O slideshow foi denunciado.
Seu SlideShare está sendo baixado. ×

DBH-BATX. MARTXOAK 14-18.pdf

Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Anúncio
Carregando em…3
×

Confira estes a seguir

1 de 32 Anúncio

Mais Conteúdo rRelacionado

Mais recentes (20)

Anúncio

DBH-BATX. MARTXOAK 14-18.pdf

  1. 1. Garizuma MARTXOAK 14-18
  2. 2. Martxoak 14 ASTELEHENA
  3. 3. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  4. 4. ➢ Garai egokia izan daiteke GARIZUMA BARKAMENA ESKATZEKO eta BARKATZEKO. ➢ Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=ZXPTHorpJgQ ➢ Gustatuko al litzaizuke norbaiti, zeinekin gaizki jokatu duzun, barkamena eskatzea? Min eman zizun norbait barkatu nahi al zenuke? Zergatik ez duzu gaurko eguna aprobetxatzen? ➢ Barkamena eskatzeak eta barkatzeak ez zaitu inoiz ahulago bihurtuko. “Handi” egingo zaitu. Izan zaitez ausarta eta saiatu. Zoriontsu egingo duzu norbait. Zoriontsuago sentituko zara. BARKATU. BARKAMENA ESKATU.
  5. 5. OTOITZEAN Jainko Aita, kosta egiten zait barkamena eskatzea eta barkatzea. Baina, era berean… hain zoriontsu sentitzen naiz norbaitek barkamena eskatu edo barkatzen nauenean! Badakit zu ona zarela eta naizen bezalakoa maite nauzula, baita nire akatsekin ere. Badakit zuk beti barkatzen nauzula eta ez duzula inoiz nire hanka-sartzeen kontu eramaten. Indar nazazu barkamena eskatu eta barkatzen jakiteko.
  6. 6. Jesusen Bihotz Santua, geure anaia zarena, Mariaren bihotz garbiaren eta gaurko nire otoitz, lan eta oinazeen bidez, zure Bihotzari eskaintzen natzaio eta zurekin batera zure Aitari. Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN EGUNAREN ESKAINTZA
  7. 7. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  8. 8. Martxoak 15 ASTEARTEA
  9. 9. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  10. 10. NIREKIN KONTA DEZAKEZU ➢ Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=Qi_YGKSGUrg “Beharrean dauden lagunak laguntzera deitzen gaituztenean jakingo dugu nolakoak garen eta zerez gauden osatuta.” ➢ Beharko zaitudanean… konta al nezake zurekin? Hor egongo al zara beti? ➢ Seguru zuk uste baino pertsona gehiago daudela gaur bertan haien ondoan egon zaitezen zain, laguntza, animo-hitz bat esan diezaiezun. Nahikoa duzu begiak irekitzea. ➢ Zurekin kontatzeko aukera izan dezatela, badakitelako zu hor egongo zarela.
  11. 11. OTOITZEAN Jainko Aita, nire lagun bakoitzaren alde eskatzen dizut. Eskerrak haiengan konfiantza osoa eduki dezakedalako. Eskerrak ondoan ditudalako beti, maite nautelako eta niretzat onena nahi dutelako. Eskerrak maite eta estimatzen nautela sentitzen dudalako. Egizu pertsona fidagarria izan nadila eta senti dezatela haien ondoan egongo naizela beti behar dutena behar dutela.
  12. 12. Jesusen Bihotz Santua, geure anaia zarena, Mariaren bihotz garbiaren eta gaurko nire otoitz, lan eta oinazeen bidez, zure Bihotzari eskaintzen natzaio eta zurekin batera zure Aitari. Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN EGUNAREN ESKAINTZA
  13. 13. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  14. 14. Martxoak 16 ASTEAZKENA
  15. 15. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  16. 16. ➢ Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=7H6Va5Nw6hQ&t=3s ➢ Rafa Nadal-ek ez du aurkezpenik behar. Mundu osoak ezagutzen du. 21 Grand Slam irabazi ondoren, harrigarria da bere hitz egiteko era. ➢ Pertsona baten handitasuna bere apaltasun- neurrian eta izandako aukeren aurrean esker oneko agertzean adierazi ohi da askotan. ➢ Baita ahalegin-gaitasunean eta izandako aukerak aprobetxatzeko asmoan ere. Talentua landu beharra dago… Bestela, galdu egin baitaiteke. APALTASUNA: OINAK LURREAN
