SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 12
Baixar para ler offline
Izarraitzpe eremuko korapiloa
Plan orokorraren blokeoa
2
sarrera
2009ko Azaroan herrian dauden gatazka urbanistikoen berri eman genuen.
Bertan, gatazka urbanistikoen jatorria. ezaugarriak eta herriari eta herritarrei
dakarzkien ondorioak aipatu genituen.Aipatu aldizkarian bereziki loiolabiden
dauden gatazka urbanistikoetan sakondu genuen.Hain zuzen, Etxebeltz-Izarra,
Azarauza eta Izarraitzpeko eremua izan genituen aipagai. Bazegoen eta
badago eremu hauei guztiei eragiten dien arazo komun bat. Herriko arauak.
Aurreko legegintzaldian PNVk, Julian Eizmendi alkate zela, onartutako arau
urbanistikoak akats bat dute. Arauek ez dute ikerketa ekonomiko finantzieroari
dagokion dokumentua. 2008ko Abenduan EAEko Auzitegi Nagusiak Etxebeltz
Izarra, Soreasu eta Kuarteleko eremu berriak baliogabetzeko epaiak dioenez,
beharrezkoa da arauak onartu eta legezkoak izateko aipatu dokumentua.
Hau honela herriko arau-eremu guztiak baliogabetzeko arrisku handia dago..
Eta ziurgabetasun honetatik hainbatek bere interes ekonomiko partikularren
mesedetan bere “pagotxa” atera nahi dute.
Egoera honetan Ezker Abertzaleak iniziatiba hartu eta konponbiderako
proposamena egin zuen 2009ko Uztaileko udalbatzan.Hain zuzen, arau
berriak ( plan orokorra) egitea. Udalak bide honi ekitea erabaki zuen oposizioko
alderdien bozkekin eta PNVren abstentzioarekin.
Honela, arau berriak ( plan orokorra) egiteko bideari ekin zitzaionetik edukiaren
inguruko eztabaida batetara igaro gara. Izan ere arau berriak egiteak, hainbat
eremuren izaera aldatzeko aukera sortzen baitu. Eta eztabaida honetan
Izarraitzpeko eremua ( esklaba ingurua) izan da desiratuena. Horren baitan
hainbat mugimendu eman dira promotora, alderdi eta alderdi barruetan.
Interesen borroka piztu da aipatu eragileen artean eta ondorioak ekartzen
ari da plan orokorrari dagokionez.. Plan orokorrak zortzi hilabete eta gero
blokeaturik dago, presa duen arren. Izan ere, edozein momentutan iritsi daiteke
herriko arau guztien baliogabetzearen epaia. Eta etor daitekeen epai honek, arau
berriak bilduko dituen plan orokorrik gabe, udala blokeatzeaz gain herria ere
hainbat alorretan blokeatu lezake. Gainera, edukiaren eztabaida ireki denez eta
hor Izarraitzpe eremua izanik desiratuena, Ezker Abertzaletik ekipamendu izaera
mantentzeko dauden arrazoien berri ematen dugu aldizkari honetan.
Beraz beharrezkoa iruditu zaigu. ahalik eta objetiboena izanez, honen guztiaren
berri herriari jakinaraztea . Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Eskuartean daukazuen monografiko hau Azpeitiko ezker abertzaleak
joan den abenduan argitaratu zuen aurreneko monografikoaren
jarraipena da. Lehendabiziko hark Loiola-bide eremuko gatazka
urbanistikoen berri ematen zien herritarrei eta nahi duenak
kontsultagai dauka www.azpeitiaeginez.com atarian.
3
prozesua
Zergatik blokeatu da plan orokorra?
Testuingurua eta arrazoiak
2008ko abenduan Euskadiko Auzitegi
Gorenak Etxebeltz Izarra, Soreasu eta
Kuarteleko eremu berriak baliogabetu zituen
ikerketa ekonomiko finantzierorik ez zutelako.
Epai hau Leku Eder S.A. (Luciano Soraluze,
Munok) promotoreak sartutako helegitearen
ondorioz etorri zen. Ez zen, ordea, Leku
Ederrek sartu zuen helegite bakarra izan.
Erabaki urbanistikoei dagokionez, hamaika
dira Udalari jarri eta jartzen ari den helegiteak.
Zergatik ari dira iristen helegite guzti hauek
Udalaren kontra?
Helegite hau eta gainontzekoak jartzeak
helburu garbi bat du. Hain zuzen ere,
Izarraitzpe eremuko (Esklabak ingurua)
kalifikazioa aldatzea. Gaur egun eremu hau
ekipamentuetarako kalifikatuta dago eta eremu
horretako lurjabe nagusia Leku Eder da. Eta
ekipamentu izaera dutenez aipatutako lurrek,
Leku Ederrek ezin du bertan etxebizitzarik
eraiki. Leku Eder S.A. eta promotoreek oro
har, erosten dituzten lurretan etxeak egin eta
etekin ekonomikoa lortzea dute helburu, baita
Izarraitzpenere.Bainagaureguneraarteeremu
honek ekipamentu izaera mantendu duenez,
ezinezkoa zaio bertan etxeak egitea. Horregatik
eta presio moduan kalifikazio aldaketa eman
eta horrela bertan etxeak egiteko aukera
izateko, Udalari ahal dituen helegite guztiak
jartzen ari da. Bere jokabidea argia da: “Niri
Esklabetan etxeak egiteko baimena ematen
badidazue, nik Udalari sartu dizkiodan helegite
guztiak kenduko ditut”.
Interesen borroka honetan, Udalak arazo
potolo bat dauka. Aurreko legegintzaldian
PNVk Julian Eizmendi alkate zela onartutako
arau urbanistikoak akats handi bat dute.
Arauek ez daukate ikerketa ekonomiko
finantzieroari dagokion dokumentua, eta
Etxebeltz-Izarrako eremua baliogabetu
zuen epaiak esaten duenez, beharrezkoa
da aipatutako dokumentua, arauak onartu
eta legezkoak izateko. Arauetan dagoen
akats honek ematen dio Leku Eder S.A. eta
beste hainbati presio eta mehatxu egiteko
heldulekua.
Egoera honetan ezker abertzaleak garbi
du bere posizio politikoa. Udalak ezin du
herriko ordenazioa (herritarrei eta herritarren
ordezkariei dagokiena) promotore eta
interes pribatuen mehatxu eta presioen
arabera kudeatu. Hau gainditzeko bide bat
badago. Arauak berriro egitea, oinarri legal
sendo batekin aurrekoak dituen akatsak
zuzenduz. Norabide honetan, 2009ko
uztaileko udalbatzan onartu genuen PNVren
abstentzioarekin arauak berriro egitea.
Bestalde arauak (plan orokorra) berriro
egiteak herriko ordenazioan aldaketak egiteko
aukera ahalbideratzen du; alegia, herriko
hainbat eremuren kalifikazioa aldatu daiteke
(adibidez, lehen nekazaritzarako diren lur
eremuak industriarako, etxebizitzetarako etab.
aldatu daitezke). Eta honela, 2009ko uztaileko
udalbatzan arau berriak egiteko prozedura
martxan jarri eta gero, edukiaren inguruko
eztabaida ireki da alderdi desberdinen artean.
Eta nola ez: eremu gatazkatsuena eta era
berean desiratuena Loiolabideko eremua da.
BeregaraianEtxebeltz-Izarraeremuaizanbazen
eztabaidatuena, gaur egun Izarraitzpekoa
bilakatu da eztabaidaren muina. Eta honen
baitan ematen ari dira alderdien eta alderdi
barruetan eztabaida nagusiak.
Eremu honen inguruan bi jarrera nagusi
“Ezker abertzaleak garbi izan
du bere posizio politikoa.
Udalak ezin du ordenazioa
promotore eta interes
pribatuen mehatxu eta
presioen arabera kudeatu”.
4
daude: Alde batetik, eremu honi ekipamendu
izaera mantentzearena, alegia herri erabilera
bermatuko duen eremua izatearena
(adibidez aisialdirako guneak, hezkuntza
zentroak, berdeguneak...), eta bestetik,
eremu honetan etxebizitzak eraikitzea
bultzatzen dutenak, horretarako arauetan
kalifikazioa aldatuz. Ezker abertzalea argi eta
garbi ekipamendu izaera mantentzearen alde
dago (ikusi arrazoiak hurrengo orrietan).
PNVn, berriz, barne gatazka handiak daude.
Azpeitian PNV bi sektoretan banatuta
dago beraien arteko hainbat liskar medio.
Aurrera begira, PNV nork ordezkatuko duen
borroka handia dago, eta datozen udal
hauteskundeetan zein sektore gailenduko
den dago jokoan. Liskar hauen artean
badago bat garrantzitsua dena: Esklabetako
eremuaren afera. Julian Eizmendi alkatea
eta bere inguruan biltzen den sektorea,
ekipamendu izaera mantentzearen aldekoak
dira. Bestalde, PNVko beste sektoreak
(juntaren kontrola duena) etxebizitzak
ahalbideratzeko prestutasuna du. Eusko
Alkartasuna, berriz, bertan etxebizitzak
egitearen aldekoa da. PNVko liskar eta
ikusmolde desberdin hauek ikusita, EA
eta Leku Eder promotoreak aukera ikusi
dute beren helburua aurrera ateratzeko.
Nola? Ohartu baitira PNVko juntaren
inguruan biltzen den sektorea prest
dagoela eremuaren kalifikazioa aldatzeko
negoziazioan sartzeko. Honela, eta Udaletik
kanpo, eremu honen ordenazioa adosteko
