SlideShare a Scribd company logo
1 of 22
Download to read offline
txostena
2012
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra
u Gutuna 2
u 1.LehiakortasunPlana 3
u 2.Nazioartekotzea 5
u 3.EikenEkintzak 7
u 4.EikenZerbitzuak 10
u 5.DatuEkonomikoak 13
u 6.2013koAurrerapena 15
u 7.GobernuOrganoaketaAntolakuntzaEgitura 17
u 8.Kolaboratzaileak 18
u 9.Kideak 20
Aurkibidea
2
2
Urterik urte, eta jada pasa dira urte batzuk Eikeneko lehendakaritza hartu nuenetik,
neuri egokitzen zait Klusterraren jardueraren azken ekitaldiko nondik-norakoak labur-
bilduta azaltzeko ardura –eta ohorea ere esango nuke nik-. Nire asmoa ez da eginiko
ekintza guztiak xehetasunez azaltzea –memoria honen hurrengo orrietan kontsulta dai-
tezkeelako, besteak beste-, baizik eta guztia oro har taxutzea eta lan guztia testuinguru
horretan jartzea.
Hitz gutxitan, ausartuko nintzateke esatera 2012. urtea bereziki sakona izan dela aurrera
eramandako jarduerei dagokienean. Eta are garrantzitsuagoa dena, horietako batzuek
balio izan digute sektoreak ikuspegi itxaropentsuagoa izan dezan beharreko oinarriak
finkatzeko. Izan ere, gauza izan gara gure apustu estrategiko garrantzitsuenei eusteko
eta, aldi berean, garatzeko beste esparru batzuk bilatzeko.
Horren haritik, bi ekimen aipatu nahi nituzke bereziki. Lehenbizi, Innova Basque Audio-
visual, EiTBren eta sektorearen lankidetzarekin bultzatutako programa, programa pilo-
tuen ekoizpena sustatu eta nazioartean saldu ahal izateko. Ekimen berritzaile horri esker,
kontuan izanik sektore publikoarekiko lankidetza eredu malguagoa eta eraginkorragoa
bilatzearen aldeko apustua egin dugula, urterik urte produktu berritzaileen katalogoa
handitu egingo da nazioarteko adituek aukeratutako formatuekin, merkatu nagusietan
bana dadin.
Bigarren, Holandan eta Israelen bideratu ditugun misioak nabarmenduko nituzke, kon-
taktuen sare sendoa finkatzeko eta gurearen antzeko bi merkatu ezagutzeko aukera izan
baitugu lurralde horietan; izan ere, tamainari begira gurearen antzekoak izan arren, bes-
telako estrategiak dituzte eta horietatik giltzarri garrantzitsuak atera ahal izan ditugu
Euskal Ikus-entzunezkoen sektorearen etorkizunerako. Garbi dago bisitaldi horiek –Le-
hiakortasun Plana abian jartzeko egindako azterketatik zuzenean etorriak, Bizkaiko Foru
Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin-, nahiz Innova Basque Audiovi-
sual ekimenak sustrai komuna dutela: nazioartekotzea eta lehiakortasuna hobetzea.
Etengabekoahalegina
Juan Mari Gurrutxaga
Eiken Presidentea
Era berean, izaera europa-
rreko proiektu batean hasi
gara lanean 2012an, Smart
Culture, 7. Esparru Progra-
maren barnean. Proiektu
horretan antzeko erakundee-
kin eta zortzi lurralde euro-
parretako enpresekin bate-
ra parte hartzen du Eikenek
teknologia berrien erabileraren
bidez kultura “demokratizatzea” helburu duen ekimenean. Jarduera sakona
da, inolaz ere, eta hiru urtez luzatuko da, baina lagundu egingo du, zalantzarik ez
dago horretan, Kultur Industrien sektoreen artean esperientzien eta ekintzen kontrastea
aberasten.
Azken batean, eta EikenBANK bezalako beste ekintza garrantzitsu batzuk –unibertsita-
tea-enpresa erlazioa bideratzeko- ahantzi gabe, esan dezakegu 2012. urtean ahalegin
handia egin dela kanpoaldera zabaltzeko. Jakin badakigu merkatua unibertsala dela eta
gure lana norabide horretan bakarrik bidera daitekeela. Baina ziur gaude halaber, egin-
dako ahalegin horrek emaitzak izango dituela, eta seguru asko uste baino lehenago
ikusiko ditugu gainera emaitza horiek.
3
3
2012. urtean, euskal ikus-entzunezkoen Lehiakortasun Planaren esparruan oinarritu da
Eikenen jarduera gehiena. Jakinik sektorea ikuspegi globaletik begiratuta soilik izan
daitekeela bideragarri, eta enpresek seriotasunez eta erabakitasunez egin behar dietela
aurre ikus-entzunezkoen esparru berrian posizionatzeko estrategia eraginkorrei, kluste-
rrak indartu egin du lana esparru horretan eta ahalegindu da enpresak indartzeko bidean
aurrera egiten.
2012an egin da landa-lanaren zati handi bat eta bideragarriak izan daitezkeen proiek-
tuak bereizi dira. Proiektu horien garapena aurrera doa klusterraren dinamizazioari eta
bultzadari esker, baina Herbehereetan eta Israelen aurrera eramandako bi misio komer-
tzial aipatu behar dira batik bat.
1.LehiakortasunPlana
Helburu bikoitza zuten euskal enpresak merkatu berrietara ateratzeko beharretik etorri-
tako bisita horiek: harreman profesionalak sortzea lankidetzan aritzeko edo produktuak
saltzeko, eta Ikus-entzunezkoen alorrean mundu mailan erreferentziazkoak diren bi in-
dustria eraldatzeko giltzarrien inguruko ezagutzak eskuratzea.
Lehen bisita Holandara egin zen, munduko aurreratuenetakotzat hartua da bertako merka-
tua, telebista formatuen mailan bereziki. Euskal ordezkaritzak, klusterreko ordezkariek
eta hamar bat enpresak osatua, BEAZ Bizkaia eta Bizkaia Xederen laguntza izan zuen,
horiek beren egin baitzituzten misioaren proposamenak eta biziki parte hartu bait-
zuten haien garapenean.
4
4
Azaroaren 27tik abenduaren 1 arte, ikus-entzunezko holandarraren garapenean parte
hartzen duten hainbat eragile bisitatu zituen euskal misioak –maila goreneko bilera
agenda oso bati esker-. Enpresak, erakunde publikoak eta arloko elkarteak bildu ziren.
Emaitza gisa, xehe ezagutu ahal izan da sektorea, eta era berean, euskal ikus-entzu-
nezkoen sektorea aurkeztu da merkatu holandarrean agente sortzaile eta eskarmentu
handiko gisa, beti elkarlanerako prest.
Antzeko helburuak finkatu ziren Israelgo misiorako, New Media industriaren ga-
rapenean gailentzen den lurraldea dela kontuan izanik. 2013ko otsailean egin zen
bidaia. Tel Aviven elkarlanerako benetako aukerak eskaini zituen agendak, eta horretan
lanean ari gara jada klusterraren barnean.
Bestalde, Lehiakortasun Planaren garapen osoa zuzenean loturik dago Eikenek sortu
zenetik aurrera eraman duen kudeaketa ereduarekin. Eredu horren helburu nagusia izan
da ikus-entzunezko industria sortzea, halako gisa jardungo duena, eta gainerako eragile
ekonomikoek halakotzat hartuko dutena. Gainera, lankidetzaren aldeko apustu garbia
izan da beti ikuspegi horren oinarria. Enpresek, bakarrik jarduten badute, egoera gero
eta zailagoari egin behar diote aurre: merkatua hazi egin da unibertsal bilakatu arte eta
dimentsio handiagoa behar da proiektu hauei ekiteko. Lankidetza eta Basque Audiovi-
sual bezalako marka globala sendotzea aukera zentzudunenetako bat da, inolaz ere, une
hauetan.
1.LehiakortasunPlana
5
5
Eikenen estrategiaren funtsezko bi alderdi dira, inolaz ere, kanpoko merkatuetan sartzea
eta ikus-entzunezko produktu guztietan “nazioarteko” osagaia txertatzea –ideia sortzen
den une beretik hasita-. 2012. urtean zehar, klusterrak gogotik lan egin du alor horretan,
eta nazioartekotzeari eskainitako egitura iraunkorra abian jarri ere egin du.
Nazioartekotze Arloa sortu izanak aukera eman du, gainera, klusterrak bultzatu
baina hainbat instituziotatik funtsezko laguntza izan duen ahalegin bat burura
eramateko. Horren haritik, aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza,
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Poli-
tika eta Kultura Sailaren bidez, Etxepare Institutuaren bidez batik bat, eta baita
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ sozietateak eman-
dakoa ere.
Halaz ere, Smart Culture proiektu europarrean parte hartzea izan da Eikeneri urrats hau
egiteko aukera eman dion faktore erabakigarria. Europako Batasunaren 7. Esparru Pro-
gramaren barnean eta euskal ikus-entzunezkoen Lehiakortasun Planaren oinarriekin her­
tsiki loturik, Smart Culture proiektuak kultura “demokratizatu” egin nahi du, herritarrek
Interneten eta teknologia berrien bidez sarrera unibertsala izan dezaten kontinenteko
kultur ondarean.
Ekimen horrek berebiziko garrantzia du euskal ikus-entzunezkoen industriarako, hiru ur-
tetan zehar egingo den ikerketa lan baten bidez aukera emango baitu kultura digitalaren
esparruan zabaltzen ari diren negozio aukerak xehe ezagutzeko.
Gainera, Eikenek Smart Culture proiektuan parte hartzeagatik, kontinente mailako hainbat
bilera egingo dira Euskadin proiektua aurrera eramaten den bitartean, lan-taldeetako ba-
ten buru izendatu baitute Klusterra. Horren haritik, esan behar da, Eikenek antzeko beste
erakunde batzuekin, unibertsitateekin eta beste zortzi lurralde europarretako enpresekin
hartzen duela parte Smart Culture proiektuan.
2.Nazioartekotzea
SMARTCULTURE
PTS committee of the Basque Country
6
6
Bestalde, kanpoko merkatuetara zabaltzeko Eiken egiten ari den ahaleginaren testuinguru
global gisa, oso presente eduki behar dira nazioartekotzearen aldeko apusturako oinarriak.
Kontu horren inguruan egindako azterketak garbi utzi zuen Basque Audiovisualen presen-
tzia Canneseko MIPTV eta MIPCOM merkatuetan mantentzeko beharra. Izan ere, urteetan
zehar egiaztatu da bi ekitaldi horiek guztiz biltzen dituztela, ekonomia mailan eta agenda-
ri begira ikuspegi bideragarritik begiratuta, mundu osoko bezeroengana iristeko funtsezko
baldintzak. Hori guztia La Rochelleko Sunny Side of the Doc hitzordua ahantzi gabe, gure
enpresetako askorentzako garrantzitsuak diren dokumentalei eskainia hura.
Hori dela eta, nabarmentzekoa da, Eikenek 2012. urtean aurrera eramandako ekintza na-
gusietako batek, Innova Basque Audiovisual proiektuak, oso eragin positiboa izan duela
nazioarteko merkatuetan aurkeztutako katalogoan, Cannesen bereziki. Izan ere, merkatu
horietan izandako erantzun egokiak argi uzten du ekimen horrek gaitasun handia duela
euskal ikus-entzunezko produktuen nazioartekotzearen ikuspegitik begiratuta.
Bezero izan daitezkeenengana iristeko –eta kolaborazioak edo koprodukzioak egiteko-
helburu horixe bera du AnimaBasque Business ekimenak ere. Honek bere V. edizioa egin
zuen 2012an. Animazioaren merkatua Euskalduna Jauregian egin zen maiatzaren bukae-
ran, eta hainbat enpresa europar joateaz gainera, Mexikotik etorritako profesional talde
handi batek ere hartu zuen parte.
2.Nazioartekotzea
7
7
-Eiken ekintzak- ekintza estrategikoak dira, Klusterraren jardueraren muina. Izan ere, ja-
torri berdina dute (sektorean sumaturiko beharrei erantzutea) eta espektatiba berdinak
dituzte (denboran sendotzea, aukera eraginkorra eta iraunkorra bermatu ahal izateko)
ekintza horietako gehienek. Hori dela eta, era horretako ekimenek lantzen dituzten alor
