelotik ateratzeak bezala ! (loditasuna, makilajea, erretzea...); kultura ez zaigula inporta ! esaten digute, eta abar luze bat. ! Eta badakizu zer den okerrena? Sinetsi dugula, eta gutako ! asko horrela jokatzen hasi direla konturatu gabe (hizkuntza ! matxista, astebururoko ohiturak, gustuak, jarrerak, politikaz paso egitea, ikasketek aspertzea...) "!
  • 3. Ikusi dugunagatik eta mila arrazoi gehiagorengatik saiatu naiz erakusten oso gainetik zergatik behar den gizarte berria eraikiko duen jendea. Dena den, gauza bat ulertu beharra dago: gizarte bat mantendu edo aldatzeko faktore naguseienetako bat bertan dagoen hezkuntza da. Pertsona batek jaso duen hezkuntzaren arabera ezberdin jokatuko du egoera berdinaren aurrean, eta beraz, gizarte aldaketa batekin amesten badugu, gure lehen pausoetako bat hezkuntza aldatzea izan behar du, bai edukien aldetik baita formen aldetik ere. Gaur egungo hezkuntza publikoaren papera ikaslea gizarterako prestatzea da, teorian eta praktikan. Ikasleari errealitatea ezagutarazten zaio, errealitatearen zati bat bakarrik, noski (normalean batzuei interesatzen zaien zatia); eta gizartearen etika erakusten zaio txiki txikitatik: hau ondo dago, hau ez... Baina errealitatean behin derrigorrezko hezkuntza atzean utzita, eta are gehiago unibertsitatera sartzean ikaslea “gizarterako heztearen” burbuila horretatik ateratzen da, eta zuzenean lanerako prestatzen da. Horrela, puntu honetara helduta, hezkuntzaren bi funtzio aurki ditzakegu: gizarterako prestatzea, eta lanerako formatzea. Azken honen barruan sartu behar dira, DBH-ko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko aukeragaiak, eta Heziketa zikloak zein unibertsitateko karrerak, oraindik lanerako prestakuntza zuzena ez diren arren, orokorreko gaietatik espezifikoetara gure lana aukeratzeko bidea direlako. Dena den, hezkuntzaren bi funtzioak ez dira beti proportzio berean landu. Hezkuntza kontrolatu duen gizartearen sektoreak erabaki izan du zein proportziotan landuko den bakoitza (izaera) eta “gizarterako heztearen” funtzioaren edukiak zeintzuk izango diren (edukiak). Izaerari dagokionez, hasiera batean hezkuntza ofiziala lortzeko ahalmena zutenak pribilegiatu batzuk ziren, eta horiei bi funtzioak irakasten zitzaizkien (bai lan pribilegiatuetarako formazioa –medikuak...-, bai gizartearen ezagutza orokorrak) elizak kontrolaturiko unibertsitateetan. Bitartean, herri xehearen kasuan, lanerako prestatzearen funtzioa lantzen zen batez ere, eta gizartearen ezagutzaren funtzioa ia ez zen lantzen (honen barruan lantzen zen eduki bakarra elizak kontrolatutako erlijioaren morala zen, orduko egoera onartarazteko funtzioa zuena). Garaiez aldatuta, burgesiak bere horretan jarraitu zuen hezkuntzaren izaera horrekin kapitalismoaren lehen urteetan: lanerako formakuntzaren funtzioa zen batez ere lantzen zena, eta gizartearen ezagutza, ikerketa eta eraldaketa funtzioa pribilegiatu gutxi batzuen eskuetan geratzen zen. $!
