SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 18
Epict (document)
  European Pedagogical Informatio and Communication Technologies (Europako
  Pedagogiarako Informazio eta Komukiazio Teknologiak).


- Nahitaezko eraginak (ukaezinak)

  1- IKT irakaskuntza / ikaskuntza.

             Ikaskuntzarako tresna
             Irakaskuntzarako tresna
             IKT laguntza moduan tresna (osagarria)
  Irakasleak behar dituen konpetentziak:

             Teknologiarekin elkarbizi
             Teknologia ulertu
             Teknologiari buruz hausnartu
  Irakasleak IKTko konpetentzia hauek garatu behar ditu, IKTengandik ahalik eta
  probetxu gehien ateratzeko.

  2- Ordenagailua.

  Irakasleek, ordenagailuen inguruko gutxieneko gaitasunak behar dituzte, hau
  pertsonalki eta pedagogikoki erabiltzeko, helburua,          ikasleak bere kabuz
  erabiltzen ikasten duelarik. Digitalki fluxu izateak, zure kabuz ordenagailua
  erabiltzeko eta mantentzeko gai izatea da.

             Programak eguneratu
             Birusen aurka zaindu
             Dokumentuen kudeaketa


  3- Bilaketa eta komunikazioa interneten bidez.

  Internet, informazio iturri bat izateaz gain, publikazio plataforma bat da eta baita
  komunikatzeko kanal bat.
Ikasketa kolaboratiboa
              Bilaketak interneten hezkuntza arloan
              Hezkuntza portalak


  4- Hitzak prozesatzea eta idatzien prozesua.

  Ordenagailuei esker, testuak editatzea eta komentatzea askoz sinpleagoa da.
  Baina are gehiago, hau irakasleentzat garrantzitsua da, hitz prozesatzaile bat,
  testuak produzitzeko tresna bezala (pedagogikoki).

              Ikasleei idaztearen prozesuan gidatu eta laguntzeko
              Irudi eta soinuak dokumentuekin batera erabiltzeko


  5- IKT eta eskola innobazioa

  IKTak, aldaketaren gidari bezala ikusiak dira eta baita eskola zuzendaritzaren
  gardentasunerako

              Kanpo eskaerak
              Eskola innobazioa


- Aukerako eraginak

  1-Banaketa, diseinua

  Irakasleak ikasketa errekurtso propioak sortzeko

  2- Irudi digitalak

  Irudiak dira adibidez, kazetaritza ikasgaietako objektuak.

  3- Aurkezpenak

  Irakasleak aurkezpenak darabiltza irakasteko eta komunikatzeko, ikasleei
  laguntzeko hauen aurkezpenen prestaketan eta hauek ebaluatzeko.
4- Web orrialdeen prestakuntza

Web orrialdeen bitartez, irakasleak tresna berriak sortuko ditu irakaskuntzarako,
ikasleak lagunduko ditu (hauen produkzio eta argitaratzean) eta ebaluatuko
ditu.

5- Kalkulu-orriak

Kalkulatzeko, simulatzeko, modelo bezala, grafikoak egiteko…

6- Barneko datu-baseak

Barneko datu baseen erabilera ezberdinak irakaskuntza eta ikaskuntzan, barne
hartuz datu baseak nola erabili daitezkeen ikaskuntza eta irakaskuntzan.

7- Errekurtso digitalen bitartez ikastea

Hauen erabilera kontextu ezberdinetan eta ebaluazioa irakaslearen aldetik
garrantzia edo erabileraren inguruan

8- IKTak eta lan egiteko metodoak

Metodo eta tresna berrien erabilera (mapa kontzeptualak, web orrialdeak,
formazio aholkularitza…)

9- Tresna laguntzaile moduan

Eskaneatzeko, editatzeko, sintetizatzeko, predikzioak egiteko, beste ikuspuntu
batzuk erakusteko…

10- Ordenagailu jokuen erabilera

Ordenagailuen jokuen naturaltasun eta         populartasuna, ikasleen artean

aprobetxatu (jolas jeneroak ikasteko, hauen instalazio eta garapena…)
Bilaketa-tresna

Zer da?

Sistema informatiko bat da, modu automatiko batean lan egiten duena.
Momentuan, datu baseetan bilatu, klasifikatu eta abar egiten ditu interneteko
artxiboak, informazio hau erabiletaileen eskuetan utziz, hauen eskakizunen
erantzun bezala.


Nola erabiltzen da?

Ikasleak, nabigatzaile baten bilatzaile batean sartzen dira. Ondoren, bilaturen
aldamenean dagoen hutsunean behar duten hitzak jartzen dituzte eta bilatu
sakatu. Zerrenda bat azaldu ostean, nahi den web orrialdea hautatzen da.

Hala ere, bilaketa zehatzago bat egin nahi izanez gero, bilaketa aurreratua
egiteko aukera dago.


Ikasgelarako gomendioak

Ikasleek bilaketerako gaitasunak garatzen dituzte eta bilaketarako estrategia
ezberdinak erabiltzen dituzte, banaka edo taldeka. Horrela, konpetentzia
ezberdinak garatuko dituzte, hala nola, “ikasten ikastea”, “informazioa tratatzea
eta teknologia digitala” edo “hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna”.


Gomendatutako guneak

Google


Yahoo


Altavista


Bing
Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan
Eskolak, ezin die teknologia berriei bizkarra eman, hauei esker; informaziora
sarbide berriak, komunikatzeko aukera berriak eta kulturara sartzeko modu
berriak sortu direlako, honen ondorioz, argi dago, liburuak, teknologia berriekin
batera biziko direla eskoletan

XX. mendeko azken hamarkadetan jaiotakoak, izan gara lehenak teknologia
berrietan jaiotzen eta sozializatzen, eta gure bizitzako denbora askoz gehiago
eman dugu pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino.

XXI. mendeko kultura, multimodala da. Hau da, adierazten, ekoizten eta
banatzen dena euskarri mota askoekin (papera, pantaila) teknologia ezberdin
ugarirekin (Liburuak, telebista, ordenagailua, internet…) eta formatu eta
lengoaia ezberdinak erabiliz (grafikoak, testu idatziak…)

Alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzea beharrezkoa da eta hauek hiru
multzotan banatzen dira; Ikus – entzunekoa, teknologikoa eta informazionala.
Hauek batzen dituena multialfabetizazioa da.

- Ikus –entzuneko alfabetizazioan, lehenik, ikus - entzuneko testuak egin eta
analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin
kritikoak izaten jakitean datza.

- Alfabetizazio teknologikoan, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta
softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten
erabilera egokia egitean.

- Alfabetizazio informazionala, azkenik,         informazioa bilatu, aukeratu,
analizatu, ulertu eta birsortzean datza.

Hiru hauek multialfabetizazioan biltzen dira eta alfabetizazio guztien integrazio
bat da. Multialfabetizazio honen helburu nagusia, ikasleek ikasten ikastea da.
Hau da, bere bizitza guztirako balioko dion autoikaskuntza baliabide batzuk
lortzea.
Multialfabetizazioan lau dimentsio daude:

- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak
erabiltzen jakitea.

- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta
birsortzeko gaitasuna edukitzea.

- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez
hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea.

- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko,
zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez
gidatzea.

Ikasgelan, ikasleak ordenagailuekin badaude, irakaslearen papera guztiz
aldatzen da, irakaslea ez da egon behar klase magistral bat ematen, eta
ikasleak erritmo ezberdinean joango dira, bata bestearekiko. Honela irakasleak
bere   metodologia       aldatu   beharko   du,   metodologia      flexibleago     eta
indibidualizatuago batera.

IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia
multzo aurkitzen ditugu:

- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak
erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.

- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen
ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren
bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin
elkarbanatzea.

-   Elkarrekintza     sozialerako   konpetentzia:     Beste   pertsona    batzuekin
elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez.

Ikasgelan teknologien presentzia kontuan harturik, irakasleek dituzten erronkak
hurrengoak lirateke:
- Gaur egungo gazteak, informazio izugarri daukate, gehiegi; telebistatik,
irratitik, zinetik, internetetik, publizitatetik… Baina informazio guzti hau
edukitzeak ez du esan nahi jakintza gehiago dugunik, alderantziz, horregatik,
irakaslearen helburuetako bat da, informazio guzti horri forma eta zentzua
ematea. Hortaz, irakatsi behar da, informazio txar eta onaren artean
ezberdintzen, on hori analizatzen, ulertzen eta birsortzen.

- IKT -ekin irakaslearen monopolioa galtzen da, izan ere, lehen testu liburuak
eta irakasleak esaten zutena zen egia bakarra. Internetekin honi bira bat
ematen zaio, izan ere, gaur egun, ikasleek interneten bilatu dezakete
informazioa eta kontrastatu. Gainera ikasleak, irakasleak baino askoz ere
trebeagoak dira teknologia berrien erabileran.

- Teknologia berri hauen erabilerarekin batera, irakasleen rola aldatu behar da.
Bere rola, informazioaren transmisore baina gehiago, gelan egiten diren
ariketen antolatzaile eta gainbegirale izatera pasa behar da. Hortaz, bere
metodologia aldatu behar du klase magistralak ematetik, hau da, informazio
transmisore bakarra izatetik, gelan egiten diren ariketen kudeatzaile izatera,
jarraibide batzuk emanez ariketak era egokian egin ditzaten eta gainbegiratu
modu pertsonalizatuan.

- Sistema kostruktibistan oinarrituriko ikasgela bat kudeatzea zailagoa da
irakaslearentzat, sistema tradizional bateko ikasgela bat kudeatzea baino.

Ordenagailuekin, sistema konstruktibista batean lan egiteak, irakasleari lan
gehiago eskatzen dio, sistema indibidualistagoa delako lan egiteko modua
guztiz desberdina delako, klase magistralekin alderatuz.

- Azken erronka, ikasleen arteko interakzioa sortzean datza. Ez bakarrik
ikasgela barruko ikasleen artekoa, geografikoki urrun dauden beste ikasle
batzuekin interakzioa ere. Adibidez, ikasleen arteko korrespondentzia bidaltzea
izango zen egin zitekeen ariketetako bat, edota, unitate didaktiko bat beste
geografikoki urruti dagoen beste gela batekin batera aurrera ateratzea.
Honekin, ikasleen arteko kolaborazioa sustatzen da.
Teknologia berriak eskoletan sartzeak, ez du ezertarako balio, metodologia
aldatzen ez bada, egiten den bakarra papera pantaila batengatik aldatzen da,

Hortaz, teknologien erabilera egoki bat gerta dadin jarraitu beharko ze modeloa
hurrengo hau litzateke:

- Informazioarekin kritikoa izatea lortu behar da, hau da, informazio egokia
lortzen jakin eta hau tratatzeko baliabideak edukitzea.

- Metodologia berriak, testu liburuaren monopolioa kritikatu behar du, bultzatuz,
ikasleek informazio iturri berri eta ezberdinak eduki ditzaten.

- Eguneroko dinamikan, irakasleak; arazo, edo ariketa bat planteatuko du eta
ikasleak honi irtenbidea bilatu beharko diote, irakaslek hauek gainbegiratzen
dituen bitartean eta ariketa zein arazo hauek egiteko jarraibide batzuk eman
ondoren. Beti ere multialfabetizazioan.

- Teknologien erabilerarekin bultzatu behar da, ikasleen arteko kooperazia,
ikasgela bereko beste ikasleekin, zein, geografikoki urrun daudenekin.

- Multialfabetizazioa eta curriculumeko helburu zein edukiak erlazionaturik egon
behar dira

                          IKT –en erabilera ikasgeletan:

- Irakasleak kontuan hartu behar duena ez da teknologiak lantzea, materia
lantzea baizik teknologien bitartez.

- Teknologia berrien erabilerak funtzionatzeko, metodologia eta irakasle-ikasle
rola erabat aldatu behar da, ez da nahiko teknologia ikasgeletan sartzearekin.

- Bi irakasleko modu daude teknologiak erabilita, bata espositiboa da, bertan
ikaskuntza hartzailea     ematen dela eta bestea konstruktibista, ikerketaren
bitarteko ikaskuntza ematen da.

- TIK –ak erabiliz ikasleak gauzak eginez ikasten dute. Hau bakarka zein
taldeka egin dezakete, ez ditu mugak horri dagokionez.
- Teknologia berriekin lan bat egiten denean ez da curriculumeko helburu eta
edukiekin    pentsatua      egin   behar        soilik,    alfabetizazio   teknologikoko
konpetentzietan pentsatu behar da ere.

- Irakasleak ariketa hauek prestatzean ez du ezer inprobisaziorako utzi behar,
dena ondo planifikatua eta prestatua eraman behar du

- Multialfabetizazioaren hezkuntza prozesua, ikasleek informazioa bilatu,
aukeratu, analizatu, birsortu eta hauen difusiora egon behar da zuzendua,
beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko.

- Informazio konpetentziek eta digitalek bat egin behar dute multialfabetizazio
dimentsio ezberdinekin; instrumentala,kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa.


                                   Eskema

Hezkuntzan sartu beharreko alfabetizazio mota berriak hiru dira↓

1.- Ikus–entzuneko alfabetizazioa, ikus - entzuneko testuak egin eta
analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin
kritikoak izaten jakitean datza.

2.- Alfabetizazio teknologikoa, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta
softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten
erabilera egokia egitean.

3.- Alfabetizazio informazionala, azkenik,                informazioa bilatu, aukeratu,
analizatu, ulertu eta birsortzean datza.↓

                  Hiru hauek multialfabetizazioa osatzen dute.

                                            ↓

                      Multialfabetizazioak lau dimentsio ditu

                                            ↓
1.- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak
erabiltzen jakitea.

2.- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta
birsortzeko gaitasuna edukitzea.

3.- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez
hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea.

4.- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko,
zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez
gidatzea

      IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia
                               multzo aurkitzen ditugu↓

1.- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak
erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.

2.- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen
ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren
bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin
elkarbanatzea.

3.-     Elkarrekintza   sozialerako   konpetentzia:   Beste   pertsona    batzuekin
elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez.


                Natibo digitalak eta etorkin digitalak
Gaur egungo unibertsitate ikasleak, lehen generazioa da egungo teknologia
berriekin jaio dena. Korreo elektronikoak, internet, telefono mugikorrak,
ordenagailuak eta abar generazio hauen eguneroko bizitza da. Horregatik,
natibo digitalak dira hauek, eta ordenagailuen, interneten, mugikorren eta bideo
jokoen hizlari natiboak dira. Teknologia hauekin jaio ez zirenak, baina beren
bizitzan zehar, hauek ezagutu eta erabili dituztenak, etorkin digitalak dira.
Etorkin guztiak bezala, azkenean hizkuntza ikasi arren beren “azentua”
gelditzen zaie. Adibidez, korreo elektroniko bat bidali ondoren, pertsona berari
deitzea galdetuz ea korreoa iritsi zaion.

