2. Jardueraren Oinarria.
Grabatua eta estanpazioaren tekniken
oinarriak ezagutzea, hauen erabilpenak, jakin
nahia sustatzea beste tekniken aurrean.
Ikasleen irudimena eta sormena landu teknika
berriak erabiliz.
Ingurunearen garrantzia aintzat hartuz,
birziklapena bultzatu, jardueran, birziklatzeko
materiala erabiliz eta honi, erabilpena emanez.
3. Gelaren antolaketa.
Jarduera egin aurretik, ikasleei, ingurunearen
garrantzia azalduko zaie baita birziklatzearen
garrantzia. Jarduera egiteko, etxean
birziklatzen duten materiala gordetzeko
esango zaie, gelan birziklatzen duguna ere
erabiliko dugu.
Jarduera taldeka egingo da, 5-6 ikasle izango
dira talde bakoitzean.
4. Plastika gela.
Lau eremu desberdin egongo dira:
- Ikasleak taldeka mahaietan lan egingo dutena,
bertan collage- a egingo dute, oinarria prestatu.
- Tintaztatzeko eremua. Mahai handi bat izango da,
bertan, pinturak eta rodilloak egongo dira oinarriak
tintaztatzeko.
- Estanpazio eremua. Mahai honetan papera
estanpatuko da.
- Lanak zintzilikatzeko eremua.
5. Jarduera egiteko urratsak.
Ikasle bakoitzak ekarritako material birziklatua
manipulatuz oinarri bat sortuko du. Taldeka egingo
da, materialak eta ideiak konpartituz.
Entiztatu eta lana estanpatu.
Bukatzean, talde bakoitzak bere materiala jasoko du
egokituko zaion balda batean eta mahaia garbituko
du.
Tintaztatzeko mahaia eta estanpatzekoa, txandaka
jaso eta garbituko dute, saio bakoitzean, bi talde
desberdinek.