nagusiak zuzenean loturik daude sektorea garatzeko zeharkako hainbat kontzepturekin,
profesionalen prestakuntza, nazioartekotzea, berrikuntza, networking, lehiakortasuna
edo zaintza estrategikoa, esate baterako, baina Ikus-entzunezkoen alorrean diharduten
giltzarriak kontuan hartuz betiere.
2012an Eiken ekintza bereziki nabarmena jarri zen abian, nabarmena dituen ezau-
garriengatik (finantziazio publiko-pribaturako esperientzia berritzailea) zein
3.EikenEkintzak
izandako emaitzengatik (programa pilotuak ekoitzi eta bideratzea eta nazioarteko es-
kubideak saltzea). Innova Basque Audiovisual ekintzaz ari gara, Eiken, EiTB eta euskal
enpresa ekoizleen arteko baterako apustu estrategiko berritzailea, bere lehen edizioan
gauza izan baita tresna eraginkor eta indar handiko gisa posizionatzeko.
Hitz gutxitan esateko, Innova Basque Audiovisual ekimenak aukera eman du programa pilo-
tuak elkarlanean ekoizteko nazioartera saltzeari begira, eta telebista publikoan emateko.
”Win-win” filosofia (guztiak irabazle) dago ekimen horren oinarrian, inplikatzen diren era-
gile guztiek lortzen baitituzte abantailak eta partekatzen baitituzte arrisku mugatuak. In-
nova Basque Audiovisual ekimenaren bidez, enpresek, beren inbertsioa egiteaz gainera, la-
8
8
guntza izango dute “paperean” jasotako ideiak benetako produktu bilakatzeko, eta horri
esker nazioarteko merkatuetan saldu ahal izango dira. Ekimen honen helburu nagusia
horixe da, hain zuzen ere, euskal enpresak beste merkatu batzuetara zabal daitezen la-
guntzea. Eta bezero izan daitezkeenek une honetan eskatzen duten moduan egin behar
da lan hori, hau da, ezagutzera emateko programa pilotu baten bidez, eta haren emanal-
diarekin loturiko entzule kopuruaren datua eskainita.
Lehen edizio honen emaitzak oso onak izan dira eta nazioarteko erakundeen interesa
piztu du ekimenak, irtenbide berritzailea eskaintzen diolako sektoreari taxutzen ari den
egoera ekonomiko berriaren aurrean.
EikenBANK da guztiz sendotu den beste ekimenetako bat, klusterrak sektorearen esku-
ra jarri duen tresna, ikus-entzunezkoen industriarekin harremanetan jartzeko oraindik
aukerarik izan ez duen sormena identifikatu ahal izateko. Programa honen bosgarren edi-
zioa egin zen 2012an, eta oraingoan ere eutsi egin die kolaboratzaile guztien (enpresak
eta instituzioak) laguntzari eta konpromisoari. Ekimena sendotu egin da talentu poltsa
gisa, EikenTALENTen (Facebookeko plataforma) jarraitzaileen kopurua nabarmen handitu
izana eta enpresek eta prestakuntza zentroek egindako apustua horren erakusgarri; horri
esker, pertsona finalista gehienek lortu baitute jasotako sari eta beken bidez sektoreko
enpresa askotan sartzea.
Beste hainbeste esan dezakegu Gidoi Faktoria ekimenaren inguruan, profesionalen
prestakuntza sektorearen behar berrietara egokituta bultzatzeko sortutako tresna.
Bere ibilbidea erabat sendotuta izanik, Gidoi Faktoria sormena eta berrikuntza bul-
tzatzen ahalegindu da 2012an. Halatan, sektoreko tailer eta ikastaro espezifikoak
egin ditu aurten Bilbon EiTBren egoitzan dituen instalazioetan, joera berriekin
lotuak bereziki. Horren haritik, aipatzekoak dira, egin diren bideojokoetarako gi-
doien tailerra eta proiektu dokumentalak garatzeko ikastaroa, Escuela Centaren
laguntzarekin.
3.EikenEkintzak
9
9
Gidoi Faktoria programaren helburuarekin, eta horrenbestez, sektorean sumaturiko
eskariekin zuzenean loturik, arloko profesionalen ikuspegitik begiratuta euskal ikus-
entzunezkoen egoera ezagutzeko tresna bat jarri zen abian 2012an: Prestakuntza
Beharren Diagnostikoa, Hobetuz-ek onartua.
Ekimen horren helburua da sektorearen ikuspegi orokorra erdiestea eta enpresei eta
gainerako eragileei tresna bat eskaintzea maila horretan planteatutako erronkei aurre
egin ahal izateko. Azterketa horren bidez ateratako ondorioek baieztatzen dute profil
profesional berriek gaitasunak izan beharko dituztela pertsonen kudeaketan, hizkuntze-
tan eta nazioarteko esperientzietan eta gaitasun handia beharko dutela halaber aldaketa
teknologikoetara egokitzeko.
Ekintza nagusi horiez gainera, enpresen arteko lankidetzan eta enpresa proiektu berrien
sorreran oinarrituriko beste hainbat ekimenetan buru izan da edo parte hartu du Eikenek.
Kanal tematikoei buruzko lankidetza taldea da horietako bat, baterako enpresa platafor-
ma sortzea helburu duena, nitxoko kanal tematikoen –ez linealak– merkatuan posiziona-
tu ahal izateko, ikuspegi euskarrianiztunetik eta plataformaniztunetik begiratuta.
Antzeko helburua du euskal zinemaren online plataformak ere. Plataforma horretan
proiek­tuaren ekimenaren koordinatzaile eta zabaltzaile lana egin du Eikenek. Edukiak
internet bidez banatzeko sistema eraginkorra sortzea ez ezik, euskal ikus-entzunezkoa
jarduera esparru horretan posizionatzea ere bada plataforma horren egitekoa.
3.EikenEkintzak
10
10
Sektorearen garapena bultzatu eta garatzeko ekintzak eta jarduerak sustatzeaz gainera,
Eikenek enpresa bazkideei laguntza handia ematen die eskaintzen dituen zerbitzuen
bidez. Euskarri juridikoa eta informazio-materialen difusioa daude eskaintza horren bar-
nean, eta baita azterketa estrategikoak egitea ere.
EikenLEX dugu zerbitzu aitzindarietako bat, ikus-entzunezkoen sektorea ukitzen duten
legezko arauen biltegia eta bazkideei legezko aholkularitza eskaintzen diena. 2012an
enpresei laguntza eman zaie nazioarteko koprodukzioetan, alor horretan guztiz estrate-
gikoa baita sektorean indarrean dauden arauak ezagutzea. Landwell (PwC) etxe ezaguna-
ren eskutik ematen zaie laguntza juridikoa enpresa bazkideei.
SICC-Eiken Inteligentzia Lehiakorreko Sistema da beste zerbitzu aipagarrietako bat, eza-
gutzak eskuratzeko tresna nagusi, eta horrenbestez, lehiarako abantaila faktore era-
bakigarri bilakatu baita 2012an. Enpresak sektorearen inguruan mugitzen diren kontu
4.EikenZerbitzuak
estrategikoen jakinaren gainean egon dira uneoro SICC Eikenen bidez, SICC taldearen eta
haren euskarri den web plataformaren ekintza konbinatuarekin aurrera eraman ahal izan
den lanari esker.
Gainera, SICC Eikenek biziki parte hartu du “Gaming Synergy” jardunaldiaren garape-
nean, maiatzaren 14an egin zena Digipen Europe-Bilbaoren egoitzan. Ekitaldi horrek
ikus-entzunezkoen eta bideojokoen sektoreko enpresen artean lankidetza ekintzak bide-
ratzeko ateak zabaltzea zuen helburu, lankidetza programa jakin batzuk aurrera eraman
ahal izateko. Media Europa Programak Euskadin duen bulegoaren (Media Antena Euskal
Herria) laguntza ere izan zuen ekitaldiak.
Jarduera ildo beretik doa Industria Behatokirako aldian behin egiten den landa-lana
ere. 2012. urtean Eikenek enpresa bazkide guztiak monitorizatu ditu, kualitatiboki
nahiz kuantitatiboko, sektorearen bilakaeraren informazio zehatza eskuratu
11
11
ahal izateko. Landa-lan horren barnean, enpresa bazkideetako zuzendaritza taldeekin
elkarrizketak egin dira beharrezkotzat hartu denean.
SPRIren Compite programaren barnean dauden hainbat ekintza ere jarri dira abian 2012an,
sektoreko mikro-enpresei zuzenduak. Zehatz esateko, 13 ekintza eraman dira aurrera, diag-
nostikoak eta hobekuntza planak barne, eta Eikenen laguntza estrategikoa izan dute guz-
tiek. Kasu honetan, mikro-enpresei beren negozio ereduaren inguruan beharreko gogoeta
estrategikoa egiten laguntzeko ardura hartu du bere gain Eikenek, ekonomia mailan
bizitzen ari garen ziurtasun ezak eragin handiagoa baitu haiengan.
4.EikenZerbitzuak
12
12
Beste merkatu batzuekiko harremanak indartzea, horixe izan zen Eikenen parte har­
tzearen oinarria Europa – Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa abian jartzeko lanean. Do-
nostiako Nazioarteko Zinemaldiak, Eikenen eta Ikus-entzunezko sektoreko beste eragile
batzuen laguntzaz, bultzatutako ekimen honek hainbat lankidetza harremani zabaldu
zizkien ateak bi kontinenteetako enpresen artean. Bi egunetan izan ziren topaketak Zi-
nemaldiaren beraren esparruan, eta Euskadi-Brasil topaketarekin burutu ziren.
Era berean, klusterrak bere komunikazio zerbitzua erabiltzeko eta iritzi publikora prentsa
oharren bidez iristeko aukera eskaintzen die enpresa bazkideei. EikenPRESS izeneko zer-
bitzu hori beren lanaren hedapena hobetu nahi duten konpainientzako da, merkataritza,
irudi edo ekoizpen estrategia bultzatzen lagunduko baitzaie.
Hain zuzen ere, Eikenen difusioa eta sustapena da elkartea indartzearekin, eta horrenbes-
tez, enpresa bazkideei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzearekin zuzenean loturiko
beste jardueretako bat. Jarduera-politika horretan oinarriturik, Eikenek hainbat jardu-
naldi eta ekitaldi antolatu ditu edo parte hartu du, esate baterako, Gasteizko FesTVal
telebista jaialdian edo Bilboko Prestik Azokan.
Azken puntu horrekin zuzenean loturik dago Eikenek Kalitatearen Europar Astean izan-
dako parte hartzea, ekimen horretan parte hartzen baitu klusterrak bere ibilbidea hasi
zuenetik. “Prestakuntza berria ikus-entzunezkoen sektore berrirako”, izen horixe izan
zuen 2012ko jardunaldiak. EiTBren Gidoi Faktoria gunean egin zen, eta bertan, besteak
beste, Ikus-entzunezkoen sektoreko Prestakuntza Beharren Diagnostikoaren emaitzak
aurkeztu zituen Eikenek.
4.EikenZerbitzuak
13
13
ETENGABEKO ERAGIKETAK	
	 Entitatearen jardueragatiko sarrerak	 570.001
		 Erabiltzaile eta afiliatu kuotak eta jardueraren beste sarrera batzuk	 182.606
		 Erabiltzaileen ekarpenak	 19.544
		 Sustapen, babesle eta lankidetza sarrerak	 4.000
		 Ekitaldiko emaitzara egotzitako dirulaguntzak	 363.851
	 Pertsonal gastuak	 -189.035
		 Soldatak	 -156.696
		 Gizarte gastuak	 -32.339
	 Ustiapeneko beste gastu batzuk	 -369.618
		 Kanpo Zerbitzuak	 -367.302
		 Zergak	 -723
		 Galerak eta horniduren aldaketa	 -1.593
	 Ibilgetuen amortizazioak	 -2.864
USTIAPENEKO EMAITZA	 8.484
	 Sarrera finantzarioak	 6
		 Kanpokoenak	 6
	 Gastu finantzarioak	 -4.874
		 Kanpokoekin zorrak	 -4.694
		 Diru aldaketen diferentziak	 -180
EMAITZA FINANTZARIOA	 -4.868
ZERGA AURRETIKO EMAITZA	 3.616
		 Irabazien gaineko Zergak	 -
ETENGABEKO ERAGIKETENGATIK SORTUTAKO EKITALDIKO EMAITZA	 3.616
FONDO PROPIOETAN ALDAKETA	 900
EMAITZA GUZTIRA, EKITALDIKO ONDARE GARBIAREN ALDAKETA	 4.516
5.DatuEkonomikoak
2012koemaitzenkontua
14
14
AKTIBO EZ KORRIENTEA	 8.521
	 Ukiezinezko Ibilgetua	 4.572
	 Ibilgetu Materiala	 1.519
	 Epe luzeko inbertsio finantzarioak	 2.430
	
