SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 36
Baixar para ler offline
Asier Korta Ibarra
Haur Hezkuntza 3.maila
            32.Taldea




                     2
AURKIBIDEA


1-Sarrera                                                4
2-Ikertzailearen datuak                                  6
3-Informatzaileen datuak                                 7
4-Argazkia                                               8
5-Argazkiaz datu orokorrak                               9
6-Eskolaumeen identifikazioa                             10
7-Eskola erakuntza                                       14
8-Garai bateko eskola eta Praktikum I-aren konparaketa   24
9-Ondorioak                                              27
10-Bibliografia                                          29
11-Eranskinak                                            30




                                                              3
SARRERA


Lan bat egiteko orduan zailena haria aurkitzea izaten da. Nondik tiratu
asmatzea. Kasu honetan bagenekienez ikerketaren gakoa argazki bat izan
behar zela, lehen pausua, zailena, eman da zegoela zirudien. Baina, ezta antzik
ere! Niri behintzat, argazkia aurkitzea asko kostatu zait. Larregi, esango nuke.
Hainbeste, lehendabiziko saiakeran utzi egin nuela eta guzti.


Lehendabizi, nire amamaren atea jo nuen. 94 urte ditu eta burua ondo duenez
bere gogorapenak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Baina atoan ikusi
nuen nire asmoak ezinezkoak izango zirela, amamak ez zuelako orduko
denborako argazkirik eta, gainera, bere orduko oroipenak ez zirelako batere
zehatzak. Badaezpada, Zeanuriko (nire amama Zeanurin jaioa da) udaletxean
XX. mendeko hasierako argazkiekin egindako liburu bat eskuratu nuen, baina
amamak ez zituen ezagutzen argazkietakoak eta utzi egin nuen.


Lehen bala gastatu eta gero, nire amari galdetu nion, eta beste huts bat. Amak,
ezta orduko bere lagunak, ez dituzte eskolako argazkirik. Gero osaba eta
izekoengana egin nuen, nire ama baino gazteagoak direnez suposatu nuen
izango zutela gordeta eskola garaiko argazkiren bat, baina ezer ere ez. Inork ez
zeukan orduko erretraturik, "Orduan, askoz jota, urtero argazki bat ateratzen
ziguten eta nork daki non egongo diren argazki horiek”, errepikatzen zidaten.


Bertan behera uzteko nengoenean, nire lankide batek esan zidan bere aitaren
etxean eskola garaiko erretraturen bat ikusita duela eta hortik jo nuen.
Berarekin ipini nintzen kontaktuan eta egun batzuk beranduago, bera eta bere
arrebarekin (Itziar) batu nintzen Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskolaren
gorabeheretaz berba egiteko (herria Munitibar lez ezagutu arren izen ofiziala
Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz da) .


Josu (hori zen nire kontaktu berriaren izena) eta bere arreba (eta beste lau
neba-arreba) Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz-ko eskolan ikasi zuten bere gazte




                                                                                   4
denboran. Hemen kontatutakoak 1955/56 urtekoak dira eta lana egiteko
erabiltzen dudan argazkian Josu, Itziar eta haien anaia-neba (Jon) agertzen da.
Eranskinetan gehitzen dudan argazki batean agertzen da ere Arantxi, lan
honetako giltza den argazkian falta den neba-arreba.


Behin elkarrizketa eginda, Itziarrek beste argazki batzuk aurkitu zituen eta
hauek ere eranskin moduan jarri ditut, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaur
egungo beste argazki batzuekin batera.




                                                                                5
IKERTZAILEAREN DATUAK


                 Izen abizenak: Asier Korta Ibarra
                 Helbidea: Ganguren kalea 2, 3. A
                 Herria: Galdakao
                 Telefonoa: 94 4568327/606297100




                                                     6
INFORMATZAILEEN DATUAK


Izen abizenak: Itziar Aspiazu Apoita
Jaioturtea: 1948/11/1
Helbidea: San Bartolome 23, 1. Ezk.
Herria: Gernika


Izen abizenak: Josu Aspiazu Apoita
Jaioturtea: 1949/12/24
Helbidea: Iturriaga 76, 4. C Esk.
Herria: Bilbo




                                       7
ARGAZKIA




           8
ARGAZKIAZ DATU OROKORRAK


Urtedata: 1955-1956 urtekoa
Eskolaume kopurua (neska/mutil kopurua): 62 inguru (32 neska eta 30 mutil
gutxi gora behera; argazkian ez dira denak agertzen).
Ikastegia: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola.
Herria: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz.
Maisu- maistraren izena eta jatorria: Don Antonio Rodriguez (Valladolid), Don
Fernando (Bilbo), Doña Marina Rodríguez (Ciudad Real, erretratuan ez da
agertzen eta bakarrik nesken andereñoa zen), Dorita (Leon).
Kurioso da gogoratzen dituzten maisu eta maistra guztien izenak Don edo
Doña-tik hasten direla Doritarena izan ezik; horren zergatiarengatik galdetuz
gero, ez Josuk ezta Itziarrek ez zeukaten erantzun argirik. Itziarren ustez,
agian, tratua desberdina zen Doritak "euskararekiko begirune handiagoa
zeukalako".
Ikasmaila: 6-13 urte inguruko umeak joaten ziren.
Argazkia gordea dagoeneko lekua edo erreferentzia: Itziar Aspiazuren
etxean zegoen gordeta.




