SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 74
6. EGILEAK: Arizmendi (San Viator) 2.T
SARRERA
Deba ibaia Euskal herriko ibairik kutsatuenetarikoa da. Leintz- Gatzagan jaiotzen da, eta Deban itsasoratzen da. 58 kilometro ditu. Ibaiadar nagusiak: Aramaio, Oñati, Antzuola, eta Urkulu dira. DEBA IBAIA
DEBA IBAIAREN IBILBIDEA LEINTZ-GATZAGA (254 biztanle)  0,5 Km  ESKORIATZA (3912 biztanle) 5 Km ARETXABALETA (6469 biztanle) 8Km ARRASATE (23.000 biztanle) 12 Km SORALUZE (4160 biztanle) 36km  ELGOIBAR  (10.989 biztanle) 42km MENDARO (10607 biztanle)49km DEBA  (5308 biztanle) 58km ARLABAN 0 Km
Deba ibaiko araztegiak eta kutsadura neurriak.
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],Ibaiaren azterketa bi puntutan egitearen arrazoia:
KOKAPENA
 
Hau da gure herria Gure Ikastolatik  Deba  ibaia ikusi nahi? Aurrera
Arrasaten, bi lekutan  aztertu dugu Deba ibaia: (Egin klik bakoitzean ikusteko) 1. Herrira sartu aurretik,  Fagor  ondoan .  2.Herri bukaeran,  Eroski  ondoan.
Hementxe egon ginen. Begira   itzazu   argazkiak
Hementxe egon ginen Begiratu   argazkiak
 
