SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 4
Baixar para ler offline
36km
Nagore Cuevas
Prosa ipuina
B kategoria
Yara institutoko neskarik ederrena zen. Klaseko mutil guztiak Yararekin zoratuta zeuden, edo
hobe esanda, geunden. Yaraz gehien gustatzen zitzaidana bere begiak ziren. Ez ziren urdinak edo
berdeak, baina begiratzen ninduenean hitz egin gabe ulertzen ninduela sentitzen nuen. Urtebete
lehenago ezagutu nuen, institutoz aldatu zenean. Nahiz eta klasean elkarrekin egon, gutxitan hitz
egin genuen. Behin, matematikako klase batean, Yarak ekuazioei buruz zuen zalantza bat galdetu
zidan, matematiketan nahiko ondo moldatzen naizelako. Oso urduri jarri nintzen. Ni ez naiz
batere lotsatia, baina berarekin hitz egitean hitzak ahots-kordetan korapilatuta geldituko zirela
pentsatu nuen. Zorionez ez zen hori gertatu, eta bere zalantza argitu ahal izan nuen. Beste batean,
Fnac dendan aurkitu nuen.
- Aupa Mikel! Zertan zabiltza hemen? Ingelesean duzun trebetasuna kontuan hartuta
biharko azterketarako ikasten egon beharko zinateke!
- Ikasi, ikasi egin dut, baina ez dut azterketa gainditzerik. First conditional delakoa ez dut
ulertzen. Klasean egin genituen ariketa guzti-guztiak txarto egin nituen. Beraz, argazki
kamera berri baten bila etorri naiz.
- Ez nekien argazkizalea zinenik.
- Bai, txikitatik dudan hobby bat da. Horko kamera hori erosi nahi nuen, baina garestiegia
da. Beste batean izango da.
- Pena handia da. Ziur nago argazki zoragarriak aterako zenituzkeela.
Espero nuen bezala, ez nuen ingeleseko azterketa hura gainditu.
Yararekin hitz egitea izugarri kostatzen zitzaidan. Edozein aitzakia erabiliko nuke elkarrizketa
bat hasteko, baina ez zen hain erraza: beharbada ez zuen nirekin hitz egin nahi edo beste mutil
batekin hitz egitea nahiago zuen, hitzik gabe geratu ahal nintzen, elkarrizketa aspergarria iruditu
ahal zitzaion... Zinemara gonbidatzea pentsatu nuen, baina ezetz esango zuen beldur nintzen.
Beraz,nahita nahiez baietz esateko ideia bat bururatu zitzaidan.
Bi klaseren artean, hurrengo ikasgaiaren liburuak hartzeko dugun denboraz baliatuta, nire
ausardia guztia batu eta berarengana hurbildu nintzen.
- Kaixo Yara. Gauza bat galdetu nahi nizuke.
- Kaixo Mikel. Ea ba, esaidazu.
- Nirekin zinemara etorriko bazina galdetuko banizu, galdera honen erantzun berdina
izango litzateke?
Momentu batez erantzuna pentsatu zuen. Ihesbiderik ez zuela ikustean barre egiten hasi zen.
- Lotsagabe halakoa! Zer ordutan da filma?
Elkarrekin amodiozko film bat ikustera joan ginen, baina ez nion filmari erreparatu ere egin,
Yarari begira egon nintzen. Pelikularen protagonistak, neska batek, bere klaseko mutil batez
maitemintzen zen. Baina mutilak ez zionez hitz egiten, ez zuela bera gustoko pentsatzen zuen.
