SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 15
Baixar para ler offline
UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO
ESTRATEGIA
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    SARRERA




    Mundu Mira Kooperatibatik, Urola Kostako Mankomunitateari egindako
    proposamena da hau. Abiapuntua, kanpotik ikusten denetik, baina baita, gure
    eragileek zuzenean eta zeharka mankomunitatearekin egin izan duen lanean
    oinarritzen da.



    ZERTARAKO MANKOMUNITATEA?
    Urola Kostako mankomunitateak eta, oro har, gainerako guztiek ere, birplanteamendu
    bat behar dute. Zertarako sortu ziren, baina zertarako nahi ditugun ebatzi beharko
    litzateke. Ze zerbitzu partekatu nahi dituzten herriek: enplegua hor dago, baina... turismo
    eta euskara zerbitzuak ere partekatu behar al dituzte? Baliabideen errentagarritasuna
    bilatu beharko da: hondakinen apustuari heltzeko eta enplegu plan serio eta bideragarri
    bat izateko. Horretan guztian, herrien ekarpen ekonomikoa berraztertu beharko
    da (nola dauden jakinik) eta mankomunitateak bere egiteko eta funtzioak zehaztu
    beharko ditu, dituen eta izango dituen baliabideak, bere helburuetara zehazteko.

    Mankomunitatearen figurak ere behar du komunikazioa baina. Herritarren % handi
    batek ez daki ze funtzio betetzen duten mankomunitateek. Zarauzko udalak, herritarren
    zergetatik, milioi bat euro jartzen baditu, mankomunitateari agerpen publiko sendoago
    bat izatea dagokio, eta udalen aurretik joango ez bada ere, haien sostengu lana
    egitea hainbat esparrutan, eta babes gisara jokatu beharko luke, ondorioz, haiekin
    komunean politikak bideratuz eta elkar-eragile bihurtuz.




                                                                                              1
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    SARRERA




    HONDAKINEN KUDEAKETA
    Zalantzarik gabe, hondakinen kudeaketa da mankomunitateek, eta baita Urola Kostako
    mankomunitateak ere, esku artean duten patata beroa. Hemen, mankomunitateak,
    iniziatiba eraman behar du hainbat aspektutan: hondakinen gaiaren lidergo morala,
    erreferentzia izatearen ardura udalei arinduta (Urola Kostako udalak nola dauden
    kontuan hartuta). Sentsibilitate eta prebentzio kanpainetako ardura berea da. Eta,
    horretaz gainera, soluzio praktikoak irudikatu behar ditu (komertzioetako organikoa
    jaso...) AABz gainera.

    Nolabait esan, egun gauden AAB bai ala ez eskematik atera, eta hondakinen eztabaida
    epe luzeagoko beste parametro batzuetan kokatu behar du, bide orri eta irtenbide
    integral bat irudikatuz. Bisio baten falta ere badago ondorioz. Orain arte ikuspegi
    orokorrik gabe, bide orririk gabe, partxeatzen aritu denaren sentipena du herritarrak:
    orain erabaki bat, gero beste bat, baina herritarrak ez du norabide jakin batean, bide
    orri zehatz batean lanean ari denaren sentipenik.

    Oposizioa ere indartsua izaten ari da, baina horregatik, bide orria izatea are
    garrantzitsuagoa da. Norantz joan nahi du mankomunitateak? Herritarrak horren jakitun
    izan behar du, gardentasunagatik, baina mankomunitateak ere Zero Zaborrerantza,
    bere inplikazioa eta jokaera aktiboa eskatuko duelako.

    Horretarako, hurrengo 5 urterako bide orri definituago bat erakutsi behar die
    mankomunitateak. Eta hori diseinatu, komunikatu eta saldu behar egin behar da. Baina
    ez komunikazio aldetik bakarrik (prentsaurreko, prentsa ohar, web orri, triptiko…) :
    hori Xabierrek egin dezake eta egiten du. Gidaritza, ikuspuntu eta oinarri politiko
    bat behar du, ikuspegi ekologiko, ekonomiko, eta berriz diot, politikoak ere kontuan
    hartuko dituena.

    5 urterako bide orri definituago baten bila, ardatz garrantzitsua izango da Urtetako
    zabortegiaren itxiera kudeatzea. 2014ko abendurako iragartzen da eta inguruko
    bizilagunak kexu ditu. Ez da lanik egin horren larritasuna, egokitasuna, izango dituen
    ondorio positiboak, baina herritarrengan etorri beharko duen aldaketa ikusarazten.


                                                                                         2
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    KOMUNIKAZIOA




    MUNDU MIRA KOOPERATIBAk komunikazioa du giltza eta jakituria. Horregatik, une
    oro, ikuspuntu komunikatibo eta politiko batetik planteatuko ditu gai hauek, jakinik
    politika/komunikazioa harremana lausoa dela maiz, eta zail direla ezberdintzen
    bataren eta bestearen eskumenak.

    Komunikazio estrategia sendoa izateak herritarrek eta mankomunitateko langileek
    lana hobeto ezagutu eta uler dezaten balio du.

    Halako estrategia bat ez da mugatzen ‘zer egin dugun’ esatera. Herritarrekin eta
    mankomunitateko langileekin lotura egitea bilatzen du, haien aurrean egindakoa
    ‘zergatik egin dugun’ eta ‘nor garen’ azalarazten laguntzen baitu. Komunikazio estrategia
    sendo batek erakundearen irisgarritasuna errazten du eta erakundearen jardunaren
    inguruko ulermena eta atxikimendu emozionala bilatzen ditu, haren ekinbide guztiak
    modu koherentean eta norabide jakin baten barruan marrazten dituelako.

    Urola Kostako Mankomunitateak horretarako, alde batetik, prentsa bulego bat eta
    bestetik, aholkularitza zerbitzuen lehiaketak itxiak atera ditu. Ezinbestekoa da gure
    iritziz, batak eta besteak harreman zuzena izatea ez ezik, modu elkar osagarrian
    lan egitea. Batetik, aholkularitza zerbitzuari, UKUEk arlo komunikatiboan eraman
    beharreko estrategia eta ildoak ardaztea egokituko zaio, eta prentsa kabineteari (egun
    Xabierrek egiten dituelarik lanok jardun erdiz) hauek aurrera eramatea eguneroko
    lanarekin, hala nola, prentsa oharrak idatziz, kazetariekin unean uneko harremana
    izanez, web orriari eta sare sozialei etekina ateraz eta Udalaren kudeaketari dagokion
    ohiko gaien jarraipena eginez.

    Dena dela, prentsa-bulegoko lan horri dimentsio komunikatibo osatuagoa ematearen
    beharra nabarmendu nahi dugu, UKUEk komunikazio estrategia sendoa gauzatu eta
    aurrera begira ildo berriak garatu ahal izateko, bai barnera eta bai kanpora begira.

