SlideShare a Scribd company logo
1 of 77
Download to read offline
1 
HITZ HAUEK OSATZEN ZAITUZTE, BAINA, BESTE ASKO FALTA DIRA, 
ZERGATIK EZ DITUZU HUTSU- NEAK BETETZEN … 
PLASTIKAKO LIBURUXKA
2 
LIBURU HAU KOPIA DAITEKE 
http://arteplastikoak2dbh.wikispaces.com/ 
Liburuxka honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku jartzea da: arloko edu- kiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak, erreferentziak eta bes- te hainbat gauza gehiago ikusi eta aztertu nahi badituzu, jo helbide honetara: 
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03 
OHARRA: Liburua kolorez ikusi edo kalitate altu batean inprimatu nahi baduzu, helbide honetan jeitsi dezakezu: 
Eskerrik beroena eman nahi diet liburu hau burutzen lagundu didaten pertsona guztie.
3 
Ba al dakizu ez dagoela munduan zu bezalakorik ? … horre- gatik zara berezia, baina … horrek ez du esan nahi besteak baino gehiago zarenik … aurrean duzun guztia ikusi, aztertu eta apalta- sunez marraz ezazu. 
Zorte on eta animo !! 
ARGAZKIA 
DBH 
Plastika IKASGAIA 
Izena:
4 
Plastidekor margo zuriarekin saia zaitez zure erretratuaren ar- gazkia kopiatzen
5 
MARRAZTEKO METODOA (Pitxer Aurpegia) 
Irudi honen bidez gure sena erabiliz, proportzioak ondo egiten saiatuko gara. LAN PROPOSAMENA: behatu eman zaizun adibidea - Ezkertia bazara buruz behera jarri orria, eta bestela, horrela jarraitu. - Birpasa ezazu eman zaizun irudi osoa arkatzarekin, eta ondoren jarrai ezazu bukatu arte. 
Simetria Axiala
6 
OINARRIZKO FORMAK 
Hauek dira Oinarrizko Formak … 
KUBOA 
ZILINDROA 
ESFERA 
Saia zaitez oinarrizko formak marrazten eta ondoren bete itzalez …
7 
Konturatuko zara, beste hainbat objektu oinarrizko elementuez osatuta 
egongo direla. Azter itzazu irudi hauek eta saia zaitez aurkitzen …
8
9 
AHOKATZEA 
Ahokatzea irudikatuko dugunaren formak sinplifikatzea eta oinarrizko irudi geometrikoa egitea da. 
LAN PROPOSAMENA: 
1) Aurrean dituzun objektuen argazkian gainean ahokatu, oinarrizko elementu geometrikoen bitartez. 
HELBURUA= Objektuen sinplifikazioa eta ahokatzea. 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
10 
ARIKETA: Eskura duzun objektu bat aukeratu eta saia zaitez objektu horrek dituen elementu geometrikoak aurkitzen. Paperean marraztu objektua , baina tamaina askoz handiagoan. 
Gero, beldur gabe eta dar-darrik egin gabe arkatzez sakonago birpasatu.
11 
Gustora geratu al zara? Ziur marrazki oso onak direla, 
Animo eta aurrera !!!
12 
NORBAITI NIRE IRRIFARREA 
marraztea AHAZTU ZAIO, 
LAGUN DIEZADAKEZU ? , MARRAZ EZAZU ZEUK ezpainetako barra- rekin , mesedez 
Leonardo da Vinci 
(1452 -1519) 
Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, inge-niari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat eta jeinu unibertsaltzat daukagu. 
Leonardoren maisulan nabarmenenak, “Azken Afa-ria” eta “Mona Lisa” dira. 
Ezaguna da era berean, hainbat asmakizun diseinatu zituelako. 
Horrez gain, anatomia, astronomia eta ingeniaritza zi-bilaren aurrerapenean ere lagundu zuen. 
GIOCONDA 
Artearen ikonoa
13 
ZER DA ARTEA? 
Arte Adierazpen 
ezberdinak daude 
Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da. 
Arteak forma, itxura eta tamaina ezberdinak har ditzake. Iritziak eta jendea- ren gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, ezin izango da inoiz, artearen defini- zio behin-betiko bat eman. 
PINTURA 
ESkultura 
LITERATURA 
Arkitektura 
Dantza 
MUSIKA 
Zinema 
ANTZERKIA
14 
Bet 
Egilea: Pablo Picasso (1881-1973) Igor Stravinskyren erretratoa, 1920. urtean eginda . 
LAN PROPOSAMENA 
kopia ezazu buruz behera dagoen irudi hau. Saia zaitez marrak jarraian egiten, altxatu gabe, eta ahal dela dar-darrik 
egin gabe. 
HELBURUA: ondo marrazteko, proportzioak ondo betetzea ezinbestekoa denez, teknika honekin konturatuko zara edonoren 
esku dagoela. 
MATERIALA: arkatza, borragoma eta, azkenik, errotuladorea. 
BURUZ BEHERA 
MARRAZTEN
15 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
16 
Edozein erretratutan, irudi edo argazki bat egiteko, ondo koadratu behar da. Pertso- naiaren begiradaren noranz- koan espazio gehiago uztea gomendatzen dute beti. 
KUADRAKETA 
eta konposaketa 
IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN 
Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izateko, he- renen egitura erabili ohi dugu argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da, horizontalean zein bertikalean. Lerroak elkartzen diren 4 puntuak garrantzizko guneak dira irudian. 
Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute. 
Garrantzizko 4 guneak 
1 
2 
3 
4
17 
LAN PROPOSAMENA: 
Herenen egitura kontutan izanda, egin ezazu argazki bat zure kamararekin eta 
itsatsi orrialde honetan.
18 
Ondo marrazteko, objektuak ikus- teko eta aztertzeko era aldatu behar dugu. Objektua bere horretan ikus- teko ohitura dugu, baina obejetu horren hutsueneak marraztuko bage- nitu ere, objektu bera agertuko li- tzaiguke. Horri espazio hutsak edo negatiboak marraztea deri- tzogu. 
Marraz itzazu margo zuri batekin aulki honek dituen espazio hutsak edo negatiboak. Ahaztu aulkia, hutsuneak soilik ma- rraztu. 
Espazio hutsak edo 
negatiboak
19 
Sarritan oso zaila da hostoak edo zuhaitz baten adarrak marraztea. Badago modu errazago bat , irudi ikaragarria sortzeko; Ahaztu hostoen siluetak eta hostoen arteko espazio zuriak marraztu. 
Espazio hutsak marraztu
20 
PLANO BISOREAREKIN 
Fotokopiatu hurrengo orria gardenki batean. 
Gero, ESPAZIO HUTSEN teknika erabili landare edo zuhaitz bat marrazteko. 
Azkenik, gune zuria Cutter batekin moztu eta ko- loredun aldizkari baten gainean jarri. Efektu polita egingo du.
21 
Irudia egiten duzun bitartean gardenkia ez tolestu ez dadin, moztu kartoi gogor batekin eta zinta itsaskorrarekin 
pegatu euskarrira. Marrazteko rotulki PERMANENTEA erabili, eta gardenkia berrerabiltzeko alkoholarekin borratu. 
BISORE– GARDENKIA
22 
PERSPEKTIBA 
Alberto Dureroren grabatua, Jakob Keserren asmakizuna erakusten duena. 1538 
“ Ikusi makusi, zer ikusi? Nork ez dio galdera hori egin bere buruari ? Hala ere, mundua ikusi ez ezik azaldu ere egin behar da. Ikusle izateaz gain ikertzaile ere bazara eta zure zeregina errealitatearen konplexutasunaz jabetzea da “ 
Zer da perspektiba ? errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Erreali- tate hori, perspektiba konikoarekin – ihes puntu bakarrarekin edo birekin - adierazten dugu.
23 
GARDENKIA 
erabiltzen 
Gomendioa: EZ MUGITU, KUADRAKETA BERa ZAINDU eta ITXI BEGI BAT. 
IKusiko duzu GARDENKI aurrean edo- zer jarrita ere, irudikatzeA lortuko duzula.
24 
ARIKETAK:batean kokatu zinta itsaskorrarekin. Ondoren, begi bat itxiz, errotuladore permanente ba- tekin kalkatu ikusten duzuna, urruntasun efektua lortu behar duzu. Azkenik, gardenkian marraztu du- zuna folio bitan kalkatu eta bietako bat kolorez margoztu .
25 
ARKATZ EZBERDINAK 
LANAREN PROPOSAMENA 
Egurrezko arkatzek gogortasun ezberdinak dituzte, barruan duen grafitoa biguna bada, beltzago edo ilunago aterako dira marrak. Grafitoa gogorragoa bada, berriz, marrak grisago aterako dira. 
HELBURUA: 
Ohartzea lan ezberdinak egiteko arkatz ezberdinak erabili ahal dituzula. Marratu hainbat eratako lerroak. Erabili arkatz gogorrak eta bigunak, paperaren gaineko presioa aldatuz. 
MATERIALA: Grafitozko arkatz bigunak 2B, 4B, 6B, ..ea.), gogorrak (2H, 4H, ..) eta normala HB de- lako. 
BIGUNAK 
GOGORRAK 
Hiru arkatz ezberdin aukeratu eta sakontasun ezberdinez bete laukitxoak
26 
KOLOREETAKO ARKATZAK 
Badakizu egurrezko pinturekin marrazten? Ba, jakizu, pintura hauekin margotzeko teknika berezi bat erabili behar dela. Irudia “marraka” edo trazuen bidez koloreztatzean datza teknika hori. Trazuak batzuetan lodiagoak izaten dira, eta besteetan, aldiz, meheagoak, garbiagoak edo difuminatuagoak. Zergaitik? Trazadurarekin egitean kolore ezberdinak gune berean gehitu ahal ditugulako. Trazadura ezberdi- nen arteko tartetxo zurietan margotuko dira eta koloreari bolumena emango diogu. 
