Xanistebanak urtekaria testua

Oiartzungo Xanistebanen atarian kaleratutako urtekarian, Oiartzungo Intxixu AEK-k testutxoa idatzi du, joan den ikasturtea nola joan zen gogora ekarriz

INTXIXU AEK EUSKALTEGIA:
musukoaren atzean, euskara ahoan
Bizi dugun osasun-egoerak gauzak zaildu badizkigu ere, Intxixu AEK
euskaltegian gure ohiko jardunarekin jarraitu dugu, hau da, euskara lau
haizeetara zabaltzen. Aurrez aurreko eskolei eustea lortu dugu, beti ere
segurtasun-neurriak errespetatuz - musukoak erabiliz edo ikasleen arteko
distantzia mantenduz, besteak beste - .
Edonola ere, zailtasunak zailtasun, ikasleen erantzuna paregabea izan da,
eta horrek azken urteotako gorakada mantentzea ahalbidetu digu. Guztira 85 bat
ikasle izan ditugu 8 talde arrunt eta autoikaskuntzan banatuta; maila baxuetatik
hasi eta C1erainokoak, hain zuzen ere. Oiartzungo Udalak eskainitako beka-
sistemak zerikusi handia izan du matrikulazio-datu horietan, B2 maila arte
%100ean diruz laguntzen baitu. Halaber, Haurtzaro eta Elizaldeko haur etorri
berriei ere euskara ikastaroak eskaini dizkiegu, baita Oiartzoko ikasle eta
Haurtzaroko irakasleei ere.
Jakina denez, euskaltegia ez da mugatzen euskara klaseetara soilik.
Eskolaz kanpoko hainbat jarduera eskaintzen ditugu, baina aurten, tamalez, ezin
izan ditugu aurrera eraman. Hori dela eta, ohiko tailerrak, mintza-saioak,
pintxo-pote edo afariak datorren
ikasturterako utzi behar izango ditugu.
Gainera, 2021.urte honetan 22.Korrika
antolatzekoak ginen martxoaren 18tik
28ra, baina urtebete atzeratu da.
Nolanahi ere, data horietan, 'Bultza
euskaltegiak, Bultza euskara' kanpaina
abiatu genuen; argazkian ikus
daitekeenez, Oreretan egin genuen
eskualdeko ekitaldia.
Aipatuko muga horiek hizpide hartuta, gure 2 ikasle beteranorekin hitz
egin nahi izan dugu, ezohiko ikasturte hau nola bizi izan duten jakin nahian.
Zaida San Nicolas granadarrak 3 urte daramatza gurean. Hauxe esan digu:
“Pandemia eta gero, euskaltegiko errutina aldatu egin da. Aldaketak, segurtasun
neurriez gain, batez ere hauek izan dira: ezin ditzakegu egin klaseen arteko ekintzak.
Ekintza horiek oso erabilgarriak ziren gure ikaskideek kurtso garaian ikasteko. Ezta
ostegunetan egiten genuen pintxopotea ere, euskara praktikatzeko klasez kanpo.
Bestalde, aurten ez daude euskaltegitik kanpo egiten genituen ekintzak (pintxo
lehiaketa, San Tomas eguna, kurtso bukaerako afaria...) sozializatzeko modu
desberdina ondo pasatzen dugun bitartean. Espero dut laster normalitate (zaharra)
etortzea, lehengo ohituretara itzultzeko!”
Eliseo Urdanpilleta oiartzuarrarentzat, aldiz, hauek izan dira aldaketa nagusiak:
“Pandemia hau gure bizitzetara abisatu gabe iritsi zen eta, jakina, euskaltegira ere bai.
Bat-batean, klaseak bertan behera geratu ziren. Gazteen gisara, teknologia berrietara
moldatu behar izan genuen.
Hasieran, askok ez zekiten non zeuden, euskara klase batean edo Interneteko ikastaro
batean: bideo-deia, Drive, Word eta Google txostena deskargatu, bidali eta abar. Dena
zalantzak ziren, baina, azkenean, kurtsoa bukatzea lortu genuen.
Ikasturte hau hasi baino lehen, klaseak nola izango ziren galdetu genuen. Zorionez,
niretzat behintzat, presentzialak izango zirela erabaki zuten.
Batzuek ez daukate arazorik beren etxean ordenagailuaren aurrean jarri eta ariketak
egiteko, horrela ohituta daudelako. Nik, aldiz, egunero euskaltegira joatea nahiago
dut. Nire ustez, horrela gehiago ikasten da. Azken finean, hizkuntza bat praktikan
jartzeko pertsonen arteko harremanak beharrezkoak dira.
Gainera, ziur nago, laster, aurreko ikasturteetan bezala, euskaltegiko ekintzak iritsiko
direla: afariak, barnetegiak, talo ikastaroa, San Tomas azoka, edozein motatako
ekitaldiak... Leku egokienak klasean ikasi duguna praktikan jartzeko. Horregatik,
poza ematen dit lehengo garaia iritsiko dela pentsatzeak.”
Amaitzeko, datorren ikasturtera begira jarri nahi genuke. Arestian aipatu
bezala, osasun-egoera lagun, martxoaren 31tik apirilaren 10era 22.KORRIKA
ospatuko dugu. Ea beti bezala denok errepideetara ateratzen garen eta herriari
kolorea ematen diogun! Bertan ikusiko dugu elkar.
HERRI HAU SORTZEN JARRAI DEZAGUN
EUSKARATIK TA EUSKARAZ.
Intxixu AEK euskaltegia
Xanistebanak urtekaria  testua

