SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 1
Elbira Zipitria ikastetxea

   Txillardegi, 14
   20108 Obaba
  Tel: 993 21 44 04
 Faxa: 993 31 14 64



         Ikasturtea hasi aurreko bilera - Egokitze plana


Guraso horiek:

Jakingo duzuenez, Haur Hezkuntzako ikasleek apurka-apurka joan behar
dute egokitzen ikastetxera. Horretarako, (egokitze-)plan bat diseinatu
genuen, prozesu horretan eman beharreko pauso guztiak azaltzen dituena;
pauso horietako bat da irakasleok bilera bat egitea zuekin ikasturtea hasi
baino lehen. Hala, gutun honen bitartez dei egiten dizuegu bilera horretara.

Bi dira helburuak:
      umeak lehenengo              harremana          izatea   bere   andereñorekin   eta
       ikasgelarekin,
    orientatzaileek umearen familiari eta bilakaerari buruzko datuak
     jasotzea, datu horiek ikaslea ahalik eta ondoen ezagutzen eta arretarik
     egokiena eskaintzen lagunduko baitigute.
Hori dela eta, komeni da bi gurasook etortzea (ahal izanez gero) bilerara,
semearekin/alabarekin.

        Tokia: Haur Hezkuntzako gela
        Eguna: Irailaren ...........................
        Ordua: .............

Inkesta bat bidaltzen dizuegu, etxean erantzuteko eta bileran aztertzeko.

     Oharra: garaiz etor zaitezte, familia guztiekin aldez aurretik
programatutako orduetan elkartu ahal izan gaitezen (bilera bakoitzak 15
minutu iraungo du, gutxi gorabehera).

       Besterik gabe, agur bero bat.


                                                         Zuzendaritza eta irakasle taldea

Egokitze plana zuzenketa

  • 1. Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 Obaba Tel: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 Ikasturtea hasi aurreko bilera - Egokitze plana Guraso horiek: Jakingo duzuenez, Haur Hezkuntzako ikasleek apurka-apurka joan behar dute egokitzen ikastetxera. Horretarako, (egokitze-)plan bat diseinatu genuen, prozesu horretan eman beharreko pauso guztiak azaltzen dituena; pauso horietako bat da irakasleok bilera bat egitea zuekin ikasturtea hasi baino lehen. Hala, gutun honen bitartez dei egiten dizuegu bilera horretara. Bi dira helburuak:  umeak lehenengo harremana izatea bere andereñorekin eta ikasgelarekin,  orientatzaileek umearen familiari eta bilakaerari buruzko datuak jasotzea, datu horiek ikaslea ahalik eta ondoen ezagutzen eta arretarik egokiena eskaintzen lagunduko baitigute. Hori dela eta, komeni da bi gurasook etortzea (ahal izanez gero) bilerara, semearekin/alabarekin. Tokia: Haur Hezkuntzako gela Eguna: Irailaren ........................... Ordua: ............. Inkesta bat bidaltzen dizuegu, etxean erantzuteko eta bileran aztertzeko. Oharra: garaiz etor zaitezte, familia guztiekin aldez aurretik programatutako orduetan elkartu ahal izan gaitezen (bilera bakoitzak 15 minutu iraungo du, gutxi gorabehera). Besterik gabe, agur bero bat. Zuzendaritza eta irakasle taldea