                                                                                9
ESKOLAUMEEN IDENTIFIKAZIOA




                             10
Ilarak goitik behera eta ezkerretik eskumara doaz:


LEHEN ILARA:
1. Dorita (andereño)
2. Belen Lejarcegui (Gerrikaitz auzoa/Sagarra baserria)
3. Itziar Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Lana egiteko datuak eman
dizkidana
4. Nieves Atxurra (Munitibar/Errinele baserria)
5. Rosario Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria)
6. Mª Asun Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Bonitxaparrone baserria)
7. Begoña Lapresa (Munitibar/Azkarreta baserria)
8. Victoria Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserria)
9. Mª Carmen Bengoetxea (Aldaka auzoa/Aldaita baserria)
10. Mª Carmen Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa)
11. Soledad Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa)
12. Mª Carmen Irazabal (Munitibar/Otsatei baserrikoa)
13. Jesus Mª Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa)
14. Jesús Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa)
15. Juan Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa)
16. Pedro Mª Zabala (zendua) (Totorika auzoa/Urtieta)
17. Miguel Angel Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria)
18. Jose Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria)
19. Luis Mª Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria)
20. Juan Luis Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria)
21. José Mª Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserria)
22. Toribio Zabala (Totorika auzoa/ Urtieta baserria)
23. Don Fernando (Maisua)


BIGARREN ILARA:
24. Lourdes Uberuaga (Gerrikaitz auzoa/Antorrene baserria)
25. Cristina Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria)
26. Rosario Gerrikabeitia (zendua) (Munitibar/Oloste baserrikoa)




                                                                           11
27. Rufina Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria)
28. Ana Mª Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria)
29. Marisol Zenarruzabeitia (Munitibar/Azkarreta)
30. Maritxu Zabala (Totorika auzoa/Urtieta baserria)
31. Fernando Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria)
32. Jesus Mª Lapresa (Munitibar/Azkarreta auzoa)
33. Jose Ignacio Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria)
34. Jose Antonio Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa)
35. Juan Jose Intxausti (Munitibar/Errota baserria)
36. Jose Ignacio Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria)
37. Jose Rementeria (Munitibar/Errementariko baserria)
38. Jon Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar eta Josuren neba eta anaia.
39. Josu Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar Aspiazuren neba da eta lana
egiteko datuak ekarri zituen ere.


HIRUGARREN ILARA:
40. Begoña Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria)
41. Mª Carmen Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria)
42. Miren Alcibar (Munitibar/Errota baserria)
43. Mª Isabel Alzea (Munitibar/Betijai baserria)
44. Belen Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria)
45. Tere Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria)
46. Mª Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria)
47. Juanita Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserria)
48. Nieves Artetxebarria (Munitibar/Santosene baserria)
49. Javier Zuazo (Gerrikaitz auzoa/Bostekone baserria)
50. Santi Zenigaonaindia (Munitibar/Barrenengo baserria)
51. Ruben Quintana (Munitibar/Ayuntamiento)
52. Luis Mª Alzaa (Munitibar/ Betijai baserria)
53. Reinaldo Quintana (Munitibar/Ayuntamiento)
54. Jesus Mª Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Txaparrone baserria)
55. Norberto Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria)




                                                                               12
56. Juan Jose Irusta (Munitibar/Iturriko baserria)


Izen-abizenaren eskumatara auzoa eta baserriaren izenak jarri ditut. Ikusi
daitekeenez, asko familiartekoak dira (neba-arreba, lehengusuak…). Gehienak
Munitibarkoak izan arren, herriaren erdialdekoak ezan genezake, askok herriko
auzoetan bizi izan ziren, eta hauetatik batzuk egunero 3 km inguru egin behar
izaten zituzten eskolara joateko, eta beste 3 km etxera itzultzeko.


Gure interlokutorek esaten digute ere, hauek ez direla orduko Munitibar-
Arbaiztegi Gerrikaitzko gazte guztiak, beste askok herriko auzo desberdinetako
eskoletan ikasten zutelako. Adibidez, Ganbe, Berreino eta Gerrikako eskoletan.
Esaten dutenez, hauetako bakoitzean 30 ume inguru egongo omen ziren.




                                                                                13
ESKOLA ERAKUNTZA


     •    Ikastegi edo eskola mota
Herriko eskola zen, publikoa eta unitarioa (adin eta maila desberdineko ikasleak
dituen maisu-maistra bakarreko eskola). Itziar eta Josuk gogoratzen dutenez,
1.956 arte mutilen eskola udaletxe zaharraren gela batean zegoen, baina
ordutik aurrera, eta eskola berriak egin arte, Munitibarko San Bizente elizaren
saloi batera eraman zuten. Neskak, aldiz, elizaren alboan zegoen etxe baten
azpiko partean ikasi zuten (etxe honetan ezkonduta zeuden maisu-maistrak
bizitzen ziren ere) eskola berriak egin arte.


1.959an Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola berriak egin ziren (egun
oraindik herriko eskolak direnak) eta ikasleak bertara eraman zuten. Mutilak
goiko gelan ikasten zuten eta neskak, behekoan. Bertan, oraindik dago
Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko herri eskolaren egoitza, non, gaur egun, 30
inguru ume ikasten dute haur eta lehen hezkuntza mailetan banatuta.


Josuk eta Itziarrek eskolari buruzko bere garaia baino lehenagoko datu askorik
ez zeukatenez, informazio berria lortzen neure kabuz saiatu nintzen. Ez zen bat
ere erraza izan, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzeri buruz ez dagoelako gauza
askorik bilduta, nik behintzat ez dut aurkitu. Lehendabizi, Udaletxera jo nuen,
baina handik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikora bidali ninduten,
non, mila paper artean, lan honetara ekartzen ditudan datu batzuk aurkitu
nituen.


