2. GAIAK
1. Ekintza morala eta kontzientzia morala
• Morala, inmorala, amorala
2. Askatasuna nozioaren analisi historikoa: askatasunaren definizioak
3. Askatasuna
• Kanpokoa
– Negatiboa
– Positiboa
• Barnekoa
– Negatiboa
– Positiboa
4. Askatasuna (autonomia, hautatzeko askatasuna) eta askatasunak (askatasun
politiko-juridikoak)
5. Askatasuna - determinismoa
6. Determinazioa - baldintzapena
7. Determinismo mota ezberdinak: teologikoa, fisiologikoa, kosmologikoa,
zientifikoa.
8. Determinismoari egindako kritikak
9. Heteronomia - autonomia
10. Erantzukizuna
11. Moralaren funtsapena
3. 1. EKINTZA MORALA ETA
KONTZIENTZIA MORALA
• Kontzientzia morala daukagu aukeratzeko gai garelako eta
ondo dagoena eta gaizki dagoena desberdintzen dugulako.
• Kontzientziak epaile gisa funtzionatzen du guregan. Gure
ekintzak moralak dira, balio moral bat dutelako, hau da,
ekintzak ondo edo gaizki egon daitezke gure epai praktikoen
arabera. Orduan, imajinatzen ditugun aukeren artean
aukeratu eta izaki arrazionalak garen heinean aukera hori
justifikatzen saiatzen gara.
• Kontzientzia morala dugun heinean, erantzukizun bat
daukagu, hau da, aukeratzeko gai garen heinean, askeak garen
heinean, gure aukeren eta ekintzen jabe gara.
• Moraltasunez jokatzea jokabide-arau batzuk errespetatuz
jokatzea litzateke; inmoraltasunez jokatzea, aldiz, jokabide-
arau horien aurka eginez. Amorala izatea, kontzientzia moralik
ez izatean datza, gainontzeko animalien kasua, autore
gehienen ustez.
4. 1. EKINTZA MORALA ETA
KONTZIENTZIA MORALA
• Ondorioz, gizakia izaki morala da aukeratu
beharra duelako, hori da bere kondizioa (giza
kondizioa); ezin dio horri ihes egin.
• Egin beharreko galdera hurrengoa da: gure
bizitzaren pelikulan protagonistak gu geu gara,
baina, nork idazten du gidoia? Guk edo kanpo
norbaitek edo zerbaitek?
• Muturreko bi erantzun:
– AUTONOMISMOA: nik neuk idazten dut nire
pelikulako gidoia modu guztiz askean.
– DETERMINISMOA: nire patua idatzia dago oso-osorik.
Mota desberdinak.
5. 2. ASKATASUNA NOZIOAREN ANALISI
HISTORIKOA
• GREKOAK (k.a. V. mendea): askatasuna erabaki publikoetan
parte hartzeko eskubide eta gaitasunean datza, hau da,
demokrazian. Hiritarrek zuten eskubide hori, baina, esklabuak,
emakumeak, gazteak (40 urtetik beherakoak) eta metekoak
(Atenasen bizi ziren atzerritarrak) ezin zuten polisaren
erabakietan parte hartu.
• ERROMATARRAK (k.a. IV- k.o. IV): askatasuna aukeratzeko
gaitasunarekin identifikatzen da, hori dela eta, erantzukizunaren
nozioa asko garatzen da eta gaitasun fisiko eta psikologiko
egokiak dituzten hiritarren ekintzak juridikoki epaitzen dira.
• ERDI AROA (IV-XV): kristautasunarekin, benetako askatasuna
Jainkoaren legea jarraitzeko gaitasunarekin identifikatuko da.
Jainkoa geroz eta gehiago maitatu eta bere legea geroz eta
hobeago bete, geroz eta askeagoa izango da norbanakoa.
6. 2. ASKATASUNA NOZIOAREN ANALISI
HISTORIKOA
• ARO MODERNOA (XVI-VXIII):
– Hobbesek kanpoko baldintzapenik ez izatearekin identifikatzen du
askatasuna, hau da, norberak bere borondatea gauzatzeko hertsadurarik
ez izatean (askatasun negatiboa edo kanpo askatasuna izango da hau).