  • 4. Hauek izango ziren sortzen ari zen gizartearen goi klasea, hauek izango ziren enpresari, ikerlari, abokatu, politikari eta medikuak. Langileek jasotzen zuten bigarren funtzioaren apurra gizartearen oinarrizkoena ezagutu eta onartzeko justua zen edukia zen. ! Baina gizarte ezberdintasun ikaragarriak sortu ziren produkzioaren ! maila asko igo zelako, eta honekin gutxi batzuen etekinak. Orduan, jendea ! konturatu zen hezkuntzak zuen funtzioaz, hezkuntza jasotzen zutenak ! zirelako errealitatea eta gizartea kontrolatzeko gai zirenak. Hau da, gizartea ! aldatzeko edo mantentzeko lehenengo hau ezagutu behar da. Horregatik, goi ! klasekoek ulertu zuten liberalismo mota hori ez zela jasangarria, eta sozialdemokraziaren laguntza oso baliagarriaz hezkuntza gizarteari zabaldu ! zitzaion herri garatuetan. ! ! Horregatik pentsa genezake iadanik, jendartea hezitua izatean, bi funtzioak maila antzekoan, honek gizartea eraldatzeko aukera duela, aurretik ! hezkuntza jaso zutenek bezala, baina ez da horrela. Bai, hezkuntza zabaldu ! zen, baina honen kontrola zutenak ez ziren aldatu. Haien interesak babesten ! dituen hezkuntza diseinatu zuten, jakinduriaren zati bat zabaldu zioten langile ! klaseari, eta horrela, haien eskaera betetzearekin batera, sistemarekin amaituko zuen arrisku bat errotik ezabatu zuten. ! ! Zekulako aurrera pausua izan zen, eta berdintasunaren aldeko pauso ! itzel bezala saldu ziguten arren, hezkuntza zabaldu zen leku guztietan sistemaren onarpena ikaragarri handitu da, desberdintasunak sortzen dituen ! sistemaren onarpena. Nola liteke? Nola da posible zapaldua den edo izango den ! norbaitek egoera hori onartu eta justifikatzea? ! Hezkuntza mota hau da gizarte ezberdintasunak sortzen dituena. ! Haiek aukeratutako edukiak forma mekanizatu eta uniformatzailean lantzen ! dira jendarteari zabaldutako hezkuntzan. Bai, ikasten da, baina ordenagailu ! batek programa bat instalatzen duen era berean, edukiak gorde eta erabili, ! geroago aztertuko dugun bezala. Baina horrez gain, txikitatik baloreak erakusten zaizkio: lehia, esfortzua, ikasle on izatea, nota onak azterketetan, ! opariak, lan ona, dirua, zoriontasuna eta abar denak lotzen zaizkio buruan, ! irakasle eta gurasoek txikitatik esaten dizkiotenen bidez. Hezkuntza mota ! honetara moldatzen direnak ondo biziko direla erakusten zaigu; eta hezkuntza ! hau aspergarri, artifizial, arrotz... bezala ikusten dutenak atzean geratzen ! dira. ! Azken hauek gero beraien egoera txarra, langabezia, lan baldintza ! txarrak... onartuko dituzte, ikasi zuten bezala bere garaiak “ez ikastearekin” lotzen dutelako, eta haiei gertatutakoa bere seme alabei ez gertatzeko, hezkuntza honetara ohi daitezen indar handienez aritzen direnak bihurtzen dira. &!
