ldundiko Kultura eta Kirol Sailak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako Jaiak direla eta, iragarpen-kartela egiteko lehiaketarako deia egin du. Berritasun gisa, aurten sari finalistetako bat GAZTE kategoriari dagokio: Kategoria berri horretakoak izango dira arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituztenak edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoak. Lehiaketaren helburua artisten sorkuntza eta parte hartzea sustatzea da, bereziki gazteena, eta jai horiei ahalik eta zabalkunde handiena emango dien diseinua saritzen saiatzea. Kartelean testu hauek sartu beharko dira: ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2023 FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 28 de abril – 1 de mayo / 2023 Datorren astelehenean oinarriak argitaratuko dira eta proposamenak aurkezteko epea martxoaren 7an irekiko da, asteartea.