Arizmendi ikastolako Lanbide-Heziketako
ikasle eta irakasle talde bat buru-belarri ari da
ordenagailu zaharrak berreskuratu eta gobernuz
kanpoko erakunde ezberdinen bitartez berriro
ere zirkulazioan jartzen. Proiektuari jaten emateko,
ordea, ordenagailu zaharrak behar dituzte.
GORKAETXABE
ORDENAGAILUZAHARRA,
BIZITZABERRIA
ORDENAGAILU BEHARRA
Proiektuarekinaurrerajarraitzekoordenagailuakbehar
dituzteetadeiegitendieteMONDRAGONekokoope-
ratibei,botabehardituztenordenagailuakbotaaurre-
tik eurekin harremanetan jartzeko.
INTERESATUENTZAT
Ordenagailuaklagatzekointeresaizanezgero,jarriha-
rremanetan korreo elektroniko bidez birziklanetariz-
mendi@gmail.com edo 943772025 (luzapena 4320)
telefonoan.
T
rantsizio ekologikoa edo eta
ekonomia zirkularra oso bo-
gan dauden kontzeptuak dira.
Guztiok ahoan darabilgun ja-
sangarritasunarenarloanenpreseketa
erakundeek aplikatzen dituzten estra-
tegiak dira. Eta hori da, hain justu ere,
ArizmendiIkastolakoLanbideHezike-
tako Berrerabiltze eta Prestatze Zen-
troak egin duena. Teoria praktikara
eraman. Hitzetatik akziora igaro. Za-
harra erabilgarri egin. Ordenagai-
luen zaharkitze programatuari
aurre egin eta bizitza luzatu.
Azken finean, erakun-
de askorentzat erabil-
garriak ez diren orde-
nagailuei beste aukera
bat ematen ari dira.
46
arizmendi ikastola
Ezagutza,
elkartasun ariketa
eta ekonomia zirkularra
‘D
uenak ez duenari eman’ dio euskal olerki
batek eta hori da hain justu ere Arizmen-
di Ikastolako Lanbide Heziketan egiten
ari direna. Ordenagailu zaharrak jaso,
berreskuratu eta gehien behar dutenen eskuetan jarri.
“Ez al da hori eraldaketa soziala?”, diote sustatzaileek.
Hemen,EuskalHerrian,edoetaBrasilenMunduki-
deren bitartez MSTko eskoletan, edo Euskadi-Ukraina
erakundearen bitartez, gerra bertatik bertara bizi du-
ten gazteei ordenagailuak helaraziz.
Lanbide Heziketaren programaren helburua
Berrerabiltze eta Prestatze Zentroaren helburua ikas-
leen konpetentziak indartzea bada ere, gizartean era-
gin nahi dute, gizarte eraldaketa sustatuz, eta aldi be-
rean noski, ikasleen trebakuntzan sakondu; software
librean, informatika arloko edukiak irakatsiz, eta kon-
tzientziazioa sustatuz.
Baina,gainera,bestelerrobateregaratzenaridira:
enpresa sorkuntzarena. Gaizka Eraña Ekonomia arlo-
ko irakasleak ematen dieten eskoletan konturatu bait-
iraegitasmoaaskohurbiltzenzaiolaenpresamunduari.
“Batetik Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kolabora-
tuz, baina baita salmentara bideratuz ordenagailu za-
harberrituak, prezio murriztuekin”, diote Nerea Bas-
tardo eta Oihan Gorrotxategi ikasleek.
Bigarren mailan 18 ikasle ari dira eta beste 21 lehe-
nengoan. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso berri dute
materiala erosteko; disko gogorrak, luzagailuak… eta
ametsa zena poliki-poliki egia bilakatu da. Beñat Ira-
zabal (LHko zuzendaria) eta Gaizka Eraña (Ekonomia
arloko irakaslea) harro daude lortutakoaz.
“Ordenagailuak behar ditugu”
Proiektuak aurrera egin dezan, ordea, ordenagailuak
behar dituzte, “gure kooperatibetan dagoeneko era-
biltzen ez diren ordenagailuak behar ditugu eta euren
bila joateko prest gaude”, diote Beñatek eta Gaizkak.
Kooperatiba askok sekulako baliabideak dituzte, eta
horiei dei egiten diete Arizmendi Ikastolako LHko or-
dezkariek,“ezerbotaaurretikguganaetortzeko,gukbi-
lau urte luzatuko dugu-eta ordenagailu horien bizitza”.
Oihan eta Nerea ikasleentzat ere proiektua oso in-
teresgarria da, “jasotzen ditu-
gun ordenagailuak zaharbe-
rrituz, jakintza eskuratzeaz
gain, konturatu gara negozio
lerro bat ere badagoela. Alde
batetikdoanematendituguor-
denagailuak,gobernuzkanpo-
ko erakundeen bitartez, bai-
nabestetiknorbanakoeisaldu
diezaiekegu ordenagailu za-
harberrituaketanegoziotxiki
bat martxan jarri”.
—
• Beñat Irabazabal (Arizmendi Ikastolako
LHko zuzendaria eta irakaslea)
• Gaizka Eraña (Ekonomiako irakaslea)
• Oihan Gorrotxategi (ikaslea)
• Nerea Bastardo (ikaslea)
Gorka Kintana eta Naiara Okina mikro-
informatikako irakasleek ere proiektuan
dihardute.
47
arizmendi ikastola
“TE Connectivity enpresari eskerrak
eman nahi dizkiegu 43 ordenagailu
eman dizkigutelako, oso egoera
onean. Eta Elkartenet erakundeari
ere aitortza berezia egin nahi diegu,
hasieratik babestu gaituztelako”