SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 3
ZIRIPOT

Lantzeko inauteria oso ospetsua da, beste gauzen artean bere
pertsonaiengatik:

Miel-Otxin Lastozko panpina; maskara bat eta koloretako
paperez betetako txano mutur zorrotza daramatza. Mutil baten
sorbaldan joaten da.

Zaldiko Gerrian armazoia duen mutilak antzezten du. Armazoi
horretan zaldi burua eta isatsa antzematen dira. Lastozko
txanoa darama eta aurpegia ikatzaz belztua.

Txatxoak Kolore ikusgarrietako oihal eta arropaz jantzitako
gazteak dira, lastozko kapela edota txano puntadunak
eramaten dituztenak. Aurpegia estalita daramate eta eskuetan erratzak edo makilak.

Perratzaileak Zakuz jantzita joaten dira goitik behera eta Zaldikori ferrak jartzeko txingarrez betetako
lapikoa daramate.

Ziripot Zakuz janzten duten mutiko gaztea. Zakua zabala izaten da eta lastoz betetzen dute.
Aurpegia zapiz estalita darama eta ezin zu ibili ere kasik. Oso pertsona barregarria da.

    Duela urte asko, Lantzen, oso pertsonaia herrikoa bizi zen, Ziripot izenekoa. Gizon handia eta
potoloa zen, oso lodia. Ia ezin zuen ibili, ezta lanik egin ere. Horrela, bada, kontu zaharrak eta ipuinak
kontatuz ateratzen zuen bizia, auzoek jana ematen baitzioten horren truke.

    -   Begira, Ziripot! Hara zer ekarri dizugun gaurkoan…

                                                       Eta sakia erakusten zioten, barazki, fruta eta
                                                oilaskoren bat edo besterekin.

                                                    -   Konta iezaguzu ipuin bat!

                                                    -   Barre egitekoa izan dadila, Ziripot!

                                                    -   Ez, ez! Gaur amodiozko istorioa nahi dugu…

                                                    -   - Ba! Borroketako ipuina bada hobe!

                                                    Eta hilabeteak eta urteak bake ederrean zihoazen.
                                                Egun batean, ordea, Miel-Otxin izeneko erraldoi bat
                                                azaldu zen Lantzen. Zakarra eta gaiztoa zen, jende
                                                guztiaz abusatzen zuen eta zuten guztia lapurtzen zien.
                                                Harekin, izaki arraro bat zetorren, erdi gizon, erdi zaldi.
                                                Zaldiko zen bere izena.

                                                     Biak Lantzen jarri ziren bizitzen eta herria beren
                                                menpe jartzera behartu zuten. Egunak joan eta egunak
                                                etorri, Miel-Otxin eta Zaldiko plazaren erdian jartzen
ziren, perratzaileak ferra berriak jartzen zizkioten erdi gizon erdi zentauroari eta bertako biztanleek
banan-banan desfilatzen zuten erraldoia eta haren laguntzailearen aurretik, zuten guztia haien
oinetan utziz.

  Ziripot zen ezer eramaten ez zuen bakarra, ez baitzuen zer eramanik.

    -   E! Hi! Potoloa! Hator hona! – esan zion oihuka Zaldikok.

        Astiro-astiro eta ahal zuen bezala, Ziripot hurbildu zitzaion.

    -   Zergatik ez duzu ezer ekartzen? – galdetu zion gizon zaldiak zakar - zakar bere zartailua
        astinduz.

    -   Ezer ez dudalako… - izan zen erantzuna.

    -   Nola ausartzen zara…?

    Bere onetik aterata, Zaldiko harengana joan zen eta behin eta berriro jo zuen. Azkenean, Ziripot
gizajoa lurrera erori zen bi harroputzen algaren artea. Altxatzen saiatu zen, baina bere gorputzaren
zama ezin izan zuen jaso. Lantzeko zenbait lagun Ziripot laguntzen saiatu ziren, baina Zaldikok, bere
zartailuaz, ez zien hurbiltzen utzi. Gau etorri zen, plaza hutsik geratu zen eta baita Ziripot potoloa ere
erdi-erdian mugitu ezinik.

   Han geratu beharko ote zuen etsia hartzen hasia zen, baina, halako batean, itzalen artetik, herriko
jendea hasi zen agertzen eta isil-isilik altxatzen lagundu ondoren, etxera eraman zuten.

    -   Egoera honek ezin du honela jarraitu! – esan zuen batek.

    -   Zer gabe utziko gaituzte! – gehitu zuen beste batek.

    -   Irtenbide bat aurkitu behar zaio honi – esan zuen hirugarrenak.

