SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 3
1. SARRERA 
Historia apur bat 
Arabako Mendialdean, hainbat modutan antolatu da eskola sistema gure historian. 
Orain dela urte asko, esaterako, herri bakoitzak bere eskola izan zuen. Baina, herrixkek 
biztanleak galdu ahala eta biztanleria zahartu ahala, herrietako eskola horiek desagertzen joan 
ziren, bata bestearen atzetik, eta Mendialdeko haurrak eta gaztetxoak Kanpezura etortzen hasi 
ziren ikasteko. Halaxe sortu zen Yoar izeneko eskola publikoa, 70eko hamarkadaren hasieran. 
Hiru hamarkadako ibilaldi luzea egin du. 
Gero, errealitate politikoa aldatu izanari esker, aukera egon zen ikastola bat zabaltzeko, eta, 
1977an, Mendialdean euskaraz ikasteko zegoen eskaerari erantzuteko asmoz, Ibernalo 
ikastola sortu zen. Handik 20 bat urtera, berriz, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren 
Hezkuntza ezarri zenean, Kanpezu institutua sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza 
Sailak. 
Azkenik, 2004an, Yoar eskola eta Ibernalo Ikastetxea LH batu egin ziren, eta horrela iritsi 
gara gaur egun arte. Hiru ikasturtez bi zentroen bat-egitea antolatzen ibili eta gero, 
azkenean, bat-egite hura guztiz legezkoa bilakatu da 2013/14 ikasturte honetan, 
MENDIALDEA IPI izenarekin. 
Gure eraikinak 
Ikastetxeak bi eraikin nagusi ditu, eta kiroldegi bat. Tamalez, eraikin batetik bestera 200 m 
daude, eta errepide batek zeharkatzen du tartea, irudian ageri den bezala:
DBHko eraikina oso egokia da, bai espazioei, bai bestelako baliabideei dagokienez. Haur eta 
Lehenengo Hezkuntzako eraikina, berriz, guztiz desegokia; gainera, zaharkiturik dago, eta 
egoera txarrean: ez dauka liburutegirik, ez jolastoki estalirik bazkalondoan eta eguraldi txarra 
egiten duenean jolasteko, ez eta erabilera anitzeko gelarik ere. Ondoan, guardia zibilaren 
kuartela dago, eta bi kamera dauzkate, gure ikasleak jolastokian dauden bitartean etengabe 
grabatzen dituztenak. Horregatik guztiagatik, ez dugu aukerarik planifikatu nahi genituzkeen 
proiektuak bideratzeko. 
Hezkuntza sailean, bi eraikinetako baliabideak partekatzea proposatu digute. Baina, DBHko 
eraikineko liburutegia edo beste edozein espazio erabili nahi izanez gero, ikasle gazteenak 
eraikin batetik bestera eramatera behartuta egongo ginateke, eta horrek traba handiak 
ekarriko lizkiguke: arriskua (gorago esan bezala, errepide bat dago bi eraikinen artean), 
eskola orduak galtzea, eta bestelako eragozpenak (euriarekin bustitzea, materiala ahaztea, 
berokiak jantzi beharra…). 
Idazki honetan, jakitera eman nahi dugu gabezia horiekin guztiekin lan egin behar dugula eta 
arazo horien konponbidea ez dagoela ez irakasleon ez familien esku; horrez gain, nahiz eta 
askotan Hezkuntza saila eta Udala jakinaren gainean jarri, ezer gutxi egin dutela arazoak 
bideratzeko. 
Aurrera begira 
Eragozpenak eragozpen, aurrera jarraitu nahian, irakasleok kontziente gara beste toki 
guztietan bezala Mendialdean ere premia berriak sorrarazi dituela gaur egungo errealitate 
sozialak Hezkuntzan. Haiei erantzuteko, hiru alor nagusiri helduko diegu ikasturte honetan 
(bakoitzari dagozkion helburuak garatu ditugu beherago):
· ANIZTASUNAREN TRATAERA: Gure ikasleen jakintza maila gora eraman nahi 
dugu, eta bai ikasleen eta haien familien itxaropenak asebete ere, edozein direlarik ere 
haien gaitasunak, jatorria, egoera sozioekonomikoa… 
Eskualde honetan gure ikasleen artean dagoen aniztasunari erantzuteko, lehenengo eta 
bigarren helburuak zehaztu ditugu. 
· HIZKUNTZA GAITASUNA: Gaur egun, mundu globalizatu honetan, hizkuntzak 
oinarrizko tresnak bilakatu dira nork bere etorkizuna lantzeko. 
Ingelesaren, gaztelaniaren eta batez ere –gure herri hizkuntza izanik– euskararen 
erabilera sustatzeko eta indartzeko, hirugarren eta laugarren helburuak finkatu ditugu. 
· BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA: Badira 13 urte XXI. mendean sartu ginela, eta ia 
gure ikasle guztiak mende honetan jaioak dira. Beraz, irakasleok erabiltzen dugun 
metodologiak gaur egungo premiei egoki erantzutea nahi dugu; hala, gaur-gaurko 
baliabide teknologikoak txertatu nahi ditugu gure irakaskuntzan. 
Horregatik guztiagatik, berrikuntzari indartsu eta gogoz ekin nahi diogunez, bosgarren 
eta seigarren helburuak finkatu ditugu. 
Aurreko ikasturtean bezala, saiatu gara IUP laburra, argia, zehatza, irekia eta ikastetxearen 
beste planekin (Hobekuntza plana, Hezkuntza proiektua, AJA...) koherentea egiten.