LAN PROPOSAMENA 
Saia zaitez aldamenean duzun irudian teknika berri hone- kin koloreztatzen. Hasieran kolorea suabe maraztu eta ge- roago sakonagoa. 
OHARRA 
Zorroztu etengabe zure egurrezko kolorezko arkatza. 
MODUA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskriba- tzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta azkenean, bolumena adierazteko, trazu gogorragoak erabili berriro. 
HULK, Stan Lee, 1962 Marvel Comic
27 
? 
? 
? 
? 
HORIA 
ZIAN 
MAGENTA 
Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta (±gorria), horia eta zian (± urdina). Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke, bigarren mailako koloreak hain zu- zen. Margoztu biribil hauek jarritako koloreekin. 
KOLOREAREN TEORIA 
Akuarelarik ez baduzu, egurrezko arkatzekin ere saia zaitezke.
28 
ZIRKULU KROMATIKOA 
Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da. 
Oinarrizko koloreak proportzio jakin batzuetan nahastuz gero ko- lore guztiak lor daitezke. 
MAGENTA 
URDINA 
BERDEA 
BERDEA HORIXKA 
HORI 
BERDEXKA 
GORRIA 
LARANJA 
BIOLETA 
GORRIXKA 
BIOLETA 
URDINXKA 
URDIN BERDEXKA 
HORIA 
BIOLETA 
Koloretan margozteko , joan helbide honetara: 
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
29 
KOLOREEN TENPERATURA 
KOLORE HOTZAK 
KOLORE BEROAK 
KOLORE 
NEUTROAK 
Van Goghek, “Galsoroa beleekin” (1890) marraztu zuenean Koloreen tenperatura aztertu zuen. Marraz ezazu bere koadroa alderantziz, hau da, kolore tem- peratura aldatuz; Ea zer gertatzen den ... 
KOLORE 
NEUTROAK 
GORRIA 
HORIA 
LARANJA 
MOREA 
URDINA 
BERDE ILUNA
30 
Cesar Manrique (1919 - 1992) Lanzaroteko artista han- dia izan zen. Artearen eta naturaren arteko oreka bilatu nahi izan zuen, ondare artistikoa ondare ekologikoarekin parekatuz. 
Proposamena: 
Hona hemen berak asmatutako arrain bat. Margotu itzazu arrain ba- koitzaren gorputz atal ezberdinak kolore hotzekin bakarrik edo beroe- kin bakarrik . Ondoren, asmatu ezazu zuk beste arrain mota bat eta
31 
GORRIA 
URDINA 
HORIA 
“ Zer adierazi NAHI DUDAN nire lanarekin ? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz. ” 
KOLOREAREN ERABILERA 
Piet Mondrian. (Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944) 
Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sor- tzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik.
32 
Margoztu ezazu sare modular hau bost kolore ezberdin erabiliz, Mon- drianek egingo zukeen legez.
33 
KONPOSIZIO ESKEMAK 
MARGOZTERAKOAN edo argazkiak ateratzerakoan, aukeratutako ele- mentuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko era- biltzen diren lerro nagusiei konposizio-eskemak deritzegu. 
PROPOSAMENA: Lotuko zenituzke konposaketa eskema hauek dagozkien koadroekin ? Be- hin hori eginda, marraztu konposizio eskemok margoen gainean rotulki distiratsu bat erabi- liz. 
Renoir, “Le déjeuner des canotiers”, 1881 
Goya, El tres de mayo de 1808, 1814. 
L. Da Vinci, La Gioconda, 1503–1517 
Velazquez, La maja desnuda, 1795-1800 
Velazquez, Las Meninas, 1656 
Piero de la Franchesca, La Flagelación de Cristo, 1455
34 
Sant Climent de Taüll, XII mendea 
Informazio gehiago: http://www.artecompo.com/ 
Ticiano, “Urbinoko Venusa”, 1538 
Botticelli “Venusen jaiotza”, 1484 
Picasso “Gernika”, 1937 
Jan Van Eyck 
Rafael “Amabirginaren ezkon-hitza”, 1504 
Fra Angelico, “Deikundea”, 1430
35 
Jar ezazu orri honen atzean aldizkari zahar bat eta moztu markoen barrukaldea Cutter batekin . Ondoren, zuk nahi dituzun argazkiak aukeratu marko hauetan sartzeko.
36
37 
Harrigarria bada ere, H. Rorschach-ek (aita margolaria zuen) margo orbanen bitartez pertsonen izaera psikologikoa ezagutzeko metodo edo test bat asmatu zuen. 
MARGO ORBANAK 
Hermann Rorschach (1884-1922) 
ZER IKUSTEN DUZU ZUK ORBAN HAUETAN ?
38 
Isuri margo orbanak eskumako orrialdean. Jarraian, margoa lehortu baino le- hen, itxi koadernoa. Modu honetara margoa bi orrialdeen artean hedatuko da or- bana. Rorschach en erara sortuko duzu lamina bat horrela.
39 
Ondoren idatz ezazu orban honek iradokitzen dizuna. 
——————————————————————————— ———————————————————————————
40 
konstelazioak 
Ipar izarra 
Altais 
Eltanin 
Thuban 
Hartz txikia
41 
Izar multzo batek konstelazio bat sor dezake. Topatu eta ma- rraztu (izarrak lotuz)“Orion eta Herensuge konstelazioak” bi orrialde hauetan. 
Meissa 
Betelgeus 
Bellatrix 
Alnitak 
Rigel 
Saiph
42 
COLLAGE 
Henri Matisse 
http://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm 
ARIKETAK EGITEKO INTERNETEN 
“Marrazkiloa” 1953. urtean, paper zatiak moztuz sortutako margoa da. Zatiak espiral eran kokatuta daude- nez, marrazkilo itxura hartzen du irudiak. 
edozein koloretako 
kartulina 12 x 12 mm 
Artaziak hartu eta forma ezberdinez zatitxo batzuk moztu eta ondoren itsatsi eskumako orrialdean. 
XX. mendeko artisten artean, aztarna sako- nena utzi duenetariko artista da Ezaguna da teknika ezberdin eta berritzaileak erabili zi- tuelako. 
ARIKETA:
43 
Aurreko orriko ariketa egin ostean, har itzazu kolore ezberdinetako kartulinak eta moztu zuk nahi duzun formetan. Ea zer gertatzen den ...
44 
COLLAGE 
Collage teknika hainbat argazkiz osatutako irudien muntaia da. Ma- terial edo ehundura ezberdinak gainjar daitezke. Collage-a egiteko arta- ziak eta cutterrak oso zorroztzak erabili oi dira, mozketak ahalik eta ze- hatzen egiteko. LAN PROPOSAMENA : 
Aldizkari ezberdinetatik aukeratu desitxuratzeko aurpegi bat, eta saia zaitez aurpegi MASKARA bat egiten. 
Artista garaikideen antzera, (Juan Gris ,Braque, Max Ernst, Picasso. Hamilton, e.a), saia zaitez BODEGOI edo natura hil bat egiten. Ma- terial anitz erabil ditzakezu, baina baldintza bat bete behar duzu: musika instrumentu bat agertu behar da beti. 
TEKNIKA 
Braque 
Josep Renau 
Max Ernst
45 
Materiala : lekeda, artaziak, eta aldizkari nahiz egunkari paper ugari beharko di- tuzu. Material ezberdinak ere itsas daitezke, EHUNDURA ezberdinak sortuz. 
Informazio gehiagarria: 
” Eginez sortzen da” zioen Deskartes Filosofoak. Beraz, Informazioa eskuratuz ideiak sortzen dira. 
http://es.wikipedia.org/wiki/Collage 
Josep Renau artistaren adibideak ere ikus ditzakezu helbide hauetan. 
http://www.margencero.com/lumiere/renau/remau_articulo.htm
46 
AFRIKAR MASKARA 
Pablo Picasso (1881 - 1973) txikitan ez zen oso ikasle ona izan, baina margotzeko trebetasun handia zeukan. Primi- tibismoak eta gure arbaso afrikarren arteak kubismoa sor- tzera eraman zuen. 
Proposamena: 
Afrikar maskarak animalia edota pertsonaia beldurgarrien errepresentazioak dira eta material ezberdinez osa daitezke. 
NOLA ? 
Eskuman daukazun orrian margotu tenperaz maskararen erdi bat eta behin hori eginda daukazunean, tolestu orria beste erdia estaliz Lehen saiakera hala-hola atera bazaizu egin froga gehiago.
47 
Oharra: Alde honetan soilik margotu.
48 
FROTTAGE 
FROTTAGEA edo ehundurak egiteko teknika asko daude. Teknika haue- tako bat honako hau da: erliebedun material baten gainean jarritako paper baten gainean arkatzez igurztea. Erliebedun material ezberdinak aukeratzen baditugu, lan bitxiak lortuko ditugu.
49 
OHARRA: 
Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua de- nean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta bolumena adierazi nahi baduzu trazu gogorragoak erabili. 
Proposamena: Bilatu erliebe desberdineko materialak eta apli- katu frottage teknika erliebe horietan. Bilduma oparoa aterako zaizu. Ondoren, erabili erliebe ezberdin hauek asmatutako irudi bat sortzeko. Hegazti bat edo arrain prehistoriko bat adi- bidez.
50 
TRANSFERENTZIAK 
