SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
Download to read offline
Lehen partea
I kapitulua
Ginean sortu nintzen, ama nitaz erditzean hilzorian egon zelarik, Senegal eta Mali
ondoko Ginea deitzen duten horretan. Fula etniakoa naiz, baina beste etnien
hizkuntzetan ere moldatzen naiz, frantsesez ere bai, eskolan ikasita. Gineako
hiriburuan jaio nintzen, Konakryn, baina berehala herrira itzuli ginen, Thiankoira. Eta
herrian jaio ziren beste hiru anaiarrebak. Herrian behiak genituen eta haiek zaintzen
nituen nik, baita putzutik ura atera atera eta arropak garbitu, dena amak esanda.
II kapitulua
Aitak Konakryn egiten zuen lana. Etxeko zapatilak saltzen zituen kalean. Saldu
egiten zuen, baina jendeak zorretan erosten zuen maiz, eta zor horren neurria eta
beharra ziurtatzeko aitak banbu zatiak, neurri eta zulo desberdinekin, egin eta
gordetzen zituen. Batzuetan nik zaintzen nuen salmenta-postua. 5 urtetik 13 urtera
bizi izan nintzen han, herritik 430 kilometrora. Muhtar lagunari esker gutuna bidali
nion amari, herrira zihoan pertsona baten bitartez. Asmo maite dut ama. Fatimatu du
izena eta aitak Mamadou.
III kapitulua
Aitak jo egiten ninduen zerbait gaizki egiten nuenean. Gerriko askatu eta etzateko
esaten zidan, zartakoak emateko. Nik dakor (ados) esaten nion. Eskolara joaten ez
nintzenetan ere jo egiten zidan.
Izan ere, aita ez zen eskolara joan. Eskolara joateko esnatu egiten ninduen. Han
frantsesa irakasten ziguten, eta beste hiru gauza: errepidea nola zeharkatu, jendeari
errespetua zor zaiola, eta bestea enaiz gogoratzen.
IV kapitulua
Aitak diabetesa zuen eta gaixo egoten zen. Egun batean lanari utzi behar zion. Eta
ni laguntzen saiatzen nintzen, eta aita zaintzen, berokia eramaten eta. Aitak otoitz
egiteko esaten zidan, baina pentsatu baino enuen egiten, nola moldatu behar ginen.
Aitak dirua eman zidan parazetamol erosteko, baina botikak itxita zeuden. Itzuli
nintzenean etxera, aita hotz zegoen. Ez zuen ezer erantzuten. Laguntza eskatu
nuen eta auzokoak etorri ziren. Joan behar nuela esaten zidaten, baina nik enuen
nahi aitarengandik aldendu. Eta aita hila zela esan zidaten orduan.
V kapitulua
Aita hila zela kontatu nahi nion amari. Osaba bantegana joan nintzen, baina dirurik
ez zuela esan zidan. Nola ordaindu behar nuen etxeko alokairua, hamar euro baino
ez baziren ere? Eta bidaia? Azkenean, auzoko batzuek lagundu eta dirua eman
zidaten autobusez joateko herrira.
VI kapitulua
Autobusa hartu nuen herrira heltzeko. Horretarako beste herri batera joan behar
nuen eta gero oinez jarraitu. Heldu nintzenean, amari ez nengoela ondo baino enion
esan, eta orduan amak jakin zuen aita hila zela eta negarrez hasi zen. Goizean, nire
anaiarreba txikiak ikusi nituen, Fatumata Binta eta Rouguiatou neskatoak, eta
txikiena Alhassane, mutila. Etsirik sentitu nintzen, nola aterako ginen aurrera
pentsatuta. Garbi ikusi nuen ezingo nuela eskolan segitu, eta hala esan nion amari.
VII kapitulua
Amak bi behi saldu zituen niri dirua emateko. Nik komertzioan hastea nahi zuen,
baina nik enuen horretan esperientziarik. Gainera, atzerrira joan nahi nuela esan
nion. Negarrez hasi zen ama, baina azkenean nire hitzak aintzat hartu eta bere
bedeinkapena eman zidan. Konakryra abiatu nintzen.
VIII kapitulua
Liberiara joatea deliberatu nuen, ez dakit zergatik. Konakryko autobus geltokira joan
eta autobus txoferrari zer gertatzen zitzaidan azaldu eta gero, utzi zidan autobusera
igotzen, nahiz 13 urte baino ez nituen, baina goian, ekipajeak doazen lekuan. Hiru
eguneko bidaia egin nuenLiberiako Monrovia hiriburura heltzeko, autobusaren
gainean, familiarekin eta nire buruarekin pentsatzen.
IX kapitulua
Liberian ingelesez mintzazen dira. Watazai (Waterside) merkatura heldu nintzen.
Han lean hasi nintzen kaxak batera eta bestera eramaten, sos gutxi batzuen
trukean. Batzuetan ezin nituen zamak eraman. Jendeak konfiantza hartu zuen irekin,
baino gauero geltokira itzuli eta kartoi batzuen gainean egiten nuen lo.
Egun batean kamioi baten konponketan ari zen gizon bat ezagutu nuen. Hura ere
ginearra zen, zertan nenbilen kontatu nion, eta zamaketari moduan bizimodua
ateratzea ez zela gauza ona esan ondoren, ea zer izan nahi nuen galdetu zidan.
Kamioi-gidari, esan nion. Bera kamioi-gidaria zela esan zidan, eta pentsatzen geratu
zen. 13 urte nituen eta pentsatu behar zuen nirekin zer egin.
X kapitulua
Hiru egunera, gizona azaldu zen merkatura. Jatera gonbidatu ninduen. Esan zidan
ez zuela nahi nik zamaketan jarraitzea eta aprendiz hartuko ninduela. Gizonak
Tanba zuen izena, eta kamioiko zama lotzen, olioa botatzen eta gurpila puzten
laguntzen nion. Katolikoa zen. Bere etxean hartu ninduen, bere familiakoa banintz
bezala.
Baina egun batean etxera deitu eta anaia txikiak ama gaixo zegoela esan zidan eta
itzuli behar nuela. Tanbari kontatu nion egoera eta ulertu zuen. Arropa eta dirua
eman zidan eta Konakryra itzuli nintzen, eta handik Thiankoira, aurrena autobusez
eta gero oinez, beti bezala.
XI kapitulua
Etxera iritsi eta ama oso ahul ikusi nuen. Bizkarrean hartu eta 10kmra zegoen
ospitalera eraman nuen oinez, anaia txikia lagun. Han ordu batzuk zain egon
ondoren, medikuak esan zidan amak likido asko zuela gorputzean eta botika batzuk
errezetatu zizkidan. Bere motoan eraman zuen ama bueltan etxera, gu oinez
itzultzen ginen bitartean. Halere, inoiz ezingo dut ordaindu amak nigatik egin duen
guztia.
XII kapitulua
Ama sendatu ibtartean haren ondoan geratzea deliberatu nuen. Alhassane, mire
miñan edo anaia txikia pozik jarri zen. Alhassane mutil azkarra zen, irakasleek hala
zioten. Eskolara joateko 9 kilo egiten zituen oinez, bizikleta ekarri nion arte. Ahal
zuen guztian laguntzen zidan, eta ez zuen ezer eskatzen, bazekileako zein zen
egoera. Halere, garbi nuen ahal nuen guztia egingo nuela berak eskolara joaten
segitzeko, aitak agindu bezala.
XIII kapitulua
Bi urte igaro nituen horrela, ama eta anaiarrebak zaintzen eta behiak gobernatzen.
Bereziki atsegin nuen nire bi arreba txikiak, Fatumata Binta eta Rouguiatou
bizkarrean eramatea, oihalean bildurik. Duela gutxi hitz egin dut beraiekin: Bintak
eskolan hasi nahi du, eta aurrera egitek oesan diot, ofizioa ikasteko, josten edo.
Rouguiatourekin ere mintzatzen naiz eta nirekin asko gogoratzen dela dio.
XIV kapitulua
16 urte arte egon nintzen herrian, Thiankoin. Alhassanek lagundu egiten zidan
lanean, bizitza aurrera ateratzen ez baitzen erraza. Nik ikasten jarraitzeko esaten
nion behin eta berriz, baina azkenean esan zidan eskola utzi eta ofizio bat ikasi nahi
zuela, mekaniko edo. Saiatu nintzen bere asmoa aldatzen, eta nire bizitza osoa
kontatu nion, bizitza zer den ikus zezan, baina hori dena berak bazekien.
Azkenean, Konakryra joatea erabaki nuen eta amari asmo hori azaldu nion. Dirua
irabazi nahi nuen, Alhassanek eskolan jarrai zezan. Amak negar egin zuen.
XV kapitulua
Konakryn kamioilari aprendiz moduan aritu nintzen, milatik gora kilometrora zegoen
hiri batera joanetorriak eginez. Behin, kamioia soinu arraroak ateratzen hasi zen
aldapa batean eta azkenean gelditu egin zen. Nagusia pieza baten bila joan zen eta
ni bi egunez geratu nintzen kamioia zaintzen.
Kamioia gidatzen eta motorreko soinuak ulertzen orduan ikasi nuen. Nagusiak bidoi
bat jartzen zuen gidariaren aulkian eta ni gainean eseritzen nintzen bolantea
eramateko.
XVI kapitulua
Kamioarekin hasi eta hiruzpalau urtera, eta aspaldiko partez, etxera deitu nuen. Ama
ongi zegoen, baino Alhassane etxetik joana zela aste batzuk bazirela esan zidan
larriturik. Konakryn, aitaren anaiarengana joan nintzen ea bazuen haren berririk,
baino ez. Thiankoira joan nintzen, eta han oso triste jarri nintzen, errudun sentitu
nintzen, dirua etxera bidali ez nuelako aprendiz egon nintzen denbora guztian. Agian
horregatik, Alhassanek pazientzia galdu eta azkenean alde egin zuen, bizimodua
ateratzeko. Auskalo nora joana zen, zein herrialdetara. Azkenean, amak Konakryra
itzultzeko esan zidan, nire ogibidea han baitzegoen. Abisatuko zidala zerbait jakin
ezkero.
XVII kapitulua
Konakryra itzulita, hilabete batzuetara lagun bat etorri zen lantokira Alhassaneren
berriekin. Libian omen zegoen. Ezin nuen sinetsi, nola zen posible ume bat baino ez
zen Alhassaneren Libian egotea? Amari deitu nion eta berretsi zidan lagunak
esandakoa. Hain nengoen asaldatuta, non ama nahastuta zebilela pentsatzeraino
heldu nintzen. Baina Alhassanek berak deitu omen zion hori esateko, eta haren
telefonoa eman zidan.
XVIII kapitulua
Amak emandako telefonotik deitu eta azkenean Alhassanerekin, miñan edo anaia
txikiarekin harremanetan jarri ninduten. Libiara joatea, eta noski hortik Europara
joateko asmoarekin, nolatan bururatu zitzaion galdetu nion, eta ama laguntzeagatik
egin zuela esan zidan. Herrian ez zegoela etorkizunik. Ulertzen niola esan nion, eta
ama laguntzeko eskatu zidan. Errefuxiatu eremu batean zegoen, eta haren
kokapena esan zidan. Lau egunetara, harantz abiatu nintzen.
Bigarren partea
I kapitulua
Autobusez Sigiri hirira iritsi eta Bamakora, Maliko hiriburura, zihoan kamioi gidari bat
konbentzitu nuen ni eramateko, dirua ordainduta. Bamakon, ginear batek Gao hirira,
desertuan, joateko geltokira lagundu zidan. Eta han atera nuen Gaora joateko tiketa.
Autobusera igo eta lokartu nintzen. Esnatzean, basamortuan ginen.
II. kapitulua
Gaora hiru egunetara iritsi ginen. Autobusa zubi batean gelditu eta hantxe jaitsiarazi
gintuzten. Maliko soldaduek tuareg gizonen esku utzi gntuzten. Haiek pickup batean
eraman ninduten, beste batzuekin batera. Aljeriara joan nahi nuen galdetu zidaten
eta nik baietz, eta orduan eremu itxi batean sartu gintuzten. Han gutxi gorabehera
200 lagun izango ginen. Ordaintzen banuen, Aljeriara eramango nindutela esan
zidaten zaintzaileek, bestela akabatu egingo ninduten. Amak emandako diru guztia
eman eta egun batzuetara kamioia etorri zen gure bila.
III kapitulua
94 lagun igo ginen kamioira. Basamortuan barneratu ginen. Jatekorik gabe eta ur
bidoi txiki bat. Kamioia ez zen ezertarako gelditzen, txiza praketan egin behar
zenuen. Batzuek botaka egiten zuten. Bost egunez ibili ginen kamioian, ezagutzen
ez genituen tuareg gizon horien eskuetan. Haren merkantzia hutsa ginen, ze
Aljeriara, Espainiara zein Italiara joan behar zenuela esanda ere, denok genuen
helmuga berdina.
IV kapitulua
Taalanda izeneko herrixka batera heldu ginen, gotorleku eta kartzela itxurakoa, non
jendea armatua zebilen. Erdiko plaza batera eraman gintuzten, horma batez
inguratua. Han uzten zaituzte, eta egunean behin pasa zure eskuetara janaria botaz.
Kiskaltzen egoten zen janaria, eta batzuetan erori egiten zitzaizun, eta jan gabe
gelditzen zinen. Plaza hori merkatua da, pertsonen merkatua. Aldika tipo bat sartzen
da tuareg buruarekin, eta han preso edo gauden guztiak ikuskatzen ditu. Gero,
tuaregarekin prezioa adostu eta pertsonak erosten dituzte. Baina ni ez ninduten
erosi eta hiru egunez egon nintzen han.
V kapitulua
Den-dena kentzen dizute han. Niri nortasun agiria kendu zidaten, eta paperik gabe
geratu nintzen. Aske geratzeko, ahal zenuen familiari deitu eta haiek erreskate bat
ordaintzea, baina nik ez nuen hori egin, hiltzeko mehatxua bazidaten ere. Baina nik
beste modu bat pentsatu nuen handik ateratzeko, ihes egitea alegia. Paretan zulo
batzuk ikusi nituen eta handik igotzea pentsatu nuen. Lagun bati esan eta gauez
ihes egitea adostu genuen. Plazako pareta igo eta bestaldera igo ginen, handik
kanpoko paretara abiatu ginen eta egur bat eskaileratzat hartuta igo genuen.
Kanpora jauzi egin nuen, hondarrera erortzean ez duzu soinurik ateratzen, baina
nire laguna gaizki erori eta garrasi egin zuen, hanka hautsita. Korrika alde egin nuen,
lagunaren garrasia entzunda tuaregak atera eta laguna nola jipoitzen zuten aditzen
nuen bitartean. Gauaren iluntasunean galdu nintzen.
VI kapitulua
Eguna argitu eta desertua besterik ez zegoen, alde guztietara. Oinutsik nenbilen.
Orduak pasa eta egarria sentitzen hasi nintzen, baina egarri izugarria. Hots bat
entzuten hasi nintzen, motor bat edeo, gerturatzen. Azkenean nigana heldu zen, ni
beldurturik nengoen. Nora nindoan galdetu eta Timiauinera nindoala esan nion,