Hala eta guztiz ere, informazio kuriosoenetarikoa interneten aurkitu nuen Lea
Ibarra Udal Mankomunazgoaren web orrian (http://www.leaibarra.com/lea-
ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar-historia.php). Honetan esaten
da Munitibar (Arbatzegi paperetan) eta Gerrikaitz herriek batzea erabaki zutela
bakarka ezin zituztelako ordaindu eskoletako maisu eta maistren soldatak. Ziur
beste arrazoi asko egongo zirela, baina, dirudienez, orduko herritarren
pazientzia gainezka egin zuena umeen heziketa ezin ziurtatzea izan zen.




                                                                                  14
Hau dena XIX. mendearen amaieran izan zen, Euskal Herria osoa
hondamendian zegoenean gerrateen ondorioz. Orduan, zorrek herriak itotzen
zituzten eta soluzio borobilak aurkeztu behar ziren. Lea Ibarra Udal
Mankomunazgoaren web orriak horrela kontatzen du:


     " Itxuraz, Arbatzegik eta Gerrikaitzek herri bi zirela, sarri edukitzen zituzten istilu
     txikiak. Hala ere, gehiagotan izaten zituzten bestelako gorabeherak, hau da,
     bakarrik egin edo bete ezin eta elkarren laguntzaz egin beharrekoak.
     Horrelakoetan herri biak Zubialde zubian batzen ziren, han zegoelako bien muga.
     Lekurik aproposena zen, azken finean, ez gehiago eta ez gutxiago, bata
     bestearen pareko zirela erakusteko.
     Horrelako zerbait gertatu zen 1882. urte inguruan. Jakina, horrelako batzarretara
     heltzeko, aurrez giroa egokitu behar izaten zen, eta ez zen bat-bateko gertaerako
     batzarra egiten. Aldi hartan herriak behea jota zeuden, gerrateko zorrak eta
     ondorenak zirela eta, lepoa ezin jasota. Beste herri askotan berdintsu gertatzen
     zen. Eta Aldundia bera ere herrietatik dirua hartzeko gertuago zegoen, emateko
     baino. Urte haietan hasiak ziren herri txikiak ere umeen eskolez eta heziketaz
     arduratzen, eta ezin ziren heldu maisu edo maistra ordaintzera. Horrelako
     estuasunak eraginda hasi ziren herri biak hartu-emanetan eta halako batean
     erabaki zuten herri bien arteko elkartasun osoa gauzatzea.
     Aurrez baimena eskatu zen Gobernu Zibilera, eta baimena lortu ondoren herri bien
     arteko batzar orokorra egin zen Zubialdea deitutako tokian. Batzar hartan bi
     alkateek hitz egin zuten, elkarren arteko kontu garratzak zituztela eta euren
     egoera larria adierazi gura zutela esanez. Zoritxarrez, ez Arbatzegik eta ez
     Gerrikaitzek, ez zeukatela umeentzako lehenengo mailako eskolei eusteko dirurik.
     Hor zeudela zaharrak eta gaixo behartsuak ere, eta osabidea emateko edo
     horretan lagundu zezaketen osagileentzat ere ez zeukatela nondik eman, eta
     errazago zela horrelako lanak elkartasunean eramatea eta herri biek batera
     jokatzea, batek ezin zuena biren artean ahal zutelako.
     Gero, herri bietako kontuak aztertu eta erabaki ostean, 1883ko apirilaren lehen
     egunaren eguerdiko hamabietan egin zuten elkartu ondorengo lehen batzar
     ofiziala."


Ondorioz, dirudienez, Munitibar-Arbatzegi eta Gerrikaitzko lehen eskola garai
ordukoa da. Nik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoan aurkitu nituen
lehendabiziko datuak garai horietakoak dira ere (aurkitutako informazio guztia



                                                                                               15
Munitibar 36-41 eta 63 kaxetan dago). Adibidez, Felipe Morquillaz Barrio
maisuak 1891/92 eskola-urteko egindako presupuesto bat aurkitu nuen, eta
1893ko uztailaren 2an Teodora Zabalrrazcoa maistrak sinatutako beste bat
(orduko, aurrekontuak 206 pezeta ingurukoak ziren). Daten arabera, eta
kontuan hartuz Munitibar (Arbatzegi) eta Gerrikaitz 1883. urtean batu zirela,
baliteke, Felipe Morquillaz Barrio eta Teodora Zabalrrazcoa Munitibar-Arbatzegi
Gerrikaitz herri berriaren lehen maisu maistrak izatea, bata mutilena eta bestea
neskena.


Aldundiko paperetan aurkitutakoaren arabera, Teodora Zabalrrazcoa jubilatu
zenean, 1.895eko ekainaren 8an, Leona Uriarte Odriosolak hartu zuen bere
lekua. Maistra berriak 22 urte zituen, Zeanuriko alaba zen eta berehala
udaletxearekin auzitan hasi zen, bere ustez, eman zioten gela ez zelako
"ganorazkoa" ezta "lekutsua".