 
Atzera bueltatu
BEHAKETA
Behaketa Eguraldia (07-3-13,14) :   Egun bietan oso eguraldi ona egin du, zerua argi egon da. Baina goizeko 8:30etan abiatu ginenez hotz egiten zuen. Eguraldia azken egunotan:   Aurreko astean euri asko egin zuen. hemen, Arrasaten, Gipuzkoa mailan ur gehien (99’8 L/m 2 ) egin zuen. Horregatik ibaiak ur dexente darama . EGURALDIA AURRERA
Behaketa URAREN Tenperatura eroski inguruan URAREN Tenperatura fagor inguruan TENPERATURA 9ºC 9ºC Ikusten duzuenez, tenperatura bi puntuetan berdina izan da. AURRERA
Behaketa Eroski inguruan Abiadura 3'82 km/h 3'67 km/h Abiadura neurtzeko, 50 metro neurtu genituen. Gero, kortxo zati bat bota genuen eta  50 metroak egiteko behar zuen denbora neurtu genuen. Formula hau aplikatu genuen:  V=distantzia/Denbora Emaitza hauek jaso ditugu: Fagor inguruan AURRERA
Eroski aldera joan ginen ibaiaren behaketa egitera. Ibaiaren behaketan denetarik aztertu genuen. Zaborra aztertzen  honako gauzak aurkitu genituen : Eroskiko karroa Zigarro paketea Papera Plastikoa AURRERA
Ibaiaren inguruko lurretan (Eroskin): futbol zelai bat dago, baratzeak, supermerkatua, baserriak....   Ibaia, nahiko gardena zegoen baina hala ere zikina zegoen, kolorea iluna zeukalako. Egun horretan ez zeukan usainik baina batzutan usain fuertea du. Ibaiaren kanalizazioa ondo eginda dago eta animaliak eta landareak daude. Aramaio ibaiak kanalizazio txarra du eta ez du inongo bizirik ahalbidetzen, zemento asko duelako. DESKRIBAPENA AURRERA
Hurrengo egunean, Fagorrerantz joan ginen, Arrasatera ibaia sartu aurretik, nola iristen den jakiteko. Bertako inguruak aztertzean, landare ugari aurkitu genituen eta gure harridurarako ez zegoen zaborrik. AURRERA
DESKRIBAPENA Deba ibaiaren Arrasateko  sarreraren inguruan, fabrika asko daude, adibidez, Fagor eta kristaldegi bat. Lehen esan dugun bezala, ibaiaren atal horretan ez zegoen zaborrik. Landare ugari zeuden.  Hurrengo   atalera
Animalia  bat aurkitu dut! Ikusi zelako  landaretza Klikatu azpimarratuta dauden hitzetan  informazioa  Ikusteko! HURRENGO ATALERA
IBAIAN  ERE  BIZITZA DAGO JARRAITU
Bioadierazleak JARRAITU
Barraskilo, zizare, intsektuen larba eta bestelako animalia ornogabe batzuk ibaietako biztanleak ditugu, eta beraiek  bizi diren inguruaren ezaugarriak ezagutzen lagun diezagukete. Izan ere, horietako batzuk ur garbitan soilik bizi diren bitartean, beste batzuek kutsadura, neurri batean behintzat, jasan dezakete. Horregatik, bioadierazleak deritze eta uraren kalitatea ideia ematen digute. Ornogabeak aurkitzeko hainbat laginketa teknika erabil daitezke. Baina, errazena, erreka oso sakona ez bada behintzat, ondoko harriak jasotzea, eta makilatxo baten bidez harrietan atxikituta dauden animaliak askatzea da. Animalia potoetan sartu, eta bertan identifikatu daitezke.  Bioadierazleak JARRAITU
Gure errekako  bioadierazle batzuk JARRAITU
ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK JARRAITU
UR GARBIKOAK UR  ESKASEKOAK BESTE ANIMALIA BATZUK KLIK KLIK KLIK
Friganeak Ur korronte hotzetan bizi den intsektu larba da. Gorputza babesteko sedazko ontzi bat eraikitzen du, honi hainbat gauza lotuz : harri-koskorrak hosto eta adar zatitxo … narraz dabil, bere “etxea” arrastaka eramanez nahiz eta batzuk haragijaleak izan, belarjaleak dira.  Basahatea Erreka, ibai, zingira eta horrelako leku urtsuetan bizi den ahate basatia. Arra emea baino handiagoa eta ikusgarriagoa da : buru berdea, sabelalde zurixka eta bizkar grisa izaten ditu. Emea aldiz, arrea da. Basahateak igerilari bikainak dira, klase batzuk ur gainean eta beste batzuk urpean.   JARRAITU
muskuiluak Barraskilo, ostra, muskuilu, karrakela eta horrelako animaliek osatzen duten taldea da moluskuena. Normalean, maskor gogor samar batek edo bik babesturiko gorputz biguna izaten dute moluskuek eta gehienak uretakoak dira. JARRAITU Errekako izkira   Oskoldun hau hankaz baliatzen da igeri egiteko eta, gainera, oso azkar egiten du. Kolore aldakorra du gorrizkatik grisera. Landare eta animalien  hondakin organikoez elikatzen da. Brankien bidez arnasten du arrainek bezala.
Perla Belarjaleak dira. Brankien bidez arnasten dute eta narraz dabiltza, oso astiro. Ondo oxigenatutako ur korronte hotz eta garbietan bizi dira.Zakatzak ez daude agerian. Ezin dute kutsadurarik jasan. AURKIBIDERA Buztanikara zuria Ibai inguruetan eta ur-bazterrean ibiltzen den txori txiki samarra da buztanikara. Buztana luzea du eta beti gora eta behera ibiltzen du, dar-dar batean.
Izaina Gorputz zapaleko zizarea dirudien uretako animalia. Beste animaliei bentosa – moduko batzuen bitartez erantsi eta hauen odola zurgatuz elikatzen dena. Garai batean medikuntzarako erabiltzen ziren gaixoari odola ateratzeko. Ibai, zingira eta leku urtsuen ertzetan bizi den hegazti sendoz eta hanka handikoa. Kolore ilun samarra ditu, beltza buru eta lepoan eta grisa eta berdea gorputzean; mokoa, berriz, mutur horikoa eta kopetaraino heltzen zaion orban gorri batez apaindua. Uroiloa JARRAITU
Zizarea Zizareak hankarik eta ilerik gabeko gorputz luze eta biguneko animaliak dira. Asko lurpean bizi dira eta beste batzuk pertsona eta animalien hesteetan AURKIBIDERA
IBAIAN  AURKITUTAKO BESTE ANIMALIA BATZUK JARRAITU
Inurriak Lurrean taldeka ibiltzen diren intsektu txikiak dira inurriak. Inurri gehienek lur- pila bat eginda ondoratzen dute beren herria. Hegaldunak, hegogabeak,gorriak edo beltzak, era askotakoak daude. JARRAITU BARRASKILOA Lurrean herrestan ibiltzen den animalia txiki oskolduna. Oskola espirala izaten du eta barruan gorputz bigun-biguna,barearena bezalakoa. Buruan, sartu eta atera egiten diren lau adar ditu, bi labur behean eta bi luze goian; goikoen muturretan dauzka begiak .
Zozoa Tamaina ertaineko hegazti arrunta da zozoa, 24 cm ingurukoa. Arra ezaguna da; lumaje beltz-beltzak eta laranja- koloreko mokoak egiten dute besteetatik bereizten erraza. Emea, berriz, arrea da erabat. JARRAITU Erleak Intsektu hegalaria da erlea. Gorputz iletsu arrea du, 15 mm ingurukoa. Oso ongi antolaturiko taldeetan bizi da eta loreetako nektarra bildu eta eztia egiten du harekin.
Bioadierazleen  taula HASIERARA JOAN 9 Ez ditugu aurkitu 8 7 Ez ditugu aurkitu 6 Ez ditugu aurkitu 5 Ez ditugu aurkitu 4 3 Ez ditugu aurkitu 2 Ez ditugu aurkitu 1
LANDARETZA JARRAITU
HARITZA zur eder eta gogorreko zuhaitza da haritza, altzari,zoru,ate etab, egiteko oso erabilia da. Haritz klase guztiak hostogalkorrak dira eta ezkurra dute fruitua. Haritz arruntaren edo kandudunaren hostoak udazkenean kolore horixka hartzen du, haritz amerikarrarena, handiagoa da eta gorri-gorri egiten da. Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra da haritza. Oso handiak eta altuak izaten dira. Adaburu irregularra du. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da haritza. Loreak gerbatan biltzen dira; hostoek bost eta hamar zentimetro bitarteko luzera dute eta hosto txorten motza dute. Alderdi bakoitzean lau eta zazpi lobulu izaten dituzte.  JARRAITU
ASTIGARRA Oso zuhaitz hostotsua da astigarra, baina hostoak erorkorrak dira. Oso azkar hasten da eta 15-20 metro izatera irits daiteke. Zura, marfil kolorekoa, trinkoa, zurruna eta iraupen handikoa. Altzarigintzan eta musika-tresnak egiteko erabiltzen da, gehienbat.  Astigarra zuhaitz handi bat da eta, zurgintzarako egur ona eta fruitu txiki marroiak ematen ditu. Fruituek forma bitxia dute ,zomorro hegaldunak dirudite, eta alturatik erori edo bota ez gero, helikopteroen helizeak bezala biraka jaisten dira . JARRAITU
MAKALA Ibaiertzeko zuhaitz estu eta altuak dira makalak. Enbor luze eta zuzena dute eta adarrak laburrak eta goraka haziak. Makalak 35 metro izan ditzake, oso zuzena da, adaburu estu eta luzeekin eta enbor arre ilunarekin. Hosto erorkorra du, berde dirdiratsua eta bihotz tankerakoa. Fruituek ile kotoitsua dute. Zura nahiko kalitate eskasekoa da eta kaxak, paper-orea, agintxotxak, eta abar egiteko erabiltzen da.   JARRAITU
HALTZA Ibai eta erreka bazterretan, ilarak eratuz, zuhaitz arrunta da. 20-25 metroko altuera dauka eta adaburu zabal eta konikoa edo piramidala. Azal arre iluna (purpura-marroi kolorekoa) duen enbor zuzena eta hosto zerratu biribilak ditu. Lore arrak gerba zilindrikotan eta emeak egurrezkotan dituena. Bere haziak hain txikiak direnez, kilo batean milioi bat kabitzen dira. Negu hasieratik maiatza bitartera loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira. Haltzaren sustraietan kolore arreko nodulu batzuk aurkitu ohi dira eta beraietan bakterio bat. Bakterio hori, landarearekin sinbiosian bizi da, atmosferako nitrogenoa finkatuz. Horregatik zuhaitz horrek duen garrantzi ekologikoa kontutan hartzeko da. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunagatik, hezetasuna dagoen lurzoru oso pobreak koloniza ditzake eta ur bazterrak eta ur-ezpondak ere bai.   JARRAITU
LIZARRA Oso hedaturik dago Europan, bai basoetan bai sastrakadietan (oso ondo hazten da lur heze eta alkalinoetan). 40 metroko altuera hartu ohi du. Apaingarri gisa landatu ohi da parke, hilerri, eta abarretan. Adaburu garai eta biribildua dauka, oso gora joaten diren adarrekin. Azala gris argia da, leuna hasieran eta ildaxka-sareduna gero. Hosto konposatuak (bakoitzak 9 foliolo edo gehiago) ditu hosto begi beltzekin. Zur baliotsua dauka, argia, sendoa eta malgua. Kirol ekipoak, erremintetarako eskutokiak, altzariak, bastoiak,... egiteko erabiltzen da. Oso erregai ona eta landare ikatza ere ematen ditu.   JARRAITU
SAHATSA Ibai-bazter eta leku hezeetan hazten diren zenbait zuhaitz edo zuhaixka dira sahatsak. Ez dira oso handiak egiten eta hosto luzexkak eta mordo luzetan antolatutako loreak ematen dituzte.  Europako zonalde epeletara zabaltzen da. Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luze har ditzake. Lur hezeetako espeziea da eta uholde garai luzeak jasan ditzake. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako influoreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. JARRAITU