negoziazioa hasi zen EA, Leku Eder eta
PNVko junta inguruko sektorearen artean.
Beraz,eztabaidaUdaletikateraduteUdalean
Julian Eizmendiren inguruan biltzen den
sektorea delako nagusi. PNVko juntaren
inguruko sektorearen asmoa da Julian
Eizmendiren sektorea baztertu, eta Leku
Eder eta EArekin eremu honen inguruko
akordioa lortzea. Ondoren, akordio hau
Udalean txertatu dadin Julian Eizmendi eta
PNVko zinegotziak Plan orokorraren barruan
jasotzera behartzea da euren asmoa.
EAk Esklabetako afera medio bide berri
bat irekitzea erabaki du. 2007an egindako
gobernu akordioa hautsi eta zentzura
mozioa babestea erabaki bazuten ere,
ondoren oposizioan ere ezker abertzalea,
EA eta Aralaren artean eman dira Udalean
eman diren erabakien inguruko akordioak
(Plan Orokorra egitea, 2009ko udal
aurrekontuak, Madrileko dirulaguntzekin
egin diren proiektuak…). Orain, ordea, EAk
PNVko juntaren inguruko sektorearekin
Udaleko erabakien inguruko negoziazio
bide berri bat ireki du, hau da, plan
orokorraren inguruko negoziazioa. PNV
eta EAk Esklabatako eremuaren inguruko
akordioa negoziatzeak plan orokor guztia
elkarren artean adostea dakar. Izan ere
plan orokorra eremu guztiak batera eta
bozketa bakarrean onartu beharra dago.
Jakinik ezker abertzaleak Esklabetako
aldaketa onartzeko asmorik ez duela, Plan
Orokorra PNVrekin adosteko erabakia hartu
du EAk. Herriko ordenazioa marrazten
duen Plan Orokorra herrigintzarako atal oso
garrantzitsua izanik, galdera baten aurrean
jartzen gaitu. Zein da EAren etorkizuneko
apustua Azpeitian? Non kokatzen du
bere burua EAk aurrera begira? PNVren
aldamenean ala 2007an Udalean eman
zen aldaketan?
Bestalde, EAk, Leku Ederrek eta PNVko
juntaren inguruko sektoreak ireki duten
bidea Udalean eta herrian ondorioak
ekartzen ari da. Plan orokorra, besteak
beste, arazo juridikoei soluzioa ematekoa
dena, Udalean blokeaturik dago azken 8
hilabeteotan. Atzeratzen ari da, PNVren
barne gatazkak medio eta horrela bi
mahaitan banatuta dago Plan Orokorraren
eztabaida. Alde batetik, Udaleko hirigintza
batzordean zinegotzien artean ematen ari
den eztabaida, eta, bestetik PNVko juntaren
inguruko sektorea, EA alderdia, Leku Eder
eta Azauntzeko etxeen gaian salaketa jarri
zutenen arteko eztabaida mahaia. PNVn
zein sektore gailentzen den argitu arte
blokeatuta jarraituko du plan orokorrak.
Indarrean dauden arauen akatsak
konpontzeakpresadu.Edozeinmomentutan
iritsi baitaiteke herriko arau guztien
baliogabetzearen epaia. Eta etor daitekeen
epai honek arau berriak bilduko dituen Plan
Orokorrik gabe Udala blokeatzeaz aparte,
herria ere hainbat alorretan blokeatu
lezake.
“PNVren barne gatazkak
medio, atzeratzen ari
da Plan Orokorraren
bilakaera”.
5
proposamena
Indarrean dauden arauak 2007an onartu
ziren, urte batzuetako eztabaiden ondorioz.
Hazkunde ekonomikoaren urteak ziren
munduko herri kapitalista garatuetan, eta
hemen ere bai. Hazkundearen eta era berean
krisiaren oinarri nagusiak burbuila finantzarioa
etahigiezinenmunduaizandira(ikuszutabea).
Biek ala biek ekonomia erreala indartu eta
haztea baino, diru errazeko espekulazioa
izan dute oinarri. Lehenago edo beranduago
eredu ekonomiko hau lehertu egingo zela
aurreikusten zen. Eta lehertu egin da.
Denek onartzen dute adreiluaren eta
espekulazioaren politikak porrot egin duela
eta beraz, ekonomiaren diseinuan eta
etxebizitzaren politika berrian joera hauek
baztertu nahian dabiltza gobernu guztiak.
Azpeitian azken 15- 20 urtetan etxebizitza
politika eredu-ekonomiko honi lotua izan
da. Etxeak egin bezain pronto denak saltzen
ziren prezio ikaragarrietan. Baina hau dena
erori egin da. Gaur egun, etxeen salerosketak
sekulako gainbehera izan du. Lehengo
etxebizitza politika eredua defendatzen
zutenei ere, gaur egun defendaezin bihurtu
zaie, bi arrazoiengatik: alde batetik, gaur
egun bizi dugun krisi ekonomiko larriaren
arrazoietako bat eredu hau izan delako,
eta bestalde, praktikan mundu guztia
jakitun delako azken hamarkadako boom
eraikitzailea ez dugula berriro ezagutuko.
Horren arabera, Plan Orokor berriak
testuinguru honi erantzun behar dio. Alegia,
betiko eskema zaharrak (etxeak eraiki
eta eraiki) alboratu beharra dago. Zentzu
honetan Plan Orokorrak ekonomia erreala
eta produktiboari erantzun behar dio eta ez
adreiluaren epe motzeko etekin pribatuei.
Etxebizitza politika herri interesei lotu behar
zaio eta ez etekin ekonomiko pribatu eta
espekulazioko gurpilari.
•Beraz krisi garai hauetan ekonomia
produktiboa da indartu behar duguna.
Honekin batera, ikuspuntu ezkertiar batetik
aberastasunaren banaketa justuago bati
erantzuten dion eredu ekonomiko eta
sozial berri bat eraikitzea ezinbestekoa da.
Alegia, egiturazko lanpostuak sortzen dituen
ekonomia bultzatu behar dugu (industrian,
nekazal munduan, zerbitzu sektorean,
innobazio eta teknologi berrietan...) Eta ez
eraikuntzan oinarritutako ekonomiak aldi
baterako lanpostuak sortzean (etxeak egin
bitartean lanpostuak daude eta gero zer?).
Herri planeamendu
orekatua.Izarraitzpe eremua
ekipamenduetarako Hazkunde ekonomikoaren oinarri
nagusienetakoa, eta era berean, krisiaren
abiapuntua burbuila finantzarioa
eta Higiezinen merkatua izan dira.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB)
bankuek beraien eta higiezinen irabazi
ase ezina den gurpilari jarraipena
emateko, orain dela sei bat urte hasi
ziren subprime edo zabor hipotekak
ematen. Honela, etxeen prezio izugarria
tarteko, hipoteka ordaintzeko arazoak
zituzten pertsonei hasi ziren maileguak
ematen (langabetuak). Higiezinen
sektorearen indarra zela eta, bankuek
maileguak egiten zizkieten eros ahalmen
baxukoei, etxebizitzen prezioa bikoiztuko
zela pentsatuz (mailegua ordaindu
ezean etxearekin gelditzeko). Era berean,
mundu osoko bankuek inbertitu egin
zuten AEBko bankuetan. Espekulazioan
oinarritutako eredu honek iraun duen
bitartean etxebizitzei lotutako enpresa
eta bankuek izugarrizko irabaziak izan
dituzte. Gaur egun, ekonomia erreala ez
denez modu berean hasi, maileguak ezin
ordainduta daude bezeroak, etxebizitzen
balioa ez da bikoiztu, likidezia falta
dago merkatuan eta krisia mundu osora
hedatu da globalizazioarengatik.
AEBetan gertatutakoa da, baina Euskal
Herrian eta Azpeitian antzekotasun
handia duen eredua eduki dugu azken
hamarkadetan. Guztia lehertu den arte.
Hemen ere hazkundea oinarri hauen
bueltan eman da eta hazkunde ekonomiko
handia bizi izan badugu ere, onuradunak
ez gara guztiok izan. Euskal Herrian 1994-
2005 epealdian enpresen fakturazioan,
soldatek zuten pisua %21,9tik %16,2ra
murriztu zen. Aldiz, epealdi honetan
enpresaburuen irabaziak %234 igo
ziren. Eta zer esanik ez zehazki banku
eta higiezinei lotutako enpresaburuen
irabaziei dagokionez.
Espekulaziotik
etorri da
krisia
6
•Lehen aipatu bezala, etxebizitza politikak
etekin ekonomiko pribatu eta espekulatzaileei
erantzun baino, herritarren beharrei erantzun
behar die. Maila honetan oso garrantzitsua
iruditzen zaigu Udalak 2008an egin
zuen etxebizitza beharraren diagnostikoa.
Diagnostikoan datu esanguratsu bat aurkitu
dezakegu, izan ere, etxebizitza berri baten
premia adierazten dutenak 389 familia
baitziren 2008an. Alegia datu hau ikusita
eta “Corrugados-frantziskanak” eremua
hor edukita oraindik eta zentzugabeago
bilakatzen da eremu gehiago etxeak
eraikitzeko kalifikatzea.
•Herriko berdeguneak babestu beharra
dago. Gipuzkoan eman den bilakaera
urbanistikoari dagokionez, Azpeitikoa
kasu berezia dugu. Bere garaian elizak eta
batipat jesuitek zuten pisuagatik basilika
eta santutegia Loiolan egoteak inguru
hori guztia babestea ahalbideratu zuen.
Loiolako santutegia egon ez balitz beste
herrietan bezala loiola ingurua etxez eta