  • 5. Bitartean, aurrera joan direnak erdi klase moduko bat osatu dute, eta gutxi batzuk unibertsitate pribatuetara joan eta goi klasea osatu dute (beraz, pribatuetako karrerak nork ordain ditzake? Bekadunen kasuan ezik boterea heredatzen jarraitzen da). Bi polodun gizartea begi bistatik desagertu eta sistema “gradual” modukoa aurkeztu ziguten. Baina ilusio bat baino ez zen, unibertsitatea amaituta erdi klasean egotearen ilusioa zuten ikasleak lan prekarioetan lan egitera behartuta aurkitzen zirelako gero eta gehiago, batzuen bizimodu ona besteen kontura izan behar delako, ez dagoelako ondo biziko den eta unibertsitatean ikasi duen enpresa txikiaren jaberik langile bezala lan egingo duenik ez badago, batzuen kontura bizi ahal den jende kantitatea mugatua delako. Orduan ikaslea egoeraren kontziente izatearen arriskua dago, sistemaren zentzugabekeriaz jabetzekoa, eta hor kokatu behar dugu gaurko egoera. Zer egin dezakete hori ezkutatzeko? arazoa begi bistatik kentzeko? Unibertsitate karrera amaitzen duen jendeak lana aurkitzea jartzea helburu bezala, ikasleon arazo bat ustez konponduz, hori sortu duen hezkuntza sistema aldatu gabe. Hasteko jendeari arazoa hori dela sinestarazi behar zaio, eta horretan dabiltza komunikabideak. Nola aldatu nahi beharko lukete hezkuntza, ezberdintasuna sortzen duen oinarria aldatu gabe? Lehen pausoa jendartearen esku dagoen unibertsitateko hezkuntzaren maila orokortzea eta sinplifikatzea da, behin amaituta espezializazio gutxiagoko lanetan aritzeko, hau da, gutxiago kobratzen den lanpostuan, normalean beste batentzat. Bigarren, ikaslea kontziente izan ez dadin, sinplifikatze hau ezkutatzeko, eta kontziente izatekotan antolatu eta borrokatzeko denbora izan ez dezan, bere ikasle bizitzako orduak okupatu behar dira, klasetik kanpo egindako lanaren balioa igoz eta klase orduz kanpo egin beharreko lan kopurua nabarmen ugarituz. Hirugarren, espezializazioa murriztu behar da, lanpostu hoberenak eta bizimodu erosoa izango dutenen kopurua murrizteko gradu espezializazioak edo postgradoak sortu behar dituzte, prezio altuetan noski, gutxi batzuk izan daitezen lortzen dutenak (familiak dirua izanda, ikasle oso “on” izanda –asko ikasiz halakoak lortzearen ilusioa galdu ez dadin- eta bankuaren prestamu- beken bidez). Ondoren, hau dena ezkutatu behar da, eta halako berrikuntzak bidai batzuekin eta atzerrian ikastearen aukerarekin nahastuz, europan gaur egun dagoen hezkuntza neoliberala hemen ere ezartzea justifikatzen da. Gero, enpresa pribatuen elkarteek (ANECA) hezkuntza ebalua dezaten ahalbidetu behar da, hauek erabaki dezaten zeini eman dirulaguntzak. Azkenik enpresa pribatuak unibertsitate publikoetan sartuta badirudi enpresa horietan lanpostua lortzea errazago izango dutela, baina aldi berean, unibertsitateko ikerketa esku pribatuetara bideratzen da, eta irakasten denaren kontrola haiek erabakitzen dute. Hori dira BOLONIA prozesua eta 2015 estrategia. (!
  • 6. ! ! Gaur egun dugun hezkuntzaren ezaugarria da, aurretik ! aipatutako gizarterako heziketa eta lanerako prestakuntza ! horiez gain, bere izaera alienatzailea. Izan ere, hezkuntzak ! aurretik zuen gizartea eraldatzeko izaera galdu du, eta bere ! edukiak forma alienatzailean lantzen dira, hau da, ikasleak edukiak lantzen ditu baina eduki hauek berari ez diote ezer esaten, ez da ikaslea kritikoki hezten eta bere iritziak ez du hezkuntzan ezertarako balio. Hau bat-batean entzunda “min ematen” du belarrietan, eta oso arrunta izango zen pentsatzea hori ez dela horrela, baina adibide batzuekin erakusten saiatuko naiz zergatik diodan hau: betiko gai tontoei buruzko idazlanak eta irakurtzeko testuak hizkuntzen irakasgai batzuetan (bereziki ingelesean, adibidez, aberatsa izanez gero zer egingo genuen, fast food jatetxe batean lan egiteko eskaera gutunak...), ezer esaten ez digun poesia lenguan, ingelesa oso garrantzitsua dela entzutea eta hizkuntza txikiak gutxieztuta ikustea testuliburuetan, espainiar mapak geografian, irabazleen historia ikasi behar izatea (konkistak, erregeak...)... Horregatik, ikaslea alienatuta geratzen da, ez duelako bere heziketa nolakoa izan behar den erabakitzeko ia aukerarik, bere edukiak gobernuak erabakitzen dituelako (hobe esanda, gobernuaren gainetik dauden ekonomista eta enpresariek), bere iritziak (eskatzen bazaio) berarentzat baino ez diolako balio, bere burutik sortzen duen guztia beste batek (irakasleak) forma aldetik ebaluatzeko baino ez duelako balio (hau da, ondo idatzita dago...), bere jakintza maila azterketa bidez erabakitzen delako eta beste gauza batzuk landu nahi izanez gero edo beste modu batean ikasi nahi izanez gero hezkuntzaren ordutegitik kanpo egin beharko duelako. *!