Transfer teknika irudi bat euskarri baten gai- nean itsastea da (paper, kartoi, oihal, metal, egur edo egunkari baten gai- nean froga daiteke), beti ere aurretik helburua zein den jakinda. Andy Warhol-ek gaur eguneko ikonoak hartu eta kolo- reak aldatuz eta errepikapenen bidez, kontsumorako ar- tea nahi izan zuen sortu. POP ART izendatu zion. 
Hitzez azaltzea zaila den teknika hau, hurrengo ariketa honen bidez ulertuko duzulakoan gaude. 
1) Har ezazu zure argazki bat eta fotokopiagailuaren bidez handitu A4 tamainara . 
2) Ondoren, … Beste paper bat hartu eta paper horren gainean kartu- lina zati eta oihal zatien bidez collage bat sortu. 
3) Jarraian, zure aurpegiaren fotokopia, buruz behera jarri sortu berri duzun collage horren gainean. 
4) Horren ondoren, hartu kotoi zati bat, busti disolbatzailearekin (aguarrasarekin) eta igurtzi fotokipiaren atzekalde guztia. 
5) Amaitzeko kontu haundiz kendu fotokopia collagaren gainetik. 
Andy Warhol, Marilyn Diptych, 1962, TATE MUSEUM 
Andy Warhol
51 
Itsatsi hemen zure arte-lana eta ez ahaztu irakasleari erakustea.
52 
TIPOGRAFIAK 
Tipografiaren azterketa: Hizki mota bakoitzak konnotazio ezberdina dauka, beraz, ondo aukeratu beharreko kontua da hizkiena. 
Erakunde edo enpresa bakoitzak, transmititu nahi duen irudi korporatiboaren ara- bera hizki mota bat edo beste aukeratuko du.
53 
PROMOSAMENA: 
Saia zaitez hizki mota bat aukeratzen eta marraztu behean duzun kuadrikulan . Zuzenkia eta konpasa erabiltzea komeni zaizu.
54 
Saia zaitez zure TIPOGRAFIA asmatzen.
55 
PRPOSAMENA: Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da. Tipografia eta hizki zatien bitartez, marrazki berriak sor ditzakezu. Saia zaitez, adibidez, aurpegi bat egiten. Gero inprimatu eta itsatsi orrian.
56 
MUSEOEN BILDUMA
57 
Museoak arte lanak ikusgai dauden eremuak dira. Hala ere, gaur egun eredu ezberdinez sortutako beste museo batzuk ere badaude, ondare publikoa ezagutarazi nahi dutenak hain zuzen. 
Zure inguruan museo ezberdin asko daude, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zuetariko nor izango da Museo gehien ezagutzen dituena? 
Egin ezazu ezagutzen dituzun museoetako atarien argazki bilduma bat, kokalekua eta deskriba- pena zehaztuz. 
OHARRA: Urte osoa duzu horretarako. Atzerrikoek ere balio dute, noski !!!! 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
58 
POP-UPS 
Papera moztuz eta tolestuz lortu ahal diren eskulturak dira pop-ups-ak. 
http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html
59
60
61 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
62
63 
ORIGAMI (papiroflexia) 
Origami hitzak papiroflexia esan nahi du japoniarrez: ori (tolestu) eta kami (papera). Origamia paperaren bitartez lortzen den adierazpen artistikoa da. Figura ugari lortzeko tolesdura asko egin behar dira eta asko- tan, tolestatzaileek orduak ematen dituzte pausuak banan-banan jarraituz; pausu horiei gida edo diagrama deritzaie. Saiatu nahi duzu Kurrika txori hau egiten??? Pausuren bat ez baduzu ulertzen galdetu zure plas- tikako irakasleari... 
Kurrika txoria 
www.pajarita.org 
Miguel Unamunok, Bil- boko idazle ospetsuak, papiroflexia asko maite zuen. Berak ere pieza berriak asmatu zituen, horren erakusgarri Zu- loaga pintoreak egin zion erretratua duzue 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
64 
Atzindura 
Mutil honen aurpegiaren argi-ilunak ikusten dituzue? Gustatzen zaizue efektua? Ba hau lortzeko, gauza ba- kar bat beharko duzue: Zuen estu- txeko goma. 
ERRETRATUA
65 
ERRETRATUA 
Saia zaitez falta den zatia marrazten. Ea nola moldatzen zaren. Egin marrak simetría zaintzeko.
66 
GIZA GORPUTZA 
Giza gorputza marren bidez nola marraztu behar den aztertuko dugu. 
Marrazten 
Modelo bat aukeratu, ondo gainbegiratu eta forma nagusia borobil multzoekin adierazi, beldurrik gabe . Forma eta Fondoaren arteko erlazioa deitzen zaio honi. 
Egin nahi duzun irudia KAXATU paperean (marra bigunez egin, arrasto handia ez uzteko, 2H arkatza gomedatzen dizugu) Gida zaitez zure “proportzio zentzuarekin”. Askotan saiatuko zara, aurrean duzun objektua KAXATZEN, ez izan beldurrik, behin baino gehiagotan ma- rraztu zu gustora geratu arte. 
Proportzioak era eskematikoan adierazi (munigoteak bezala), objektuaren hezurrak izango balira bezala. Ondoren, objek- tuaren silueta edo ertzak mar- gotu, estruktura “lodituz” edo eskeletoari giharrak eta azala jarriz. 
Azkenik, marraztu, nahi du- zun zehaztasuna lortu arte. 
Marrazkia marren bidez bu- katu nahi baduzu: azken zati honetan hobe duzu hasieran baino arkatz gogorrago bat erabiltzea. 
1 
2 
3 
4 
5 
6 
7 
8 
Giza gorputza 8 zatitan banatu hasieran, proportzioak zeintzuk diren ohartzeko.
67 
PRPOSAMENA: Ahokatzeko “manikirik” ez baduzu (edozein liburu-dendan eros dezakezu), alboan duzun norbaiti esan 5 minututan geldi egoteko eta saia zaitez gorputzaren hezurrak marrazten. Ondo- ren, borobilekin giharrak adierazi. Bat baino gehiago egin, ikusiko duzu nola hobetzen duzun.
68 
Egin itzazu nahi beste froga, animo!!!
69 
Oinarrizko trazadura 
geometrikoak 
Angelu baten ERDIKARIA 
ELKARTZUTA 
ERDIBITZAILEA 
Angelu baten ERDIKARIA 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
70
71 
Thales greziar matematikari, astrónomo eta filosofoa 
izan zen(K.a. 625-547). Greziako Zazpi Jakintsuen artean 
zaharrena eta ospetsuena. Egiptoko eta Babiloniako kultu-retatik 
geometria eta aljebrako ezaupideak jaso eta Gre-zian 
sartu zituen. 
Triangeluaren angeluen arteko erlazioaz ari garenean be-re 
teoremaz ari gara, bere izena baitarama. Horri esker 
Egiptoko piramideen altuerak kalkulatu ziren. 
THALESen TEOREMA 
Segmentu bat nahi aina zati berdinetan zatitzeko modua 
Demagun AB segmentua “n” zati berdinetan zatitu nahi dugula. Pausu hauek ondo jarraituz 
ziur gaude oso erraza egingo zaizula. 
1) “ l ” zuzen laguntzailea marraztuko dugu segmentuaren ( A edo B) mutur batetik igarotzen 
delarik. 
2) “ l ” zuzena, konpasarekin “n” zati berdinetan zatituko dugu. Kontutan izan, nahi dugun 
neurrikoak izan ahal direla, baina ez itzazue handiegiak egin, oso urruti joan liteke eta.
72 
ARIKETA: Saiatu segmentu hau 5 zati berdinetan konpasaren bidez zatitzen. 
“n” -garren zatia eta segmentuaren muturra, lerro zuzen baten bidez lotu eta zatiki 
bakoitzetik, honekiko paralelak marraztu, segmentua zatikatuz. Segmentuan egindako zatikiak, ber-dinak 
izando dira.
73 
Saia zaitez irudi hau kopiatzen. Zirkunferentziaren diametroa 100 mm -koa adierazi 
eta ondoren Diametroa 5 zati berdinetan zatitu, horrela, zirkunferentzia berrien 
erradioa jakin ahal izango duzu. 
Kontuz, adierazita dagoen irudi hau apropos txikituta marraztu dugu. Neurriak ez datoz bat , zuk ahalenginak egin ditzazun. 
OHARRA
74 
BERRERABILPENA 
Gaur egun gure gizarte aurreratuan, hondakinen pilaketa arazo handia da. Hondakin ugari berrerabil daitezkeela konturatu behar gara (adibidez, jostailu bat egiteko edo objektu arrunt bati beste erabilera ezberdin bat emateko) 
BERRERABILTZE prozesuan arte munduak zeresan handia izan dezake. Sormenaren bi- dez, gauza interesgarri asko atera daitezke. Arlo honetan Marcel Duchamp aitzindaria izan zen. 
HELBURUA: eguneroko bizitzan aurki daitezkeen hondakinetatik objektu berri bat sortu. 
LANA: lagun bati opari bat egin: lanpara bat, jostailu bat …. 
MATERIALA: plastikozko botilak, tetrabrik, kordela, plastiko sareak, boltsak, kartoia, hodi elektrikoak, puska- tutako gauzak (aterkiak, ordenagailuetako piezak), arropa zaharrak … ea. 
Helbideak: http://reciclandoenespiral.com/blogreciclaje/category/ eco-arte-eco-diseno/ 
http://www.reciclayjuega.com/ oso interesgarria da. 
http://www.museumofunintendeduse.com/ 
Agenda 21
75
76
77 
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

