Osalanek "Nola kudeatu arrisku psikosozialak zure enpresan" izeneko gida berria aurkeztu du. Lourdes Íscar zuzendari nagusiak esan duen bezala, gida horren helburua da arrisku psikosozialen kudeaketa, beste prebentzio-eremu batzuetakoa bezala, enpresaren kudeaketa-sistema orokorraren parte izan dadin laguntzea, laneko arriskuen prebentziorako plan bat ezarriz eta aplikatuz.