1. Zuriñe Oteiza
Arabako Hezkuntza Sailaren Ordezkaria
k/ Prudentzio Deuna , 18 behea
01005 Vitoria- Gasteiz
Andre hori:
Dakizunez, 2013ko uztailean Argia IPI sortu zen Txomin Arruti DBH eta MendiLauta Ikastola HLH ikastetxeen fusioaren ondorioz.
Zentroaren batasuna lortzeko asmoz idazkaritza DBHko egoitzan kokatu izan
dugu LHko egoitzak ez zuelako eskaintzen baldintza minimoak bertan
kokatzeko.
Sei hilabete pasa dira eta une honetan, DBHko eraikinean, zenbait
egokitzapenak egitea guztiz beharrezkoak jotzen ditugu espazioen erabilera
egokia egiteko:
•
Idazkaritza zabaltzeko asmoz pareta bat botatzea.
•
Beheko solairuan dauden bi bulegoen pareta bana botatzea batzeko eta
irakasleen gela kokatzeko.
Zuregana jotzen dut egokitzapen hauek egiteko laguntza ekonomikoa
beharrezkoa dugulako. Beraz, eskatzen dizut Hezkuntza Sailak dauzkan
teknikoak bidaltzea baloratzeko behar ditugunaren egokitzapenen
bideragarritasuna eta kostua.
Nire eskaera kontutan hartuko duzulakoan, zure erantzunaren zai gelditzen
naiz.
Begirunez
Jose Anjel Irigoien
Argia IPIko Zuzendaria
Uzkiano, 2014ko otsailaren 14an