SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 2
Egun batean, amatxi Joxepik bere biloba Maite eta Idoiari ezkutuko altxor baten
berri eman zien. Altxorra Arizkun edo Erratzu inguruan aurkitzen zen Xorroxingo ur
jauzia zen.

       Kondairak zihoenaren arabera, garai batean ilunabarrarekin batera haize hotsa
entzunaz ur jauzira iritsiz gero, harri zabal baten gainean lamia bat agertzen zen.

       Idoia eta Maitek istoriotxo hark erakarrita inguru haietara hurbiltzea erabaki
zuten. Ez zekitenez nola egin ibilbidea, laguntxo batek makina txikitxo bat utzi zien.
Makinatxo hartako geziari jarraituz gero, ur jauzira iristen ziren.

       Arizkungo plazan makinatxoa piztu eta han abiatu ziren biak herrian barrena.
Zoriontsu ekin zioten bidaiari. Tipi-tapa tipi-tapa hotzari aurre eginez herritik urrun
zegoen baserri batetara iritsi ziren.

        Euria ere hasi zen baina berdin zitzaien. Baserriz-baserri hilerri batetara iritsi
ziren. Haiek zalantzak!

Maite: Idoia, ongi ote goaz? Makinatxo madarikatu hau!
Idoia: bai, bai. Bide onetik goaz. Hau Erratzuko kanposantua da. Laster izango gara
herrian.

        Eta Idoiak erran bezala 10 pausutara Erratzuko herria ikusi zuten. Hura zen
poza!

         Eguraldi traketsak lagunduta jarraitzen zuten ibilbidean zehar; euria, lokatza,
haizea…zailtasunei aurre egin eta hainbat borda eta baserri inguratu ondoren Bikondora
iritsi ziren.

I: Maite, nekatzen hasia naiz.
M: lasai, edan ur pixka bat. Agian Xorroxingo ur jauzitik datorrena da!

       Eta hala, Gorostapolo auzoan zeudela bertako ermita aldamenean utzi eta
eguraldi humelari aurre eginez ur jauziruntz abiatu ziren.

        Halako batean,

I: Xorroxin, Xorroxin! Eskuinera! Arrazoi zenuen Maite, makinatxoak ongi garamatza.

        Basoa, baso itxia. Iluntzen hasi zuen. Baina iluntzearekin batera hots bat.

M: entzuten al duzu Idoia? Haizea? Edo errekaren bat?
I: bai, bai entzuten dut. Makinatxoak aurrrera markatzen du, aurrera!
M: ur jauzia! Topatu dugu!
I: ez, ez. oraindik 57 metro falta dira. Hau ez da!
M: goazen ba! Noruntz?
I: eskuinera!
M: hor bertze bat! arras haundia!
I: haundia eta indartsua! Maite iritsi gara!
M: gogoratzen amatxik nola erraten zuen lamia bat agertzen zela?
I: beldur naiz.
M: ez, neska! Zer egingo digu lamia batek? Hemen azaltzen zen lamiak harri gainean
bere ile ederra orrazten omen zuen. Orraztu eta irrifar gozo batekin agurtzen omen
zituen bertara agertutakoak.

         Bapatean, lamia! Eta amatxik kontatutako istoriotxoak erran bezala, ilea orraztu
eta irrifar batekin agurtu zituen. Ezin zuten sinetsi! Hitzik gabe geratu ziren. Hura poza!
Herrira itzultzeko desiatzen zeuden. Amatxiri lehenbailehen kontatu nahi zien
gertatutakoa.

I: itzultzeko ere makinatxoari jarraitu behar diogu.
M: geziari?
I: ez. Orain guk egindako ibilbidea azaltzen da gizontxo batekin eta ibilbide horri
jarraitu behar diogu Arizkuna iristeko.

        Eta hala, han abiatu ziren Maite eta Idoia euripean baina zoriontsu pozaren
pozez herriruntz. Eta hau hala bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arizkungo
plazan!

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados (8)

Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro-ipuinak
Mikro-ipuinakMikro-ipuinak
Mikro-ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Ulermena escolar letra mapatxearen gutuna
Ulermena escolar letra  mapatxearen gutunaUlermena escolar letra  mapatxearen gutuna
Ulermena escolar letra mapatxearen gutuna
 

Destaque

Meritxell omnium les_ulleres_magiques
Meritxell omnium les_ulleres_magiquesMeritxell omnium les_ulleres_magiques
Meritxell omnium les_ulleres_magiques
Escola Cervetó
 
Archivo de word
Archivo de wordArchivo de word
Archivo de word
refabo
 
apple.in.china - Copy
apple.in.china - Copyapple.in.china - Copy
apple.in.china - Copy
James Lee
 
waybill details
waybill detailswaybill details
waybill details
A.K. Goyal
 
Sissot additional information
Sissot additional informationSissot additional information
Sissot additional information
Fabio Sissot
 

Destaque (14)

Test
TestTest
Test
 
Los bebes no tienen la culpa
Los bebes no tienen la culpaLos bebes no tienen la culpa
Los bebes no tienen la culpa
 