6 eta 8 metro arteko luzera har dezakeen arbustu edo zuhaixka dugu intsusa. Itxura aldetik berezia da, adar asko baititu.  Zuhaitz batena bezain zurtoin gogorra dauka. Zurtoin edo enbor horrek bi azal izaten ditu. Bata ikusi egiten da, eta kolore marroia du; bestea, berriz, azpialdean dago, eta berde  kolorea du. Loreak zuriak dira, eta bost lore-hosto txiki dauzkate. Txikiak izateaz gain, bata bestearen ondoan jaiotzen dira. Beraz, lore sorta ederra osatzen dute. Oso usain berezia daukate. Urrutitik ere usaina dauka intsusak. Adartxo bakoitzak 5-9 hosto izaten ditu .  Hostoak bata bestearen parean jaiotzen dira. Adarraren puntan ere hosto bat dauka. Gainerakoen antzera, hostoak lantza itxura dauka. Bestalde, ertzak horzdunak dira.  Fruituak beltzak, mamitsuak eta txikiak dira. Ukituz gero, esku guztia purpura kolorez tindatzen da. Euskal Herrian oso ezaguna eta erabilia da. Nonahi topatuko dugu. Beste zenbait landarerekin batera, sendabelarrik herrikoienetakoa da. Une honetan loretan daude intsusa zuhaitz guztiak. Kaprifoliazeoen familiakoa da. Familia horretan landare mordoa dago.   INTSUSA JARRAITU
Hormetan  eta zuhaitzetan gora zain txikien bidez itsatsirik hasten den landare hosto berdea da huntza. mendian non nahi ikusten da eta lorategi eta balkoietako apaingarritarako era bili ohi da. Landare igokari, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena. HUNTZA JARRAITU
Onddoa eta algaren elkarte sinbiotikoaren ondorioz sortutako bizidun konposatuak dira likenak.Landarea kriptogamoa da.  Toki hezeetan eta bereziki harkaitz, horma eta zuhaitz azaletan hasten da.  Itxura askotakoak dira:hosto ihar modukoak, harri-orban baten antzekoak, adats baten gisakoak … LIKENA JARRAITU
Mendialde heze eta epeletako belar handi eta lore gabea da iratzea. Klase batzuk sail handietan hasten dira, hasieran berde berdeak eta udazkenerako gorriak.  Lurpeko zurtoina duen landarea, a gora igotzen diren hosto elkartu handiak dituena. Iratzeak lorerik gabeko landareka dira. Gorritutakoan baserritarrek ebaki egiten dute, aziendari azpiak egiteko IRATZEA JARRAITU
Hosto ugariko belarra, zurtoin eta hostoetan ileak ditu eta horiek ikutuz gero, azaleran erresumin eta azkura handia ematen du.  Pixka batean gorrituta edo pikorrez betea egoten da ukitutako lekuan, baina laster kentzen da. Asunak pikatzean, gorritasuna eta pikorra kentzeko, lokatz busti pixka bat hartzen da eta azalean ikututako lekuan igurtzen da, geroago minutu batzuk pasata,hau da, lokatza sikatzean, kendu eta ez duzu ez pikorrik ez goritasunik edukiko. Sendabelarretarako erabiltzen da asuna ASUNA JARRAITU
ARANTZA Punta zorrotzez beteriko lore zuridun  zuhaizka da arantza.  Landare batzuei zurtoinean eta adarretan sortzen zaizkien ziritxo gogor eta punta zorrotzak dira arantzak. Mugituz gero  zulatu edo urratu egiten dute. JARRAITU
Baso handiak osatzen dituen eta itzal ederra ematen duen zuhaitza da pagoa. Hosto txiki biribil zamarrak ematen ditu eta udazkenean  ikusgarriak jartzen dira, hori-hori. PAGOA Basoko zuhaitza, handia, enborra zuzena duena,azala grisa eta leuna eta iluna eta zura zuria dituena. Arina eta sendoa da. Basoko zuhaitz dotorea da pagoa, dikotiledoneoa kusku baten barruan  gordea duena. JARRAITU
Bere izen zientifikoa:  Magnolia x soulangeana . Zuhaitz txiki edo zuhaixka antzerakoa da Magnolioa. 5 metroko luzerako altuerara heldu daiteke. Bere loreak handiak dira, tulipanaren antzekoak dira, petaloen barruko aldea zuria izaten du eta kanpokoa arrosa edo purpura kolorekoa.  Bere loreak, hostoak baino azkarrago hazten dira. Urte batzuk behar ditu loratzeko, baina loratzean izugarria da. Udaberria da landare honen urtarorik gustokoena. Eguzkiaren izpiek lora hauek apurtzen dituzte. MAGNOLIOA JARRAITU
PLATANONDOA Musaceae familiako landarea da platanondoa. Zuhaitz honek, hosto handi zatituak ditu eta lore pila bat ere,fruitutzat banana ematen duen zuhaitza da. Bide ertz, parke eta plazen apaingarri landatu ohi den zuhaitz klasea da platanondoa. Handia izaten da eta bost puntako hosto handiak eta enbor hori-grisa izaten ditu . HASIERARA   JOAN
Uretan plisti-plasta Jarraitu Diapositiba batetik bestera salto egiteko, egin klik tantakan.
Uraren kalitatea egin klik Ondorioak egin klik
Hurrengo taulan izen batzuk agertuko dira, hauen esanahia jakin nahi baduzue, egin klik bakoitzaren gainean . Taulara
7,2-7,6 7,2-7,6 PH 10 6 KH 16 16 GH 0 0 NO 2 10 25 NO 3 Deba ibaia Arrasate igaro ondoren Deba ibaia Arrasaten sartu aurretik
Zer da GHa? Uraren Gogortasuna (GH-a) Kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioaren araberakoa izaten da eta eragin zuzena du arrainen, mikroorganismoen eta landareen zelulen funtzionamenduan. Balio egokiak 6 gradu eta 16 gradu Dh bitartekoak dira.
Zer da NO3a? Nitratoak (NO3) Nitratoak, fosfatoak bezala, beharrezkoak dira landareen hazkuntzarako. Nitrato eta fosfatoen kantitatea txikia bada, landare gutxi haziko dira uretan. Aldiz, nitrato eta fosfato gehiegi badago,landare asko haziko dira. 0 mg: Ez dago nitratorik. 10 mg: Landareen hazkuntza txikia. 50 mg: Iturriko uretan onartzen den nitrato kantitate maximoa. 500 mg: Landareen hazkuntza-boom bat dago. Eutrofizazio arriskua.
Zer da NO2a? Nitritoak (NO 2 ) Toxikoa da, eta arrainentzat oso kaltegarria (0,5 mg/l-ko kantitatea nahikoa da zenbait arraini arazoak sortzeko). Betidanik egon da naturan, baina, nekazaritzako ongarriak eta erregai fosilak erabiltzearen ondorioz, asko gehitu da bere kontzentrazioa.
Zer da uraren PHa? Uraren Ph-a disoluzio baten azidotasuna edo basikotasuna neurtzeko eskala da, eta (azidoena) eta 14(basikoena) bitarteko balioak hartzen ditu. Ibaietako uraren Ph-a hainbat faktoreren menpe dago, errekak zeharkatzen duen zoruaren izaera, ibaiak daraman hondakinen izaera, etb. Ur naturaletan Ph-a 5,5 eta 8,5  bitartekoa da. Dena den, ibaia garbi-garbi baldin badago, uraren azidotasuna 7tik hurbil egongo da, eta izaki bizidunentzat Ph-rik egokiena 7 eta 8,5 bitartekoa da.
Zer da KH-a? Uraren bikarbonatoa neurtzeko osagai kimikoa Konposizio honek, karbonatoaren gogortasuna neurtzen du. Osagai kimiko garrantzitsua da eta askotan kaltzio eta magnesioarekin nahastuta agertzen da. Bikarbonatoek pH-aren aldaketa gogorrak ekiditzen dituzte. KH-a egokia izan dadin 3 eta 10 graduren dH-en artean egon behar du.
HAUSNARKETA. ONDORIOAK
1. ONDORIOA Datua :  Deba ibaiaren uraren kalitatea antzerakoa dela konprobatu dugu, Arrasatera sartu aurretik eta pasatu ondoren. Ondorioa:  Herriko ur zikinak ez doaz zuzenean errekara, estolderia sistemak batzen ditu. Arrasateko udalak, bere aldizkariko abenduko zenbakian esaten duena:  “Etxeetako hondakinen isurkinak % 70 era jeitsi dira”, egia izanik.
2.ONDORIOA Datua :  Deba, Gipuzkoako ibai kutsatuenetakoa da. Baina Arrasaten, uraren kalitatea hain txarra ez dela konprobatu dugu eta bioadierazleek ere hori diote. Ondorioa : Euskal herri osoan eta Deba Garaian are gehiago, industrializazioak eta populazioaren hazkundeak eragin handia izan du besteren artean, gure ibaien uraren kalitatean eta inguruko landare eta animalietan. Horrela, industrializazio hau eman aurretik, gure herritik pasatzen den Deba ibaiaren kalitatearen seinale, izokinak zeudela eta gure aitonak bertan bainua hartzen zutela zen. Gaur egun oraindik, pentsa ezinak diren bi gauza. Baina gizakia, egin diren kalteez ohartu eta neurriak hartzen hasi da. Arrasaten ere, Agenda 21 programa aurrera eramaten dugu ikastolan eta herrian, zaborra, ura eta energiaren inguruan informazioa jasoz, ikerketak aurrera eramanez, proposamenak eginez eta ekintzak burutuz.
3.ONDORIOA Datua :  Epelen, araztegia ereikiko duten tokian, estolderiako ur zikin guztia errekara doala konprobatu dugu. Ondorioa : Ibaiaren azterketa, ur zikina errekaratzen dena baino gorago egin dugunez lortu ditugun emaitzak ez dira guztiz errealak. Urte batzuk pasatu beharko dira Deba ibaiaren uraren kalitatea benetan hobetzeko. Deba Goeineko araztegia (Epele), 2011. Urtean jarriko da martxan eta orduan garbituko dira Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko urak. Bitartean, estolderiak batzen dituen ur zikin guztiak ibaira joango dira puntu honetan. Araztegiaren aurrekontua, 32 miloi eurotakoa da.
4.ONDORIOA Datua :  Fagor lantegiko ur zikinak, beraiek duten deposito araztegi batera botatzen dutela jakinarazi digute, eta Alecop-eko langile batek errekara botatzen ez dutela esan digu.  Ondorioa : Lantegiak ere neurriak hartzen ari dira, dagoen arazo ekologikoarekin kontzientziatuta daudelako edo jarri diezaieketen isunen beldur direlako.
5.ONDORIOA Datua :  Ibaiaren azterketa egin aurreko astean euri asko egin zuen Arrasaten: 99 litro/m 2  . Ondorioa : Ibaiaren azterketa egin genuenean, ibaiak ur asko zeraman eta euritik datorren ura garbia denez, zikinkeriaren proportzioa jeitsi egiten da. Beraz, uraren kalitatean lortu ditugun datuak, agian ez dira guztiz errealak.
6.ONDORIOA Datua :  Ibaia ertzak oraindik, oso zikin daudela (plastikoekin, poteekin, ...) konprobatu dugu. Ondorioa : Batzuk oraindik, ez dute errespetatzen ingurumena eta kasurik egin gabe zikinkeriak errekara botatzen dute, urak eramango dituelakoan. Noizean behin, egiten dena baino sarriago, ibai ertzak garbitu beharko lirateke, ikasleon laguntzarekin ere.
7.ONDORIOA Datua :  Ibaiaren uraren abiadura neurtu dugu  aztertutako 2 puntuetan eta, emaitza nahiko antzerakoa izanik, ura nahiko azkar doala pentsatzen dugu (V=1,02m/seg  3,67km/h) Ondorioa: Ura nahiko azkar doala uste dugu, eta hori seinale ona da, gero eta abiadura handiagoa, kutsadura txikiagoa. Deba ibaia Arrasatetik 13 kilometrotara pasatzen da. Arana oso estua  eta aldapatsua da. Horregatik ura oso azkar doa. Uste dugu goi ibilgua dela.
8.ONDORIOA Datua :  Ibaiaren uraren tenperatura 9 gradukoa da. Ondorioa: Horrek esan nahi du ura  hotza dagoela. Uraren tenperaturak eragina dauka bertako fauna eta landaretzan. Adibidez, Garoñako kasuan, zentral nuklear honek, ur beroa botatzen du  Ebro ibaira, eta horrek eragina du bertako landaretzan eta faunan.
AMAIERA