More Related Content

What's hot (20)

Armonías
ArmoníasArmonías
Armonías
 
Kolorea2
Kolorea2Kolorea2
Kolorea2
 
Kolorea1
Kolorea1Kolorea1
Kolorea1
 
DBH1___ 4.1 - EHUNDURAK I - 1
DBH1___ 4.1 - EHUNDURAK I - 1DBH1___ 4.1 - EHUNDURAK I - 1
DBH1___ 4.1 - EHUNDURAK I - 1
 
Ventanas al color
Ventanas al colorVentanas al color
Ventanas al color
 
Escalas de iconicidad
Escalas de iconicidadEscalas de iconicidad
Escalas de iconicidad
 
Kolorea 2
Kolorea 2Kolorea 2
Kolorea 2
 
Argia eta itzala
Argia eta itzalaArgia eta itzala
Argia eta itzala
 
Perspektiba Konikoa
Perspektiba KonikoaPerspektiba Konikoa
Perspektiba Konikoa
 
Testurak
TesturakTesturak
Testurak
 
El color y sus propiedades
El color y sus propiedadesEl color y sus propiedades
El color y sus propiedades
 
El plano
El planoEl plano
El plano
 
Elementos básicos visuales
Elementos básicos visualesElementos básicos visuales
Elementos básicos visuales
 
Forma Y Color
Forma Y ColorForma Y Color
Forma Y Color
 
EL CLAROBSCUR
EL CLAROBSCUR EL CLAROBSCUR
EL CLAROBSCUR
 
01 La Linia 2
01 La Linia 201 La Linia 2
01 La Linia 2
 
Argia Eta Itzala
Argia Eta ItzalaArgia Eta Itzala
Argia Eta Itzala
 
CONTRASTES DE COLOR JOAHANNES ITTENS
CONTRASTES DE COLOR JOAHANNES ITTENSCONTRASTES DE COLOR JOAHANNES ITTENS
CONTRASTES DE COLOR JOAHANNES ITTENS
 
El color. Caracteristicas generales
El color. Caracteristicas generalesEl color. Caracteristicas generales
El color. Caracteristicas generales
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaLerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
 

Viewers also liked

Marrazketa Geometrikoa
Marrazketa GeometrikoaMarrazketa Geometrikoa
Marrazketa GeometrikoaOlatz Laskibar
 
MATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK I
MATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK IMATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK I
MATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK Inanu373
 
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaLerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaPlastikaDBHLauro
 
Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa
Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketaKolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa
Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK nanu373
 
DBH2___ EHUNDURAK II
DBH2___ EHUNDURAK IIDBH2___ EHUNDURAK II
DBH2___ EHUNDURAK IInanu373
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti artePlastikaDBHLauro
 
Marrazketa
MarrazketaMarrazketa
Marrazketa951961
 
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzenVincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzenPlastikaDBHLauro
 
Toría del color
Toría del colorToría del color
Toría del colordmml
 
KOLOREA II
KOLOREA IIKOLOREA II
KOLOREA IInanu373
 
6 maila b eraikuntzak
6 maila b eraikuntzak6 maila b eraikuntzak
6 maila b eraikuntzakmarianeulza
 

Viewers also liked (20)

Marrazketa Geometrikoa
Marrazketa GeometrikoaMarrazketa Geometrikoa
Marrazketa Geometrikoa
 
MATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK I
MATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK IMATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK I
MATERIALAK PROZEDURAK eta TEKNIKAK I
 
Irudiak egiteko teknikak
Irudiak egiteko teknikakIrudiak egiteko teknikak
Irudiak egiteko teknikak
 
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaLerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
 
Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa
Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketaKolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa
Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa
 
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
 
DBH2___ EHUNDURAK II
DBH2___ EHUNDURAK IIDBH2___ EHUNDURAK II
DBH2___ EHUNDURAK II
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti arte
 
Marrazketa
MarrazketaMarrazketa
Marrazketa
 
Irudiaren egitura
Irudiaren egituraIrudiaren egitura
Irudiaren egitura
 
Abstrakzio Geometrikoa
Abstrakzio GeometrikoaAbstrakzio Geometrikoa
Abstrakzio Geometrikoa
 
Irudiaren konposaketa
Irudiaren konposaketaIrudiaren konposaketa
Irudiaren konposaketa
 
Teknika Grafikoak
Teknika GrafikoakTeknika Grafikoak
Teknika Grafikoak
 
Ikusizko komunikazioa
Ikusizko komunikazioaIkusizko komunikazioa
Ikusizko komunikazioa
 
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzenVincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
 
