SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
18 aizu! 446 / 2020ko apirila
Nolatan iritsi zinen euskarara?
Orain dela ia bi urte etorri nintzen Pa-
sai Antxora bizitzera, mutil lagunarekin
(hura euskalduna da),eta orduan erabaki
nuen ikastea.
Zergatik erabaki zenuen euskara ikas-
tea?
Euskal Herrian nago,eta Euskal Herri-
ko hizkuntza euskara da;niretzat,bizileku
berriko ohiturak, hizkuntza eta kultura
garrantzitsuak ziren. Uste nuen zailagoa
izango zela,baina aitortu behar dut muti-
laren bitartez euskarazko musika entzu-
ten nuela hona etorri baino lehen, eta
horrek asko laguntzen du: Berri Txarrak,
Mikel Laboa…
Nolako prozesua izan duzu?
Mundu guztiak dio azkarra izan dela,
baina nire ikuspegitik nahiko normala izan
da. Nire ustez poliki-poliki eta ingurukoen
iritziz azkar-azkar hasi nintzen ulertzen eta
hitz egiten. Nire aitona-amonei gertatuta-
koa dut buruan:Frantziara joan ziren lanera,
eta bi egunean frantsesez zenbatzen ikasi
zuten.Batzuetan,lanetik atera eta euskalte-
gira etortzea gogorra izaten da, baina tira.
Pentsatzen nuen askoz gogorragoa izango
zela!
Zer izan da zailena zuretzat?
Maila altuagoan nago orain, eta ez dut
nahi beste denbora etxean ikasteko. Hala
ere, Internet bidez, elkarrizketak, saioak eta
beste ikusten ditut. Beharbada, ohikoa da
nor-nori-nork zaila izan dela esatea, baina
nire kasuan ez da bereziki zaila izan.
Eta errazena?
Euskal Herria bera,Euskal Herriko kultu-
ra eta giroa bizi izatea izan da samurrena1
.
Hizkuntza bat kultura bat da. Esate batera-
ko, sagardotegi batean gauza pila ulertzen
duzu. Horrez gain, niretzat iaz Korrikan par-
te hartzea itzela izan zen.Ez nekien ezta zer
zen ere! Xalotasun osoz bizi izan nuen. Le-
kukoa hartu behar nuen tokian marra lu-
rrean ikustean hasi nintzen urduri jart-
zen; azkar-azkar hasi nintzen korrika egi-
ten, furgonetari pega-pega eginda, eta
konturatzerako pankarta oso atzean ut-
zia nuen!
Une barregarriak ere emango zizkizun
ikasprozesuak...
Hitzak eta aditzak asmatu egin ditut,
eta nahaste-borrasteak izan: gazta, gatza,
gazte. Bestalde, Iparraldera joan nintze-
nean,“untsa”entzuten nuen, eta ez nuen
ulertzen; akaso ‘hutsa’ esan nahi zuela
pentsatzen nuen…
Erabiltzen duzu?
Egunero, esnatzen naizenetik; euskara
nire hizkuntza bihurtu da.Pena dut gura-
soak urrun daudelako eta ez direlako ja-
betzen noraino iritsi naizen, eta zein ga-
rrantzia duen euskarak.
Gustuko hitza edo esamoldea?
Harridura azaltzeko, ‘Hara!’. Baserri gi-
roan entzun izan dut, eta hitz samurra iru-
ditzen zait. Haize eta ortzi2
ere asko gus-
tatzen zaizkit.
Trikimailuren bat?
Gogoa oso garrantzitsua da, eta euska-
rari gaztelaniarik ez balego bezala heltzea
ere bai. Pazientzia ere behar da. Hanka
sartzeko beldurra alde batera utzi behar da,
eta kontuan hartu behar da euskaldunok
hor gaudela laguntzeko. Pentsa, nik neuk
neure burua euskaldunen multzoan ikus-
ten dut dagoeneko!
RAUL PEREZ MARTINEZ
Zelan euskaraz?
Re Lozanok bigarren ikasturtea du Pasaiako Txirrita AEKn.
Hasiera-hasieratik hasi zen, eta B2ko taldean ari da gaur egun.
Joan den urtean, lekukoa eraman zuen Korrikan.
Laura Re Lozano
(Murtzia, Espainia, 1995)
“Euskara egunero
erabiltzen dut, esnatzen
naizenetik”
“Neure burua euskaldun artean
ikusten dut dagoeneko”
1.Samur:goxo,leun.
2.Ortzi:zeru.