	
AKTIBO KORRIENTEA	 475.882
	 Erabiltzaileak eta aktibitateko beste zordunak	 7.615
	 Aktibitateko zordunak eta kobratzeko dauden beste kontuak	 270.071
		 Administrazio publikoa	 270.071
	 Diruzaintza	 198.196
AKTIBOA GUZTIRA	 484.403
ONDARE GARBIA	 70.949
	 Fondo Propioak	 70.949
		 Fondo Soziala	 57.068
		 Erreserbak	 10.265
		 Ekitaldiko mozkina	 3.616
	
PASIBO KORRIENTEA	 413.454
	 Epe laburreko Zorrak	 315.949
		 Zorrak kreditu erakundeekin	 1.663
		 Bestelako pasibo finantzarioak	 314.286
	 Jarduerengatiko Hartzekodunak	 97.505
		 Hornitzaileak	 44.895
		 Hornitzaileak, taldeko erakundeak eta elkartuak	 38.115
		 Pertsonala	 35
		 Administrazio publikoa	 14.460
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA	 484.403
5.DatuEkonomikoak
AKTIBOA
Egoerabalantzea2012
ONDAREGARBIAETAPASIBOA
15
15
Eikenen ekintzak sendotzea, Lehiakortasun Planaren garapen integrala eta euskal ikus-
entzunezkoaren nazioartekotze prozesuan sakontzea dira 2013ko ekitaldian Klusterrak
mantentzen dituen hiru zutabe nagusiak.
Lehen kasuan, bereziki aipatu beharra dago Innova Basque Audiovisualen bigarren edi-
zioaren antolakuntza. Ez soilik proiektua sendotu egiten delako, baizik eta lehen edi-
zioaren arrakastari esker ekimenak garrantzi handiagoa hartu duelako, bai funtzionamen-
du mailan, bai kanpoko zabalkundeari begira.
MipFORMATen parte hartzeko gonbidapena, Cannesen bildutako nazioarteko sektorea-
ri proiektua ezagutzera emateko bilkura esklusibo baten bitartez, FRAPAren presidente
Patty Genestek nazioartekotzeari buruz eman zuen Masterclassa, edo formatuen ahol­
kularitza Armozako Amos Neumannekin eta The Wit-eko Geise Fiscinarekin, zalantzarik
gabe, hobekuntzarako elementuak dira, Innova Basque Audiovisualen jarduna finkatzen
dutenak.
Lehiakortasun Planak, bestalde, bultzada berria izango du, misio komertzial gehiagore-
kin, baita “world kafe”-arekin ere, sektoreko eragile eta profesionalekin, ikuspegi zaba-
lago batetik.
Halaber, nazioarteko merkatuetan sartzea da Klusterraren oinarrizko helburuetako bat,
eta horretaz gainera, Cannes eta La Rochelleko merkatuetako presentzia mantentzea,
baita beste industria batzuekiko lankidetza aukeretan sakontzen jarraitzea ere.
Aldi berean, Eikenek bere zerbitzuak eta ekintzak garatzen jarraituko du, sektoreari
aukera jokaleku bat eskaintzen jarraitzeko. Zentzu horretan, azpimarratu beharra dago
Eikenen ekintza nagusietako batzuek duten indarra, besteak beste, EikenBANK, 2103.
urtean seigarren edizioa izango duena.
6.2013koAurrerapena
16
16
6.2013koaurrerapena
ETENGABEKO ERAGIKETAK	
	 Entitatearen jardueragatiko sarrerak	 458.790
		 Erabiltzaile eta afiliatu kuotak eta jardueraren beste sarrera batzuk	 142.571
		 Zerbitzuak ematea	 675
		 Ekitaldiko emaitzara egotzitako dirulaguntzak	 315.544
	 Pertsonal gastuak	 -223.712
		 Soldatak	 -183.131
		 Gizarte gastuak	 -40.581
	 Ustiapeneko beste gastu batzuk	 -226.088
		 Kanpo Zerbitzuak	 -225.488
		 Zergak	 -600
	 Ibilgetuen amortizazioak	 -4.490
USTIAPENEKO EMAITZA	 4.500
	 Sarrera finantzarioak	 0
		 Kanpokoenak	 0
	 Gastu finantzarioak	 -4.500
		 Kanpokoekin zorrak	 -4.500
EMAITZA FINANTZARIOA	 -4.500
ZERGA AURRETIKO EMAITZA	 0
		 Irabazien gaineko Zergak	 -
ETENGABEKO ERAGIKETENGATIK SORTUTAKO EKITALDIKO EMAITZA	 0
EKITALDIKO SOBERAKIN POSITIBOA	 0
2013rakoaurrekontuproposamena
17
17
u	 Lehendakaria
	 Juan Mari Gurrutxaga (Mixer enpresako zuzendaria)
u	 Idazkaria
	 Mikel Astorkiza (Euskaltel Fundazioko zuzendaria)
u	 1. Lehendakariordea
	 Begoña Ayarza (Itesa enpresako kudeatzailea)
u	 2. Lehendakariordea
	 Juan Carlos López (3koma enpresako zuzendaria)
u	 Kideak
	 Andoni Aranburu (EiTB-ko Estrategia eta Komunikaziorako zuzendaria)
	 Iñaki Eizmendi (Pausoka enpresako zuzendaria)
	 Julián Flórez (Vicomtech-eko zuzendari nagusia)
	 Ricardo González (K 2000 enpresako zuzendaria)
	 Fernando Larrondo (Irusoin enpresako zuzendaria)
	 Carlos Juárez (Basque Films enpresako zuzendaria)
	 Juanjo Landa (Bainet taldeko produktore eragilea)
u	 Zuzendaria
	 Itziar Mena
Batzordearen izena 	 Arduraduna
u	 Berrikuntza teknologikoa	 Julián Flórez
u	 Kudeaketan berrikuntza	 Ricardo González
u	 Nazioartekotzea	 Iñaki Eizmendi
u	 Sektore estrategia	 Begoña Ayarza
Zuzendaritzabatzordea (2013) Batzordeestrategikoak
7.GobernuOrganoaketaAntolakuntzaEgitura
Eikenek hiru organoren arabera lan egiten du: Bazkideen Batzar Nagusia, Batzorde Estrategikoak eta Zuzendaritza Batzordea.
Eikenen Batzorde Estrategikoak honela osatu ziren:
18
18
u	 3koma	 Itxaso Atutxa
		 Juan Carlos López
		 Ruth Martínez
		 Igor Zabala
		 Emilio López
u	 abra	 Alberto Gerrikabeitia
		 Joxe Portela
u	 bainet	 Juanjo Landa
		 Gregorio Muro
		 Asier Nabea
		 Jone Miren Goenaga
		 Eva Breton
		 Manuel Paino
		 Josetxo Lizartza
u	 baleuko	 Karmelo Vivanco
		 Eduardo Barinaga
		 Javi Vivanco
		 Idurre Cajaraville
		 Jone Landaluze
u	 bitart	 Fernando Díez
8.Kolaboratzaileak
u	 centa	 Susana Patiño
		 Julio Cordoba
		 Laura Arana
u	 Digipen	 Ignacio Otalora
		 Aitziber Azkondo
u	 digitalak	 Josu Erguin
		 Ander Erguin
u	 eitb	 Patxi Arratibel
		 Andoni Aranburu
		 Aintzane Pérez del Palomar
		 Itziar Azpeitia
		 Andrea Ibáñez
		 Marta Alvarez
		 Maite Iturbe
		 Mikel Agirre
		 Ainhoa Lodoso
		 Jose Luis Blanco
		 Lontzo Sainz
		 Alex Aranzabal
		 Pello Sarasola
		 Gorka García
u	 epe/apv	 Carlos Juarez (Basque Films)
u	 erpin	 Julia García
u	 escivi	 Iñaki Aizpuru
		 Maria Aizpuru
		 Iñaki Rubio
u	 euskaltel	 Mikel Astorkiza
u	 expressive	 Aitor Gabiña
		 Izaskun Pérez
u	 G93	 Juan Carlos San Román
u	 gizer	 Andoni Eguíluz
u	 ibaia	 Ignacio Rotaetxe
19
19
u	 idem	 María Vallejo
		 Alberto Rojo
		 Ana Gutiérrez
u	 ik4	 Julián Flórez
		 Maider Laka
		 Igor Olaizola
		 Maria Teresa Linaza
		 Daniel Vander Vorst
u	 irusoin	 Fernando Larrondo
		 Iñaki Gomez
		 Juan Cruz Izagirre
		 Xabier Berzosa
u	 itesa	 Begoña Ayarza
		 Iñigo Artetxe
u	 jarkatza	 Juan Carlos Revuelta
		 Arantza García de Andoin
u	 k 2000	 Ricardo González
		 Sabin Uriarte
		 Arri Granados
		 Blanca Baena
u	 m4f	 Itziar Ijalba
		 Jon Egia
u	 mixer	 Juan Mari Gurrutxaga
u	 orio	 Beñat Ibarbia
		 Unai Ibarbia
u	 pausoka	 Iñaki Eizmendi
		 Itziar Zeberio
		 Pedro Fuentes
		 Xabier Zabaleta
		 Miren Olabarri
		 Eukene Aldekoa
u	 signo digital	 Esther Terradas
		 Josu Venero
u	 sugar factory	 Ana Díaz de Zugazua
u	 tecnalia	 Luis Emaldi
		 Ramón Delgado
		 Tatiana Bartolome
		 Francisco Javier Acera
		 Diego Bajo
u	 ubiqa	 Jose Luis Roncero
		 Raquel Duran
8.Kolaboratzaileak
20
20
9.Kideak
Úbiqa Tecnología,
Ideas y Comunicación, S.L.
www.ubiqa.com
Tecnalia
www.tecnalia.com
Sugar Factory, S.L.
www.sugar-factory.com
Pausoka Entertain-
ment, S.L.
www.pausoka.com
Mixer Servicios
Audiovisuales, S.L.
www.mixer.com.es
Signo Digital, S.L.
s.digital@euskalnet.net
Bainet
www.bainet.es
3koma, S.A.
www.3koma.com
Abra Prod, S.L.
www.abraprod.com
Baleuko Komunikazioa, S.L.
www.baleuko.com
Bitart New Media, S.L.
www.bitart.info
Basque Films
www.basquefilms.com
Andoaingo Zine eta Bideo
Eskola, S.L. (ESCIVI)
aginako@aginakobz.es
EiTB, S.A.
www.eitb.com
Escuela CENTA
www.escuelacenta.com
Digipen
www.digipen.es
Erpin 360, S.L.
erpin360@vertice360.com
Expressive Media Proyects, S.L.
www.expressive.es
Euskaltel, S.A.
www.euskaltel.es
Digital Mobiles, S.L.
www.digitalak.com
Itesa Producciones, S.L.
www.itesa.tv
Idem 4, S.L. (Idem
Producción Audiovisual)
www.idem4.com
IK4
www.ik4.es
Jarkatza Media, S.L.
www.jarkatza.com
m4f
www.m4f.es
K 2000, S.A.U.
www.k2000.com
Irusoin, S.A.
www.irusoin.com
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra
Teknologi Parkea, 105 - 2º
48170 Zamudio (Bizkaia)
T. 94 404 82 25
F. 94 404 82 29
www.eikencluster.com
eiken@eikencluster.com

