4. tenis-a Tenisa Ingalaterran eta XIX.mendean sortutako kirola da, pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatutakoa. Mende haren amaieran arautu zuten: Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da, jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da), prestakuntza fisikoa eta teknika behar dira tenisaren ezaugarriak eta arautegia betetzeko. Eduki-taula [ ezkutatu]
5. Nahiz eta historikoki antzinakoa izan ( Antzinako Erroman kuadriga -lasterketak eta bikingoek Odin eta Hrungnir omentzeko egiten zituzten zaldi-lasterketak) XVIII. mendean antolatu zuten egun ezagutzen dugun kirola eta praktikatzeko hipodromoak eraiki zituzten. Apustuei esker laster hazi zen. Hipika
6. 1 Formula ( ingelesez , Formula One ), F1 izenez ere ezagutzen dena, auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzari Sari Nagusi deritzo eta berauek biltzen dituena 1 Formulako Munduko Txapelketa . Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira. 1 Formula 1950an ospatu zen lehenengoz, Ferrari , Alfa Romeo eta Maserati bezalako taldeen partehartzearekin, besteak beste. Formula 1
7. Golfa edo Kali jokoa pilota txiki bati ahalik eta kolpe gutxien emanez 18 zuloko zirkuitua osatzean datzan kirola da. Kirol honetako jokalariak, edo golfariak , banaka aritzen dira. Joko honen lehenengo berria XV. mendekoa da, Edinburghen ( Eskozia ) egindako partida batena. Golf-a
8. Eskia elurraren gainean praktikatzen den kirola da. Halaber, badago ur gainean egiten duten beste mota desberdin bat, "eski nautikoa" edo uretakoa izena duena. Eskiatzaileak dira arlo honetako kirolariak. Motak: Alpinoa : Eski-estazioetan praktikatutakoa. Nordikoa , iraupen-eskia edo mendi-eskia: Mendi , baso edo propio prestatutako pistetan egindakoa. Eskia