Egun batean, mutilak zinemara gonbidatu zuen, eta munduko neskarik zoriontsuena sentitu zen.
Edo behintzat hori kontatu zidan Yarak pelikula ikusi beharrean berari begira nengoela
konturatzean. Egun zoragarria izan zen. Zinematik ateratzean, eskutik helduta paseo bat eman
genuen. Eta orduan, gure maitasun istorio gazi-gozoa hasi zen.
Bederatzi hilabetez oso zoriontsu izan ginen, baina gauzak pixkanaka-pixkanaka aldatuz joan
ziren. Ez nuen ulertzen zergatik munduko mutil guztien artean ni aukeratu ninduen eta bere
maitasuna zalantzan jartzen nuen. Beharbada nire segurtasun ezarengatik zen, Yara beste mutil
hobeago batekin egotea merezi zuela pentsatzearengatik.
Yararen mugikorra kuxkuzeatzen hasi nintzen. Zenbait mutil mezuak bidaltzen zizkioten eta
horrek jeloskor jartzen ninduen. Beti non, norekin eta zer egiten ari zen jakin nahi nuen. Galdera
asko egiten nizkion, eta hori dela eta hamaika aldiz eztabaidatu genuen. Orduan, mugikorraren
GPS-aren bidez bere kokapena jakin ahal nuela bururatu zitzaidan eta horrela ez genuela berriro
eztabaidatuko.
Ondorengo egunetan, bera ezer jakin gabe GPSa erabili nuen. Bere lagun baten etxera zihola
esaten bazidan, GPSaren bidez, benetan lagunaren etxean bazegoen ikusten nuen. Egunero
bizpahiru aldiz GPSa begiratzen nuen, eta azkenan ohitura bat bihurtu zen.
Zoritzarreko egun hartara arte. Goizean telefonoz deitu nuen.
- Zer moduz Yara? Gaur eguraldi ona egiten du. Gezurra dirudi! Ez zela inoiz euria
baretuko pentsatzen hasia nintzen. Zer iruditzen zaizu itsatsertzetik paseatzera joaten
bagara arratzaldean?
- Sentitzen dut, baina beste batean izan beharko da. Gaur izugarrizko buruko minarekin
esnatu naiz. Gripea dudala uste dut.
- Nahi baduzu zu zaintzera joan ahal naiz.
- Ez, ez! Ez zaitez etorri!
Oso erantzun arraroa iruditu zitzaidan. “Ez da ezer gertatzen, Mikel. Yara gaixorik dago eta
bakarrik egotea nahiago du.”
Arratzaldeko seiretan GPSa begiratu nuen. Egia esanda, bere etxean egongo zela ziur nengoen.
Yarak ez zidan inoiz gezurrik esan. Horregatik bere etxetik 36km-ra zegoela ikustean ezin nuen
sinetsi. Ez nuen sinetsi nahi. Gezur bat esan zidan.
Autoa hartu eta GPSa adierazten zuen lekurantz abiatu nintzen. Sutan nengoen. Beste mutila nire
buruan irudikatzen nuen bitartean, azeleragailua bultzatu nuen. Autoaren leihoetatik ikusten zen
gauza bakarra koloreko lerro fin batzuk ziren; kaleetako argiak. 30km, 25km, 18km.
Mesfidantzak itsutu ninduen. 14km, 6km, 0km. Oihuak. Jendea nigana hurbiltzen. Hain itsututa
nengoen ez nuela semaforoaren argi gorria ikusi, ezta Yara zebrabidea igarotzen. Hain itsututa
nengoen ez nuela ikusi Yarak besoan zintzilik eramaten zuen Fnac-eko poltsa, ni nahi nuen
argazki kamara barruan zuena. Hain itsututa nengoen ez nuela gogoratu nire urtebetetzerako hiru
egun falta zirela.