    Aholkularitza komunikatiboak, beraz, prentsa bulegoa norabide zehatz batean kokatzea
    du helburu, besteak beste.


                                                                                            3
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    KOMUNIKAZIOA




    KOMUNIKAZIOA: LAN PROGRAMAREN GILTZARRIA
    MUNDU MIRA KOOPERATIBAren iritziz, gobernu taldeak mankomunitatearen balio
    sinbolikoa gorpuzten duen neurrian, eta orain arteko kudeaketaren ardura bere gain
    hartzea dagokiolako, parte hartze aktiboagoa izan behar du komunikazio estrategia
    horretan. Herrietan dagoen kapital sinbolikoa mankomunitateari itzuli beharko
    litzaioke, horrela, gure ustez, UKUEren kudeaketaren inguruko hautemate publikoa
    indartuta aterako delako. Hala, gobernu taldearen komunikazioari dagokion lanketa
    estrategikoki kudeatu beharrekoa iruditzen zaigu.


    KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA
    Urola Kostako Mankomunitateak barne eta kanpo komunikaziorako duen estrategia
    sendotzeko komunikaziorako aholkularitza teknikoaren zerbitzua eskainiko du MUNDU
    MIRA KOOPERATIBAk, beti ere, prentsa bulegoarekin batera elkarlanean, ekimen
    komunikatibo osatuagoa lortu ahal izateko.

    Aholkularitza emankorra garatzeko honako ildoak jarraituko ditu:

    a) Komunikazio estrategia nagusia ezarri eta mankomunitatearen ekimen
    zehatzak sustatu. Hala nola, lehendakariaren ardatzak nola denboran hala garrantzian
    kokatu. Hauen antolaketa, mezua eta egikaritzea jarraitu, baina batez ere, aholkulari
    bezala, herritarrengana heltzeko estrategiak garatuko ditu, hauekin batera elkarlana
    sustatzeko.

    b) Mankomunitatearen kudeaketaren adierazpen komunikatiboa indartu.
    Eguneroko jardunari ahalik eta etekin komunikatibo handiena atera behar zaio.
    Horrek ez du derrigorrez esan nahi ikuspegi mediatiko batetik aztertu behar denik
    guztia. Ekimen politikoa eskuratuta, komunikazioa berez dator, prentsa oharrik gabe
    herritarrek ekimen zehatz baten berri izan dezakete, oso aldeko jarreraz.


                                                                                        4
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    KOMUNIKAZIOA




    Beraz, guztia ez da mediatikoa, baina komunikazioa martxan jartzen dugun heinean
    herritarrari eta herriko hainbat eragileri udal gobernuaren zein alkatearen jardunaren
    berri iritsi behar zaio. Gobernu taldeari eta prentsa bulegoko arduradunari egun egiten
    duten lanari “lan gehiago” eta norabide egokian eranstea da helburua.

    c) Gobernu taldearen aitzindaritzan sakondu. Lehendakaria, eta gaiaren arabera,
    dagokion arduraduna, subjektu bihurtu eta indartu egingo dugu. Gobernu taldeak eta
    herrietako alkateek ordezkatzen dituzte mankomunitatearen baloreak, politika egiteko
    moduak eta sentsibilitateak.

    d) Lehendakariaren aholkulari lanak egin. Mankomunitateak esku artean dituen
    lanen inguruko informazioaz baliatuz gero, gaien inguruko aholkularitza eskainiko du
    aholkularitza teknikoak. Komunikazio aholkularitza, jakinik, aipatu bezala, politika/
    komunikazioa bikotea askotan eskutik helduta doazela. Aholkularitza teknikoak
    profesionaltasuna, dedikazioa eta diskrezioa ziurtatzen ditu. Zerbitzu honen baitan
    sartuko litzateke, besteak beste, bilera garrantzitsuak, elkarrizketak, prentsaurrekoak
    edota bilkurak prestatzea eta horietarako argudiotegiak lantzea.

    e) Krisi egoerak kudeatu. Sor liteken edozein ezusteko, istripu, gertakariren kudeaketan
    aholkularitza teknikoa bertako parte izango da. Horretarako krisi batzordeko kide
    izango da eta deitutako bileratan parte hartuko du.

    f) Norabide edo narrazio bat indartu. Hasieran, eta komunikazioaren logikak
    aipatu ditugunean, dena ez dela jarraipen mediatikora mugatzen esan dugu.
    Mankomunitatearen ardura da herriak, gai jakin batzuetan, norabide egoki batean
    kokatu eta hau herritarrei aurkeztea. Herritarrek hurrengo lau urtetan nonbaitetik beste
    norabaiterako bidea egingo dutela ikusarazi behar dute, eta hartuko diren erabaki
    eta gertatuko diren aldaketa guztiak norabide eta zentzu horretan gertatuko direla.
    Komunikazio aholkularitzak, egunean eguneko lanak, testuinguru eta norabide jakin
    horretan kokatu beharko ditu eta herritarrek, une oro, argi izan beharko dute, Udal
    Gobernutik hartzen diren erabaki guztiak, norabide eta kontzientzia jakin batekin
    hartzen direla.


                                                                                           5
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    FUNTZIONAMENDUA




    Hau jakinik, MUNDU MIRAren funtzionamendua honakoa litzateke:

    1.- Lehendakariarekin egunero bilduko gara eta, horrez gainera, Batzordeen arteko
    koordinazio bilerarik balego bertan parte hartuko dugu.

    2.- Komunikazio Plangintza orokorra egingo da prentsa bulegoko arduradunarekin
    batera. Prentsa bulegoko arduradunarekin sortu beharreko harremana oso estua
    izango da.

    3.- Plangintzak beti lehendakariaren onespena beharko du.

    4.- Aipatu bileretan egoteko edota koordinazioa eramateko gure jarduna presentziala
    izango da.

    5.- MUNDU MIRAko arduradunak telefono irekia izango du. MUNDU MIRA UKUEren
    zerbitzura egongo da urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan, gerta daitekeen
    edozein gertakari edo larrialdiren aurrean aholkularitza edota asistentzia emateko.

    6.- Mundu Mirak aholkulari tekniko bat jarriko du espresuki UKUEren aholkularitza
    lanak egiteko.

    7.- Hiruhilero egindako lanaren txostena aurkeztuko dio dagokion arduradunari.




                                                                                      6
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    LEHENTASUNAK




    Urola Kostako Mankomunitateari honako urtebeteko egutegia kudeatzea proposatzen
    diogu. Lanketa honen baitan sartuko lirateke: egutegia zehatzago diseinatzea,
    lehendakaria aholkatzea hau egikaritzeko eta jarraipena egitea, egutegi hori betetzen
    den edo ez ikusteko, eta arazorik balego, alternatibak planteatzeko edo zehazteko.

