2. Uraren horniketa
Uraren horniketak ura hartzea, tratatzea, biltzea eta gure etxeetaraino
eramatea esan nahi du.
- Lur azaletik doan urak ibaiak sortzen ditu eta gizakiak urtegiak eraiki ditzake.
- Lur azpira iragazten den urak putzuak sortzen ditu, gizakiak kaptazio modura
erabil ditzakeenak.
3. Urtegiak urak biltzeko ibaien goi ibilguan eraikitako ur biltegi artifizial handiak
dira. Gipuzkoa, herrialde euritsua da eta, populazio-dentsitate altukoa. Urtegiek
kontsumorako ura ziurtatatzeko beharrezkoak dira. Bestalde, urtegien eginkizunen
artean uholdeen arazoa saihestea eta zenbait ibaien emari ekologikoa mantentzea,
udan batez ere, daude.
Bailara batera doazen urak gordetzeko, pareta handi bat eraikitzen da, hau da
urtegiaren pareta edo presa. Pareta hori, Gipuzkoako urtegi gehienetan harri-lubeta
modukoa da, hau da, harri pila bat, bata bestearen gainean eta trapezio itxuran. Harri
hauen gainean eta uraren aldera hormigoi geruza bat dago ur iragazketak saihesteko eta
kanpo aldea landaretzaz estalia dago.
5. Edateko uren araztegiak
Eguneroko bizitzan, etengabe erabiltzen dugu ura. Nahitaezkoa dugu
elikagaiak prestatzeko, edateko, garbitzeko... Urtegietan bildutako urak lohia,
hondarra, landare-hondakinak, metalak, mikroorganismoak (bakterio, birusak...)
izan ditzake. Araztegien zeregina osagai guzti horiek garbitzea da eta ura
edangarria bihurtzea.
Arazketa-prozesua, hiru urratsetan ematen da nagusiki:
1. Metalen ezabatzea
2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua
3. Ura edangarri bihurtzea, desinfektatzea
6. 1. Metalen ezabatzea
Urtegietan biltzen diren menditik datozen urek, metal ugari izaten dute
(burdina eta manganesoa nagusiki), gure osasunerako kaltegarriak izan
daitezkeen kontzentraziotan.
Metal horiek ez dira ikusgarriak uretan disolbatuta datozelako, beraz
ezabatu ahal izateko oxidatu egin behar dira, solido bihurtu. Horretarako,
urari ozono deituriko gas bat nahasten zaio, metal horiekin erreakzionatzen
du eta partikula txiki batzuk sortzen dira (prozesuari ozonizazioa deitzen
zaio).
7. 2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua
Nahasketa ganbara
Uretan datozen partikulak, hain txikiak
izanik, ezin dira hondoratu. Hori dela eta,
lehenik eta behin, erreaktibo kimiko pare
bat nahasten zaizkio urari, partikula horiek
beraien artean elkartzeko, handiagoetan
bihurtuz hondoratu daitezen.
Dekantazioa
Ura ontzi handi batzuetara eramaten da,
dekantagailuetara. Bertan, partikula
solidoak hondoratu egiten dira eta
gainazalean dagoen ur garbiagoa hurrengo
tratamendura pasatzen da. Zikinen % 80-
90 kendu dugu.
Iragazketa
Iragazketa, hondarrezko iragazkietan
egiten da eta horrela, txikiegiak
izateagatik dekantatu ezin izan duten
partikulak jasotzen dira. Hondarrezko
iragazki hauek, 1 m-ko lodiera dute gutxi
gora-behera eta 1 mm.ko diametroko
hondar-aleez osatuak daude. Ur garbia
azpitik jasotzen da.
Iragazki hauek, 48 orduro garbitzen dira
aireaz eta urez, bakterioak hazteko leku
egokia baitira.
8. 3. Desinfektatzea
Ez da gauza bera ur garbia eta edateko ura. Desberdintasuna
uretan dauden mikroorganismoetan datza. Hauek ezabatzeko eta horrela
ura desinfektatzeko kloro gasa eransten zaio urari depositura pasa aurretik.
Fluorazioa
Ikusi dugun prozesuaz gain, Gipuzkoako araztegi gehienak urari
fluorra eransten diote haurren hortzen txantxarraren aurka.
9. Uraren saneamendua
Uraren kutsadura guztioi eragiten digun arazoa da, eta guztiok lagundu
dezakegu konponbideak aurkitzerakoan.
Zeintzuk izan ohi dira kutsadura-iturriak?
- Industri jarduerak.
- Garraiabideak.
- Etxebizitzak.
- Nekazaritza-abeltzantza jarduerak.