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Ibaia 06-07

Semelhante a Ibaia 06-07 (20)

160_6.proba.ppt
160_6.proba.ppt160_6.proba.ppt
160_6.proba.ppt
 
160_6.proba.ppt
160_6.proba.ppt160_6.proba.ppt
160_6.proba.ppt
 
175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt
 
175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt
 
280_2a kon.ppt
280_2a kon.ppt280_2a kon.ppt
280_2a kon.ppt
 
90_ibaialde zn zt 1.ppt
90_ibaialde zn zt 1.ppt90_ibaialde zn zt 1.ppt
90_ibaialde zn zt 1.ppt
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
85_pkr7_4.pps
85_pkr7_4.pps85_pkr7_4.pps
85_pkr7_4.pps
 
ekosistemak. 1.taldea 2016
ekosistemak. 1.taldea 2016ekosistemak. 1.taldea 2016
ekosistemak. 1.taldea 2016
 
157_2-a.ppt
157_2-a.ppt157_2-a.ppt
157_2-a.ppt
 
157_2-a.ppt
157_2-a.ppt157_2-a.ppt
157_2-a.ppt
 
276_zernola 4.proba.ppt
276_zernola 4.proba.ppt276_zernola 4.proba.ppt
276_zernola 4.proba.ppt
 
272_txus2d.ppt
272_txus2d.ppt272_txus2d.ppt
272_txus2d.ppt
 
81_laudioko nerbioi ibaia.ppt
81_laudioko nerbioi ibaia.ppt81_laudioko nerbioi ibaia.ppt
81_laudioko nerbioi ibaia.ppt
 
278_4proba dbh2b .ppt
278_4proba dbh2b .ppt278_4proba dbh2b .ppt
278_4proba dbh2b .ppt
 
Animalien albuma egileak 2.maila
Animalien albuma   egileak 2.mailaAnimalien albuma   egileak 2.maila
Animalien albuma egileak 2.maila
 
Animalien albuma egileak 2.maila
Animalien albuma   egileak 2.mailaAnimalien albuma   egileak 2.maila
Animalien albuma egileak 2.maila
 