Irakasle eta ikasleen artean dagoen ezberdintasun nagusia, hortaz, pertsona
mota ezberdinak direla da. Ez dute berdin pentsatzen eta ez dituzte bizimodu
berdinak.

Bietako bat aldatu behar dela argi dago, irakasteko modu tradizionalak
dagoeneko ez duelako funtzionatzen. Eta natibo digitalak ez dira atzera joango,
hortaz, irakasleak, aldatu beharko dira, gaur egungo egoerara egokituz.
Honetarako metodologia eta rolak aldatu behar dira, baita edukiak ere.

Orain irakasten edo irakatsi beharreko gauzen artean, badaude ere beti izan
ditugun ikasgaiak: etika, soziologia, hizkuntzak,... Arazoa metodologian dago,
hain                                                                      zuzen.
Adituek pentsatu dute natibo digitalek egunero erabiltzen dituzten gauzen bidez
erakustea. Egindako aurrerapena, bideojokotan izan da. Joko hauetan aldatzen
dena, frogak dira, hain zuzen, ikasgaiekin loturikoak. Beraz, etorkin digitalei
gelditzen zaien aukera bakarra hauxe da, metodologiaren aldaketa.


               Ordenagailuak, emozio eragileak

Nahiz eta, egun teknologia gure gizartean oso integratuta egon ez du esan nahi
denon haiekiko jarrera berdinak izango direnik. Honela bi muturreko jarrerak
aurki ditzakegu, alde batetik, teknologia saihesten dutenak eta beste aldetik,
teknologia beharrezko ikusten dutenak. Aipatutako lehenengo egoerari
teknofobia deritzo, honek edozein teknologia baztertzen du gizarteko balore
sozialak arriskuan jartzen dutela uste baitu. Bigarrenari ordea teknofilo deitzen
zaio, aurretikoarekiko guztiz kontrako jarrera hartzen duenak, beti daude
teknologia azken aparatuak erabiltzeko prest, informatika hezkuntza arazoen
salbatzaile gisa ikusten dutelako.

Irakasleen jarrerak ere, beraz, desberdinak dira teknologiekiko. Irakasleek
horiek maneiatzeko formakuntzarik jaso ez badute intseguruak sentitzen dira
eta ondorioz, jarrera negatibo bat hartzen dute hauekiko. Behin formakuntza
hori jasota jarrerak hobetu egiten duela diote. Beste ikerketa batek dio,
irakasleei antsietatea sortzen diena ordenagailuek planteatu ditzaketen arazo
teknikoak dira ( software aukeraketa, programen aldaketa azkarrak, ... ). Arrazoi
hauek, beste zenbait arrazoi gehiagorekin batera, irakasleei ordenagailuak
klasean ez erabiltzera bultzatzen ditu, baino ez hauetaz kanpo, zeren eta,
klaseak prestatzeko edota gauzak antolatzeko ondo baino hobeto erabiltzen
dituztelako. Laburki esanda, hauek ikasleen aurrean erabiltzeak sortzen diete
antsietatea, mugatu egiten ditu ondo menperatzen ez duten eremu bat delako.

Esaten da teknologia edota informatika geroz eta errazagoa edo sinpleagoa
dela, baina hori ez da guztiz egia. Hauek erabiltzeko beharrezkoak baitira honi
buruzko     ezagutzak,   trebetasun    tekniko   minimo    batzuk,    hauek    duten
erabilgarritasun didaktikoa ... eta badirudi irakasleei emandako formakuntzak
alderdi pedagogikoa landu beharrean alderdi teknikoa lantzearen akatsean erori
dela.

Egungo gazteak garai teknologikoan jaioak izateak, irakasleei ( beste garai
batean jaiotakoak ) arazo handi bat planteatzen die, izan ere, edozein
momentutan hauek irakaslea gainditu dezaketelako. Horretaz gain, teknologiak
berak ere badauzka bere desabantailak, izan ere, klaseko dinamika eta
planteamendua bertan behera utzi baitezake blokeatu egiten badira, arazo
zehatz edo orokorren bat planteatzen bada... honek frustrazio handia sortzen
duelarik.

Baina hezkuntza etengabe gizartearen, kulturaren eta pertsonaren arabera
aldatzen dioanez ordenagailuak honetan ere barneratzea beharrezkoa da.

Askotan entzun den esaldia da “ makinek irakasleak ordezkatuko dituzte ” eta
eztabaida ugari sor ditzakeena baina orokorrean ados gaude hori ez dela inoiz
ere gertatuko. Teknologiek ezin baitute irakaslearekin lortzen den kontaktu
pertsonala lortu. Argi dago teknologiak oso paper garrantzitsu bat izango duela
baino ez puntu horretara iristeraino. Honek abantaila ugari eskaintzen ditu, hala
nola, eskolatik kanpo lan egitea ( etxean ), informazio iturri gehiago izatea, ...
Hala ere , badaude teknologia pertsona mundutik edo gizartetik islatzen dutela
uste dutenak, baina hori beste gauza askorekin gertatzen den bezalaxe,
ematen zaion erabilerari dagokio. Horretan gurasoek oso paper garrantzitsua
dute eta askok ez dute behar bezala jokatzen, “ etorkizuna teknologia dela ”
esaldia buruan oso sartuta dutelako.

Orokorrean mutilek edo gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte
teknologiak eguneroko bizitzan, izan ere, txikitatik hauek hauentzat baitaude
bideraturik. Jokoei erreparatuz gero, teknologiekin zer ikusia duten jolas
gehienak borroken, abenturen, suntsipen, ... eta abarretan zentratzen dira eta
honek azkenean egun ikusten dugun emaitza sortzen du. Horregatik
garrantzitsua da neskei bideratutako jolas gehiago sortzea, etorkizunean ere,
hauek teknologia beraien eguneroko bizitzan erabilera handiagoa emateko.

Azkenik, teknologia da gizarte bat beste batetik desberdintzen duen elementu
garrantzitsuenetariko bat, izan ere, hauek gizarte klase elitista batera baitaude
zuzendurik, baita diseinaturik ere, garai batean irakurketarekin gertatu zen
bezalaxe.


 Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak. Esparru
                        teorikoa

IKT-ak gure bizitza eta kulturaren zati dira, hauek ez ditugu soilik informazioa
transmititzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen, baita informazioa,
datuak eta ezaguera sortzeko, elkarren artean eratzeko, adierazteko,
pentsatzeko eta modelatzeko tresna gisa ere.


Eskola eremu egokia da teknologia horiek txertatzeko, haur eta gazteek
etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna bezala erabili ahal izateko. Bertan,
bi aktore aurkitzen dira: irakasleak eta ikasleak. Hauetako bakoitzak zenbait
mota desberdinetako zenbait gaitasun izan behar ditu. Horiek zehazteko
abiapuntua Red.es dokumentua da, eta hori osatzearren ISTE 1 erakundearen
NETS2 proiektuaz baliatu dira. Hau esparru sinplea baina indartsu eta barne-
hartzailea da.
Honekin argien mapa bat landu da,Espainiako testuingurura egokitua. Gaitasun
    mapa honen bidez        irakasle- profil bat lortu nahi da: autonomoa, IKT-en
    erabileran trebatua eta konpromisoa ageri duena. Ikasleen mapak ere
    autonomia du jomuga, gazte sortzailea, kritikoa, bere ingurune fisikoarekiko eta
    gainerakoekiko arduratsuaz gain. Ikasleak jakiten, egiten eta izaten jakin behar
    du.


