SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 4
Baixar para ler offline
BALIABIDE ETA BITARTEKO TEKNOLOGIKOEN
ANTOLAKETA HEZKUNTZAN



1. SARRERA

        Hezkuntza-sistema modernoek, administrazioek diseinaturiko hezkuntza
politiken   bitartez,   IKT-ak   eskoletan   integratzeak   ikaslean   zentratutako
metodologia lortzeko katalizatzaile gisa joka dezakeela uste dute. Ikuspegi
honen arabera, IKT-ak hezkuntza aldaketen eroaleak baino, aldaketa horiek
ahalbidetzen dituzten mekanismoak dira.

        Baina IKT-en integrazioa eskoletan ez da eraginkorra izango baldin eta
hezkuntza instituzioetako antolaketan dagozkion aldaketak gertatzen ez badira.




2. IKT-EN ANTOLAKETA EREDUAK HEZKUNTZAN

        Sharan et al. (1999)       hezkuntza antolatzeko hiru modu desberdin
deskribatu zituzten: burokratikoa, sistema soziala eta komunitatea. Hiru
ereduak erabiltzen diren arren eredu burokratikoa da nagusi ikastetxeetan.

        Ikastetxeen kudeaketa egokirako honako lau osagai hauek oinarrizkoak
dira:
               -Zuzendaritza taldearen antolaketa konpetentziak eta hauek
eskuratzeko eta garatzeko modua. Beste gauza batzuen artean, zuzendaritza
taldeak egiazko aldaketak kudeatzeko, irakasle taldea bateratua mantentzeko,
ezagutza eta ideiak kudeatzeko, lehentasunak ondo aukeratzeko eta baliabide
teknologikoak modu egokian kudeatzeko gai izan behar du.

               -Eskolako baliabideen kudeaketaz arduratzen diren antolaketa
estrategiak.

               -Ikastetxeak, bere beharrak kudeatzeko, administrazio autonomiko
eta zentralarekin dituen harremanak.
-Ikastetxeak eskolaz kanpoko agenteekin (komunitatea, gurasoak
eta beste erakunde eta ikastetxeak) dituen harremanak.

        Bestalde, IKT-en eskola integraziotik hiru antolaketa eredu ondorioztatu
dira:

              -Adopzio teknologikoaren eredua: Ez da ikastetxearen ikuspegi
eta helburu argi bat definitzen duen eskola edo kultura tradiziorik existitzen. IKT
konpetentziak eskuratzeko helmuga espezifikoak ezartzen dira eta zuzendaritza
taldea da aldaketa agente nagusia.

              -Integrazio    katalitikoaren   eredua:    Ikastetxea   etengabeko
erreforma prozesura konprometitzen duen hezkuntza proiektu bat dago.
Irakasleek prozesu honetan duten partaidetzak, ikaskuntza komunitateko kide
bihurtzen ditu. IKT-en erabilera hezkuntza proiektuarekin        koherentea den
curriculumaren barruan definitzen da eta zuzendaritza taldea da aldaketa
agente klabea, irakasleen prestakuntza profesionalean oinarritzen den garapen
estrategikorako plana duelarik.

              -Integrazio kulturalaren eredua:          Ikastetxeak ikasleentzat
onuragarria den ikuspegia ematen dion hezkuntza tradizio indartsua du.
Garapen indibidualari, autoikaskuntzari eta etengabeko ikaskuntza gaitasunari
ematen dio garrantzia. IKT-ak ikasle eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako
tresna gisa ulertzen dira.

        Ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan IKT-ek jokatzen duten paperari
dagokionez, XXI. mendeko eskolekin bat datozen lau lidergo estilo ezberdin
defini daitezke:

              - Lider hezitzailea: Hezkuntza proiektua eta proiektu kurrikularra
koordinatzen ditu, garapen profesionala sustatzen du, ikasleen errendimendu
akademikoa kontrolatzen du eta ikaskuntza ingurune ordenatu eta gatazkarik
gabea mantentzen du.

              - Lider eraldatzailea: Ikastetxearen hobekuntza eta berrikuntza
sustatzen ditu kooperazio eta garapen profesionalaren eta arazoen soluzioen
eraginkortasunaren bitartez.
- Lider integratzailea: Langileen, hezkuntza ekintzen eta baliabide
ekonomikoen     kudeaketaren    ikuspegiak    konbinatzen    ditu,   etengabeko
hobekuntzara zuzendutako eskola lortzea duelarik helburu.

             - Lider kooperatiboa: Lidergoa ikastetxe guztiaren esku dago, eta
kudeaketaz arduratzeko gaitasuna duten irakasleek garatzen dute.




      Ikastetxeek, IKT-en integrazioa lortu eta hauekin praktika pedagogikoa
berritzeko xedea duten erakunde gisa,     antolaketa eredu interesgarria aurki
dezakete “Kodigo Irekiko” komunitateetan. Kodigo Irekiko proiektu bat, kodigo-
iturri osoak, gauzatu daitezkeen fitxategi bitarrek eta garatutako produktuen
inguruko dokumentazioak osatzen dute, softwarea delarik komunitateko kide
guztien lanaren helburua.




