SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 3
HEZKUNTZA FORMALA, EZ-FORMALA ETA INFORMALA
Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek
eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri
batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen
ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena.
Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

Ikaskuntza     Informala:     Lanarekin,    familiarekin   edo    aisiarekin
erlazionatutako   eguneroko    bizitzaren   ekintzei   esker   lortzen    den
ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin
bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa
edo zorikoa da.




1- FORMALA: bertako irudian, irakasle batek haurrei nola ematen dien klaseak
ikus daiteke. Ikasi dugunaren arabera, hezkuntza, zentro batek eskaintzen badu
eta honekin ziurtagiri bat lortzen badu, hezkuntza formala izango litzateke.
Beraz, eskolako ikaskuntza, hezkuntza formala izango da.


2-INFORMALA: bertan bi guraso beraien semeekin ikus daiteke. Familiarekin
edo lagunekin nahigabe sortzen den hezkuntzarekin lotuko nuke irudi hau eta
ikasitakoaren arabera definizio hau hezkuntza informalarekin bat dator.


3-EZ FORMALA: Udalekuak, klasetik kanpo egiten diren ekintzak dira beti ere
irakasle edo monitore batekin. Bertan ez da titulazio edo ziurtagiririk lortzen,
beraz, ez formala dela esan daiteke.


4-INFORMALA: irudi honetan, familia bat ikusten da eta lehen esan bezala,
hezkuntza informala lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako
eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza da
5-EZ-FORMALA: Argi dago eskolaz kanpoko ekintza dela eta irakasle
espezializatu batek ematen dituela klaseak.              Gainera espezializatutako
espazioak erabiltzen dira klase hauek emateko.


6-INFORMALA: Irudian ikusi dezakegunez ez dago irakaslerik, esan genezake
jendearen arteko harremanak sortuko duela hezkuntza hau eta beraz
nahigabeko ekintza izango dela.


7-EZ-FORMALA:       Diapositiba    honetan     komunikabide      desberdinak    ikus
ditzakegu. Komunikabideak era sistematikoan eta profesionaltasunez egiten
dute lan. Zerbitzu desberdinak erabiltzen dituzte, adaptaziorako gaitasun
handia dute eta kanpoko kooperazioak ere parte-hartze handia dute. Gainera
espezializatutako   espazioak     erabiltzen   dituzte    eta   oso   ugariak   dira.
Espezializatutako pertsonek komunikatzen dizkigute gauzak (egunkarietan
idazten dutenak, irratian hitz egiten dutenak, telebistan parte hartzen
dutenak…). Argi dago berritzaileak direla eta estrategia zehatzak erabiltzeko gai
direla. Metodo espezifikoak ere erabiltzen dituzte. Komunikabideek balore
espezifikoen garapenean laguntzen digute.


8-FORMALA: Irudian ikusten dugunez, eskola barruan ematen den hezkuntza
da, ondorioz eraikin espezializatu batean gertatzen da. Hezkuntza sistematikoa,
arrazionala, ordenatua, profesionala, zorrotza eta hurbilekoa da normalean.
Irakasleek metodo desberdinak erabiltzen dituzte hezkuntza mota hau emateko
eta prozedura bat jarraitzen dute. Gainera era planifikatua eta programatua
erabiltzen dute. Etengabeko kontrola eta ebaluazioaz baliatzen dira. Laguntza
ekonomiko handia du eta kohesio handia. Heldutasunera iristen eta baloreen
integrazioan laguntzen digu.


9-EZ-FORMALA: irudian ikusi dezakegun bezala, emakumeak dantza klase
batean daude. Argi eta garbi ikusten da hau eskolaz kanpoko ekintza bat dela.
Dantzatzeko prestatutako toki batean egiten dute klasea, eta klase horiek
horretarako espezializatutako irakasle batek ematen du beraz, ez-formala dela
esan dezakegu.
10-INFORMALA: gure ustez argazki hau informala da, bertan ama bere
alabarekin azaltzen delako laku batean. Alaba modu honetan seguruenik igeri
egiten ikasiko du baina amak ez du alabari igeri egiten irakasteko intentziorik,
alabarekin denbora pasa nahi du, eta nahigabe honek igeri egiten ikasten du,
baina esperientziaren bitartez.


11-INFORMALA: ez dugu uste irudi hau formala edo ez-formala denik, arbelean
ageri denari txukuntasuna... falta zaiolako eta ez delako ezer ulertzen. Eskola
batean egoteko argitasuna, txukuntasuna eta ordena falta zaio, eta eskolaz
kanpoko ekintza batean idazteko baita ere. Beraz, gure ustez arbelean idatzita
dagoena seguruenik norbaitek idatziko zuen, berarentzat eskema moduko bat
egiteko, edo pertsona talde baten artean hitz egiten ari ziren bitartean eskema
idazten joan ziren eta horren emaitza hori da.


