SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 5
HAUR HEZKUNTZARAKO SOFTWAREAK

Haur Hezkuntzarako dauden softwareak ugari eta desberdinak dira. Gure inguruko
ikastola eta ikastetxe gehienetan erabiltzen dituztenak Urtxintxa eta Pelutxe programetan
aurki daitezkeenak dira, baina badira erabili daitezkeen beste hamaika software libre,
jarraian hauetako batzuk ere azalduko ditudalarik.

Urtxintxa Proiektua

Urtxintxa proiektuan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoei zuzenduriko ikasmateriala
aurki dezakegu. Ikasmaterial multimediari dagokionez, adin bakoitzari CD-ROM bat
dagokio.

Hiru urtekoen kasuan “Ttanto” mantagorria da protagonista eta honekin olerkiak eta
asmakizunak entzun, irakurri eta inprimatzeko aukera dute haurrek, abestiak entzuteko
aukera, margotzekoa, zenbakiak eta sailkapenak lantzekoa...




Lau urtekoen kasuan, “Txirritx” kilkerra da protagonista. Honekin ere Ttantorekin egin
daitekezkeen antzeko ekintzak egiteko aukera dago, dena den, adinean aurrera doazen
heinean zailtasun handiagokoak dira. Ttanton azaltzen direnez gain, zenbaki segida
osatzeko marrazkiak, idazketa txokoa, laberintoak... egin ditzakete.




5 urtekoen kasuan, ostera, Xango matxinsaltoa da protagonista. Honek ere, aurrekoek
eskaintzen dituzten ekintzez gain gehiago eskaintzen ditu, zailagoak direlarik. Adibidez,
idazketa gehiago lantzeko txokoa, ohe elastikoa, irudi simetrikoak edo margoak ezker-
eskuin...
Ikastolen elkarteko web orrian, hau da, www.ikastola.net, ikasmaterialaren proiektuaren
barruan, zehatz mehatz azaltzen da Urtxintxa metodologiaren nondik norakoa.

Pelutxe Proiektua

Pelutxe proiektua Haur Hezkuntzako 5. mailakoei zuzenduriko proiektu telematikoa da,
zehazki PELUTXEAK GURE ARTEAN deitua izan dena.

Proiektu honen bidez, 5 urtekoen talde bakoitzak pelutxe bat
eramango luke gelara, eta haiekin izango lukete lehen
hiruhilekoan zehar. Bigarren hiruhilekoan, pelutxe hori beste
ikastetxe batera bidalia izango da, beste 5 urteko talde
batengana, eta talde berri honekin bizitakoa blog baten bidez eta
baita posta elektronikoz kontatuko die pelutxeak (ikasleek,
azkenean) lehengo taldekoei.

Ikasturte honetan martxan egon da proiektu telematiko hau eta hemen ikus ditzakezue
zenbait ikastetxetan eman diren esperientziak :

http://www.mogel.org/proiektuak.cfm?
atala=proiektuak&id=18&hizkuntza=0&goiburua=1

http://aginagakopelutxeak.blogspot.com/

http://legazpikopelutxeak.blogspot.com/

Pelutxe proiektuak, besteak beste, haurrak teknologia berrien bidezko komunikazioan
lehen saioak izatea suposa dezake, askorentzat beste norbaitekin ordenagailuz
komunikatzeko lehen aukera izango baita.

Gainera, informazioa eta komunikazioa modu ezberdinean ematen ikasiko dute, testua,
argazkiak, bideoak eta abar erabiliz.

Pelutxe proiektuari buruzko informazio gehiago:

http://www.elkarrekin.net/

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche


Lehen esan bezala, badira beste hainbat software ere haur hezkuntzako haurrei
zuzendutakoak. Hemen erakutsiko ditudanak, “haurrek jolastuz ikasi” formularekin bat
egiten dute.