3.HEZKUNTZA          ESPAZIOAREN         KUDEAKETA           IKT       BIDEZKO
PRESTAKUNTZARAKO.

      Ikasgela teknologikoek ikasleen erabilerarako hiru eremu desberdin
eduki behar lituzkete:

             1.-Internetera sarbidea duten ordenagailu multzoa, ikasgelan
bertan kokatuak.
             2.-Arbela digitalerantz begira zuzendutako ikasleen mahaien
multzoa.
             3.-Tresna teknologikoen laguntzarekin talde lanean aritzeko
diseinatutako lan eremua.




4. IKT-EN HEZKUNTZA ANTOLAKETARAKO GIZA BALIABIDEAK.

      -    Zuzendaritza     taldea:   Ikastetxeetako    zuzendaritza    taldeak
ezinbestekoak dira IKt-en antolaketan, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan
teknologiaren    erabilerari   dagokion    guztia    aurreikusteko,     hornitzeko,
bermatzeko, sustatzeko eta egituratzeko konpetentzia bai dute.

      - IKT koordinatzailea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan
zuzendaritza taldeak izendatzen du eta honako funtzioak egokitzen zaizkio:

             - Ikastetxean egiten diren eta IKT baliabideekin erlazionatuta
dauden jarduerak koordinatzea.

             -   Ikastetxeak   dituen   baliabide   teknologikoak     antolatu   eta
kudeatzea eta operatibo eta gaurkotuak mantentzea.

             - Irakasleei tresna, produktu eta erabilgarri dauden sistema berrien
inguruko informazioa ematea, eta ikasgelan hauen erabilera zabaltzea.

             -    Irakasleei   IKT tresna berriak curriculumean integratzen
laguntzea.

             - IKT eta hezkuntzarekin erlazionatutako iniziatiba eta proiektuen
dinamizatzaile eta sustatzaile bezala jardutea.

             - Zuzendaritza taldeari egokitzen zaion IKT-ekin erlazionatutako
edozein jardueretan laguntzea.

      -Infomatika-teknikaria: Hezkuntzarako teknologietan espezialista den
irakaslea den IKT koordinatzailearekin batera, ekipamendu teknologikoaren
mantenuaz arduratuko den informatika-teknikari bat ere beharrezkoa da.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Baliabide eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzan

Semelhante a Baliabide eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzan (20)

Todo
TodoTodo
Todo
 
Irakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokienIrakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokien
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Konpetentzia Digitalak
Konpetentzia DigitalakKonpetentzia Digitalak
Konpetentzia Digitalak
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
IKT sintesia
IKT sintesiaIKT sintesia
IKT sintesia
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
7.1 ikt-ikastetxe-eredua(1)ok
7.1 ikt-ikastetxe-eredua(1)ok7.1 ikt-ikastetxe-eredua(1)ok
7.1 ikt-ikastetxe-eredua(1)ok
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
2.gaia
2.gaia2.gaia
2.gaia
 