– Lockek norberak bere borondatea gauzatzeko gaitasunarekin
identifikatzen du baita ere, baina, arrazoimenak borondate hori mugatu
behar duela azaltzen du, beraz, norberak bere arrazoimenaz baliatuz bere
borondateari mugak jartzean datza benetako askatasuna, lege batzuk
ezartzeari, baina modu pertsonalean ezarritakoak, norberak bere buruari.
– Montesquiek Lockeren ideia hartzen du, baina legedia politiko sozial bat
aldarrikatzen du, hau da, gizartearen elkarbizitza bermatzeko beharrezkoa
den kontratu soziala. Beraz, askatasuna norberak egin behar duena
egiteko hertsadurarik ez izatea da, horretarako gaitasuna izatea eta egin
behar ez dena egitera behartuta ez egotea. Kontratu soziala betetzea
litzateke, beraz.
7. 2. ASKATASUNA NOZIOAREN ANALISI
HISTORIKOA
• XX. MENDEA (EXISTENTZIALISMOA): Sartre; gizakia askea
izatera kondenatuta dago, eta aukeratu ezin dezakeen
gauza bakarra horixe da: aske izan ala ez, halabeharrez
askea delako. Beraz, bizitzea karga edo kondena bat
bilakatu daiteke, gure ekintza eta aukera ororen erantzule
baikara. (Fromm “el miedo a la libertad”)
• Ondorioz, aro modernoan askatasuna izaera pribatua
izateari utzi, hau da, norberak duen zerbait izateari utzi eta
gai publiko bat izaten hasten da, gizartearen biziraupena
bermatu behar duena, beraz, denon askatasuna
bermatzeko lege batzuen beharra aldarrikatzen da
(kontratu soziala: Rousseau).
• Eta gaur egun zer da askatasuna?
8. 3. ASKATASUNAREN ADIERA
EZBERDINAK
• KANPOKO ASKATASUNA: (eskubideak) askatasun fisikoa eta
publikoa da, hots, edonolako ekintza bat aurrera eramateko aukera
izatea. Nahi duguna egiteko askatasuna, hau da, ekintza
askatasuna, beti ere, legeak eta kulturak onartutakoaren esparruan.
Mugitzeko askatasuna, batzekoa, adierazpenekoa, erlijiosoa,
politikoa, zibila, ekonomikoa etab. Beraz, askatasun mota hau
esparru juridikoak eta politikoak erregulatzen du. Hertsadurak jarriz
ukatzen da askatasun adiera hau (espetxeratu, lege zorrotzak jarri,
zigortu, debekatu).
– NEGATIBOA: ekintza hori gauzatzeko kanpo-hertsadurarik ez
izatean datza (espetxea, lege zorrotzak, bestelako zigorrak,
indarraren erabilera, beldurra)
– POSITIBOA: bakoitzak nahi duena egiteko aukerak eta gaitasuna
izatea, hau da, nahi duen bezala auto-errealizatzeko gai izatea,
eta horretarako aukerak eta baldintzak izatea.
9. 3. ASKATASUNAREN ADIERA
EZBERDINAK
• BARNEKO ASKATASUNA: (nahimen askatasuna) aukeratzeko
gaitasuna, norberak nahi duena aukeratu ahal izatea, nahi duena
egiteko aske izatea. Aukera anitzen artean bat aukeratzeko
gaitasuna, inork eta ezerk erabaki horretan eragin eta ekidin gabe.
Askatasun morala da, norberak norberaren irizpideen arabera
bizitzeko gaitasuna izatea. Nahimena kenduz ukatzen da askatasun
adiera hau (hipnotizatu, drogatu, publizitatea, komunikabideak).
– NEGATIBOA: aukeratzeko gaitasuna ukatzen dituzten barne-
hertsadurak ez izatea (drogen efektua, gaixotasunak,
komunikabideak, publizitatea, kultura, beldur kanpainak)
– POSITIBOA: aukeratzeko gaitasuna gauzatzeko autonomia
izatea, auto-errealizazio pertsonala gauzatzeko gai izatea,
kontzientzia, ezagutza garatua izatea.