  • 7. Aurretik esan dudanarekin lotuta, Paulo Freire-k ! deskribatu zuen gaur egungo hezkuntza “eduki kutxa” modukoa ! dela. Hau da, irakasleak edukiak ikasten ditu, eta ikasleen ! “kutxak” edo buruak edukiz “betetzen” ditu. Argiago ulertzeko, ! ikaslearen lana ematen zaizkion edukiak ulertu eta gogoratzea ! da, gero eta eduki gehiago gorde bere kaxan, orduan eta ikasle hobea izango da. Zapaltzaileen lasaitasuna ikasleek errealitatea kuestionatzeko duten ohitura txikian datza. 1. AZTERKETA SISTEMA Hezkuntza mota honek hainbat arazo ditu. Lehena eduki hauetatik garrantzizkoak zeintzuk diren erabakitzeko orduan ikaslea ez den pertsonak direla hori erabakitzen dutenak (eta hau ikusten da azterketa sisteman). Azterketa sistemaren bidez, irakasleak erabakitzen du zer den garrantzizkoa, bere edo bere gainekoen irizpideen arabera, eta ikasleak gaiari buruz izan dezakeen edozein ekarpen garrantzi gabea da. Atera al da inoiz klasekide batek esandako zerbait azterketa batean? Horrek bi gauza esan ahal ditu: ikasleen pentsamendu propioa ez da baloratzen eta ikasleak ez dira subjektu aktibo gisa hezitzen, edo azterketak ez du balio zer den garrantzizkoa eta zer ez erabakitzeko, eta irizpide propio batzuei jarraitzen die hori erabakitzeko. Bata ala bestea, ikus dezakegu azterketa sistema ez dela baliogarria. Bidaltzen diren lanek ere arazo bera dute. Bai azterketen prestakuntzak baita lanak egiteak ere, alienazioa sortzen du, ikasleak kanpokoak diren edukiak gogoratu eta esan behar baititu, eta bere eduki propio edo bere ideiak gutxi baloratzen direlako eta ez dutelako eraginik inguruan (ez dute ezer eraldatzeko balio, errealitatea interpretatzeko baizik). Gaur egun hezkuntza azterketa baten prestakuntzan oinarritzen da ia kasu guztietan, eta prestakuntza honek ez du inolaz ere ikaslea kritiko bihurtzen, eta are gutxiago inolako aldakerarako subjektu aktibo izateko prestatzen. “izan nahi bezain kritikoa baina selektibitatean limita zaitez ofiziala dena esatera” +!