industriaz beteta egongo litzateke ziurrenik.
Horrela, gaurdaino altxor bat izan dugu
Azpeitiarrok Loiola ingurua, izan ere,
eremu berde eta herriari arnasa ematen
dion eremu bilakatu baita. Etxebeltz-
Izarrako etxeen eraikuntzetako obrek sortu
diguten inpaktua ikaragarria suertatzen ari
zaigu. Inguru hori guztia urbanizatu eta
etxe gehiago eraikitzeak (Esklaba ingurua,
Azkune...) inpaktua biderkatzea baino ez
du ekarriko.
Gainera, labea eta bulegoak dauden eremu
honek ondoren urbanizagarri izaera hartuko
du. Horrek esan nahi du bertan etxeak
egitekotan hiru laurden babestutako etxeak
izan behar direla. Alegia, bertan, besteak
beste, babes ofizialeko eta alokairu publikoko
etxe asko egin daitezke. Honetaz gain, eremu
berdeak, ekipamenduak...izango ditu. Beraz,
etxe berriak egitekotan askoz ere logikoagoa
ikusten dugu garapena eremu honetatik
bideratzea eremu libre gehiago okupatu gabe.
•Eremu berdeekin osagarrituz herri
interesek hala eskatzen badute orain
edota etorkizuneko belaunaldiek,
erabilera publikorako ekipamenduak egin
daitezke bertan: hezkuntzakoak, gizarte
beharretarako, aisialdirako guneak, parkeak,
osasun etxeak, etab. Beraz, etorkizunean
horrelako beharrei erantzuteko leku hau
“Plan Orokorrak ekonomia
erreal eta produktiboari erantzun
behar dio eta ez adreiluaren
epe motzeko etekin pribatuei”.
Izarraitzpe eredua
“Corrugados-Frantsizkanak “ eremua
Zezen-plaza
Plaza Nagusia
Garmendipe futbol-zelaia
7
ez hipotekatzea garrantzitsua deritzogu.
Izarraitzen magalean egoteak, berdegunea
izatea eta industriarik ez egoteak eta
ekipamenduak bertan egoteak Esklabak
(ikastola izan zena) Ikasberri Ikastola... honek
guztiak izaera eta ikusmolde bat ematen dio
eremu honi. 92. urtetik, arauek ekipamendu
izaera eman diote eremu honi guztiari.
Gaur egun ekipamentu bezala kalifikatuta
badago, herriak ekipamenduetarako eremu
berriak behar dituelako izango da. Gaur
edo eta etorkizunean. Eta hori da eremu
honek herrian bete izan duen eta betetzen
duen funtzioa. Eremu honi ekipamendu
izaera kentzea planteatzen ari denak zer
proposatzen du? Herriak ez duela behar
ekipamenduetarako lurrik etorkizunean? Eta
baiezkoa bada non bestela?
•Corrugadosek labea herritik ateratzeko
egiten ari den inbertsio ekonomikoak
Corrugados bera urteetarako herriari lotzeko
aukera ahalbideratzen du.
Gainera, Martxielgo labeak aterata hainbat
hektarea libratuko dira herri erdian. Herriko
industria garrantzitsu bat dago tartean. Urte
askoan izan dugu ametsa labea herri erditik
ateratzeko.
Gaur gaurkoz aukera hau martxan dago. Alde
zaharretik eta herriko erdigunetik gertuen
dugun eremua dugu eta labea aterata eremu
hori askatzeak herrian ditugun berdegune
apurrak (Esklaba ingurua kasu) bere horretan
mantentzeaahalbideratzendu.Corrugadoseko
labea eta bulegoak Badiolegira lekualdatuta
eta Frantziskanetako eremua gehituz, zortzi
hektarea erabilgarri geratzen dira herri erdian.
Garmendipeko zortzi futbol zelai adinako
eremu batetaz hitz egiten ari gara.
•Leku Ederrek presio eta mehatxu gisa
sartu eta sartzen ari den helegite guzti
horiek hamaika eragozpen sortu dizkiete
hainbat herritarri (Etxebeltzen adibidez)
eta Udalari. Helegite hauen atzean ez
dago arauetan gaizki egin diren gauzak
konpontzeko arrazoirik, bere gustuko ez
diren erabakiak aldatzea baizik. Helegiteen
presioen bidez sortu duen arazoarekin udal
ordezkarien jarrera politikoa baldintzatu
eta aldarazi nahi du. Promotoreen presio
eta txantaiari aurre egiteko modua ez da
beraiek nahi dutena ematea. Herriak,
udalak, burujabe izan behar du bere
ordenazioa eta etorkizuna erabakitzeko
orduan. Promotoreen presioen eta
mehatxu hauei men egiten badiegu,
herrian etorkizunera begira, aurrekari
oso negatiboa ezartzen dugu. Arazo guzti
honen konponbidea oinarri legal sendo
eta iraunkor bat emango diguten arauak
egitea da. Hau egiten ez dugun bitartean
-arauen prozedurak akatsak dituelako-,
beti egongo gara edonoren mehatxupean.
Eta are gehiago presio eta mehatxu egiten
dutenak beraiek nahi dutena lortzen duten
aurrekaria ezartzen bada Azpeitian.
“Garmendipeko zortzi futbol
zelai adinako eremu
batetaz hitz egiten
ari gara”.
8
elkarrizketa Iñaki Errazkin
“Corrugadoseko labeen
lekua eta Izarraitzpe
eremua, biak etxez
betetzea ez da
beharrezkoa”
Iñaki Errazkin ezker abertzaleko zinegotzi eta Azpeitia Lantzeneko lehendakariak zuzen-zuzenean bizi izan du
herriko arazo urbanistikoen afera. Momentu hauetan, Plan Orokorraren eztabaidan murgilduta dabiltzala aipatu
du eta ezker abertzaletik defendatzen dutenez, “Plan Orokorraren desblokeoa eman beharra dago, arazo juridiko
guztiak gainditu eta inoren presiopean egon beharrik ez izateko”.
ArazourbanistikoeidagokionezUdalordezkari
eta Azpeitia Lantzeneko lehendakari gisa
zuzen zuzenean bizi izan duzu Etxebeltzeko
babeseko etxeen obrak gelditzearen arazoa.
Azkenean arazo konpondu da. Zein da zure
balorazioa?
Garrantzitsuena horixe da, obrak berriro
martxan daudela eta babestutako 208
etxejabeek obrak geldirik ikustearen
desesperazioa amaitu dela. Gainera, obrak
gelditzearekin promotoreek bestelako zerbait
nahi bazuten ere, obrak berriro martxan jarri
dira etxejabeen eta herri interesen inolako
galerarik eman gabe. Guk horri eutsi diogu
momentuoro, herriak eta Udalak burujabea
izan behar duelako bere ordenazioa eta
etorkizuna erabakitzeko orduan, eta ezin du
ibili kanpotik datozen presio edota mehatxuei
men egin eta herritarren interes eta beharrak
baldintzatzen. Behin, obrak martxan
direla, orain falta dena da egiten ari garen
Plan Orokor berriarekin arazo juridikoari
konponbidea ematea.
Etxebeltzeko aferan, PNVko juntatik oztopoak
jartzea egotzi dizue.
Esan dezatela zertan. Hasteko arazo juridikoa
beraiek sortutakoa da, ez guk. Eta gainera
obrak martxan jartzeko akordioa, etxejabeen
eta herritarrei inolako galerarik egin gabe
eman dena, nolatan lortu da ba orduan?
Bestelakoak izango lirateke akordioaren
oinarriak arazoaren gidaritza eta erabaki
ahalmena beraien eskuetan egongo balira.
Bestalde Leku Ederrek egoera honetaz
baliatuta hainbat errekurtso sartu dituela
kritikatzen duzue. Baina helegiteak sartzea
eskubidea izateaz gain ez al da zilegi?
Izango ez da ba! Guk ez diogu inori
errekurtsoak jartzeko eskubidea zalantzan
jartzen. Kontu honekin dagoen arazoa
ez da errekurtsoak jarri izana, baizik eta
udal ordezkarien jarrera politikoa aldatu
nahi izatea. Horretarako bere eremuaz
haratago (Etxebeltz-Izarra, Kuarteleko
tasatuak, Soreasu…), herrian eta herritarrei
gertatu daitezkeen ondorio larriak bilatu
nahi ditu. Baina kontuak kontu guretzat
garrantzitsuena Plan Orokor berri bat egitea
da, honela arazo juridiko horiek gainditzeko
eta hartara inoren mehatxupean egon
9
beharrik ez izateko. Orain arteko ereduak
hori ahalbidetu du, promotoreen eta
interes pribatuak lehenesten zituelako,
baina behingoz arazo juridikoa berme osoz
konpondu ahal izateko Plan Orokor berri bat
egitea izango da soluziobidea.
Arazo legalak konpontzeko arau berriak
bilduko dituen plan orokorra egiten ari zarete.
Nola doa?
Udalean hainbat bilera egin baditugu ere,
blokeatuta dago bertako eztabaida. Horren
arrazoia da, arauetan garrantzizkoak diren
gaiak beste eremu batean negoziatzen
ari direla. PNVren baitan zein sektore
gailentzen den argitu arte ezingo dugu
aurrera egin, beharrezkoa delako alderdien
artean posizioak hartzea Plan Orokorrarekin
aurrera egin ahal izateko. Honela zortzi
hilabetean apenas aurreratu dugun eta
horrela jarraituz gero, arazo potoloak izan
ditzake Azpeitiko Udalak.
Azken egunotan egindako prentsaurrekoan,
PNVren barruan liskarrak daudela aipatu