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Etorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaEtorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaIreneGM
 
Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11guest30f2a0f
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]IreneGM
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaIrekia - EJGV
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul LARRAUL
 
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaIrekia - EJGV
 

Mais procurados (11)

Etorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaEtorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioa
 
Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Uzi eleanitz proiektua
Uzi eleanitz proiektuaUzi eleanitz proiektua
Uzi eleanitz proiektua
 
Matrikula13 14
Matrikula13 14Matrikula13 14
Matrikula13 14
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
 
Etorkinak
EtorkinakEtorkinak
Etorkinak
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
 
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
 
IKTak
IKTakIKTak
IKTak
 

Destaque

Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko JaurlaritzaHezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko JaurlaritzaAinhoa Ezeiza
 
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzenMaleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzeniralekontsultazerbitzua
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)iralekontsultazerbitzua
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)
Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)
Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)iralekontsultazerbitzua
 

Destaque (20)

Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko JaurlaritzaHezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa - Heziberri 2020 - Eusko Jaurlaritza
 
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzenMaleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
 
Irakurketa klubarena gurasoentzat gurea
Irakurketa klubarena gurasoentzat gureaIrakurketa klubarena gurasoentzat gurea
Irakurketa klubarena gurasoentzat gurea
 
Irteera lapurriketara jatorrizkoa
Irteera lapurriketara jatorrizkoa Irteera lapurriketara jatorrizkoa
Irteera lapurriketara jatorrizkoa
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
 
PBL eta ebaluazioa (zuzenketa)
PBL eta ebaluazioa (zuzenketa)PBL eta ebaluazioa (zuzenketa)
PBL eta ebaluazioa (zuzenketa)
 
Gonbidapena (zuzenketa)
Gonbidapena (zuzenketa)Gonbidapena (zuzenketa)
Gonbidapena (zuzenketa)
 
Hornitzaileei inkesta jatorrizkoa
Hornitzaileei inkesta jatorrizkoaHornitzaileei inkesta jatorrizkoa
Hornitzaileei inkesta jatorrizkoa
 
Goi mailako zikloak (zuzenketa)
Goi mailako zikloak (zuzenketa)Goi mailako zikloak (zuzenketa)
Goi mailako zikloak (zuzenketa)
 
2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)
2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)
2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)
 
Larrialdiplana (zuzenketa)
Larrialdiplana (zuzenketa)Larrialdiplana (zuzenketa)
Larrialdiplana (zuzenketa)
 
Kin balla zuzenduta
Kin balla zuzendutaKin balla zuzenduta
Kin balla zuzenduta
 
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
 
Zuzenketa
ZuzenketaZuzenketa
Zuzenketa
 
Jatorrizkoa euskaraz 1
Jatorrizkoa euskaraz 1Jatorrizkoa euskaraz 1
Jatorrizkoa euskaraz 1
 
Arimuneren kondaira gurea
Arimuneren kondaira gureaArimuneren kondaira gurea
Arimuneren kondaira gurea
 
Erradiologia (zuzenketa)
Erradiologia (zuzenketa)Erradiologia (zuzenketa)
Erradiologia (zuzenketa)
 
Olentzero euskaraz zuzenketa.
Olentzero euskaraz zuzenketa.Olentzero euskaraz zuzenketa.
Olentzero euskaraz zuzenketa.
 
Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)
Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)
Erdi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak (zuzenketa)
 

Semelhante a Hezkuntza proiektua (zuzenketa)

Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Laskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTakLaskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTakpelikanoa
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolarizelaia
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolarizelaia
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolarizelaia
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuagueste3a7bc7
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest49443f
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest55a8b883
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16LARRAUL
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaikusi-makusi
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaikusi-makusi
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
Getxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copiaGetxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copiaguestaed6e59
 

Semelhante a Hezkuntza proiektua (zuzenketa) (20)

Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Laskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTakLaskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTak
 
Praktika Onak LHI
Praktika Onak LHIPraktika Onak LHI
Praktika Onak LHI
 
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Ikastolako sorrera
Ikastolako sorreraIkastolako sorrera
Ikastolako sorrera
 
Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiak
 
Getxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copiaGetxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copia
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 

Hezkuntza proiektua (zuzenketa)