271_4.proba herri ametsa.ppt
271_4.proba herri ametsa.ppt271_4.proba herri ametsa.ppt
271_4.proba herri ametsa.ppt
 
159_2-b.ppt
159_2-b.ppt159_2-b.ppt
159_2-b.ppt
 
159_2-b.ppt
159_2-b.ppt159_2-b.ppt
159_2-b.ppt
 

Mais de rubeneriz

Urbasa (2007 06 09)
Urbasa (2007 06 09)Urbasa (2007 06 09)
Urbasa (2007 06 09)rubeneriz
 
Aralar (2008 06 21)
Aralar (2008 06 21)Aralar (2008 06 21)
Aralar (2008 06 21)rubeneriz
 
Zer Nola 4. froga
Zer Nola 4. frogaZer Nola 4. froga
Zer Nola 4. frogarubeneriz
 
zernola tekno
zernola teknozernola tekno
zernola teknorubeneriz
 

Mais de rubeneriz (8)

Euskaraz
EuskarazEuskaraz
Euskaraz
 
Urbasa (2007 06 09)
Urbasa (2007 06 09)Urbasa (2007 06 09)
Urbasa (2007 06 09)
 
Aralar (2008 06 21)
Aralar (2008 06 21)Aralar (2008 06 21)
Aralar (2008 06 21)
 