Asko dira haurrei zuzenduriko bideojolasak, baina hauetariko asko denborapasa hutsa
dira eta ez die haurrei ezertan laguntzen, helburua haurrak ongi pasatzea edota
denbora nolabait betetzea litzateke, besterik gabe.

Ondoren Haur Hezkuntzarako aplikazioak dituzten bi web orrialde ikusiko ditugu:
Ikasguay eta ZonaClic, hain zuzen.

Ikasguay

http://www.ikasguay.com/
Web orrialde honek bere burua Lehen Hezkuntzarako web gune interesgarrien bilduma
moduan aurkezten badu ere, badu Haur Hezkuntza deritzon atal bat eta bertan hainbat
aplikazio azaltzen zaizkigu, 2 multzotan banaturik: kontzeptuak eta sagua-klik.

-Kontzeptuak: multzo honetan kontzeptu eta eduki ezberdinak lantzeko 6 baliabide
multimedia aurkituko ditugu:

1-EDUCASTUR: Asturiaseko Hezkuntza Sailaren gaztelerazko aplikazio honetan,
batetik jolas bat eta bestetik ipuin multimedia bat ditugu. Jolasa oso erraza da, galdera
baten aurrean haurrak 4 irudi ditu aukeran, eta erantzuna horietako bat da.
Erantzuteko irudi hori klikatu egin behar da.

http://www.educastur.princast.es/sinbarreras/alumnos/enredando/


2-EDUCA JCYL: Gaztela eta Leongo Xuntaren aplikazio honetan “IHARDUEREN
BASOA” azaltzen zaigu aurkezpen moduan, eta baso honetan dauden pertsonaia eta
objektu bakoitzean klikatuz gero iharduera desberdin bat aukeratuko dugu: “jolastu eta
ikasi”, “basoa eta ingurugiroa zaindu”, “musika ikasi”, “letrak ikasi”, “zenbakiak ikasi”,
“koloreak ikasi”, “giza gorputzaren atalak”, “eguraldia eta urtaroak” eta “hizkuntzen
hiztegiak”. Aplikazioa gazteleraz dago.

http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos
Infinity/escritorio_infantil_/escritorio.html


3-FANTASMIN: “Internet en la Escuela e Internet en el Aula” proiektuaren barnean,
Autonomia Erkidego zenbaiten elkarlanaren ondorio da ”El mundo de Fantasmín”
izeneko baliabide digitala. Bertan, haurrei zuzenduriko 6 unitate didaktiko multimediaz
gain, irakasleei zuzenduriko gida bat, gurasoei zuzenduriko beste gida bat eta fitxa
inprimagarriak aurkituko ditugu. Gazteleraz dago.

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/html/adjuntos/cnice/fantasmin/


4-FORMAK: aplikazio hau 3 urteko haurrei zuzendua dago. Bertan borobila, hirukia eta
karratua azaltzen dira, eta haurrak bakoitza forma berdineko gordelekuan kokatu behar
du. Horretarako lehenik forman klikatu behar da eta ondoren dagokion gordelekuan.
Horrela, txikienek parte har dezakete, ez baita beharrezkoa haurrek saguaren bidez
irudiak mugitzen jakitea.

http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-3-Formas.exe


5-COCO NUMÉRICO: 5 zailtasun mailatan banatua, haurrak desordenaturik dauden
zenbakiak ordenean klikatu behar ditu denbora agortu aurretik. 5 urtekoei zuzendua
dago.

http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-5-CocoNumerico2.exe


6-EREDUA KOPIATU: 3 filatan ageri diren 9 borobiletatik batzuk piztuta azaltzen dira
eredu batean. Haurrak piztuta dauden horiek markatu behar ditu ondoko laukian.
http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-Eredua-kopiatu.exe



-Sagua-klik: multzo honetan haurrak saguarekin trebatzeko balio duten 6 aplikazio
ditugu:

1-MANEJO DEL RATON: sagua mugitu, klik egin eta saguaren bidez irudiak
eramateko iharduera ezberdinak.