    Mundu Mirak proposatzen duena, zentzu horretan, honakoa da:

    a) Mankomunitatearen marka indartu. Mankomunitateak bere identitatea aurkitu
    behar du egitura eta erakundeen sare honetan. Bere funtzioak definitu behar ditu, eta
    hori behar du, urrats berriak. Horretarako, funtzioen argiketa bat egin behar du.

    b) Lehendakariaren funtzio politiko eta publikoa indartu. Mankomunitatearen
    funtzioak argitzearekin batera, eta lidertza hartu nahi badu, lidertza horrek, erakunde
    bat, baina aurpegi publiko bat ere izan behar du jendaurrera agertzeko, baina
    jendarteak ere erakundea pertsona batekin identifikatu dezan. Amaiaren funtzioak
    indartuko dira, argudiotegiak landuz eta azpi komunikatiboa emanez.

    c) Hondakinen kasurako bide-orria. Hondakinena izango da, aipatu bezala,
    mankomunitatearen patata beroena, eta lehentasunez heldu beharko duen gaia.
    Zentzu horretan, eta norabide bat markatzeko, lehentasunezkoa du mankomunitateak
    bide orri bat izatea hurrengo bost urteei begira, sistema aldaketaz haruntzago. Bide
    horretan, Mundu Mirak, Urola Kostako Mankomunitatearen oniritzirik balu, Katalunian
    Zero Zabor politiketan adituak direnekin lan egingo luke, eskualde osorako Zero
    Zabor politiken garapen posibleak aztertzeko, Atez Ateko bilketa sistemaz haratago
    (honen bideragarritasun plana egina duela jakinik). Bide orri horren funtsetako bat,
    nagusiena, Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako biztanleei hondakinen inguruko
    bisio bat aurkeztea izango da, herri bakoitzaren ezaugarriak geografiko/ekonomiko/
    sozial eta baldintza politikoak kontuan hartuz.




                                                                                          7
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    LEHENTASUNAK




    d) Atez Ateko bilketan murgilduko diren herriei babes handiagoa: San Marko
    Mankomunitatea erabakigarria izan zen Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Atez Ateko
    ezarketetan. Urola Kostako mankomunitateak ere, Zumaiari batez ere, une honetan era
    guztietako babesa eskaini behar dio. Nola azpiegitura, komunikazio edo ekonomikoa.
    Egoera soziala nolakoa den aztertuta, eta Zumaiaren itzalera, ondo egitera, Getaria
    ere animatu baitaiteke lan honetara.

    e) Prebentzio lana + berrerabili eta birziklatu. Orain arteko lana heldu eta
    biderkatu beharko du, beti ere hondakinen kasuan eramango duen bide orri, bisio eta
    narrazioaren baitan, eta hortik atera gabe, helburu jakin batera heltzeko. Sentsibilizazio
    kanpainak, irtenbide praktikoak landu beharko ditu. Urrats honetan kokatuko
    genituzke autokonpostaje komunitarioa, eskola berdeak, Zero Zabor hondartzak,
    komertzioguneetatik hondakin organikoa jasotzeko bitartekoak jartzea eta abar…


    Bost helburu hauek zehaztu eta gauzatzeko, eta bereziki, alor batzuetan
    mankomunitateak izan beharreko lidertza eta erreferentzialtasuna izateko, eta aipatu
    udalei itzuli beharreko zerbitzuen efikazia bermatzeko plan bat aurkeztuko luke, hau
    bide egokian eramateko aholkularitza eta jarraipena ere eskainiko lukeelarik.




                                                                                             8
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    PLANGINTZA




    EGUTEGI PROPOSAMENA
    Hilabeteko eskema batean funtzionatuko genuke. Horrek aukera emango ligukeelako,
    gure helburuak hilabetez hilabete ebaluatzeko, eta zer moduz goazen neurria hartzeko.

    URTARRILA: Mankomunitatearen eta udalen arteko harremanak indartu. Eskumenak
    bereizi: zer egingo du mankomunitateak eta zer udalak, bakoitzaren organo eta
    espektatibak definituz. Hondakinen kudeaketaren inguruko azterketa: 2012ko bilketa
    selektibo tasak aurkeztu herriz herri: txostena definitua + irakurketa. Azterketa abiarazi
    udari begira, turismo gune garrantzitsuetan (hondartzak eta ingurunea...) Zero Zabor
    politikak ezartzeko.

    OTSAILA: Hondakinen 2012ko bilketa selektibo tasa aurkeztu ondoren. Urtetako
    zabortegiaren itxiera kudeatzeko lanetan hasi. Eskualdeko udalei, itxierarekiko harturiko
    konpromisoa berretsi eta horretarako urratsak iragarri. Herritarrekin zabortegietara
    bisitak + sentsibilizazio lana.

    MARTXOA: Eskualdeko paperontzi guztiak selektiboki biltzeko prestatzeko kanpaina
    prestatzea. Aztertu egin behar elkarlanean egin daitekeen Foru Aldundiarekin +
    GHKrekin + .... Sentsibilizazio kanpaina errefusa gutxitzeko: “ziur zaude hemen
    uztekoa dela?/ ¿Estás seguro de que debes dejarlo aquí?” Lehen hiruhilabeteko
    bilketa selektibo tasak eman.

    APIRILA: Higiezinak eta altzariak jasotzeko etxez etxeko zerbitzua jarri indarrean,
    kalera ateratzea debekatuz hondakinak. Mankomunitateko brigadarekin, Usurbilgo
    estilora, etxean jasoko zaio jendeari ordua hartuz eta 15 euro ordainduz. Eskualdeko
    zerbitzua + enplegua sortzeko.

    MAIATZA: Autokonpostajerako bigarren kanpainarako deialdia. Lehenaren balantzea
    egin. Udal baratza guztietan autokonpostajea egiteko kanpaina. Organikoa sustatzeko
    kanpaina: “lurrak emandakoa lurrari itzuli, berriz jasotzeko”.


                                                                                             9
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    PLANGINTZA




    EKAINA: Udako ZZ plana aurkeztu: Hondartzak + turismo guneak. Hiru hilabeteko
    balantzea egin: bilketa selektibo tasa aurkeztu.

    UZTAILA-ABUZTUA: Udako ZZ planaren jarraipena egin + komunikazioa.

    IRAILA: Eskualdeko eskoletan “eskola berdea” proiektua abian jarri. Udako ZZ
    planaren ebaluazioa egin. Hiru hilabeteko datuak: bilketa selektibo tasa aurkeztuz.