  • 8. 2. IRAKASTEN DENA (edukiak) Bigarrena ikasleari errealitatea ezagutarazten zaiola ! esaten dela, baina errealitate horren parte interesatu bat ! erakusten zaiola bakarrik, gizartearen sektore boteredunari guk ! ezagutzea interesatzen zaiona hain zuzen ere (hau ikus daiteke, ! mapetan, historiaren bertsioan, testuliburuetan agertzen diren ! egoeretan –aberatsa izango bazina...; ze opari erosi maite ! duzunari...-, feminismoa, ekologismoa, pobreziaren ondoiroak, ! kontsumismoa... bezalako gaiak ez lantzean eta abar). ! ! Besteak beste kurtsoko programa barruan ahalik eta eduki ! gehien sartzen dituzte, programatik kanpo ematen diren edukiak gutxi ! edo bat ere izan ez daitezen, horrela, jendartearen iritzi publikoa eta ! ezagutza kontrolatuz, eta egunero ikastetxeko orduak amaitzean ikaslea guztiz nekatuta eta ezer gehiago ikasteko gogo gabe egotea ! lortuz, honek dakarren arriskuarekin. Hau da, programatik kanpo ezer ! gehiago ikasteko bai irakasleak bai ikasleak esfortzu gehigarria egin ! behar du, orduz kanpo eta nekearen gainetik ikasiz. ! ! Honen ondorio zuzena da, esfortzu gehigarri hau egiten ez duen ! ikasleak (hau da, gehiengoak) ikuspuntu bakarreko ezagutza, gai gutxi ! batzuen inguruko ezagutza eta ikastearekiko neke sentsazioa eta ! aspergarria deneko sentsazioa izatea, gehiago jakiteko gogoa kenduz. ! Erraza ez? ! 3. FORMAK ! ! Hezkuntza eredu hau ez da partehartzailea, eta ez ditu ! ikasleak modu kritikoan hezten. Klaseak modu tradizionalean ! ematen dira kontrakoa dioten arren (herramientak dira aldatzen ! direnak, ez formak –klaseak ordenagailuen aurrean eman arren ! ere ikasleen hitzak balio bera du). Ikaslearen lana errealitatea ! deskribatu eta interpretatzea da (filosofo kontserbadoreek ! zioten bezala), eta horregatik klaseko ariketa, ikasketa eta ekintza guztiak funtzio hori betetzeko daude, horregatik egiten! )!
  • 9. zaigu hain zaila hezkuntza eredu askatzaile batetako ariketa motak aurkitzea. Idazlanak, irakaslearen diskurtsoa, dudak, azterketak, powerpoint-ak, apunteak eta testuliburuak aipatutako ereduaren parte dira, eta eredu askatzaile baterako ezinbestekoa da hezkuntzarako forma berriak sortzea. Hasteko klasearen egiturari erreparatuz gero, kasu gehienetan ikasleak arbelera begira kokatuta ageri dira, binaka edo hirunaka; lerrokatuta. Haien aurrean irakaslea kokatzen da arbelaren parean, hau bere azalpenak emateko erabiliz. Kokapen honek ezinezko egiten du ikasleak subjektu aktibo eta kritiko bezala heztea, galdetu eta erantzuteko aukera baino ez duelako, irakaslearekiko “bat-batekin” moduko elkarrizketan. Dudak argitzeko baino ezer gutxi gehiagorako aukera dauka ikasleak, eta eztabaida sor daitekeen kasuetan kokapen honek argi erakusten du irakaslea dela dakiena eta ikasleak daudela ikasten, eta ez alderantziz. Ikaslearen iritziak eta gaiaren inguruko ezagutza gehigarriak klase orduetan gehienez ingurukoei balio die, eta edozein eztabaida klaseko ariketa soil bihurtzen da, behin ariketa amaituta, ikasleak eztabaida ahaztu eta bere “kutxa” ireki behar du irakaslea azaltzen ari den informazio berrirako. Honek, klase ordutik kanpo pentsatzen jartzen ez bada, ez dio uzten ikasleari iritzi sendoa eraikitzen eta besteekin konpartitzen. Hezkuntza ofizialetik kanpo geratzen da eta beraz ez da garrantzizkoa kontsideratzen. Gainera, modernizazioaren aitzakipean izaten ari diren azken aldaketen bidez, ikasteko metodo berri bezala saldu nahi dizkigute ordenagailuak eta internet-a hezkuntza barruan erabiltzea. Dena den, liburuak ordenagailuengandik aldatzeak ez du ezer aldatzen, ikasleak gero eta indibidualizatuagoak hezten direlako. Hau da, euren parte hartzea handituko dela esaten da, baina euren parte hartzea irakaslearekiko da, eta ez gainontzeko ikasleekiko, beraz, ez da ezer aldatzen. Gainera testuliburuekin edukien kontrola mantentzen bazen, askoz errezagoa izango da orain jakitea ze informazio bilatzen duen ikasleak eta non, ikastetxeetako ordenagailuetan interneten sartzeko orain klaseka duten identifikazioa idatzi behar baitute. Ez al da hori kontrola? Forman askoz arazo gehiago daude, baina hemen ez dut lekurik dena idazteko, zure esku geratzen da zure ikastetxeko formaren beste arazoak eztabaidatzea beste ikasleekin. '!