dituzue. Hori airera ateratzea zilegi al da?
Arauen arazoa publikoa den heinean eta
Udalean, herrian, ondorioak izaten ari denez,
blokeo honen arrazoiak jakitera ematea da
zilegia eta beharrezkoa dena. Herritar asko
dago arazo honen aurrean konponbide
eske, babestutako etxeetako jabeek adibidez
hainbat mobilizazio aurrera atera dituzte,
soluzio eske. PNVko liskarren ondorioak
alderdi barrutik haratago doaz, herrira, hain
zuzen. Horregatik garrantzitsua deritzogu hau
dena herriratzea eta eztabaida guzti honen
oinarriak azaltzea.
EArekin lehentasunekoharremanazaindituzue
baita oposizioan ere.EAk PNVko juntarekin
akordioak bilatzeak zer eragin izan lezake?
Plan Orokorraren garapena herrigintzari
dagokionez gai oso garrantzitsua dela ez
dago zalantzarik. Beraz, egia da herrigintza
alorrean elkarlan eta akordioak egitea
zailduko lukeela horrelako egoera batek.
Dena den, argi utzi nahi dugu ezker
abertzaletik Azpeitian 2007an egin zen
moduan, aldaketa politikoa bideratzeko
prestutasun guztia dugula eta ildo beretik,
Euskal Herrian lantzen ari den prozesu
demokratikoaren aldeko konpromiso irmoa
dugula. Zailtasunak nabariak izango badira
ere, gure esku dagoen guztia egingo dugu bi
helburu hauen mesedetan. Kontua da EAk
berdina pentsatzen ote duen.
Edukiari dagokionez esklabatako eremua
ekipamentu bezala mantentzeko hainbat
arrazoi aipatzen dituzue. Horien artean
ekonomía produktiboa-erreala indartu
beharra aipatu duzue. Ze lotura du horrek
esklabatako eremuarekin?
Azken urteetan arauek etxebizitzen boom
eraikitzaileari erantzun die. Horrek hainbat
arazo ekarri ditu eta krisi ekonomikoaren
oinarrian dago politika ekonomiko oker
hau. Gaur egun egoera asko aldatu da.
Krisi sakon batean sartuak gaude eta
etorkizunera begirako oinarri sendoak
jartzeko momentua da, lehen egindako
akatsak errepikatu gabe noski. Horrela,
Plan Orokor berriak hainbeste eremu
planteatzea ez da ez beharrezkoa ezta
egokia ere. Corrugadoseko labeen
lekua eta Izarraitzpe eremua, biak
etxez betetzea ez da beharrezkoa.
Beraz, egitekotan Corrugadoseko
eremuak askoz ere baldintza
egokiagoak betetzen dituela uste
dugu Izarraitzpekoak baino; horien
artean Corrugadoseko lekualdatzea
eta eraberritzea Azpeitian bertan
ematea, oso garrantzitsua da
herriaren etorkizunerako. Eta
beraz, eremu hau lehenestea
beharrezkoa deritzogu.
Planorokorreanetxebizitzeibegira
ba al duzue proposamenik?
Bai. Ezker abertzaleak badu bere
proposamena Plan Orokorrari
begira. Momentuz egokiago
ikusi dugu Plan Orokorraren
korapiloak non dauden argitzea
orain herritarrei. Eta horren
aurrean gure posizio politikoa zein
den azaltzea.
Hala ere, egia da Plan Orokorrean
etxebizitza politika landu behar
dela eta horregatik datozen
asteotan ezker abertzaleak dituen
proposamenak, bai Udalean
eta baita herrian ere, zein diren
aurkeztuko ditu.
10
kronologia
Etxebeltz-Izarrako babestutako etxeen
obra gelditzearen gatazkak
izan duen bilakaera
Azkenean obrak martxan jarri dira, alegia
babestutakoetxejabeenarazoakonpondu
da, Hala, arazo honen inguruan gertatu
diren gorabehera eta urratsen berri
ematea ezinbestekoa deritzo ezker
abertzaleak. Arazo potoloa bilakatu da
azken hilabete luzeetan eta ondorioz
galdera asko sortu dira herrian. Honatx
afera honek izan duen bilakaera:
•2009ko irailean, promotoreek obrak
geratu zituzten. Egun horretan bertan idatzi
bat aurkezten zuten udaletxean hainbat
eskakizuneginez.Idatzihonetanhitzarmen
berri bat eskatzen zuten. Hitzarmen berri
horretan babestutako etxeen prezioak
igotzea, kalte-ordainak jasotzea… eskatzen
zituzten. Gainera, beraiekin egindako
bileran BOEtan egin beharreko kontratuak
sinatzera ukatu ziren.
•Ezker abertzaleak hartutako iniziatibaren
ondorio, Udalak, pleno bidez eta aho
batez, bere garaian bi aldeek adostutako
hitzarmenaerrespetatzekoetaobrakberriro
martxan jartzeko exijentzia egin zuen.
•Etxeen “jabeak” mugitzen hasi ziren
eta manifestazio batetarako deialdia
egiten zuten. “Txantaiarik ez, obrak jarri
martxan” lelopean.
•Promotoreekin izandako beste bilera
batetan beraien eskakizunak aldatzen
hasi ziren. Beste eskaera batzuk egin
zituzten, oraindik onartezinak zirenak
(diru publikoaren erabilera…).
•Obrak geldirik eta eskaerak onartezinak
izatenjarraitzenzutendenboraberdinean,
PNVk negoziaziorako prestutasuna
erakutsi zuen publikoki. Gogoratu behar
da plenoan aho batez obrak inongo
ordainik gabe eta hitzarmena bere
horretan betetzea exijitu zela. Adierazpen
hauek obrak geldirik egotearen mehatxua
bere horretan zegoenean egin ziren.
Udalakedukibeharduentinkotasunerako
ez zuen lagundu jarrera horrek.
•Egoera horretan, obrak geldirik izanik
eta onartu ezinezko eskaerak mahai
gainean zeudenez, eta nahiz eta PNVren
jarrera ahula izan promotoreekiko,
ezker abertzaleak baloratu zuen ez zela
baldintzarik ematen akordio batetara
Etxebeltz-Izarrako etxejabeek manifestazioa egin zuten joan den azaroan promotoreen jarrera salatu eta etxeak lehenbailehen buka zitzaten eskatzeko.
11
iristeko. Plenoan aho batez onartutako
erabakiari tinkotasunez eusteko apustua
egin genuen. PNVren jarrera ahula
Udalean gutxiengoan egonik, jokaldi hau
neutralizatuta geratu zen.
•Abendu erdi aldera, promotoreek obrak
berriro martxan jarriko zituztela eta
alderdi guztiekin negoziatu nahi zutela
adierazi ziguten. BOEn prezioak, etxeen
kalitatea eta diru publikoaren eskaerak
albo batera utzi eta beste eskakizun
batzuetaz hitz egiten hasi ginen.
•Promotoreekhainbatpuntujarrizituzten
mahai gainean eta Udalean alderdi
politiko guztiak hauen inguruko posizio
bat hartu genuen, PNVren desadostasun
batzuk baldin bazeuden ere.
•Udalaren posizioa promotoreei
idatziz pasa genien akordio bat
jorratzeko baldintza minimoak ezarriz
(obrak inongo ordainik gabe martxan
jartzea, BOEn prezioak igotzea, etxeen
kalitatea murriztea, kalte-ordainak,
eta diru publikoaren galera, hori dena
alboratua izatea). Egoera honetan,
ezker abertzaleak diskrezioz jokatzea
erabaki zuen. Izan ere, garbi genuen
akordio bat erdiesteko bidean, hika
mika publikoetan sartzeak ez zuela
laguntzen, gaiak zeukan garrantziagatik.
Ez da alderdi guztiek eduki duten jarrera.
PNVko juntatik Etxebeltzeko arazoa
konpontzeko oztopoak jarri genituela
egotzi ziguten. Gezurra galanta. Aurpegia
behar da hori esateko. PNV izan da arazo
legala sortzearen erantzulea. Eta ez hori
bakarrik. PNV izan da prozesu guzti
honetanpromotoreenmehatxuenaurrean
(obrak gelditzea...) amore emateko
jarrera eduki duen alderdi bakarra.
Adibidez, promotoreen mesedetan, diru
publikoaren galera onartzeko prest egon
zen eta bere garaian oraindik zozketatu
gabe zeuden 54 babes ofizialekoen
prezioa ere igotzeko prest zegoen.
•Oztopoak oztopo ezker abertzalea
eta oro har oposizioaren tinkotasunari
esker, etxejabeen irmotasuna ahaztu
gabe, akordio on bat egitea lortu zen.
Babestutako etxeen prezioak ez dira igo,
etxeen kalitatea ez da murriztu eta kalte-
ordain eta diru publikoaren galerarik ez da
egon. Nagusiki etxe libreen lehen erabilera
baimena behar zutenez, hori ematearen
truke obrak martxan jarri dituzte. Honekin
batera babestutako etxeak bukatzeko data
ezarri zaie, 2011ko apirila-uztaila bitartean
bukatu beharko dituzte.
Orain, Etxebeltz-Izarrako arazo juridikoa
konpontzea falta da gatazka honi
beharrezko irtenbidea emateko.
Joan den urteko uztailaren 24ko ezohiko plenoan, Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen auziari irtenbidea emateko bidea erabaki zuen udalbatzak. Herriko Antolamenduaren Plan
Orokorra berriro egitea erabaki zuen udalbatzak, PNV abstenitu egin zen. Etxebeltzeko babes ofizialeko etxejabeetako asko joan zen udalbatzarrera.
Azpeitiaberria2

