4. Tom Merlin Hirira doa Lore lagunarekin. Lore Uharte Urdinetik
etorri zen atzo goizean, eguzkizko bere uhartetik.
Eguna gris esnatu da hirian. Eguzkirik gabeko egun goibela da.
- Zure hiria beste modu batekoa izango zela uste nuen! - esan du Lorek
bere sudurra zapi laranjarekin estaltzen duen bitartean.
Ez dago oso usain onik...
Tomek bekozko iluna jarri du.
- Sentitzen dut - esan du Tomek. Iskanbila kalea da hau...
Auto gehiegi dago hemen...
1
5. Iskanbila kalean auto asko dago mugitu ezinik. Autoak
zarata egiten hasi dira bozinekin: Piiiiii !! Mek mek!
Tuuuuut !! Lorek belarriak itxi ditu. Inoiz ez du hainbesteko
zaratarik jasan. Bat-batean Lorek Lila ikusi du kalearen beste aldean,
parke batean.
- Begira, Tom! Lila dago hor! Gure zain dago bere
txakurkumeekin! Goazen!
Tomek eskutik heldu dio Loreri.
- Kontuz, Lore! Zebrabidetik igaro behar da!
2
6. Auto pilaketaren erdian dagoen auto gorri batean, gidaria
urduri jartzen hasi da eta zarata egiten du gurpilekin.
Autoa astindu egin da, balantzaka ibili eta mugimendu azkar
batez espaloira igo da. Armando jauna da gidaria,
Merlin Hiriko gidaririk urduriena. Autoaren albo batek
Loreren besoa ukitu du. Atzeko ispilua gure lagunaren
soineko zurian trabatuta geratu da eta Lore lurrera erori da.
Tomek oihu izugarria egin du. Lilak bere lau txakurkumeak
babestu ditu.
3
7. Lore zaurituta dago. Odol tanta batzuk bere soineko zuria
zikindu dute. Begiak itxita dauzka.
Armando jauna bere auto gorritik irten da, oso nahigabetuta dago.
- Zer egin dut! Zer egin dut!
Tomek bere lagunaren masaila laztantzen du. Lorek begiak ireki ditu.
- Dena ondo irtengo da - esan du Tomek ahopeka.
Lila etorri da bere txakurkumeekin.
- Lila! - egin du oihu Tomek-, zoaz Salome andrearen bila, erizaina da!
Ni, Gaspar jaunaren bila noa, Merlin Hiriko udaltzaina da eta
auto-pilaketa honetan ordena pixkat jarriko du!
4
8. Armando jaunak bi eskuak burura eraman ditu.
- Ene!!! Zer egin dut! Baina zer egin dut!
Lorek zutitu egin nahi du. Tomek ez dio utzi.
- Ez mugitu, Lore! Kontuz ibili behar da!
Lilaren lau txakurkumeak Loreren buruaren alboan uzkurtuta
daude. Horrela jarrita, kuxin bigun-biguna osatzen dute.
Tomek eskutik heldu dio Loreri adorea eman nahian.
5
10. Iskanbila kalea bihozgabea da. Bozina jotzen jarraitzen dute.
Gidari batzuek leihoa ireki dute. Protestan ari dira.
Gizon bat haserre dago:
- Noiz arte egon behar dugu hemen? Norena da hor aurreko
auto berde hori? Mugitu zaitezte!
Azkarrago, berandu nabil-eta!
- Piiiiii! Mek mek!! Tuuuuut! - erantzun dute auto guztiek.
Tom sutan dago.
- Lore, ezin zaitut bakarrik utzi! Norbaitek lagundu
beharko dit Gaspar jauna aurkitzen!
Hori entzun duenean, Elurtxok, txakurkumerik zurienak,
salto egin eta Tomen eskua miazkatu du.
- Hori da, ulertu egin dizut - irribarrez dago Tom. Gaspar
jaunaren bila joango zara? Zoaz! Azkar!
Lorek mina du. Tom urduri dago.
- Min handia duzu?