Koadroak aztertzen
Koadroak aztertzenKoadroak aztertzen
Koadroak aztertzen
 
Toría del color
Toría del colorToría del color
Toría del color
 
KOLOREA II
KOLOREA IIKOLOREA II
KOLOREA II
 
6 maila b eraikuntzak
6 maila b eraikuntzak6 maila b eraikuntzak
6 maila b eraikuntzak
 
GREZIA
GREZIAGREZIA
GREZIA
 

Similar to Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

IRATI GABONETAKO ESKULANA
IRATI GABONETAKO ESKULANAIRATI GABONETAKO ESKULANA
IRATI GABONETAKO ESKULANAirati03
 
Gabonetako eskulana garoa
Gabonetako eskulana garoaGabonetako eskulana garoa
Gabonetako eskulana garoagaroamorales17
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxPlastikaDBHLauro
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosPlastikaDBHLauro
 
Dayannara (izenburu bako kuadroa)
Dayannara (izenburu bako kuadroa)Dayannara (izenburu bako kuadroa)
Dayannara (izenburu bako kuadroa)dayannarayepes
 
Eskulana tutoriala arkaitz
Eskulana tutoriala arkaitzEskulana tutoriala arkaitz
Eskulana tutoriala arkaitzlexion
 
Gabonetako eskulanaren tutoriala
Gabonetako eskulanaren tutorialaGabonetako eskulanaren tutoriala
Gabonetako eskulanaren tutorialaJake Rayo
 
Presen ispiluak Antzuola LHI
Presen ispiluak Antzuola LHIPresen ispiluak Antzuola LHI
Presen ispiluak Antzuola LHIb06haurlehen
 
Autismoa ppt
Autismoa pptAutismoa ppt
Autismoa pptkutxutxo
 
Zer da artea lauro ikastola 2011
Zer da artea lauro ikastola 2011Zer da artea lauro ikastola 2011
Zer da artea lauro ikastola 2011PlastikaDBHLauro
 

Similar to Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare (15)

IRATI GABONETAKO ESKULANA
IRATI GABONETAKO ESKULANAIRATI GABONETAKO ESKULANA
IRATI GABONETAKO ESKULANA
 
Gabonetako eskulana garoa
Gabonetako eskulana garoaGabonetako eskulana garoa
Gabonetako eskulana garoa
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
 
Gabonetako eskulana
Gabonetako eskulanaGabonetako eskulana
Gabonetako eskulana
 
Gabonetako eskulana
Gabonetako eskulanaGabonetako eskulana
Gabonetako eskulana
 
Gabonetako eskulana
Gabonetako eskulanaGabonetako eskulana
Gabonetako eskulana
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascos
 
Dayannara (izenburu bako kuadroa)
Dayannara (izenburu bako kuadroa)Dayannara (izenburu bako kuadroa)
Dayannara (izenburu bako kuadroa)
 
Txibiritak
TxibiritakTxibiritak
Txibiritak
 
Eskulana tutoriala arkaitz
Eskulana tutoriala arkaitzEskulana tutoriala arkaitz
Eskulana tutoriala arkaitz
 
Gabonetako eskulanaren tutoriala
Gabonetako eskulanaren tutorialaGabonetako eskulanaren tutoriala
Gabonetako eskulanaren tutoriala
 
Zer da artea
Zer da arteaZer da artea
Zer da artea
 
Presen ispiluak Antzuola LHI
Presen ispiluak Antzuola LHIPresen ispiluak Antzuola LHI
Presen ispiluak Antzuola LHI
 
Autismoa ppt
Autismoa pptAutismoa ppt
Autismoa ppt
 
Zer da artea lauro ikastola 2011
Zer da artea lauro ikastola 2011Zer da artea lauro ikastola 2011
Zer da artea lauro ikastola 2011
 

More from PlastikaDBHLauro

Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketaKirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketaPlastikaDBHLauro
 
Ikurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoakIkurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoakPlastikaDBHLauro
 
Oinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketaOinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketaPlastikaDBHLauro
 
DBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloaDBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloaPlastikaDBHLauro
 
The bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketaThe bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketaGaronneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketaLeiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
André Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketaAndré Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021
Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021
Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021PlastikaDBHLauro
 
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bildumaGOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bildumaPlastikaDBHLauro
 
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2PlastikaDBHLauro
 
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakLERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakPlastikaDBHLauro
 
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostenaMT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostenaPlastikaDBHLauro
 

More from PlastikaDBHLauro (20)

Gure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure EtxeaGure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure Etxea
 
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketaKirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
 
Koloreak eta emozioak
Koloreak eta emozioakKoloreak eta emozioak
Koloreak eta emozioak
 
Kubismoa
KubismoaKubismoa
Kubismoa
 
Ikurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoakIkurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoak
 
Oinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketaOinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketa
 
DBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloaDBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloa
 
Kolorearen teoria
Kolorearen teoriaKolorearen teoria
Kolorearen teoria
 
The bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketaThe bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketa
 
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketaGaronneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
 
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketaLeiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
 
André Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketaAndré Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketa
 
Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021
Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021
Ikurrak, sinboloak eta logoak 2021
 
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bildumaGOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
 
Erritmoa
ErritmoaErritmoa
Erritmoa
 
ESKEMAK
ESKEMAKESKEMAK
ESKEMAK
 
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
 
Ukitzaileak
UkitzaileakUkitzaileak
Ukitzaileak
 
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakLERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
 
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostenaMT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
 

Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

  • 1. 1 HITZ HAUEK OSATZEN ZAITUZTE, BAINA, BESTE ASKO FALTA DIRA, ZERGATIK EZ DITUZU HUTSU- NEAK BETETZEN … PLASTIKAKO LIBURUXKA
  • 2. 2 LIBURU HAU KOPIA DAITEKE http://arteplastikoak2dbh.wikispaces.com/ Liburuxka honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku jartzea da: arloko edu- kiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak, erreferentziak eta bes- te hainbat gauza gehiago ikusi eta aztertu nahi badituzu, jo helbide honetara: http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03 OHARRA: Liburua kolorez ikusi edo kalitate altu batean inprimatu nahi baduzu, helbide honetan jeitsi dezakezu: Eskerrik beroena eman nahi diet liburu hau burutzen lagundu didaten pertsona guztie.
  • 3. 3 Ba al dakizu ez dagoela munduan zu bezalakorik ? … horre- gatik zara berezia, baina … horrek ez du esan nahi besteak baino gehiago zarenik … aurrean duzun guztia ikusi, aztertu eta apalta- sunez marraz ezazu. Zorte on eta animo !! ARGAZKIA DBH Plastika IKASGAIA Izena:
  • 4. 4 Plastidekor margo zuriarekin saia zaitez zure erretratuaren ar- gazkia kopiatzen
  • 5. 5 MARRAZTEKO METODOA (Pitxer Aurpegia) Irudi honen bidez gure sena erabiliz, proportzioak ondo egiten saiatuko gara. LAN PROPOSAMENA: behatu eman zaizun adibidea - Ezkertia bazara buruz behera jarri orria, eta bestela, horrela jarraitu. - Birpasa ezazu eman zaizun irudi osoa arkatzarekin, eta ondoren jarrai ezazu bukatu arte. Simetria Axiala
  • 6. 6 OINARRIZKO FORMAK Hauek dira Oinarrizko Formak … KUBOA ZILINDROA ESFERA Saia zaitez oinarrizko formak marrazten eta ondoren bete itzalez …
  • 7. 7 Konturatuko zara, beste hainbat objektu oinarrizko elementuez osatuta egongo direla. Azter itzazu irudi hauek eta saia zaitez aurkitzen …
  • 8. 8
  • 9. 9 AHOKATZEA Ahokatzea irudikatuko dugunaren formak sinplifikatzea eta oinarrizko irudi geometrikoa egitea da. LAN PROPOSAMENA: 1) Aurrean dituzun objektuen argazkian gainean ahokatu, oinarrizko elementu geometrikoen bitartez. HELBURUA= Objektuen sinplifikazioa eta ahokatzea. https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
  • 10. 10 ARIKETA: Eskura duzun objektu bat aukeratu eta saia zaitez objektu horrek dituen elementu geometrikoak aurkitzen. Paperean marraztu objektua , baina tamaina askoz handiagoan. Gero, beldur gabe eta dar-darrik egin gabe arkatzez sakonago birpasatu.
  • 11. 11 Gustora geratu al zara? Ziur marrazki oso onak direla, Animo eta aurrera !!!
  • 12. 12 NORBAITI NIRE IRRIFARREA marraztea AHAZTU ZAIO, LAGUN DIEZADAKEZU ? , MARRAZ EZAZU ZEUK ezpainetako barra- rekin , mesedez Leonardo da Vinci (1452 -1519) Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, inge-niari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat eta jeinu unibertsaltzat daukagu. Leonardoren maisulan nabarmenenak, “Azken Afa-ria” eta “Mona Lisa” dira. Ezaguna da era berean, hainbat asmakizun diseinatu zituelako. Horrez gain, anatomia, astronomia eta ingeniaritza zi-bilaren aurrerapenean ere lagundu zuen. GIOCONDA Artearen ikonoa
  • 13. 13 ZER DA ARTEA? Arte Adierazpen ezberdinak daude Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da. Arteak forma, itxura eta tamaina ezberdinak har ditzake. Iritziak eta jendea- ren gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, ezin izango da inoiz, artearen defini- zio behin-betiko bat eman. PINTURA ESkultura LITERATURA Arkitektura Dantza MUSIKA Zinema ANTZERKIA
  • 14. 14 Bet Egilea: Pablo Picasso (1881-1973) Igor Stravinskyren erretratoa, 1920. urtean eginda . LAN PROPOSAMENA kopia ezazu buruz behera dagoen irudi hau. Saia zaitez marrak jarraian egiten, altxatu gabe, eta ahal dela dar-darrik egin gabe. HELBURUA: ondo marrazteko, proportzioak ondo betetzea ezinbestekoa denez, teknika honekin konturatuko zara edonoren esku dagoela. MATERIALA: arkatza, borragoma eta, azkenik, errotuladorea. BURUZ BEHERA MARRAZTEN
  • 16. 16 Edozein erretratutan, irudi edo argazki bat egiteko, ondo koadratu behar da. Pertso- naiaren begiradaren noranz- koan espazio gehiago uztea gomendatzen dute beti. KUADRAKETA eta konposaketa IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izateko, he- renen egitura erabili ohi dugu argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da, horizontalean zein bertikalean. Lerroak elkartzen diren 4 puntuak garrantzizko guneak dira irudian. Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute. Garrantzizko 4 guneak 1 2 3 4
  • 17. 17 LAN PROPOSAMENA: Herenen egitura kontutan izanda, egin ezazu argazki bat zure kamararekin eta itsatsi orrialde honetan.
  • 18. 18 Ondo marrazteko, objektuak ikus- teko eta aztertzeko era aldatu behar dugu. Objektua bere horretan ikus- teko ohitura dugu, baina obejetu horren hutsueneak marraztuko bage- nitu ere, objektu bera agertuko li- tzaiguke. Horri espazio hutsak edo negatiboak marraztea deri- tzogu. Marraz itzazu margo zuri batekin aulki honek dituen espazio hutsak edo negatiboak. Ahaztu aulkia, hutsuneak soilik ma- rraztu. Espazio hutsak edo negatiboak
  • 19. 19 Sarritan oso zaila da hostoak edo zuhaitz baten adarrak marraztea. Badago modu errazago bat , irudi ikaragarria sortzeko; Ahaztu hostoen siluetak eta hostoen arteko espazio zuriak marraztu. Espazio hutsak marraztu
  • 20. 20 PLANO BISOREAREKIN Fotokopiatu hurrengo orria gardenki batean. Gero, ESPAZIO HUTSEN teknika erabili landare edo zuhaitz bat marrazteko. Azkenik, gune zuria Cutter batekin moztu eta ko- loredun aldizkari baten gainean jarri. Efektu polita egingo du.
  • 21. 21 Irudia egiten duzun bitartean gardenkia ez tolestu ez dadin, moztu kartoi gogor batekin eta zinta itsaskorrarekin pegatu euskarrira. Marrazteko rotulki PERMANENTEA erabili, eta gardenkia berrerabiltzeko alkoholarekin borratu. BISORE– GARDENKIA
  • 22. 22 PERSPEKTIBA Alberto Dureroren grabatua, Jakob Keserren asmakizuna erakusten duena. 1538 “ Ikusi makusi, zer ikusi? Nork ez dio galdera hori egin bere buruari ? Hala ere, mundua ikusi ez ezik azaldu ere egin behar da. Ikusle izateaz gain ikertzaile ere bazara eta zure zeregina errealitatearen konplexutasunaz jabetzea da “ Zer da perspektiba ? errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Erreali- tate hori, perspektiba konikoarekin – ihes puntu bakarrarekin edo birekin - adierazten dugu.
  • 23. 23 GARDENKIA erabiltzen Gomendioa: EZ MUGITU, KUADRAKETA BERa ZAINDU eta ITXI BEGI BAT. IKusiko duzu GARDENKI aurrean edo- zer jarrita ere, irudikatzeA lortuko duzula.
  • 24. 24 ARIKETAK:batean kokatu zinta itsaskorrarekin. Ondoren, begi bat itxiz, errotuladore permanente ba- tekin kalkatu ikusten duzuna, urruntasun efektua lortu behar duzu. Azkenik, gardenkian marraztu du- zuna folio bitan kalkatu eta bietako bat kolorez margoztu .
  • 25. 25 ARKATZ EZBERDINAK LANAREN PROPOSAMENA Egurrezko arkatzek gogortasun ezberdinak dituzte, barruan duen grafitoa biguna bada, beltzago edo ilunago aterako dira marrak. Grafitoa gogorragoa bada, berriz, marrak grisago aterako dira. HELBURUA: Ohartzea lan ezberdinak egiteko arkatz ezberdinak erabili ahal dituzula. Marratu hainbat eratako lerroak. Erabili arkatz gogorrak eta bigunak, paperaren gaineko presioa aldatuz. MATERIALA: Grafitozko arkatz bigunak 2B, 4B, 6B, ..ea.), gogorrak (2H, 4H, ..) eta normala HB de- lako. BIGUNAK GOGORRAK Hiru arkatz ezberdin aukeratu eta sakontasun ezberdinez bete laukitxoak