Aljeriara. Motorrera igotzeko esan zidan, tartexo batean eramango ninduela.
Motorrera igo eta denbora batera gelditu zenean, ura eman zidan edateko,
Timiauinerako bidea erakutsi (bi orduro gurpil bat aurkituko nituela bidean, seinale
moduan), bera Taalandara zihoalako, eta aurrean 55km nituela esan zidan. Diru
pixka bat emanez gero, berak eramango ninduela, bainao ez neukan ezer ere.
Suertea opa zidan, kontrolak eta saihesteko. Eta alde egin zuen.
VII kapitulua
19 orduz jarraian ibili nintzen desertuan. Urik gabe. Hilko nintzela ziur nengoen.
Halako batean bi kif aurkitu nituen bidean, bi bidoi, tuareagak uzten dituztenak urez
edo gasolinaz beteak. Ura edan nuen, asko, Azkenean, han zegoen kautxuzko
neumatiko bat hartu eta urez betetzen saiatu nintzen, baina ura isurtzen zen,
zulatuta zegoelako. Azkenean, kamisetarekin lotu eta lortu nuen urez betetza. Eta
berriz ere abiatu nintzen. 3 egunez ibili nintzen, batzuean haize bortitzagatik gelditu
behar izan banintzen ere. Batzuetan haluzinazioak ere izaten nituen. Azkenean, bai,
argi batzuk ikusi, eta haietara iritsita, Timiauinera heldu nintzela jakin nuen.
VIII kapitulua
Lehenbizi, meskitara joan nintzen, otoitz egiteko, Jainkoarekin hitz egiteko. Otoitza
bukatu eta zahar bat hurreratu zitzaidan, ogia eta zukua eman zizkidan. Dena irentsi
nuen, eta gero lo egin. Esnatu eta hankak handituta nituen. Herrira jaitsi eta mutiko
batek ginearra nintzela sumatu zuen, bera ere hala zen, hizketan hasi eta ostatu
batera eraman ninduen. Han masajea eman zidan hanketan. Ismail zuen izena.
IX kapitulua
Ismailek 14 urte zituen eta mutil berezia zen. Hankak sendatu, oinetakoak eman eta
lana bilatzen lagundu zidan. Elkarrekin bilatu genuen lana eta aurkitu ere bai.
Egunean hondarra eramaten ibiltzen ginen toki batetik bestera eta horrela 6 euro
edo irabazten genuen egnuero. Laugarren astean beste herri batera abiatu ginen.
X kapitulua
Herri hori 150kmra zegoen, baina hara joateko bazen errepide. Oinez abiatu ginen,
hiru lagun: Maliko bat, Ismail eta ni. Bidearen erdian edo, Malikoak ez zuen aurrera
jarraitu nahi izan, pott eginda zegoen, baina guk aurrera jarraitu genuen. Bidea luzea
zen, baina gero eta kilometro gutxiago geratzen zen. Sugea ikusi genune, baina ez
genion ezer egin, zorte txarra dakarrelako. Hondar gainean egiten genuen lo.
Biostgarren egunean Bordj herrira heldu ginen.
Han lanean hasi ginen, zementuarekin eta, etxeak egiten. Lan gogorra zen, eta gutxi
ordaindua. Bi hilabete pasata, beste herri batera joan ginen, aurrena pick-up batean,
estu-estu beste 16 lagunekin, eta gero autobusez, Adrarrera iritsi arte.
XI kapitulua
Herri hori beste mundu bat zen. Denak arabeak ziren, bizarrarekin gizonak,
emakume denak tapatuta nikabarekin. Geltokira joan ginen, baina Ghardaiara
joateko tiket bakarra erosteko dirua genuen. Ismailek esan zidan ni bakarrik joateko,
baina ezin nuen haurra han bakarrik utzi eta geratzea erabaki nuen. Handik atera,
eta taxista bat gurekin errukitu eta dirua eman zigun, baina aski ez. Azkenean, gu
bezalako batzuekin topatu eta gure kasua kontatuta, dirua bildu zuten falta zitzaigun
kopurua osatzeko.
XII kapitulua
Ghardaian lanean aritu ginen. Bi hilabetera, Ismailek Aljerrera joan nahi zuen, bina
nik Libiara joan nahi nuen, anaia txikiaren bila. Haren istorioa kontatu eta etxera
eraman nahi zuela esan nion. Ez nuela Europara joan nahim, soilik anaiarekin etxera
itzuli. Besarkada eman eta agurtu egin ginen. Nik hilabete bat gehiago pasa nuen
han, Libiara joan aurretik.
XIII kapitulua
Libiara igarotzea arriskutsua zela esan zidaten. Poliziak harrapatzen bazaitu, ez
dauka erreparorik zu torturatzeko. Talde bat igaro behar zuen gau batean, baino ez
nintzen ausartu haiekin pasatzera. Biharamunean, bi ginearrekin topo egin eta
haiekin joateko dirua eskatu zidaten, baina absurdua zen, ze denok pasa ginen
oinez. Asko hitz egiten zuten gainera, eta ez nien tankera onik hartu. Haiek abiatu,
eta haien atzetik abiatu nintzen denbora batera. Herri batera iritsi eta meskitara
zihoan zahar bat ikusi nuen, fusila bizkarrean. Allahu akbar. Libian nengoen beraz.
XIV kapitulua
Arabiar batekin hizketan hasi eta lana lortzeko beste norabait joan behar nuela esan
zidan. Garaje batera eraman ninduen, non pick-up asko zeuden. Hango gizonari
Sabrathara joan nahi nuela esan nion. 150 libiar dianr eskatu zizkidan, 150 euro
beraz. Diru asko. Buelta bat eman nuen, itzuli eta dirua eman nion. Nire izena
zerrenda batean apuntatu zuen.
XV kapitulua
Eguna iritsi zenean, estu-estu eginda sartu gintuzten pick-upera eta gainera estalki
bat jarri. Kexatu nintzen, baina buruan jo eta mehatxatu egin ninduten. Denbora luze
baten ondoren, pick-upa gelditu eta hortik aurrera oinez jarraitu behar genuela esan
ziguten, azkar gainera, eguna argitu aurretik poliziak ez harrapatzeko. 6 pertsona
iritsi ginen Sabrathara, beste guztiak atzean gelditu ziren.
XVI kapitulua
Han, ni bezalako bat aurkitu eta Europara joan nahi banuen, Baba Hassan eremura
sartu behar nuela esan zidan. Nire asmoak ez ziren haiek, baina kanporatua ez
izateko, berarekin joan nintzen. Baba Hassan eremua zabala da, eta han
immigranteak baino ez daude. Datuak hartu zizkidaten, eta nik jaiotze datan gezurra
esan nuen, 17 urte izateko, adin txikikoa izanda ez bait zaituzte kartzelara eramaten.
Gero, eremu horretarakoa nintzela esan zidan eta ezin nuela beste eremu batera
joan. Nik dena isilik onartzen nuen, bestela kanpora bidali edo jo egingo zidaten.
Oso garbi daukat: Libia immigranteen kartzela handi bat da.
XVII kapitulua
Goizean asaldaturik esnatu nintzen eremuan, Alhassane nire ondoan zegoela
sinetsirik. Baino ez. Kalera atera, eta apenas zebilen inor. Guztiei erakusten nien
Alhassaneren argazkia, baina ez zutela ezagutzen erantzuten zuten, eta gutxienez
ez zuten erantzun garbirik ematen. BabaHassan eremuaren izena zen, baina egia
esan pertsona bat zen, immigranteen trafikoa kontrolatzen zuen pertsona. Hala esan
zidaten, eta diru asko irabazten zuela.
XVIII kapitulua
Sabrathan bi egun eman nituen. Beldurrez, izututa, inor ez kaleetan, tiro hotsak
noizean behin. Erne beti, korrika batzuetan. Loak hartzen zaituen arte. Eta
Alhassane gogoan. Kontrolak daude, eta haietan mutiko gazteak armaturik. Afrikar
guztiok hilko gintuztela esan zidan haietako batek.
XIX kapitulua
Ondoko herri batera joatea erabaki nuen, baina gauez egin behar nuen, poliziak ez
harrapatzeko. Oinez egin nuen bidea, erne, geldituz eta begiratuz etengabe.
Goizean goiz begiak itxi eta lo hartu nuen. Goizean esnatu eta aurrera jarraitu nuen.
Arriskutsua da denbora askoan leku berean egitea. Baina halako batean pauso
batzuk sumatu eta arabiar gizon zahar batek heldu zidan bizkarretik. Zerbait galdetu
zidan, baino enion ulertu. Kalaxnikova erakutsi zidan eta 4x4 batera igoarazi
ninduen. Armak zeuden barruan eta atzean jarri nintzen. Hitz egiten zidan baina ez
nion ulertzen, arabieraz gutxi dakit eta.
XX kapitulua
Bahiturik nengoela ulertu nuen. Buruz behera batzuetan edo belauniko, torturatu
egin ninduen gizon hark, herrira deitu eta dirua eskatzeko esaten zidan. Nik esaten
nion ez nuela inor dirua emateko, baina alperrik. Erortzen nintzenean, fusilarekin
jotzen ninduen. Ura ematen zidan, baina bakarrik egarriz ez hiltzeko adina. Eremu
hartan ez nengoen bakarrik, beste ehun baino gehiago zeuden, emakumeak eta
haurrak, eta haien garrasi lazgarriak aditzen ziren. Denak ni bezalakoak, Europara
joan nahi izatea haien erru bakarra. Ez ditut horrelako gauzak gogoratu nahi, ze
bizitakoa berriz ere gogora etortzen zait.
XXI kapitulua
Azkenean zaharrak ulertu zuen nigatik inork ez zuela erreskaterik ordainduko, eta
4x4 batera igoarazi eta beste toki batera eraman ninduen. Han beste gizon zahar
arabiar bat zegoen, eta biak luze egon ziren hizketan, niri begira. Nik ez nekien ezer
ere, uste nuen hilko nindutela. Azkenean, ezagutzen ez nuen gizonak dirua eman
zion nire bahitzaileari. Orduan jakin nuen gizon horrek erosi egin berri ninduela.
XXII kapitulua
Erosi ninduen zaharrak hangar batera eraman ninduen 4x4 batean. Frantsesez
pixka bat bazekien. Hangarrera sartu eta han ehunka oilo zeuden, janari aleak hartu
eta bota egin zizkien. Lan hori egin behar nuela esan zidan, oiloei jatekoa eman, arlo
aleak, eta gero arrautzak bildu. Oke, esan nion. Eta han egon nintzen, gau eta egun,
oiloekin denbora guztian, baita lo egiteko garaian ere. Izan ere, haien kantu
zatarrarekin esnatzen bainintzen egunero. Zaharra iluntzean etortzen zen, arrautzak
jaso, niri janari pixka bat ekarri eta hizketa pixka bat egiten genuen. Gero, klak-klak,
atea itxi eta alde egiten zuen, Zaharra azkenean nirekin errukitu eta aske utziko
niduelako esperantza nuen.
XXIII kapitulua
9 egun egon nintzen horrela, oiloekin eta. Zaharra egunero etortzen zen, eta dena
ongizihoan galdetzen zidan, ea oiloren bat hil zen. Hamargarren egunean, zaharra
etorri eta arrautzak kontazen ari zela, telefonoz dei bat jaso eta korrika alde egin
zuen asaldaturik, baina atea ixtea ahazturik. Itxaron nuen pixka bat, baina denbora
batera ihes egin nuen. Zawiya herriko argiak ikusi, eta hara joan nintzen, Baba
Hassan-era, horko trankilo edo kanpamendura, beldurrez, zaharrak aurkitzen
baninduen, ziur bainintzen hilko ninduela. Harekin eta oiloekin amesgaiztoak izaten
ditut egun ere.
XXIV kapitulua
Zawiya eta Sabrathako "campo" edo eremu guztiak arakatu nituen hurrengo
egunetan, Alhassaneri buruz galdezka. Alperrik. Agian Sirten edo Tripolin, Libiako
hiriburuan egongo zela esaten zidaten. Etsirik nengoen. Alhassane aurkitu ezean,
nahiago nuen hilda.
XXV kapitulua
Azkenean, Sabrathan ezagutzen nuen ginear batek denek zerbait isiltzen zidatela
esan zidan. Eta berak kontatuko zidala, ikusten zuelako zenbat sufritzen ari nintzen.
Esan zidan ez zekiela non zegoen , baina bazekiela naufragio bat izan zuela. Nik ez
nekien zer zen naufragio, baina azkenean esplikatu zidan ontzian gertatzen den
istripua dela. Beraz, Alhassane Europara sartzeko "programa" batean sartu zen. Eta
esan zidan berarekin batera, 144 pertsona zirela guztira, zodiak batean. "Trankilo"ra
(kanpamendura) itzuli, kartoi batzuen gainean etzan eta nire izpiritua ilundu zen
guztiz, Alhassaneren ezbeharrak atsekabeturik guztiz. Zer esan behar nion amari?
Batzuetan sinetsi ere enuen egiten lagun horrek esandakoa. Nola sar daitezke 144
pertsona zodiak batean? Baina beste lagun batek esan zidan baietz, posible zela,
eta gehiago ere bai. Alhassaneren argazkia erakutsi nion. Ezagutzen ez zuela esan
zidan horrek ere.
XXVI kapitulua
Kalera atera nintzen. Tiroak entzuten ziren tarteka. Baina nik miñan, anaia txikia,
nuen gogoan. Mutiko azkar eta ernea. Hari laguntzea, ikasketa bidean jartzea, zen
nire eginkizuna. Aitak agindu zidan. Baina naufragio batean izan da. 144 lagun.
Baina hori ez da deus ere Libian.
Hirugarren partea
I kapitulua
Ezin dut burutik kendu haurrak esan zidana, "denak hilko zaituztegu". Eta okerrena
da Libian denak horrelakoxeak direla. Eta horregatik ni bezalako guztiek itsasora
jotzen zuten, Europara joateko. Diru asko ordaindu behar da, 1000 euro, 3000 euro,
zodiak batean lekua hartzeko. Eta edozer gauza gertatzen dela ere, Baba Hassanek
beti jasoko du dirua, txalupak istripu izan ala ez, soldaduek zu harrapatu edo
azkenean igo nahi ez baduzu ere. Izan ere, oso azkar gertatzen da dena zodiaka
prestatu, itsasertzera bultzatu, motorra piztu eta azkar igotzeko esaten dizute. Eta
itsaso txarra edo jende pila ikusita, beldurrez igo nahi ez baduzu azken unean, dirua
galduko duzu, eta bizitza ere bai, bertan hilko zaituzte eta, bi tiro jota, ez baitute nahi
zu gero hortik kontatzea zein egoeratan doan zodiaka. Nik ezin dut hori dena ahaztu,
eta orain lana aurkitu nahi nuke, eta bizimodua egin, hori dena ahazteko.
II kapitulua
Alhassane eta biok ginen mutil bakarrak familian. Eta Alhassane desagerturik,
familiaren arduraren zama guztia nik hartu behar izan nuen. Nik Ginean bizi nahi
nuen, eta txoferra izan. Baina Alhassaneren bila abiatu behar izan nuen. Aurkitu izan
banu, begietara begiratuko nion, eta hitz egin etorkizunari buruz, bizimodua nola
planifikatu, baina ez nuen joko, aitak egin eta amak esaten zidan bezala.