http://w3.cnice.mec.es/eos/MaterialesEducativos/mem2001/raton/index.html


2-JUEGOS: (“kontzeptuak” multzoan azaldu dudan “El mundo de Fantasmin”era
eramaten gaitu berriz ere).

http://ares.cnice.mec.es/infantil/index.html


3-DISNEY: disney pertsonaia ezberdinak protagonista dituzten online jolasak.

http://home.disney.es/videos/ - /juegos/


4-EXPLOTA-GLOBOS: pantailaren behealdetik kolore ezberdinetako globoak goruntz
doaz. Haurrak saguaren gezian dagoen orratzarekin laukitxo batean azaltzen den
koloreko globoak apurtu behar ditu. Koloreak aldatuz doaz. Haurrak kontu izan behar
du momentuan markatzen den koloreetakoak soilik apurtu behar bait ditu.

http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-ExplotaGlobosV25.exe


5-POISSONROUGE: saguarekin trebatzeko jolas ezberdinak.

http://www.poissonrouge.com/


6-BOMOMO: 7 pilota txikik saguaren gezia jarraitzen dute etengabe. Sagua ez bada
klikatzen, jarraitu besterik ez dute egiten; klikatua mantentzen badugu, pilotatxo
bakoitzak koloretako marra baten arrastoa utziz jarraitzen dio geziari.

http://bomomo.com/



Ondoren ikusiko dugun web orrialdea ZonaClic deiturikoa da.

ZonaClic

http://clic.xtec.cat/es/index.htm

Clic, software libreko hainbat aplikazio multzok osatzen dute. Aplikazio hauek zenbait
hezkuntza iharduera multimedia sortzeko aukera ematen dute. ZonaClic Kataluniako
Hezkuntza Sailaren zerbitzua da, eta katalanez, ingelesez eta gaztelaniaz sortua dago,
nahiz eta 16 hizkuntza desberdinetako iharduerak aurki genitzakeen; hauen artean
euskara, esperantoa, okzitanoa eta mapudunguna, adibidez. ZonaClic-en helburua
baliabide hauen erabilera eta hedapena bultzatzea da, eta programan sorturiko
materiale didaktikoak konpartitu nahi dituzten hezitzaile guztiei elkarlanerako gune ireki
bat eskaintzea.

ZonaClic-en barruan JClic programa dugu. Programa hau aplikazio informatiko multzo
bat da, hezkuntza iharduera mota ezberdinak egiteko aukera ematen duena: buru-
hausgarriak, elkarketak, testu-ariketak, hitz-gurutzatuak…

JClic programaren aurrekoa Clic 3.0 programa izan zen, 1992an sortua. Windows-ekin
(3.1 edo hurrengoak) erabiltzeko plataforma bat da, hezkuntza iharduera ezberdinez
osatua. 7 hizkuntzatan erabilgarri dago: katalana, euskara, gaztelera, galiziera,
ingelera, alemaniera eta frantsesa. JClic, programaren bertsio eguneratua da, Clic
3.0rekin sortutako materialekin erabat konpatiblea dena.

ZonaClic-en ze iharduera dauden ikusteko, “Ihardueren Biblioteka” atalera jo behar
dugu. Bertan bilatzaile bat dugu, bertan aukeraketa ezberdinak egin daitezkeelarik:
hezkuntza area (matematika, teknologia, musika,…), hizkuntza (16 ezberdin) eta maila
(HHko 2. etapatik DBHraino).

Orotara 1259 iharduera ezberdin daude.

