5. Hasieran gaiarekin erlazionaturiko argazki bat itsatsi. Biztanleria HASIERAKO TESTU IRAKURRI eta hausnarketa egin. Zenbat biztanle dago munduan une honetan? Begiratu web orrian: www. census.gov/main/popclock.html
6.
7. Ugalkortasuna murriztearen eta bizitza luzera areagotzearen ondorioz, biztanleria bizkor ari da zahartzen gero eta herrialde gehiagotan. 2005 eta 2050 urteen bitartean, munduko biztanleriak izango duen hazkundearen erdia 60 urte edo hortik gorako biztanleria izango da; aldiz, haurren ( 15 urtetik beherako pertsonak) kopurua zertxobait murriztuko da. Bestalde, herrialde garatuetan bikoiztu egingo da 60 urte edo hortik gorako biztanleen kopurua ( 2005ean 245 milioi ziren eta 2050erako 406 milioi izango direla aurreikusi da) eta 60 urtetik beherako biztanleria murriztu egingo da seguru asko ( 2005ean 971 milioi ziren eta 2050erako 839 izango direla aurreikusi da).”
15. Demografia zientzia bat da, biztanleria ikuspegi kuantitatibotik eta estatistikotik ikertzen duena.
16. Zientzia horrek oinarri-oinarrizko datuak ezagutzeko aukera ematen digu; esate baterako biztanleriaren banaketa, mugimendu naturalak, migrazioak, demografiaren bilakaera eta biztanleriaren egitura.
17. Demografiak biztanleriaren ikerketa estatikoak ( garai bat, urte bat) eta dinamikoak ( urte batzuetan zehar) egin ditzake. Biztanleriaren ikerketa estatistikoaren bidez, une jakin bateko biztanleria aztertzen da, munduan duen banaketa eta bere barnean egitura edo osaera aintzat hartuz. Biztanleriaren ikerketa dinamikoa, ordea, biztanleriaren mugimendu naturalak eta migrazio mugimenduak aztertzen dituzte.
20. Biztanleriari buruzko datuak jasotzen eta aztertzen dituen dokumentua da, eta informazio demografikoari dagokionez, iturri fidagarrienetako eta osatuenetakoa dugu. Errolda estatu mailan egiten da Espainian, hego Euskal Herriari dagokionez, eta Frantzian ipar Euskal Herriari dagokionez, eta biztanle kopuruari eta osaerari buruzko datuak biltzen ditu, hainbat faktoreren arabera; esate baterako, sexua, adina, egoera zibila, bizilekua, langileen kopurua eta seme alaben kopurua. Espainian INEk egiten du biztanleri errolda eta Frantzian le Institut National de la Estatistique et des études Economiques, INSEE, ( http://www.insee.fr ). Hamar urtez behin egiten da, eta azkenekoa 2001ean egin zen.
22. Udal Errolda tokian tokiko udalek eginiko dokumentua da. Erroldan jasotako datuen bitartez, udalek udalerrietako biztanleen kopurua ezagutzen dute, eta herritarrek eta hiritarrek ordaindu beharreko zergak antola eta kontrola ditzakete. Bost urtean behin argitaratzen da, eta biztanleen adinari, egoera zibilari, sexuari, helbideari, ikasketei eta jarduera ekonomikoari buruzko datu zehatzak jasotzen ditu.
24. Justizia Ministerioaren mendeko erakundea da. Erregistroan, herri bakoitzean izandako jaiotzak, heriotzak, ezkontzak, adopzioak eta dibortzioak jasotzen dira. Biztanlearen mugimendu naturalak ( jaiotza eta heriotzak) fidagarritasunez aztertzeko aukera ematen digu.
26. Inkestek eta iritzi azterketek biztanleriaren datuen gaineko estimazioak egiten dituzte, ikergai edo biztanleriaren talde adierazgarri batetik abiatuta.
28. - BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA ( E.P.A.). Hiru hilabetez behin egiten da. Biztanleriaren jarduera tasa aztertzen du ( zenbat biztanle ari diren lanean).
29. - UGALKORTASUNA INKESTA. Jaiotzak aztertzen ditu, haurrak izateko adinean dauden emakumeen arabera.
30.
31. 1- Definitu ondorengo kontzeptuak ( testuan ez badago hiztegian, interneten… aurkitu).
56. Munduko mapa politiko mutuan adierazi munduko biztanleriaren pilaketa gune eta hutsune gune garrantzitsuenak.
57. Mapa mutuan:Mapari izena eta legenda ipini. Zein eremuetan daude pilaketa eta hutsune guneak? Zein estatu dira esanguratsuenak?
58. ZUZENKETA HUTSUNEAK: KANADA ( HOTZA, BASAMORTUA) GROELANDIA. SIBERIA GOBIKO BASAMORTUA. HIMALAYA MENDIKATEA. AUSTRALIAKO BASAMORTUA. SAHARA BASAMORTUA. AMZONIAKO OHIANA. PILKETA GUNEAK IPAR AMERIKAKO IPAR -EKIALDEKO KOSTALDEA. MENDEBALDEKO EUROPA INDIA. TXINA EKIALDEA NIGER IBAIAREN ARROA BRASILGO RIO JAINEIRO
59.
60. Gaur egungo munduko biztanleria 6.200 miloitik gorakoa da, baina banaketa oso irregularra da.
61. Biztanleri osoaren %90 baino gehiago Ipar Hemisferioan bizi da, eremu epelean batez ere.
64. Pilaketa handienak Asiako ekialde eta hegoaldean daude: Txina eta Indiaren artean 1.200 miloi eta 980 miloi biztanletik gora ( 2.180 miloi, guztiaren herena).
76. 9 ARIKETA: LIBURUTIK INFORMAZIO BILATU ETA OSATU LABURPEN TAULA Taula osatu ondoren, taldean hausnartu eta erantzun: Ba la dago erlaziorik jaiotza eta heriotza altua edo baxua izateak, herri baten garapen edo aberastasun mailarekin? Erantzun ongi arrazoitzeko, aztertu arretaz 12 orriko bi mapak. Erantzunak adibideekin osatu.
84. 2.4 BIZTANLERIAREN BILAKAERA HISTORIAN Historian zehar munduko biztanleria kopuruz gora beherak izan ditu. Demografoek eta historialariek egindako ikerketen onorioz, gizakiaren aro desberdinetako gutxi gora beherazko datuak lortu dira. Zein grafiko erabiliko zenuke Historian zehar biztanleriaren bilakaera adierazteko? zergaitik?