III kapitulua
Hiru egun pasa nituen ezer jan eta edan gabe. Ez nekien non nengoen ere, ezta
nork hitz egiten zidan. Eta jarraitu nuen Alhassaneren bila, argazkia erakutsiz.
Horrela ibili nintzen astetan zehar, kaleetan galdurik, Sabrathan, tiroak entzunez.
Baina ez nintzen tiroen beldur, azkenean ez bainuen bizitzeko gogorik ere, nahiago
nuen hilda egon.
IV kapitulua
Kamerungo mutil bat ezagutu nuen, Emi. Esan zidan anaiari gertatutakoaren
erruaren zama gainetik kendu behar nuela, bestela neure burua torturatzen ibiliko
nintzela bizitza guztian. Esan nion ezin zuela ulertu zer de anaia txikia galtzea.
Eskaini zidan berarekin lan egitea, arabiar batentzat. Nik arabiarrak ezin nituen ikusi
ere egin, eta esan nion ezetz. Baina berak esan zidan arabiar hori desberdina zela.
Azkenean, berarekin hasi nintzen lanean, adreiluak eramaten. Luze gabe ordea,
aspertu eta esan nion Aljeriara nahi nuela itzuli, ea lagunduko zidan, eta baietz esan
zidan.
V kapitulua
Arabiar batek eraman ninduen Libiako mugara bere pick-upean, basamortua
zeharkatuz. Mugatik gertu, jaisteko esan zidan, oinez jarraitu behar nuela. Hala egin
nuen, lehenago bide hura egina bainuen. Iluntzean abiatu eta gau osoan ibilian,
azkenean heldu nintzen Aljeriako lehen herrira. Han iturri bat aurkitu, garbitu eskuak,
oinak eta burua, eta otoitz egin nuen Jainkoari eskerrak emateko. Akabo Libia.
VI kapitulua
Sei egun egin nituen oinez basamortuan, 180 kilo. Basamortuan. Baina Aljeriako
basamortua ez da Malikoa bezalakoa. Malin erraz hil zaitezke basamortuan, baina
Aljerian basamortua zeharkatzeko bideak daude, eta herrixkak tarteka. Nik sei
egunez ibili nintzen oinez, jan gabe, eta ura beste ezer irentsiz. Gosea txarra da,
mina baino okerragoa, minarekin pazientzia duzulako, baina gosearekin ez. Baina
badira min gogorrak ere ...
VII kapitulua
Libian hotzetako mina hasi zitzaidan eta Aljerian jasanezina gertatu zitzaidan. Botika
bila ibili nintzen, alperrik. Soka baten bila hasi nitzen, hortzean lotu eta horik tira
egiteko. Azkenean, tapiz batetik soka bat atera eta kontu handiz hortzera lotu nuen,
tiraka egiteko, baina enuen lortzen ateratzea, kili-kolo zegoen arren. gero hariaren
beste muturra hankarekin zapaldu, altxa eta kolpean atera zitzaidan. Aurpegia puztu
zitzaidan guztiz, baina aste batzuk igaro ondoren, bere onera etorri zen.
Lan bila hasi nitzen eta aurkitu ere bai, zimenta nahasten. Astebete pasa nuen
lanean, gogor, eta horrek bizitzeko indarra ere eman zidan. Lagun batek esan zidan
Aljerren, hiriburuan, gehiago irabazten zela, eta lana utzi eta hara joan nintzen
autobusez.
VIII kapitulua
Baina hori baino lehen beste zerbait kontatu nahi dut. Kontua da Ghardaian denak
hasi zirela esaten erotua nintzela. Lehen alaia bainintzen, eta orduan triste. Izan ere,
Alhassane nuen buruan denbora guztian, eta amari nola kontatu behar nion hori
guztia. Lagun batek esan zidan jendeak pentsatzen zuena nitaz, erotua nintzela,
baina niri bost axola. Isilik jarraitu nuen.
Orain ere pentsatu egiten dut asko, nola bizi naitekeen. Baina aitak zioenarekin
gogoratzen naiz: beti egongo dela norbait zu baino gehiago sufritzen duena.
IX kapitulua
Ikusten duzu mutiko hori. Ousmane du izena. Irungo aterpetxera duela bi hilabete
heldu zen. Liskarrrak sortzen ditu hemen, denek dote eroa dela, baina ez dago eroa,
galduta eta esperantzarik gabe baizik, gauza asko ikusia izango delako, ni bezalaxe.
Nik hildakoak ikusi ditut basamortuan, asko. Gu mugitzen gara, baina beste batek
zuzentzen ditu gure mugimenduak. Ez gara aske. Ousmaneri tinko eusteko estaen
diot, baina berak esaten dit dena alperrik dela. Ulertzen dut, gehiegi sufritu du. Eta
sufrimenduak erotasunera garamatza.
X kapitulua
Lagun batek esan zidan nik maitasuna behar nuela, eta arrazoi du. Nik ere
emakume bat atzeman eta familia bat sortu nahi nuke. Baina honerako bidaia
guztian ez dut izan harreman sexualik. Gogoa beste nonbait nuelako. Zerbaitetan
hasteko, zerbait lortzeko, gogoa horretan behar duzu, eta nik ez dut. Zeren nire
kezka orain nire bizitza da, eta nire ama.
XI kapitulua
Aljerren urte t'erdi izan nintzen, eraikuntzan. Eskularruak neronek erosi behar izan
nituen, eskuak ez suntsitzeko. Baina haiei bost axola, zuri eskuak suntsitu eta
etorriko dira esku berriak, Afrika osotik. Egun osoa lanean, eta gauez ere obran
bertan egiten nuen lo, kartoien gainean. Goizean, jaikim, otoitz egin eta berriz
lanera.
Obratik kanpo ez nuen hiri hura ezagutu, baina guztiz baztertuak, mespretxatuak
ginelako han. Izan heldu, izan haur, dena da mespretxu. Poliziaren nahiz jendearen
aldetik, eta hala Magreb osoan. Dendara ere ez ziguten sartzen uzten. Umiliatuta
bizi ginen.
XII kapitulua
Azkenean Aljer utzi eta Oranera joan nintzen, Marokora pasatzeko asmoarekin.
Autobusetik jaitsi eta ni bezalako bat, Gabongoa, hurbildu zitzaidan, ea nahi nuen
Marokora joan. Baietz, eta dirua eskatu zidan aurretik, 100 euro, baina nik garbi utzi
nion ezetz, lana ondo egiten bazuen Marokora iritsitakoan ordainduko niola. Onartu
egin zuen. Trena hartu genuen aurrena, 40 lagun guztiura, eta azken geltokian jaitsi
ginen. Gero mendi aldera joan ginen, canyon edo arroil bat zeharkatu behar genuen,
baina kontu handiz, poliziak ez harrapatzeko. Gauez egiten genuen bidea, bi
gauetan zehar. Heldu ginen azkenean bide batera, non bus txiki bat zegoen gure
zain, Ujdara eramateko. Igo aurretik, dirua ordaindu behar izan nion pasatzaileari
noski.
XIII kapitulua
Ujdatik Tangerrera kilometro asko dago, oinez egiteko gehiegi, gainera ja enaiz,
basamortukoa eta gero, asko ibiltzeko gauza. Eskuienko hanka handitzen zait, gutxi
ibilita ere. Autobusa hartu nuengoizean, eta arratsaldean iritsi. Lehen gaua geltokian
bertan pasa nuen, baina afrikar batek esan zidan gu bezalakoek basoan egiten
zutela lo. Eta hara joan nintzen. Naziolitateaaren arabera banatua zegoen basoa.
Ginearren sailean, 5 dinar jartzen genituen egunero, janaria eta erosteko. Egunero
jaisten zen norbait janaria erostera, baina kontuz egin behar zen, poliziak ez
harrapatzeko.
XIV kapitulua
Doge edo polizia basora sartzen zen batzuetan eta korrika ateratzen ginen denok. Bi
aldiz harrapatua izan nintzen. Behin hanka zulo batean sartu, ni harrapatu eta jo
egin niduten. Hankako zauriak ditut oraindik, Gero autobus batean sartu eta Maroko
hegoaldera bidali zidaten, baina itzuli nintzen. Dirua ez baitzidaten kendu, poltsa bai,
baina han anaiaren argazkia eta mugikorra besterik ez neuzkan.
XV kapitulua
Hiru hilabete eman nituen Tangerren. Izuturik, poliziak harrapatuko ote ninduen.
Espainiara heltzeko programa batean sartu nahi nuen, zodiak batean, baino
gutxienez 3000 euro eskatzen dizute. Gero zortea izan behar duzu. Ahal duzu beste
batzuekin batera gomazko ontzi txiki bat erosi, merkeagoa ateratzen da, baino
arriskutsuagoa da. Oraintxe jakin dut basoko nire lagun batzuk hil direla itsasoan.
XVI kapitulua
Maliko batek esan zidan Nadorren programak merkeagoak zirela. Sei hilabete pasa
nituen Nadorreko basoan. Behin, poliziak basoa inguratu zuen, gu eguneko arroza
prestatzen ari ginen bitartean. Denak korrika atera ginen, gizonak, emakumeak eta
haurrak. Arrozaren marmita handia buruan lotu eta harekin egin nueun korrika.
Poliziak ez zuen gizonik harrapatu egun horretan, baina bai emakumeak, haurrak
bizkarrean hartuta ihes egitea zailagoa delako. Basora itzuli ginenean, poliziek
jateko katiluak puskatu zizkigutela ikusi genuen, baina nik arroz marmitarekin itzuli
nintzen eta lagunek, "Ibrahim handia!", esan zidaten, poz-pozik.
XVII kapitulua
Tripako mina pairatzen nuen Aljerretik, eta Nadorren ere bai minez nengoen.
Pentsazen nuen, "gizon hau hilko da", ni alegia. Han ez zaituzte ospitalean hartzen,
hemen bezala. Hemen, medikuak berehala hartu eta ebakuntza egin didate. Han
ospitaletik kanpora bidaltzen zaituzte. Horregatik, lagun batek marabout edo
kurandero bati deitu zion lagun batek eta erne aztertu ondoren belar bat hartzeko
esan zidan. Baina ez nion kasurik egin, min horrekin gutxienez beste minak,
Alhassanerena eta, ahaztu egiten nituelako.
XVIII kapitulua
Basoko jendearen begietan ikusten duzu bakoitzak bere historia duela barruan.
Poliziari egingo diozu ihes, baina zure historiari, zure iraganari ez, ezta zure patuari
ere. Nik Ginean kamioi gidari izan nahi nuen eta han bizimodua atera, baina
miñan-en bila abiatu behar izan nuen.
Azkenean amari deitu eta esan nion Alhassane ez zuela berriz ikusiko. Negar egin
zuen, eta intzirika. Nik ere negar egin nuen.
Denok bizi gara harrapatuta norberaren historian. Ni ere harrapatuta bizi izan naiz
eta biziko naiz, hori ezin da saihestu. Eta isil-isilik eramatea beste erremediorik ez
dago. Beldur bat badut, nire arrebak ere galduko ote ditudan.
XIX kapitulua
Arrebei eta amari bizitako guztia kontatu nahi nieke, zuri bezala. Mali, Libia, tiroak,
torturak, ... Alhassaneren naufragioa, beste 143 lagunekin. Baina zergatik abiatu
nintzen galdetuko didate. Zergatik ez naiz itzultzen? Errudun sentitzen naizelako,
Alhassaneren gertatutakoaren errudun, eta amaren begirada ez dut merezi
horregatik.
XX kapitulua
Programa ordaintzeko behar ziren 3000 euroak ez neuzkan, 2600 baino ez.
Pasatzaile asko etortzen zen basora, negozioa egitera, baztuk gure arrazakoak ere.
Bazen horien artean Bahry izeneko bat, pularrez hitz egiten zuena. Esan nion ez
nuela programarako diru guztia eta arretaz entzun zidan. Kontuan hartuko zuela
esan zidan, eta itxaroteko. Horren ondoren, deitu izan nion, baina alperrik. Baina
azaldu zen berriz ere, beretzat programarik ez zuela esan zidan, baina emango
zidala aukera bat. Bere etxera eraman ninduen, eta han gosariak prestatu, garbitu,
eta bestelako etxeko lanak egiteko lana proposatu zidan. Han bizi izan nintzen hiru
hilabetez.
XXI kapitulua
Azkenean programa bat proposatu zidan. 2000 euro. Itsasertzera joan, eta zodiaka
puzteko lanetan zeuden guztiak, jo ta su. Asko puztu behar da, jendearen pisuagatik
eta haizea galtzen doalako itsasoan. Poliziak proeiktoreekin gu enfokatu eta oihuka
hasi ziren. Azkar bukatu, motorra eta iparorratza jarri eta itsasoan sartu ginen. 53
pertsona, haurrka, emakumeak eta gizonak. Abiatu ginen itsaso zabalean barrena,
non dena itsasoa den, lau aldeetara. Motorra itzali egin zen halako batean, eta lan
asko eginda azkenean jarri zuten berriz ere martxan, baina gero iparorratza hondatu
zen. Eta orduan galdu ginen, itsasoaren beltzean, izurdien hotsa, 00hhhhhhhh,
aditzen genuela. Une horretan, nire familia baino ez nuen buruan.
XXII kapitulua
Noraezean ginen eta emakumeak negarrez hasi ziren. Baita kapitaina ere, itsasoa
ezagutzen zuen senegaldarra izan arren, haur bat bezala. Nik ama eta Alhassane
nituen gogoan, Alhassaneri berdina gertatuko zitzaion eta. Argitu zuen azkenean,
eta itsasoaren zabala baino ez zen ikusten. Galduta geundela sentitu nuen. Eta
orduan, zodiaka haizea galtzen hasi zen. Jendea negarrez eta oihuka, beldurrez.
Amaiera zela uste nuen. Batzuk guba edo flotagailua eta beste batzuk neumatiko bat
zeramaten, baina nik ez neukan ezer ere. Eguerdia heldu zen. Eta heriotza baino ez
genuen espero.
XXIII kapitulua
Orduan helikopteroa agertu zen. Itzuli batzuk eman zituen, guk besoak astindu eta
laguntza erregutzen genuen bitartean. keinu bat egin eta alde egin zuen. Itxaropena
galdu nuen berriz, eta ama etorri zitzaidan gogora berriz. Baina 40 minutura itzuli
egin zen, Salvamento Marítimoko ontziarekin batera. Nik salbamenduko zela nekien,
laranja koloreko ontzia zelako, hala esan zidaten. Boza! Boza! (Hurra! Hurra!)
oihukatu genuen. Hori da afrikarrok kantatzen duguna Europara iristen garenean.
XXIV kapitulua
Salbamentuko ontzitik soka bat luzatu eta emakumeak eta haurrak igo ziren aurrena.
Denok oihuka ari ginen, txanda esaktuz. "Tranquilo", esaten ziguten. Igo, eta estalki
eta ura eman zizkidaten. Eta negarrez hasi nintzen, itsaso zabalari begira.
Amaiera (olerkia)
Zu, izan polizia, izan nire ama, izan nire arreba, Ismail zein Emi, izan ni bezalako
etorkin bat, basamortuan edo basoan gordeta, izan irakurle, esango duzu zu ni ere
bazarela? Bai, hala nahi baduzu, baino ni ez, ni Ibrahim naiz, eta hau da nire bizitza.