Gure kasuan, HHko 2. etapa (3-6 urte) eta euskara aukeratzen badugu, 66 iharduera
ezberdin eskainiko zaizkigu.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Haur Hezkuntzarako softwareak

Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guestc322f9
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guest55a8b883
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guestd8db94
 
IKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanIKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanurruju
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzangorritxo
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Tekno lana
Tekno lanaTekno lana
Tekno lanaPozik
 
Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimediaPozik
 

Semelhante a Haur Hezkuntzarako softwareak (20)

Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
IKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanIKTak herri ametsan
IKTak herri ametsan
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Ondorioak
OndorioakOndorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzan
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Tekno lana
Tekno lanaTekno lana
Tekno lana
 
Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimedia
 

Haur Hezkuntzarako softwareak

  • 1. HAUR HEZKUNTZARAKO SOFTWAREAK Haur Hezkuntzarako dauden softwareak ugari eta desberdinak dira. Gure inguruko ikastola eta ikastetxe gehienetan erabiltzen dituztenak Urtxintxa eta Pelutxe programetan aurki daitezkeenak dira, baina badira erabili daitezkeen beste hamaika software libre, jarraian hauetako batzuk ere azalduko ditudalarik. Urtxintxa Proiektua Urtxintxa proiektuan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoei zuzenduriko ikasmateriala aurki dezakegu. Ikasmaterial multimediari dagokionez, adin bakoitzari CD-ROM bat dagokio. Hiru urtekoen kasuan “Ttanto” mantagorria da protagonista eta honekin olerkiak eta asmakizunak entzun, irakurri eta inprimatzeko aukera dute haurrek, abestiak entzuteko aukera, margotzekoa, zenbakiak eta sailkapenak lantzekoa... Lau urtekoen kasuan, “Txirritx” kilkerra da protagonista. Honekin ere Ttantorekin egin daitekezkeen antzeko ekintzak egiteko aukera dago, dena den, adinean aurrera doazen heinean zailtasun handiagokoak dira. Ttanton azaltzen direnez gain, zenbaki segida osatzeko marrazkiak, idazketa txokoa, laberintoak... egin ditzakete. 5 urtekoen kasuan, ostera, Xango matxinsaltoa da protagonista. Honek ere, aurrekoek eskaintzen dituzten ekintzez gain gehiago eskaintzen ditu, zailagoak direlarik. Adibidez, idazketa gehiago lantzeko txokoa, ohe elastikoa, irudi simetrikoak edo margoak ezker- eskuin...
  • 2. Ikastolen elkarteko web orrian, hau da, www.ikastola.net, ikasmaterialaren proiektuaren barruan, zehatz mehatz azaltzen da Urtxintxa metodologiaren nondik norakoa. Pelutxe Proiektua Pelutxe proiektua Haur Hezkuntzako 5. mailakoei zuzenduriko proiektu telematikoa da, zehazki PELUTXEAK GURE ARTEAN deitua izan dena. Proiektu honen bidez, 5 urtekoen talde bakoitzak pelutxe bat eramango luke gelara, eta haiekin izango lukete lehen hiruhilekoan zehar. Bigarren hiruhilekoan, pelutxe hori beste ikastetxe batera bidalia izango da, beste 5 urteko talde batengana, eta talde berri honekin bizitakoa blog baten bidez eta baita posta elektronikoz kontatuko die pelutxeak (ikasleek, azkenean) lehengo taldekoei. Ikasturte honetan martxan egon da proiektu telematiko hau eta hemen ikus