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Teknologia berriak
Teknologia berriakTeknologia berriak
Teknologia berriakarantxarano
 
Donostiako misterioa
Donostiako misterioaDonostiako misterioa
Donostiako misterioateskobar
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.docbinovo
 
Maialen eta Oihana euskarako ipuina
Maialen eta Oihana euskarako ipuinaMaialen eta Oihana euskarako ipuina
Maialen eta Oihana euskarako ipuinaLeire Bujanda
 
Oihana eta Maialen euskarako ipuina ondo
Oihana eta Maialen euskarako ipuina ondoOihana eta Maialen euskarako ipuina ondo
Oihana eta Maialen euskarako ipuina ondoLeire Bujanda
 
211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.docbinovo
 

Mais procurados (7)

Teknologia berriak
Teknologia berriakTeknologia berriak
Teknologia berriak
 
Donostiako misterioa
Donostiako misterioaDonostiako misterioa
Donostiako misterioa
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Maialen eta Oihana euskarako ipuina
Maialen eta Oihana euskarako ipuinaMaialen eta Oihana euskarako ipuina
Maialen eta Oihana euskarako ipuina
 
Oihana eta Maialen euskarako ipuina ondo
Oihana eta Maialen euskarako ipuina ondoOihana eta Maialen euskarako ipuina ondo
Oihana eta Maialen euskarako ipuina ondo
 
211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc
 

Destaque

Susana detective lectura
Susana detective lecturaSusana detective lectura
Susana detective lecturaElisa Mata
 
TEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUS
TEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUSTEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUS
TEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUSdedededo
 
Découvrir google+
Découvrir google+Découvrir google+
Découvrir google+gdgabidjan
 
Il reste encore des solutions pour réduire la facture
Il reste encore des solutions pour réduire la factureIl reste encore des solutions pour réduire la facture
Il reste encore des solutions pour réduire la factureinterinvest
 
Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...
Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...
Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...Kanton Bern / Canton de Berne
 
Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01
Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01
Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01Edwin Luis Vega Ferrer
 
Séance n°4 positionnement
Séance n°4   positionnementSéance n°4   positionnement
Séance n°4 positionnementBer Wajchendler
 
Taller 5 lenguaje_anexos
Taller 5 lenguaje_anexosTaller 5 lenguaje_anexos
Taller 5 lenguaje_anexosJulio Brito
 
Usos estretégicos de Internet en las ONGs
Usos estretégicos de Internet en las ONGsUsos estretégicos de Internet en las ONGs
Usos estretégicos de Internet en las ONGsEduardo Bejar
 
Investir outre-mer avec le Girardin industriel
Investir outre-mer avec le Girardin industrielInvestir outre-mer avec le Girardin industriel
Investir outre-mer avec le Girardin industrielinterinvest
 
Cartelera
CarteleraCartelera
Carteleracarol_
 
Site de stockage en ligne RapidShare
Site de stockage en ligne RapidShareSite de stockage en ligne RapidShare
Site de stockage en ligne RapidShareberangerecollobert
 
Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1
Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1
Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1Julio Brito
 

Destaque (20)

Susana detective lectura
Susana detective lecturaSusana detective lectura
Susana detective lectura
 
TEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUS
TEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUSTEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUS
TEMA 5: EL ISLAM Y AL-ÁNDALUS
 
Découvrir google+
Découvrir google+Découvrir google+
Découvrir google+
 
Config ip
Config ipConfig ip
Config ip
 
Il reste encore des solutions pour réduire la facture
Il reste encore des solutions pour réduire la factureIl reste encore des solutions pour réduire la facture
Il reste encore des solutions pour réduire la facture
 
Exécution des peines en milieu ouvert - Kaeser
Exécution des peines en milieu ouvert - KaeserExécution des peines en milieu ouvert - Kaeser
Exécution des peines en milieu ouvert - Kaeser
 
Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...
Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...
Allocution du conseiller d'Etat Philippe Perrenoud au congrès de Force démocr...
 
Troles
TrolesTroles
Troles
 
Les 6 i du gestionnaire
Les 6 i du gestionnaireLes 6 i du gestionnaire
Les 6 i du gestionnaire
 
Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01
Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01
Rutasdeaprendizajecomunicacion 130807085119-phpapp01
 
Séance n°4 positionnement
Séance n°4   positionnementSéance n°4   positionnement
Séance n°4 positionnement
 
2008-05-27 Comité Científico
2008-05-27 Comité Científico2008-05-27 Comité Científico
2008-05-27 Comité Científico
 
Taller 5 lenguaje_anexos
Taller 5 lenguaje_anexosTaller 5 lenguaje_anexos
Taller 5 lenguaje_anexos
 