More Related Content

Similar to Laura Re

NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)aingura
 
Euskara eguna
Euskara egunaEuskara eguna
Euskara egunam27m27
 
Jendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaJendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaPkeizagirre
 
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleakAltzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleakBizarrain Kultur Elkartea
 
Txor txor euskaraz
Txor txor euskarazTxor txor euskaraz
Txor txor euskarazanazka
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakabestipolitak
 

Similar to Laura Re (10)

NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
 
Topaldia: Esti Amorrortu
Topaldia: Esti AmorrortuTopaldia: Esti Amorrortu
Topaldia: Esti Amorrortu
 
Euskara eguna
Euskara egunaEuskara eguna
Euskara eguna
 
Beasain jaietan
Beasain jaietanBeasain jaietan
Beasain jaietan
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Jendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaJendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketa
 
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleakAltzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
 
Abendua 2013
Abendua 2013Abendua 2013
Abendua 2013
 
Txor txor euskaraz
Txor txor euskarazTxor txor euskaraz
Txor txor euskaraz
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 

More from OarsoaldekoAEK

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)OarsoaldekoAEK
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfOarsoaldekoAEK
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 

More from OarsoaldekoAEK (20)

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 

Laura Re

  • 1. 18 aizu! 446 / 2020ko apirila Nolatan iritsi zinen euskarara? Orain dela ia bi urte etorri nintzen Pa- sai Antxora bizitzera, mutil lagunarekin (hura euskalduna da),eta orduan erabaki nuen ikastea. Zergatik erabaki zenuen euskara ikas- tea? Euskal Herrian nago,eta Euskal Herri- ko hizkuntza euskara da;niretzat,bizileku berriko ohiturak, hizkuntza eta kultura garrantzitsuak ziren. Uste nuen zailagoa izango zela,baina aitortu behar dut muti- laren bitartez euskarazko musika entzu- ten nuela hona etorri baino lehen, eta horrek asko laguntzen du: Berri Txarrak, Mikel Laboa… Nolako prozesua izan duzu? Mundu guztiak dio azkarra izan dela, baina nire ikuspegitik nahiko normala izan da. Nire ustez poliki-poliki eta ingurukoen iritziz azkar-azkar hasi nintzen ulertzen eta hitz egiten. Nire aitona-amonei gertatuta- koa dut buruan:Frantziara joan ziren lanera, eta bi egunean frantsesez zenbatzen ikasi zuten.Batzuetan,lanetik atera eta euskalte- gira etortzea gogorra izaten da, baina tira. Pentsatzen nuen askoz gogorragoa izango zela! Zer izan da zailena zuretzat? Maila altuagoan nago orain, eta ez dut nahi beste denbora etxean ikasteko. Hala ere, Internet bidez, elkarrizketak, saioak eta beste ikusten ditut. Beharbada, ohikoa da nor-nori-nork zaila izan dela esatea, baina nire kasuan ez da bereziki zaila izan. Eta errazena? Euskal Herria bera,Euskal Herriko kultu- ra eta giroa bizi izatea izan da samurrena1 . Hizkuntza bat kultura bat da. Esate batera- ko, sagardotegi batean gauza pila ulertzen duzu. Horrez gain, niretzat iaz Korrikan par- te hartzea itzela izan zen.Ez nekien ezta zer zen ere! Xalotasun osoz bizi izan nuen. Le- kukoa hartu behar nuen tokian marra lu- rrean ikustean hasi nintzen urduri jart- zen; azkar-azkar hasi nintzen korrika egi- ten, furgonetari pega-pega eginda, eta konturatzerako pankarta oso atzean ut- zia nuen! Une barregarriak ere emango zizkizun ikasprozesuak... Hitzak eta aditzak asmatu egin ditut, eta nahaste-borrasteak izan: gazta, gatza, gazte. Bestalde, Iparraldera joan nintze- nean,“untsa”entzuten nuen, eta ez nuen ulertzen; akaso ‘hutsa’ esan nahi zuela pentsatzen nuen… Erabiltzen duzu? Egunero, esnatzen naizenetik; euskara nire hizkuntza bihurtu da.Pena dut gura- soak urrun daudelako eta ez direlako ja- betzen noraino iritsi naizen, eta zein ga- rrantzia duen euskarak. Gustuko hitza edo esamoldea? Harridura azaltzeko, ‘Hara!’. Baserri gi- roan entzun izan dut, eta hitz samurra iru- ditzen zait. Haize eta ortzi2 ere asko gus- tatzen zaizkit. Trikimailuren bat? Gogoa oso garrantzitsua da, eta euska- rari gaztelaniarik ez balego bezala heltzea ere bai. Pazientzia ere behar da. Hanka sartzeko beldurra alde batera utzi behar da, eta kontuan hartu behar da euskaldunok hor gaudela laguntzeko. Pentsa, nik neuk neure burua euskaldunen multzoan ikus- ten dut dagoeneko! RAUL PEREZ MARTINEZ Zelan euskaraz? Re Lozanok bigarren ikasturtea du Pasaiako Txirrita AEKn. Hasiera-hasieratik hasi zen, eta B2ko taldean ari da gaur egun. Joan den urtean, lekukoa eraman zuen Korrikan. Laura Re Lozano (Murtzia, Espainia, 1995) “Euskara egunero erabiltzen dut, esnatzen naizenetik” “Neure burua euskaldun artean ikusten dut dagoeneko” 1.Samur:goxo,leun. 2.Ortzi:zeru.