  • 26. 26 KOLOREETAKO ARKATZAK Badakizu egurrezko pinturekin marrazten? Ba, jakizu, pintura hauekin margotzeko teknika berezi bat erabili behar dela. Irudia “marraka” edo trazuen bidez koloreztatzean datza teknika hori. Trazuak batzuetan lodiagoak izaten dira, eta besteetan, aldiz, meheagoak, garbiagoak edo difuminatuagoak. Zergaitik? Trazadurarekin egitean kolore ezberdinak gune berean gehitu ahal ditugulako. Trazadura ezberdi- nen arteko tartetxo zurietan margotuko dira eta koloreari bolumena emango diogu. LAN PROPOSAMENA Saia zaitez aldamenean duzun irudian teknika berri hone- kin koloreztatzen. Hasieran kolorea suabe maraztu eta ge- roago sakonagoa. OHARRA Zorroztu etengabe zure egurrezko kolorezko arkatza. MODUA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskriba- tzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta azkenean, bolumena adierazteko, trazu gogorragoak erabili berriro. HULK, Stan Lee, 1962 Marvel Comic
  • 27. 27 ? ? ? ? HORIA ZIAN MAGENTA Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta (±gorria), horia eta zian (± urdina). Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke, bigarren mailako koloreak hain zu- zen. Margoztu biribil hauek jarritako koloreekin. KOLOREAREN TEORIA Akuarelarik ez baduzu, egurrezko arkatzekin ere saia zaitezke.
  • 28. 28 ZIRKULU KROMATIKOA Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da. Oinarrizko koloreak proportzio jakin batzuetan nahastuz gero ko- lore guztiak lor daitezke. MAGENTA URDINA BERDEA BERDEA HORIXKA HORI BERDEXKA GORRIA LARANJA BIOLETA GORRIXKA BIOLETA URDINXKA URDIN BERDEXKA HORIA BIOLETA Koloretan margozteko , joan helbide honetara: http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
  • 29. 29 KOLOREEN TENPERATURA KOLORE HOTZAK KOLORE BEROAK KOLORE NEUTROAK Van Goghek, “Galsoroa beleekin” (1890) marraztu zuenean Koloreen tenperatura aztertu zuen. Marraz ezazu bere koadroa alderantziz, hau da, kolore tem- peratura aldatuz; Ea zer gertatzen den ... KOLORE NEUTROAK GORRIA HORIA LARANJA MOREA URDINA BERDE ILUNA
  • 30. 30 Cesar Manrique (1919 - 1992) Lanzaroteko artista han- dia izan zen. Artearen eta naturaren arteko oreka bilatu nahi izan zuen, ondare artistikoa ondare ekologikoarekin parekatuz. Proposamena: Hona hemen berak asmatutako arrain bat. Margotu itzazu arrain ba- koitzaren gorputz atal ezberdinak kolore hotzekin bakarrik edo beroe- kin bakarrik . Ondoren, asmatu ezazu zuk beste arrain mota bat eta
  • 31. 31 GORRIA URDINA HORIA “ Zer adierazi NAHI DUDAN nire lanarekin ? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz. ” KOLOREAREN ERABILERA Piet Mondrian. (Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944) Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sor- tzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik.
  • 32. 32 Margoztu ezazu sare modular hau bost kolore ezberdin erabiliz, Mon- drianek egingo zukeen legez.
  • 33. 33 KONPOSIZIO ESKEMAK MARGOZTERAKOAN edo argazkiak ateratzerakoan, aukeratutako ele- mentuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko era- biltzen diren lerro nagusiei konposizio-eskemak deritzegu. PROPOSAMENA: Lotuko zenituzke konposaketa eskema hauek dagozkien koadroekin ? Be- hin hori eginda, marraztu konposizio eskemok margoen gainean rotulki distiratsu bat erabi- liz. Renoir, “Le déjeuner des canotiers”, 1881 Goya, El tres de mayo de 1808, 1814. L. Da Vinci, La Gioconda, 1503–1517 Velazquez, La maja desnuda, 1795-1800 Velazquez, Las Meninas, 1656 Piero de la Franchesca, La Flagelación de Cristo, 1455
  • 34. 34 Sant Climent de Taüll, XII mendea Informazio gehiago: http://www.artecompo.com/ Ticiano, “Urbinoko Venusa”, 1538 Botticelli “Venusen jaiotza”, 1484 Picasso “Gernika”, 1937 Jan Van Eyck Rafael “Amabirginaren ezkon-hitza”, 1504 Fra Angelico, “Deikundea”, 1430
  • 35. 35 Jar ezazu orri honen atzean aldizkari zahar bat eta moztu markoen barrukaldea Cutter batekin . Ondoren, zuk nahi dituzun argazkiak aukeratu marko hauetan sartzeko.
  • 36. 36
  • 37. 37 Harrigarria bada ere, H. Rorschach-ek (aita margolaria zuen) margo orbanen bitartez pertsonen izaera psikologikoa ezagutzeko metodo edo test bat asmatu zuen. MARGO ORBANAK Hermann Rorschach (1884-1922) ZER IKUSTEN DUZU ZUK ORBAN HAUETAN ?
  • 38. 38 Isuri margo orbanak eskumako orrialdean. Jarraian, margoa lehortu baino le- hen, itxi koadernoa. Modu honetara margoa bi orrialdeen artean hedatuko da or- bana. Rorschach en erara sortuko duzu lamina bat horrela.
  • 39. 39 Ondoren idatz ezazu orban honek iradokitzen dizuna. ——————————————————————————— ———————————————————————————
  • 40. 40 konstelazioak Ipar izarra Altais Eltanin Thuban Hartz txikia
  • 41. 41 Izar multzo batek konstelazio bat sor dezake. Topatu eta ma- rraztu (izarrak lotuz)“Orion eta Herensuge konstelazioak” bi orrialde hauetan. Meissa Betelgeus Bellatrix Alnitak Rigel Saiph
  • 42. 42 COLLAGE Henri Matisse http://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm ARIKETAK EGITEKO INTERNETEN “Marrazkiloa” 1953. urtean, paper zatiak moztuz sortutako margoa da. Zatiak espiral eran kokatuta daude- nez, marrazkilo itxura hartzen du irudiak. edozein koloretako kartulina 12 x 12 mm Artaziak hartu eta forma ezberdinez zatitxo batzuk moztu eta ondoren itsatsi eskumako orrialdean. XX. mendeko artisten artean, aztarna sako- nena utzi duenetariko artista da Ezaguna da teknika ezberdin eta berritzaileak erabili zi- tuelako. ARIKETA:
  • 43. 43 Aurreko orriko ariketa egin ostean, har itzazu kolore ezberdinetako kartulinak eta moztu zuk nahi duzun formetan. Ea zer gertatzen den ...
  • 44. 44 COLLAGE Collage teknika hainbat argazkiz osatutako irudien muntaia da. Ma- terial edo ehundura ezberdinak gainjar daitezke. Collage-a egiteko arta- ziak eta cutterrak oso zorroztzak erabili oi dira, mozketak ahalik eta ze- hatzen egiteko. LAN PROPOSAMENA : Aldizkari ezberdinetatik aukeratu desitxuratzeko aurpegi bat, eta saia zaitez aurpegi MASKARA bat egiten. Artista garaikideen antzera, (Juan Gris ,Braque, Max Ernst, Picasso. Hamilton, e.a), saia zaitez BODEGOI edo natura hil bat egiten. Ma- terial anitz erabil ditzakezu, baina baldintza bat bete behar duzu: musika instrumentu bat agertu behar da beti. TEKNIKA Braque Josep Renau Max Ernst
  • 45. 45 Materiala : lekeda, artaziak, eta aldizkari nahiz egunkari paper ugari beharko di- tuzu. Material ezberdinak ere itsas daitezke, EHUNDURA ezberdinak sortuz. Informazio gehiagarria: ” Eginez sortzen da” zioen Deskartes Filosofoak. Beraz, Informazioa eskuratuz ideiak sortzen dira. http://es.wikipedia.org/wiki/Collage Josep Renau artistaren adibideak ere ikus ditzakezu helbide hauetan. http://www.margencero.com/lumiere/renau/remau_articulo.htm
  • 46. 46 AFRIKAR MASKARA Pablo Picasso (1881 - 1973) txikitan ez zen oso ikasle ona izan, baina margotzeko trebetasun handia zeukan. Primi- tibismoak eta gure arbaso afrikarren arteak kubismoa sor- tzera eraman zuen. Proposamena: Afrikar maskarak animalia edota pertsonaia beldurgarrien errepresentazioak dira eta material ezberdinez osa daitezke. NOLA ? Eskuman daukazun orrian margotu tenperaz maskararen erdi bat eta behin hori eginda daukazunean, tolestu orria beste erdia estaliz Lehen saiakera hala-hola atera bazaizu egin froga gehiago.
  • 47. 47 Oharra: Alde honetan soilik margotu.
  • 48. 48 FROTTAGE FROTTAGEA edo ehundurak egiteko teknika asko daude. Teknika haue- tako bat honako hau da: erliebedun material baten gainean jarritako paper baten gainean arkatzez igurztea. Erliebedun material ezberdinak aukeratzen baditugu, lan bitxiak lortuko ditugu.
  • 49. 49 OHARRA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua de- nean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta bolumena adierazi nahi baduzu trazu gogorragoak erabili. Proposamena: Bilatu erliebe desberdineko materialak eta apli- katu frottage teknika erliebe horietan. Bilduma oparoa aterako zaizu. Ondoren, erabili erliebe ezberdin hauek asmatutako irudi bat sortzeko. Hegazti bat edo arrain prehistoriko bat adi- bidez.