Behi eroak
Behi eroakBehi eroak
Behi eroak
 
Sua1 T
Sua1 TSua1 T
Sua1 T
 
Zer Nola 4. froga
Zer Nola 4. frogaZer Nola 4. froga
Zer Nola 4. froga
 
zernola tekno
zernola teknozernola tekno
zernola tekno
 
Behi eroak
Behi eroakBehi eroak
Behi eroak
 

Ibaia 06-07

  • 1. 6. EGILEAK: Arizmendi (San Viator) 2.T
  • 3. Deba ibaia Euskal herriko ibairik kutsatuenetarikoa da. Leintz- Gatzagan jaiotzen da, eta Deban itsasoratzen da. 58 kilometro ditu. Ibaiadar nagusiak: Aramaio, Oñati, Antzuola, eta Urkulu dira. DEBA IBAIA
  • 4. DEBA IBAIAREN IBILBIDEA LEINTZ-GATZAGA (254 biztanle) 0,5 Km ESKORIATZA (3912 biztanle) 5 Km ARETXABALETA (6469 biztanle) 8Km ARRASATE (23.000 biztanle) 12 Km SORALUZE (4160 biztanle) 36km ELGOIBAR (10.989 biztanle) 42km MENDARO (10607 biztanle)49km DEBA (5308 biztanle) 58km ARLABAN 0 Km
  • 5. Deba ibaiko araztegiak eta kutsadura neurriak.
  • 6.
  • 8.  
  • 9. Hau da gure herria Gure Ikastolatik Deba ibaia ikusi nahi? Aurrera
  • 10. Arrasaten, bi lekutan aztertu dugu Deba ibaia: (Egin klik bakoitzean ikusteko) 1. Herrira sartu aurretik, Fagor ondoan . 2.Herri bukaeran, Eroski ondoan.
  • 11. Hementxe egon ginen. Begira itzazu argazkiak
  • 12. Hementxe egon ginen Begiratu argazkiak
  • 13.  
  • 14.  
  • 17. Behaketa Eguraldia (07-3-13,14) : Egun bietan oso eguraldi ona egin du, zerua argi egon da. Baina goizeko 8:30etan abiatu ginenez hotz egiten zuen. Eguraldia azken egunotan: Aurreko astean euri asko egin zuen. hemen, Arrasaten, Gipuzkoa mailan ur gehien (99’8 L/m 2 ) egin zuen. Horregatik ibaiak ur dexente darama . EGURALDIA AURRERA
  • 18. Behaketa URAREN Tenperatura eroski inguruan URAREN Tenperatura fagor inguruan TENPERATURA 9ºC 9ºC Ikusten duzuenez, tenperatura bi puntuetan berdina izan da. AURRERA
  • 19. Behaketa Eroski inguruan Abiadura 3'82 km/h 3'67 km/h Abiadura neurtzeko, 50 metro neurtu genituen. Gero, kortxo zati bat bota genuen eta 50 metroak egiteko behar zuen denbora neurtu genuen. Formula hau aplikatu genuen: V=distantzia/Denbora Emaitza hauek jaso ditugu: Fagor inguruan AURRERA
  • 20. Eroski aldera joan ginen ibaiaren behaketa egitera. Ibaiaren behaketan denetarik aztertu genuen. Zaborra aztertzen honako gauzak aurkitu genituen : Eroskiko karroa Zigarro paketea Papera Plastikoa AURRERA
  • 21. Ibaiaren inguruko lurretan (Eroskin): futbol zelai bat dago, baratzeak, supermerkatua, baserriak.... Ibaia, nahiko gardena zegoen baina hala ere zikina zegoen, kolorea iluna zeukalako. Egun horretan ez zeukan usainik baina batzutan usain fuertea du. Ibaiaren kanalizazioa ondo eginda dago eta animaliak eta landareak daude. Aramaio ibaiak kanalizazio txarra du eta ez du inongo bizirik ahalbidetzen, zemento asko duelako. DESKRIBAPENA AURRERA
  • 22. Hurrengo egunean, Fagorrerantz joan ginen, Arrasatera ibaia sartu aurretik, nola iristen den jakiteko. Bertako inguruak aztertzean, landare ugari aurkitu genituen eta gure harridurarako ez zegoen zaborrik. AURRERA
  • 23. DESKRIBAPENA Deba ibaiaren Arrasateko sarreraren inguruan, fabrika asko daude, adibidez, Fagor eta kristaldegi bat. Lehen esan dugun bezala, ibaiaren atal horretan ez zegoen zaborrik. Landare ugari zeuden. Hurrengo atalera
  • 24. Animalia bat aurkitu dut! Ikusi zelako landaretza Klikatu azpimarratuta dauden hitzetan informazioa Ikusteko! HURRENGO ATALERA
  • 25. IBAIAN ERE BIZITZA DAGO JARRAITU
  • 27. Barraskilo, zizare, intsektuen larba eta bestelako animalia ornogabe batzuk ibaietako biztanleak ditugu, eta beraiek bizi diren inguruaren ezaugarriak ezagutzen lagun diezagukete. Izan ere, horietako batzuk ur garbitan soilik bizi diren bitartean, beste batzuek kutsadura, neurri batean behintzat, jasan dezakete. Horregatik, bioadierazleak deritze eta uraren kalitatea ideia ematen digute. Ornogabeak aurkitzeko hainbat laginketa teknika erabil daitezke. Baina, errazena, erreka oso sakona ez bada behintzat, ondoko harriak jasotzea, eta makilatxo baten bidez harrietan atxikituta dauden animaliak askatzea da. Animalia potoetan sartu, eta bertan identifikatu daitezke. Bioadierazleak JARRAITU
  • 28. Gure errekako bioadierazle batzuk JARRAITU
  • 29. ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK JARRAITU
  • 30. UR GARBIKOAK UR ESKASEKOAK BESTE ANIMALIA BATZUK KLIK KLIK KLIK
  • 31. Friganeak Ur korronte hotzetan bizi den intsektu larba da. Gorputza babesteko sedazko ontzi bat eraikitzen du, honi hainbat gauza lotuz : harri-koskorrak hosto eta adar zatitxo … narraz dabil, bere “etxea” arrastaka eramanez nahiz eta batzuk haragijaleak izan, belarjaleak dira. Basahatea Erreka, ibai, zingira eta horrelako leku urtsuetan bizi den ahate basatia. Arra emea baino handiagoa eta ikusgarriagoa da : buru berdea, sabelalde zurixka eta bizkar grisa izaten ditu. Emea aldiz, arrea da. Basahateak igerilari bikainak dira, klase batzuk ur gainean eta beste batzuk urpean. JARRAITU
  • 32. muskuiluak Barraskilo, ostra, muskuilu, karrakela eta horrelako animaliek osatzen duten taldea da moluskuena. Normalean, maskor gogor samar batek edo bik babesturiko gorputz biguna izaten dute moluskuek eta gehienak uretakoak dira. JARRAITU Errekako izkira Oskoldun hau hankaz baliatzen da igeri egiteko eta, gainera, oso azkar egiten du. Kolore aldakorra du gorrizkatik grisera. Landare eta animalien hondakin organikoez elikatzen da. Brankien bidez arnasten du arrainek bezala.
  • 33. Perla Belarjaleak dira. Brankien bidez arnasten dute eta narraz dabiltza, oso astiro. Ondo oxigenatutako ur korronte hotz eta garbietan bizi dira.Zakatzak ez daude agerian. Ezin dute kutsadurarik jasan. AURKIBIDERA Buztanikara zuria Ibai inguruetan eta ur-bazterrean ibiltzen den txori txiki samarra da buztanikara. Buztana luzea du eta beti gora eta behera ibiltzen du, dar-dar batean.
  • 34. Izaina Gorputz zapaleko zizarea dirudien uretako animalia. Beste animaliei bentosa – moduko batzuen bitartez erantsi eta hauen odola zurgatuz elikatzen dena. Garai batean medikuntzarako erabiltzen ziren gaixoari odola ateratzeko. Ibai, zingira eta leku urtsuen ertzetan bizi den hegazti sendoz eta hanka handikoa. Kolore ilun samarra ditu, beltza buru eta lepoan eta grisa eta berdea gorputzean; mokoa, berriz, mutur horikoa eta kopetaraino heltzen zaion orban gorri batez apaindua. Uroiloa JARRAITU
  • 35. Zizarea Zizareak hankarik eta ilerik gabeko gorputz luze eta biguneko animaliak dira. Asko lurpean bizi dira eta beste batzuk pertsona eta animalien hesteetan AURKIBIDERA
  • 36. IBAIAN AURKITUTAKO BESTE ANIMALIA BATZUK JARRAITU
  • 37. Inurriak Lurrean taldeka ibiltzen diren intsektu txikiak dira inurriak. Inurri gehienek lur- pila bat eginda ondoratzen dute beren herria. Hegaldunak, hegogabeak,gorriak edo beltzak, era askotakoak daude. JARRAITU BARRASKILOA Lurrean herrestan ibiltzen den animalia txiki oskolduna. Oskola espirala izaten du eta barruan gorputz bigun-biguna,barearena bezalakoa. Buruan, sartu eta atera egiten diren lau adar ditu, bi labur behean eta bi luze goian; goikoen muturretan dauzka begiak .