    Bakoitza sakontzen hasi baino lehen gaitasuna zer den azaltzea beharrezko
    ikusten dut. Definizio desberdinak aurki daitezke baino orokorrean denek
    berdina esaten dute: gaitasun garapena etengabeko prozesu bat da, zeinek
    ezagupen, trebetasun, jarrera eta arduren norainokoak kontuan hartzen
    dituenak. Hauek jakitearekin soilik ez da aski, horiek testuinguru eta egoera
    desberdinetan erabiltzeko ahalmena izan behar da ere.

    Jarraian gaitasun mapa desberdinak azaldu edo zehaztuko ditugu:

·   Irakasleentzako gaitasun mapa: hiru ardatzen inguruan egituratzen da:

- Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: kudeaketari dagokionez, irakasleak
    behar dituen gaitasunak biltzen ditu (inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea,
    laguntza materialak sortzea, …). Horretaz gain, IKT-ari buruzko ezagupenak
    lortzeko ahaleginak, formakuntzak eta abar.


-   Didaktika, Pedagogia eta Curriculuma: Irakasleak klasean eta hemendik kanpo
    egiten duen lanari dagozkion gaitasunak.


-   Herritartasun   digitala:   Irakasleak   ikasle   herritar   digital   arduratsu   eta
    konprometituak sortzeko behar dituen gaitasunak. Bere portaera, politika
    diseinu, …


·   Ikasleentzako gaitasun mapa: ardatz hauen inguruan egituratzen da:


-    Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertzea eta erabiltzen jakitea modu
    eraginkor eta emankor batean.
-   Bizitza osorako ikaskuntza: ikasleek jarrera ireki eta ikertzaile bat izan behar
    dute, konfiantzaz, norberaren indar eta ahuleziaz jabetuz.


-   Herritasrtasun Digitala: jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea, erabilera egoki
    bat egitea gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatuz.


    Hiru hauek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte, eta gaitasun orokor hauek
    komunak dira hezkuntza- maila guztietan.
    Horretaz gain badaude gaitasun espezifiko batzuk, Europar Batasunean
    oinarrituta eta lau hezkuntza mailatan banatuta dagoena:
Ø Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arte.
Ø Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailara arte.
Ø DBHko 1. mailatik 4. mailara arte.
Ø Batxilergorako


    Denek honako egitura dutelarik ( adin bakoitzera egokituta ):


-    Trebetasun teknologikoa:
o Oinarrizko hardware- baliabideak maneiatzea
o IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea
o IKTak testu- informazioa prozesatzeko erabiltzea
o IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea
o IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea

    IKTak beste pentsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea

-    Bizitza osorako ikaskuntza:
o Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
o Ingurune birtualetan moldatzea
o Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
o Sortzaileak izatea eta berritzea

    Mundu erreala arakatzea
-    Herritartasun digitala:
o Informazioaren pribatasuna aintzat hartzea
o Jabetza intelektuala balioestea

    Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea


                             Ekola 2.0 presentazioa

    http://moodle4.ehu.es/mod/resource/view.php?id=214675




                                      ESKOLA 2.0

                                 E-LEARNING INGURUNEA




    Definizioa:

    Hezkuntza elektronikoko edo urruneko hezkuntza sistema da; informazioaren
    eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira prestakuntzarako,
    irakaskuntzarako eta gaikuntzarako.

    Gauzatutako metodologia, ikaskuntza-estrategia eta jardueren bidez irakatsi eta
    ikasteko modu hori, ingurune birtual batean garatzen da, baliabide teknologiko
    jakin batzuk erabiliz.

    Baliabidearen erabilera: Nola erabiltzen da?

    Plataformek oinarrizko funtzionaltasunak izan behar dituzte arlo hauetan:
    edukiak, komunikazioak, ebaluazioa eta auto-jarraipena, Campus birtual baten
    izan ditzaken elementu batzuk:

           Agenda aktiboak; egutegirako, baliabideetarako, berrietarako, …
           erabiltzen direnak.
Lankidetza eta komunikazio tresna sinkronikoak (txatak) eta
      asinkronikoak (bloga, wikiak,…)
      Artxiboak gordetegia; lan praktikoak eta irakasleek gorde ditzaketen
      materialak.
      Erabiltzaileek campusean duten portaeraren berri emateko estatistikak.

Gela birtual baten ezaugarri esanguratsuenak hauek dira:

      Elkareragiletasuna: taldearen beste kideekin herramienta desberdinak
      elkartrukatzeko aukera izatea.
      Parte-hartzea: elkarlanean haritzea gela guztiarekin.
      Asinkronia: edozein momentuan ikas-materiala erabiltzeko aukera
      izatea.

iIkasgelarako gomendioak:

Plataforma bateko hezkuntza-aplikazioak garrantzitsuak dira eskolako eragile
giztientzat. Eskola bateko zuzendariak eta irakasle-taldeak bilera
pedagogikoen edukia antolatu, datu base bat sortu eta gai jakin baten bilaketa
edo berreskura dezake.

Kontua ez da aurrez aurreko ikaskuntza ordeztea, baizik eta osatzea. Irakasle
paperean dugun lana aldatu daiteke; jakintza iturri izatetik eredu izatera pasa
gaitezke eta ikasleekin harreman estuagoa izatea, horrela, beraien ikaskuntza-
premiak zuzendu ahalko ditugu, gelan eztabaidak moderatu, eta ikasleak
eskolako irakaskuntza-helburuetara bideratu.




Gomendatutako guneak; Non aurki dezaket?

Doako LMSak

Moodle

Gaur egungo e-learningeko plataformen artean liderrra da. Web zerbitzari
batean instalatzen da. Dokumentazio asko du, tutorialak, foroak, …

LAMS:
Ikaskuntza Jardueren Kontrolerako Sistemaren akronimoa da. Sofware libre
bidez garatutako ikaskuntzarako web ingurunea da.

Halku LMS:

Ikaskuntza-ingurune birtuala garatzeko behar den guzta erraz eta modu
intuitiboan kudeatzea ahalbidetzen du.

Sclipo:

Ikaskuntzako web aplikazio bat da; irakasten, ikasten eta partekatzen laguntzen
du.

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados (15)

Sintesia infor
Sintesia inforSintesia infor
Sintesia infor
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Hezkuntza teknologikoa
Hezkuntza teknologikoaHezkuntza teknologikoa
Hezkuntza teknologikoa
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
"IKT Markoa" - Josune Gereka
"IKT Markoa" - Josune Gereka"IKT Markoa" - Josune Gereka
"IKT Markoa" - Josune Gereka
 
Aldizkari apdf
Aldizkari apdfAldizkari apdf
Aldizkari apdf
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
ikt ikastetxearen eredua eusk
ikt ikastetxearen eredua  euskikt ikastetxearen eredua  eusk
ikt ikastetxearen eredua eusk
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimedia
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 

Destaque

f commerce & caco design
f commerce & caco design f commerce & caco design
f commerce & caco design
Davide Manuri
 
SiriusDecisions Summit - DocuSign Presentation
SiriusDecisions Summit - DocuSign PresentationSiriusDecisions Summit - DocuSign Presentation
SiriusDecisions Summit - DocuSign Presentation
Demandbase
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
boskote
 
Key to B2B Success: Account-Based Marketing
Key to B2B Success: Account-Based MarketingKey to B2B Success: Account-Based Marketing
Key to B2B Success: Account-Based Marketing
Demandbase
 

Destaque (8)

Look into the future: How to tell which companies are most likely to buy base...
Look into the future: How to tell which companies are most likely to buy base...Look into the future: How to tell which companies are most likely to buy base...
Look into the future: How to tell which companies are most likely to buy base...
 
f commerce & caco design
f commerce & caco design f commerce & caco design
f commerce & caco design
 
Powerra!
Powerra!Powerra!
Powerra!
 
