2. IKASYS proiekturako beharrezkoa den materiala erabiltzerako
orduan, hainbat pausu kontuan hartu behar dituzue, batez ere,
proiektu honekin hasi berriak zaretenok:
ORDUTEGIAREN PLANIFIKAZIOA
ARDURADUNEN AUKERAKETA ETA FUNTZIOA
ORDENAGAILUEN BANAKETA
ERABILTZAILE ETA PASAHITZA
ORDENAGAILUAK PIZTU
KLASE BUKAERA
3. 1. ORDUTEGIAREN
PLANIFIKAZIOA
(Irakasleentzako)
IKASYS-ekin lanean hasteko, zerbait
kontuan hartu behar da. Ikastola
bakoitzeko hiru armairu egongo dira gutxi
gorabehera (ikasle kopuruaren arabera)
bakoitzean, 30 ordenagailu daudelarik.
Ordenagailuen erabilera anitza denez, hau
erabiltzeko ordutegi bat beharrezkoa da,
beraz, irakasleek ikasturtearen hasieran
hau finkatu beharko dute.
4. 2. ARDURADUNEN AUKERAKETA
ETA FUNTZIOA
Behin ordutegia finkatuta, materiala hartzeko ordua heldu da!
Hauek, erabili diren azken gelan geratuko direnez, bertara ZUEK
joan beharko zarete. Beraz, hau zuen ardura izango da.
NOLA?
Irakasleak alfabetikoko zerrenda hartu eta astero bi
aukeratuko ditu, beti txanda pasatuz.
Honen bidez, irakaslea ez du gela ardura barik utziko eta zuek
arduratsuagoak izaten ikasiko duzue.
5. 3. ORDENAGAILUEN BANAKETA
IKASYS armairua gelan dagoela, irakasleak armairuan dauden
bi entxufeak piztuko ditu, hau da, internetaren entxufea eta
ordenagailuak kargatuta uzteko entxufe nagusia.
Ordenagailuen apaletan, bakoitzaren zenbakia
ordenean agertuko da eta zuek zerrendaren
zenbakia kontuan hartuz, dagokion ordenagailua
banaka hartuko duzue.
6. 4. ERABILTZAILE ETA PASAHITZA
Lanarekin hasi baino lehen irakasleak paper zati bat
bananduko dizue.
Bertan, zera agertuko da:
Zuen ordenagailu zenbakia
IKASYS programan saioa hasteko erabiltzaile izena
Erabiltzailearen pasahitza
Adibidez: Zure izena Aitor Perez bada eta alfabetikoko
zenbakia 15 bada:
7. 5. ORDENAGAILUAK PIZTU
Irakasleak esaten duenean, ordenagailuak piztu egingo dituzue eta
denok piztuta, irakaslearen arauak bete egin beharko dituzue.
Momentu honetatik aurrera zer egin behar duzuen jakiteko,
hurrengo sarreran nik egindako bideo labur bat ikusi ahal duzue,
hala ere, dudarik badaukazue irakaslea laguntzeko prest egongo da.
8. 6. MATERIALA JASO
Azkenik, klasea amaitzen denean edo irakasleak
dionean, materiala jaso egin behar duzue.
Ordenagailuak itzali baino arinago, nire bideoan
agertuko den bezala, IKASYS programatik irten
eta ondoren irakasleak esaten duen bezala
itzaliko dituzue ordenagailuak.
Ordenagailuak itzalita daudenean, banaka armairura joango zarete
ordenagailuak dagokion apalean uztera eta ordenagailu bakoitzari
dagokion entxufea jarriko duzue hauek kargatuta uzteko.