12-EZ FORMALA: Irudi hau ez-formala da, hamargarren irudiaren aldean, irudi
honetan irakasteko intentzio bat dagoelako. Haurrak igeri egiten ikasteko,
hauek igerileku txiki batean daude eta irakasle bat daukate.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a 2.ariketa

Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaJuneMateo
 
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaDk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaGarraldakoWebOrria
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzeaLiiide
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Maitane
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogiauzuxunago
 

Semelhante a 2.ariketa (20)

Tutoretza
TutoretzaTutoretza
Tutoretza
 
Bidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gureaBidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gurea
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaDk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
 
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoaBidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 

2.ariketa

  • 1. HEZKUNTZA FORMALA, EZ-FORMALA ETA INFORMALA Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da. Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da. Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorikoa da. 1- FORMALA: bertako irudian, irakasle batek haurrei nola ematen dien klaseak ikus daiteke. Ikasi dugunaren arabera, hezkuntza, zentro batek eskaintzen badu eta honekin ziurtagiri bat lortzen badu, hezkuntza formala izango litzateke. Beraz, eskolako ikaskuntza, hezkuntza formala izango da. 2-INFORMALA: bertan bi guraso beraien semeekin ikus daiteke. Familiarekin edo lagunekin nahigabe sortzen den hezkuntzarekin lotuko nuke irudi hau eta ikasitakoaren arabera definizio hau hezkuntza informalarekin bat dator. 3-EZ FORMALA: Udalekuak, klasetik kanpo egiten diren ekintzak dira beti ere irakasle edo monitore batekin. Bertan ez da titulazio edo ziurtagiririk lortzen, beraz, ez formala dela esan daiteke. 4-INFORMALA: irudi honetan, familia bat ikusten da eta lehen esan bezala, hezkuntza informala lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza da
  • 2. 5-EZ-FORMALA: Argi dago eskolaz kanpoko ekintza dela eta irakasle espezializatu batek ematen dituela klaseak. Gainera espezializatutako espazioak erabiltzen dira klase hauek emateko. 6-INFORMALA: Irudian ikusi dezakegunez ez dago irakaslerik, esan genezake jendearen arteko harremanak sortuko duela hezkuntza hau eta beraz nahigabeko ekintza izango dela. 7-EZ-FORMALA: Diapositiba honetan komunikabide desberdinak ikus ditzakegu. Komunikabideak era sistematikoan eta profesionaltasunez egiten dute lan. Zerbitzu desberdinak erabiltzen dituzte, adaptaziorako gaitasun handia dute eta kanpoko kooperazioak ere parte-hartze handia dute. Gainera espezializatutako espazioak erabiltzen dituzte eta oso ugariak dira. Espezializatutako pertsonek komunikatzen dizkigute gauzak (egunkarietan idazten dutenak, irratian hitz egiten dutenak, telebistan parte hartzen dutenak…). Argi dago berritzaileak direla eta estrategia zehatzak erabiltzeko gai direla. Metodo espezifikoak ere erabiltzen dituzte. Komunikabideek balore espezifikoen garapenean laguntzen digute. 8-FORMALA: Irudian ikusten dugunez, eskola barruan ematen den hezkuntza da, ondorioz eraikin espezializatu batean gertatzen da. Hezkuntza sistematikoa, arrazionala, ordenatua, profesionala, zorrotza eta hurbilekoa da normalean. Irakasleek metodo desberdinak erabiltzen dituzte hezkuntza mota hau emateko eta prozedura bat jarraitzen dute. Gainera era planifikatua eta programatua erabiltzen dute. Etengabeko kontrola eta ebaluazioaz baliatzen dira. Laguntza ekonomiko handia du eta kohesio handia. Heldutasunera iristen eta baloreen integrazioan laguntzen digu. 9-EZ-FORMALA: irudian ikusi dezakegun bezala, emakumeak dantza klase batean daude. Argi eta garbi ikusten da hau eskolaz kanpoko ekintza bat dela. Dantzatzeko prestatutako toki batean egiten dute klasea, eta klase horiek horretarako espezializatutako irakasle batek ematen du beraz, ez-formala dela esan dezakegu.
  • 3. 10-INFORMALA: gure ustez argazki hau informala da, bertan ama bere alabarekin azaltzen delako laku batean. Alaba modu honetan seguruenik igeri egiten ikasiko du baina amak ez du alabari igeri egiten irakasteko intentziorik, alabarekin denbora pasa nahi du, eta nahigabe honek igeri egiten ikasten du, baina esperientziaren bitartez. 11-INFORMALA: ez dugu uste irudi hau formala edo ez-formala denik, arbelean ageri denari txukuntasuna... falta zaiolako eta ez delako ezer ulertzen. Eskola batean egoteko argitasuna, txukuntasuna eta ordena falta zaio, eta eskolaz kanpoko ekintza batean idazteko baita ere. Beraz, gure ustez arbelean idatzita dagoena seguruenik norbaitek idatziko zuen, berarentzat eskema moduko bat egiteko, edo pertsona talde baten artean hitz egiten ari ziren bitartean eskema idazten joan ziren eta horren emaitza hori da. 12-EZ FORMALA: Irudi hau ez-formala da, hamargarren irudiaren aldean, irudi honetan irakasteko intentzio bat dagoelako. Haurrak igeri egiten ikasteko, hauek igerileku txiki batean daude eta irakasle bat daukate.