Felipe Morquillaz Barrioren ordezkoa mutilen maisu bezala, Jose Martin Zaldua
izan zen, 1903ko otsailaren 28an sinatutako dokumentu batzuetan ikusten den
bezala. Zaldua helduen eskolaren maisua zen ere. Ziurki, bere atzetik Manuel
Alonso Herran etorri zen, berak idatzi zuelako 1916/17 ikasturteko memoria; eta
beranduago, Esteban Dominguez Rodriguez eta Mario De las Heras Alonso.
Azken hauek, maisuaren postua hartu zuten 1929ko irailean, orduan 2.000
pezetako soldata zutelarik. Baliteke, Leona Uriarte Odriosolaren ordezkoa Maria
Gonzalez izatea, 1923ko irailean bera izendatu zutelako.


Segidan, http://www.bizkaia.net/hirigintza/udal_harremanak/pdf/munitibar.pdf
helbidean publikatutako Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzeri buruzko aitamen
historiko txiki bat aipatuko dut:


      Arbatzegi: Busturiko merindadeko eleizatea. Gernikako Batzar Nagusietan 26.
      eserlekua eta botua eukazan.
      Herritarrak zazpi auzunetan banatuta egozan: Gerrika, Uriona, Arbatzegi,
      Munitibar, Totorika, Aldaka eta Berreño.




                                                                                    16
Arbatzegin honako oinetxe eta armaetxeak egozan: Jauregi, Munditibar,
     Zubialdea, Zubikoa, Totorika, Goikolea, Garro eta Bengolea.
     1376an Arbatzegiko hogei etxe Gerrikaitz uriko fogerazinora batu ziran. 1402an
     uriko herritartzat hartu ziran Arbatzegiko zergapeko nekazariak, eta Gerrikaitzegaz
     ermandadea egin eben alkar babesteko eta laguntzeko.
     Azken baten, 1882an, bat egin ziran uria eta eleizatea.
     Gerrikaitz: Bizkaiko uria, Gerrikaitzeko bailaran dago. 1366an
     sortu eban don Tello konteak, Bizkaiko jaunak, Miranda de Ebron egindako
     pribeligioaren bidez, eta Munitibar izena ipini eutsan. Juan infanteak, Bizkaiko
     jaunak, berretsi egin eban pribilegioa 1372an.



     •   Eskola ordutegia eta egutegia
Eskolara goizez eta arratsaldez joaten ziren astelehenetik ostiralera. Goizean,
9:00etan hasten zituzten klaseak eta 12:00etan amaitu, bitartean ordu erdiko
jolasaldia eginez 11.00tatik 11.30etara. Arratsaldez, 14.30etatik 16.30 aldera
egoten omen ziren. Eguerdian etxera joaten ziren bazkaltzera gehienak, baina
urrun bizi zirenak ogitarteko bat elizpean bazkaltzen zuten (batzuk Oiz
mendiaren azpitik zetozela gogoratzen du Josuk). Hauek, neguan, eguraldi
txarra zegoenean, herriko denda batean etxetik ekarritako ogitartekoa
bazkaltzen zuten.


Iraila erdialdean, “Santa Eufemia ostean” gogoratzen du Itziarrek, hasten
zituzten klaseak, ekainaren bukaeran, San Juan bueltan, amaitzeko. Aste
Santutan eta Gabonetan oraingo antzeko oporrak izaten zituzten.


     •   Ikasgaiak
Ikasten zituzten ikasgaiak hauek ziren:
          -   Geografia
          -   Historia
          -   Matematika
          -   Mintzaira
          -   Marrazketa
          -   Gaztelania




                                                                                           17
-   Erlijioa


Ez zeukaten norbere libururik, ikasteko liburuak eskolan zeuden eta maisuak
edo andereñoak gordetzen zituzten. Itziarrek gogoratzen du Geografia eta
Historia ikasgaiak liburu bakarrean ikasten zutela eta Matematika “lau edo bost
orriko liburutxu batean”. Halaber, ikasten zuten historia bakarrik Espainiakoa
zen, eta Geografia ikasgaian, Espainiako hiriburuak, errekak eta mendiak.


Marrazketan kutxa batean gordeta zeuden egurrezko figura batzuk perfilatzen
zituzten, gero margotzeko. “Inoiz ez genuen aukerarik izan mendi bat edo
horrelakorik marrazteko”, dio Itziarrek. Erlijioa eskolako ikasgaia bezala aipatu
arren, eskola ordutegitik aparte ikasten zuten. Arduraduna abadea zen eta
elizaren barruan hartzen zituzten klaseak astean behin.


Honetaz aparte, neskek astean behin laboreak egiten zituzten: puntoa, josi…
Bitartean mutilak pilotara jolasten zuten. Gainera, egunero neskek eta mutilek
esne-hautsa prestatzen zuten, jolasaldira irten baino lehenago eskolan bertan
zegoen berogailu batean berotzen zena eta ikasle guztiak hartu behar zutena.
“Esne-hautsa ekartzen zuten eta guk egunero prestatu behar genuen jateko,
gero sobratzen zena herriko pobreei ematen zen”, gogoratzen du Josuk.


Liburuen faltan, koadernoak zituzten etxerako beharrak egiteko. Koaderno
horietan kopiatzen zituzten andereñoak edo maisuak etxean egiteko edo
ikasteko arbelean idazten zituztenak. Denak arbel txiki bat zeukaten ere,
gauzak apuntatzeko edo kontuak egiteko erabiltzen zutena.