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados (9)

UDAL AURREKONTUAK. 2013
UDAL AURREKONTUAK. 2013UDAL AURREKONTUAK. 2013
UDAL AURREKONTUAK. 2013
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasate
 
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
 
527 interneterako
527 interneterako527 interneterako
527 interneterako
 
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpenaIgeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
 
Anboto 502
Anboto 502Anboto 502
Anboto 502
 
Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.
Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.
Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.
 
Anboto 394
Anboto 394Anboto 394
Anboto 394
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
 

Destaque (9)

A vinganca Joaozinho
A vinganca JoaozinhoA vinganca Joaozinho
A vinganca Joaozinho
 
A min non me comas
A min non me comasA min non me comas
A min non me comas
 
Test
TestTest
Test
 
Whats Right With You?
Whats Right With You?Whats Right With You?
Whats Right With You?
 
Oliver Twist Lug Kontr
Oliver Twist Lug KontrOliver Twist Lug Kontr
Oliver Twist Lug Kontr
 
Humor Educacionymas
Humor EducacionymasHumor Educacionymas
Humor Educacionymas
 
Nombres1a
Nombres1aNombres1a
Nombres1a
 
Gebeurtenis
GebeurtenisGebeurtenis
Gebeurtenis
 
vaga de estagio 2011 - Meteorologia
vaga de estagio 2011 - Meteorologiavaga de estagio 2011 - Meteorologia
vaga de estagio 2011 - Meteorologia
 

Semelhante a Azpeitiaberria2

UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaARALAR Araba
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfIrekia - EJGV
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaBusturia Aurrera
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
X. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza ProgramaX. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza ProgramaIrekia - EJGV
 

Semelhante a Azpeitiaberria2 (16)

UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
 
Auzia aldizkaria
Auzia aldizkariaAuzia aldizkaria
Auzia aldizkaria
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Anboto 398
Anboto 398Anboto 398
Anboto 398
 
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
 
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
 
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Anboto 480
Anboto 480Anboto 480
Anboto 480
 
X. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza ProgramaX. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza Programa
 
Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.
Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.
Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.
 
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa. Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
 

Mais de xaneto

Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamenaxaneto
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamenaxaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
2012ko proiektua
2012ko proiektua2012ko proiektua
2012ko proiektuaxaneto
 
Linux2.1
Linux2.1Linux2.1
Linux2.1xaneto
 
Ubuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaUbuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaxaneto
 

Mais de xaneto (10)

Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamena
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamena
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
2012ko proiektua
2012ko proiektua2012ko proiektua
2012ko proiektua
 
Linux2.1
Linux2.1Linux2.1
Linux2.1
 
Ubuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaUbuntu galdetegia
Ubuntu galdetegia
 