More Related Content

What's hot

U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...
U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...
U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...Team Finland Future Watch
 
Public Bus Tracking System EzTravel
Public Bus Tracking System EzTravelPublic Bus Tracking System EzTravel
Public Bus Tracking System EzTravelIbadullah Khan
 
Prosa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménez
Prosa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménezProsa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménez
Prosa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménezvcentenario
 
AI-enabled smart transportation at city scale
AI-enabled smart transportation at city scaleAI-enabled smart transportation at city scale
AI-enabled smart transportation at city scaleDataWorks Summit
 
Intelligent transportation system its
Intelligent transportation system itsIntelligent transportation system its
Intelligent transportation system itsHarish Naik
 
Abestiak eta olerkiak 2017 2018 1.hiruhilabeteak
Abestiak eta olerkiak  2017 2018  1.hiruhilabeteakAbestiak eta olerkiak  2017 2018  1.hiruhilabeteak
Abestiak eta olerkiak 2017 2018 1.hiruhilabeteaksanmigelhh
 
Bus Fleet Management and Tracking System
Bus Fleet Management and Tracking SystemBus Fleet Management and Tracking System
Bus Fleet Management and Tracking SystemAvinash Muralidaran
 
Intelligent transportation system ITS
Intelligent transportation system ITSIntelligent transportation system ITS
Intelligent transportation system ITSJYOTIRANJAN43
 
Intelligent Transport System
Intelligent Transport SystemIntelligent Transport System
Intelligent Transport SystemRajendra Naik
 
Public Transport For Smart Cities
Public Transport For Smart CitiesPublic Transport For Smart Cities
Public Transport For Smart CitiesIPPAI
 
Olentzero eta Mari Domingi
Olentzero eta Mari DomingiOlentzero eta Mari Domingi
Olentzero eta Mari Domingisanignacio5
 
intelligent transport systems
intelligent transport systemsintelligent transport systems
intelligent transport systemsAnkit Kansotia
 
Intelligent traffic information and control system
Intelligent traffic information and control systemIntelligent traffic information and control system
Intelligent traffic information and control systemSADEED AMEEN
 
Deklinabide ariketak
Deklinabide ariketakDeklinabide ariketak
Deklinabide ariketakbegomaris
 
A174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptx
A174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptxA174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptx
A174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptxWanMuhammadHasif2
 
Toll Management Systems
Toll Management SystemsToll Management Systems
Toll Management SystemsSandy Bar
 

What's hot (20)

Intelligent transportation system
Intelligent transportation systemIntelligent transportation system
Intelligent transportation system
 
U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...
U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...
U.S. Intelligent Transportation Systems – Trends, Signals & Cases. Team Finla...
 
