1. Soka tira.
Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka
m bati eutsita, elkarri herrestan
, eramaten saiatzen dira. Kontzeptu
- sinple honen ondorioz, kirol hau
,m aspaldi-aspaldiko antzinetatik
f da ezaguna eta hedadura
geografiko oso zabala du gaur
b egun.
“Soka-tirako”lehiak arautzen dituzten baldintzak
ondokoak dira:
Indartsuen kopurua: zortzi dira.
Pisua: baldintzen hartean probak pisu mugatuarekin edo
librearekin diren adierazten da. Pisu mugatua 560 kilo, 640
kilo eta 720 kilotan ezartzen da.
Botileroak: talde bakoitzak botilero bat du, haien ahalegina
animo-ohiuekin zuzentzen duena.
Debekatuta dago soka berrian lotzea eta sorbaldaren
gainetik jartzea, amaieran dagoen gizonaren kasuan izan
ezik. Sokari bi eskuekin heltzen zaio.
Frontoian edo belarrean tira daiteke, eta erabiltzen diren
oinetakoak desberdinak izango dira, abarkak lehenengo
kasuan eta botak bigarrenean.
Kaleak:talde bakoitzak bere kalearen barruan tiratu behar
du, normalean 2m-ko zabalerakoa, eta bertatik irteten dena
deskalifikatu egingo dute.
Arraste-eremua: 2, 40m-koa da eta sokan eta soruan dago
seinaleztatuta.
Sokan zinta gorri bat lotzen da, erdia zehatz-mehatz
adierazten duena.
2. Desafioak bi tiradera egiten dira, taldeak aldez aldatzen
dutela. Horrela aukerak parekatu nahi dira, alde bateko
irregulartasunek, aldapak eta abar eragindako abantailak
saiestuz. Berdinketak gertatzen badira, aurkaria errestan
eramateko erabilitako gutxienezko denborak erabiketzen du.
Hainbat parte-hartzaileetako lehiaketetan sailkapen-ligaxka
jokatu ohi da, guztiak guztien aurka arituz.
Soka-tira frontoietako kantxen eta plazetako harrien
gainean egiten zen, herrialdeko estilo tradizionalari
jarraituz. Nazioarteko kontakuek eta lehiek argi eta
garbi erakutsi dute belar gaineko soka-tira dela
modalitate zabalduena eta etorkizun handikoena
dela. Euskal Herrian, probintzia bakoitzean, neguko
deboraldia zoru gogorraren gainekoa da; udaberrian
oinetakoz aldatzen dute, gomazko abarka
tradizionalaren ordez bota ferratuak jantziz, funtzeskoa
lurraren gainean behar bezala tiratzeko.