  17. 17. OTOITZEAN Jesus, apaltasun eta xumetasun-eredu izan zinen. Kobazulo batean jaioz sartu nahi izan zenuen gizon- emakumeon historian zu Jainko izanik. Pertsona apal, pobre eta behartsuenen ondoan egon zinen beti. Gurutzean bizitza emateraino iritsi zinen. Lagun iezadazu apal izaten. Ez dezadala nire burua beste inoren gainetik dagoela uste izan. Abegitsu onar ditzadala pertsona guztiak.
  18. 18. Jesusen Bihotz Santua, geure anaia zarena, Mariaren bihotz garbiaren eta gaurko nire otoitz, lan eta oinazeen bidez, zure Bihotzari eskaintzen natzaio eta zurekin batera zure Aitari. Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN EGUNAREN ESKAINTZA
  19. 19. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  20. 20. Martxoak 17 OSTEGUNA
  21. 21. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  22. 22. ➢ Aitaren eguna ospatuko dugu datorren larunbatean, martxoak 19. Egun egokia zure aitari ESKERRIK ASKO esateko eta zenbat maite duzun adierazteko. ➢ Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=RzEEQLpXYt8 ➢ Aitarentzat daukan onena zara zu eta bizitza bera ere emango luke zure alde. Maite zaituelako, besterik gabe. ➢ Agian ez du beti lortuko eta, zure ustez, zenbait gauza oker ere egingo ditu. Baina ez ahaztu inoiz zuregatik zer egin duen, zer egiten duen eta zer egingo duen. AITAREN EGUNA
  23. 23. OTOITZEAN Jainko Aita, nire aitaren alde eskatzen dizut gaur. Bedeinka ezazu, zaindu, babestu. Lagun iezaiozu zoriontsu izaten. Eskerrak bere maitasunagatik, eskuzabaltasunagatik, arretagatik eta niregatik egiten duen guztiarengatik. Esker oneko ager nadila beti berarekin eta zenbat maite dudan esaten jakin dezadala.
  24. 24. Jesusen Bihotz Santua, geure anaia zarena, Mariaren bihotz garbiaren eta gaurko nire otoitz, lan eta oinazeen bidez, zure Bihotzari eskaintzen natzaio eta zurekin batera zure Aitari. Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN EGUNAREN ESKAINTZA
  25. 25. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  26. 26. Martxoak 18 OSTIRALA
  27. 27. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean
  28. 28. Parabola hau esan zien Jesusek: «Pikondo bat zeukan landatuta gizon batek mahastian. Fruitu-bila joan zen, baina ez zuen ezer aurkitu. Honela esan zion mahastizainari hura ikustean: “Begira: hiru urte dira pikondo honen fruitu-bila natorrela, eta ez dut inoiz fruiturik aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako galdu lur-eremu hori alferrik?" Mahastizainak erantzun zion: “Jauna, utzi beste urte bete; aitzurtu egingo dut inguruan eta simaurra botako diot ea fruiturik ematen duen. Bestela, orduan bai, moztu".» EBANJELIOA. GARIZUMAKO 3. IGANDEA ( Lk 13, 7-9)
  29. 29. ➢ Gure bertsiorik onena eskaini ahal izateko, bihotz-berritzera, aldatzera gonbidatzen gaitu Jesusek. ➢ Garai egokia da GARIZUMA gure barnea begiratzeko eta zertan hobetu behar dugun ikusteko. ➢ Jesusek pazientzia handia du… badaki zain egoten… Badaki nolakoak garen… badaki aldatzea kosta egiten dela…. Horregatik esaten du: “Jauna, utzi beste urte bete.” ➢ Gure ondoan dago, gure aldaketa lagunduz: “Aitzurtu egingo dut inguruan, simaurra botako diot ea fruiturik ematen duen.” ➢ Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=ABOFgkZY0hI&t=11s EBANJELIOA. GARIZUMAKO 3. IGANDEA. ( Lk 13, 7-9)
  30. 30. OTOITZEAN Jesus, bihotz-berritzera, aldatzera, gure onena eskaintzera deitzen gaituzu. Amets handiak izatera gonbidatzen gaituzu, bizitza bete-betea izatera, alaitasunez eta eskuzabaltasunez bizitzera. Eskerrak gure ondoan zaudelako animatuz, lagunduz, gure ametsak lortzeko adoretuz.
  31. 31. Jesusen Bihotz Santua, geure anaia zarena, Mariaren bihotz garbiaren eta gaurko nire otoitz, lan eta oinazeen bidez, zure Bihotzari eskaintzen natzaio eta zurekin batera zure Aitari. Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN EGUNAREN ESKAINTZA
  32. 32. AITAREN eta SEMEAREN eta ESPIRITU SANTUAREN izenean

×