    URRIA: Komertzioei kartoia atez ate biltzeko kanpaina. Industriaguneak atez ate
    biltzeko kanpaina. Jatetxe eta tabernei organikoa jasotzeko baliabideak jartzea.

    AZAROA: Urteta, azken urtea: kanpaina abiatu: irteera dataren hurbilpenagatik
    hondakinen kulturan aldaketa behar dela, datorrela irudikatuz eta zabortegiaren itxiera
    ekarriz.

    ABENDUA: urtearen balantzea eta hurrengo urterako asmoak iragarri.




                                                                                         10
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    AABren EZARPENA




    Egitekoen zerrendan aipatu bezala, ezinbestekoa izango da mankomunitateak paper
    aktiboa jokatzea AABko ezarpena egingo duten eskualdeko herrietan (Zumaian, orain
    arte).
    	
    Zentzu horretan, bideragarritasun planen azterketa egiten ez ezik,komunikazio
    lanketan, sentsibilizazio eta azpiegitura kanpainetan lan handia egin behar du
    mankomunitateak.

    Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide
    politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako
    antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du.




                                                                                    11
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    BIDE ORRIA




    Zabortegiaren itxierari loturik eta Udako ZZ plangintzaren bidetik, garrantzitsua litzateke
    mankomunitateak eskualde osorako bide orri bat aurkeztea, hurrengo urtetarako
    helburu etiko, ekologiko, ekonomiko eta programatikoekin. Horren definizioan, jakina,
    Mundu Mira modu aktiboan arituko litzateke.

    Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide
    politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako
    antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du.




                                                                                             12
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    ZEHAZTAPENAK




    MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, San Marko mankomunitatean, Urola Erdiko Lapatx
    zabortegian, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Lapatxen, hondakinen kudeaketaren
    inguruko politiketan duen esperientziagatik, honako ardurak hartuko ditu beraz:

    a) Udari begira eta eskualdeko herriak Zero Zabor norabidean kokatzeko azterketa bat
    indartzeko kanpoko eragileekin bide orri bat zedarritzea, herri bakoitzaren egoerara
    moldatuko dena, eta mankomunitatearen irizpideak aintzat hartuko dituena.

    b) Kanpainak diseinatu eta egikaritzea:

    	

                 Urtetako zabortegia ixtera bideratutako kanpaina, sentsibilizazioa landuz
                 eta bisitak 	 antolatuz.

                 Errefusa gutxitzeko kanpaina. “Ziur hemen dela?” kanpaina: herri
                 bakoitzak duen eta izango duen bilketa sistemaz gaindi, arazoaren funts
                 nagusiena errefusa kopurua jaistean oinarritzen da. Horregatik, errefusa
                 gutxitzeko kanpaina baten beharra ezinbestekoa dela uste dugu. Herritarrari
                 bestelako kanpainekin gogorarazten zaio hondakin bakoitza non utzi behar
                 den, baina honek, errefusa gutxitzearen garrantzian sakonduko luke,
                 gainerako edukiontzietan hondakinak uzteko premiarekin batera. Kanpaina
                 hau edukiontzietan itsasgarriekin garatuko litzateke eta garapena izango
                 luke prentsan eta sare sozialetan. Usurbilen, komunikabideetan, herritarren
                 galde eta erantzunak jasotzeko leihotxo bat jartzen genuen, birziklatzeko
                 orduan herritarrek zituzten zalantzak argitzeko. Besteren artean, horrelako
                 zerbait egitea proposatuko dugu.




                                                                                          13
UKM estrategia
UROLA KOSTAKO
    MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
    ZEHAZTAPENAK




                 Altzariak etxean jasotzeko zerbitzua. Hemen zerbitzua antolatzeko
                 aholkularitza eskainiko litzateke, mankomunitateak eskura dituen
                 baliabideak baliatuz, eta aurkezpenkanpaina bat diseinatuko litzateke,
                 zerbitzua jendaurrean aurkezteko.

                 Autokonpostajerako kanpaina. Lehen olatuan batu direnen balantzea egin,
                 eta maiatzerako bigarren olatu bat prestatu ezaugarriak autokonpostajerako
                 baldintzak bete baina izen eman ez zutenekin. Bigarren olatu honetan
                 auzokonpostaren aukera indartu. Herri txikietarako (Aia) kanpaina berezia
                 bideratu, baserri eta landa eremuko etxe guztietara heltzeko. Kanpaina
                 honek bideo eta diseinu babesa beharko luke.

                 Turismo guneetarako kanpaina. Turismo guneetarako Zero Zabor
                 kanpaina bat diseinatu. Irizpide argiekin.

                 Eskola berdeak. Proiektua mahaiaren gainean du Mankomunitateak.
                 Irailean, kurtso hastapenarekin batera jartzea litzateke asmoa. Eskola
                 berdeen egitasmoa, Agenda 21 eta mankomunitateak berak daraman
                 ildoaren baitan txertatuko litzateke, sentsibilizazioa, pedagogia eta neurri
                 zuzentzaileak zehaztuz.




                                                                                           14
UKM estrategia

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Chequeo medico
Chequeo medicoChequeo medico
Chequeo medicoBernardita
 
Mutações do design
Mutações do designMutações do design
Mutações do designAnderson Penha
 
O subconsciente
O subconscienteO subconsciente
O subconscienteJNR
 
"Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol...
"Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol..."Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol...
"Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol...Suelybcs .
 
Livro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristo
Livro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristoLivro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristo
Livro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristoJosenildo Viana
 
Plano e estratégias de ensino gestão pessoas
Plano e estratégias de ensino   gestão pessoasPlano e estratégias de ensino   gestão pessoas
Plano e estratégias de ensino gestão pessoascleiçon graf
 
Grafficación historia.
Grafficación historia.Grafficación historia.
Grafficación historia.titaiosef
 
Las grandes aportaciones de las tic
Las grandes aportaciones de las ticLas grandes aportaciones de las tic
Las grandes aportaciones de las ticrascael10
 
Perspectiva universidad
Perspectiva universidadPerspectiva universidad
Perspectiva universidadsuanluvaju
 
Alerta sobre Cerveja.pps
Alerta sobre  Cerveja.ppsAlerta sobre  Cerveja.pps
Alerta sobre Cerveja.ppsJNR
 
Violencia Familiar
Violencia FamiliarViolencia Familiar
Violencia FamiliarPaola
 
Organización del computador
Organización del computadorOrganización del computador
Organización del computadorGERARDO ALFONSO
 
Estilo de parendizaje
Estilo de parendizajeEstilo de parendizaje
Estilo de parendizajejeissondiana
 
Anemia macrocítica megaloblástica
Anemia macrocítica megaloblásticaAnemia macrocítica megaloblástica
Anemia macrocítica megaloblásticaXanat Ferreyro Davis
 
Diapositivas gh blog
Diapositivas gh blogDiapositivas gh blog
Diapositivas gh blogesmoes17
 
A pedagogia do amor
A pedagogia do amorA pedagogia do amor
A pedagogia do amorJNR
 
Galileo
GalileoGalileo
GalileoTania
 

Destaque (20)

Chequeo medico
Chequeo medicoChequeo medico
Chequeo medico
 
Mutações do design
Mutações do designMutações do design
Mutações do design
 
O subconsciente
O subconscienteO subconsciente
O subconsciente
 
Caso de Estudio
Caso de EstudioCaso de Estudio
Caso de Estudio
 
"Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol...
"Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol..."Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol...
"Fontes de indexação para periódicos científicos", Palestra de Gildenir Carol...
 