Public Bus Tracking System EzTravel
Public Bus Tracking System EzTravelPublic Bus Tracking System EzTravel
Public Bus Tracking System EzTravel
 
Prosa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménez
Prosa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménezProsa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménez
Prosa barroca juan carlos rodríguez luis miguel jiménez
 
Crime prediction and strategy detection in data mining
Crime prediction and strategy detection in data miningCrime prediction and strategy detection in data mining
Crime prediction and strategy detection in data mining
 
AI-enabled smart transportation at city scale
AI-enabled smart transportation at city scaleAI-enabled smart transportation at city scale
AI-enabled smart transportation at city scale
 
Jon zikin
Jon zikinJon zikin
Jon zikin
 
Intelligent transportation system its
Intelligent transportation system itsIntelligent transportation system its
Intelligent transportation system its
 
Abestiak eta olerkiak 2017 2018 1.hiruhilabeteak
Abestiak eta olerkiak  2017 2018  1.hiruhilabeteakAbestiak eta olerkiak  2017 2018  1.hiruhilabeteak
Abestiak eta olerkiak 2017 2018 1.hiruhilabeteak
 
Intelligent Transportation system
Intelligent Transportation systemIntelligent Transportation system
Intelligent Transportation system
 
Bus Fleet Management and Tracking System
Bus Fleet Management and Tracking SystemBus Fleet Management and Tracking System
Bus Fleet Management and Tracking System
 
Intelligent transportation system ITS
Intelligent transportation system ITSIntelligent transportation system ITS
Intelligent transportation system ITS
 
Intelligent Transport System
Intelligent Transport SystemIntelligent Transport System
Intelligent Transport System
 
Public Transport For Smart Cities
Public Transport For Smart CitiesPublic Transport For Smart Cities
Public Transport For Smart Cities
 
Olentzero eta Mari Domingi
Olentzero eta Mari DomingiOlentzero eta Mari Domingi
Olentzero eta Mari Domingi
 
intelligent transport systems
intelligent transport systemsintelligent transport systems
intelligent transport systems
 
Intelligent traffic information and control system
Intelligent traffic information and control systemIntelligent traffic information and control system
Intelligent traffic information and control system
 
Deklinabide ariketak
Deklinabide ariketakDeklinabide ariketak
Deklinabide ariketak
 
A174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptx
A174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptxA174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptx
A174909_LAPORAN PENGANGKUTAN JALAN.pptx
 
Toll Management Systems
Toll Management SystemsToll Management Systems
Toll Management Systems
 