Baliabide eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzan

  • 1. BALIABIDE ETA BITARTEKO TEKNOLOGIKOEN ANTOLAKETA HEZKUNTZAN 1. SARRERA Hezkuntza-sistema modernoek, administrazioek diseinaturiko hezkuntza politiken bitartez, IKT-ak eskoletan integratzeak ikaslean zentratutako metodologia lortzeko katalizatzaile gisa joka dezakeela uste dute. Ikuspegi honen arabera, IKT-ak hezkuntza aldaketen eroaleak baino, aldaketa horiek ahalbidetzen dituzten mekanismoak dira. Baina IKT-en integrazioa eskoletan ez da eraginkorra izango baldin eta hezkuntza instituzioetako antolaketan dagozkion aldaketak gertatzen ez badira. 2. IKT-EN ANTOLAKETA EREDUAK HEZKUNTZAN Sharan et al. (1999) hezkuntza antolatzeko hiru modu desberdin deskribatu zituzten: burokratikoa, sistema soziala eta komunitatea. Hiru ereduak erabiltzen diren arren eredu burokratikoa da nagusi ikastetxeetan. Ikastetxeen kudeaketa egokirako honako lau osagai hauek oinarrizkoak dira: -Zuzendaritza taldearen antolaketa konpetentziak eta hauek eskuratzeko eta garatzeko modua. Beste gauza batzuen artean, zuzendaritza taldeak egiazko aldaketak kudeatzeko, irakasle taldea bateratua mantentzeko, ezagutza eta ideiak kudeatzeko, lehentasunak ondo aukeratzeko eta baliabide teknologikoak modu egokian kudeatzeko gai izan behar du. -Eskolako baliabideen kudeaketaz arduratzen diren antolaketa estrategiak. -Ikastetxeak, bere beharrak kudeatzeko, administrazio autonomiko eta zentralarekin dituen harremanak.
  • 2. -Ikastetxeak eskolaz kanpoko agenteekin (komunitatea, gurasoak eta beste erakunde eta ikastetxeak) dituen harremanak. Bestalde, IKT-en eskola integraziotik hiru antolaketa eredu ondorioztatu dira: -Adopzio teknologikoaren eredua: Ez da ikastetxearen ikuspegi eta helburu argi bat definitzen duen eskola edo kultura tradiziorik existitzen. IKT konpetentziak eskuratzeko helmuga espezifikoak ezartzen dira eta zuzendaritza taldea da aldaketa agente nagusia. -Integrazio katalitikoaren eredua: Ikastetxea etengabeko erreforma prozesura konprometitzen duen hezkuntza proiektu bat dago. Irakasleek prozesu honetan duten partaidetzak, ikaskuntza komunitateko kide bihurtzen ditu. IKT-en erabilera hezkuntza proiektuarekin koherentea den curriculumaren barruan definitzen da eta zuzendaritza taldea da aldaketa agente klabea, irakasleen prestakuntza profesionalean oinarritzen den garapen estrategikorako plana duelarik. -Integrazio kulturalaren eredua: Ikastetxeak ikasleentzat onuragarria den ikuspegia ematen dion hezkuntza tradizio indartsua du. Garapen indibidualari, autoikaskuntzari eta etengabeko ikaskuntza gaitasunari ematen dio garrantzia. IKT-ak ikasle eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako tresna gisa ulertzen dira. Ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan IKT-ek jokatzen duten paperari dagokionez, XXI. mendeko eskolekin bat datozen lau lidergo estilo ezberdin defini daitezke: - Lider hezitzailea: Hezkuntza proiektua eta proiektu kurrikularra koordinatzen ditu, garapen profesionala sustatzen du, ikasleen errendimendu akademikoa kontrolatzen du eta ikaskuntza ingurune ordenatu eta gatazkarik gabea mantentzen du. - Lider eraldatzailea: Ikastetxearen hobekuntza eta berrikuntza sustatzen ditu kooperazio eta garapen profesionalaren eta arazoen soluzioen eraginkortasunaren bitartez.
  • 3. - Lider integratzailea: Langileen, hezkuntza ekintzen eta baliabide ekonomikoen kudeaketaren ikuspegiak konbinatzen ditu, etengabeko hobekuntzara zuzendutako eskola lortzea duelarik helburu. - Lider kooperatiboa: Lidergoa ikastetxe guztiaren esku dago, eta kudeaketaz arduratzeko gaitasuna duten irakasleek garatzen dute. Ikastetxeek, IKT-en integrazioa lortu eta hauekin praktika pedagogikoa berritzeko xedea duten erakunde gisa, antolaketa eredu interesgarria aurki dezakete “Kodigo Irekiko” komunitateetan. Kodigo Irekiko proiektu bat, kodigo- iturri osoak, gauzatu daitezkeen fitxategi bitarrek eta garatutako produktuen inguruko dokumentazioak osatzen dute, softwarea delarik komunitateko kide guztien lanaren helburua. 3.HEZKUNTZA ESPAZIOAREN KUDEAKETA IKT BIDEZKO PRESTAKUNTZARAKO. Ikasgela teknologikoek ikasleen erabilerarako hiru eremu desberdin eduki behar lituzkete: 1.-Internetera sarbidea duten ordenagailu multzoa, ikasgelan bertan kokatuak. 2.-Arbela digitalerantz begira zuzendutako ikasleen mahaien multzoa. 3.-Tresna teknologikoen laguntzarekin talde lanean aritzeko diseinatutako lan eremua. 4. IKT-EN HEZKUNTZA ANTOLAKETARAKO GIZA BALIABIDEAK. - Zuzendaritza taldea: Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak ezinbestekoak dira IKt-en antolaketan, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan
  • 4. teknologiaren erabilerari dagokion guztia aurreikusteko, hornitzeko, bermatzeko, sustatzeko eta egituratzeko konpetentzia bai dute. - IKT koordinatzailea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza taldeak izendatzen du eta honako funtzioak egokitzen zaizkio: - Ikastetxean egiten diren eta IKT baliabideekin erlazionatuta dauden jarduerak koordinatzea. - Ikastetxeak dituen baliabide teknologikoak antolatu eta kudeatzea eta operatibo eta gaurkotuak mantentzea. - Irakasleei tresna, produktu eta erabilgarri dauden sistema berrien inguruko informazioa ematea, eta ikasgelan hauen erabilera zabaltzea. - Irakasleei IKT tresna berriak curriculumean integratzen laguntzea. - IKT eta hezkuntzarekin erlazionatutako iniziatiba eta proiektuen dinamizatzaile eta sustatzaile bezala jardutea. - Zuzendaritza taldeari egokitzen zaion IKT-ekin erlazionatutako edozein jardueretan laguntzea. -Infomatika-teknikaria: Hezkuntzarako teknologietan espezialista den irakaslea den IKT koordinatzailearekin batera, ekipamendu teknologikoaren mantenuaz arduratuko den informatika-teknikari bat ere beharrezkoa da.