Livro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristo
Livro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristoLivro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristo
Livro ebook-como-meditar-na-paixao-de-cristo
 
Plano e estratégias de ensino gestão pessoas
Plano e estratégias de ensino   gestão pessoasPlano e estratégias de ensino   gestão pessoas
Plano e estratégias de ensino gestão pessoas
 
Grafficación historia.
Grafficación historia.Grafficación historia.
Grafficación historia.
 
PERFILES CRIMINALES
PERFILES CRIMINALESPERFILES CRIMINALES
PERFILES CRIMINALES
 
Las grandes aportaciones de las tic
Las grandes aportaciones de las ticLas grandes aportaciones de las tic
Las grandes aportaciones de las tic
 
Perspectiva universidad
Perspectiva universidadPerspectiva universidad
Perspectiva universidad
 
Alerta sobre Cerveja.pps
Alerta sobre  Cerveja.ppsAlerta sobre  Cerveja.pps
Alerta sobre Cerveja.pps
 
Violencia Familiar
Violencia FamiliarViolencia Familiar
Violencia Familiar
 
Organización del computador
Organización del computadorOrganización del computador
Organización del computador
 
Estilo de parendizaje
Estilo de parendizajeEstilo de parendizaje
Estilo de parendizaje
 
Anemia macrocítica megaloblástica
Anemia macrocítica megaloblásticaAnemia macrocítica megaloblástica
Anemia macrocítica megaloblástica
 
Diapositivas gh blog
Diapositivas gh blogDiapositivas gh blog
Diapositivas gh blog
 
A pedagogia do amor
A pedagogia do amorA pedagogia do amor
A pedagogia do amor
 
Galileo
GalileoGalileo
Galileo
 
Gastronomia Jan 2010
Gastronomia Jan 2010Gastronomia Jan 2010
Gastronomia Jan 2010
 

Semelhante a Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugumundu-mira-kooperatiba
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola euBakeola
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...IntegraLocal
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaekthuhezi
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaE-idazkaritza
 
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganIrekia - EJGV
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakmundu_mira
 
Parte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaParte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaIrekia - EJGV
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaSERSO San Viator
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakIrekia - EJGV
 

Semelhante a Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean (20)

Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektua
 
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
 
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begiraMundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Parte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaParte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gida
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
 

Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean

  • 2. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA SARRERA Mundu Mira Kooperatibatik, Urola Kostako Mankomunitateari egindako proposamena da hau. Abiapuntua, kanpotik ikusten denetik, baina baita, gure eragileek zuzenean eta zeharka mankomunitatearekin egin izan duen lanean oinarritzen da. ZERTARAKO MANKOMUNITATEA? Urola Kostako mankomunitateak eta, oro har, gainerako guztiek ere, birplanteamendu bat behar dute. Zertarako sortu ziren, baina zertarako nahi ditugun ebatzi beharko litzateke. Ze zerbitzu partekatu nahi dituzten herriek: enplegua hor dago, baina... turismo eta euskara zerbitzuak ere partekatu behar al dituzte? Baliabideen errentagarritasuna bilatu beharko da: hondakinen apustuari heltzeko eta enplegu plan serio eta bideragarri bat izateko. Horretan guztian, herrien ekarpen ekonomikoa berraztertu beharko da (nola dauden jakinik) eta mankomunitateak bere egiteko eta funtzioak zehaztu beharko ditu, dituen eta izango dituen baliabideak, bere helburuetara zehazteko. Mankomunitatearen figurak ere behar du komunikazioa baina. Herritarren % handi batek ez daki ze funtzio betetzen duten mankomunitateek. Zarauzko udalak, herritarren zergetatik, milioi bat euro jartzen baditu, mankomunitateari agerpen publiko sendoago bat izatea dagokio, eta udalen aurretik joango ez bada ere, haien sostengu lana egitea hainbat esparrutan, eta babes gisara jokatu beharko luke, ondorioz, haiekin komunean politikak bideratuz eta elkar-eragile bihurtuz. 1 UKM estrategia
  • 3. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA SARRERA HONDAKINEN KUDEAKETA Zalantzarik gabe, hondakinen kudeaketa da mankomunitateek, eta baita Urola Kostako mankomunitateak ere, esku artean duten patata beroa. Hemen, mankomunitateak, iniziatiba eraman behar du hainbat aspektutan: hondakinen gaiaren lidergo morala, erreferentzia izatearen ardura udalei arinduta (Urola Kostako udalak nola dauden kontuan hartuta). Sentsibilitate eta prebentzio kanpainetako ardura berea da. Eta, horretaz gainera, soluzio praktikoak irudikatu behar ditu (komertzioetako organikoa jaso...) AABz gainera. Nolabait esan, egun gauden AAB bai ala ez eskematik atera, eta hondakinen eztabaida epe luzeagoko beste parametro batzuetan kokatu behar du, bide orri eta irtenbide integral bat irudikatuz. Bisio baten falta ere badago ondorioz. Orain arte ikuspegi orokorrik gabe, bide orririk gabe, partxeatzen aritu denaren sentipena du herritarrak: orain erabaki bat, gero beste bat, baina herritarrak ez du norabide jakin batean, bide orri zehatz batean lanean ari denaren sentipenik. Oposizioa ere indartsua izaten ari da, baina horregatik, bide orria izatea are garrantzitsuagoa da. Norantz joan nahi du mankomunitateak? Herritarrak horren jakitun izan behar du, gardentasunagatik, baina mankomunitateak ere Zero Zaborrerantza, bere inplikazioa eta jokaera aktiboa eskatuko duelako. Horretarako, hurrengo 5 urterako bide orri definituago bat erakutsi behar die mankomunitateak. Eta hori diseinatu, komunikatu eta saldu behar egin behar da. Baina ez komunikazio aldetik bakarrik (prentsaurreko, prentsa ohar, web orri, triptiko…) : hori Xabierrek egin dezake eta egiten du. Gidaritza, ikuspuntu eta oinarri politiko bat behar du, ikuspegi ekologiko, ekonomiko, eta berriz diot, politikoak ere kontuan hartuko dituena. 5 urterako bide orri definituago baten bila, ardatz garrantzitsua izango da Urtetako zabortegiaren itxiera kudeatzea. 2014ko abendurako iragartzen da eta inguruko bizilagunak kexu ditu. Ez da lanik egin horren larritasuna, egokitasuna, izango dituen ondorio positiboak, baina herritarrengan etorri beharko duen aldaketa ikusarazten. 2 UKM estrategia
  • 4. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA KOMUNIKAZIOA MUNDU MIRA KOOPERATIBAk komunikazioa du giltza eta jakituria. Horregatik, une oro, ikuspuntu komunikatibo eta politiko batetik planteatuko ditu gai hauek, jakinik politika/komunikazioa harremana lausoa dela maiz, eta zail direla ezberdintzen bataren eta bestearen eskumenak. Komunikazio estrategia sendoa izateak herritarrek eta mankomunitateko langileek lana hobeto ezagutu eta uler dezaten balio du. Halako estrategia bat ez da mugatzen ‘zer egin dugun’ esatera. Herritarrekin eta mankomunitateko langileekin lotura egitea bilatzen du, haien aurrean egindakoa ‘zergatik egin dugun’ eta ‘nor garen’ azalarazten laguntzen baitu. Komunikazio estrategia sendo batek erakundearen irisgarritasuna errazten du eta erakundearen jardunaren inguruko ulermena eta atxikimendu emozionala bilatzen ditu, haren ekinbide guztiak modu koherentean eta norabide jakin baten barruan marrazten dituelako. Urola Kostako Mankomunitateak horretarako, alde batetik, prentsa bulego bat eta bestetik, aholkularitza zerbitzuen lehiaketak itxiak atera ditu. Ezinbestekoa da gure iritziz, batak eta besteak harreman zuzena izatea ez ezik, modu elkar osagarrian lan egitea. Batetik, aholkularitza zerbitzuari, UKUEk arlo komunikatiboan eraman beharreko estrategia eta ildoak ardaztea egokituko zaio, eta prentsa kabineteari (egun Xabierrek egiten dituelarik lanok jardun erdiz) hauek aurrera eramatea eguneroko lanarekin, hala nola, prentsa oharrak idatziz, kazetariekin unean uneko harremana izanez, web orriari eta sare sozialei etekina ateraz eta Udalaren kudeaketari dagokion ohiko gaien jarraipena eginez. Dena dela, prentsa-bulegoko lan horri dimentsio komunikatibo osatuagoa ematearen beharra nabarmendu nahi dugu, UKUEk komunikazio estrategia sendoa gauzatu eta aurrera begira ildo berriak garatu ahal izateko, bai barnera eta bai kanpora begira. Aholkularitza komunikatiboak, beraz, prentsa bulegoa norabide zehatz batean kokatzea du helburu, besteak beste. 3 UKM estrategia
  • 5. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA KOMUNIKAZIOA KOMUNIKAZIOA: LAN PROGRAMAREN GILTZARRIA MUNDU MIRA KOOPERATIBAren iritziz, gobernu taldeak mankomunitatearen balio sinbolikoa gorpuzten duen neurrian, eta orain arteko kudeaketaren ardura bere gain hartzea dagokiolako, parte hartze aktiboagoa izan behar du komunikazio estrategia horretan. Herrietan dagoen kapital sinbolikoa mankomunitateari itzuli beharko litzaioke, horrela, gure ustez, UKUEren kudeaketaren inguruko hautemate publikoa indartuta aterako delako. Hala, gobernu taldearen komunikazioari dagokion lanketa estrategikoki kudeatu beharrekoa iruditzen zaigu. KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA Urola Kostako Mankomunitateak barne eta kanpo komunikaziorako duen estrategia sendotzeko komunikaziorako aholkularitza teknikoaren zerbitzua eskainiko du MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, beti ere, prentsa bulegoarekin batera elkarlanean, ekimen komunikatibo osatuagoa lortu ahal izateko. Aholkularitza emankorra garatzeko honako ildoak jarraituko ditu: a) Komunikazio estrategia nagusia ezarri eta mankomunitatearen ekimen zehatzak sustatu. Hala nola, lehendakariaren ardatzak nola denboran hala garrantzian kokatu. Hauen antolaketa, mezua eta egikaritzea jarraitu, baina batez ere, aholkulari bezala, herritarrengana heltzeko estrategiak garatuko ditu, hauekin batera elkarlana sustatzeko. b) Mankomunitatearen kudeaketaren adierazpen komunikatiboa indartu. Eguneroko jardunari ahalik eta etekin komunikatibo handiena atera behar zaio. Horrek ez du derrigorrez esan nahi ikuspegi mediatiko batetik aztertu behar denik guztia. Ekimen politikoa eskuratuta, komunikazioa berez dator, prentsa oharrik gabe herritarrek ekimen zehatz baten berri izan dezakete, oso aldeko jarreraz. 4 UKM estrategia