  • 1. 1. SARRERA Historia apur bat Arabako Mendialdean, hainbat modutan antolatu da eskola sistema gure historian. Orain dela urte asko, esaterako, herri bakoitzak bere eskola izan zuen. Baina, herrixkek biztanleak galdu ahala eta biztanleria zahartu ahala, herrietako eskola horiek desagertzen joan ziren, bata bestearen atzetik, eta Mendialdeko haurrak eta gaztetxoak Kanpezura etortzen hasi ziren ikasteko. Halaxe sortu zen Yoar izeneko eskola publikoa, 70eko hamarkadaren hasieran. Hiru hamarkadako ibilaldi luzea egin du. Gero, errealitate politikoa aldatu izanari esker, aukera egon zen ikastola bat zabaltzeko, eta, 1977an, Mendialdean euskaraz ikasteko zegoen eskaerari erantzuteko asmoz, Ibernalo ikastola sortu zen. Handik 20 bat urtera, berriz, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri zenean, Kanpezu institutua sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Azkenik, 2004an, Yoar eskola eta Ibernalo Ikastetxea LH batu egin ziren, eta horrela iritsi gara gaur egun arte. Hiru ikasturtez bi zentroen bat-egitea antolatzen ibili eta gero, azkenean, bat-egite hura guztiz legezkoa bilakatu da 2013/14 ikasturte honetan, MENDIALDEA IPI izenarekin. Gure eraikinak Ikastetxeak bi eraikin nagusi ditu, eta kiroldegi bat. Tamalez, eraikin batetik bestera 200 m daude, eta errepide batek zeharkatzen du tartea, irudian ageri den bezala:
  • 2. DBHko eraikina oso egokia da, bai espazioei, bai bestelako baliabideei dagokienez. Haur eta Lehenengo Hezkuntzako eraikina, berriz, guztiz desegokia; gainera, zaharkiturik dago, eta egoera txarrean: ez dauka liburutegirik, ez jolastoki estalirik bazkalondoan eta eguraldi txarra egiten duenean jolasteko, ez eta erabilera anitzeko gelarik ere. Ondoan, guardia zibilaren kuartela dago, eta bi kamera dauzkate, gure ikasleak jolastokian dauden bitartean etengabe grabatzen dituztenak. Horregatik guztiagatik, ez dugu aukerarik planifikatu nahi genituzkeen proiektuak bideratzeko. Hezkuntza sailean, bi eraikinetako baliabideak partekatzea proposatu digute. Baina, DBHko eraikineko liburutegia edo beste edozein espazio erabili nahi izanez gero, ikasle gazteenak eraikin batetik bestera eramatera behartuta egongo ginateke, eta horrek traba handiak ekarriko lizkiguke: arriskua (gorago esan bezala, errepide bat dago bi eraikinen artean), eskola orduak galtzea, eta bestelako eragozpenak (euriarekin bustitzea, materiala ahaztea, berokiak jantzi beharra…). Idazki honetan, jakitera eman nahi dugu gabezia horiekin guztiekin lan egin behar dugula eta arazo horien konponbidea ez dagoela ez irakasleon ez familien esku; horrez gain, nahiz eta askotan Hezkuntza saila eta Udala jakinaren gainean jarri, ezer gutxi egin dutela arazoak bideratzeko. Aurrera begira Eragozpenak eragozpen, aurrera jarraitu nahian, irakasleok kontziente gara beste toki guztietan bezala Mendialdean ere premia berriak sorrarazi dituela gaur egungo errealitate sozialak Hezkuntzan. Haiei erantzuteko, hiru alor nagusiri helduko diegu ikasturte honetan (bakoitzari dagozkion helburuak garatu ditugu beherago):
  • 3. · ANIZTASUNAREN TRATAERA: Gure ikasleen jakintza maila gora eraman nahi dugu, eta bai ikasleen eta haien familien itxaropenak asebete ere, edozein direlarik ere haien gaitasunak, jatorria, egoera sozioekonomikoa… Eskualde honetan gure ikasleen artean dagoen aniztasunari erantzuteko, lehenengo eta bigarren helburuak zehaztu ditugu. · HIZKUNTZA GAITASUNA: Gaur egun, mundu globalizatu honetan, hizkuntzak oinarrizko tresnak bilakatu dira nork bere etorkizuna lantzeko. Ingelesaren, gaztelaniaren eta batez ere –gure herri hizkuntza izanik– euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko, hirugarren eta laugarren helburuak finkatu ditugu. · BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA: Badira 13 urte XXI. mendean sartu ginela, eta ia gure ikasle guztiak mende honetan jaioak dira. Beraz, irakasleok erabiltzen dugun metodologiak gaur egungo premiei egoki erantzutea nahi dugu; hala, gaur-gaurko baliabide teknologikoak txertatu nahi ditugu gure irakaskuntzan. Horregatik guztiagatik, berrikuntzari indartsu eta gogoz ekin nahi diogunez, bosgarren eta seigarren helburuak finkatu ditugu. Aurreko ikasturtean bezala, saiatu gara IUP laburra, argia, zehatza, irekia eta ikastetxearen beste planekin (Hobekuntza plana, Hezkuntza proiektua, AJA...) koherentea egiten.