Azpeitiaberria2

  • 2. 2 sarrera 2009ko Azaroan herrian dauden gatazka urbanistikoen berri eman genuen. Bertan, gatazka urbanistikoen jatorria. ezaugarriak eta herriari eta herritarrei dakarzkien ondorioak aipatu genituen.Aipatu aldizkarian bereziki loiolabiden dauden gatazka urbanistikoetan sakondu genuen.Hain zuzen, Etxebeltz-Izarra, Azarauza eta Izarraitzpeko eremua izan genituen aipagai. Bazegoen eta badago eremu hauei guztiei eragiten dien arazo komun bat. Herriko arauak. Aurreko legegintzaldian PNVk, Julian Eizmendi alkate zela, onartutako arau urbanistikoak akats bat dute. Arauek ez dute ikerketa ekonomiko finantzieroari dagokion dokumentua. 2008ko Abenduan EAEko Auzitegi Nagusiak Etxebeltz Izarra, Soreasu eta Kuarteleko eremu berriak baliogabetzeko epaiak dioenez, beharrezkoa da arauak onartu eta legezkoak izateko aipatu dokumentua. Hau honela herriko arau-eremu guztiak baliogabetzeko arrisku handia dago.. Eta ziurgabetasun honetatik hainbatek bere interes ekonomiko partikularren mesedetan bere “pagotxa” atera nahi dute. Egoera honetan Ezker Abertzaleak iniziatiba hartu eta konponbiderako proposamena egin zuen 2009ko Uztaileko udalbatzan.Hain zuzen, arau berriak ( plan orokorra) egitea. Udalak bide honi ekitea erabaki zuen oposizioko alderdien bozkekin eta PNVren abstentzioarekin. Honela, arau berriak ( plan orokorra) egiteko bideari ekin zitzaionetik edukiaren inguruko eztabaida batetara igaro gara. Izan ere arau berriak egiteak, hainbat eremuren izaera aldatzeko aukera sortzen baitu. Eta eztabaida honetan Izarraitzpeko eremua ( esklaba ingurua) izan da desiratuena. Horren baitan hainbat mugimendu eman dira promotora, alderdi eta alderdi barruetan. Interesen borroka piztu da aipatu eragileen artean eta ondorioak ekartzen ari da plan orokorrari dagokionez.. Plan orokorrak zortzi hilabete eta gero blokeaturik dago, presa duen arren. Izan ere, edozein momentutan iritsi daiteke herriko arau guztien baliogabetzearen epaia. Eta etor daitekeen epai honek, arau berriak bilduko dituen plan orokorrik gabe, udala blokeatzeaz gain herria ere hainbat alorretan blokeatu lezake. Gainera, edukiaren eztabaida ireki denez eta hor Izarraitzpe eremua izanik desiratuena, Ezker Abertzaletik ekipamendu izaera mantentzeko dauden arrazoien berri ematen dugu aldizkari honetan. Beraz beharrezkoa iruditu zaigu. ahalik eta objetiboena izanez, honen guztiaren berri herriari jakinaraztea . Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Eskuartean daukazuen monografiko hau Azpeitiko ezker abertzaleak joan den abenduan argitaratu zuen aurreneko monografikoaren jarraipena da. Lehendabiziko hark Loiola-bide eremuko gatazka urbanistikoen berri ematen zien herritarrei eta nahi duenak kontsultagai dauka www.azpeitiaeginez.com atarian.
  • 3. 3 prozesua Zergatik blokeatu da plan orokorra? Testuingurua eta arrazoiak 2008ko abenduan Euskadiko Auzitegi Gorenak Etxebeltz Izarra, Soreasu eta Kuarteleko eremu berriak baliogabetu zituen ikerketa ekonomiko finantzierorik ez zutelako. Epai hau Leku Eder S.A. (Luciano Soraluze, Munok) promotoreak sartutako helegitearen ondorioz etorri zen. Ez zen, ordea, Leku Ederrek sartu zuen helegite bakarra izan. Erabaki urbanistikoei dagokionez, hamaika dira Udalari jarri eta jartzen ari den helegiteak. Zergatik ari dira iristen helegite guzti hauek Udalaren kontra? Helegite hau eta gainontzekoak jartzeak helburu garbi bat du. Hain zuzen ere, Izarraitzpe eremuko (Esklabak ingurua) kalifikazioa aldatzea. Gaur egun eremu hau ekipamentuetarako kalifikatuta dago eta eremu horretako lurjabe nagusia Leku Eder da. Eta ekipamentu izaera dutenez aipatutako lurrek, Leku Ederrek ezin du bertan etxebizitzarik eraiki. Leku Eder S.A. eta promotoreek oro har, erosten dituzten lurretan etxeak egin eta etekin ekonomikoa lortzea dute helburu, baita Izarraitzpenere.Bainagaureguneraarteeremu honek ekipamentu izaera mantendu duenez, ezinezkoa zaio bertan etxeak egitea. Horregatik eta presio moduan kalifikazio aldaketa eman eta horrela bertan etxeak egiteko aukera izateko, Udalari ahal dituen helegite guztiak jartzen ari da. Bere jokabidea argia da: “Niri Esklabetan etxeak egiteko baimena ematen badidazue, nik Udalari sartu dizkiodan helegite guztiak kenduko ditut”. Interesen borroka honetan, Udalak arazo potolo bat dauka. Aurreko legegintzaldian PNVk Julian Eizmendi alkate zela onartutako arau urbanistikoak akats handi bat dute. Arauek ez daukate ikerketa ekonomiko finantzieroari dagokion dokumentua, eta Etxebeltz-Izarrako eremua baliogabetu zuen epaiak esaten duenez, beharrezkoa da aipatutako dokumentua, arauak onartu eta legezkoak izateko. Arauetan dagoen akats honek ematen dio Leku Eder S.A. eta beste hainbati presio eta mehatxu egiteko heldulekua. Egoera honetan ezker abertzaleak garbi du bere posizio politikoa. Udalak ezin du herriko ordenazioa (herritarrei eta herritarren ordezkariei dagokiena) promotore eta interes pribatuen mehatxu eta presioen arabera kudeatu. Hau gainditzeko bide bat badago. Arauak berriro egitea, oinarri legal sendo batekin aurrekoak dituen akatsak zuzenduz. Norabide honetan, 2009ko uztaileko udalbatzan onartu genuen PNVren abstentzioarekin arauak berriro egitea. Bestalde arauak (plan orokorra) berriro egiteak herriko ordenazioan aldaketak egiteko aukera ahalbideratzen du; alegia, herriko hainbat eremuren kalifikazioa aldatu daiteke (adibidez, lehen nekazaritzarako diren lur eremuak industriarako, etxebizitzetarako etab. aldatu daitezke). Eta honela, 2009ko uztaileko udalbatzan arau berriak egiteko prozedura martxan jarri eta gero, edukiaren inguruko eztabaida ireki da alderdi desberdinen artean. Eta nola ez: eremu gatazkatsuena eta era berean desiratuena Loiolabideko eremua da. BeregaraianEtxebeltz-Izarraeremuaizanbazen eztabaidatuena, gaur egun Izarraitzpekoa bilakatu da eztabaidaren muina. Eta honen baitan ematen ari dira alderdien eta alderdi barruetan eztabaida nagusiak. Eremu honen inguruan bi jarrera nagusi “Ezker abertzaleak garbi izan du bere posizio politikoa. Udalak ezin du ordenazioa promotore eta interes pribatuen mehatxu eta presioen arabera kudeatu”.
  • 4. 4 daude: Alde batetik, eremu honi ekipamendu izaera mantentzearena, alegia herri erabilera bermatuko duen eremua izatearena (adibidez aisialdirako guneak, hezkuntza zentroak, berdeguneak...), eta bestetik, eremu honetan etxebizitzak eraikitzea bultzatzen dutenak, horretarako arauetan kalifikazioa aldatuz. Ezker abertzalea argi eta garbi ekipamendu izaera mantentzearen alde dago (ikusi arrazoiak hurrengo orrietan). PNVn, berriz, barne gatazka handiak daude. Azpeitian PNV bi sektoretan banatuta dago beraien arteko hainbat liskar medio. Aurrera begira, PNV nork ordezkatuko duen borroka handia dago, eta datozen udal hauteskundeetan zein sektore gailenduko den dago jokoan. Liskar hauen artean badago bat garrantzitsua dena: Esklabetako eremuaren afera. Julian Eizmendi alkatea eta bere inguruan biltzen den sektorea, ekipamendu izaera mantentzearen aldekoak dira. Bestalde, PNVko beste sektoreak (juntaren kontrola duena) etxebizitzak ahalbideratzeko prestutasuna du. Eusko Alkartasuna, berriz, bertan etxebizitzak egitearen aldekoa da. PNVko liskar eta ikusmolde desberdin hauek ikusita, EA eta Leku Eder promotoreak aukera ikusi dute beren helburua aurrera ateratzeko. Nola? Ohartu baitira PNVko juntaren inguruan biltzen den sektorea prest dagoela eremuaren kalifikazioa aldatzeko negoziazioan sartzeko. Honela, eta Udaletik kanpo, eremu honen ordenazioa adosteko negoziazioa hasi zen EA, Leku Eder eta PNVko junta inguruko sektorearen artean. Beraz,eztabaidaUdaletikateraduteUdalean Julian Eizmendiren inguruan biltzen den sektorea delako nagusi. PNVko juntaren inguruko sektorearen asmoa da Julian Eizmendiren sektorea baztertu, eta Leku Eder eta EArekin eremu honen inguruko akordioa lortzea. Ondoren, akordio hau Udalean txertatu dadin Julian Eizmendi eta PNVko zinegotziak Plan orokorraren barruan jasotzera behartzea da euren asmoa. EAk Esklabetako afera medio bide berri bat irekitzea erabaki du. 2007an egindako gobernu akordioa hautsi eta zentzura mozioa babestea erabaki bazuten ere, ondoren oposizioan ere ezker abertzalea, EA eta Aralaren artean eman dira Udalean eman diren erabakien inguruko akordioak (Plan Orokorra egitea, 2009ko udal aurrekontuak, Madrileko dirulaguntzekin egin diren proiektuak…). Orain, ordea, EAk PNVko juntaren inguruko sektorearekin Udaleko erabakien inguruko negoziazio bide berri bat ireki du, hau da, plan orokorraren inguruko negoziazioa. PNV eta EAk Esklabatako eremuaren inguruko akordioa negoziatzeak plan orokor guztia elkarren artean adostea dakar. Izan ere plan orokorra eremu guztiak batera eta bozketa bakarrean onartu beharra dago. Jakinik ezker abertzaleak Esklabetako aldaketa onartzeko asmorik ez duela, Plan Orokorra PNVrekin adosteko erabakia hartu du EAk. Herriko ordenazioa marrazten duen Plan Orokorra herrigintzarako atal oso garrantzitsua izanik, galdera baten aurrean jartzen gaitu. Zein da EAren etorkizuneko apustua Azpeitian? Non kokatzen du bere burua EAk aurrera begira? PNVren aldamenean ala 2007an Udalean eman zen aldaketan? Bestalde, EAk, Leku Ederrek eta PNVko juntaren inguruko sektoreak ireki duten bidea Udalean eta herrian ondorioak ekartzen ari da. Plan orokorra, besteak beste, arazo juridikoei soluzioa ematekoa dena, Udalean blokeaturik dago azken 8 hilabeteotan. Atzeratzen ari da, PNVren barne gatazkak medio eta horrela bi mahaitan banatuta dago Plan Orokorraren eztabaida. Alde batetik, Udaleko hirigintza batzordean zinegotzien artean ematen ari den eztabaida, eta, bestetik PNVko juntaren inguruko sektorea, EA alderdia, Leku Eder eta Azauntzeko etxeen gaian salaketa jarri zutenen arteko eztabaida mahaia. PNVn zein sektore gailentzen den argitu arte blokeatuta jarraituko du plan orokorrak. Indarrean dauden arauen akatsak konpontzeakpresadu.Edozeinmomentutan iritsi baitaiteke herriko arau guztien baliogabetzearen epaia. Eta etor daitekeen epai honek arau berriak bilduko dituen Plan Orokorrik gabe Udala blokeatzeaz aparte, herria ere hainbat alorretan blokeatu lezake. “PNVren barne gatazkak medio, atzeratzen ari da Plan Orokorraren bilakaera”.