  • 6. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA KOMUNIKAZIOA Beraz, guztia ez da mediatikoa, baina komunikazioa martxan jartzen dugun heinean herritarrari eta herriko hainbat eragileri udal gobernuaren zein alkatearen jardunaren berri iritsi behar zaio. Gobernu taldeari eta prentsa bulegoko arduradunari egun egiten duten lanari “lan gehiago” eta norabide egokian eranstea da helburua. c) Gobernu taldearen aitzindaritzan sakondu. Lehendakaria, eta gaiaren arabera, dagokion arduraduna, subjektu bihurtu eta indartu egingo dugu. Gobernu taldeak eta herrietako alkateek ordezkatzen dituzte mankomunitatearen baloreak, politika egiteko moduak eta sentsibilitateak. d) Lehendakariaren aholkulari lanak egin. Mankomunitateak esku artean dituen lanen inguruko informazioaz baliatuz gero, gaien inguruko aholkularitza eskainiko du aholkularitza teknikoak. Komunikazio aholkularitza, jakinik, aipatu bezala, politika/ komunikazioa bikotea askotan eskutik helduta doazela. Aholkularitza teknikoak profesionaltasuna, dedikazioa eta diskrezioa ziurtatzen ditu. Zerbitzu honen baitan sartuko litzateke, besteak beste, bilera garrantzitsuak, elkarrizketak, prentsaurrekoak edota bilkurak prestatzea eta horietarako argudiotegiak lantzea. e) Krisi egoerak kudeatu. Sor liteken edozein ezusteko, istripu, gertakariren kudeaketan aholkularitza teknikoa bertako parte izango da. Horretarako krisi batzordeko kide izango da eta deitutako bileratan parte hartuko du. f) Norabide edo narrazio bat indartu. Hasieran, eta komunikazioaren logikak aipatu ditugunean, dena ez dela jarraipen mediatikora mugatzen esan dugu. Mankomunitatearen ardura da herriak, gai jakin batzuetan, norabide egoki batean kokatu eta hau herritarrei aurkeztea. Herritarrek hurrengo lau urtetan nonbaitetik beste norabaiterako bidea egingo dutela ikusarazi behar dute, eta hartuko diren erabaki eta gertatuko diren aldaketa guztiak norabide eta zentzu horretan gertatuko direla. Komunikazio aholkularitzak, egunean eguneko lanak, testuinguru eta norabide jakin horretan kokatu beharko ditu eta herritarrek, une oro, argi izan beharko dute, Udal Gobernutik hartzen diren erabaki guztiak, norabide eta kontzientzia jakin batekin hartzen direla. 5 UKM estrategia
  • 7. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA FUNTZIONAMENDUA Hau jakinik, MUNDU MIRAren funtzionamendua honakoa litzateke: 1.- Lehendakariarekin egunero bilduko gara eta, horrez gainera, Batzordeen arteko koordinazio bilerarik balego bertan parte hartuko dugu. 2.- Komunikazio Plangintza orokorra egingo da prentsa bulegoko arduradunarekin batera. Prentsa bulegoko arduradunarekin sortu beharreko harremana oso estua izango da. 3.- Plangintzak beti lehendakariaren onespena beharko du. 4.- Aipatu bileretan egoteko edota koordinazioa eramateko gure jarduna presentziala izango da. 5.- MUNDU MIRAko arduradunak telefono irekia izango du. MUNDU MIRA UKUEren zerbitzura egongo da urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan, gerta daitekeen edozein gertakari edo larrialdiren aurrean aholkularitza edota asistentzia emateko. 6.- Mundu Mirak aholkulari tekniko bat jarriko du espresuki UKUEren aholkularitza lanak egiteko. 7.- Hiruhilero egindako lanaren txostena aurkeztuko dio dagokion arduradunari. 6 UKM estrategia
  • 8. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA LEHENTASUNAK Urola Kostako Mankomunitateari honako urtebeteko egutegia kudeatzea proposatzen diogu. Lanketa honen baitan sartuko lirateke: egutegia zehatzago diseinatzea, lehendakaria aholkatzea hau egikaritzeko eta jarraipena egitea, egutegi hori betetzen den edo ez ikusteko, eta arazorik balego, alternatibak planteatzeko edo zehazteko. Mundu Mirak proposatzen duena, zentzu horretan, honakoa da: a) Mankomunitatearen marka indartu. Mankomunitateak bere identitatea aurkitu behar du egitura eta erakundeen sare honetan. Bere funtzioak definitu behar ditu, eta hori behar du, urrats berriak. Horretarako, funtzioen argiketa bat egin behar du. b) Lehendakariaren funtzio politiko eta publikoa indartu. Mankomunitatearen funtzioak argitzearekin batera, eta lidertza hartu nahi badu, lidertza horrek, erakunde bat, baina aurpegi publiko bat ere izan behar du jendaurrera agertzeko, baina jendarteak ere erakundea pertsona batekin identifikatu dezan. Amaiaren funtzioak indartuko dira, argudiotegiak landuz eta azpi komunikatiboa emanez. c) Hondakinen kasurako bide-orria. Hondakinena izango da, aipatu bezala, mankomunitatearen patata beroena, eta lehentasunez heldu beharko duen gaia. Zentzu horretan, eta norabide bat markatzeko, lehentasunezkoa du mankomunitateak bide orri bat izatea hurrengo bost urteei begira, sistema aldaketaz haruntzago. Bide horretan, Mundu Mirak, Urola Kostako Mankomunitatearen oniritzirik balu, Katalunian Zero Zabor politiketan adituak direnekin lan egingo luke, eskualde osorako Zero Zabor politiken garapen posibleak aztertzeko, Atez Ateko bilketa sistemaz haratago (honen bideragarritasun plana egina duela jakinik). Bide orri horren funtsetako bat, nagusiena, Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako biztanleei hondakinen inguruko bisio bat aurkeztea izango da, herri bakoitzaren ezaugarriak geografiko/ekonomiko/ sozial eta baldintza politikoak kontuan hartuz. 7 UKM estrategia
  • 9. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA LEHENTASUNAK d) Atez Ateko bilketan murgilduko diren herriei babes handiagoa: San Marko Mankomunitatea erabakigarria izan zen Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Atez Ateko ezarketetan. Urola Kostako mankomunitateak ere, Zumaiari batez ere, une honetan era guztietako babesa eskaini behar dio. Nola azpiegitura, komunikazio edo ekonomikoa. Egoera soziala nolakoa den aztertuta, eta Zumaiaren itzalera, ondo egitera, Getaria ere animatu baitaiteke lan honetara. e) Prebentzio lana + berrerabili eta birziklatu. Orain arteko lana heldu eta biderkatu beharko du, beti ere hondakinen kasuan eramango duen bide orri, bisio eta narrazioaren baitan, eta hortik atera gabe, helburu jakin batera heltzeko. Sentsibilizazio kanpainak, irtenbide praktikoak landu beharko ditu. Urrats honetan kokatuko genituzke autokonpostaje komunitarioa, eskola berdeak, Zero Zabor hondartzak, komertzioguneetatik hondakin organikoa jasotzeko bitartekoak jartzea eta abar… Bost helburu hauek zehaztu eta gauzatzeko, eta bereziki, alor batzuetan mankomunitateak izan beharreko lidertza eta erreferentzialtasuna izateko, eta aipatu udalei itzuli beharreko zerbitzuen efikazia bermatzeko plan bat aurkeztuko luke, hau bide egokian eramateko aholkularitza eta jarraipena ere eskainiko lukeelarik. 8 UKM estrategia