SiriusDecisions Summit - DocuSign Presentation
SiriusDecisions Summit - DocuSign PresentationSiriusDecisions Summit - DocuSign Presentation
SiriusDecisions Summit - DocuSign Presentation
 
NMi Brochure
NMi BrochureNMi Brochure
NMi Brochure
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
2015 Trends in B2B Digital Marketing
2015 Trends in B2B Digital Marketing2015 Trends in B2B Digital Marketing
2015 Trends in B2B Digital Marketing
 
Key to B2B Success: Account-Based Marketing
Key to B2B Success: Account-Based MarketingKey to B2B Success: Account-Based Marketing
Key to B2B Success: Account-Based Marketing
 

Semelhante a Laburpen guztiak juntatuta

Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
Maitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
Maitane Zumeta
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Aitor Pagalday
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Aitor Pagalday
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Javi Echarri
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
leirexilban
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
leirexilban
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Atzerrikohizkuntza
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Eskuairaetakartaboia
 
Ikt Aurkezpena Eusk
Ikt Aurkezpena EuskIkt Aurkezpena Eusk
Ikt Aurkezpena Eusk
manugoitia
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Atzerrikohizkuntza
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
leirexilban
 

Semelhante a Laburpen guztiak juntatuta (20)

Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
 
Konpetentzia digitala eskolan
Konpetentzia digitala eskolanKonpetentzia digitala eskolan
Konpetentzia digitala eskolan
 
Gaitasun digitalak. LH.
Gaitasun digitalak. LH.Gaitasun digitalak. LH.
Gaitasun digitalak. LH.
 
Ikt Power Point
Ikt Power PointIkt Power Point
Ikt Power Point
 
Ikt power point
Ikt power pointIkt power point
Ikt power point
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
E learning 2.0
E learning 2.0E learning 2.0
E learning 2.0
 
Azken irakurketa ikt
Azken irakurketa iktAzken irakurketa ikt
Azken irakurketa ikt
 
Ikt Aurkezpena Eusk
Ikt Aurkezpena EuskIkt Aurkezpena Eusk
Ikt Aurkezpena Eusk
 
Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.
 
Ikt aurkezpena euskeraz
Ikt aurkezpena euskerazIkt aurkezpena euskeraz
Ikt aurkezpena euskeraz
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 