More Related Content

Viewers also liked

Curriculum a11 estudio
Curriculum a11 estudioCurriculum a11 estudio
Curriculum a11 estudioA D Viz Y Arq
 
Agrotours Réunion catalogue 2016
Agrotours Réunion catalogue 2016Agrotours Réunion catalogue 2016
Agrotours Réunion catalogue 2016Chloé D'EURVEILHER
 
Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación
Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación
Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación Arantxa Muñoz Pérez del Pulgar
 
Oral Presentation 2
Oral Presentation 2Oral Presentation 2
Oral Presentation 2Eave0222
 
Projecte Educatiu de Centre
Projecte Educatiu de CentreProjecte Educatiu de Centre
Projecte Educatiu de CentreEscola Cervetó
 
Un poco de_muchos_libros_en_pdf
Un poco de_muchos_libros_en_pdfUn poco de_muchos_libros_en_pdf
Un poco de_muchos_libros_en_pdfalberto ruiz
 
Mas allá de la Moda
Mas allá de la ModaMas allá de la Moda
Mas allá de la Modatatika_125
 
Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...
Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...
Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...Jaime Diéguez / 狄海曼
 
CRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEAS
CRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEASCRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEAS
CRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEASAcademia de Ingeniería de México
 
Clase hiperparatiroidismo primario
Clase hiperparatiroidismo primarioClase hiperparatiroidismo primario
Clase hiperparatiroidismo primariotu endocrinologo
 
The OfficeMax Experience in México …
The OfficeMax Experience in México …The OfficeMax Experience in México …
The OfficeMax Experience in México …customersforever
 
Valoración de Empresas- Tasas de descuento
Valoración de Empresas- Tasas de descuentoValoración de Empresas- Tasas de descuento
Valoración de Empresas- Tasas de descuentoBancolombia
 
Awesome Test Automation Made Simple w/ Dave Haeffner
Awesome Test Automation Made Simple w/ Dave HaeffnerAwesome Test Automation Made Simple w/ Dave Haeffner
Awesome Test Automation Made Simple w/ Dave HaeffnerSauce Labs
 
Collaboration and Social Media 2008
Collaboration and Social Media 2008Collaboration and Social Media 2008
Collaboration and Social Media 2008white paper
 
Catalogo papelesmalulajunio2015
Catalogo papelesmalulajunio2015Catalogo papelesmalulajunio2015
Catalogo papelesmalulajunio2015Rosi Montenegro
 
Orígenes del jazz
Orígenes del jazzOrígenes del jazz
Orígenes del jazzmaanciudad
 

Viewers also liked (19)

Curriculum a11 estudio
Curriculum a11 estudioCurriculum a11 estudio
Curriculum a11 estudio
 
Expo Arte
Expo ArteExpo Arte
Expo Arte
 
Agrotours Réunion catalogue 2016
Agrotours Réunion catalogue 2016Agrotours Réunion catalogue 2016
Agrotours Réunion catalogue 2016
 
Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación
Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación
Canube. Ciencia abierta en la nube. Tarea 3.2 biocomputación
 
Oral Presentation 2
Oral Presentation 2Oral Presentation 2
Oral Presentation 2
 
Projecte Educatiu de Centre
Projecte Educatiu de CentreProjecte Educatiu de Centre
Projecte Educatiu de Centre
 
Un poco de_muchos_libros_en_pdf
Un poco de_muchos_libros_en_pdfUn poco de_muchos_libros_en_pdf
Un poco de_muchos_libros_en_pdf
 
Mas allá de la Moda
Mas allá de la ModaMas allá de la Moda
Mas allá de la Moda
 
Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...
Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...
Exportación a China productos agroalimentarios, vino, aceite, conservas, prod...
 