  • 10. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA PLANGINTZA EGUTEGI PROPOSAMENA Hilabeteko eskema batean funtzionatuko genuke. Horrek aukera emango ligukeelako, gure helburuak hilabetez hilabete ebaluatzeko, eta zer moduz goazen neurria hartzeko. URTARRILA: Mankomunitatearen eta udalen arteko harremanak indartu. Eskumenak bereizi: zer egingo du mankomunitateak eta zer udalak, bakoitzaren organo eta espektatibak definituz. Hondakinen kudeaketaren inguruko azterketa: 2012ko bilketa selektibo tasak aurkeztu herriz herri: txostena definitua + irakurketa. Azterketa abiarazi udari begira, turismo gune garrantzitsuetan (hondartzak eta ingurunea...) Zero Zabor politikak ezartzeko. OTSAILA: Hondakinen 2012ko bilketa selektibo tasa aurkeztu ondoren. Urtetako zabortegiaren itxiera kudeatzeko lanetan hasi. Eskualdeko udalei, itxierarekiko harturiko konpromisoa berretsi eta horretarako urratsak iragarri. Herritarrekin zabortegietara bisitak + sentsibilizazio lana. MARTXOA: Eskualdeko paperontzi guztiak selektiboki biltzeko prestatzeko kanpaina prestatzea. Aztertu egin behar elkarlanean egin daitekeen Foru Aldundiarekin + GHKrekin + .... Sentsibilizazio kanpaina errefusa gutxitzeko: “ziur zaude hemen uztekoa dela?/ ¿Estás seguro de que debes dejarlo aquí?” Lehen hiruhilabeteko bilketa selektibo tasak eman. APIRILA: Higiezinak eta altzariak jasotzeko etxez etxeko zerbitzua jarri indarrean, kalera ateratzea debekatuz hondakinak. Mankomunitateko brigadarekin, Usurbilgo estilora, etxean jasoko zaio jendeari ordua hartuz eta 15 euro ordainduz. Eskualdeko zerbitzua + enplegua sortzeko. MAIATZA: Autokonpostajerako bigarren kanpainarako deialdia. Lehenaren balantzea egin. Udal baratza guztietan autokonpostajea egiteko kanpaina. Organikoa sustatzeko kanpaina: “lurrak emandakoa lurrari itzuli, berriz jasotzeko”. 9 UKM estrategia
  • 11. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA PLANGINTZA EKAINA: Udako ZZ plana aurkeztu: Hondartzak + turismo guneak. Hiru hilabeteko balantzea egin: bilketa selektibo tasa aurkeztu. UZTAILA-ABUZTUA: Udako ZZ planaren jarraipena egin + komunikazioa. IRAILA: Eskualdeko eskoletan “eskola berdea” proiektua abian jarri. Udako ZZ planaren ebaluazioa egin. Hiru hilabeteko datuak: bilketa selektibo tasa aurkeztuz. URRIA: Komertzioei kartoia atez ate biltzeko kanpaina. Industriaguneak atez ate biltzeko kanpaina. Jatetxe eta tabernei organikoa jasotzeko baliabideak jartzea. AZAROA: Urteta, azken urtea: kanpaina abiatu: irteera dataren hurbilpenagatik hondakinen kulturan aldaketa behar dela, datorrela irudikatuz eta zabortegiaren itxiera ekarriz. ABENDUA: urtearen balantzea eta hurrengo urterako asmoak iragarri. 10 UKM estrategia
  • 12. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA AABren EZARPENA Egitekoen zerrendan aipatu bezala, ezinbestekoa izango da mankomunitateak paper aktiboa jokatzea AABko ezarpena egingo duten eskualdeko herrietan (Zumaian, orain arte). Zentzu horretan, bideragarritasun planen azterketa egiten ez ezik,komunikazio lanketan, sentsibilizazio eta azpiegitura kanpainetan lan handia egin behar du mankomunitateak. Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du. 11 UKM estrategia
  • 13. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA BIDE ORRIA Zabortegiaren itxierari loturik eta Udako ZZ plangintzaren bidetik, garrantzitsua litzateke mankomunitateak eskualde osorako bide orri bat aurkeztea, hurrengo urtetarako helburu etiko, ekologiko, ekonomiko eta programatikoekin. Horren definizioan, jakina, Mundu Mira modu aktiboan arituko litzateke. Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du. 12 UKM estrategia
  • 14. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA ZEHAZTAPENAK MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, San Marko mankomunitatean, Urola Erdiko Lapatx zabortegian, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Lapatxen, hondakinen kudeaketaren inguruko politiketan duen esperientziagatik, honako ardurak hartuko ditu beraz: a) Udari begira eta eskualdeko herriak Zero Zabor norabidean kokatzeko azterketa bat indartzeko kanpoko eragileekin bide orri bat zedarritzea, herri bakoitzaren egoerara moldatuko dena, eta mankomunitatearen irizpideak aintzat hartuko dituena. b) Kanpainak diseinatu eta egikaritzea: Urtetako zabortegia ixtera bideratutako kanpaina, sentsibilizazioa landuz eta bisitak antolatuz. Errefusa gutxitzeko kanpaina. “Ziur hemen dela?” kanpaina: herri bakoitzak duen eta izango duen bilketa sistemaz gaindi, arazoaren funts nagusiena errefusa kopurua jaistean oinarritzen da. Horregatik, errefusa gutxitzeko kanpaina baten beharra ezinbestekoa dela uste dugu. Herritarrari bestelako kanpainekin gogorarazten zaio hondakin bakoitza non utzi behar den, baina honek, errefusa gutxitzearen garrantzian sakonduko luke, gainerako edukiontzietan hondakinak uzteko premiarekin batera. Kanpaina hau edukiontzietan itsasgarriekin garatuko litzateke eta garapena izango luke prentsan eta sare sozialetan. Usurbilen, komunikabideetan, herritarren galde eta erantzunak jasotzeko leihotxo bat jartzen genuen, birziklatzeko orduan herritarrek zituzten zalantzak argitzeko. Besteren artean, horrelako zerbait egitea proposatuko dugu. 13 UKM estrategia
  • 15. UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA ZEHAZTAPENAK Altzariak etxean jasotzeko zerbitzua. Hemen zerbitzua antolatzeko aholkularitza eskainiko litzateke, mankomunitateak eskura dituen baliabideak baliatuz, eta aurkezpenkanpaina bat diseinatuko litzateke, zerbitzua jendaurrean aurkezteko. Autokonpostajerako kanpaina. Lehen olatuan batu direnen balantzea egin, eta maiatzerako bigarren olatu bat prestatu ezaugarriak autokonpostajerako baldintzak bete baina izen eman ez zutenekin. Bigarren olatu honetan auzokonpostaren aukera indartu. Herri txikietarako (Aia) kanpaina berezia bideratu, baserri eta landa eremuko etxe guztietara heltzeko. Kanpaina honek bideo eta diseinu babesa beharko luke. Turismo guneetarako kanpaina. Turismo guneetarako Zero Zabor kanpaina bat diseinatu. Irizpide argiekin. Eskola berdeak. Proiektua mahaiaren gainean du Mankomunitateak. Irailean, kurtso hastapenarekin batera jartzea litzateke asmoa. Eskola berdeen egitasmoa, Agenda 21 eta mankomunitateak berak daraman ildoaren baitan txertatuko litzateke, sentsibilizazioa, pedagogia eta neurri zuzentzaileak zehaztuz. 14 UKM estrategia