Recomendados

Gela bilera Larraul 15-16 por
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16LARRAUL
369 visualizações4 slides
Oiartzungo IntxixuAEK por
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOarsoaldeko Aek
626 visualizações1 slide
Zirkularra 15-16 euskaraz por
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazLARRAUL
595 visualizações75 slides
Urteko plana 15-16 por
Urteko plana 15-16Urteko plana 15-16
Urteko plana 15-16LARRAUL
533 visualizações19 slides
Matrikula13 14 por
Matrikula13 14Matrikula13 14
Matrikula13 14OarsoaldekoAEK
225 visualizações2 slides
Hizkuntza irizpideak ikasleekin por
Hizkuntza irizpideak ikasleekinHizkuntza irizpideak ikasleekin
Hizkuntza irizpideak ikasleekinLARRAUL
296 visualizações2 slides

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Gutuna zinegotziarentzat zuzendutakoa por
Gutuna zinegotziarentzat zuzendutakoaGutuna zinegotziarentzat zuzendutakoa
Gutuna zinegotziarentzat zuzendutakoairalekontsultazerbitzua
298 visualizações1 slide
Plazak eskatzea zuzenduta por
Plazak eskatzea zuzendutaPlazak eskatzea zuzenduta
Plazak eskatzea zuzendutairalekontsultazerbitzua
263 visualizações1 slide
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarako por
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarakoGutuna zinegotziarentzat ereduetarako
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarakoiralekontsultazerbitzua
1.3K visualizações1 slide
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas por
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasGutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasiralekontsultazerbitzua
2.7K visualizações1 slide
Gutuna haurtzaindegia (eredua) por
Gutuna haurtzaindegia (eredua)Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)iralekontsultazerbitzua
4.6K visualizações1 slide
Egape 50 por
Egape 50 Egape 50
Egape 50 Anjaritoi Urnieta
2.1K visualizações56 slides

Mais procurados(12)