10. 3. ASKATASUNAREN ADIERA
EZBERDINAK
• Biak batera agertu daitezke edo ez, adibidez, posible da guk ekintzak
gauzatzeko sekulako askatasuna izatea, baina, ekintza horiek gidatzen
dituen borondatea guztiz gidatua egotea, eta beraz, askea ez izatea. Edo
alderantziz, kartzelan egotea eta baina modu askean aukeratutako ideia
batzuei jarraitzea eta hori errealizatzeko gaitasuna izaten jarraitzea. Zein
askatasun mota da garrantzitsuagoa?
• *ASKATASUN NEGATIBOA: hertsadurarik eza, hertsadura beste norbaitek
modu jakin batean jokatzera edo modu jakin batean ez jokatzera behartze
bezala ulertuta. Norbaitek edo zerbaitek modu aktiboan ni galaraztea
zerbait egiteko edo ez egiteko edo aukera bat hartzeko edo ez hartzeko.
• *ASKATASUN POSITIBOA: norberak bere bizitza kontrolpean izateko
askatasuna, auto-errealizatzeko gaitasuna da. Nahiz eta behartuta ez egon
edo hertsadurarik ez izan, nire bizitza gauzatzeko kontrola ez badut, ez naiz
aske. Beraz, bizitza-aukerak sortzean datza.
• Kanpo-askatasuna filosofia politikoari lotuta agertzen da beraz
(eskubideak), eta barne-askatasunaren gainean jarrera filosofiko
ezberdinak azaltzen dira (aukeramen askea).
11. 4. ASKATASUNA ETA ASKATAUNAK
• ASKATASUNAK (ZENTZU ZIBIL ETA POLITIKOAN):
Kanpo-askatasunaz ari garenean, askatasunez ari
gara, modu pluralean. Batzeko askatasuna,
erabakitzeko askatasuna, adierazpen-askatasuna;
hala nola, askatasun politiko eta juridikoez.
• ASKATASUNA (ZENTZU METAFISIKOAN): Barne-
askatasunaz ari garenean, askatasunaz ari gara,
singularrean, nahimen askatasunaz, hautatzeko
askatasunaz; autonomiaz.
12. 5. ASKATASUNA vs DETERMINISMOA
• ASKATASUNA: ezerk determinatu gabe gure
nahimenak gauzatzeko gaitasunean datza, momentu
oro, egoera bakoitzean aukeratu ahal izatean.
• DETERMINISMOA: dena zerbaiten kausa baten
ondorioz gertatzen da, beraz, jokabidea modu
kausalean ulertu beharra dago. Ez dago aukeramen
askerik, gure ekintza bakoitza aurrekoaren ondorioa
besterik ez da. Jardun kausalista-mekanizista.
• Dena modu mekanizista-kausalista batean azaltzen
badugu, non geratzen da askatasunaren espazioa? Bata
edo bestea aukeratu behar dugu.
13. 6. DETERMINAZIOA ETA
BALDINTZAPENA
• BALDINTZA: askatasuna absolutua eta erabatekoa ez dela esan nahi
du, baina norbera bere ekintzen erantzule izateko adinakoa. (Biologia –
genetika, gaixotasunak-; politika -legeak, arauak-; ekonomia -lana,
dirua, klase soziala, hizkuntza, alderdi kognitiboak, inkontzientea etab.)
• DETERMINAZIOA: askatasunez jokatzeko aukerak erabat ukatuta
daudela esan nahi du, ez dago askatasunik, determinazioa baizik. Mota
ezberdinak daude.
• Beraz, determinismoaren eta askatasunaren artean erdibide bat eraiki
daiteke: bizitzea baldintzapen ugariren artean bizitzea da, bai, baina
baita ere libre izatea eta geroz eta askatasun zabalago bat eskuratzea.
Beraz, NI naiz nire bizitzako gidoilaria, baina badira beste hiru gidoilari
orokor ere nire filma idazteko orduan parte hartzen dutenak:
– NATURA: biologia, genetika, sexua, adimena, gaixotasunak etab.
– GIZARTEA: edertasuna, generoa, historia, klase soziala, ekonomia,
egoera politikoa, familia etab.