     •   Eskola irteerak
Ez zuten irteera askorik egiten, urtean behin askoz jota. Josu eta Itziarrek
gogoratzen dituzten irteerak Gaztelugatxeko Donienera, Estibalizko
Santutegira, Arantzazuko Santutegira, eta horrelakoak dira. Autobusean joaten
ziren eta egun osorako zirenez bakoitzak bere ogitartekoa eraman behar zuen.
Itziarrek komentatzen du orduan “guretzat San Juan de Gaztelugatxe edo




                                                                                 18
Bermeora joatea Karibera joatea lez” izaten zela. Askok irteera hauei esker izan
zuten aukera itsasoa ezagutzeko.


Bidaiak abadeak antolatzen zituen (Don Roman Jauregui) eta irteera bat egiten
zuten bakoitzean kanta bat ikasi behar zuten. Itziarrek eta Josuk kantatzen
zituzten kantetatik bi gogoratzen dituzte:


Arratzua ta Gernika, Forua ta Murueta
Laida, Busturi, Sukarrieta, hurrengo Mundaka
Laida, Busturi, Sukarrieta, hurrengo Mundaka
Handikan laister Bermio, Gaztelugatze, Bakio,
Munitibarrek egiten dio agur eta adio.


Aldaka ta Totorika, Berreino ta Gerrika
Gerrika haitz goian da, erdian Munitibar
Gora, gora, gora, gure Munitibar
Zahar eta gazte umeak eta abar.
Munitibarrak gara gu
izate honek poztuten gaitu


Azkeneko kanta honetan Munitibarko auzo guztiak aipatzen dira.


     •   Erritualak
Egunero eskolara sartzean eta bakoitzak bere poltsa utzi eta gero, “Cara al sol”
kantatzen zituzten, besoa goian zutela eta horman eskegita zegoen bandera
espainolari, gurutzeari, eta Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren
argazkiei begira. “Por dios por la patria” (Oriamendiko martxa), “Con cinco
flechas” (Cancion de los Flechas) eta halakoak ere abesten zituzten. Hau egin
ondoren “Gure aita” otoitz egiten zuten. Irteterakoan ere otoitz egin beharra
zegoen (garrantzi handia ematen zitzaion otoitz egiteari).




                                                                                19
Itziarrek gogoratzen du maiatzean eskola barruan prestatzen zutela aldare bat
Ama Birjinaren iruadiarekin eta lorekin, non arratsalde guztietan otoitz egiten
zuten eta “Toma Virgen pura” abestia kantatu.


Astean birritan eskola garbitzeko txandak egiten ziren. Neskak eta mutilak
komunak garbitzen zituzten eta erratza pasatu. Gainera, urtean bi aldiz inguru,
eskolako mahaian errekan garbitzen ziren. Ikasleak mahaiak errekara eramaten
zituzten etxetik ekarritako xaboia eta espartzurekin garbitzeko. Mahaiak tintaz
lohi egoten zirenez, kristalarekin arraspatuz garbitu behar ziren.


Bestetik, 10.30ak inguruan egunero neskek eta mutilek esne-hautsa prestatzen
zuten, gero, jolasaldira irten bahi lehenago, hartzeko. Hortik aparte, irakasleari
etxerako eta eskolarako egurra ekarri behar zioten; eta, egunean batek,
irakasleari gozaria ekarri behar zion ere.


     •   Eskola tresneria arrunta
Eskolako tresneria arrunta honakoa zen:


Arbela edo tableroa (denak aurrez zutela), Espainiako mapa hormatik zintzilik,
irakaslearen mahaia eta ikasleen mahai eta aulkiak (egurrezkoak).


Material didaktikoa beraiek erosi behar zuten (eskolan zeuden liburuak salbu):
arbel txikiak, tiza, koadernoak, arkatzak, plumak, borragoma, liburuak
eramateko telazko karterak eta boltsak...


Normalean arbel txikitxo bat eta tiza erabili ohi zuten eta garbitzeko trapu busti
bat. Komentatzen dute zuzen idazteko bi lerro zeuzkaten koadernoak erabiltzen
zituztela ere. Koadernoan lehenengotan lapitzarekin idazten zuten eta geroago,
idazten ikasten zutenean, maisuak bere mahaian zuen zulotxo batean zegoen
tintan bustitako luma batekin.


Klasean mutilak alde batean eta neskak beste batean esartzen ziren.




                                                                                  20
•     Ordutik gaurdaino gordetako materiala
Itziarrek ezta Josuk ez dute orduko materialik gordeta. Bere inguruko jendearen
artean eta orduko ikaskideen artean galdetu dugu eta ez dugu aurkitu inor garai
hartako materialik gordeta duenik.


     •     Euskara arloa
Eskolan euskaraz egitea guztiz debekatuta zegoen. Halere, haien artean
euskaraz hitz egiten zuten, ez baitzekiten erdaraz. Aldiz, irakasleak ez zekiten
euskaraz.


Gainera, herrian egoera gorapilatsua zen, irakasleek ez zietelako uzten ikasleei
euskaraz egiten, eta aldi berean, abadeak ez zielako uzten gaztelaniaz egiten.
“Don Roman Jauregui euskaldun petoa zen eta gaztelaniaz egiten ikusten
bazizu belarrietatik heltzen zizun eta pin, pon”, esaten du Josuk, kolpe bi
emateko itsura eginez.


Eskolan, euskaraz egiten zuenari irakasleak botoi bat ematen zion eta ostiralera
botoiarekin ailegatzen zenak bi pezetako zigorra ordaindu behar izaten zuen.
Irakasleren batek, halere, zaplastekoren bat ere ematen zien euskaraz egiten
zutenei.