M3U3S7_A1_jocg
M3U3S7_A1_jocgM3U3S7_A1_jocg
M3U3S7_A1_jocg
 
CRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEAS
CRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEASCRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEAS
CRITERIOS PARA MEJORAR EL DISEÑO DE PILARES EN MINAS SUBTERRÁNEAS
 
Clase hiperparatiroidismo primario
Clase hiperparatiroidismo primarioClase hiperparatiroidismo primario
Clase hiperparatiroidismo primario
 
The OfficeMax Experience in México …
The OfficeMax Experience in México …The OfficeMax Experience in México …
The OfficeMax Experience in México …
 
Presentación granulados
Presentación granuladosPresentación granulados
Presentación granulados
 
Valoración de Empresas- Tasas de descuento
Valoración de Empresas- Tasas de descuentoValoración de Empresas- Tasas de descuento
Valoración de Empresas- Tasas de descuento
 
Awesome Test Automation Made Simple w/ Dave Haeffner
Awesome Test Automation Made Simple w/ Dave HaeffnerAwesome Test Automation Made Simple w/ Dave Haeffner
Awesome Test Automation Made Simple w/ Dave Haeffner
 
Collaboration and Social Media 2008
Collaboration and Social Media 2008Collaboration and Social Media 2008
Collaboration and Social Media 2008
 
Catalogo papelesmalulajunio2015
Catalogo papelesmalulajunio2015Catalogo papelesmalulajunio2015
Catalogo papelesmalulajunio2015
 
Orígenes del jazz
Orígenes del jazzOrígenes del jazz
Orígenes del jazz
 

Similar to Eiken urteko txostena 2012

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...Irekia - EJGV
 
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza planaAkitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza planaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisitaLehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisitaIrekia - EJGV
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaSERSO San Viator
 
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...EcoEuskadi 2020
 
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024Irekia - EJGV
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEcoEuskadi 2020
 
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilanaAquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilanaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera  Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera Irekia - EJGV
 
Hausnarketa prozesuaren aurkezpena
Hausnarketa prozesuaren aurkezpenaHausnarketa prozesuaren aurkezpena
Hausnarketa prozesuaren aurkezpenaGipuzkoaKultura
 
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Irekia - EJGV
 
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko TeknikariaJose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko TeknikariaKarraskan
 
ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia
ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia
ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia Irekia - EJGV
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Europarekin musean
Europarekin museanEuroparekin musean
Europarekin museanJosu Waliño
 

Similar to Eiken urteko txostena 2012 (20)

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
 
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza planaAkitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
 
Partaidetza txostena
Partaidetza txostenaPartaidetza txostena
Partaidetza txostena
 
Lehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisitaLehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Elhuyar Fundazioara egindako bisita
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
 
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
 
Manual frascati (vasco euskera)
Manual frascati (vasco euskera)Manual frascati (vasco euskera)
Manual frascati (vasco euskera)
 
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilanaAquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
 
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera  Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldiak - ETXEPARE Institutuaren Patronatuaren bilera
 
Hausnarketa prozesuaren aurkezpena
Hausnarketa prozesuaren aurkezpenaHausnarketa prozesuaren aurkezpena
Hausnarketa prozesuaren aurkezpena
 
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
 
2015 eiken zerbitzuak
2015 eiken zerbitzuak2015 eiken zerbitzuak
2015 eiken zerbitzuak
 
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko TeknikariaJose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
 
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
 
ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia
ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia
ZTBP EUSKADI 2020 Espezializazio adimentsuko estrategia
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
 
Europarekin musean
Europarekin museanEuroparekin musean
Europarekin musean
 

More from EikenClusterAudiovisual

El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría
El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría
El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría EikenClusterAudiovisual
 

More from EikenClusterAudiovisual (20)

El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría
El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría
El Economista. Entrevista a Aletxu Echevarría
 
EikenTALENT2016 explicativo
EikenTALENT2016 explicativoEikenTALENT2016 explicativo
EikenTALENT2016 explicativo
 
EikenTALENT2016 azalpena
EikenTALENT2016 azalpenaEikenTALENT2016 azalpena
EikenTALENT2016 azalpena
 
2015 eiken servicios
2015 eiken servicios2015 eiken servicios
2015 eiken servicios
 
2015 eiken catalogue_services
2015 eiken catalogue_services2015 eiken catalogue_services
2015 eiken catalogue_services
 
Eiken Report 2014
Eiken Report 2014Eiken Report 2014
Eiken Report 2014
 
URTEKO TXOSTENA 2014 MEMORIA ANUAL
URTEKO TXOSTENA 2014 MEMORIA ANUALURTEKO TXOSTENA 2014 MEMORIA ANUAL
URTEKO TXOSTENA 2014 MEMORIA ANUAL
 
Eiken talent2015 azalpena
Eiken talent2015 azalpenaEiken talent2015 azalpena
Eiken talent2015 azalpena
 
Eiken talent2015 explicativo
Eiken talent2015 explicativoEiken talent2015 explicativo
Eiken talent2015 explicativo
 
2015aceptacion bases es EikenTALENT
2015aceptacion bases es EikenTALENT2015aceptacion bases es EikenTALENT
2015aceptacion bases es EikenTALENT
 
2013 annual report eiken web
2013 annual report eiken web2013 annual report eiken web
2013 annual report eiken web
 
Urteko txostena 2013 memoria anual
Urteko txostena 2013 memoria anualUrteko txostena 2013 memoria anual
Urteko txostena 2013 memoria anual
 
2014 eiken catalogue_services
2014 eiken catalogue_services2014 eiken catalogue_services
2014 eiken catalogue_services
 
2014 eiken zerbitzuak
2014 eiken zerbitzuak2014 eiken zerbitzuak
2014 eiken zerbitzuak
 
2014 eiken servicios
2014 eiken servicios2014 eiken servicios
2014 eiken servicios
 
Eiken talent2014 explicativo_vd1
Eiken talent2014 explicativo_vd1Eiken talent2014 explicativo_vd1
Eiken talent2014 explicativo_vd1
 
Eiken talent2014 azalpena_vd1
Eiken talent2014 azalpena_vd1Eiken talent2014 azalpena_vd1
Eiken talent2014 azalpena_vd1
 
Eiken: Zerbitzu Katalogoa
Eiken: Zerbitzu KatalogoaEiken: Zerbitzu Katalogoa
Eiken: Zerbitzu Katalogoa
 
Eiken: Catalogue Services
Eiken: Catalogue Services Eiken: Catalogue Services
Eiken: Catalogue Services
 
Eiken: Catálogo Servicios
Eiken: Catálogo ServiciosEiken: Catálogo Servicios
Eiken: Catálogo Servicios
 