  Denak isildu zirenean, Ziripotek hitz egin zuen:

    -   Behin batean, harri handi bat amildu zen menditik behera eta baserri baten aurrean gelditu
        zen, sarrera estaliz. Jabea saiatu zen harria etxe barrutik mugitzen, baina alferrik, oso astuna
        baitzen. Leihotik atera eta kanpotik mugitzen ahalegindu zen, baina oraingoan ere ezinezkoa
        izan zitzaion, harria lehen bezain astun jarraitzen zuen eta. Egun asko eman zituen arazoa
        nola konpondu pentsatzen eta, azkenean, laguntza eskatzea erabaki zuen. Bizilagunei deitu
        zien eta, denen artean, harria kendu zuten.

    Ziripot isildu egin zen. Gizonek elkarri begiratu zioten eta eskura zeukaten guztia hartu zuten:
taketak, aitzurrak, laiak, sardeak… eta Miel-Otxin eta Zaldikoren bila abiatu ziren. Azken honek ihes
egin zuen, zaldi hankekin erraz egiten baita korrika, baina erraldoia harrapatu egin zuten. Epaiketa
publikoan kondenatu zuten. Bizilagun batek, beltzez jantzita eta aurpegia estalita zeukala, bi tiro
eman zizkion eta gero erraldoiaren gorpu hila plazaren erdian erre zuten.

      Lasaitasuna itzuli zen berriro ere Lantzera eta Ziripotek ipuinak eta kontakizunak kontatzen
jarraitu zuen arnasarik gabe geratu zen egunera arte.
Erantzun:

   1. Zeintzuk dira Lantzeko Inauterietako pertsonaia nagusiak? Azal itzazu beraien ezaugarri
      nabarmenenak.

   2. Zein zen Ziripoten ogibidea?

   3. Zeintzuk agertu ziren egun batean Lantzen?

   4. Zer egiten zuten hauek herriko jendearekin?

   5. Zer egin zioten Ziripoti? Zergatik?

   6. Zer egin zuen herriko jendeak Ziripot askatu ondoren gaiztoak herritik botatzeko?

   7. Nola bukatu ziren legendaren gaiztoak?

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Ziripot nafarroa

Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Maitan2
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps haurhezkuntza
 
Intsektuakpp[1]
Intsektuakpp[1]Intsektuakpp[1]
Intsektuakpp[1]nerebloga
 
Olagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarraOlagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarraalazne garcia
 
Miel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta ZaldikoMiel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta Zaldikoguest57a3b857
 
Fantasia ala errealismo zikina.docx
Fantasia ala errealismo zikina.docxFantasia ala errealismo zikina.docx
Fantasia ala errealismo zikina.docxeskolaikt
 

Semelhante a Ziripot nafarroa (15)

Inauteriak nafarroan
Inauteriak nafarroanInauteriak nafarroan
Inauteriak nafarroan
 
Inauteriak nafarroan
Inauteriak nafarroanInauteriak nafarroan
Inauteriak nafarroan
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps
 
Sinbad
SinbadSinbad
Sinbad
 
Intsektuakpp[1]
Intsektuakpp[1]Intsektuakpp[1]
Intsektuakpp[1]
 
Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
Olagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarraOlagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarra
 
Miel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta ZaldikoMiel Otxin Eta Zaldiko
Miel Otxin Eta Zaldiko
 
Anxo araba
Anxo   arabaAnxo   araba
Anxo araba
 
Fantasia ala errealismo zikina.docx
Fantasia ala errealismo zikina.docxFantasia ala errealismo zikina.docx
Fantasia ala errealismo zikina.docx
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 