Lore ausartak ezetz dio buruarekin. Baina Salome andrea iristeko
garaia da. Loreren soinekoa gero eta gehiago
gorritzen ari da.
7
11. Tomek Loreren bekokia buzti du zapi laranjarekin.
Lorek irribarre egin dio. Ahots ozen bat entzun da urrunean.
Ahotsa burrunbatsua da. Gaspar jauna da. Elurtxo dator bere ondoan.
- Bazen garaia! Jarri ordena pixka bat nahaspila honetan!
- Egin du oihu Gaspar jaunak.
Auto baten motorraren ahotsa entzun da:
Brrrom! Brrrom! Brrrooooom! Gaspar jauna
serio dago. Gidariarengana joan da.
- Izan pazientzia pixka bat!
Brrrom! Brrrom! Brrrom! Brrrooooom!
egiten duzun bakoitzean,
zure autoa airea kutsatzen ari da.
Kutsadura horrek burbuila moduko bat
sortzen du Lurraren inguruan eta
Lurraren beroari eusten dio! Planeta berotzen
ari da eta zure autoa da errudunetako bat!
8
12. Armando jauna bere autoan dago.
- Zer egin dut! Baina zer...!
Tom urduri dago. Armando jaunarengana joan da.
Aieneka jardun ordez, hobe zenuke gidari horiei azaldu
kutsadura dela Lurra berotzearen arrazoietako bat!
9
13. Armando jauna pozik dago.
- Oso ideia ona da! Zerbait egingo dut!
Armando jauna geldirik dauden autoetara joan da.
Auto urdin bateko gidariarekin hizketan ari da,
Ilargiren amarekin.
- Andrea, bazenekien -Brrrom! Brrrom! Brrrom!
Brrrooooom! egiten duzunean...?
10
14. Tom gustura dago. Ilargi autotik irten da bere
biolontxeloarekin. Oso haserre dago.
- Oinez joan nahi dut! Brrrom! Brrrom! Brrrooooom! bakoitza
Lurrarentzat txarra bada, oinez noa!
Gainera, ez dago hain urruti, hemen bertan dago eta ez
dut autoan joan beharrik.
Baina Iskanbila kaleko autoak zarata egiten hasi dira
berriro: Brrrom! Brrrom! Brrrooooom!
Ilargi oihuka hasi da:
- Zuek zarete pilaketa! Zeuen kontra ari zarete bozina jotzen!
Tentel koadrila!
11
15. Ilargik bizkarrean darama biolontxeloa. Geratutako autoen
artetik doa. Merlin Hiriko Musika Eskolara doa ama atzetik duela.
- Zatoz Ilargi! Etorri autora!
- Ez! - erantzun dio. Ez dut Musika Eskolara autoz gehiago joan nahi!
Ez gara hain urrun bizi! Gainera, ikaskide guztiak oinez joaten
dira eta inbidia ematen didate!
Hizketan joaten dira eta oso ondo pasatzen dute!
Eta bitartean ariketa fisikoa egiten dut!
- Ilargi, etorri!
- Ez! Ez naiz Musika Eskolara autoz joango!
12
16. Hemen da Lila! Merlin Hiriko alkatearekin eta
emakume gazte batekin dator!
- Badator erizaina! esan du Tomek.
Salome andrea, erizaina, Loreren ondoan belaunikatu da
eta soineko zuriaren botoiak kontu handiz askatu dizkio.
Alkatea kezkatuta dago, Tom serio eta Lore bere
lagunari eskutik helduta.
13
17. Salome andreak irribarre egin du.
- Zauri oso txikia da, laztana! Esparatrapu pixka
bat, benda bat eta hemendik gutxira
ahaztuta edukiko duzu guztia.
- Uf! - lasaitu da alkatea, bekokia lehortzen
ari da. Lore andereñoa, sentitzen dut gure
hirian horrela hartu izana...
Tom altxatu egin da. Piiiii! Mek mek! eta Tuuuuuut! artean
alkateari esan dio:
- Hau ezinezkoa da! Zerbait egin beharra dago!