ditzakezue zenbait ikastetxetan eman diren esperientziak : http://www.mogel.org/proiektuak.cfm? atala=proiektuak&id=18&hizkuntza=0&goiburua=1 http://aginagakopelutxeak.blogspot.com/ http://legazpikopelutxeak.blogspot.com/ Pelutxe proiektuak, besteak beste, haurrak teknologia berrien bidezko komunikazioan lehen saioak izatea suposa dezake, askorentzat beste norbaitekin ordenagailuz komunikatzeko lehen aukera izango baita. Gainera, informazioa eta komunikazioa modu ezberdinean ematen ikasiko dute, testua, argazkiak, bideoak eta abar erabiliz. Pelutxe proiektuari buruzko informazio gehiago: http://www.elkarrekin.net/ http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche Lehen esan bezala, badira beste hainbat software ere haur hezkuntzako haurrei zuzendutakoak. Hemen erakutsiko ditudanak, “haurrek jolastuz ikasi” formularekin bat egiten dute. Asko dira haurrei zuzenduriko bideojolasak, baina hauetariko asko denborapasa hutsa dira eta ez die haurrei ezertan laguntzen, helburua haurrak ongi pasatzea edota denbora nolabait betetzea litzateke, besterik gabe. Ondoren Haur Hezkuntzarako aplikazioak dituzten bi web orrialde ikusiko ditugu: Ikasguay eta ZonaClic, hain zuzen. Ikasguay http://www.ikasguay.com/
  • 3. Web orrialde honek bere burua Lehen Hezkuntzarako web gune interesgarrien bilduma moduan aurkezten badu ere, badu Haur Hezkuntza deritzon atal bat eta bertan hainbat aplikazio azaltzen zaizkigu, 2 multzotan banaturik: kontzeptuak eta sagua-klik. -Kontzeptuak: multzo honetan kontzeptu eta eduki ezberdinak lantzeko 6 baliabide multimedia aurkituko ditugu: 1-EDUCASTUR: Asturiaseko Hezkuntza Sailaren gaztelerazko aplikazio honetan, batetik jolas bat eta bestetik ipuin multimedia bat ditugu. Jolasa oso erraza da, galdera baten aurrean haurrak 4 irudi ditu aukeran, eta erantzuna horietako bat da. Erantzuteko irudi hori klikatu egin behar da. http://www.educastur.princast.es/sinbarreras/alumnos/enredando/ 2-EDUCA JCYL: Gaztela eta Leongo Xuntaren aplikazio honetan “IHARDUEREN BASOA” azaltzen zaigu aurkezpen moduan, eta baso honetan dauden pertsonaia eta objektu bakoitzean klikatuz gero iharduera desberdin bat aukeratuko dugu: “jolastu eta ikasi”, “basoa eta ingurugiroa zaindu”, “musika ikasi”, “letrak ikasi”, “zenbakiak ikasi”, “koloreak ikasi”, “giza gorputzaren atalak”, “eguraldia eta urtaroak” eta “hizkuntzen hiztegiak”. Aplikazioa gazteleraz dago. http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos Infinity/escritorio_infantil_/escritorio.html 3-FANTASMIN: “Internet en la Escuela e Internet en el Aula” proiektuaren barnean, Autonomia Erkidego zenbaiten elkarlanaren ondorio da ”El mundo de Fantasmín” izeneko baliabide digitala. Bertan, haurrei zuzenduriko 6 unitate didaktiko multimediaz gain, irakasleei zuzenduriko gida bat, gurasoei zuzenduriko beste gida bat eta fitxa inprimagarriak aurkituko ditugu. Gazteleraz dago. http://www.juntadeandalucia.es/averroes/html/adjuntos/cnice/fantasmin/ 4-FORMAK: aplikazio hau 3 urteko haurrei zuzendua dago. Bertan borobila, hirukia eta karratua azaltzen dira, eta haurrak bakoitza forma berdineko gordelekuan kokatu behar du. Horretarako lehenik forman klikatu behar da eta ondoren dagokion gordelekuan. Horrela, txikienek parte har dezakete, ez baita beharrezkoa haurrek saguaren bidez irudiak mugitzen jakitea. http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-3-Formas.exe 5-COCO NUMÉRICO: 5 zailtasun mailatan banatua, haurrak desordenaturik dauden zenbakiak ordenean klikatu behar ditu denbora agortu aurretik. 5 urtekoei zuzendua dago. http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-5-CocoNumerico2.exe 6-EREDUA KOPIATU: 3 filatan ageri diren 9 borobiletatik batzuk piztuta azaltzen dira eredu batean. Haurrak piztuta dauden horiek markatu behar ditu ondoko laukian.