  • 50. 50 TRANSFERENTZIAK Transfer teknika irudi bat euskarri baten gai- nean itsastea da (paper, kartoi, oihal, metal, egur edo egunkari baten gai- nean froga daiteke), beti ere aurretik helburua zein den jakinda. Andy Warhol-ek gaur eguneko ikonoak hartu eta kolo- reak aldatuz eta errepikapenen bidez, kontsumorako ar- tea nahi izan zuen sortu. POP ART izendatu zion. Hitzez azaltzea zaila den teknika hau, hurrengo ariketa honen bidez ulertuko duzulakoan gaude. 1) Har ezazu zure argazki bat eta fotokopiagailuaren bidez handitu A4 tamainara . 2) Ondoren, … Beste paper bat hartu eta paper horren gainean kartu- lina zati eta oihal zatien bidez collage bat sortu. 3) Jarraian, zure aurpegiaren fotokopia, buruz behera jarri sortu berri duzun collage horren gainean. 4) Horren ondoren, hartu kotoi zati bat, busti disolbatzailearekin (aguarrasarekin) eta igurtzi fotokipiaren atzekalde guztia. 5) Amaitzeko kontu haundiz kendu fotokopia collagaren gainetik. Andy Warhol, Marilyn Diptych, 1962, TATE MUSEUM Andy Warhol
  • 51. 51 Itsatsi hemen zure arte-lana eta ez ahaztu irakasleari erakustea.
  • 52. 52 TIPOGRAFIAK Tipografiaren azterketa: Hizki mota bakoitzak konnotazio ezberdina dauka, beraz, ondo aukeratu beharreko kontua da hizkiena. Erakunde edo enpresa bakoitzak, transmititu nahi duen irudi korporatiboaren ara- bera hizki mota bat edo beste aukeratuko du.
  • 53. 53 PROMOSAMENA: Saia zaitez hizki mota bat aukeratzen eta marraztu behean duzun kuadrikulan . Zuzenkia eta konpasa erabiltzea komeni zaizu.
  • 54. 54 Saia zaitez zure TIPOGRAFIA asmatzen.
  • 55. 55 PRPOSAMENA: Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da. Tipografia eta hizki zatien bitartez, marrazki berriak sor ditzakezu. Saia zaitez, adibidez, aurpegi bat egiten. Gero inprimatu eta itsatsi orrian.
  • 57. 57 Museoak arte lanak ikusgai dauden eremuak dira. Hala ere, gaur egun eredu ezberdinez sortutako beste museo batzuk ere badaude, ondare publikoa ezagutarazi nahi dutenak hain zuzen. Zure inguruan museo ezberdin asko daude, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zuetariko nor izango da Museo gehien ezagutzen dituena? Egin ezazu ezagutzen dituzun museoetako atarien argazki bilduma bat, kokalekua eta deskriba- pena zehaztuz. OHARRA: Urte osoa duzu horretarako. Atzerrikoek ere balio dute, noski !!!! https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
  • 58. 58 POP-UPS Papera moztuz eta tolestuz lortu ahal diren eskulturak dira pop-ups-ak. http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html
  • 59. 59
  • 60. 60
  • 62. 62
  • 63. 63 ORIGAMI (papiroflexia) Origami hitzak papiroflexia esan nahi du japoniarrez: ori (tolestu) eta kami (papera). Origamia paperaren bitartez lortzen den adierazpen artistikoa da. Figura ugari lortzeko tolesdura asko egin behar dira eta asko- tan, tolestatzaileek orduak ematen dituzte pausuak banan-banan jarraituz; pausu horiei gida edo diagrama deritzaie. Saiatu nahi duzu Kurrika txori hau egiten??? Pausuren bat ez baduzu ulertzen galdetu zure plas- tikako irakasleari... Kurrika txoria www.pajarita.org Miguel Unamunok, Bil- boko idazle ospetsuak, papiroflexia asko maite zuen. Berak ere pieza berriak asmatu zituen, horren erakusgarri Zu- loaga pintoreak egin zion erretratua duzue https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
  • 64. 64 Atzindura Mutil honen aurpegiaren argi-ilunak ikusten dituzue? Gustatzen zaizue efektua? Ba hau lortzeko, gauza ba- kar bat beharko duzue: Zuen estu- txeko goma. ERRETRATUA
  • 65. 65 ERRETRATUA Saia zaitez falta den zatia marrazten. Ea nola moldatzen zaren. Egin marrak simetría zaintzeko.
  • 66. 66 GIZA GORPUTZA Giza gorputza marren bidez nola marraztu behar den aztertuko dugu. Marrazten Modelo bat aukeratu, ondo gainbegiratu eta forma nagusia borobil multzoekin adierazi, beldurrik gabe . Forma eta Fondoaren arteko erlazioa deitzen zaio honi. Egin nahi duzun irudia KAXATU paperean (marra bigunez egin, arrasto handia ez uzteko, 2H arkatza gomedatzen dizugu) Gida zaitez zure “proportzio zentzuarekin”. Askotan saiatuko zara, aurrean duzun objektua KAXATZEN, ez izan beldurrik, behin baino gehiagotan ma- rraztu zu gustora geratu arte. Proportzioak era eskematikoan adierazi (munigoteak bezala), objektuaren hezurrak izango balira bezala. Ondoren, objek- tuaren silueta edo ertzak mar- gotu, estruktura “lodituz” edo eskeletoari giharrak eta azala jarriz. Azkenik, marraztu, nahi du- zun zehaztasuna lortu arte. Marrazkia marren bidez bu- katu nahi baduzu: azken zati honetan hobe duzu hasieran baino arkatz gogorrago bat erabiltzea. 1 2 3 4 5 6 7 8 Giza gorputza 8 zatitan banatu hasieran, proportzioak zeintzuk diren ohartzeko.
  • 67. 67 PRPOSAMENA: Ahokatzeko “manikirik” ez baduzu (edozein liburu-dendan eros dezakezu), alboan duzun norbaiti esan 5 minututan geldi egoteko eta saia zaitez gorputzaren hezurrak marrazten. Ondo- ren, borobilekin giharrak adierazi. Bat baino gehiago egin, ikusiko duzu nola hobetzen duzun.
  • 68. 68 Egin itzazu nahi beste froga, animo!!!
  • 69. 69 Oinarrizko trazadura geometrikoak Angelu baten ERDIKARIA ELKARTZUTA ERDIBITZAILEA Angelu baten ERDIKARIA https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
  • 70. 70
  • 71. 71 Thales greziar matematikari, astrónomo eta filosofoa izan zen(K.a. 625-547). Greziako Zazpi Jakintsuen artean zaharrena eta ospetsuena. Egiptoko eta Babiloniako kultu-retatik geometria eta aljebrako ezaupideak jaso eta Gre-zian sartu zituen. Triangeluaren angeluen arteko erlazioaz ari garenean be-re teoremaz ari gara, bere izena baitarama. Horri esker Egiptoko piramideen altuerak kalkulatu ziren. THALESen TEOREMA Segmentu bat nahi aina zati berdinetan zatitzeko modua Demagun AB segmentua “n” zati berdinetan zatitu nahi dugula. Pausu hauek ondo jarraituz ziur gaude oso erraza egingo zaizula. 1) “ l ” zuzen laguntzailea marraztuko dugu segmentuaren ( A edo B) mutur batetik igarotzen delarik. 2) “ l ” zuzena, konpasarekin “n” zati berdinetan zatituko dugu. Kontutan izan, nahi dugun neurrikoak izan ahal direla, baina ez itzazue handiegiak egin, oso urruti joan liteke eta.
  • 72. 72 ARIKETA: Saiatu segmentu hau 5 zati berdinetan konpasaren bidez zatitzen. “n” -garren zatia eta segmentuaren muturra, lerro zuzen baten bidez lotu eta zatiki bakoitzetik, honekiko paralelak marraztu, segmentua zatikatuz. Segmentuan egindako zatikiak, ber-dinak izando dira.
  • 73. 73 Saia zaitez irudi hau kopiatzen. Zirkunferentziaren diametroa 100 mm -koa adierazi eta ondoren Diametroa 5 zati berdinetan zatitu, horrela, zirkunferentzia berrien erradioa jakin ahal izango duzu. Kontuz, adierazita dagoen irudi hau apropos txikituta marraztu dugu. Neurriak ez datoz bat , zuk ahalenginak egin ditzazun. OHARRA
  • 74. 74 BERRERABILPENA Gaur egun gure gizarte aurreratuan, hondakinen pilaketa arazo handia da. Hondakin ugari berrerabil daitezkeela konturatu behar gara (adibidez, jostailu bat egiteko edo objektu arrunt bati beste erabilera ezberdin bat emateko) BERRERABILTZE prozesuan arte munduak zeresan handia izan dezake. Sormenaren bi- dez, gauza interesgarri asko atera daitezke. Arlo honetan Marcel Duchamp aitzindaria izan zen. HELBURUA: eguneroko bizitzan aurki daitezkeen hondakinetatik objektu berri bat sortu. LANA: lagun bati opari bat egin: lanpara bat, jostailu bat …. MATERIALA: plastikozko botilak, tetrabrik, kordela, plastiko sareak, boltsak, kartoia, hodi elektrikoak, puska- tutako gauzak (aterkiak, ordenagailuetako piezak), arropa zaharrak … ea. Helbideak: http://reciclandoenespiral.com/blogreciclaje/category/ eco-arte-eco-diseno/ http://www.reciclayjuega.com/ oso interesgarria da. http://www.museumofunintendeduse.com/ Agenda 21
  • 75. 75
  • 76. 76