  • 10. 4. BI FUNTZIOEN PROPORTZIOAK Aurretik esan dudan bezala hezkuntzaren funtzioetako bi ! gizarterako prestatzea eta lanerako formatzea dira. Azken ! bilakaerak ikaslea espezializatzeko balio izan du, hau da, ! gizartea aldatu ez dadin, bigarren funtzioa lantzen da batez ! ere (lanerako formakuntza), gizartea garatzeko. ! ! Adibidez ikerlari oso onak behar dira produktu berriak aurkitzeko eta sortzeko, medikuntzan aurrera egiteko, espazioa ! ezagutzeko, produkzio berarekin arazo ekologikoak nola saieztu ! jakiteko... Arkitektoak, elektrizistak, bulegoetako jendea, medikuak ! eta abar behar dira, ez gizartea justuago egingo duen inor edo ! berdintasunaren, askatasunaren edo elkartasunaren alde lan egingo ! duen inor, pribilegiatuei berea kenduko dien inor, edo natura suntsitzen ! ari den garapenari mugak jarriko dizkion inor. Oro har, gutxi batzuei ! etekinak sortzen dizkien eta besteak pobretzen dituen sistema ! garatzea da kontua, hau mantentzea posible izan dadin, aldaketa ekar ! dezakeen arazo ekologiko, sozial, hezkuntza-arazo eta abarren mugak ! gaindituz. ! Eredu honetako hezkuntzak posible egiten du edukiak ! kontrolatuz hezten diren pertsonen izaera, ezagutza, jokaera... ! kontrolatzea eta bere zerbitzura jartzea. Beste hezkuntza ! mota batean, ikasleak kritikoki eta errealitatea aldatzeko ! subjektu bezala hezten dituen hezkuntza batean hori ez zen ! posible izango. ! ! 5. IKASLEAREN eta IRAKASLEEN JARRERA ! ! Guzti honen aurrean agian irudituko zaizu dena ! kontrolatzen digutela eta berdin duela guk zer egiten dugun. Ba ! ez. Ikasleok eta irakasleak ere jokuan sartuta gaude, eta ! aspertzen gaituen hezkuntza onartzen dugu, “eduki kutxa” ! hezkuntza onartzen dugu, haien menpe bizitzeko hezteko balio duena. Denok onartzen dugu, gustatu ez arren, eta hori da dena mantentzearen arrazoi nagusia. %!