Plan directeur du canton de Berne 2011
Plan directeur du canton de Berne 2011Plan directeur du canton de Berne 2011
Plan directeur du canton de Berne 2011
 
Taller 7
Taller 7Taller 7
Taller 7
 
Usos estretégicos de Internet en las ONGs
Usos estretégicos de Internet en las ONGsUsos estretégicos de Internet en las ONGs
Usos estretégicos de Internet en las ONGs
 
Investir outre-mer avec le Girardin industriel
Investir outre-mer avec le Girardin industrielInvestir outre-mer avec le Girardin industriel
Investir outre-mer avec le Girardin industriel
 
Cartelera
CarteleraCartelera
Cartelera
 
Site de stockage en ligne RapidShare
Site de stockage en ligne RapidShareSite de stockage en ligne RapidShare
Site de stockage en ligne RapidShare
 
Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1
Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1
Taller 5 lenguaje_audiovisual_parte_1
 

36 kmnagorecuevas

  • 2. Yara institutoko neskarik ederrena zen. Klaseko mutil guztiak Yararekin zoratuta zeuden, edo hobe esanda, geunden. Yaraz gehien gustatzen zitzaidana bere begiak ziren. Ez ziren urdinak edo berdeak, baina begiratzen ninduenean hitz egin gabe ulertzen ninduela sentitzen nuen. Urtebete lehenago ezagutu nuen, institutoz aldatu zenean. Nahiz eta klasean elkarrekin egon, gutxitan hitz egin genuen. Behin, matematikako klase batean, Yarak ekuazioei buruz zuen zalantza bat galdetu zidan, matematiketan nahiko ondo moldatzen naizelako. Oso urduri jarri nintzen. Ni ez naiz batere lotsatia, baina berarekin hitz egitean hitzak ahots-kordetan korapilatuta geldituko zirela pentsatu nuen. Zorionez ez zen hori gertatu, eta bere zalantza argitu ahal izan nuen. Beste batean, Fnac dendan aurkitu nuen. - Aupa Mikel! Zertan zabiltza hemen? Ingelesean duzun trebetasuna kontuan hartuta biharko azterketarako ikasten egon beharko zinateke! - Ikasi, ikasi egin dut, baina ez dut azterketa gainditzerik. First conditional delakoa ez dut ulertzen. Klasean egin genituen ariketa guzti-guztiak txarto egin nituen. Beraz, argazki kamera berri baten bila etorri naiz. - Ez nekien argazkizalea zinenik. - Bai, txikitatik dudan hobby bat da. Horko kamera hori erosi nahi nuen, baina garestiegia da. Beste batean izango da. - Pena handia da. Ziur nago argazki zoragarriak aterako zenituzkeela. Espero nuen bezala, ez nuen ingeleseko azterketa hura gainditu. Yararekin hitz egitea izugarri kostatzen zitzaidan. Edozein aitzakia erabiliko nuke elkarrizketa bat hasteko, baina ez zen hain erraza: beharbada ez zuen nirekin hitz egin nahi edo beste mutil batekin hitz egitea nahiago zuen, hitzik gabe geratu ahal nintzen, elkarrizketa aspergarria iruditu ahal zitzaion... Zinemara gonbidatzea pentsatu nuen, baina ezetz esango zuen beldur nintzen. Beraz,nahita nahiez baietz esateko ideia bat bururatu zitzaidan. Bi klaseren artean, hurrengo ikasgaiaren liburuak hartzeko dugun denboraz baliatuta, nire ausardia guztia batu eta berarengana hurbildu nintzen. - Kaixo Yara. Gauza bat galdetu nahi nizuke. - Kaixo Mikel. Ea ba, esaidazu. - Nirekin zinemara etorriko bazina galdetuko banizu, galdera honen erantzun berdina izango litzateke? Momentu batez erantzuna pentsatu zuen. Ihesbiderik ez zuela ikustean barre egiten hasi zen.