Eiken urteko txostena 2012

  • 2. u Gutuna 2 u 1.LehiakortasunPlana 3 u 2.Nazioartekotzea 5 u 3.EikenEkintzak 7 u 4.EikenZerbitzuak 10 u 5.DatuEkonomikoak 13 u 6.2013koAurrerapena 15 u 7.GobernuOrganoaketaAntolakuntzaEgitura 17 u 8.Kolaboratzaileak 18 u 9.Kideak 20 Aurkibidea
  • 3. 2 2 Urterik urte, eta jada pasa dira urte batzuk Eikeneko lehendakaritza hartu nuenetik, neuri egokitzen zait Klusterraren jardueraren azken ekitaldiko nondik-norakoak labur- bilduta azaltzeko ardura –eta ohorea ere esango nuke nik-. Nire asmoa ez da eginiko ekintza guztiak xehetasunez azaltzea –memoria honen hurrengo orrietan kontsulta dai- tezkeelako, besteak beste-, baizik eta guztia oro har taxutzea eta lan guztia testuinguru horretan jartzea. Hitz gutxitan, ausartuko nintzateke esatera 2012. urtea bereziki sakona izan dela aurrera eramandako jarduerei dagokienean. Eta are garrantzitsuagoa dena, horietako batzuek balio izan digute sektoreak ikuspegi itxaropentsuagoa izan dezan beharreko oinarriak finkatzeko. Izan ere, gauza izan gara gure apustu estrategiko garrantzitsuenei eusteko eta, aldi berean, garatzeko beste esparru batzuk bilatzeko. Horren haritik, bi ekimen aipatu nahi nituzke bereziki. Lehenbizi, Innova Basque Audio- visual, EiTBren eta sektorearen lankidetzarekin bultzatutako programa, programa pilo- tuen ekoizpena sustatu eta nazioartean saldu ahal izateko. Ekimen berritzaile horri esker, kontuan izanik sektore publikoarekiko lankidetza eredu malguagoa eta eraginkorragoa bilatzearen aldeko apustua egin dugula, urterik urte produktu berritzaileen katalogoa handitu egingo da nazioarteko adituek aukeratutako formatuekin, merkatu nagusietan bana dadin. Bigarren, Holandan eta Israelen bideratu ditugun misioak nabarmenduko nituzke, kon- taktuen sare sendoa finkatzeko eta gurearen antzeko bi merkatu ezagutzeko aukera izan baitugu lurralde horietan; izan ere, tamainari begira gurearen antzekoak izan arren, bes- telako estrategiak dituzte eta horietatik giltzarri garrantzitsuak atera ahal izan ditugu Euskal Ikus-entzunezkoen sektorearen etorkizunerako. Garbi dago bisitaldi horiek –Le- hiakortasun Plana abian jartzeko egindako azterketatik zuzenean etorriak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin-, nahiz Innova Basque Audiovi- sual ekimenak sustrai komuna dutela: nazioartekotzea eta lehiakortasuna hobetzea. Etengabekoahalegina Juan Mari Gurrutxaga Eiken Presidentea Era berean, izaera europa- rreko proiektu batean hasi gara lanean 2012an, Smart Culture, 7. Esparru Progra- maren barnean. Proiektu horretan antzeko erakundee- kin eta zortzi lurralde euro- parretako enpresekin bate- ra parte hartzen du Eikenek teknologia berrien erabileraren bidez kultura “demokratizatzea” helburu duen ekimenean. Jarduera sakona da, inolaz ere, eta hiru urtez luzatuko da, baina lagundu egingo du, zalantzarik ez dago horretan, Kultur Industrien sektoreen artean esperientzien eta ekintzen kontrastea aberasten. Azken batean, eta EikenBANK bezalako beste ekintza garrantzitsu batzuk –unibertsita- tea-enpresa erlazioa bideratzeko- ahantzi gabe, esan dezakegu 2012. urtean ahalegin handia egin dela kanpoaldera zabaltzeko. Jakin badakigu merkatua unibertsala dela eta gure lana norabide horretan bakarrik bidera daitekeela. Baina ziur gaude halaber, egin- dako ahalegin horrek emaitzak izango dituela, eta seguru asko uste baino lehenago ikusiko ditugu gainera emaitza horiek.
  • 4. 3 3 2012. urtean, euskal ikus-entzunezkoen Lehiakortasun Planaren esparruan oinarritu da Eikenen jarduera gehiena. Jakinik sektorea ikuspegi globaletik begiratuta soilik izan daitekeela bideragarri, eta enpresek seriotasunez eta erabakitasunez egin behar dietela aurre ikus-entzunezkoen esparru berrian posizionatzeko estrategia eraginkorrei, kluste- rrak indartu egin du lana esparru horretan eta ahalegindu da enpresak indartzeko bidean aurrera egiten. 2012an egin da landa-lanaren zati handi bat eta bideragarriak izan daitezkeen proiek- tuak bereizi dira. Proiektu horien garapena aurrera doa klusterraren dinamizazioari eta bultzadari esker, baina Herbehereetan eta Israelen aurrera eramandako bi misio komer- tzial aipatu behar dira batik bat. 1.LehiakortasunPlana Helburu bikoitza zuten euskal enpresak merkatu berrietara ateratzeko beharretik etorri- tako bisita horiek: harreman profesionalak sortzea lankidetzan aritzeko edo produktuak saltzeko, eta Ikus-entzunezkoen alorrean mundu mailan erreferentziazkoak diren bi in- dustria eraldatzeko giltzarrien inguruko ezagutzak eskuratzea. Lehen bisita Holandara egin zen, munduko aurreratuenetakotzat hartua da bertako merka- tua, telebista formatuen mailan bereziki. Euskal ordezkaritzak, klusterreko ordezkariek eta hamar bat enpresak osatua, BEAZ Bizkaia eta Bizkaia Xederen laguntza izan zuen, horiek beren egin baitzituzten misioaren proposamenak eta biziki parte hartu bait- zuten haien garapenean.
  • 5. 4 4 Azaroaren 27tik abenduaren 1 arte, ikus-entzunezko holandarraren garapenean parte hartzen duten hainbat eragile bisitatu zituen euskal misioak –maila goreneko bilera agenda oso bati esker-. Enpresak, erakunde publikoak eta arloko elkarteak bildu ziren. Emaitza gisa, xehe ezagutu ahal izan da sektorea, eta era berean, euskal ikus-entzu- nezkoen sektorea aurkeztu da merkatu holandarrean agente sortzaile eta eskarmentu handiko gisa, beti elkarlanerako prest. Antzeko helburuak finkatu ziren Israelgo misiorako, New Media industriaren ga- rapenean gailentzen den lurraldea dela kontuan izanik. 2013ko otsailean egin zen bidaia. Tel Aviven elkarlanerako benetako aukerak eskaini zituen agendak, eta horretan lanean ari gara jada klusterraren barnean. Bestalde, Lehiakortasun Planaren garapen osoa zuzenean loturik dago Eikenek sortu zenetik aurrera eraman duen kudeaketa ereduarekin. Eredu horren helburu nagusia izan da ikus-entzunezko industria sortzea, halako gisa jardungo duena, eta gainerako eragile ekonomikoek halakotzat hartuko dutena. Gainera, lankidetzaren aldeko apustu garbia izan da beti ikuspegi horren oinarria. Enpresek, bakarrik jarduten badute, egoera gero eta zailagoari egin behar diote aurre: merkatua hazi egin da unibertsal bilakatu arte eta dimentsio handiagoa behar da proiektu hauei ekiteko. Lankidetza eta Basque Audiovi- sual bezalako marka globala sendotzea aukera zentzudunenetako bat da, inolaz ere, une hauetan. 1.LehiakortasunPlana
  • 6. 5 5 Eikenen estrategiaren funtsezko bi alderdi dira, inolaz ere, kanpoko merkatuetan sartzea eta ikus-entzunezko produktu guztietan “nazioarteko” osagaia txertatzea –ideia sortzen den une beretik hasita-. 2012. urtean zehar, klusterrak gogotik lan egin du alor horretan, eta nazioartekotzeari eskainitako egitura iraunkorra abian jarri ere egin du. Nazioartekotze Arloa sortu izanak aukera eman du, gainera, klusterrak bultzatu baina hainbat instituziotatik funtsezko laguntza izan duen ahalegin bat burura eramateko. Horren haritik, aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Poli- tika eta Kultura Sailaren bidez, Etxepare Institutuaren bidez batik bat, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ sozietateak eman- dakoa ere. Halaz ere, Smart Culture proiektu europarrean parte hartzea izan da Eikeneri urrats hau egiteko aukera eman dion faktore erabakigarria. Europako Batasunaren 7. Esparru Pro- gramaren barnean eta euskal ikus-entzunezkoen Lehiakortasun Planaren oinarriekin her­ tsiki loturik, Smart Culture proiektuak kultura “demokratizatu” egin nahi du, herritarrek Interneten eta teknologia berrien bidez sarrera unibertsala izan dezaten kontinenteko kultur ondarean. Ekimen horrek berebiziko garrantzia du euskal ikus-entzunezkoen industriarako, hiru ur- tetan zehar egingo den ikerketa lan baten bidez aukera emango baitu kultura digitalaren esparruan zabaltzen ari diren negozio aukerak xehe ezagutzeko. Gainera, Eikenek Smart Culture proiektuan parte hartzeagatik, kontinente mailako hainbat bilera egingo dira Euskadin proiektua aurrera eramaten den bitartean, lan-taldeetako ba- ten buru izendatu baitute Klusterra. Horren haritik, esan behar da, Eikenek antzeko beste erakunde batzuekin, unibertsitateekin eta beste zortzi lurralde europarretako enpresekin hartzen duela parte Smart Culture proiektuan. 2.Nazioartekotzea SMARTCULTURE PTS committee of the Basque Country
  • 7. 6 6 Bestalde, kanpoko merkatuetara zabaltzeko Eiken egiten ari den ahaleginaren testuinguru global gisa, oso presente eduki behar dira nazioartekotzearen aldeko apusturako oinarriak. Kontu horren inguruan egindako azterketak garbi utzi zuen Basque Audiovisualen presen- tzia Canneseko MIPTV eta MIPCOM merkatuetan mantentzeko beharra. Izan ere, urteetan zehar egiaztatu da bi ekitaldi horiek guztiz biltzen dituztela, ekonomia mailan eta agenda- ri begira ikuspegi bideragarritik begiratuta, mundu osoko bezeroengana iristeko funtsezko baldintzak. Hori guztia La Rochelleko Sunny Side of the Doc hitzordua ahantzi gabe, gure enpresetako askorentzako garrantzitsuak diren dokumentalei eskainia hura. Hori dela eta, nabarmentzekoa da, Eikenek 2012. urtean aurrera eramandako ekintza na- gusietako batek, Innova Basque Audiovisual proiektuak, oso eragin positiboa izan duela nazioarteko merkatuetan aurkeztutako katalogoan, Cannesen bereziki. Izan ere, merkatu horietan izandako erantzun egokiak argi uzten du ekimen horrek gaitasun handia duela euskal ikus-entzunezko produktuen nazioartekotzearen ikuspegitik begiratuta. Bezero izan daitezkeenengana iristeko –eta kolaborazioak edo koprodukzioak egiteko- helburu horixe bera du AnimaBasque Business ekimenak ere. Honek bere V. edizioa egin zuen 2012an. Animazioaren merkatua Euskalduna Jauregian egin zen maiatzaren bukae- ran, eta hainbat enpresa europar joateaz gainera, Mexikotik etorritako profesional talde handi batek ere hartu zuen parte. 2.Nazioartekotzea