Gutuna zinegotziarentzat zuzendutakoa por iralekontsultazerbitzua
Gutuna zinegotziarentzat zuzendutakoaGutuna zinegotziarentzat zuzendutakoa
Gutuna zinegotziarentzat zuzendutakoa
iralekontsultazerbitzua298 visualizações
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarako por iralekontsultazerbitzua
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarakoGutuna zinegotziarentzat ereduetarako
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarako
iralekontsultazerbitzua1.3K visualizações
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas por iralekontsultazerbitzua
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasGutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
iralekontsultazerbitzua2.7K visualizações
Egape 50 por Anjaritoi Urnieta
Egape 50 Egape 50
Egape 50
Anjaritoi Urnieta2.1K visualizações
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia por Irekia - EJGV
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Irekia - EJGV227 visualizações
'Elorrioko anbulatorioko pediatra berria' Idoia buruagaren gutuna osakidetzari por Anboto Komunikabideak
'Elorrioko anbulatorioko pediatra berria' Idoia buruagaren gutuna osakidetzari'Elorrioko anbulatorioko pediatra berria' Idoia buruagaren gutuna osakidetzari
'Elorrioko anbulatorioko pediatra berria' Idoia buruagaren gutuna osakidetzari
Anboto Komunikabideak492 visualizações
Uda kanpaina 2021 eus por Bergarako Udala
Uda kanpaina 2021 eusUda kanpaina 2021 eus
Uda kanpaina 2021 eus
Bergarako Udala954 visualizações
Lomce stee eilasen hausnarketa txostena por eilastasuna
Lomce stee eilasen hausnarketa txostenaLomce stee eilasen hausnarketa txostena
Lomce stee eilasen hausnarketa txostena
eilastasuna443 visualizações

Similar a Xanistebanak urtekaria testua

PRENTSAOHARRA 22-09-02.pdf por
PRENTSAOHARRA 22-09-02.pdfPRENTSAOHARRA 22-09-02.pdf
PRENTSAOHARRA 22-09-02.pdfOarsoaldekoAEK
140 visualizações2 slides
Kalko okerrak por
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrakE-idazkaritza
976 visualizações87 slides
Kalko okerrak por
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrakE-idazkaritza
728 visualizações87 slides
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia por
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaIrekia - EJGV
250 visualizações3 slides
Eskola 2.0 lan orokorra por
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
2 visualizações50 slides
Eskola 2.0 lan orokorra por
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
945 visualizações50 slides

Similar a Xanistebanak urtekaria testua(20)

PRENTSAOHARRA 22-09-02.pdf por OarsoaldekoAEK
PRENTSAOHARRA 22-09-02.pdfPRENTSAOHARRA 22-09-02.pdf
PRENTSAOHARRA 22-09-02.pdf
OarsoaldekoAEK140 visualizações
Kalko okerrak por E-idazkaritza
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
E-idazkaritza976 visualizações
Kalko okerrak por E-idazkaritza
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
E-idazkaritza728 visualizações
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia por Irekia - EJGV
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Irekia - EJGV250 visualizações
Eskola 2.0 lan orokorra por Maitane
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane2 visualizações
Eskola 2.0 lan orokorra por Maitane
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane945 visualizações
Nortzuk gara v1 por kirikinoeuskeraz
Nortzuk gara v1Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1
kirikinoeuskeraz445 visualizações
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen por emun10
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
emun10488 visualizações
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia por Irekia - EJGV
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia
Irekia - EJGV83 visualizações
Ikastolako sorrera por kirikinoeuskeraz
Ikastolako sorreraIkastolako sorrera
Ikastolako sorrera
kirikinoeuskeraz279 visualizações
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera por Irekia - EJGV
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera  Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
Irekia - EJGV66 visualizações
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi por David Izaga
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
David Izaga264 visualizações
Gora zu ta zutarrak!!! por kipuli
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
kipuli187 visualizações
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita por Irekia - EJGV
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Irekia - EJGV153 visualizações
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ... por Irekia - EJGV
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Irekia - EJGV137 visualizações
IñAki Arruti (2009 01 21) Huhezi por Joxe
IñAki Arruti (2009 01 21) HuheziIñAki Arruti (2009 01 21) Huhezi
IñAki Arruti (2009 01 21) Huhezi
Joxe911 visualizações
Sekuentzia didaktikoa por jugatx_beitia
Sekuentzia didaktikoaSekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa
jugatx_beitia291 visualizações
E.abendua por Edurne M. Arrese
E.abenduaE.abendua
E.abendua
Edurne M. Arrese198 visualizações
Arangoya euskara - 2016 por lucilalarraga
Arangoya   euskara - 2016Arangoya   euskara - 2016
Arangoya euskara - 2016
lucilalarraga290 visualizações