Laburpen guztiak juntatuta

  • 1. Epict (document) European Pedagogical Informatio and Communication Technologies (Europako Pedagogiarako Informazio eta Komukiazio Teknologiak). - Nahitaezko eraginak (ukaezinak) 1- IKT irakaskuntza / ikaskuntza. Ikaskuntzarako tresna Irakaskuntzarako tresna IKT laguntza moduan tresna (osagarria) Irakasleak behar dituen konpetentziak: Teknologiarekin elkarbizi Teknologia ulertu Teknologiari buruz hausnartu Irakasleak IKTko konpetentzia hauek garatu behar ditu, IKTengandik ahalik eta probetxu gehien ateratzeko. 2- Ordenagailua. Irakasleek, ordenagailuen inguruko gutxieneko gaitasunak behar dituzte, hau pertsonalki eta pedagogikoki erabiltzeko, helburua, ikasleak bere kabuz erabiltzen ikasten duelarik. Digitalki fluxu izateak, zure kabuz ordenagailua erabiltzeko eta mantentzeko gai izatea da. Programak eguneratu Birusen aurka zaindu Dokumentuen kudeaketa 3- Bilaketa eta komunikazioa interneten bidez. Internet, informazio iturri bat izateaz gain, publikazio plataforma bat da eta baita komunikatzeko kanal bat.
  • 2. Ikasketa kolaboratiboa Bilaketak interneten hezkuntza arloan Hezkuntza portalak 4- Hitzak prozesatzea eta idatzien prozesua. Ordenagailuei esker, testuak editatzea eta komentatzea askoz sinpleagoa da. Baina are gehiago, hau irakasleentzat garrantzitsua da, hitz prozesatzaile bat, testuak produzitzeko tresna bezala (pedagogikoki). Ikasleei idaztearen prozesuan gidatu eta laguntzeko Irudi eta soinuak dokumentuekin batera erabiltzeko 5- IKT eta eskola innobazioa IKTak, aldaketaren gidari bezala ikusiak dira eta baita eskola zuzendaritzaren gardentasunerako Kanpo eskaerak Eskola innobazioa - Aukerako eraginak 1-Banaketa, diseinua Irakasleak ikasketa errekurtso propioak sortzeko 2- Irudi digitalak Irudiak dira adibidez, kazetaritza ikasgaietako objektuak. 3- Aurkezpenak Irakasleak aurkezpenak darabiltza irakasteko eta komunikatzeko, ikasleei laguntzeko hauen aurkezpenen prestaketan eta hauek ebaluatzeko.
  • 3. 4- Web orrialdeen prestakuntza Web orrialdeen bitartez, irakasleak tresna berriak sortuko ditu irakaskuntzarako, ikasleak lagunduko ditu (hauen produkzio eta argitaratzean) eta ebaluatuko ditu. 5- Kalkulu-orriak Kalkulatzeko, simulatzeko, modelo bezala, grafikoak egiteko… 6- Barneko datu-baseak Barneko datu baseen erabilera ezberdinak irakaskuntza eta ikaskuntzan, barne hartuz datu baseak nola erabili daitezkeen ikaskuntza eta irakaskuntzan. 7- Errekurtso digitalen bitartez ikastea Hauen erabilera kontextu ezberdinetan eta ebaluazioa irakaslearen aldetik garrantzia edo erabileraren inguruan 8- IKTak eta lan egiteko metodoak Metodo eta tresna berrien erabilera (mapa kontzeptualak, web orrialdeak, formazio aholkularitza…) 9- Tresna laguntzaile moduan Eskaneatzeko, editatzeko, sintetizatzeko, predikzioak egiteko, beste ikuspuntu batzuk erakusteko… 10- Ordenagailu jokuen erabilera Ordenagailuen jokuen naturaltasun eta populartasuna, ikasleen artean aprobetxatu (jolas jeneroak ikasteko, hauen instalazio eta garapena…)
  • 4. Bilaketa-tresna Zer da? Sistema informatiko bat da, modu automatiko batean lan egiten duena. Momentuan, datu baseetan bilatu, klasifikatu eta abar egiten ditu interneteko artxiboak, informazio hau erabiletaileen eskuetan utziz, hauen eskakizunen erantzun bezala. Nola erabiltzen da? Ikasleak, nabigatzaile baten bilatzaile batean sartzen dira. Ondoren, bilaturen aldamenean dagoen hutsunean behar duten hitzak jartzen dituzte eta bilatu sakatu. Zerrenda bat azaldu ostean, nahi den web orrialdea hautatzen da. Hala ere, bilaketa zehatzago bat egin nahi izanez gero, bilaketa aurreratua egiteko aukera dago. Ikasgelarako gomendioak Ikasleek bilaketerako gaitasunak garatzen dituzte eta bilaketarako estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte, banaka edo taldeka. Horrela, konpetentzia ezberdinak garatuko dituzte, hala nola, “ikasten ikastea”, “informazioa tratatzea eta teknologia digitala” edo “hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna”. Gomendatutako guneak Google Yahoo Altavista Bing
  • 5. Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan Eskolak, ezin die teknologia berriei bizkarra eman, hauei esker; informaziora sarbide berriak, komunikatzeko aukera berriak eta kulturara sartzeko modu berriak sortu direlako, honen ondorioz, argi dago, liburuak, teknologia berriekin batera biziko direla eskoletan XX. mendeko azken hamarkadetan jaiotakoak, izan gara lehenak teknologia berrietan jaiotzen eta sozializatzen, eta gure bizitzako denbora askoz gehiago eman dugu pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino. XXI. mendeko kultura, multimodala da. Hau da, adierazten, ekoizten eta banatzen dena euskarri mota askoekin (papera, pantaila) teknologia ezberdin ugarirekin (Liburuak, telebista, ordenagailua, internet…) eta formatu eta lengoaia ezberdinak erabiliz (grafikoak, testu idatziak…) Alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzea beharrezkoa da eta hauek hiru multzotan banatzen dira; Ikus – entzunekoa, teknologikoa eta informazionala. Hauek batzen dituena multialfabetizazioa da. - Ikus –entzuneko alfabetizazioan, lehenik, ikus - entzuneko testuak egin eta analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin kritikoak izaten jakitean datza. - Alfabetizazio teknologikoan, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten erabilera egokia egitean. - Alfabetizazio informazionala, azkenik, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza. Hiru hauek multialfabetizazioan biltzen dira eta alfabetizazio guztien integrazio bat da. Multialfabetizazio honen helburu nagusia, ikasleek ikasten ikastea da. Hau da, bere bizitza guztirako balioko dion autoikaskuntza baliabide batzuk lortzea.
  • 6. Multialfabetizazioan lau dimentsio daude: - Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak erabiltzen jakitea. - Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzeko gaitasuna edukitzea. - Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea. - Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko, zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez gidatzea. Ikasgelan, ikasleak ordenagailuekin badaude, irakaslearen papera guztiz aldatzen da, irakaslea ez da egon behar klase magistral bat ematen, eta ikasleak erritmo ezberdinean joango dira, bata bestearekiko. Honela irakasleak bere metodologia aldatu beharko du, metodologia flexibleago eta indibidualizatuago batera. IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia multzo aurkitzen ditugu: - Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza. - Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin elkarbanatzea. - Elkarrekintza sozialerako konpetentzia: Beste pertsona batzuekin elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez. Ikasgelan teknologien presentzia kontuan harturik, irakasleek dituzten erronkak hurrengoak lirateke:
  • 7. - Gaur egungo gazteak, informazio izugarri daukate, gehiegi; telebistatik, irratitik, zinetik, internetetik, publizitatetik… Baina informazio guzti hau edukitzeak ez du esan nahi jakintza gehiago dugunik, alderantziz, horregatik, irakaslearen helburuetako bat da, informazio guzti horri forma eta zentzua ematea. Hortaz, irakatsi behar da, informazio txar eta onaren artean ezberdintzen, on hori analizatzen, ulertzen eta birsortzen. - IKT -ekin irakaslearen monopolioa galtzen da, izan ere, lehen testu liburuak eta irakasleak esaten zutena zen egia bakarra. Internetekin honi bira bat ematen zaio, izan ere, gaur egun, ikasleek interneten bilatu dezakete informazioa eta kontrastatu. Gainera ikasleak, irakasleak baino askoz ere trebeagoak dira teknologia berrien erabileran. - Teknologia berri hauen erabilerarekin batera, irakasleen rola aldatu behar da. Bere rola, informazioaren transmisore baina gehiago, gelan egiten diren ariketen antolatzaile eta gainbegirale izatera pasa behar da. Hortaz, bere metodologia aldatu behar du klase magistralak ematetik, hau da, informazio transmisore bakarra izatetik, gelan egiten diren ariketen kudeatzaile izatera, jarraibide batzuk emanez ariketak era egokian egin ditzaten eta gainbegiratu modu pertsonalizatuan. - Sistema kostruktibistan oinarrituriko ikasgela bat kudeatzea zailagoa da irakaslearentzat, sistema tradizional bateko ikasgela bat kudeatzea baino. Ordenagailuekin, sistema konstruktibista batean lan egiteak, irakasleari lan gehiago eskatzen dio, sistema indibidualistagoa delako lan egiteko modua guztiz desberdina delako, klase magistralekin alderatuz. - Azken erronka, ikasleen arteko interakzioa sortzean datza. Ez bakarrik ikasgela barruko ikasleen artekoa, geografikoki urrun dauden beste ikasle batzuekin interakzioa ere. Adibidez, ikasleen arteko korrespondentzia bidaltzea izango zen egin zitekeen ariketetako bat, edota, unitate didaktiko bat beste geografikoki urruti dagoen beste gela batekin batera aurrera ateratzea. Honekin, ikasleen arteko kolaborazioa sustatzen da.