  • 38. Zozoa Tamaina ertaineko hegazti arrunta da zozoa, 24 cm ingurukoa. Arra ezaguna da; lumaje beltz-beltzak eta laranja- koloreko mokoak egiten dute besteetatik bereizten erraza. Emea, berriz, arrea da erabat. JARRAITU Erleak Intsektu hegalaria da erlea. Gorputz iletsu arrea du, 15 mm ingurukoa. Oso ongi antolaturiko taldeetan bizi da eta loreetako nektarra bildu eta eztia egiten du harekin.
  • 39. Bioadierazleen taula HASIERARA JOAN 9 Ez ditugu aurkitu 8 7 Ez ditugu aurkitu 6 Ez ditugu aurkitu 5 Ez ditugu aurkitu 4 3 Ez ditugu aurkitu 2 Ez ditugu aurkitu 1
  • 41. HARITZA zur eder eta gogorreko zuhaitza da haritza, altzari,zoru,ate etab, egiteko oso erabilia da. Haritz klase guztiak hostogalkorrak dira eta ezkurra dute fruitua. Haritz arruntaren edo kandudunaren hostoak udazkenean kolore horixka hartzen du, haritz amerikarrarena, handiagoa da eta gorri-gorri egiten da. Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra da haritza. Oso handiak eta altuak izaten dira. Adaburu irregularra du. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da haritza. Loreak gerbatan biltzen dira; hostoek bost eta hamar zentimetro bitarteko luzera dute eta hosto txorten motza dute. Alderdi bakoitzean lau eta zazpi lobulu izaten dituzte. JARRAITU
  • 42. ASTIGARRA Oso zuhaitz hostotsua da astigarra, baina hostoak erorkorrak dira. Oso azkar hasten da eta 15-20 metro izatera irits daiteke. Zura, marfil kolorekoa, trinkoa, zurruna eta iraupen handikoa. Altzarigintzan eta musika-tresnak egiteko erabiltzen da, gehienbat. Astigarra zuhaitz handi bat da eta, zurgintzarako egur ona eta fruitu txiki marroiak ematen ditu. Fruituek forma bitxia dute ,zomorro hegaldunak dirudite, eta alturatik erori edo bota ez gero, helikopteroen helizeak bezala biraka jaisten dira . JARRAITU
  • 43. MAKALA Ibaiertzeko zuhaitz estu eta altuak dira makalak. Enbor luze eta zuzena dute eta adarrak laburrak eta goraka haziak. Makalak 35 metro izan ditzake, oso zuzena da, adaburu estu eta luzeekin eta enbor arre ilunarekin. Hosto erorkorra du, berde dirdiratsua eta bihotz tankerakoa. Fruituek ile kotoitsua dute. Zura nahiko kalitate eskasekoa da eta kaxak, paper-orea, agintxotxak, eta abar egiteko erabiltzen da. JARRAITU
  • 44. HALTZA Ibai eta erreka bazterretan, ilarak eratuz, zuhaitz arrunta da. 20-25 metroko altuera dauka eta adaburu zabal eta konikoa edo piramidala. Azal arre iluna (purpura-marroi kolorekoa) duen enbor zuzena eta hosto zerratu biribilak ditu. Lore arrak gerba zilindrikotan eta emeak egurrezkotan dituena. Bere haziak hain txikiak direnez, kilo batean milioi bat kabitzen dira. Negu hasieratik maiatza bitartera loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira. Haltzaren sustraietan kolore arreko nodulu batzuk aurkitu ohi dira eta beraietan bakterio bat. Bakterio hori, landarearekin sinbiosian bizi da, atmosferako nitrogenoa finkatuz. Horregatik zuhaitz horrek duen garrantzi ekologikoa kontutan hartzeko da. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunagatik, hezetasuna dagoen lurzoru oso pobreak koloniza ditzake eta ur bazterrak eta ur-ezpondak ere bai. JARRAITU
  • 45. LIZARRA Oso hedaturik dago Europan, bai basoetan bai sastrakadietan (oso ondo hazten da lur heze eta alkalinoetan). 40 metroko altuera hartu ohi du. Apaingarri gisa landatu ohi da parke, hilerri, eta abarretan. Adaburu garai eta biribildua dauka, oso gora joaten diren adarrekin. Azala gris argia da, leuna hasieran eta ildaxka-sareduna gero. Hosto konposatuak (bakoitzak 9 foliolo edo gehiago) ditu hosto begi beltzekin. Zur baliotsua dauka, argia, sendoa eta malgua. Kirol ekipoak, erremintetarako eskutokiak, altzariak, bastoiak,... egiteko erabiltzen da. Oso erregai ona eta landare ikatza ere ematen ditu. JARRAITU
  • 46. SAHATSA Ibai-bazter eta leku hezeetan hazten diren zenbait zuhaitz edo zuhaixka dira sahatsak. Ez dira oso handiak egiten eta hosto luzexkak eta mordo luzetan antolatutako loreak ematen dituzte. Europako zonalde epeletara zabaltzen da. Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luze har ditzake. Lur hezeetako espeziea da eta uholde garai luzeak jasan ditzake. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako influoreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. JARRAITU
  • 47. 6 eta 8 metro arteko luzera har dezakeen arbustu edo zuhaixka dugu intsusa. Itxura aldetik berezia da, adar asko baititu. Zuhaitz batena bezain zurtoin gogorra dauka. Zurtoin edo enbor horrek bi azal izaten ditu. Bata ikusi egiten da, eta kolore marroia du; bestea, berriz, azpialdean dago, eta berde kolorea du. Loreak zuriak dira, eta bost lore-hosto txiki dauzkate. Txikiak izateaz gain, bata bestearen ondoan jaiotzen dira. Beraz, lore sorta ederra osatzen dute. Oso usain berezia daukate. Urrutitik ere usaina dauka intsusak. Adartxo bakoitzak 5-9 hosto izaten ditu . Hostoak bata bestearen parean jaiotzen dira. Adarraren puntan ere hosto bat dauka. Gainerakoen antzera, hostoak lantza itxura dauka. Bestalde, ertzak horzdunak dira. Fruituak beltzak, mamitsuak eta txikiak dira. Ukituz gero, esku guztia purpura kolorez tindatzen da. Euskal Herrian oso ezaguna eta erabilia da. Nonahi topatuko dugu. Beste zenbait landarerekin batera, sendabelarrik herrikoienetakoa da. Une honetan loretan daude intsusa zuhaitz guztiak. Kaprifoliazeoen familiakoa da. Familia horretan landare mordoa dago. INTSUSA JARRAITU
  • 48. Hormetan eta zuhaitzetan gora zain txikien bidez itsatsirik hasten den landare hosto berdea da huntza. mendian non nahi ikusten da eta lorategi eta balkoietako apaingarritarako era bili ohi da. Landare igokari, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena. HUNTZA JARRAITU
  • 49. Onddoa eta algaren elkarte sinbiotikoaren ondorioz sortutako bizidun konposatuak dira likenak.Landarea kriptogamoa da. Toki hezeetan eta bereziki harkaitz, horma eta zuhaitz azaletan hasten da. Itxura askotakoak dira:hosto ihar modukoak, harri-orban baten antzekoak, adats baten gisakoak … LIKENA JARRAITU
  • 50. Mendialde heze eta epeletako belar handi eta lore gabea da iratzea. Klase batzuk sail handietan hasten dira, hasieran berde berdeak eta udazkenerako gorriak. Lurpeko zurtoina duen landarea, a gora igotzen diren hosto elkartu handiak dituena. Iratzeak lorerik gabeko landareka dira. Gorritutakoan baserritarrek ebaki egiten dute, aziendari azpiak egiteko IRATZEA JARRAITU
  • 51. Hosto ugariko belarra, zurtoin eta hostoetan ileak ditu eta horiek ikutuz gero, azaleran erresumin eta azkura handia ematen du. Pixka batean gorrituta edo pikorrez betea egoten da ukitutako lekuan, baina laster kentzen da. Asunak pikatzean, gorritasuna eta pikorra kentzeko, lokatz busti pixka bat hartzen da eta azalean ikututako lekuan igurtzen da, geroago minutu batzuk pasata,hau da, lokatza sikatzean, kendu eta ez duzu ez pikorrik ez goritasunik edukiko. Sendabelarretarako erabiltzen da asuna ASUNA JARRAITU
  • 52. ARANTZA Punta zorrotzez beteriko lore zuridun zuhaizka da arantza. Landare batzuei zurtoinean eta adarretan sortzen zaizkien ziritxo gogor eta punta zorrotzak dira arantzak. Mugituz gero zulatu edo urratu egiten dute. JARRAITU