MIÑAN .pdf

  • 1. Lehen partea I kapitulua Ginean sortu nintzen, ama nitaz erditzean hilzorian egon zelarik, Senegal eta Mali ondoko Ginea deitzen duten horretan. Fula etniakoa naiz, baina beste etnien hizkuntzetan ere moldatzen naiz, frantsesez ere bai, eskolan ikasita. Gineako hiriburuan jaio nintzen, Konakryn, baina berehala herrira itzuli ginen, Thiankoira. Eta herrian jaio ziren beste hiru anaiarrebak. Herrian behiak genituen eta haiek zaintzen nituen nik, baita putzutik ura atera atera eta arropak garbitu, dena amak esanda. II kapitulua Aitak Konakryn egiten zuen lana. Etxeko zapatilak saltzen zituen kalean. Saldu egiten zuen, baina jendeak zorretan erosten zuen maiz, eta zor horren neurria eta beharra ziurtatzeko aitak banbu zatiak, neurri eta zulo desberdinekin, egin eta gordetzen zituen. Batzuetan nik zaintzen nuen salmenta-postua. 5 urtetik 13 urtera bizi izan nintzen han, herritik 430 kilometrora. Muhtar lagunari esker gutuna bidali nion amari, herrira zihoan pertsona baten bitartez. Asmo maite dut ama. Fatimatu du izena eta aitak Mamadou. III kapitulua Aitak jo egiten ninduen zerbait gaizki egiten nuenean. Gerriko askatu eta etzateko esaten zidan, zartakoak emateko. Nik dakor (ados) esaten nion. Eskolara joaten ez nintzenetan ere jo egiten zidan. Izan ere, aita ez zen eskolara joan. Eskolara joateko esnatu egiten ninduen. Han frantsesa irakasten ziguten, eta beste hiru gauza: errepidea nola zeharkatu, jendeari errespetua zor zaiola, eta bestea enaiz gogoratzen. IV kapitulua Aitak diabetesa zuen eta gaixo egoten zen. Egun batean lanari utzi behar zion. Eta ni laguntzen saiatzen nintzen, eta aita zaintzen, berokia eramaten eta. Aitak otoitz egiteko esaten zidan, baina pentsatu baino enuen egiten, nola moldatu behar ginen. Aitak dirua eman zidan parazetamol erosteko, baina botikak itxita zeuden. Itzuli nintzenean etxera, aita hotz zegoen. Ez zuen ezer erantzuten. Laguntza eskatu nuen eta auzokoak etorri ziren. Joan behar nuela esaten zidaten, baina nik enuen nahi aitarengandik aldendu. Eta aita hila zela esan zidaten orduan.
  • 2. V kapitulua Aita hila zela kontatu nahi nion amari. Osaba bantegana joan nintzen, baina dirurik ez zuela esan zidan. Nola ordaindu behar nuen etxeko alokairua, hamar euro baino ez baziren ere? Eta bidaia? Azkenean, auzoko batzuek lagundu eta dirua eman zidaten autobusez joateko herrira. VI kapitulua Autobusa hartu nuen herrira heltzeko. Horretarako beste herri batera joan behar nuen eta gero oinez jarraitu. Heldu nintzenean, amari ez nengoela ondo baino enion esan, eta orduan amak jakin zuen aita hila zela eta negarrez hasi zen. Goizean, nire anaiarreba txikiak ikusi nituen, Fatumata Binta eta Rouguiatou neskatoak, eta txikiena Alhassane, mutila. Etsirik sentitu nintzen, nola aterako ginen aurrera pentsatuta. Garbi ikusi nuen ezingo nuela eskolan segitu, eta hala esan nion amari. VII kapitulua Amak bi behi saldu zituen niri dirua emateko. Nik komertzioan hastea nahi zuen, baina nik enuen horretan esperientziarik. Gainera, atzerrira joan nahi nuela esan nion. Negarrez hasi zen ama, baina azkenean nire hitzak aintzat hartu eta bere bedeinkapena eman zidan. Konakryra abiatu nintzen. VIII kapitulua Liberiara joatea deliberatu nuen, ez dakit zergatik. Konakryko autobus geltokira joan eta autobus txoferrari zer gertatzen zitzaidan azaldu eta gero, utzi zidan autobusera igotzen, nahiz 13 urte baino ez nituen, baina goian, ekipajeak doazen lekuan. Hiru eguneko bidaia egin nuenLiberiako Monrovia hiriburura heltzeko, autobusaren gainean, familiarekin eta nire buruarekin pentsatzen. IX kapitulua Liberian ingelesez mintzazen dira. Watazai (Waterside) merkatura heldu nintzen. Han lean hasi nintzen kaxak batera eta bestera eramaten, sos gutxi batzuen trukean. Batzuetan ezin nituen zamak eraman. Jendeak konfiantza hartu zuen irekin, baino gauero geltokira itzuli eta kartoi batzuen gainean egiten nuen lo. Egun batean kamioi baten konponketan ari zen gizon bat ezagutu nuen. Hura ere ginearra zen, zertan nenbilen kontatu nion, eta zamaketari moduan bizimodua ateratzea ez zela gauza ona esan ondoren, ea zer izan nahi nuen galdetu zidan.
  • 3. Kamioi-gidari, esan nion. Bera kamioi-gidaria zela esan zidan, eta pentsatzen geratu zen. 13 urte nituen eta pentsatu behar zuen nirekin zer egin. X kapitulua Hiru egunera, gizona azaldu zen merkatura. Jatera gonbidatu ninduen. Esan zidan ez zuela nahi nik zamaketan jarraitzea eta aprendiz hartuko ninduela. Gizonak Tanba zuen izena, eta kamioiko zama lotzen, olioa botatzen eta gurpila puzten laguntzen nion. Katolikoa zen. Bere etxean hartu ninduen, bere familiakoa banintz bezala. Baina egun batean etxera deitu eta anaia txikiak ama gaixo zegoela esan zidan eta itzuli behar nuela. Tanbari kontatu nion egoera eta ulertu zuen. Arropa eta dirua eman zidan eta Konakryra itzuli nintzen, eta handik Thiankoira, aurrena autobusez eta gero oinez, beti bezala. XI kapitulua Etxera iritsi eta ama oso ahul ikusi nuen. Bizkarrean hartu eta 10kmra zegoen ospitalera eraman nuen oinez, anaia txikia lagun. Han ordu batzuk zain egon ondoren, medikuak esan zidan amak likido asko zuela gorputzean eta botika batzuk errezetatu zizkidan. Bere motoan eraman zuen ama bueltan etxera, gu oinez itzultzen ginen bitartean. Halere, inoiz ezingo dut ordaindu amak nigatik egin duen guztia. XII kapitulua Ama sendatu ibtartean haren ondoan geratzea deliberatu nuen. Alhassane, mire miñan edo anaia txikia pozik jarri zen. Alhassane mutil azkarra zen, irakasleek hala zioten. Eskolara joateko 9 kilo egiten zituen oinez, bizikleta ekarri nion arte. Ahal zuen guztian laguntzen zidan, eta ez zuen ezer eskatzen, bazekileako zein zen egoera. Halere, garbi nuen ahal nuen guztia egingo nuela berak eskolara joaten segitzeko, aitak agindu bezala. XIII kapitulua Bi urte igaro nituen horrela, ama eta anaiarrebak zaintzen eta behiak gobernatzen. Bereziki atsegin nuen nire bi arreba txikiak, Fatumata Binta eta Rouguiatou bizkarrean eramatea, oihalean bildurik. Duela gutxi hitz egin dut beraiekin: Bintak eskolan hasi nahi du, eta aurrera egitek oesan diot, ofizioa ikasteko, josten edo. Rouguiatourekin ere mintzatzen naiz eta nirekin asko gogoratzen dela dio.
  • 4. XIV kapitulua 16 urte arte egon nintzen herrian, Thiankoin. Alhassanek lagundu egiten zidan lanean, bizitza aurrera ateratzen ez baitzen erraza. Nik ikasten jarraitzeko esaten nion behin eta berriz, baina azkenean esan zidan eskola utzi eta ofizio bat ikasi nahi zuela, mekaniko edo. Saiatu nintzen bere asmoa aldatzen, eta nire bizitza osoa kontatu nion, bizitza zer den ikus zezan, baina hori dena berak bazekien. Azkenean, Konakryra joatea erabaki nuen eta amari asmo hori azaldu nion. Dirua irabazi nahi nuen, Alhassanek eskolan jarrai zezan. Amak negar egin zuen. XV kapitulua Konakryn kamioilari aprendiz moduan aritu nintzen, milatik gora kilometrora zegoen hiri batera joanetorriak eginez. Behin, kamioia soinu arraroak ateratzen hasi zen aldapa batean eta azkenean gelditu egin zen. Nagusia pieza baten bila joan zen eta ni bi egunez geratu nintzen kamioia zaintzen. Kamioia gidatzen eta motorreko soinuak ulertzen orduan ikasi nuen. Nagusiak bidoi bat jartzen zuen gidariaren aulkian eta ni gainean eseritzen nintzen bolantea eramateko. XVI kapitulua Kamioarekin hasi eta hiruzpalau urtera, eta aspaldiko partez, etxera deitu nuen. Ama ongi zegoen, baino Alhassane etxetik joana zela aste batzuk bazirela esan zidan larriturik. Konakryn, aitaren anaiarengana joan nintzen ea bazuen haren berririk, baino ez. Thiankoira joan nintzen, eta han oso triste jarri nintzen, errudun sentitu nintzen, dirua etxera bidali ez nuelako aprendiz egon nintzen denbora guztian. Agian horregatik, Alhassanek pazientzia galdu eta azkenean alde egin zuen, bizimodua ateratzeko. Auskalo nora joana zen, zein herrialdetara. Azkenean, amak Konakryra itzultzeko esan zidan, nire ogibidea han baitzegoen. Abisatuko zidala zerbait jakin ezkero. XVII kapitulua Konakryra itzulita, hilabete batzuetara lagun bat etorri zen lantokira Alhassaneren berriekin. Libian omen zegoen. Ezin nuen sinetsi, nola zen posible ume bat baino ez zen Alhassaneren Libian egotea? Amari deitu nion eta berretsi zidan lagunak esandakoa. Hain nengoen asaldatuta, non ama nahastuta zebilela pentsatzeraino heldu nintzen. Baina Alhassanek berak deitu omen zion hori esateko, eta haren telefonoa eman zidan.
  • 5. XVIII kapitulua Amak emandako telefonotik deitu eta azkenean Alhassanerekin, miñan edo anaia txikiarekin harremanetan jarri ninduten. Libiara joatea, eta noski hortik Europara joateko asmoarekin, nolatan bururatu zitzaion galdetu nion, eta ama laguntzeagatik egin zuela esan zidan. Herrian ez zegoela etorkizunik. Ulertzen niola esan nion, eta ama laguntzeko eskatu zidan. Errefuxiatu eremu batean zegoen, eta haren kokapena esan zidan. Lau egunetara, harantz abiatu nintzen. Bigarren partea I kapitulua Autobusez Sigiri hirira iritsi eta Bamakora, Maliko hiriburura, zihoan kamioi gidari bat konbentzitu nuen ni eramateko, dirua ordainduta. Bamakon, ginear batek Gao hirira, desertuan, joateko geltokira lagundu zidan. Eta han atera nuen Gaora joateko tiketa. Autobusera igo eta lokartu nintzen. Esnatzean, basamortuan ginen. II. kapitulua Gaora hiru egunetara iritsi ginen. Autobusa zubi batean gelditu eta hantxe jaitsiarazi gintuzten. Maliko soldaduek tuareg gizonen esku utzi gntuzten. Haiek pickup batean eraman ninduten, beste batzuekin batera. Aljeriara joan nahi nuen galdetu zidaten eta nik baietz, eta orduan eremu itxi batean sartu gintuzten. Han gutxi gorabehera 200 lagun izango ginen. Ordaintzen banuen, Aljeriara eramango nindutela esan zidaten zaintzaileek, bestela akabatu egingo ninduten. Amak emandako diru guztia eman eta egun batzuetara kamioia etorri zen gure bila. III kapitulua 94 lagun igo ginen kamioira. Basamortuan barneratu ginen. Jatekorik gabe eta ur bidoi txiki bat. Kamioia ez zen ezertarako gelditzen, txiza praketan egin behar zenuen. Batzuek botaka egiten zuten. Bost egunez ibili ginen kamioian, ezagutzen ez genituen tuareg gizon horien eskuetan. Haren merkantzia hutsa ginen, ze Aljeriara, Espainiara zein Italiara joan behar zenuela esanda ere, denok genuen helmuga berdina. IV kapitulua Taalanda izeneko herrixka batera heldu ginen, gotorleku eta kartzela itxurakoa, non jendea armatua zebilen. Erdiko plaza batera eraman gintuzten, horma batez inguratua. Han uzten zaituzte, eta egunean behin pasa zure eskuetara janaria botaz.
  • 6. Kiskaltzen egoten zen janaria, eta batzuetan erori egiten zitzaizun, eta jan gabe gelditzen zinen. Plaza hori merkatua da, pertsonen merkatua. Aldika tipo bat sartzen da tuareg buruarekin, eta han preso edo gauden guztiak ikuskatzen ditu. Gero, tuaregarekin prezioa adostu eta pertsonak erosten dituzte. Baina ni ez ninduten erosi eta hiru egunez egon nintzen han. V kapitulua Den-dena kentzen dizute han. Niri nortasun agiria kendu zidaten, eta paperik gabe geratu nintzen. Aske geratzeko, ahal zenuen familiari deitu eta haiek erreskate bat ordaintzea, baina nik ez nuen hori egin, hiltzeko mehatxua bazidaten ere. Baina nik beste modu bat pentsatu nuen handik ateratzeko, ihes egitea alegia. Paretan zulo batzuk ikusi nituen eta handik igotzea pentsatu nuen. Lagun bati esan eta gauez ihes egitea adostu genuen. Plazako pareta igo eta bestaldera igo ginen, handik kanpoko paretara abiatu ginen eta egur bat eskaileratzat hartuta igo genuen. Kanpora jauzi egin nuen, hondarrera erortzean ez duzu soinurik ateratzen, baina nire laguna gaizki erori eta garrasi egin zuen, hanka hautsita. Korrika alde egin nuen, lagunaren garrasia entzunda tuaregak atera eta laguna nola jipoitzen zuten aditzen nuen bitartean. Gauaren iluntasunean galdu nintzen. VI kapitulua Eguna argitu eta desertua besterik ez zegoen, alde guztietara. Oinutsik nenbilen. Orduak pasa eta egarria sentitzen hasi nintzen, baina egarri izugarria. Hots bat entzuten hasi nintzen, motor bat edeo, gerturatzen. Azkenean nigana heldu zen, ni beldurturik nengoen. Nora nindoan galdetu eta Timiauinera nindoala esan nion, Aljeriara. Motorrera igotzeko esan zidan, tartexo batean eramango ninduela. Motorrera igo eta denbora batera gelditu zenean, ura eman zidan edateko, Timiauinerako bidea erakutsi (bi orduro gurpil bat aurkituko nituela bidean, seinale moduan), bera Taalandara zihoalako, eta aurrean 55km nituela esan zidan. Diru pixka bat emanez gero, berak eramango ninduela, bainao ez neukan ezer ere. Suertea opa zidan, kontrolak eta saihesteko. Eta alde egin zuen. VII kapitulua 19 orduz jarraian ibili nintzen desertuan. Urik gabe. Hilko nintzela ziur nengoen. Halako batean bi kif aurkitu nituen bidean, bi bidoi, tuareagak uzten dituztenak urez edo gasolinaz beteak. Ura edan nuen, asko, Azkenean, han zegoen kautxuzko neumatiko bat hartu eta urez betetzen saiatu nintzen, baina ura isurtzen zen, zulatuta zegoelako. Azkenean, kamisetarekin lotu eta lortu nuen urez betetza. Eta berriz ere abiatu nintzen. 3 egunez ibili nintzen, batzuean haize bortitzagatik gelditu behar izan banintzen ere. Batzuetan haluzinazioak ere izaten nituen. Azkenean, bai, argi batzuk ikusi, eta haietara iritsita, Timiauinera heldu nintzela jakin nuen.