Iskanbila kalean zarata handiegia egoten da,
arriskutsuegia da, grisegia...
14
18. - Arrazoi duzu, Tom! - esan dio alkateak.
Gaurko istripuaren ondoren erabaki bat hartu behar da.
Badakit... Iskanbila kalean ez da autorik ibiliko!
Autoentzako itxi egingo dut kale hau!
Lore irribarrez dago.
- Oso ongi! - esan du Lorek. Ene! Nire soineko zuria
zikin eta odolez beterik dago!
- Autoetako kea da... dio Salome andreak.
15
19. Handik egun batzuetara...
Eguzkia da nagusi Merlin Hirian.
Alkateak agindutakoa bete du.
Iskanbila kalea aldatu egin da.
Jendeari hitz egiten dio alkateak:
- Herritar maiteok, atseginez inauguratzen dut
kale berri hau! Autoak sartu ezin diren kale berria!
Autoak eta autobusak beharrezkoak dira, garraiobide
horiek behar ditugu, baina ezin ditugu ahaztu
lasaitasunaren abantailak, aire garbiarenak,
oinez ibiltzearenak, segurtasunarenak...
Gaur bi laguni eman nahi dizkiet eskerrak...
16
20. Alkateak Armando jaunaren sorbaldan jarri du esku bat.
- Armando jaunak seinaleztatutako ibilbide bat jartzea
erabaki du, errepide segurtasun arauak haurrei erakusteko!
Segurtasun osoz erakusteko!
Mundu guztia Armando jaunari txaloka ari da. Armando
jauna hunkituta dago.
- Eta bere adoreagatik, eskerrak eman nahi dizkiot
Lore adiskideari ere.
Mundu guztia Lore txalotzen ari da. Alkatea kalearen izena
estaltzen duen gortinatxora gerturatu da.
- Horregatik, erabaki dut gure kale berri hau...
Loreren kalea izatea!!!
17
21. Merlin Hiriko herritar guztiak txaloka ari dira.
Alkateak isiltzeko keinua egin die eta Loreren kalean
isiltasuna da nagusi. Musika goxoa entzuten da,
zerurantz doa dotore-dotore.
Ilargi da! Biolontxeloa jotzen ari da! Zoragarria da!
Oso ideia ona izan da Ilargi eta bere biolontxeloa kalearen
inauguraziora gonbidatzea. Musika ederra da gero!
Handik gertu haur batzuk dabiltza ibilbidean, segurtasun
arauak ikasten ari dira Armando jaunaren
begirada onberaz zainduta.
18
22. - Ohorea da segurtasun arauak erakustea.
Konpentsatzeko... modu bat da.
Lore Armando jaunarengana joan da.
- Berehala sendatu zitzaidan zauria, Armando jauna.
Pozten naiz zu hemen ikusteaz. Lan ona egingo duzu.
19
23. Tom eta Lore elkarrekin daude.
- Lore, bihar zoaz uhartera. Lore eder hau oparitu nahi
dizut zera adierazteko...
Txori bat pasa da Loreren kaletik. Txorrotxioka doa.
Tomek Loreri esandakoa ez da entzun, baina
agian hori zen kontua, hitz horiek ezkutuan
geratu behar dira.
- Tom, nik ere...
Txoritxoa berriro.
- Bihar porturaino lagunduko dizut oinez.
Han izango duzu zure belaontzia zain, Uharte Urdinera
eramateko. Bidean kontu politak kontatzen jarraituko dugu.
20
24. Comisión Europea
La Calle de Flor
Luxemburgo : Oficina de Publicaciones Oficiales de las Comunidades Europeas
2009 – 20 pp. – 16,2 x 22,9 cm
ISBN 978-92-79-11963-7
doi 10.2779/25114
Esta publicación puede conseguirse gratuitamente hasta agotar las existencias pidiéndola a la siguiente dirección :
Comisión Europea
Dirección General de Medio Ambiente
Centro de información (BU9 – 0/11)
B-1049 Bruselas
http://bookshop.eu/