O slideshow foi denunciado.
Seu SlideShare está sendo baixado. ×

2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf

Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Próximos SlideShares
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Carregando em…3
×

Confira estes a seguir

1 de 2 Anúncio
Anúncio

Mais Conteúdo rRelacionado

Mais de OarsoaldekoAEK (20)

Mais recentes (20)

Anúncio

2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf

  1. 1. IKUSKA 2022 IKUSKA 2022 Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko XXIV. Erakustaldia IRRITS 15 min. / 2022 / Euskadi Zuzendaritza eta gidoia: Maider Oleaga. Ekoizpena: Maider Oleaga / Sumendi Filmak, Galapan Productionsir. Aktoreak: Erika Olaizola, Izaro Nieto, Ángela Echaniz, Xabier Elizalde. maideroleaga@gmail.com Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun bero batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura. ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- OIHARTZUNAK 12 min. / 2022 / Iparralde Zuzendaritza eta gidoia: Carmen Echeverria. Ekoizpena: Emilie Tardif. Aktoreak: Jon Ander Urresti, Ainara Leemans. production@amethystefilms.com Maia bere tesia lantzen ari dela, Txema antzerkiko entseguetatik itzuli da. Bikotea egunari buruz hitz egiten ari da. Txema garagardo baten bila joan da, eta ez dio Maiari beste bat ekarri. Horrek gatazka txiki bat sortu du bien artean. Hizketan jarraitu dute emakume bat eta gizon bat kalean eztabaidan entzun dituzten arte. Hasieran ez dira kezkatu, baina emakumearen kexak entzunda, Maia kezkatzen hasi da. Txemak ez dirudi erreakzionatzen duenik, eta horrek haserretu egin du Maia. Eztabaida piztu da bikotearen artean. ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- ERRO BI 12 min. / 2022 / Euskadi Zuzendaritza eta gidoia: Nagore Muriel Letamendia. Ekoizpena: Nagore Muriel Letamendia, Imanol Gurrutxaga, Sara Vozmediano Vicente. Aktoreak: Ibone Ajuria Fondado, Sonia Villamor. nagoremurielletamendia@gmail.com Urtebete igaro da Ainhoaren aita hil zenetik. Harrez geroztik, aitarekin bizi zireneko baserrian bizi dira ama-alabak. Ainhoak hortik alde egin nahi du, lekuak aita gogorarazten baitio. Amak, ordea, alaba berarekin geratzea nahi du. Baserriko behi baten heriotza aitzakiatzat hartuta, Ainhoari hirira joatea galarazten saiatuko da ama. TRINTXER KULTURALA - Apdo. 35 – 20110, Pasaia – Gipuzkoa www.ikuska.eus – info@ikuska.eus
  2. 2. IKUSKA 2022 IKUSKA 2022 Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko XXIV. Erakustaldia ETXEAN 19 min. / 2021 / Euskadi Zuzendaritza eta ekoizpena: Iban del Campo. Gidoia: Silvia Rey. Ekoizpena: Iban del Campo. Aktoreak: Amancay Gaztañaga, Joseba Usabiaga. limbusfilmak@gmail.com Gorroto beteriko urteak, inoiz itxi ez diren zauriak eta esan gabeko maitasun hitzak. Covid 19 eta konfinamendua etsai, Maria Luisa eta Mai, ama-alabek gau oso bat elkarrekin igaro beharko dute. Ihes egin nahian ibiliko dira, baina funtsean, batak bestearen konpainia bilatuko dute. Gau horretan Maik erabaki bat hartu beharko du: bere bizitza erosora bueltatu edo iraganeko mamuei aurre egin eta bere iraganarekin adiskidetu. ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- ARNASA 15 min. / 2022 / Euskadi Zuzendaritza eta gidoia: Raúl Barreras. Ekoizpena Itziar Otxoa. Aktoreak: Eneko Sagardoy, Zorion Egileor. fest@marvinwayne.com  Zuzendari Onena – Cerdanya Film Festival Muino batean eserita, Inaxiok emaztearen heriotza deitoratzen du bertso baten bidez. Haren biloba, Ekaitz, baserrira itzuliko da aitona zaintzera, eta konpainia eta elikagaiak eskaintzen dizkieten animaliak zaintzera. Biek inguruaren ikuspegi ezberdinak dauzkate, baina elkartu egingo dira berriz, eta eta etorkizuneko zailtasunei aurre egingo diete elkarrekin. ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- TRINTXER KULTURALA - Apdo. 35 – 20110, Pasaia – Gipuzkoa www.ikuska.eus – info@ikuska.eus

×