     •     Jolas arruntak
Gogoratzen dituen jokoak hurrengo hauek dira:
            -   Soka-dantza.
            -   Pelota (mutilen jokua eta eleizeko ormetan egiten zen).
            -   Korroa (abestiak erderaz).
            -   Aponak (tabak, nesken jokoa).
            -   Marroka (bata besteari harrapatzen, mutilen jokoa).
            -   Intxaurka (intxaurrak ileran ipini eta beste intxaur bat botata
                ileratik ateratzen zituenak norberarentzako ziren).
            -   Paineloka.



                                                                                  21
-   Diaboloa (neskan jolasa).
              -   Tronpa (mutilen jolasa).
              -   Trukeme (lurrean marrak egin eta saltoka ibili, nesken jolasa).
              -   Tiragoma.
              -   Txori habiak topatzera.
              -   Harrika.
              -   Errekan arrantzan.


   •       Zigorrak
Gehien bat Itziarrek gogoratzen ditu orduko zigorrak. Bere ustez garai hartan
larregi zigortzen zen. Oroitzen du nola irakasleak ikasleak ipintzen zituen
belauniko ormara begira bi besoetan liburu bana eusten zuten bitartean edo
nola joten zieten eskuan palmeta batekin (egurrezko erregela antzeko bat)
puspuluak atera arte.


Ez du ahazteko behin abadearekin gertatu zitzaiona. "Katezismoan geunden
eta nire lehengusuak lurrera bota zuen banko bat abadean ankan jo zuen.
Orduan niri hartu ninduen eta belarritik tiraka hasi zitzaidan odola atera arte".
Josuk ireakasleak eta abedak emandako zaplaztekoak gogoratzen ditu bereziki.
"Gainera etxera joaten zinenean, jo zintuztela esaten bazenun, oraindik beste
bat hartzen zenuen", oroitzen du. Itziar eta Josuren ustez, gurasoak ez ziren
ausertzen irakasle eta abadearekin hitz egiten eta horregatik onartzen zuten
gertatutakoa, "zerbait egingo zenuen" ezanez.


       •    Gogorapen esanahitsuenak
Itziarrek eta Josuk oso oroitzapen onak dituzte eskolarenak. Oso gustura joaten
omen ziren eskolara, batez ere, lagunekin biltzen zirelako. Itziarrek jasotako
zigorrak nahigabetasunez gogoratzen ditu, Josuk, aldiz, ikasi baino gehiago
jolasten zutela dio.




                                                                                    22
Haien gurasoek egunero derrigortzen zituzten eskolara joaten, ez omen zuten
ia inoiz huts egiten. Halaber, izan zituzten irakasle guztien izenak akordatzen
dituzte, eta kasu batzutan abizenak ere.


Itziarrek gogoratzen du hilean 5 peseta eraman behar zutela eskolara
andereñoak kontu korrontean sar zitzan. Helburua zen eskolan zeuden
bitartean 1.000 pezeta aurreztea, baina Josuk ezta Itziarrek ez dakite zer egin
zen diru horrekin. "Amak hartuko zituen" dio Itziarrek.


Eskolako komunak gogoratzen dituzte. Eskolara atxikitako txabola bat zen
errekara zuzenean zihoan zulo bat zeukana. Egunean ikasle batek gosaria
eramaten zion irakasleari, gehien bat Don Antoniori, mutilek baserriko
arrautzak, intxaurrak edota gazta; eta neskek, ortuko patatak, zerbak, edota
porruak.


Inoiz ez zuten izan irakasle euskaldunik eta, kanpotik zetozenak, ezkonduta
bazetozen "maisuen etxean" bizitzen ziren, baina ezkondu bakoak "Casa de
Alejandra"-n edo taberna baten gainean zegoen etxe batean .




                                                                                  23
GARAI BATEKO ESKOLA ETA PRAKTIKUM I-AREN KONPARAKETA


Itziar Aspiazu eta Josu Aspiazuren testigantzak entzun eta gero bi gauzek
gehien harritu naute. Bata, 6 eta 13 urte bitarteko 60 ume inguru batera
ikasteak inolako arazorik gabe; eta bestea, gaztelaniaz tutik ez zekiten ume
batzuk nola ikasi ahal zuten hizkuntz arrotz batean.


Egun, egon badaude adin guztietako ikasleak batzen dituzten esperientziak,
eskola txikiak adibidez. Frantzian badira 8.000 école rural, eta 2-12 urte
bitarteko haurrek espazio bera eta bakarra partekatzen dute horietan; Euskal
Herrian ere baditugu horrelakoak (www.eskolatxikiak.org -aren arabera 26 bat
eskola), emaitza arrakastatsuak dituztenak.


Baina, niri funtzionamendua arraroa egiten zait, ez dut bat ere erraz ikusten
adin tarte horretako umeak batera ikas ditzaten, segurki nire esperientzian
horrelakorik ez dudalako ezagutu. Hala ere, honekin ez dut esan nahi eskola
txikietan gauzak ez direla ondo egiten, guztiz kontrakoa, entzun eta irakurri
dudanagatik emaitzak oso onak lortzen dituzte eta.