Test
TestTest
Test
 
Trab Rafael 601
Trab Rafael 601Trab Rafael 601
Trab Rafael 601
 
Meritxell omnium les_ulleres_magiques
Meritxell omnium les_ulleres_magiquesMeritxell omnium les_ulleres_magiques
Meritxell omnium les_ulleres_magiques
 
Archivo de word
Archivo de wordArchivo de word
Archivo de word
 
Acerca de mi
Acerca de miAcerca de mi
Acerca de mi
 
apple.in.china - Copy
apple.in.china - Copyapple.in.china - Copy
apple.in.china - Copy
 
Técnicas para la Comunicación Eficaz
Técnicas para la Comunicación EficazTécnicas para la Comunicación Eficaz
Técnicas para la Comunicación Eficaz
 
waybill details
waybill detailswaybill details
waybill details
 
Herramientas web. 2.0 josé ángel rivas carrasquel
Herramientas web. 2.0 josé ángel rivas carrasquelHerramientas web. 2.0 josé ángel rivas carrasquel
Herramientas web. 2.0 josé ángel rivas carrasquel
 
vidhyadaran_updated_resume__1_
vidhyadaran_updated_resume__1_vidhyadaran_updated_resume__1_
vidhyadaran_updated_resume__1_
 
Sissot additional information
Sissot additional informationSissot additional information
Sissot additional information
 
IBM potencia a clientes y casos de uso de SAP HANA
IBM potencia a clientes y casos de uso de SAP HANAIBM potencia a clientes y casos de uso de SAP HANA
IBM potencia a clientes y casos de uso de SAP HANA
 

Ipuina

  • 1. Egun batean, amatxi Joxepik bere biloba Maite eta Idoiari ezkutuko altxor baten berri eman zien. Altxorra Arizkun edo Erratzu inguruan aurkitzen zen Xorroxingo ur jauzia zen. Kondairak zihoenaren arabera, garai batean ilunabarrarekin batera haize hotsa entzunaz ur jauzira iritsiz gero, harri zabal baten gainean lamia bat agertzen zen. Idoia eta Maitek istoriotxo hark erakarrita inguru haietara hurbiltzea erabaki zuten. Ez zekitenez nola egin ibilbidea, laguntxo batek makina txikitxo bat utzi zien. Makinatxo hartako geziari jarraituz gero, ur jauzira iristen ziren. Arizkungo plazan makinatxoa piztu eta han abiatu ziren biak herrian barrena. Zoriontsu ekin zioten bidaiari. Tipi-tapa tipi-tapa hotzari aurre eginez herritik urrun zegoen baserri batetara iritsi ziren. Euria ere hasi zen baina berdin zitzaien. Baserriz-baserri hilerri batetara iritsi ziren. Haiek zalantzak! Maite: Idoia, ongi ote goaz? Makinatxo madarikatu hau! Idoia: bai, bai. Bide onetik goaz. Hau Erratzuko kanposantua da. Laster izango gara herrian. Eta Idoiak erran bezala 10 pausutara Erratzuko herria ikusi zuten. Hura zen poza! Eguraldi traketsak lagunduta jarraitzen zuten ibilbidean zehar; euria, lokatza, haizea…zailtasunei aurre egin eta hainbat borda eta baserri inguratu ondoren Bikondora iritsi ziren. I: Maite, nekatzen hasia naiz. M: lasai, edan ur pixka bat. Agian Xorroxingo ur jauzitik datorrena da! Eta hala, Gorostapolo auzoan zeudela bertako ermita aldamenean utzi eta eguraldi humelari aurre eginez ur jauziruntz abiatu ziren. Halako batean, I: Xorroxin, Xorroxin! Eskuinera! Arrazoi zenuen Maite, makinatxoak ongi garamatza. Basoa, baso itxia. Iluntzen hasi zuen. Baina iluntzearekin batera hots bat. M: entzuten al duzu Idoia? Haizea? Edo errekaren bat? I: bai, bai entzuten dut. Makinatxoak aurrrera markatzen du, aurrera! M: ur jauzia! Topatu dugu! I: ez, ez. oraindik 57 metro falta dira. Hau ez da! M: goazen ba! Noruntz? I: eskuinera! M: hor bertze bat! arras haundia! I: haundia eta indartsua! Maite iritsi gara! M: gogoratzen amatxik nola erraten zuen lamia bat agertzen zela?
  • 2. I: beldur naiz. M: ez, neska! Zer egingo digu lamia batek? Hemen azaltzen zen lamiak harri gainean bere ile ederra orrazten omen zuen. Orraztu eta irrifar gozo batekin agurtzen omen zituen bertara agertutakoak. Bapatean, lamia! Eta amatxik kontatutako istoriotxoak erran bezala, ilea orraztu eta irrifar batekin agurtu zituen. Ezin zuten sinetsi! Hitzik gabe geratu ziren. Hura poza! Herrira itzultzeko desiatzen zeuden. Amatxiri lehenbailehen kontatu nahi zien gertatutakoa. I: itzultzeko ere makinatxoari jarraitu behar diogu. M: geziari? I: ez. Orain guk egindako ibilbidea azaltzen da gizontxo batekin eta ibilbide horri jarraitu behar diogu Arizkuna iristeko. Eta hala, han abiatu ziren Maite eta Idoia euripean baina zoriontsu pozaren pozez herriruntz. Eta hau hala bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arizkungo plazan!