Mais de OarsoaldekoAEK

Irakurle_NEGUA_2023.pdf por
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
238 visualizações20 slides
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf por
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
19 visualizações20 slides
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak por
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
27 visualizações2 slides
16-18 eskaintza.pdf por
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdfOarsoaldekoAEK
15 visualizações1 slide
16-18 eskaintza.pdf por
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdfOarsoaldekoAEK
7 visualizações1 slide
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri por
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
25 visualizações4 slides

Mais de OarsoaldekoAEK(20)

Irakurle_NEGUA_2023.pdf por OarsoaldekoAEK
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
OarsoaldekoAEK238 visualizações
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf por OarsoaldekoAEK
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
OarsoaldekoAEK19 visualizações
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak por OarsoaldekoAEK
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
OarsoaldekoAEK27 visualizações
16-18 eskaintza.pdf por OarsoaldekoAEK
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
OarsoaldekoAEK15 visualizações
16-18 eskaintza.pdf por OarsoaldekoAEK
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
OarsoaldekoAEK7 visualizações
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri por OarsoaldekoAEK
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
OarsoaldekoAEK25 visualizações
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak por OarsoaldekoAEK
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
OarsoaldekoAEK7 visualizações
Nola heldu C1 mailako probari por OarsoaldekoAEK
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
OarsoaldekoAEK90 visualizações
Nola heldu C1 mailako ahozko probari por OarsoaldekoAEK
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
OarsoaldekoAEK41 visualizações
Mikel bertsoa.pdf por OarsoaldekoAEK
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
OarsoaldekoAEK53 visualizações
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza por OarsoaldekoAEK
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
OarsoaldekoAEK69 visualizações
Irakurle_NEGUA_2022.pdf por OarsoaldekoAEK
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
OarsoaldekoAEK314 visualizações
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf por OarsoaldekoAEK
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
OarsoaldekoAEK61 visualizações
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia por OarsoaldekoAEK
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
OarsoaldekoAEK346 visualizações
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi por OarsoaldekoAEK
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
OarsoaldekoAEK38 visualizações
AR REDADEG Egitaraua.pdf por OarsoaldekoAEK
AR REDADEG Egitaraua.pdfAR REDADEG Egitaraua.pdf
AR REDADEG Egitaraua.pdf
OarsoaldekoAEK59 visualizações
Idakurle_Uda.pdf por OarsoaldekoAEK
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
OarsoaldekoAEK309 visualizações
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika por OarsoaldekoAEK
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
OarsoaldekoAEK343 visualizações
Arropa katalogoa 22 5 por OarsoaldekoAEK
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
OarsoaldekoAEK398 visualizações
2021 mintzagun sinopsiak por OarsoaldekoAEK
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiak
OarsoaldekoAEK137 visualizações