  • 5. 5 proposamena Indarrean dauden arauak 2007an onartu ziren, urte batzuetako eztabaiden ondorioz. Hazkunde ekonomikoaren urteak ziren munduko herri kapitalista garatuetan, eta hemen ere bai. Hazkundearen eta era berean krisiaren oinarri nagusiak burbuila finantzarioa etahigiezinenmunduaizandira(ikuszutabea). Biek ala biek ekonomia erreala indartu eta haztea baino, diru errazeko espekulazioa izan dute oinarri. Lehenago edo beranduago eredu ekonomiko hau lehertu egingo zela aurreikusten zen. Eta lehertu egin da. Denek onartzen dute adreiluaren eta espekulazioaren politikak porrot egin duela eta beraz, ekonomiaren diseinuan eta etxebizitzaren politika berrian joera hauek baztertu nahian dabiltza gobernu guztiak. Azpeitian azken 15- 20 urtetan etxebizitza politika eredu-ekonomiko honi lotua izan da. Etxeak egin bezain pronto denak saltzen ziren prezio ikaragarrietan. Baina hau dena erori egin da. Gaur egun, etxeen salerosketak sekulako gainbehera izan du. Lehengo etxebizitza politika eredua defendatzen zutenei ere, gaur egun defendaezin bihurtu zaie, bi arrazoiengatik: alde batetik, gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko larriaren arrazoietako bat eredu hau izan delako, eta bestalde, praktikan mundu guztia jakitun delako azken hamarkadako boom eraikitzailea ez dugula berriro ezagutuko. Horren arabera, Plan Orokor berriak testuinguru honi erantzun behar dio. Alegia, betiko eskema zaharrak (etxeak eraiki eta eraiki) alboratu beharra dago. Zentzu honetan Plan Orokorrak ekonomia erreala eta produktiboari erantzun behar dio eta ez adreiluaren epe motzeko etekin pribatuei. Etxebizitza politika herri interesei lotu behar zaio eta ez etekin ekonomiko pribatu eta espekulazioko gurpilari. •Beraz krisi garai hauetan ekonomia produktiboa da indartu behar duguna. Honekin batera, ikuspuntu ezkertiar batetik aberastasunaren banaketa justuago bati erantzuten dion eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea ezinbestekoa da. Alegia, egiturazko lanpostuak sortzen dituen ekonomia bultzatu behar dugu (industrian, nekazal munduan, zerbitzu sektorean, innobazio eta teknologi berrietan...) Eta ez eraikuntzan oinarritutako ekonomiak aldi baterako lanpostuak sortzean (etxeak egin bitartean lanpostuak daude eta gero zer?). Herri planeamendu orekatua.Izarraitzpe eremua ekipamenduetarako Hazkunde ekonomikoaren oinarri nagusienetakoa, eta era berean, krisiaren abiapuntua burbuila finantzarioa eta Higiezinen merkatua izan dira. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) bankuek beraien eta higiezinen irabazi ase ezina den gurpilari jarraipena emateko, orain dela sei bat urte hasi ziren subprime edo zabor hipotekak ematen. Honela, etxeen prezio izugarria tarteko, hipoteka ordaintzeko arazoak zituzten pertsonei hasi ziren maileguak ematen (langabetuak). Higiezinen sektorearen indarra zela eta, bankuek maileguak egiten zizkieten eros ahalmen baxukoei, etxebizitzen prezioa bikoiztuko zela pentsatuz (mailegua ordaindu ezean etxearekin gelditzeko). Era berean, mundu osoko bankuek inbertitu egin zuten AEBko bankuetan. Espekulazioan oinarritutako eredu honek iraun duen bitartean etxebizitzei lotutako enpresa eta bankuek izugarrizko irabaziak izan dituzte. Gaur egun, ekonomia erreala ez denez modu berean hasi, maileguak ezin ordainduta daude bezeroak, etxebizitzen balioa ez da bikoiztu, likidezia falta dago merkatuan eta krisia mundu osora hedatu da globalizazioarengatik. AEBetan gertatutakoa da, baina Euskal Herrian eta Azpeitian antzekotasun handia duen eredua eduki dugu azken hamarkadetan. Guztia lehertu den arte. Hemen ere hazkundea oinarri hauen bueltan eman da eta hazkunde ekonomiko handia bizi izan badugu ere, onuradunak ez gara guztiok izan. Euskal Herrian 1994- 2005 epealdian enpresen fakturazioan, soldatek zuten pisua %21,9tik %16,2ra murriztu zen. Aldiz, epealdi honetan enpresaburuen irabaziak %234 igo ziren. Eta zer esanik ez zehazki banku eta higiezinei lotutako enpresaburuen irabaziei dagokionez. Espekulaziotik etorri da krisia
  • 6. 6 •Lehen aipatu bezala, etxebizitza politikak etekin ekonomiko pribatu eta espekulatzaileei erantzun baino, herritarren beharrei erantzun behar die. Maila honetan oso garrantzitsua iruditzen zaigu Udalak 2008an egin zuen etxebizitza beharraren diagnostikoa. Diagnostikoan datu esanguratsu bat aurkitu dezakegu, izan ere, etxebizitza berri baten premia adierazten dutenak 389 familia baitziren 2008an. Alegia datu hau ikusita eta “Corrugados-frantziskanak” eremua hor edukita oraindik eta zentzugabeago bilakatzen da eremu gehiago etxeak eraikitzeko kalifikatzea. •Herriko berdeguneak babestu beharra dago. Gipuzkoan eman den bilakaera urbanistikoari dagokionez, Azpeitikoa kasu berezia dugu. Bere garaian elizak eta batipat jesuitek zuten pisuagatik basilika eta santutegia Loiolan egoteak inguru hori guztia babestea ahalbideratu zuen. Loiolako santutegia egon ez balitz beste herrietan bezala loiola ingurua etxez eta industriaz beteta egongo litzateke ziurrenik. Horrela, gaurdaino altxor bat izan dugu Azpeitiarrok Loiola ingurua, izan ere, eremu berde eta herriari arnasa ematen dion eremu bilakatu baita. Etxebeltz- Izarrako etxeen eraikuntzetako obrek sortu diguten inpaktua ikaragarria suertatzen ari zaigu. Inguru hori guztia urbanizatu eta etxe gehiago eraikitzeak (Esklaba ingurua, Azkune...) inpaktua biderkatzea baino ez du ekarriko. Gainera, labea eta bulegoak dauden eremu honek ondoren urbanizagarri izaera hartuko du. Horrek esan nahi du bertan etxeak egitekotan hiru laurden babestutako etxeak izan behar direla. Alegia, bertan, besteak beste, babes ofizialeko eta alokairu publikoko etxe asko egin daitezke. Honetaz gain, eremu berdeak, ekipamenduak...izango ditu. Beraz, etxe berriak egitekotan askoz ere logikoagoa ikusten dugu garapena eremu honetatik bideratzea eremu libre gehiago okupatu gabe. •Eremu berdeekin osagarrituz herri interesek hala eskatzen badute orain edota etorkizuneko belaunaldiek, erabilera publikorako ekipamenduak egin daitezke bertan: hezkuntzakoak, gizarte beharretarako, aisialdirako guneak, parkeak, osasun etxeak, etab. Beraz, etorkizunean horrelako beharrei erantzuteko leku hau “Plan Orokorrak ekonomia erreal eta produktiboari erantzun behar dio eta ez adreiluaren epe motzeko etekin pribatuei”. Izarraitzpe eredua “Corrugados-Frantsizkanak “ eremua Zezen-plaza Plaza Nagusia Garmendipe futbol-zelaia
  • 7. 7 ez hipotekatzea garrantzitsua deritzogu. Izarraitzen magalean egoteak, berdegunea izatea eta industriarik ez egoteak eta ekipamenduak bertan egoteak Esklabak (ikastola izan zena) Ikasberri Ikastola... honek guztiak izaera eta ikusmolde bat ematen dio eremu honi. 92. urtetik, arauek ekipamendu izaera eman diote eremu honi guztiari. Gaur egun ekipamentu bezala kalifikatuta badago, herriak ekipamenduetarako eremu berriak behar dituelako izango da. Gaur edo eta etorkizunean. Eta hori da eremu honek herrian bete izan duen eta betetzen duen funtzioa. Eremu honi ekipamendu izaera kentzea planteatzen ari denak zer proposatzen du? Herriak ez duela behar ekipamenduetarako lurrik etorkizunean? Eta baiezkoa bada non bestela? •Corrugadosek labea herritik ateratzeko egiten ari den inbertsio ekonomikoak Corrugados bera urteetarako herriari lotzeko aukera ahalbideratzen du. Gainera, Martxielgo labeak aterata hainbat hektarea libratuko dira herri erdian. Herriko industria garrantzitsu bat dago tartean. Urte askoan izan dugu ametsa labea herri erditik ateratzeko. Gaur gaurkoz aukera hau martxan dago. Alde zaharretik eta herriko erdigunetik gertuen dugun eremua dugu eta labea aterata eremu hori askatzeak herrian ditugun berdegune apurrak (Esklaba ingurua kasu) bere horretan mantentzeaahalbideratzendu.Corrugadoseko labea eta bulegoak Badiolegira lekualdatuta eta Frantziskanetako eremua gehituz, zortzi hektarea erabilgarri geratzen dira herri erdian. Garmendipeko zortzi futbol zelai adinako eremu batetaz hitz egiten ari gara. •Leku Ederrek presio eta mehatxu gisa sartu eta sartzen ari den helegite guzti horiek hamaika eragozpen sortu dizkiete hainbat herritarri (Etxebeltzen adibidez) eta Udalari. Helegite hauen atzean ez dago arauetan gaizki egin diren gauzak konpontzeko arrazoirik, bere gustuko ez diren erabakiak aldatzea baizik. Helegiteen presioen bidez sortu duen arazoarekin udal ordezkarien jarrera politikoa baldintzatu eta aldarazi nahi du. Promotoreen presio eta txantaiari aurre egiteko modua ez da beraiek nahi dutena ematea. Herriak, udalak, burujabe izan behar du bere ordenazioa eta etorkizuna erabakitzeko orduan. Promotoreen presioen eta mehatxu hauei men egiten badiegu, herrian etorkizunera begira, aurrekari oso negatiboa ezartzen dugu. Arazo guzti honen konponbidea oinarri legal sendo eta iraunkor bat emango diguten arauak egitea da. Hau egiten ez dugun bitartean -arauen prozedurak akatsak dituelako-, beti egongo gara edonoren mehatxupean. Eta are gehiago presio eta mehatxu egiten dutenak beraiek nahi dutena lortzen duten aurrekaria ezartzen bada Azpeitian. “Garmendipeko zortzi futbol zelai adinako eremu batetaz hitz egiten ari gara”.