Ziripot nafarroa

  • 1. ZIRIPOT Lantzeko inauteria oso ospetsua da, beste gauzen artean bere pertsonaiengatik: Miel-Otxin Lastozko panpina; maskara bat eta koloretako paperez betetako txano mutur zorrotza daramatza. Mutil baten sorbaldan joaten da. Zaldiko Gerrian armazoia duen mutilak antzezten du. Armazoi horretan zaldi burua eta isatsa antzematen dira. Lastozko txanoa darama eta aurpegia ikatzaz belztua. Txatxoak Kolore ikusgarrietako oihal eta arropaz jantzitako gazteak dira, lastozko kapela edota txano puntadunak eramaten dituztenak. Aurpegia estalita daramate eta eskuetan erratzak edo makilak. Perratzaileak Zakuz jantzita joaten dira goitik behera eta Zaldikori ferrak jartzeko txingarrez betetako lapikoa daramate. Ziripot Zakuz janzten duten mutiko gaztea. Zakua zabala izaten da eta lastoz betetzen dute. Aurpegia zapiz estalita darama eta ezin zu ibili ere kasik. Oso pertsona barregarria da. Duela urte asko, Lantzen, oso pertsonaia herrikoa bizi zen, Ziripot izenekoa. Gizon handia eta potoloa zen, oso lodia. Ia ezin zuen ibili, ezta lanik egin ere. Horrela, bada, kontu zaharrak eta ipuinak kontatuz ateratzen zuen bizia, auzoek jana ematen baitzioten horren truke. - Begira, Ziripot! Hara zer ekarri dizugun gaurkoan… Eta sakia erakusten zioten, barazki, fruta eta oilaskoren bat edo besterekin. - Konta iezaguzu ipuin bat! - Barre egitekoa izan dadila, Ziripot! - Ez, ez! Gaur amodiozko istorioa nahi dugu… - - Ba! Borroketako ipuina bada hobe! Eta hilabeteak eta urteak bake ederrean zihoazen. Egun batean, ordea, Miel-Otxin izeneko erraldoi bat azaldu zen Lantzen. Zakarra eta gaiztoa zen, jende guztiaz abusatzen zuen eta zuten guztia lapurtzen zien. Harekin, izaki arraro bat zetorren, erdi gizon, erdi zaldi. Zaldiko zen bere izena. Biak Lantzen jarri ziren bizitzen eta herria beren menpe jartzera behartu zuten. Egunak joan eta egunak etorri, Miel-Otxin eta Zaldiko plazaren erdian jartzen
  • 2. ziren, perratzaileak ferra berriak jartzen zizkioten erdi gizon erdi zentauroari eta bertako biztanleek banan-banan desfilatzen zuten erraldoia eta haren laguntzailearen aurretik, zuten guztia haien oinetan utziz. Ziripot zen ezer eramaten ez zuen bakarra, ez baitzuen zer eramanik. - E! Hi! Potoloa! Hator hona! – esan zion oihuka Zaldikok. Astiro-astiro eta ahal zuen bezala, Ziripot hurbildu zitzaion. - Zergatik ez duzu ezer ekartzen? – galdetu zion gizon zaldiak zakar - zakar bere zartailua astinduz. - Ezer ez dudalako… - izan zen erantzuna. - Nola ausartzen zara…? Bere onetik aterata, Zaldiko harengana joan zen eta behin eta berriro jo zuen. Azkenean, Ziripot gizajoa lurrera erori zen bi harroputzen algaren artea. Altxatzen saiatu zen, baina bere gorputzaren zama ezin izan zuen jaso. Lantzeko zenbait lagun Ziripot laguntzen saiatu ziren, baina Zaldikok, bere zartailuaz, ez zien hurbiltzen utzi. Gau etorri zen, plaza hutsik geratu zen eta baita Ziripot potoloa ere erdi-erdian mugitu ezinik. Han geratu beharko ote zuen etsia hartzen hasia zen, baina, halako batean, itzalen artetik, herriko jendea hasi zen agertzen eta isil-isilik altxatzen lagundu ondoren, etxera eraman zuten. - Egoera honek ezin du honela jarraitu! – esan zuen batek. - Zer gabe utziko gaituzte! – gehitu zuen beste batek. - Irtenbide bat aurkitu behar zaio honi – esan zuen hirugarrenak. Denak isildu zirenean, Ziripotek hitz egin zuen: - Behin batean, harri handi bat amildu zen menditik behera eta baserri baten aurrean gelditu zen, sarrera estaliz. Jabea saiatu zen harria etxe barrutik mugitzen, baina alferrik, oso astuna baitzen. Leihotik atera eta kanpotik mugitzen ahalegindu zen, baina oraingoan ere ezinezkoa izan zitzaion, harria lehen bezain astun jarraitzen zuen eta. Egun asko eman zituen arazoa nola konpondu pentsatzen eta, azkenean, laguntza eskatzea erabaki zuen. Bizilagunei deitu zien eta, denen artean, harria kendu zuten. Ziripot isildu egin zen. Gizonek elkarri begiratu zioten eta eskura zeukaten guztia hartu zuten: taketak, aitzurrak, laiak, sardeak… eta Miel-Otxin eta Zaldikoren bila abiatu ziren. Azken honek ihes egin zuen, zaldi hankekin erraz egiten baita korrika, baina erraldoia harrapatu egin zuten. Epaiketa publikoan kondenatu zuten. Bizilagun batek, beltzez jantzita eta aurpegia estalita zeukala, bi tiro eman zizkion eta gero erraldoiaren gorpu hila plazaren erdian erre zuten. Lasaitasuna itzuli zen berriro ere Lantzera eta Ziripotek ipuinak eta kontakizunak kontatzen jarraitu zuen arnasarik gabe geratu zen egunera arte.
  • 3. Erantzun: 1. Zeintzuk dira Lantzeko Inauterietako pertsonaia nagusiak? Azal itzazu beraien ezaugarri nabarmenenak. 2. Zein zen Ziripoten ogibidea? 3. Zeintzuk agertu ziren egun batean Lantzen? 4. Zer egiten zuten hauek herriko jendearekin? 5. Zer egin zioten Ziripoti? Zergatik? 6. Zer egin zuen herriko jendeak Ziripot askatu ondoren gaiztoak herritik botatzeko? 7. Nola bukatu ziren legendaren gaiztoak?