1. Kaixo, gazte:
Aurten C1 mailako titulua ateratzeko asmoa baduzu, gure euskaltegian
eskaintza zabala izango duzu. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-lerro
berriari esker, 20 euro besterik ez dituzu ordaindu beharko!!!
C1 maila prestatzeko hainbat aukera edukiko dituzu:
• Zure ikastetxean bertan ikastaroak urritik maiatza hasierara arte:
◦ Astean behin 2 ordu eta erdiko saioa + Online tutoretzak
◦ Astean bitan ordu eta laurdeneko saioak + jarraian tutoretzak
• Eskualdeko edozein AEK euskaltegitan urritik ekainera bitarte:
◦ Astean bitan 2 orduko saioak + tutoretzak; goizez zein arratsaldez
◦ Larunbat goizetan 4 orduko saioa + tutoretzak
Zer egin izena emateko?
• Ikastaroa ikastetxean bertan izanez gero, ikastetxeko arduradunari
jakinarazi eta izena eman.
• Eskolak euskaltegian jasoz nahi izanez gero, gertura zaitez guregana:
• Epea: iraila bukaera bitarte.