  • 8. 7 7 -Eiken ekintzak- ekintza estrategikoak dira, Klusterraren jardueraren muina. Izan ere, ja- torri berdina dute (sektorean sumaturiko beharrei erantzutea) eta espektatiba berdinak dituzte (denboran sendotzea, aukera eraginkorra eta iraunkorra bermatu ahal izateko) ekintza horietako gehienek. Hori dela eta, era horretako ekimenek lantzen dituzten alor nagusiak zuzenean loturik daude sektorea garatzeko zeharkako hainbat kontzepturekin, profesionalen prestakuntza, nazioartekotzea, berrikuntza, networking, lehiakortasuna edo zaintza estrategikoa, esate baterako, baina Ikus-entzunezkoen alorrean diharduten giltzarriak kontuan hartuz betiere. 2012an Eiken ekintza bereziki nabarmena jarri zen abian, nabarmena dituen ezau- garriengatik (finantziazio publiko-pribaturako esperientzia berritzailea) zein 3.EikenEkintzak izandako emaitzengatik (programa pilotuak ekoitzi eta bideratzea eta nazioarteko es- kubideak saltzea). Innova Basque Audiovisual ekintzaz ari gara, Eiken, EiTB eta euskal enpresa ekoizleen arteko baterako apustu estrategiko berritzailea, bere lehen edizioan gauza izan baita tresna eraginkor eta indar handiko gisa posizionatzeko. Hitz gutxitan esateko, Innova Basque Audiovisual ekimenak aukera eman du programa pilo- tuak elkarlanean ekoizteko nazioartera saltzeari begira, eta telebista publikoan emateko. ”Win-win” filosofia (guztiak irabazle) dago ekimen horren oinarrian, inplikatzen diren era- gile guztiek lortzen baitituzte abantailak eta partekatzen baitituzte arrisku mugatuak. In- nova Basque Audiovisual ekimenaren bidez, enpresek, beren inbertsioa egiteaz gainera, la-
  • 9. 8 8 guntza izango dute “paperean” jasotako ideiak benetako produktu bilakatzeko, eta horri esker nazioarteko merkatuetan saldu ahal izango dira. Ekimen honen helburu nagusia horixe da, hain zuzen ere, euskal enpresak beste merkatu batzuetara zabal daitezen la- guntzea. Eta bezero izan daitezkeenek une honetan eskatzen duten moduan egin behar da lan hori, hau da, ezagutzera emateko programa pilotu baten bidez, eta haren emanal- diarekin loturiko entzule kopuruaren datua eskainita. Lehen edizio honen emaitzak oso onak izan dira eta nazioarteko erakundeen interesa piztu du ekimenak, irtenbide berritzailea eskaintzen diolako sektoreari taxutzen ari den egoera ekonomiko berriaren aurrean. EikenBANK da guztiz sendotu den beste ekimenetako bat, klusterrak sektorearen esku- ra jarri duen tresna, ikus-entzunezkoen industriarekin harremanetan jartzeko oraindik aukerarik izan ez duen sormena identifikatu ahal izateko. Programa honen bosgarren edi- zioa egin zen 2012an, eta oraingoan ere eutsi egin die kolaboratzaile guztien (enpresak eta instituzioak) laguntzari eta konpromisoari. Ekimena sendotu egin da talentu poltsa gisa, EikenTALENTen (Facebookeko plataforma) jarraitzaileen kopurua nabarmen handitu izana eta enpresek eta prestakuntza zentroek egindako apustua horren erakusgarri; horri esker, pertsona finalista gehienek lortu baitute jasotako sari eta beken bidez sektoreko enpresa askotan sartzea. Beste hainbeste esan dezakegu Gidoi Faktoria ekimenaren inguruan, profesionalen prestakuntza sektorearen behar berrietara egokituta bultzatzeko sortutako tresna. Bere ibilbidea erabat sendotuta izanik, Gidoi Faktoria sormena eta berrikuntza bul- tzatzen ahalegindu da 2012an. Halatan, sektoreko tailer eta ikastaro espezifikoak egin ditu aurten Bilbon EiTBren egoitzan dituen instalazioetan, joera berriekin lotuak bereziki. Horren haritik, aipatzekoak dira, egin diren bideojokoetarako gi- doien tailerra eta proiektu dokumentalak garatzeko ikastaroa, Escuela Centaren laguntzarekin. 3.EikenEkintzak
  • 10. 9 9 Gidoi Faktoria programaren helburuarekin, eta horrenbestez, sektorean sumaturiko eskariekin zuzenean loturik, arloko profesionalen ikuspegitik begiratuta euskal ikus- entzunezkoen egoera ezagutzeko tresna bat jarri zen abian 2012an: Prestakuntza Beharren Diagnostikoa, Hobetuz-ek onartua. Ekimen horren helburua da sektorearen ikuspegi orokorra erdiestea eta enpresei eta gainerako eragileei tresna bat eskaintzea maila horretan planteatutako erronkei aurre egin ahal izateko. Azterketa horren bidez ateratako ondorioek baieztatzen dute profil profesional berriek gaitasunak izan beharko dituztela pertsonen kudeaketan, hizkuntze- tan eta nazioarteko esperientzietan eta gaitasun handia beharko dutela halaber aldaketa teknologikoetara egokitzeko. Ekintza nagusi horiez gainera, enpresen arteko lankidetzan eta enpresa proiektu berrien sorreran oinarrituriko beste hainbat ekimenetan buru izan da edo parte hartu du Eikenek. Kanal tematikoei buruzko lankidetza taldea da horietako bat, baterako enpresa platafor- ma sortzea helburu duena, nitxoko kanal tematikoen –ez linealak– merkatuan posiziona- tu ahal izateko, ikuspegi euskarrianiztunetik eta plataformaniztunetik begiratuta. Antzeko helburua du euskal zinemaren online plataformak ere. Plataforma horretan proiek­tuaren ekimenaren koordinatzaile eta zabaltzaile lana egin du Eikenek. Edukiak internet bidez banatzeko sistema eraginkorra sortzea ez ezik, euskal ikus-entzunezkoa jarduera esparru horretan posizionatzea ere bada plataforma horren egitekoa. 3.EikenEkintzak
  • 11. 10 10 Sektorearen garapena bultzatu eta garatzeko ekintzak eta jarduerak sustatzeaz gainera, Eikenek enpresa bazkideei laguntza handia ematen die eskaintzen dituen zerbitzuen bidez. Euskarri juridikoa eta informazio-materialen difusioa daude eskaintza horren bar- nean, eta baita azterketa estrategikoak egitea ere. EikenLEX dugu zerbitzu aitzindarietako bat, ikus-entzunezkoen sektorea ukitzen duten legezko arauen biltegia eta bazkideei legezko aholkularitza eskaintzen diena. 2012an enpresei laguntza eman zaie nazioarteko koprodukzioetan, alor horretan guztiz estrate- gikoa baita sektorean indarrean dauden arauak ezagutzea. Landwell (PwC) etxe ezaguna- ren eskutik ematen zaie laguntza juridikoa enpresa bazkideei. SICC-Eiken Inteligentzia Lehiakorreko Sistema da beste zerbitzu aipagarrietako bat, eza- gutzak eskuratzeko tresna nagusi, eta horrenbestez, lehiarako abantaila faktore era- bakigarri bilakatu baita 2012an. Enpresak sektorearen inguruan mugitzen diren kontu 4.EikenZerbitzuak estrategikoen jakinaren gainean egon dira uneoro SICC Eikenen bidez, SICC taldearen eta haren euskarri den web plataformaren ekintza konbinatuarekin aurrera eraman ahal izan den lanari esker. Gainera, SICC Eikenek biziki parte hartu du “Gaming Synergy” jardunaldiaren garape- nean, maiatzaren 14an egin zena Digipen Europe-Bilbaoren egoitzan. Ekitaldi horrek ikus-entzunezkoen eta bideojokoen sektoreko enpresen artean lankidetza ekintzak bide- ratzeko ateak zabaltzea zuen helburu, lankidetza programa jakin batzuk aurrera eraman ahal izateko. Media Europa Programak Euskadin duen bulegoaren (Media Antena Euskal Herria) laguntza ere izan zuen ekitaldiak. Jarduera ildo beretik doa Industria Behatokirako aldian behin egiten den landa-lana ere. 2012. urtean Eikenek enpresa bazkide guztiak monitorizatu ditu, kualitatiboki nahiz kuantitatiboko, sektorearen bilakaeraren informazio zehatza eskuratu
  • 12. 11 11 ahal izateko. Landa-lan horren barnean, enpresa bazkideetako zuzendaritza taldeekin elkarrizketak egin dira beharrezkotzat hartu denean. SPRIren Compite programaren barnean dauden hainbat ekintza ere jarri dira abian 2012an, sektoreko mikro-enpresei zuzenduak. Zehatz esateko, 13 ekintza eraman dira aurrera, diag- nostikoak eta hobekuntza planak barne, eta Eikenen laguntza estrategikoa izan dute guz- tiek. Kasu honetan, mikro-enpresei beren negozio ereduaren inguruan beharreko gogoeta estrategikoa egiten laguntzeko ardura hartu du bere gain Eikenek, ekonomia mailan bizitzen ari garen ziurtasun ezak eragin handiagoa baitu haiengan. 4.EikenZerbitzuak
  • 13. 12 12 Beste merkatu batzuekiko harremanak indartzea, horixe izan zen Eikenen parte har­ tzearen oinarria Europa – Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa abian jartzeko lanean. Do- nostiako Nazioarteko Zinemaldiak, Eikenen eta Ikus-entzunezko sektoreko beste eragile batzuen laguntzaz, bultzatutako ekimen honek hainbat lankidetza harremani zabaldu zizkien ateak bi kontinenteetako enpresen artean. Bi egunetan izan ziren topaketak Zi- nemaldiaren beraren esparruan, eta Euskadi-Brasil topaketarekin burutu ziren. Era berean, klusterrak bere komunikazio zerbitzua erabiltzeko eta iritzi publikora prentsa oharren bidez iristeko aukera eskaintzen die enpresa bazkideei. EikenPRESS izeneko zer- bitzu hori beren lanaren hedapena hobetu nahi duten konpainientzako da, merkataritza, irudi edo ekoizpen estrategia bultzatzen lagunduko baitzaie. Hain zuzen ere, Eikenen difusioa eta sustapena da elkartea indartzearekin, eta horrenbes- tez, enpresa bazkideei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzearekin zuzenean loturiko beste jardueretako bat. Jarduera-politika horretan oinarriturik, Eikenek hainbat jardu- naldi eta ekitaldi antolatu ditu edo parte hartu du, esate baterako, Gasteizko FesTVal telebista jaialdian edo Bilboko Prestik Azokan. Azken puntu horrekin zuzenean loturik dago Eikenek Kalitatearen Europar Astean izan- dako parte hartzea, ekimen horretan parte hartzen baitu klusterrak bere ibilbidea hasi zuenetik. “Prestakuntza berria ikus-entzunezkoen sektore berrirako”, izen horixe izan zuen 2012ko jardunaldiak. EiTBren Gidoi Faktoria gunean egin zen, eta bertan, besteak beste, Ikus-entzunezkoen sektoreko Prestakuntza Beharren Diagnostikoaren emaitzak aurkeztu zituen Eikenek. 4.EikenZerbitzuak