  • 7. VIII kapitulua Lehenbizi, meskitara joan nintzen, otoitz egiteko, Jainkoarekin hitz egiteko. Otoitza bukatu eta zahar bat hurreratu zitzaidan, ogia eta zukua eman zizkidan. Dena irentsi nuen, eta gero lo egin. Esnatu eta hankak handituta nituen. Herrira jaitsi eta mutiko batek ginearra nintzela sumatu zuen, bera ere hala zen, hizketan hasi eta ostatu batera eraman ninduen. Han masajea eman zidan hanketan. Ismail zuen izena. IX kapitulua Ismailek 14 urte zituen eta mutil berezia zen. Hankak sendatu, oinetakoak eman eta lana bilatzen lagundu zidan. Elkarrekin bilatu genuen lana eta aurkitu ere bai. Egunean hondarra eramaten ibiltzen ginen toki batetik bestera eta horrela 6 euro edo irabazten genuen egnuero. Laugarren astean beste herri batera abiatu ginen. X kapitulua Herri hori 150kmra zegoen, baina hara joateko bazen errepide. Oinez abiatu ginen, hiru lagun: Maliko bat, Ismail eta ni. Bidearen erdian edo, Malikoak ez zuen aurrera jarraitu nahi izan, pott eginda zegoen, baina guk aurrera jarraitu genuen. Bidea luzea zen, baina gero eta kilometro gutxiago geratzen zen. Sugea ikusi genune, baina ez genion ezer egin, zorte txarra dakarrelako. Hondar gainean egiten genuen lo. Biostgarren egunean Bordj herrira heldu ginen. Han lanean hasi ginen, zementuarekin eta, etxeak egiten. Lan gogorra zen, eta gutxi ordaindua. Bi hilabete pasata, beste herri batera joan ginen, aurrena pick-up batean, estu-estu beste 16 lagunekin, eta gero autobusez, Adrarrera iritsi arte. XI kapitulua Herri hori beste mundu bat zen. Denak arabeak ziren, bizarrarekin gizonak, emakume denak tapatuta nikabarekin. Geltokira joan ginen, baina Ghardaiara joateko tiket bakarra erosteko dirua genuen. Ismailek esan zidan ni bakarrik joateko, baina ezin nuen haurra han bakarrik utzi eta geratzea erabaki nuen. Handik atera, eta taxista bat gurekin errukitu eta dirua eman zigun, baina aski ez. Azkenean, gu bezalako batzuekin topatu eta gure kasua kontatuta, dirua bildu zuten falta zitzaigun kopurua osatzeko. XII kapitulua Ghardaian lanean aritu ginen. Bi hilabetera, Ismailek Aljerrera joan nahi zuen, bina nik Libiara joan nahi nuen, anaia txikiaren bila. Haren istorioa kontatu eta etxera
  • 8. eraman nahi zuela esan nion. Ez nuela Europara joan nahim, soilik anaiarekin etxera itzuli. Besarkada eman eta agurtu egin ginen. Nik hilabete bat gehiago pasa nuen han, Libiara joan aurretik. XIII kapitulua Libiara igarotzea arriskutsua zela esan zidaten. Poliziak harrapatzen bazaitu, ez dauka erreparorik zu torturatzeko. Talde bat igaro behar zuen gau batean, baino ez nintzen ausartu haiekin pasatzera. Biharamunean, bi ginearrekin topo egin eta haiekin joateko dirua eskatu zidaten, baina absurdua zen, ze denok pasa ginen oinez. Asko hitz egiten zuten gainera, eta ez nien tankera onik hartu. Haiek abiatu, eta haien atzetik abiatu nintzen denbora batera. Herri batera iritsi eta meskitara zihoan zahar bat ikusi nuen, fusila bizkarrean. Allahu akbar. Libian nengoen beraz. XIV kapitulua Arabiar batekin hizketan hasi eta lana lortzeko beste norabait joan behar nuela esan zidan. Garaje batera eraman ninduen, non pick-up asko zeuden. Hango gizonari Sabrathara joan nahi nuela esan nion. 150 libiar dianr eskatu zizkidan, 150 euro beraz. Diru asko. Buelta bat eman nuen, itzuli eta dirua eman nion. Nire izena zerrenda batean apuntatu zuen. XV kapitulua Eguna iritsi zenean, estu-estu eginda sartu gintuzten pick-upera eta gainera estalki bat jarri. Kexatu nintzen, baina buruan jo eta mehatxatu egin ninduten. Denbora luze baten ondoren, pick-upa gelditu eta hortik aurrera oinez jarraitu behar genuela esan ziguten, azkar gainera, eguna argitu aurretik poliziak ez harrapatzeko. 6 pertsona iritsi ginen Sabrathara, beste guztiak atzean gelditu ziren. XVI kapitulua Han, ni bezalako bat aurkitu eta Europara joan nahi banuen, Baba Hassan eremura sartu behar nuela esan zidan. Nire asmoak ez ziren haiek, baina kanporatua ez izateko, berarekin joan nintzen. Baba Hassan eremua zabala da, eta han immigranteak baino ez daude. Datuak hartu zizkidaten, eta nik jaiotze datan gezurra esan nuen, 17 urte izateko, adin txikikoa izanda ez bait zaituzte kartzelara eramaten. Gero, eremu horretarakoa nintzela esan zidan eta ezin nuela beste eremu batera joan. Nik dena isilik onartzen nuen, bestela kanpora bidali edo jo egingo zidaten. Oso garbi daukat: Libia immigranteen kartzela handi bat da. XVII kapitulua
  • 9. Goizean asaldaturik esnatu nintzen eremuan, Alhassane nire ondoan zegoela sinetsirik. Baino ez. Kalera atera, eta apenas zebilen inor. Guztiei erakusten nien Alhassaneren argazkia, baina ez zutela ezagutzen erantzuten zuten, eta gutxienez ez zuten erantzun garbirik ematen. BabaHassan eremuaren izena zen, baina egia esan pertsona bat zen, immigranteen trafikoa kontrolatzen zuen pertsona. Hala esan zidaten, eta diru asko irabazten zuela. XVIII kapitulua Sabrathan bi egun eman nituen. Beldurrez, izututa, inor ez kaleetan, tiro hotsak noizean behin. Erne beti, korrika batzuetan. Loak hartzen zaituen arte. Eta Alhassane gogoan. Kontrolak daude, eta haietan mutiko gazteak armaturik. Afrikar guztiok hilko gintuztela esan zidan haietako batek. XIX kapitulua Ondoko herri batera joatea erabaki nuen, baina gauez egin behar nuen, poliziak ez harrapatzeko. Oinez egin nuen bidea, erne, geldituz eta begiratuz etengabe. Goizean goiz begiak itxi eta lo hartu nuen. Goizean esnatu eta aurrera jarraitu nuen. Arriskutsua da denbora askoan leku berean egitea. Baina halako batean pauso batzuk sumatu eta arabiar gizon zahar batek heldu zidan bizkarretik. Zerbait galdetu zidan, baino enion ulertu. Kalaxnikova erakutsi zidan eta 4x4 batera igoarazi ninduen. Armak zeuden barruan eta atzean jarri nintzen. Hitz egiten zidan baina ez nion ulertzen, arabieraz gutxi dakit eta. XX kapitulua Bahiturik nengoela ulertu nuen. Buruz behera batzuetan edo belauniko, torturatu egin ninduen gizon hark, herrira deitu eta dirua eskatzeko esaten zidan. Nik esaten nion ez nuela inor dirua emateko, baina alperrik. Erortzen nintzenean, fusilarekin jotzen ninduen. Ura ematen zidan, baina bakarrik egarriz ez hiltzeko adina. Eremu hartan ez nengoen bakarrik, beste ehun baino gehiago zeuden, emakumeak eta haurrak, eta haien garrasi lazgarriak aditzen ziren. Denak ni bezalakoak, Europara joan nahi izatea haien erru bakarra. Ez ditut horrelako gauzak gogoratu nahi, ze bizitakoa berriz ere gogora etortzen zait. XXI kapitulua Azkenean zaharrak ulertu zuen nigatik inork ez zuela erreskaterik ordainduko, eta 4x4 batera igoarazi eta beste toki batera eraman ninduen. Han beste gizon zahar arabiar bat zegoen, eta biak luze egon ziren hizketan, niri begira. Nik ez nekien ezer ere, uste nuen hilko nindutela. Azkenean, ezagutzen ez nuen gizonak dirua eman zion nire bahitzaileari. Orduan jakin nuen gizon horrek erosi egin berri ninduela.
  • 10. XXII kapitulua Erosi ninduen zaharrak hangar batera eraman ninduen 4x4 batean. Frantsesez pixka bat bazekien. Hangarrera sartu eta han ehunka oilo zeuden, janari aleak hartu eta bota egin zizkien. Lan hori egin behar nuela esan zidan, oiloei jatekoa eman, arlo aleak, eta gero arrautzak bildu. Oke, esan nion. Eta han egon nintzen, gau eta egun, oiloekin denbora guztian, baita lo egiteko garaian ere. Izan ere, haien kantu zatarrarekin esnatzen bainintzen egunero. Zaharra iluntzean etortzen zen, arrautzak jaso, niri janari pixka bat ekarri eta hizketa pixka bat egiten genuen. Gero, klak-klak, atea itxi eta alde egiten zuen, Zaharra azkenean nirekin errukitu eta aske utziko niduelako esperantza nuen. XXIII kapitulua 9 egun egon nintzen horrela, oiloekin eta. Zaharra egunero etortzen zen, eta dena ongizihoan galdetzen zidan, ea oiloren bat hil zen. Hamargarren egunean, zaharra etorri eta arrautzak kontazen ari zela, telefonoz dei bat jaso eta korrika alde egin zuen asaldaturik, baina atea ixtea ahazturik. Itxaron nuen pixka bat, baina denbora batera ihes egin nuen. Zawiya herriko argiak ikusi, eta hara joan nintzen, Baba Hassan-era, horko trankilo edo kanpamendura, beldurrez, zaharrak aurkitzen baninduen, ziur bainintzen hilko ninduela. Harekin eta oiloekin amesgaiztoak izaten ditut egun ere. XXIV kapitulua Zawiya eta Sabrathako "campo" edo eremu guztiak arakatu nituen hurrengo egunetan, Alhassaneri buruz galdezka. Alperrik. Agian Sirten edo Tripolin, Libiako hiriburuan egongo zela esaten zidaten. Etsirik nengoen. Alhassane aurkitu ezean, nahiago nuen hilda. XXV kapitulua Azkenean, Sabrathan ezagutzen nuen ginear batek denek zerbait isiltzen zidatela esan zidan. Eta berak kontatuko zidala, ikusten zuelako zenbat sufritzen ari nintzen. Esan zidan ez zekiela non zegoen , baina bazekiela naufragio bat izan zuela. Nik ez nekien zer zen naufragio, baina azkenean esplikatu zidan ontzian gertatzen den istripua dela. Beraz, Alhassane Europara sartzeko "programa" batean sartu zen. Eta esan zidan berarekin batera, 144 pertsona zirela guztira, zodiak batean. "Trankilo"ra (kanpamendura) itzuli, kartoi batzuen gainean etzan eta nire izpiritua ilundu zen guztiz, Alhassaneren ezbeharrak atsekabeturik guztiz. Zer esan behar nion amari? Batzuetan sinetsi ere enuen egiten lagun horrek esandakoa. Nola sar daitezke 144 pertsona zodiak batean? Baina beste lagun batek esan zidan baietz, posible zela,
  • 11. eta gehiago ere bai. Alhassaneren argazkia erakutsi nion. Ezagutzen ez zuela esan zidan horrek ere. XXVI kapitulua Kalera atera nintzen. Tiroak entzuten ziren tarteka. Baina nik miñan, anaia txikia, nuen gogoan. Mutiko azkar eta ernea. Hari laguntzea, ikasketa bidean jartzea, zen nire eginkizuna. Aitak agindu zidan. Baina naufragio batean izan da. 144 lagun. Baina hori ez da deus ere Libian. Hirugarren partea I kapitulua Ezin dut burutik kendu haurrak esan zidana, "denak hilko zaituztegu". Eta okerrena da Libian denak horrelakoxeak direla. Eta horregatik ni bezalako guztiek itsasora jotzen zuten, Europara joateko. Diru asko ordaindu behar da, 1000 euro, 3000 euro, zodiak batean lekua hartzeko. Eta edozer gauza gertatzen dela ere, Baba Hassanek beti jasoko du dirua, txalupak istripu izan ala ez, soldaduek zu harrapatu edo azkenean igo nahi ez baduzu ere. Izan ere, oso azkar gertatzen da dena zodiaka prestatu, itsasertzera bultzatu, motorra piztu eta azkar igotzeko esaten dizute. Eta itsaso txarra edo jende pila ikusita, beldurrez igo nahi ez baduzu azken unean, dirua galduko duzu, eta bizitza ere bai, bertan hilko zaituzte eta, bi tiro jota, ez baitute nahi zu gero hortik kontatzea zein egoeratan doan zodiaka. Nik ezin dut hori dena ahaztu, eta orain lana aurkitu nahi nuke, eta bizimodua egin, hori dena ahazteko. II kapitulua Alhassane eta biok ginen mutil bakarrak familian. Eta Alhassane desagerturik, familiaren arduraren zama guztia nik hartu behar izan nuen. Nik Ginean bizi nahi nuen, eta txoferra izan. Baina Alhassaneren bila abiatu behar izan nuen. Aurkitu izan banu, begietara begiratuko nion, eta hitz egin etorkizunari buruz, bizimodua nola planifikatu, baina ez nuen joko, aitak egin eta amak esaten zidan bezala. III kapitulua Hiru egun pasa nituen ezer jan eta edan gabe. Ez nekien non nengoen ere, ezta nork hitz egiten zidan. Eta jarraitu nuen Alhassaneren bila, argazkia erakutsiz. Horrela ibili nintzen astetan zehar, kaleetan galdurik, Sabrathan, tiroak entzunez. Baina ez nintzen tiroen beldur, azkenean ez bainuen bizitzeko gogorik ere, nahiago nuen hilda egon.