  • 8. Teknologia berriak eskoletan sartzeak, ez du ezertarako balio, metodologia aldatzen ez bada, egiten den bakarra papera pantaila batengatik aldatzen da, Hortaz, teknologien erabilera egoki bat gerta dadin jarraitu beharko ze modeloa hurrengo hau litzateke: - Informazioarekin kritikoa izatea lortu behar da, hau da, informazio egokia lortzen jakin eta hau tratatzeko baliabideak edukitzea. - Metodologia berriak, testu liburuaren monopolioa kritikatu behar du, bultzatuz, ikasleek informazio iturri berri eta ezberdinak eduki ditzaten. - Eguneroko dinamikan, irakasleak; arazo, edo ariketa bat planteatuko du eta ikasleak honi irtenbidea bilatu beharko diote, irakaslek hauek gainbegiratzen dituen bitartean eta ariketa zein arazo hauek egiteko jarraibide batzuk eman ondoren. Beti ere multialfabetizazioan. - Teknologien erabilerarekin bultzatu behar da, ikasleen arteko kooperazia, ikasgela bereko beste ikasleekin, zein, geografikoki urrun daudenekin. - Multialfabetizazioa eta curriculumeko helburu zein edukiak erlazionaturik egon behar dira IKT –en erabilera ikasgeletan: - Irakasleak kontuan hartu behar duena ez da teknologiak lantzea, materia lantzea baizik teknologien bitartez. - Teknologia berrien erabilerak funtzionatzeko, metodologia eta irakasle-ikasle rola erabat aldatu behar da, ez da nahiko teknologia ikasgeletan sartzearekin. - Bi irakasleko modu daude teknologiak erabilita, bata espositiboa da, bertan ikaskuntza hartzailea ematen dela eta bestea konstruktibista, ikerketaren bitarteko ikaskuntza ematen da. - TIK –ak erabiliz ikasleak gauzak eginez ikasten dute. Hau bakarka zein taldeka egin dezakete, ez ditu mugak horri dagokionez.
  • 9. - Teknologia berriekin lan bat egiten denean ez da curriculumeko helburu eta edukiekin pentsatua egin behar soilik, alfabetizazio teknologikoko konpetentzietan pentsatu behar da ere. - Irakasleak ariketa hauek prestatzean ez du ezer inprobisaziorako utzi behar, dena ondo planifikatua eta prestatua eraman behar du - Multialfabetizazioaren hezkuntza prozesua, ikasleek informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, birsortu eta hauen difusiora egon behar da zuzendua, beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko. - Informazio konpetentziek eta digitalek bat egin behar dute multialfabetizazio dimentsio ezberdinekin; instrumentala,kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa. Eskema Hezkuntzan sartu beharreko alfabetizazio mota berriak hiru dira↓ 1.- Ikus–entzuneko alfabetizazioa, ikus - entzuneko testuak egin eta analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin kritikoak izaten jakitean datza. 2.- Alfabetizazio teknologikoa, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten erabilera egokia egitean. 3.- Alfabetizazio informazionala, azkenik, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.↓ Hiru hauek multialfabetizazioa osatzen dute. ↓ Multialfabetizazioak lau dimentsio ditu ↓
  • 10. 1.- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak erabiltzen jakitea. 2.- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzeko gaitasuna edukitzea. 3.- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea. 4.- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko, zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez gidatzea IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia multzo aurkitzen ditugu↓ 1.- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza. 2.- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin elkarbanatzea. 3.- Elkarrekintza sozialerako konpetentzia: Beste pertsona batzuekin elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez. Natibo digitalak eta etorkin digitalak Gaur egungo unibertsitate ikasleak, lehen generazioa da egungo teknologia berriekin jaio dena. Korreo elektronikoak, internet, telefono mugikorrak, ordenagailuak eta abar generazio hauen eguneroko bizitza da. Horregatik, natibo digitalak dira hauek, eta ordenagailuen, interneten, mugikorren eta bideo jokoen hizlari natiboak dira. Teknologia hauekin jaio ez zirenak, baina beren bizitzan zehar, hauek ezagutu eta erabili dituztenak, etorkin digitalak dira. Etorkin guztiak bezala, azkenean hizkuntza ikasi arren beren “azentua”
  • 11. gelditzen zaie. Adibidez, korreo elektroniko bat bidali ondoren, pertsona berari deitzea galdetuz ea korreoa iritsi zaion. Irakasle eta ikasleen artean dagoen ezberdintasun nagusia, hortaz, pertsona mota ezberdinak direla da. Ez dute berdin pentsatzen eta ez dituzte bizimodu berdinak. Bietako bat aldatu behar dela argi dago, irakasteko modu tradizionalak dagoeneko ez duelako funtzionatzen. Eta natibo digitalak ez dira atzera joango, hortaz, irakasleak, aldatu beharko dira, gaur egungo egoerara egokituz. Honetarako metodologia eta rolak aldatu behar dira, baita edukiak ere. Orain irakasten edo irakatsi beharreko gauzen artean, badaude ere beti izan ditugun ikasgaiak: etika, soziologia, hizkuntzak,... Arazoa metodologian dago, hain zuzen. Adituek pentsatu dute natibo digitalek egunero erabiltzen dituzten gauzen bidez erakustea. Egindako aurrerapena, bideojokotan izan da. Joko hauetan aldatzen dena, frogak dira, hain zuzen, ikasgaiekin loturikoak. Beraz, etorkin digitalei gelditzen zaien aukera bakarra hauxe da, metodologiaren aldaketa. Ordenagailuak, emozio eragileak Nahiz eta, egun teknologia gure gizartean oso integratuta egon ez du esan nahi denon haiekiko jarrera berdinak izango direnik. Honela bi muturreko jarrerak aurki ditzakegu, alde batetik, teknologia saihesten dutenak eta beste aldetik, teknologia beharrezko ikusten dutenak. Aipatutako lehenengo egoerari teknofobia deritzo, honek edozein teknologia baztertzen du gizarteko balore sozialak arriskuan jartzen dutela uste baitu. Bigarrenari ordea teknofilo deitzen zaio, aurretikoarekiko guztiz kontrako jarrera hartzen duenak, beti daude teknologia azken aparatuak erabiltzeko prest, informatika hezkuntza arazoen salbatzaile gisa ikusten dutelako. Irakasleen jarrerak ere, beraz, desberdinak dira teknologiekiko. Irakasleek horiek maneiatzeko formakuntzarik jaso ez badute intseguruak sentitzen dira eta ondorioz, jarrera negatibo bat hartzen dute hauekiko. Behin formakuntza
  • 12. hori jasota jarrerak hobetu egiten duela diote. Beste ikerketa batek dio, irakasleei antsietatea sortzen diena ordenagailuek planteatu ditzaketen arazo teknikoak dira ( software aukeraketa, programen aldaketa azkarrak, ... ). Arrazoi hauek, beste zenbait arrazoi gehiagorekin batera, irakasleei ordenagailuak klasean ez erabiltzera bultzatzen ditu, baino ez hauetaz kanpo, zeren eta, klaseak prestatzeko edota gauzak antolatzeko ondo baino hobeto erabiltzen dituztelako. Laburki esanda, hauek ikasleen aurrean erabiltzeak sortzen diete antsietatea, mugatu egiten ditu ondo menperatzen ez duten eremu bat delako. Esaten da teknologia edota informatika geroz eta errazagoa edo sinpleagoa dela, baina hori ez da guztiz egia. Hauek erabiltzeko beharrezkoak baitira honi buruzko ezagutzak, trebetasun tekniko minimo batzuk, hauek duten erabilgarritasun didaktikoa ... eta badirudi irakasleei emandako formakuntzak alderdi pedagogikoa landu beharrean alderdi teknikoa lantzearen akatsean erori dela. Egungo gazteak garai teknologikoan jaioak izateak, irakasleei ( beste garai batean jaiotakoak ) arazo handi bat planteatzen die, izan ere, edozein momentutan hauek irakaslea gainditu dezaketelako. Horretaz gain, teknologiak berak ere badauzka bere desabantailak, izan ere, klaseko dinamika eta planteamendua bertan behera utzi baitezake blokeatu egiten badira, arazo zehatz edo orokorren bat planteatzen bada... honek frustrazio handia sortzen duelarik. Baina hezkuntza etengabe gizartearen, kulturaren eta pertsonaren arabera aldatzen dioanez ordenagailuak honetan ere barneratzea beharrezkoa da. Askotan entzun den esaldia da “ makinek irakasleak ordezkatuko dituzte ” eta eztabaida ugari sor ditzakeena baina orokorrean ados gaude hori ez dela inoiz ere gertatuko. Teknologiek ezin baitute irakaslearekin lortzen den kontaktu pertsonala lortu. Argi dago teknologiak oso paper garrantzitsu bat izango duela baino ez puntu horretara iristeraino. Honek abantaila ugari eskaintzen ditu, hala nola, eskolatik kanpo lan egitea ( etxean ), informazio iturri gehiago izatea, ...