– ZORIA: loteria, istripuak etab.
14. 7. DETERMINISMO MOTAK
• KOSMOLOGIKOA (PATUA): denak arrazoi edo
kausa bat behar du, jatorrizko printzipio bat,
beste guztiak eragiten dituena; eta hori
unibertsoak zuzentzen duen legea da, hau da,
natura bera. Orduan, dena halabeharrez
gertatzen dela uste da pentsamendu honen
arabera, eta patua onartzen da.
• TEOLOGIKOA (PREDESTINAZIOA): Jainkoa da
gauza guztien kausa, beraz, giza ekintzen kausa
ere bera da, hortaz, predestinatuta dago gizakia
aldez aurretik ondo edo gaizki jokatzera.
15. 7. DETERMINISMO MOTAK
• ZIENTIFIKOA: mota ezberdinetakoa izan daiteke, baina, denek azalpen
zientifikora murritzen dute giza ekintzak, adibidez:
– Monismo fisikalista: unibertso osoa, gizakia barne, materia baino
ez da eta mugimendu oro modu mekanizista batean ulertu behar
dira. Materian gertatzen diren elkar eraginen kate bat bezala.
– Psikoanalisia (Freud): inkontzienteak determinatzen gaitu, gu ez
gara haren jabe.
– Ekonomia: azpiegitura ekonomikoa determinatzen gaitu, horrek
determinatzen ditu historia eta ekoizpen moduak. Hori dela eta,
gizakia bakoitza ekoizpen-prozesua duen tokirengandik
determinatuta dago.
– Genetika: genetikak determinatzen gaitu, modu batera edo bestera
jokatzen dugu genetikoki modu batekoak edo bestelakoak garelako.
– Hezkuntza: ez du erredukzionismo bat defendatzen, hau da, giza
askatasunari espazioa eskaintzen dio, baina, hezkuntzak gizakion
ekintzetan eta erabakietan modu handi batean eragiten duela
aldarrikatzen du.
16. 8. DETERMINISMOARI EGINDAKO
KRITIKAK
• Jarrera determinista-erredukzionista horiek defendatzen
baditugu, nola azaldu ditzakegu hurrengo ekintzak? Ezin
dira hauek ulertu, aske garela uste izanda bakarrik, baizik
eta askatasuna behar da benetan hauek sortzeko:
– Gure ekintzak gure gain hartzea, erantzukizunaren nozioa
garatua izatea.
– Zenbait jokaera goratzea edo gaitzestea, hau da, epai-moralak
egitea.
– Sorkuntza estetikoa eta zientifikoa.
– Mundu morala, juridikoa, erlijiosoa, politikoa egotea (sorkuntza
gisa hartu daitezke).
– Biziraupen instintuaren aurkako ekintzak: gose greba, suizidioa.
– Esaten denaren, egiten denaren eta pentsatzen denaren arteko
talkak.
17. 9. HETERONOMIA vs AUTONOMIA
• Heteronomia borondatearen autonomia eza da, hau da, kanpoko
arauetatik gidatua izatea. Horren aurrean, hautatze askatasuna
autonomiarako giltza gisa aurkezten zaigu. Beraz, garrantzitsua da
definitzea zertan datzan aukeramen askea:
– Aukeramen askea, hautatzeko eta nahimena gidatzeko gaitasunean
datza. Horretarako, zenbait baldintza bete behar dira:
• Ekintza guztien alde onak eta txarrak identifikatzea eta aztertzea.
• Aukera guztien artean aukera arrazoitu bat hartzea.
• Aukeraren zergatia modu argudiatuan justifikatzea.
– Hori modu egokian betetzeko, beharrezkoa da:
• Inolako determinaziorik ez izatea
• Arbitrarioa ez izatea, hau da, axolagabetasunean ez erortzea; modu
arrazionalean jokatzea beharrezkoa da.
• Hautaketa oro justifikatzea eta ados ez dagoenarekin elkarrizketa bat aurrera
eramatea.
