5. Grabatzeko botoia Botoi gorria klikatzeaz batera, martxan jarriko dugu kaseta (edo bestelako aparailua), edo mikrofonotik berba egiten hasiko gara
6. Kasete bateko edukia grabatu dugu. Hauxe emaitza. Abestiak Abestien artean, isiluneak daude. Horiek erreferentzia izango dira abestiak banatzeko. Hasieran eta amaieran ere isilune luzeak daude, ezabatu egin beharko ditugunak.
7. Grabatutakoa entzun dezakegu gezi berdeko botoia klikatuz. Marra berdeek bolumen egokian grabatu dugun ala ez esango digute. Altuegi grabatu badugu, marra gorriak agertuko zaizkigu.
8. Hona marra gorriak. Bolumena altuegi dago. Zuzentzeko, ezkerraldean bolumena aldatzeko aukera erabiliko dugu.
9. Orain abestiak editatzen hasiko gara. Abestiak eta hutsuneak hobeto ikusteko, handitu egingo dugu espektograma, zooma erabiliz.
10.
11.
12.
13.
14. Gure kasuan, Esportatu hautapena MP3 gisa aukeratuko dugu. Dena dela, baditugu beste posibilitate batzuk (Dena –abesti guztiak batera- esportatzea, WAV gisa esportatzea, Ogg Vorbis gisa...)
15. Abestiari izen bat ipini beharko diogu (garrantzitsua da baita ere hasieran zenbakia jartzea, horrela ordenan edukiko ditugu abestiak) Horrez gain, zein lekutan gorde nahi dugun galdetuko digu. Egokiena karpeta konkretu bat sortzea litzateke.
16. Gero, ID3 etiketak (entzuteko aparatu modernoetako pantailetan agertzen den abestiari buruzko informazioa) editatzeko aukera emango digu. Ez baditugu editatu nahi, UTZIn klikatuko dugu. Editatu gura izanez gero, hainbait datu sartu ditzakegu. Kasu honetan ere, inportantea da pista-zenbakia ipintzea.
17. Hemen dugu azken emaitza posible bat: Amy Winehouse-ren disko bateko abestiak MP3 formatuan. Orain, MP3-ko entzungailu batera bolkatu ditzakegu (nahi badugu) Beste aukera bat da CD batera pasatzea, beste programa bat erabiliz (InfraRecorder, Nero, Windows Media Player...)