  • 13. Hala ere , badaude teknologia pertsona mundutik edo gizartetik islatzen dutela uste dutenak, baina hori beste gauza askorekin gertatzen den bezalaxe, ematen zaion erabilerari dagokio. Horretan gurasoek oso paper garrantzitsua dute eta askok ez dute behar bezala jokatzen, “ etorkizuna teknologia dela ” esaldia buruan oso sartuta dutelako. Orokorrean mutilek edo gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte teknologiak eguneroko bizitzan, izan ere, txikitatik hauek hauentzat baitaude bideraturik. Jokoei erreparatuz gero, teknologiekin zer ikusia duten jolas gehienak borroken, abenturen, suntsipen, ... eta abarretan zentratzen dira eta honek azkenean egun ikusten dugun emaitza sortzen du. Horregatik garrantzitsua da neskei bideratutako jolas gehiago sortzea, etorkizunean ere, hauek teknologia beraien eguneroko bizitzan erabilera handiagoa emateko. Azkenik, teknologia da gizarte bat beste batetik desberdintzen duen elementu garrantzitsuenetariko bat, izan ere, hauek gizarte klase elitista batera baitaude zuzendurik, baita diseinaturik ere, garai batean irakurketarekin gertatu zen bezalaxe. Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak. Esparru teorikoa IKT-ak gure bizitza eta kulturaren zati dira, hauek ez ditugu soilik informazioa transmititzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen, baita informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko, elkarren artean eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta modelatzeko tresna gisa ere. Eskola eremu egokia da teknologia horiek txertatzeko, haur eta gazteek etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna bezala erabili ahal izateko. Bertan, bi aktore aurkitzen dira: irakasleak eta ikasleak. Hauetako bakoitzak zenbait mota desberdinetako zenbait gaitasun izan behar ditu. Horiek zehazteko abiapuntua Red.es dokumentua da, eta hori osatzearren ISTE 1 erakundearen NETS2 proiektuaz baliatu dira. Hau esparru sinplea baina indartsu eta barne- hartzailea da.
  • 14. Honekin argien mapa bat landu da,Espainiako testuingurura egokitua. Gaitasun mapa honen bidez irakasle- profil bat lortu nahi da: autonomoa, IKT-en erabileran trebatua eta konpromisoa ageri duena. Ikasleen mapak ere autonomia du jomuga, gazte sortzailea, kritikoa, bere ingurune fisikoarekiko eta gainerakoekiko arduratsuaz gain. Ikasleak jakiten, egiten eta izaten jakin behar du. Bakoitza sakontzen hasi baino lehen gaitasuna zer den azaltzea beharrezko ikusten dut. Definizio desberdinak aurki daitezke baino orokorrean denek berdina esaten dute: gaitasun garapena etengabeko prozesu bat da, zeinek ezagupen, trebetasun, jarrera eta arduren norainokoak kontuan hartzen dituenak. Hauek jakitearekin soilik ez da aski, horiek testuinguru eta egoera desberdinetan erabiltzeko ahalmena izan behar da ere. Jarraian gaitasun mapa desberdinak azaldu edo zehaztuko ditugu: · Irakasleentzako gaitasun mapa: hiru ardatzen inguruan egituratzen da: - Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: kudeaketari dagokionez, irakasleak behar dituen gaitasunak biltzen ditu (inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea, laguntza materialak sortzea, …). Horretaz gain, IKT-ari buruzko ezagupenak lortzeko ahaleginak, formakuntzak eta abar. - Didaktika, Pedagogia eta Curriculuma: Irakasleak klasean eta hemendik kanpo egiten duen lanari dagozkion gaitasunak. - Herritartasun digitala: Irakasleak ikasle herritar digital arduratsu eta konprometituak sortzeko behar dituen gaitasunak. Bere portaera, politika diseinu, … · Ikasleentzako gaitasun mapa: ardatz hauen inguruan egituratzen da: - Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertzea eta erabiltzen jakitea modu eraginkor eta emankor batean.
  • 15. - Bizitza osorako ikaskuntza: ikasleek jarrera ireki eta ikertzaile bat izan behar dute, konfiantzaz, norberaren indar eta ahuleziaz jabetuz. - Herritasrtasun Digitala: jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea, erabilera egoki bat egitea gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatuz. Hiru hauek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte, eta gaitasun orokor hauek komunak dira hezkuntza- maila guztietan. Horretaz gain badaude gaitasun espezifiko batzuk, Europar Batasunean oinarrituta eta lau hezkuntza mailatan banatuta dagoena: Ø Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arte. Ø Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailara arte. Ø DBHko 1. mailatik 4. mailara arte. Ø Batxilergorako Denek honako egitura dutelarik ( adin bakoitzera egokituta ): - Trebetasun teknologikoa: o Oinarrizko hardware- baliabideak maneiatzea o IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea o IKTak testu- informazioa prozesatzeko erabiltzea o IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea o IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea IKTak beste pentsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea - Bizitza osorako ikaskuntza: o Komunikatzea eta lankidetzan aritzea o Ingurune birtualetan moldatzea o Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea o Sortzaileak izatea eta berritzea Mundu erreala arakatzea
  • 16. - Herritartasun digitala: o Informazioaren pribatasuna aintzat hartzea o Jabetza intelektuala balioestea Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea Ekola 2.0 presentazioa http://moodle4.ehu.es/mod/resource/view.php?id=214675 ESKOLA 2.0 E-LEARNING INGURUNEA Definizioa: Hezkuntza elektronikoko edo urruneko hezkuntza sistema da; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira prestakuntzarako, irakaskuntzarako eta gaikuntzarako. Gauzatutako metodologia, ikaskuntza-estrategia eta jardueren bidez irakatsi eta ikasteko modu hori, ingurune birtual batean garatzen da, baliabide teknologiko jakin batzuk erabiliz. Baliabidearen erabilera: Nola erabiltzen da? Plataformek oinarrizko funtzionaltasunak izan behar dituzte arlo hauetan: edukiak, komunikazioak, ebaluazioa eta auto-jarraipena, Campus birtual baten izan ditzaken elementu batzuk: Agenda aktiboak; egutegirako, baliabideetarako, berrietarako, … erabiltzen direnak.
  • 17. Lankidetza eta komunikazio tresna sinkronikoak (txatak) eta asinkronikoak (bloga, wikiak,…) Artxiboak gordetegia; lan praktikoak eta irakasleek gorde ditzaketen materialak. Erabiltzaileek campusean duten portaeraren berri emateko estatistikak. Gela birtual baten ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: Elkareragiletasuna: taldearen beste kideekin herramienta desberdinak elkartrukatzeko aukera izatea. Parte-hartzea: elkarlanean haritzea gela guztiarekin. Asinkronia: edozein momentuan ikas-materiala erabiltzeko aukera izatea. iIkasgelarako gomendioak: Plataforma bateko hezkuntza-aplikazioak garrantzitsuak dira eskolako eragile giztientzat. Eskola bateko zuzendariak eta irakasle-taldeak bilera pedagogikoen edukia antolatu, datu base bat sortu eta gai jakin baten bilaketa edo berreskura dezake. Kontua ez da aurrez aurreko ikaskuntza ordeztea, baizik eta osatzea. Irakasle paperean dugun lana aldatu daiteke; jakintza iturri izatetik eredu izatera pasa gaitezke eta ikasleekin harreman estuagoa izatea, horrela, beraien ikaskuntza- premiak zuzendu ahalko ditugu, gelan eztabaidak moderatu, eta ikasleak eskolako irakaskuntza-helburuetara bideratu. Gomendatutako guneak; Non aurki dezaket? Doako LMSak Moodle Gaur egungo e-learningeko plataformen artean liderrra da. Web zerbitzari batean instalatzen da. Dokumentazio asko du, tutorialak, foroak, … LAMS:
  • 18. Ikaskuntza Jardueren Kontrolerako Sistemaren akronimoa da. Sofware libre bidez garatutako ikaskuntzarako web ingurunea da. Halku LMS: Ikaskuntza-ingurune birtuala garatzeko behar den guzta erraz eta modu intuitiboan kudeatzea ahalbidetzen du. Sclipo: Ikaskuntzako web aplikazio bat da; irakasten, ikasten eta partekatzen laguntzen du.