Kontatutakotik harritu nauen beste gauza bat da nola ikasi ahal zuten
gaztelaniaz euskaraz bakarrik hitz egiten zuten ume batzuk. Itziar, Josu eta
bere neba-arreba eta lagunek ez zekiten berba bat ere ez gaztelaniaz baina
hala eta guztiz hizkuntza horretan ikasi behar izan zuten. Itziarrek dio, barre
artean, “oso argiak” zirelako lortu zutela, baina ziur beste baldintza batzuk ere
egon zirela bitartean, adibidez, erabilitako irakasbidea (gauzak memorizatu
egiten ziren esanahiari garrantzia eman barik), beldurra, mehatxuak, zigorrak
eta horrelakoak.


Gaurko egoerarekin konparatuz, orduko eskolaren baldintzak oso txarrak ziren,
askotan berogailurik ere ez zegoen (gure solaskideen eskolan egurrezko bat
gutxienez funtzionatu omen zuen). Lehen, espazio oso txiki batean hainbat ume
egon behar ziren komun-zulo bat konpartituz. Gaur egun, aldiz, ohituta gaude




                                                                                    24
kurtso bakoitzerako gela bat, musika gela, gimnasioa, psikomotrizitate gela,
bideo-gela, informatika gela, liburutegia, teknologia-gela, laborategia…
edukitzen.


Material askorik ez zen egoten geletan. Libururen bat, koadernoa, arkatza eta
idazlumak, arbela, mapak eta mahai eta aulkiak (oraindik harritzen nau garai
hartako umeek nola ikasten zuten idazten idazlumak tintan bustiz). Gaur
egunean kortxoa, muralak, ordenagailuak, kañoia, kolore guztietako
errotuladoreak, kartulina, puntzoiak, plastilina, tenperak, koloretako paperak….
Denetarik dute gaur eguneko eskoletan.


Irakasbidea ere desberdina zen. Gaur ikaslea da irakaskuntzaren gunea, lehen,
aldiz, irakaslea zen protagonista, orojakilea. Gauzak errepikatuz eta
memorizatuz ikasten ziren, esanahiari inolako garrantzirik eman barik. Gainera,
lehen irakaskuntza kontrol politiko eta erlijiosoaren bitarteko bat zen, egun
ostera, teorikoki gutxienez, aniztasuna aldarrikatzen da. Teorikoki diot,
larregitan eskola boterearen kulturaren zaintzaile izaten jarraitzen duelako,
beste kulturak baztertuz.


Erlijioari dagokionez gauzak aldatu dira, gehien bat. Ikastetxe erlijiosoetan
gauzak antzera jarrai dezakete, baina ikastetxe publiko eta ikastoletan egunetik
egunera indarra galduz doa. Lehen errezoekin hasi eta amaitzen zuten eguna.
Gaur egunean. aldiz, erlijioa hautazko ikasgaia da eta gero eta jende gutxiagok
aukeratzen du.


Gure solaskideen garaiko eskolaren antolakuntza era bat militartuta zegoen.
Neskak gelaren alde batean eta mutilak bestean lerrokatu behar ziren. Lerroak
zuzenak izan behar ziren eta maisuen agindupean sartu behar ziren eskolara;
eta eskolan frankismo garaiko kantak kantatu eta errezatu behar zituzten, dena
militar itxurako egoera batean.




                                                                                25
Orduan ez zegoen psikomotrizitaterik ezta antzekorik, segurki umeek egun
osoa egiten zutelako kalean jolasten. Jolasak oso fisikoak ziren, “akziozkoak”,
eta batzutan bortitzak, eta ez da esan beharrik sexistak zirela. Neskentzako edo
mutilentzako joko eta jostailu desberdinak zeuden.


Neskak eta mutilak banatuta egon ohi ziren (gela desberdinetan ez bazen ere,
fisikoki banatzen zituzten). Irakaslea eta haurren arteko erlazio oso piramidala
zen. Irakaslea goian zegoen eta haurrak behean. Haien artean ez zegoen
erlazio zuzenik.


Zigorren arloa ere ezberdina da. Lehen sarri zigorrak fisikoak izaten ziren.
Umeak markatuta joaten ziren etxera eta etxera horrela heltzean etxean ere
askotan beste jipoi bat izaten zuten egindakoarengatik. Irakasleari beti ematen
zioten arrazoia gurasoek. Gaur egunean jotzea inondik inora ez da burutik
pasatzen. Jarraian etor daitezke gurasoak eta salaketa jarri. Orain zigorrak jarri
egiten dira, baina kopiaketak, jolasordu gabe geratzea, izkina batera
pentsatzera joatea… eta horrelakoak izan ohi dira.


Lehen irakasleak gai guztiak irakatsi ohi zizkieten haurrei. Eskolak magistralak
ziren, norabide bakarrekoak eta partehartze bakoak. Gaur egunean gai
bakoitzerako espezialista bat dago, eskola partehartzailea da, elkargunea
bihurtu da eta norabide anitzeko izaten saiatzen da.


Adin guztietako umeak lehen batera egon ohi ziren gelan. Gaur egunean
bakoitza bere adinekoekin dago. Halere, egia da Europako hainbat herrialdetan,
6 urte bete arte behintzat, ume guztiak batera egoten direla.


Euskara debekatuta zegoen lehen, eta gaur egunean ez, baina leku askotan
arazoak dituzte euskaraz ikasteko. Nafarroako zonalde batzutan euskara ez da
ofiziala eta Ipar Euskal Herrian egoera ere ez da hobea. EAEn euskara
hizkuntza ofiziala da, baina unibertsitateko ikasketa asko ez da posible
euskaraz egitea.




                                                                                26
ONDORIOAK


Lana oso interesgarria iruditu zait, gehien bat egiteko materiala protagonisten
ahoetatik jaso dudalako. Hemen esaten den guztia garai hartako ikasleen
gogorapenak dira, bere xalotasun eta gordinkeriarekin.