  • 4. http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-Eredua-kopiatu.exe -Sagua-klik: multzo honetan haurrak saguarekin trebatzeko balio duten 6 aplikazio ditugu: 1-MANEJO DEL RATON: sagua mugitu, klik egin eta saguaren bidez irudiak eramateko iharduera ezberdinak. http://w3.cnice.mec.es/eos/MaterialesEducativos/mem2001/raton/index.html 2-JUEGOS: (“kontzeptuak” multzoan azaldu dudan “El mundo de Fantasmin”era eramaten gaitu berriz ere). http://ares.cnice.mec.es/infantil/index.html 3-DISNEY: disney pertsonaia ezberdinak protagonista dituzten online jolasak. http://home.disney.es/videos/ - /juegos/ 4-EXPLOTA-GLOBOS: pantailaren behealdetik kolore ezberdinetako globoak goruntz doaz. Haurrak saguaren gezian dagoen orratzarekin laukitxo batean azaltzen den koloreko globoak apurtu behar ditu. Koloreak aldatuz doaz. Haurrak kontu izan behar du momentuan markatzen den koloreetakoak soilik apurtu behar bait ditu. http://www.gipuztik.net/Webguneak/artxiboak/HH-ExplotaGlobosV25.exe 5-POISSONROUGE: saguarekin trebatzeko jolas ezberdinak. http://www.poissonrouge.com/ 6-BOMOMO: 7 pilota txikik saguaren gezia jarraitzen dute etengabe. Sagua ez bada klikatzen, jarraitu besterik ez dute egiten; klikatua mantentzen badugu, pilotatxo bakoitzak koloretako marra baten arrastoa utziz jarraitzen dio geziari. http://bomomo.com/ Ondoren ikusiko dugun web orrialdea ZonaClic deiturikoa da. ZonaClic http://clic.xtec.cat/es/index.htm Clic, software libreko hainbat aplikazio multzok osatzen dute. Aplikazio hauek zenbait hezkuntza iharduera multimedia sortzeko aukera ematen dute. ZonaClic Kataluniako Hezkuntza Sailaren zerbitzua da, eta katalanez, ingelesez eta gaztelaniaz sortua dago, nahiz eta 16 hizkuntza desberdinetako iharduerak aurki genitzakeen; hauen artean
  • 5. euskara, esperantoa, okzitanoa eta mapudunguna, adibidez. ZonaClic-en helburua baliabide hauen erabilera eta hedapena bultzatzea da, eta programan sorturiko materiale didaktikoak konpartitu nahi dituzten hezitzaile guztiei elkarlanerako gune ireki bat eskaintzea. ZonaClic-en barruan JClic programa dugu. Programa hau aplikazio informatiko multzo bat da, hezkuntza iharduera mota ezberdinak egiteko aukera ematen duena: buru- hausgarriak, elkarketak, testu-ariketak, hitz-gurutzatuak… JClic programaren aurrekoa Clic 3.0 programa izan zen, 1992an sortua. Windows-ekin (3.1 edo hurrengoak) erabiltzeko plataforma bat da, hezkuntza iharduera ezberdinez osatua. 7 hizkuntzatan erabilgarri dago: katalana, euskara, gaztelera, galiziera, ingelera, alemaniera eta frantsesa. JClic, programaren bertsio eguneratua da, Clic 3.0rekin sortutako materialekin erabat konpatiblea dena. ZonaClic-en ze iharduera dauden ikusteko, “Ihardueren Biblioteka” atalera jo behar dugu. Bertan bilatzaile bat dugu, bertan aukeraketa ezberdinak egin daitezkeelarik: hezkuntza area (matematika, teknologia, musika,…), hizkuntza (16 ezberdin) eta maila (HHko 2. etapatik DBHraino). Orotara 1259 iharduera ezberdin daude. Gure kasuan, HHko 2. etapa (3-6 urte) eta euskara aukeratzen badugu, 66 iharduera ezberdin eskainiko zaizkigu.