  • 11. Beraz, hezkuntzan aldaketa behar dugu, baina “aldaketa” esatearekin ez da nahikoa, aldaketa batek ez duelako gaur egungo hezkuntzaren egitura osoa eraldatzen, eta beraz ikasleak modu ezberdinean hezteagatik ez da gizartea aldatuko. Gizartea eraldatu nahi bada, egitura aldatu nahi bada, hezkuntzaren egiturari buelta eman behar zaio, hau da, irauli behar da. Formak eta edukiak irauli Edukiak eraldatzea garrantzitsua da, baina formak aldatzea are garrantzitsuagoa. Modu kritikoan eta askatzailean heziko gaituen hezkuntza eraiki nahi badugu, ez da posible hori lortzea ezberdintasunak, eta batez ere, pertsona uniformatu eta akritikoak sortu dituen hezkuntzaren metodoekin. Hasteko, eredu partehartzaile bat behar dugu. Irakasleak ikasleen arteko erlazioa kidetasun erlazioa izan behar da; ikasle-irakasle kontraesana gainditu behar da, eta elkartasunezko komunikazio erreala sortu behar da, bata bestearengandik bereizten dituen rolak baztertuz. Ikasleak, entzule soil beharrean, ko-ikerlariak izan behar dira, irakaslearekin batera dialogoan. Hezkuntza askatzailean edukien inguruko desafio bati emandako erantzunek desafio berriak sortzen dituzte, ulertze berriek jarraituta; horrela ikasleak gero eta kontzienteago bihurtzen dira beraien hezkuntza prozesuan, eta beraz, gero eta desalienatuago. Hezkuntza prozesu askatzaile bezala ulertuz, mundua estatiko bezala ikusi beharrean prozesu bezala ikusten dute ikasleek, eta honen eraldaketan duten paperaz jabetu daitezke. Halako heziketak ikasleak haien egoera “osagabe”-az jabetzen ditu, eta inguratzen dituen errealitatearen transformazio prozesuan subjektu aktibo izateko prestatzen ditu. Ikasle eta irakasleak askatzen ditu hezkuntza berriak, eta biak subjektu aktibo bihurtzeaz gain (autoritarismo eta alienazio intelektuala gaindituz), gaur egungo errealitatearen ikuskera faltsua gainditzea ahalbidetzen die, sistema injustu hau aldatzeko iraultzaren lehen pausoa dena. "#!
  • 12. Ikasleok gara subjektuak Aldaketa honen motorea, ikasleok izan behar gara, ! datorkigun errealitateaz gero eta kontzienteagoak garelako, eta ! hezkuntzaren izaera iraultzailea izatean autoritate intelektualaren ! formulak gainditu behar ditugulako, hau da, hezkuntza forma ! berriak (eztabaida hezkuntza, klasearen mahaien kokapenaren ! aldaketa, ikasleon partehartze zuzena eta errealitatearen ikasketa ! kritikoa, edukien aukeraketa kolektiboa, gai ezberdinen lanketa, ! historiaren interpretazio kritikoa, errealitatearen transformazioaren kontzientzia...) irakasle eta ikasleok, (eta ez ! bakarrik irakasleok) gure arteko banaketa sortu duten rolak ! apurtuz, erabaki behar ditugulako. ! ! Gizartearen aldaketa sortzeko hezkuntzaren aldaketaren ! beharraz kontziente izan behar gara, eta ezin gara ibili iniziatiba ! ea irakasleengandik ateratzen den zain, gure eta besteen geroa ! jokoan dagoelako. Ulertu behar dugu hezkuntza berdintasuna ! lortzeko iraultzen badugu, eta ikasleen artean elkartasuna ! zabaltzeaz gain, hauek askatzean esnatzen badira, hezkuntzak iada ezingo duela justifikatu gizarte ezberdintasuna. Horrela, ! sortzen diren ikasle eta gazteen belaunaldi berriek ez dute gaur ! egungo sistema onartuko, eta iraultza hasia izango da iada. ! Hezkuntzaren kontrola jendarte esnatuak baldin badu, eta ez ! minoria boteredun batek, gaur egun bezala, zer egingo dute goikoek ! haien posizioa jendeak onartu dezan? ! ! Asma dezatela nahi dutena, ikasleri berri kritiko ! eta askeak ez dielako utziko urte luzez mantendu duten ! sistema mantentzen. ! ! ! ! ""!