18. 9. HETERONOMIA vs AUTONOMIA
• Heldutasun moralari dagokionez, Kohlberg psikologoak hiru maila bereizten ditu:
– AURREKONBENTZIONALA: norberaren interesak asetzen dituena hartzen du
gizabanakoak bidezkotzat, eta arauak eteteak ekar ditzakeen ondorioen arabera
betetzen ditu arauak. Beraz, sarien eta zigor ezaren eraginez jarduten du. Heldutasun
moral baxuena da hau, modu berekoian jokatzen delako, horregatik, heteronomoak dira.
– KONBENTZIONALA: norbanakoa gizarteko kide sentitzen da eta gizarteko arauak eta
printzipioak onartzen ditu, baita ere gizarteko aurreiritziak (sexistak, arraziastak),
taldearen kulturaren parte direlako. Beraz, maila honetan hurrengo mailakoengandik
gaitzesten diren zenbait jarrera jazotzen dira. Heteronomoak dira oraindik, gizarte
mailan onartua dagoena jarraitzen delako, nahiz eta aurreko puntuko egoismoa hein
handi batean desagertu den.
– POSTKONBENTZIONALA: gizarteko arauen eta printzipio moral unibertsalen arteko talka
agertzen da, eta bien artean bereizteko gaitasuna irabazten du norbanakoak. Bere
kontzientzia morala garatu eta unibertsalizatu nahi dituen printzipioen gainean
hausnartzen du, bere gizarteko arauak, legeak eta aurreiritziak epaituz eta autokritika
eginez. Beraz, autonomoa, betiereko kritika eta hausnarketa egiten duelako inguratzen
dituen arauen, praktiken, ohituren gainean.
• Beraz, heldutasun morala inpartzialtasuna garatzearekin dator, ardura eta erantzukizuna
hartzearekin eta betiereko hausnarketa egitearekin, autokritikoa eta kritikoa izatearekin.
19. 10. ERANZTUKIZUNA
• Erantzukizun mota ezberdinak daude:
– Erantzukizun zibila edo juridikoa (norbaitek beste norbaiti kalteren bate
egindakoan legeek edo epaileak ezarritako kaltearen ordaina bere gain hartu
beharra)
– Erantzukizun morala (norbanako bakoitzak burutzen dituen ekintzen erantzule
sentitzea, inongo epailerik eta legerik ekintzaren erantzule egin gabe, beraz,
kontzientzia moralaren fenomeno subjektiboa da).
• Hortaz, moralki erantzule izatea hauxe esna nahi du:
– Askatasunez jokatu dela, hau da, ekintza hori ez egiteko edo beste modu
batera egiteko aukera izan duela.
– Ekintza hori egitera bultzatu dituen arrazoiak azaltzeko gai dela, horrek egiten
baitu ekintzaren arduradun.
– Ekintzak izan dituen eta izan ditzakeen ondorio guztiak beregain hartzea eta
onartzea.
• Hemen beraz, ondorioen elementua agertzen da. Autore batzuen arabera,
ondorioak aztertuz jokatu behar dugu, beste batzuek, aldiz, ekintzaren
izaerari begiratu behar diogula diote, ondorioei erreparatu gabe.
20. 11. MORALAREN FUNTSAPENA
• Arazoa: non eta nola finkatu arau moralak? Zeren arabera?
– JAINKOA: nola jakin zer nahi duen jainkoak? Gure Jainko berdina
ez dutenekin nola konponduko gara? Gure askatasuna eta
duintasunean eragiten al du Jainkoa zerbitzatzeak?
– GIZA NATURA: ba al dago gizaki guztiak jaiotzez konpartitzen
dugun naturarik, gure ezberdintasun kultural eta sozialez
haratago? Nori dagokio naturaren arauak interpretatzea?
– GIZARTEA: iraganean arau bat betetzeak, etorkizunean ere bete
behar dela esna nahi al du? Ez al du horrek aurrerapen morala
oztopatzen? Zer gertatzen da beste kultura eta gizarteekin?
– BORONDATEA: zein subjektuk du erabakitzeko eskubidea? Nola
jakin noiz dagoen kontsentsua eta noiz ez? Nola jakin nork
hartzen du komunitate baten parte edo ez? Erabaki guztiak
errespetagarriak al dira?