  • 8. 8 elkarrizketa Iñaki Errazkin “Corrugadoseko labeen lekua eta Izarraitzpe eremua, biak etxez betetzea ez da beharrezkoa” Iñaki Errazkin ezker abertzaleko zinegotzi eta Azpeitia Lantzeneko lehendakariak zuzen-zuzenean bizi izan du herriko arazo urbanistikoen afera. Momentu hauetan, Plan Orokorraren eztabaidan murgilduta dabiltzala aipatu du eta ezker abertzaletik defendatzen dutenez, “Plan Orokorraren desblokeoa eman beharra dago, arazo juridiko guztiak gainditu eta inoren presiopean egon beharrik ez izateko”. ArazourbanistikoeidagokionezUdalordezkari eta Azpeitia Lantzeneko lehendakari gisa zuzen zuzenean bizi izan duzu Etxebeltzeko babeseko etxeen obrak gelditzearen arazoa. Azkenean arazo konpondu da. Zein da zure balorazioa? Garrantzitsuena horixe da, obrak berriro martxan daudela eta babestutako 208 etxejabeek obrak geldirik ikustearen desesperazioa amaitu dela. Gainera, obrak gelditzearekin promotoreek bestelako zerbait nahi bazuten ere, obrak berriro martxan jarri dira etxejabeen eta herri interesen inolako galerarik eman gabe. Guk horri eutsi diogu momentuoro, herriak eta Udalak burujabea izan behar duelako bere ordenazioa eta etorkizuna erabakitzeko orduan, eta ezin du ibili kanpotik datozen presio edota mehatxuei men egin eta herritarren interes eta beharrak baldintzatzen. Behin, obrak martxan direla, orain falta dena da egiten ari garen Plan Orokor berriarekin arazo juridikoari konponbidea ematea. Etxebeltzeko aferan, PNVko juntatik oztopoak jartzea egotzi dizue. Esan dezatela zertan. Hasteko arazo juridikoa beraiek sortutakoa da, ez guk. Eta gainera obrak martxan jartzeko akordioa, etxejabeen eta herritarrei inolako galerarik egin gabe eman dena, nolatan lortu da ba orduan? Bestelakoak izango lirateke akordioaren oinarriak arazoaren gidaritza eta erabaki ahalmena beraien eskuetan egongo balira. Bestalde Leku Ederrek egoera honetaz baliatuta hainbat errekurtso sartu dituela kritikatzen duzue. Baina helegiteak sartzea eskubidea izateaz gain ez al da zilegi? Izango ez da ba! Guk ez diogu inori errekurtsoak jartzeko eskubidea zalantzan jartzen. Kontu honekin dagoen arazoa ez da errekurtsoak jarri izana, baizik eta udal ordezkarien jarrera politikoa aldatu nahi izatea. Horretarako bere eremuaz haratago (Etxebeltz-Izarra, Kuarteleko tasatuak, Soreasu…), herrian eta herritarrei gertatu daitezkeen ondorio larriak bilatu nahi ditu. Baina kontuak kontu guretzat garrantzitsuena Plan Orokor berri bat egitea da, honela arazo juridiko horiek gainditzeko eta hartara inoren mehatxupean egon
  • 9. 9 beharrik ez izateko. Orain arteko ereduak hori ahalbidetu du, promotoreen eta interes pribatuak lehenesten zituelako, baina behingoz arazo juridikoa berme osoz konpondu ahal izateko Plan Orokor berri bat egitea izango da soluziobidea. Arazo legalak konpontzeko arau berriak bilduko dituen plan orokorra egiten ari zarete. Nola doa? Udalean hainbat bilera egin baditugu ere, blokeatuta dago bertako eztabaida. Horren arrazoia da, arauetan garrantzizkoak diren gaiak beste eremu batean negoziatzen ari direla. PNVren baitan zein sektore gailentzen den argitu arte ezingo dugu aurrera egin, beharrezkoa delako alderdien artean posizioak hartzea Plan Orokorrarekin aurrera egin ahal izateko. Honela zortzi hilabetean apenas aurreratu dugun eta horrela jarraituz gero, arazo potoloak izan ditzake Azpeitiko Udalak. Azken egunotan egindako prentsaurrekoan, PNVren barruan liskarrak daudela aipatu dituzue. Hori airera ateratzea zilegi al da? Arauen arazoa publikoa den heinean eta Udalean, herrian, ondorioak izaten ari denez, blokeo honen arrazoiak jakitera ematea da zilegia eta beharrezkoa dena. Herritar asko dago arazo honen aurrean konponbide eske, babestutako etxeetako jabeek adibidez hainbat mobilizazio aurrera atera dituzte, soluzio eske. PNVko liskarren ondorioak alderdi barrutik haratago doaz, herrira, hain zuzen. Horregatik garrantzitsua deritzogu hau dena herriratzea eta eztabaida guzti honen oinarriak azaltzea. EArekin lehentasunekoharremanazaindituzue baita oposizioan ere.EAk PNVko juntarekin akordioak bilatzeak zer eragin izan lezake? Plan Orokorraren garapena herrigintzari dagokionez gai oso garrantzitsua dela ez dago zalantzarik. Beraz, egia da herrigintza alorrean elkarlan eta akordioak egitea zailduko lukeela horrelako egoera batek. Dena den, argi utzi nahi dugu ezker abertzaletik Azpeitian 2007an egin zen moduan, aldaketa politikoa bideratzeko prestutasun guztia dugula eta ildo beretik, Euskal Herrian lantzen ari den prozesu demokratikoaren aldeko konpromiso irmoa dugula. Zailtasunak nabariak izango badira ere, gure esku dagoen guztia egingo dugu bi helburu hauen mesedetan. Kontua da EAk berdina pentsatzen ote duen. Edukiari dagokionez esklabatako eremua ekipamentu bezala mantentzeko hainbat arrazoi aipatzen dituzue. Horien artean ekonomía produktiboa-erreala indartu beharra aipatu duzue. Ze lotura du horrek esklabatako eremuarekin? Azken urteetan arauek etxebizitzen boom eraikitzaileari erantzun die. Horrek hainbat arazo ekarri ditu eta krisi ekonomikoaren oinarrian dago politika ekonomiko oker hau. Gaur egun egoera asko aldatu da. Krisi sakon batean sartuak gaude eta etorkizunera begirako oinarri sendoak jartzeko momentua da, lehen egindako akatsak errepikatu gabe noski. Horrela, Plan Orokor berriak hainbeste eremu planteatzea ez da ez beharrezkoa ezta egokia ere. Corrugadoseko labeen lekua eta Izarraitzpe eremua, biak etxez betetzea ez da beharrezkoa. Beraz, egitekotan Corrugadoseko eremuak askoz ere baldintza egokiagoak betetzen dituela uste dugu Izarraitzpekoak baino; horien artean Corrugadoseko lekualdatzea eta eraberritzea Azpeitian bertan ematea, oso garrantzitsua da herriaren etorkizunerako. Eta beraz, eremu hau lehenestea beharrezkoa deritzogu. Planorokorreanetxebizitzeibegira ba al duzue proposamenik? Bai. Ezker abertzaleak badu bere proposamena Plan Orokorrari begira. Momentuz egokiago ikusi dugu Plan Orokorraren korapiloak non dauden argitzea orain herritarrei. Eta horren aurrean gure posizio politikoa zein den azaltzea. Hala ere, egia da Plan Orokorrean etxebizitza politika landu behar dela eta horregatik datozen asteotan ezker abertzaleak dituen proposamenak, bai Udalean eta baita herrian ere, zein diren aurkeztuko ditu.
  • 10. 10 kronologia Etxebeltz-Izarrako babestutako etxeen obra gelditzearen gatazkak izan duen bilakaera Azkenean obrak martxan jarri dira, alegia babestutakoetxejabeenarazoakonpondu da, Hala, arazo honen inguruan gertatu diren gorabehera eta urratsen berri ematea ezinbestekoa deritzo ezker abertzaleak. Arazo potoloa bilakatu da azken hilabete luzeetan eta ondorioz galdera asko sortu dira herrian. Honatx afera honek izan duen bilakaera: •2009ko irailean, promotoreek obrak geratu zituzten. Egun horretan bertan idatzi bat aurkezten zuten udaletxean hainbat eskakizuneginez.Idatzihonetanhitzarmen berri bat eskatzen zuten. Hitzarmen berri horretan babestutako etxeen prezioak igotzea, kalte-ordainak jasotzea… eskatzen zituzten. Gainera, beraiekin egindako bileran BOEtan egin beharreko kontratuak sinatzera ukatu ziren. •Ezker abertzaleak hartutako iniziatibaren ondorio, Udalak, pleno bidez eta aho batez, bere garaian bi aldeek adostutako hitzarmenaerrespetatzekoetaobrakberriro martxan jartzeko exijentzia egin zuen. •Etxeen “jabeak” mugitzen hasi ziren eta manifestazio batetarako deialdia egiten zuten. “Txantaiarik ez, obrak jarri martxan” lelopean. •Promotoreekin izandako beste bilera batetan beraien eskakizunak aldatzen hasi ziren. Beste eskaera batzuk egin zituzten, oraindik onartezinak zirenak (diru publikoaren erabilera…). •Obrak geldirik eta eskaerak onartezinak izatenjarraitzenzutendenboraberdinean, PNVk negoziaziorako prestutasuna erakutsi zuen publikoki. Gogoratu behar da plenoan aho batez obrak inongo ordainik gabe eta hitzarmena bere horretan betetzea exijitu zela. Adierazpen hauek obrak geldirik egotearen mehatxua bere horretan zegoenean egin ziren. Udalakedukibeharduentinkotasunerako ez zuen lagundu jarrera horrek. •Egoera horretan, obrak geldirik izanik eta onartu ezinezko eskaerak mahai gainean zeudenez, eta nahiz eta PNVren jarrera ahula izan promotoreekiko, ezker abertzaleak baloratu zuen ez zela baldintzarik ematen akordio batetara Etxebeltz-Izarrako etxejabeek manifestazioa egin zuten joan den azaroan promotoreen jarrera salatu eta etxeak lehenbailehen buka zitzaten eskatzeko.
  • 11. 11 iristeko. Plenoan aho batez onartutako erabakiari tinkotasunez eusteko apustua egin genuen. PNVren jarrera ahula Udalean gutxiengoan egonik, jokaldi hau neutralizatuta geratu zen. •Abendu erdi aldera, promotoreek obrak berriro martxan jarriko zituztela eta alderdi guztiekin negoziatu nahi zutela adierazi ziguten. BOEn prezioak, etxeen kalitatea eta diru publikoaren eskaerak albo batera utzi eta beste eskakizun batzuetaz hitz egiten hasi ginen. •Promotoreekhainbatpuntujarrizituzten mahai gainean eta Udalean alderdi politiko guztiak hauen inguruko posizio bat hartu genuen, PNVren desadostasun batzuk baldin bazeuden ere. •Udalaren posizioa promotoreei idatziz pasa genien akordio bat jorratzeko baldintza minimoak ezarriz (obrak inongo ordainik gabe martxan jartzea, BOEn prezioak igotzea, etxeen kalitatea murriztea, kalte-ordainak, eta diru publikoaren galera, hori dena alboratua izatea). Egoera honetan, ezker abertzaleak diskrezioz jokatzea erabaki zuen. Izan ere, garbi genuen akordio bat erdiesteko bidean, hika mika publikoetan sartzeak ez zuela laguntzen, gaiak zeukan garrantziagatik. Ez da alderdi guztiek eduki duten jarrera. PNVko juntatik Etxebeltzeko arazoa konpontzeko oztopoak jarri genituela egotzi ziguten. Gezurra galanta. Aurpegia behar da hori esateko. PNV izan da arazo legala sortzearen erantzulea. Eta ez hori bakarrik. PNV izan da prozesu guzti honetanpromotoreenmehatxuenaurrean (obrak gelditzea...) amore emateko jarrera eduki duen alderdi bakarra. Adibidez, promotoreen mesedetan, diru publikoaren galera onartzeko prest egon zen eta bere garaian oraindik zozketatu gabe zeuden 54 babes ofizialekoen prezioa ere igotzeko prest zegoen. •Oztopoak oztopo ezker abertzalea eta oro har oposizioaren tinkotasunari esker, etxejabeen irmotasuna ahaztu gabe, akordio on bat egitea lortu zen. Babestutako etxeen prezioak ez dira igo, etxeen kalitatea ez da murriztu eta kalte- ordain eta diru publikoaren galerarik ez da egon. Nagusiki etxe libreen lehen erabilera baimena behar zutenez, hori ematearen truke obrak martxan jarri dituzte. Honekin batera babestutako etxeak bukatzeko data ezarri zaie, 2011ko apirila-uztaila bitartean bukatu beharko dituzte. Orain, Etxebeltz-Izarrako arazo juridikoa konpontzea falta da gatazka honi beharrezko irtenbidea emateko. Joan den urteko uztailaren 24ko ezohiko plenoan, Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen auziari irtenbidea emateko bidea erabaki zuen udalbatzak. Herriko Antolamenduaren Plan Orokorra berriro egitea erabaki zuen udalbatzak, PNV abstenitu egin zen. Etxebeltzeko babes ofizialeko etxejabeetako asko joan zen udalbatzarrera.