  • 53. Baso handiak osatzen dituen eta itzal ederra ematen duen zuhaitza da pagoa. Hosto txiki biribil zamarrak ematen ditu eta udazkenean ikusgarriak jartzen dira, hori-hori. PAGOA Basoko zuhaitza, handia, enborra zuzena duena,azala grisa eta leuna eta iluna eta zura zuria dituena. Arina eta sendoa da. Basoko zuhaitz dotorea da pagoa, dikotiledoneoa kusku baten barruan gordea duena. JARRAITU
  • 54. Bere izen zientifikoa: Magnolia x soulangeana . Zuhaitz txiki edo zuhaixka antzerakoa da Magnolioa. 5 metroko luzerako altuerara heldu daiteke. Bere loreak handiak dira, tulipanaren antzekoak dira, petaloen barruko aldea zuria izaten du eta kanpokoa arrosa edo purpura kolorekoa. Bere loreak, hostoak baino azkarrago hazten dira. Urte batzuk behar ditu loratzeko, baina loratzean izugarria da. Udaberria da landare honen urtarorik gustokoena. Eguzkiaren izpiek lora hauek apurtzen dituzte. MAGNOLIOA JARRAITU
  • 55. PLATANONDOA Musaceae familiako landarea da platanondoa. Zuhaitz honek, hosto handi zatituak ditu eta lore pila bat ere,fruitutzat banana ematen duen zuhaitza da. Bide ertz, parke eta plazen apaingarri landatu ohi den zuhaitz klasea da platanondoa. Handia izaten da eta bost puntako hosto handiak eta enbor hori-grisa izaten ditu . HASIERARA JOAN
  • 56. Uretan plisti-plasta Jarraitu Diapositiba batetik bestera salto egiteko, egin klik tantakan.
  • 57. Uraren kalitatea egin klik Ondorioak egin klik
  • 58. Hurrengo taulan izen batzuk agertuko dira, hauen esanahia jakin nahi baduzue, egin klik bakoitzaren gainean . Taulara
  • 59. 7,2-7,6 7,2-7,6 PH 10 6 KH 16 16 GH 0 0 NO 2 10 25 NO 3 Deba ibaia Arrasate igaro ondoren Deba ibaia Arrasaten sartu aurretik
  • 60. Zer da GHa? Uraren Gogortasuna (GH-a) Kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioaren araberakoa izaten da eta eragin zuzena du arrainen, mikroorganismoen eta landareen zelulen funtzionamenduan. Balio egokiak 6 gradu eta 16 gradu Dh bitartekoak dira.
  • 61. Zer da NO3a? Nitratoak (NO3) Nitratoak, fosfatoak bezala, beharrezkoak dira landareen hazkuntzarako. Nitrato eta fosfatoen kantitatea txikia bada, landare gutxi haziko dira uretan. Aldiz, nitrato eta fosfato gehiegi badago,landare asko haziko dira. 0 mg: Ez dago nitratorik. 10 mg: Landareen hazkuntza txikia. 50 mg: Iturriko uretan onartzen den nitrato kantitate maximoa. 500 mg: Landareen hazkuntza-boom bat dago. Eutrofizazio arriskua.
  • 62. Zer da NO2a? Nitritoak (NO 2 ) Toxikoa da, eta arrainentzat oso kaltegarria (0,5 mg/l-ko kantitatea nahikoa da zenbait arraini arazoak sortzeko). Betidanik egon da naturan, baina, nekazaritzako ongarriak eta erregai fosilak erabiltzearen ondorioz, asko gehitu da bere kontzentrazioa.
  • 63. Zer da uraren PHa? Uraren Ph-a disoluzio baten azidotasuna edo basikotasuna neurtzeko eskala da, eta (azidoena) eta 14(basikoena) bitarteko balioak hartzen ditu. Ibaietako uraren Ph-a hainbat faktoreren menpe dago, errekak zeharkatzen duen zoruaren izaera, ibaiak daraman hondakinen izaera, etb. Ur naturaletan Ph-a 5,5 eta 8,5 bitartekoa da. Dena den, ibaia garbi-garbi baldin badago, uraren azidotasuna 7tik hurbil egongo da, eta izaki bizidunentzat Ph-rik egokiena 7 eta 8,5 bitartekoa da.
  • 64. Zer da KH-a? Uraren bikarbonatoa neurtzeko osagai kimikoa Konposizio honek, karbonatoaren gogortasuna neurtzen du. Osagai kimiko garrantzitsua da eta askotan kaltzio eta magnesioarekin nahastuta agertzen da. Bikarbonatoek pH-aren aldaketa gogorrak ekiditzen dituzte. KH-a egokia izan dadin 3 eta 10 graduren dH-en artean egon behar du.
  • 66. 1. ONDORIOA Datua : Deba ibaiaren uraren kalitatea antzerakoa dela konprobatu dugu, Arrasatera sartu aurretik eta pasatu ondoren. Ondorioa: Herriko ur zikinak ez doaz zuzenean errekara, estolderia sistemak batzen ditu. Arrasateko udalak, bere aldizkariko abenduko zenbakian esaten duena: “Etxeetako hondakinen isurkinak % 70 era jeitsi dira”, egia izanik.
  • 67. 2.ONDORIOA Datua : Deba, Gipuzkoako ibai kutsatuenetakoa da. Baina Arrasaten, uraren kalitatea hain txarra ez dela konprobatu dugu eta bioadierazleek ere hori diote. Ondorioa : Euskal herri osoan eta Deba Garaian are gehiago, industrializazioak eta populazioaren hazkundeak eragin handia izan du besteren artean, gure ibaien uraren kalitatean eta inguruko landare eta animalietan. Horrela, industrializazio hau eman aurretik, gure herritik pasatzen den Deba ibaiaren kalitatearen seinale, izokinak zeudela eta gure aitonak bertan bainua hartzen zutela zen. Gaur egun oraindik, pentsa ezinak diren bi gauza. Baina gizakia, egin diren kalteez ohartu eta neurriak hartzen hasi da. Arrasaten ere, Agenda 21 programa aurrera eramaten dugu ikastolan eta herrian, zaborra, ura eta energiaren inguruan informazioa jasoz, ikerketak aurrera eramanez, proposamenak eginez eta ekintzak burutuz.
  • 68. 3.ONDORIOA Datua : Epelen, araztegia ereikiko duten tokian, estolderiako ur zikin guztia errekara doala konprobatu dugu. Ondorioa : Ibaiaren azterketa, ur zikina errekaratzen dena baino gorago egin dugunez lortu ditugun emaitzak ez dira guztiz errealak. Urte batzuk pasatu beharko dira Deba ibaiaren uraren kalitatea benetan hobetzeko. Deba Goeineko araztegia (Epele), 2011. Urtean jarriko da martxan eta orduan garbituko dira Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko urak. Bitartean, estolderiak batzen dituen ur zikin guztiak ibaira joango dira puntu honetan. Araztegiaren aurrekontua, 32 miloi eurotakoa da.
  • 69. 4.ONDORIOA Datua : Fagor lantegiko ur zikinak, beraiek duten deposito araztegi batera botatzen dutela jakinarazi digute, eta Alecop-eko langile batek errekara botatzen ez dutela esan digu. Ondorioa : Lantegiak ere neurriak hartzen ari dira, dagoen arazo ekologikoarekin kontzientziatuta daudelako edo jarri diezaieketen isunen beldur direlako.
  • 70. 5.ONDORIOA Datua : Ibaiaren azterketa egin aurreko astean euri asko egin zuen Arrasaten: 99 litro/m 2 . Ondorioa : Ibaiaren azterketa egin genuenean, ibaiak ur asko zeraman eta euritik datorren ura garbia denez, zikinkeriaren proportzioa jeitsi egiten da. Beraz, uraren kalitatean lortu ditugun datuak, agian ez dira guztiz errealak.
  • 71. 6.ONDORIOA Datua : Ibaia ertzak oraindik, oso zikin daudela (plastikoekin, poteekin, ...) konprobatu dugu. Ondorioa : Batzuk oraindik, ez dute errespetatzen ingurumena eta kasurik egin gabe zikinkeriak errekara botatzen dute, urak eramango dituelakoan. Noizean behin, egiten dena baino sarriago, ibai ertzak garbitu beharko lirateke, ikasleon laguntzarekin ere.
  • 72. 7.ONDORIOA Datua : Ibaiaren uraren abiadura neurtu dugu aztertutako 2 puntuetan eta, emaitza nahiko antzerakoa izanik, ura nahiko azkar doala pentsatzen dugu (V=1,02m/seg 3,67km/h) Ondorioa: Ura nahiko azkar doala uste dugu, eta hori seinale ona da, gero eta abiadura handiagoa, kutsadura txikiagoa. Deba ibaia Arrasatetik 13 kilometrotara pasatzen da. Arana oso estua eta aldapatsua da. Horregatik ura oso azkar doa. Uste dugu goi ibilgua dela.
  • 73. 8.ONDORIOA Datua : Ibaiaren uraren tenperatura 9 gradukoa da. Ondorioa: Horrek esan nahi du ura hotza dagoela. Uraren tenperaturak eragina dauka bertako fauna eta landaretzan. Adibidez, Garoñako kasuan, zentral nuklear honek, ur beroa botatzen du Ebro ibaira, eta horrek eragina du bertako landaretzan eta faunan.