Xanistebanak urtekaria testua

  • 1. INTXIXU AEK EUSKALTEGIA: musukoaren atzean, euskara ahoan Bizi dugun osasun-egoerak gauzak zaildu badizkigu ere, Intxixu AEK euskaltegian gure ohiko jardunarekin jarraitu dugu, hau da, euskara lau haizeetara zabaltzen. Aurrez aurreko eskolei eustea lortu dugu, beti ere segurtasun-neurriak errespetatuz - musukoak erabiliz edo ikasleen arteko distantzia mantenduz, besteak beste - . Edonola ere, zailtasunak zailtasun, ikasleen erantzuna paregabea izan da, eta horrek azken urteotako gorakada mantentzea ahalbidetu digu. Guztira 85 bat ikasle izan ditugu 8 talde arrunt eta autoikaskuntzan banatuta; maila baxuetatik hasi eta C1erainokoak, hain zuzen ere. Oiartzungo Udalak eskainitako beka- sistemak zerikusi handia izan du matrikulazio-datu horietan, B2 maila arte %100ean diruz laguntzen baitu. Halaber, Haurtzaro eta Elizaldeko haur etorri berriei ere euskara ikastaroak eskaini dizkiegu, baita Oiartzoko ikasle eta Haurtzaroko irakasleei ere. Jakina denez, euskaltegia ez da mugatzen euskara klaseetara soilik. Eskolaz kanpoko hainbat jarduera eskaintzen ditugu, baina aurten, tamalez, ezin izan ditugu aurrera eraman. Hori dela eta, ohiko tailerrak, mintza-saioak, pintxo-pote edo afariak datorren ikasturterako utzi behar izango ditugu. Gainera, 2021.urte honetan 22.Korrika antolatzekoak ginen martxoaren 18tik 28ra, baina urtebete atzeratu da. Nolanahi ere, data horietan, 'Bultza euskaltegiak, Bultza euskara' kanpaina abiatu genuen; argazkian ikus daitekeenez, Oreretan egin genuen eskualdeko ekitaldia. Aipatuko muga horiek hizpide hartuta, gure 2 ikasle beteranorekin hitz egin nahi izan dugu, ezohiko ikasturte hau nola bizi izan duten jakin nahian. Zaida San Nicolas granadarrak 3 urte daramatza gurean. Hauxe esan digu:
  • 2. “Pandemia eta gero, euskaltegiko errutina aldatu egin da. Aldaketak, segurtasun neurriez gain, batez ere hauek izan dira: ezin ditzakegu egin klaseen arteko ekintzak. Ekintza horiek oso erabilgarriak ziren gure ikaskideek kurtso garaian ikasteko. Ezta ostegunetan egiten genuen pintxopotea ere, euskara praktikatzeko klasez kanpo. Bestalde, aurten ez daude euskaltegitik kanpo egiten genituen ekintzak (pintxo lehiaketa, San Tomas eguna, kurtso bukaerako afaria...) sozializatzeko modu desberdina ondo pasatzen dugun bitartean. Espero dut laster normalitate (zaharra) etortzea, lehengo ohituretara itzultzeko!” Eliseo Urdanpilleta oiartzuarrarentzat, aldiz, hauek izan dira aldaketa nagusiak: “Pandemia hau gure bizitzetara abisatu gabe iritsi zen eta, jakina, euskaltegira ere bai. Bat-batean, klaseak bertan behera geratu ziren. Gazteen gisara, teknologia berrietara moldatu behar izan genuen. Hasieran, askok ez zekiten non zeuden, euskara klase batean edo Interneteko ikastaro batean: bideo-deia, Drive, Word eta Google txostena deskargatu, bidali eta abar. Dena zalantzak ziren, baina, azkenean, kurtsoa bukatzea lortu genuen. Ikasturte hau hasi baino lehen, klaseak nola izango ziren galdetu genuen. Zorionez, niretzat behintzat, presentzialak izango zirela erabaki zuten. Batzuek ez daukate arazorik beren etxean ordenagailuaren aurrean jarri eta ariketak egiteko, horrela ohituta daudelako. Nik, aldiz, egunero euskaltegira joatea nahiago dut. Nire ustez, horrela gehiago ikasten da. Azken finean, hizkuntza bat praktikan jartzeko pertsonen arteko harremanak beharrezkoak dira. Gainera, ziur nago, laster, aurreko ikasturteetan bezala, euskaltegiko ekintzak iritsiko direla: afariak, barnetegiak, talo ikastaroa, San Tomas azoka, edozein motatako ekitaldiak... Leku egokienak klasean ikasi duguna praktikan jartzeko. Horregatik, poza ematen dit lehengo garaia iritsiko dela pentsatzeak.”
  • 3. Amaitzeko, datorren ikasturtera begira jarri nahi genuke. Arestian aipatu bezala, osasun-egoera lagun, martxoaren 31tik apirilaren 10era 22.KORRIKA ospatuko dugu. Ea beti bezala denok errepideetara ateratzen garen eta herriari kolorea ematen diogun! Bertan ikusiko dugu elkar. HERRI HAU SORTZEN JARRAI DEZAGUN EUSKARATIK TA EUSKARAZ. Intxixu AEK euskaltegia