  • 14. 13 13 ETENGABEKO ERAGIKETAK Entitatearen jardueragatiko sarrerak 570.001 Erabiltzaile eta afiliatu kuotak eta jardueraren beste sarrera batzuk 182.606 Erabiltzaileen ekarpenak 19.544 Sustapen, babesle eta lankidetza sarrerak 4.000 Ekitaldiko emaitzara egotzitako dirulaguntzak 363.851 Pertsonal gastuak -189.035 Soldatak -156.696 Gizarte gastuak -32.339 Ustiapeneko beste gastu batzuk -369.618 Kanpo Zerbitzuak -367.302 Zergak -723 Galerak eta horniduren aldaketa -1.593 Ibilgetuen amortizazioak -2.864 USTIAPENEKO EMAITZA 8.484 Sarrera finantzarioak 6 Kanpokoenak 6 Gastu finantzarioak -4.874 Kanpokoekin zorrak -4.694 Diru aldaketen diferentziak -180 EMAITZA FINANTZARIOA -4.868 ZERGA AURRETIKO EMAITZA 3.616 Irabazien gaineko Zergak - ETENGABEKO ERAGIKETENGATIK SORTUTAKO EKITALDIKO EMAITZA 3.616 FONDO PROPIOETAN ALDAKETA 900 EMAITZA GUZTIRA, EKITALDIKO ONDARE GARBIAREN ALDAKETA 4.516 5.DatuEkonomikoak 2012koemaitzenkontua
  • 15. 14 14 AKTIBO EZ KORRIENTEA 8.521 Ukiezinezko Ibilgetua 4.572 Ibilgetu Materiala 1.519 Epe luzeko inbertsio finantzarioak 2.430 AKTIBO KORRIENTEA 475.882 Erabiltzaileak eta aktibitateko beste zordunak 7.615 Aktibitateko zordunak eta kobratzeko dauden beste kontuak 270.071 Administrazio publikoa 270.071 Diruzaintza 198.196 AKTIBOA GUZTIRA 484.403 ONDARE GARBIA 70.949 Fondo Propioak 70.949 Fondo Soziala 57.068 Erreserbak 10.265 Ekitaldiko mozkina 3.616 PASIBO KORRIENTEA 413.454 Epe laburreko Zorrak 315.949 Zorrak kreditu erakundeekin 1.663 Bestelako pasibo finantzarioak 314.286 Jarduerengatiko Hartzekodunak 97.505 Hornitzaileak 44.895 Hornitzaileak, taldeko erakundeak eta elkartuak 38.115 Pertsonala 35 Administrazio publikoa 14.460 ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 484.403 5.DatuEkonomikoak AKTIBOA Egoerabalantzea2012 ONDAREGARBIAETAPASIBOA
  • 16. 15 15 Eikenen ekintzak sendotzea, Lehiakortasun Planaren garapen integrala eta euskal ikus- entzunezkoaren nazioartekotze prozesuan sakontzea dira 2013ko ekitaldian Klusterrak mantentzen dituen hiru zutabe nagusiak. Lehen kasuan, bereziki aipatu beharra dago Innova Basque Audiovisualen bigarren edi- zioaren antolakuntza. Ez soilik proiektua sendotu egiten delako, baizik eta lehen edi- zioaren arrakastari esker ekimenak garrantzi handiagoa hartu duelako, bai funtzionamen- du mailan, bai kanpoko zabalkundeari begira. MipFORMATen parte hartzeko gonbidapena, Cannesen bildutako nazioarteko sektorea- ri proiektua ezagutzera emateko bilkura esklusibo baten bitartez, FRAPAren presidente Patty Genestek nazioartekotzeari buruz eman zuen Masterclassa, edo formatuen ahol­ kularitza Armozako Amos Neumannekin eta The Wit-eko Geise Fiscinarekin, zalantzarik gabe, hobekuntzarako elementuak dira, Innova Basque Audiovisualen jarduna finkatzen dutenak. Lehiakortasun Planak, bestalde, bultzada berria izango du, misio komertzial gehiagore- kin, baita “world kafe”-arekin ere, sektoreko eragile eta profesionalekin, ikuspegi zaba- lago batetik. Halaber, nazioarteko merkatuetan sartzea da Klusterraren oinarrizko helburuetako bat, eta horretaz gainera, Cannes eta La Rochelleko merkatuetako presentzia mantentzea, baita beste industria batzuekiko lankidetza aukeretan sakontzen jarraitzea ere. Aldi berean, Eikenek bere zerbitzuak eta ekintzak garatzen jarraituko du, sektoreari aukera jokaleku bat eskaintzen jarraitzeko. Zentzu horretan, azpimarratu beharra dago Eikenen ekintza nagusietako batzuek duten indarra, besteak beste, EikenBANK, 2103. urtean seigarren edizioa izango duena. 6.2013koAurrerapena
  • 17. 16 16 6.2013koaurrerapena ETENGABEKO ERAGIKETAK Entitatearen jardueragatiko sarrerak 458.790 Erabiltzaile eta afiliatu kuotak eta jardueraren beste sarrera batzuk 142.571 Zerbitzuak ematea 675 Ekitaldiko emaitzara egotzitako dirulaguntzak 315.544 Pertsonal gastuak -223.712 Soldatak -183.131 Gizarte gastuak -40.581 Ustiapeneko beste gastu batzuk -226.088 Kanpo Zerbitzuak -225.488 Zergak -600 Ibilgetuen amortizazioak -4.490 USTIAPENEKO EMAITZA 4.500 Sarrera finantzarioak 0 Kanpokoenak 0 Gastu finantzarioak -4.500 Kanpokoekin zorrak -4.500 EMAITZA FINANTZARIOA -4.500 ZERGA AURRETIKO EMAITZA 0 Irabazien gaineko Zergak - ETENGABEKO ERAGIKETENGATIK SORTUTAKO EKITALDIKO EMAITZA 0 EKITALDIKO SOBERAKIN POSITIBOA 0 2013rakoaurrekontuproposamena
  • 18. 17 17 u Lehendakaria Juan Mari Gurrutxaga (Mixer enpresako zuzendaria) u Idazkaria Mikel Astorkiza (Euskaltel Fundazioko zuzendaria) u 1. Lehendakariordea Begoña Ayarza (Itesa enpresako kudeatzailea) u 2. Lehendakariordea Juan Carlos López (3koma enpresako zuzendaria) u Kideak Andoni Aranburu (EiTB-ko Estrategia eta Komunikaziorako zuzendaria) Iñaki Eizmendi (Pausoka enpresako zuzendaria) Julián Flórez (Vicomtech-eko zuzendari nagusia) Ricardo González (K 2000 enpresako zuzendaria) Fernando Larrondo (Irusoin enpresako zuzendaria) Carlos Juárez (Basque Films enpresako zuzendaria) Juanjo Landa (Bainet taldeko produktore eragilea) u Zuzendaria Itziar Mena Batzordearen izena Arduraduna u Berrikuntza teknologikoa Julián Flórez u Kudeaketan berrikuntza Ricardo González u Nazioartekotzea Iñaki Eizmendi u Sektore estrategia Begoña Ayarza Zuzendaritzabatzordea (2013) Batzordeestrategikoak 7.GobernuOrganoaketaAntolakuntzaEgitura Eikenek hiru organoren arabera lan egiten du: Bazkideen Batzar Nagusia, Batzorde Estrategikoak eta Zuzendaritza Batzordea. Eikenen Batzorde Estrategikoak honela osatu ziren:
  • 19. 18 18 u 3koma Itxaso Atutxa Juan Carlos López Ruth Martínez Igor Zabala Emilio López u abra Alberto Gerrikabeitia Joxe Portela u bainet Juanjo Landa Gregorio Muro Asier Nabea Jone Miren Goenaga Eva Breton Manuel Paino Josetxo Lizartza u baleuko Karmelo Vivanco Eduardo Barinaga Javi Vivanco Idurre Cajaraville Jone Landaluze u bitart Fernando Díez 8.Kolaboratzaileak u centa Susana Patiño Julio Cordoba Laura Arana u Digipen Ignacio Otalora Aitziber Azkondo u digitalak Josu Erguin Ander Erguin u eitb Patxi Arratibel Andoni Aranburu Aintzane Pérez del Palomar Itziar Azpeitia Andrea Ibáñez Marta Alvarez Maite Iturbe Mikel Agirre Ainhoa Lodoso Jose Luis Blanco Lontzo Sainz Alex Aranzabal Pello Sarasola Gorka García u epe/apv Carlos Juarez (Basque Films) u erpin Julia García u escivi Iñaki Aizpuru Maria Aizpuru Iñaki Rubio u euskaltel Mikel Astorkiza u expressive Aitor Gabiña Izaskun Pérez u G93 Juan Carlos San Román u gizer Andoni Eguíluz u ibaia Ignacio Rotaetxe
  • 20. 19 19 u idem María Vallejo Alberto Rojo Ana Gutiérrez u ik4 Julián Flórez Maider Laka Igor Olaizola Maria Teresa Linaza Daniel Vander Vorst u irusoin Fernando Larrondo Iñaki Gomez Juan Cruz Izagirre Xabier Berzosa u itesa Begoña Ayarza Iñigo Artetxe u jarkatza Juan Carlos Revuelta Arantza García de Andoin u k 2000 Ricardo González Sabin Uriarte Arri Granados Blanca Baena u m4f Itziar Ijalba Jon Egia u mixer Juan Mari Gurrutxaga u orio Beñat Ibarbia Unai Ibarbia u pausoka Iñaki Eizmendi Itziar Zeberio Pedro Fuentes Xabier Zabaleta Miren Olabarri Eukene Aldekoa u signo digital Esther Terradas Josu Venero u sugar factory Ana Díaz de Zugazua u tecnalia Luis Emaldi Ramón Delgado Tatiana Bartolome Francisco Javier Acera Diego Bajo u ubiqa Jose Luis Roncero Raquel Duran 8.Kolaboratzaileak
  • 21. 20 20 9.Kideak Úbiqa Tecnología, Ideas y Comunicación, S.L. www.ubiqa.com Tecnalia www.tecnalia.com Sugar Factory, S.L. www.sugar-factory.com Pausoka Entertain- ment, S.L. www.pausoka.com Mixer Servicios Audiovisuales, S.L. www.mixer.com.es Signo Digital, S.L. s.digital@euskalnet.net Bainet www.bainet.es 3koma, S.A. www.3koma.com Abra Prod, S.L. www.abraprod.com Baleuko Komunikazioa, S.L. www.baleuko.com Bitart New Media, S.L. www.bitart.info Basque Films www.basquefilms.com Andoaingo Zine eta Bideo Eskola, S.L. (ESCIVI) aginako@aginakobz.es EiTB, S.A. www.eitb.com Escuela CENTA www.escuelacenta.com Digipen www.digipen.es Erpin 360, S.L. erpin360@vertice360.com Expressive Media Proyects, S.L. www.expressive.es Euskaltel, S.A. www.euskaltel.es Digital Mobiles, S.L. www.digitalak.com Itesa Producciones, S.L. www.itesa.tv Idem 4, S.L. (Idem Producción Audiovisual) www.idem4.com IK4 www.ik4.es Jarkatza Media, S.L. www.jarkatza.com m4f www.m4f.es K 2000, S.A.U. www.k2000.com Irusoin, S.A. www.irusoin.com
  • 22. Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra Teknologi Parkea, 105 - 2º 48170 Zamudio (Bizkaia) T. 94 404 82 25 F. 94 404 82 29 www.eikencluster.com eiken@eikencluster.com