2. BIZITZAREN ETAPAK
Jaioten garanetik heldu arte, gure gorputzak hainbat aldaketa
izaten dauz. Bizitzaren etaparen arabera, aldaketa horreek
nabarmenagoak edo arinagoak dira, eta orokorrean aldaketa
horreen ondorioz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko
desbardintasunak nabarmentzen dira.
Bizitzan zehar pertsonok hainbat etapa igaroten doguz;
haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa. Etapa bakotxak
ezaugarri bereizgarri jakin batzuk daukaz.
3. HAURTZAROA
Haurtzaroa jaiotean hasi, eta gitxi gorabehera, 12 urtegaz
amaitzen da. Aldi horretan, neska-mutikoak asko hazten dira,
denpora gitxian, eta hainbat gaitasun hartzen dabez, adibidez,
ibiltekoa, berba egitekoa, irakurtekoa eta idaztekoa. Gaitasun
horreei esker, urteak joan ahala, gero eta independentzia
maila handiagoa daukie.
4. NERABEZAROA
Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizino
aroa da. Gitxi gorabehera, 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte
irauten dau. Aldi horretan nerabeek aldaketa fisiko eta
psikologiko asko izaten dabez eta, sarri, aldaketa horreek
onartzea gatxa izaten da, esperientzia falteagatik. Nerabe asko
zapuztuta edo deprimituta sentitzen dira aldi horretan. Familiako
edo eskolako helduakaz berba egitea lagungarri izan daiteke
aldaketa horreek ulertzeko eta gainditzeko, helduek ere aldi hori
igaro ebelako.
5. GAZTAROA
Gaztaroa, 25 urte arteko aldia da gitxi gora behera. Aldi
horretan nortasuna finkatzen da, eta nerabezaroko aldaketak
onartzen dira. Gazteek euren erabagiak hartzen ikasten dabe,
eta beharrean hasteko trebatzen dira.
6. HELDUAROA
Helduaroa etaparik luzeena da, eta gitxi gora behera pertsonak
60 urte inguru betetakoan amaitzen da. Aldi horretan,
pertsonek garapena burutu dabe, eta ez dabe aldaketa fisiko
nabarmenik izaten. Tarte horretan pertsona askok, behar egin
eta familia osotzen dabe.
7. ZAHARTZAROA
Zahartzaroa bizitzako azkenengo etapea da. Aldi horretan,
zahartzaren lehenengo sintomak agertzen dira: baina,
bestetik, adinekoek esperientzia handia daukie, besteakaz
alkar banandu daikiena, eta, behar egiteari izten deutsienez,
denpora gehiago daukie bizitzaz gozatzeko.