Zorionez, kutsaduraren zati handi bat, ibaietan gertatzen diren prozesu
naturaletan desagertzen da. Baina ez guztia, gaur egungo kutsadura-maila
altua da eta ibaiek ez dute nahiko luzera dena garbitu ahal izateko. Hori da
hondakin-urak garbitzeko araztegiak sortzearen arrazoia. Hauek, ibaietan
gertatzen den autoarazketa naturala antzeratzen dute, hauei lagunduz eta aldi
berean gu guztioi.
10. Hondakin urak biltzeko sistema
Estolderia-sarea
Espaloi eta errepideen azpian
dagoen hodien sareak osatzen
du. Gure etxeetatik abiatu eta
hondakinuren araztegiraino doaz.
Arazketa
Hondakin-urak kolektore orokorrean
joaten dira araztegiraino.
Bertan gertatzen den arazketa-prozesua,
hiru ataletan sailkatu daiteke:
- Aurre-tratamendua edo tratamendu fisikoa
- Tratamendu biologikoa
- Lohien tratamendua
11. Tratamendu fisikoa
Tratamendu honen bidez, uretan ikusten diren solidoak
kentzen dira (plastikoak, hondarrak, koipeak,
janarihondarrak, egur-zatiak...) lodiera ezberdineko
burdinsareen bidez.
Ur zikina putzu batera iristen da. Bertan, sare bat dago
goitik behera, hondakin solido handienei pasatzen uzten
ez diena eta koilara handi bat edo “Arkimedesen
torlojua”(*), hondakin horiek edukiontzi batera
ateratzeko.
Putzutik ura beste altuera batera ponpatu egiten da,
araztegiko garaiera handiena lortuz eta hortik aurrera,
tratamendua grabitatez jarraitzeko, behin araztua ibaian
isuri arte.
Sareetatik pasa ondoren, ura depositu batzuetara doa,
non airea gehitzen zaio, uretan dauden hondarrak eta
koipeak bereizteko. Hondarrak deposituaren hondora
doaz eta koipeak ur gainean geratzen dira. Batak zein
besteak bereizturik biltzen dira eta ahalik eta ur gehien
kentzen zaie, edukiontzian zabortegira eraman ahal
izateko.
Ondoren, lehenengo dekantazio bat dago non, ur
hauetan dauden lohiak dekantatu, hondoratzen dira. Lohi
hau lohi lodigailu izeneko ontzira bidaltzen da ur gehiena
kendu ahal izateko araztegitik atera aurretik.
12. Izenak dion moduan, izaki bizidun multzo
handi batek, mikroorganismoak, parte hartzen du
ura arazten.
Ura depositu batzuetara pasatzen da non
izaki bizidun multzo bat (birusak,bakterioak... )
uretan dagoen materia organikoa (*) eta
gorputzeko hondakinak garbitzeaz arduratzen da.
Urari kentzen zaion zikin honek lohi moduko bat
sortzen du.
Ondoren ura beste dekantagailu batzuetara
pasatzen da eta bertatik, sorturiko lohiak lohi
flotagailura bidaltzen dira, gainazalean geratzen
den ura ibaira isurtzen delarik. Lohi hauen zati bat
aurreko deposituetara birzirkulatzen da, bertan
beharrezkoa den bakterio kopurua mantendu ahal
izateko.
Tratamendu biologikoa
13. Uretatik kenduriko zikinkeriaren gehiengoa lohi hauetan gelditzen da. Gai kutsatzaile eta
ur asko dute.
Lohien tratamenduan, desinfektatu eta lehortu egiten dira, baina horretarako lohia
prozesu desberdinetatik pasatzen da.
Lehenengo dekantaziotik ateratzen diren lohiak lohi lodigailu batera doaz , bertan,
lohiak grabitatez deposituaren hondora erortzen dira eta duten uraren zati bat goialdean
gelditzen da.
Bigarren dekantaziotik ateratzen diren lohiak, flotagailu batera eramaten dira. Prozesua
desberdina da, azpitik airea sartuz, lohiak flotatu eta gainazalean geratzen dira.
Ondoren, bi lohiak nahastu egiten dira eta liserigailua (digestorea) deituriko depositu
handi batetara pasatzen dira. Bertan, gutxienez 20 egun egon behar dute eta 32 eta 35ªC-
tako tenperatura iraunkor batetan bakterio batzuk lohia desinfektatzen dute. Prozesu
honetan, gasa (metanoa, karbono dioxidoa) sortzen da.
Denbora hori igaro ondoren, lohia, jadanik gai kutsatzailerik gabe, beste lodigailu batera
pasatzen da eta handik lehortzeko sistema batera. Azkenik, lohia edukiontzietan jaso eta
zabortegira eramaten da.
Lohien tratamendua