  • 12. IV kapitulua Kamerungo mutil bat ezagutu nuen, Emi. Esan zidan anaiari gertatutakoaren erruaren zama gainetik kendu behar nuela, bestela neure burua torturatzen ibiliko nintzela bizitza guztian. Esan nion ezin zuela ulertu zer de anaia txikia galtzea. Eskaini zidan berarekin lan egitea, arabiar batentzat. Nik arabiarrak ezin nituen ikusi ere egin, eta esan nion ezetz. Baina berak esan zidan arabiar hori desberdina zela. Azkenean, berarekin hasi nintzen lanean, adreiluak eramaten. Luze gabe ordea, aspertu eta esan nion Aljeriara nahi nuela itzuli, ea lagunduko zidan, eta baietz esan zidan. V kapitulua Arabiar batek eraman ninduen Libiako mugara bere pick-upean, basamortua zeharkatuz. Mugatik gertu, jaisteko esan zidan, oinez jarraitu behar nuela. Hala egin nuen, lehenago bide hura egina bainuen. Iluntzean abiatu eta gau osoan ibilian, azkenean heldu nintzen Aljeriako lehen herrira. Han iturri bat aurkitu, garbitu eskuak, oinak eta burua, eta otoitz egin nuen Jainkoari eskerrak emateko. Akabo Libia. VI kapitulua Sei egun egin nituen oinez basamortuan, 180 kilo. Basamortuan. Baina Aljeriako basamortua ez da Malikoa bezalakoa. Malin erraz hil zaitezke basamortuan, baina Aljerian basamortua zeharkatzeko bideak daude, eta herrixkak tarteka. Nik sei egunez ibili nintzen oinez, jan gabe, eta ura beste ezer irentsiz. Gosea txarra da, mina baino okerragoa, minarekin pazientzia duzulako, baina gosearekin ez. Baina badira min gogorrak ere ... VII kapitulua Libian hotzetako mina hasi zitzaidan eta Aljerian jasanezina gertatu zitzaidan. Botika bila ibili nintzen, alperrik. Soka baten bila hasi nitzen, hortzean lotu eta horik tira egiteko. Azkenean, tapiz batetik soka bat atera eta kontu handiz hortzera lotu nuen, tiraka egiteko, baina enuen lortzen ateratzea, kili-kolo zegoen arren. gero hariaren beste muturra hankarekin zapaldu, altxa eta kolpean atera zitzaidan. Aurpegia puztu zitzaidan guztiz, baina aste batzuk igaro ondoren, bere onera etorri zen. Lan bila hasi nitzen eta aurkitu ere bai, zimenta nahasten. Astebete pasa nuen lanean, gogor, eta horrek bizitzeko indarra ere eman zidan. Lagun batek esan zidan Aljerren, hiriburuan, gehiago irabazten zela, eta lana utzi eta hara joan nintzen autobusez.
  • 13. VIII kapitulua Baina hori baino lehen beste zerbait kontatu nahi dut. Kontua da Ghardaian denak hasi zirela esaten erotua nintzela. Lehen alaia bainintzen, eta orduan triste. Izan ere, Alhassane nuen buruan denbora guztian, eta amari nola kontatu behar nion hori guztia. Lagun batek esan zidan jendeak pentsatzen zuena nitaz, erotua nintzela, baina niri bost axola. Isilik jarraitu nuen. Orain ere pentsatu egiten dut asko, nola bizi naitekeen. Baina aitak zioenarekin gogoratzen naiz: beti egongo dela norbait zu baino gehiago sufritzen duena. IX kapitulua Ikusten duzu mutiko hori. Ousmane du izena. Irungo aterpetxera duela bi hilabete heldu zen. Liskarrrak sortzen ditu hemen, denek dote eroa dela, baina ez dago eroa, galduta eta esperantzarik gabe baizik, gauza asko ikusia izango delako, ni bezalaxe. Nik hildakoak ikusi ditut basamortuan, asko. Gu mugitzen gara, baina beste batek zuzentzen ditu gure mugimenduak. Ez gara aske. Ousmaneri tinko eusteko estaen diot, baina berak esaten dit dena alperrik dela. Ulertzen dut, gehiegi sufritu du. Eta sufrimenduak erotasunera garamatza. X kapitulua Lagun batek esan zidan nik maitasuna behar nuela, eta arrazoi du. Nik ere emakume bat atzeman eta familia bat sortu nahi nuke. Baina honerako bidaia guztian ez dut izan harreman sexualik. Gogoa beste nonbait nuelako. Zerbaitetan hasteko, zerbait lortzeko, gogoa horretan behar duzu, eta nik ez dut. Zeren nire kezka orain nire bizitza da, eta nire ama. XI kapitulua Aljerren urte t'erdi izan nintzen, eraikuntzan. Eskularruak neronek erosi behar izan nituen, eskuak ez suntsitzeko. Baina haiei bost axola, zuri eskuak suntsitu eta etorriko dira esku berriak, Afrika osotik. Egun osoa lanean, eta gauez ere obran bertan egiten nuen lo, kartoien gainean. Goizean, jaikim, otoitz egin eta berriz lanera. Obratik kanpo ez nuen hiri hura ezagutu, baina guztiz baztertuak, mespretxatuak ginelako han. Izan heldu, izan haur, dena da mespretxu. Poliziaren nahiz jendearen aldetik, eta hala Magreb osoan. Dendara ere ez ziguten sartzen uzten. Umiliatuta bizi ginen.
  • 14. XII kapitulua Azkenean Aljer utzi eta Oranera joan nintzen, Marokora pasatzeko asmoarekin. Autobusetik jaitsi eta ni bezalako bat, Gabongoa, hurbildu zitzaidan, ea nahi nuen Marokora joan. Baietz, eta dirua eskatu zidan aurretik, 100 euro, baina nik garbi utzi nion ezetz, lana ondo egiten bazuen Marokora iritsitakoan ordainduko niola. Onartu egin zuen. Trena hartu genuen aurrena, 40 lagun guztiura, eta azken geltokian jaitsi ginen. Gero mendi aldera joan ginen, canyon edo arroil bat zeharkatu behar genuen, baina kontu handiz, poliziak ez harrapatzeko. Gauez egiten genuen bidea, bi gauetan zehar. Heldu ginen azkenean bide batera, non bus txiki bat zegoen gure zain, Ujdara eramateko. Igo aurretik, dirua ordaindu behar izan nion pasatzaileari noski. XIII kapitulua Ujdatik Tangerrera kilometro asko dago, oinez egiteko gehiegi, gainera ja enaiz, basamortukoa eta gero, asko ibiltzeko gauza. Eskuienko hanka handitzen zait, gutxi ibilita ere. Autobusa hartu nuengoizean, eta arratsaldean iritsi. Lehen gaua geltokian bertan pasa nuen, baina afrikar batek esan zidan gu bezalakoek basoan egiten zutela lo. Eta hara joan nintzen. Naziolitateaaren arabera banatua zegoen basoa. Ginearren sailean, 5 dinar jartzen genituen egunero, janaria eta erosteko. Egunero jaisten zen norbait janaria erostera, baina kontuz egin behar zen, poliziak ez harrapatzeko. XIV kapitulua Doge edo polizia basora sartzen zen batzuetan eta korrika ateratzen ginen denok. Bi aldiz harrapatua izan nintzen. Behin hanka zulo batean sartu, ni harrapatu eta jo egin niduten. Hankako zauriak ditut oraindik, Gero autobus batean sartu eta Maroko hegoaldera bidali zidaten, baina itzuli nintzen. Dirua ez baitzidaten kendu, poltsa bai, baina han anaiaren argazkia eta mugikorra besterik ez neuzkan. XV kapitulua Hiru hilabete eman nituen Tangerren. Izuturik, poliziak harrapatuko ote ninduen. Espainiara heltzeko programa batean sartu nahi nuen, zodiak batean, baino gutxienez 3000 euro eskatzen dizute. Gero zortea izan behar duzu. Ahal duzu beste batzuekin batera gomazko ontzi txiki bat erosi, merkeagoa ateratzen da, baino arriskutsuagoa da. Oraintxe jakin dut basoko nire lagun batzuk hil direla itsasoan. XVI kapitulua
  • 15. Maliko batek esan zidan Nadorren programak merkeagoak zirela. Sei hilabete pasa nituen Nadorreko basoan. Behin, poliziak basoa inguratu zuen, gu eguneko arroza prestatzen ari ginen bitartean. Denak korrika atera ginen, gizonak, emakumeak eta haurrak. Arrozaren marmita handia buruan lotu eta harekin egin nueun korrika. Poliziak ez zuen gizonik harrapatu egun horretan, baina bai emakumeak, haurrak bizkarrean hartuta ihes egitea zailagoa delako. Basora itzuli ginenean, poliziek jateko katiluak puskatu zizkigutela ikusi genuen, baina nik arroz marmitarekin itzuli nintzen eta lagunek, "Ibrahim handia!", esan zidaten, poz-pozik. XVII kapitulua Tripako mina pairatzen nuen Aljerretik, eta Nadorren ere bai minez nengoen. Pentsazen nuen, "gizon hau hilko da", ni alegia. Han ez zaituzte ospitalean hartzen, hemen bezala. Hemen, medikuak berehala hartu eta ebakuntza egin didate. Han ospitaletik kanpora bidaltzen zaituzte. Horregatik, lagun batek marabout edo kurandero bati deitu zion lagun batek eta erne aztertu ondoren belar bat hartzeko esan zidan. Baina ez nion kasurik egin, min horrekin gutxienez beste minak, Alhassanerena eta, ahaztu egiten nituelako. XVIII kapitulua Basoko jendearen begietan ikusten duzu bakoitzak bere historia duela barruan. Poliziari egingo diozu ihes, baina zure historiari, zure iraganari ez, ezta zure patuari ere. Nik Ginean kamioi gidari izan nahi nuen eta han bizimodua atera, baina miñan-en bila abiatu behar izan nuen. Azkenean amari deitu eta esan nion Alhassane ez zuela berriz ikusiko. Negar egin zuen, eta intzirika. Nik ere negar egin nuen. Denok bizi gara harrapatuta norberaren historian. Ni ere harrapatuta bizi izan naiz eta biziko naiz, hori ezin da saihestu. Eta isil-isilik eramatea beste erremediorik ez dago. Beldur bat badut, nire arrebak ere galduko ote ditudan. XIX kapitulua Arrebei eta amari bizitako guztia kontatu nahi nieke, zuri bezala. Mali, Libia, tiroak, torturak, ... Alhassaneren naufragioa, beste 143 lagunekin. Baina zergatik abiatu nintzen galdetuko didate. Zergatik ez naiz itzultzen? Errudun sentitzen naizelako, Alhassaneren gertatutakoaren errudun, eta amaren begirada ez dut merezi horregatik. XX kapitulua
  • 16. Programa ordaintzeko behar ziren 3000 euroak ez neuzkan, 2600 baino ez. Pasatzaile asko etortzen zen basora, negozioa egitera, baztuk gure arrazakoak ere. Bazen horien artean Bahry izeneko bat, pularrez hitz egiten zuena. Esan nion ez nuela programarako diru guztia eta arretaz entzun zidan. Kontuan hartuko zuela esan zidan, eta itxaroteko. Horren ondoren, deitu izan nion, baina alperrik. Baina azaldu zen berriz ere, beretzat programarik ez zuela esan zidan, baina emango zidala aukera bat. Bere etxera eraman ninduen, eta han gosariak prestatu, garbitu, eta bestelako etxeko lanak egiteko lana proposatu zidan. Han bizi izan nintzen hiru hilabetez. XXI kapitulua Azkenean programa bat proposatu zidan. 2000 euro. Itsasertzera joan, eta zodiaka puzteko lanetan zeuden guztiak, jo ta su. Asko puztu behar da, jendearen pisuagatik eta haizea galtzen doalako itsasoan. Poliziak proeiktoreekin gu enfokatu eta oihuka hasi ziren. Azkar bukatu, motorra eta iparorratza jarri eta itsasoan sartu ginen. 53 pertsona, haurrka, emakumeak eta gizonak. Abiatu ginen itsaso zabalean barrena, non dena itsasoa den, lau aldeetara. Motorra itzali egin zen halako batean, eta lan asko eginda azkenean jarri zuten berriz ere martxan, baina gero iparorratza hondatu zen. Eta orduan galdu ginen, itsasoaren beltzean, izurdien hotsa, 00hhhhhhhh, aditzen genuela. Une horretan, nire familia baino ez nuen buruan. XXII kapitulua Noraezean ginen eta emakumeak negarrez hasi ziren. Baita kapitaina ere, itsasoa ezagutzen zuen senegaldarra izan arren, haur bat bezala. Nik ama eta Alhassane nituen gogoan, Alhassaneri berdina gertatuko zitzaion eta. Argitu zuen azkenean, eta itsasoaren zabala baino ez zen ikusten. Galduta geundela sentitu nuen. Eta orduan, zodiaka haizea galtzen hasi zen. Jendea negarrez eta oihuka, beldurrez. Amaiera zela uste nuen. Batzuk guba edo flotagailua eta beste batzuk neumatiko bat zeramaten, baina nik ez neukan ezer ere. Eguerdia heldu zen. Eta heriotza baino ez genuen espero. XXIII kapitulua Orduan helikopteroa agertu zen. Itzuli batzuk eman zituen, guk besoak astindu eta laguntza erregutzen genuen bitartean. keinu bat egin eta alde egin zuen. Itxaropena galdu nuen berriz, eta ama etorri zitzaidan gogora berriz. Baina 40 minutura itzuli egin zen, Salvamento Marítimoko ontziarekin batera. Nik salbamenduko zela nekien, laranja koloreko ontzia zelako, hala esan zidaten. Boza! Boza! (Hurra! Hurra!) oihukatu genuen. Hori da afrikarrok kantatzen duguna Europara iristen garenean. XXIV kapitulua
  • 17. Salbamentuko ontzitik soka bat luzatu eta emakumeak eta haurrak igo ziren aurrena. Denok oihuka ari ginen, txanda esaktuz. "Tranquilo", esaten ziguten. Igo, eta estalki eta ura eman zizkidaten. Eta negarrez hasi nintzen, itsaso zabalari begira. Amaiera (olerkia) Zu, izan polizia, izan nire ama, izan nire arreba, Ismail zein Emi, izan ni bezalako etorkin bat, basamortuan edo basoan gordeta, izan irakurle, esango duzu zu ni ere bazarela? Bai, hala nahi baduzu, baino ni ez, ni Ibrahim naiz, eta hau da nire bizitza.