  • 3. - Lotsagabe halakoa! Zer ordutan da filma? Elkarrekin amodiozko film bat ikustera joan ginen, baina ez nion filmari erreparatu ere egin, Yarari begira egon nintzen. Pelikularen protagonistak, neska batek, bere klaseko mutil batez maitemintzen zen. Baina mutilak ez zionez hitz egiten, ez zuela bera gustoko pentsatzen zuen. Egun batean, mutilak zinemara gonbidatu zuen, eta munduko neskarik zoriontsuena sentitu zen. Edo behintzat hori kontatu zidan Yarak pelikula ikusi beharrean berari begira nengoela konturatzean. Egun zoragarria izan zen. Zinematik ateratzean, eskutik helduta paseo bat eman genuen. Eta orduan, gure maitasun istorio gazi-gozoa hasi zen. Bederatzi hilabetez oso zoriontsu izan ginen, baina gauzak pixkanaka-pixkanaka aldatuz joan ziren. Ez nuen ulertzen zergatik munduko mutil guztien artean ni aukeratu ninduen eta bere maitasuna zalantzan jartzen nuen. Beharbada nire segurtasun ezarengatik zen, Yara beste mutil hobeago batekin egotea merezi zuela pentsatzearengatik. Yararen mugikorra kuxkuzeatzen hasi nintzen. Zenbait mutil mezuak bidaltzen zizkioten eta horrek jeloskor jartzen ninduen. Beti non, norekin eta zer egiten ari zen jakin nahi nuen. Galdera asko egiten nizkion, eta hori dela eta hamaika aldiz eztabaidatu genuen. Orduan, mugikorraren GPS-aren bidez bere kokapena jakin ahal nuela bururatu zitzaidan eta horrela ez genuela berriro eztabaidatuko. Ondorengo egunetan, bera ezer jakin gabe GPSa erabili nuen. Bere lagun baten etxera zihola esaten bazidan, GPSaren bidez, benetan lagunaren etxean bazegoen ikusten nuen. Egunero bizpahiru aldiz GPSa begiratzen nuen, eta azkenan ohitura bat bihurtu zen. Zoritzarreko egun hartara arte. Goizean telefonoz deitu nuen. - Zer moduz Yara? Gaur eguraldi ona egiten du. Gezurra dirudi! Ez zela inoiz euria baretuko pentsatzen hasia nintzen. Zer iruditzen zaizu itsatsertzetik paseatzera joaten bagara arratzaldean? - Sentitzen dut, baina beste batean izan beharko da. Gaur izugarrizko buruko minarekin esnatu naiz. Gripea dudala uste dut. - Nahi baduzu zu zaintzera joan ahal naiz. - Ez, ez! Ez zaitez etorri! Oso erantzun arraroa iruditu zitzaidan. “Ez da ezer gertatzen, Mikel. Yara gaixorik dago eta bakarrik egotea nahiago du.”
  • 4. Arratzaldeko seiretan GPSa begiratu nuen. Egia esanda, bere etxean egongo zela ziur nengoen. Yarak ez zidan inoiz gezurrik esan. Horregatik bere etxetik 36km-ra zegoela ikustean ezin nuen sinetsi. Ez nuen sinetsi nahi. Gezur bat esan zidan. Autoa hartu eta GPSa adierazten zuen lekurantz abiatu nintzen. Sutan nengoen. Beste mutila nire buruan irudikatzen nuen bitartean, azeleragailua bultzatu nuen. Autoaren leihoetatik ikusten zen gauza bakarra koloreko lerro fin batzuk ziren; kaleetako argiak. 30km, 25km, 18km. Mesfidantzak itsutu ninduen. 14km, 6km, 0km. Oihuak. Jendea nigana hurbiltzen. Hain itsututa nengoen ez nuela semaforoaren argi gorria ikusi, ezta Yara zebrabidea igarotzen. Hain itsututa nengoen ez nuela ikusi Yarak besoan zintzilik eramaten zuen Fnac-eko poltsa, ni nahi nuen argazki kamara barruan zuena. Hain itsututa nengoen ez nuela gogoratu nire urtebetetzerako hiru egun falta zirela.