Gordinkeria diot, Aspiazu neba-arrebak garaia hartako gertaerak
gardentasunez gogoratzen dituztelako, zigorrak eta jolasak gehien bat; eta
xalotasuna, beraiekin berba eginda ez diruditelako jakitun jaso zuten
doktrinamendu politikoaz. Orduko garaiak alaitasunaz oroitzen dituzte, haien
esanetan eskola egunetan ikasi baino gehiago jolastu egiten zutelako.


Orduan egindakoak gaurkoekin konparatuz, oso erraza da esatea gauzak anitz
aldatu direla. Eraikuntzak askoz ere erosoagoak dira, egun erabiltzen den
materiala eta ordukoa konpara ezina da, edota antolakuntza eta irakasbidea
beste era batekoak dira. Agian, gehien aldatu dena irakasbidea da, eskolak ez
direlako magistralak (edo ez lukete izan behar), elkar partehartzea eta
aniztasuna bultzatzen delako, eta ikasleak irakaslea mugitu duelako
irakaskuntzaren erdigunetik.


Aspiazutarren garaian irakaskuntza zen bitarteko bat (hurrean nagusiena)
doktrinamendu politikoa eta erlijiosoa lortzeko, eta gaur egun ez da horrela.
Hala agian bai? Baliteke erlijioa gaurko eskola publikoan bigarren maila batean
egotea; hala eta guztiaz kontuan hartu behar da, gure eskolan oraindik ere ,
aniztasuna aldarrikatu arren, irakasten den erlijio nagusia katolikoa dela.


Baina nork dio ez dela oinarrizko bitartekoa doktrinamendu politikoa ezartzeko?
Lehen ikasleek frankismoaren ideologia jasotzen zuten eta gaur gure gizarte
neokapitalistarena. Eskola (instituzioa), nahiz eta protagonismoa ikasleari
eman, kontrolatzaile soziala izaten jarraitzen du eta umeengan gure gizartearen
baloreak (baikorrak eta ezkorrak) barneratzeko tresna ezin hobea da. Hau
teorian ez liteke txarra izan behar, batez ere gizakiok ezagutu behar dugulako




                                                                                  27
nola bizi gure gizartean, baina arriskutsua bihurtzen da gure baloreak besteen
gainean ipintzen ditugunean. Kezkagarria da eskolak kultura menperatzailea
zabaltzen duenean, beste dibertsitate kulturalak alde batera utzita.


Horrelakoak pentsatzen ditut, adibidez, ikusten dudanean gutxi batzuk erantzun
diotela orain gutxi Lantaron-en gazte talde batek (denak 21 urte baino gutxiago
zeukaten) lau senegaldarri emandako jipoi ankerrari (2010/07/14); eta, aldiz,
emakume batzuk bere burua hiyab batekin estaltzeak komunikabideetan izan
duen neurriz gaineko oihartzuna.


Hala eta guztiz eskola ez da instituzioa soilik, eta hor daude esperientzi berri
asko (pedagogia kritiko berriak) pentsamendu kritikoa azpimarratzen dutenak,
dibertsitate kulturala eta premia etikoak aldarrikatzen dutenak, giza-aktore
guztien partaidetza bultzatzen dutenak..., adibidez, eskola demokratikoak (M.W.
Apple), ikasketa komunitateak (R. Flecha) edota askagintza etikoaren
pedagogia (P. Iztueta).




                                                                                   28
BIBLIOGRAFIA


- Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoan lortutako dokumentazioa.
- Itziar eta Josu Aspiazuren testigantzak.
- Eskola Antolakuntza eta Hezkuntza Sistema 2009/2010 ikasturteko apunteak.
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila.
- www.eskolatxikiak.org
- http://www.bizkaia.net/hirigintza/udal_harremanak/pdf/munitibar.pdf
- http://www.leaibarra.com/lea-ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar-
historia.php
- http://munitibarkoeskola.blogspot.com/




                                                                             29
ERANSKINAK


Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaurko Herri Eskola
Herri Eskola publikoa da eta bertan 2 eta 12 urte arteko umeak daude.
Informazio gehiago nahi izanez gero, http://munitibarkoeskola.blogspot.com/
kontsultatu ahal da.


Argazkiko eraikuntza 1.959an eraiki zuten eta ordutik aurrera Munitibar-
Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola izan da. Egun, atzeko aldean jantoki berri bat
eraikitzen ari dira, lehen eskolako lorategia zen tokian




                                                                                30
Argazkia:




            31
1959arte nesken eskola


Irudiko baserri honen azpiko solairuaren eskuma aldean zegoen nesken eskola,
eta nesken eskolen gaineko solairuan maistren etxea.


Argazkia:




                                                                          32
1959arte mutilen eskolak


Lehendabiziko mutilen eskola udaletxe zaharraren atzeko aldean zegoen.


Argazkia:




Eta 1956-1959 artean, argazkian aurrez aurre ikusten den Munitibarko San
Bizente elizaren egoitza batera pasatu ziren.


Argazkia:




:




                                                                           33
Pelotan jolasteko pareta


Josu Aspiazu eta bere lagunak San Bizente elizaren pareta honen kontra
jolasten zuten pelotan goiz eta arratsaldero.


Argazkia:




                                                                         34
Orduko beste eskola argazki batzuk:




Itziar Aspiazu Apoita             Arantzi Aspiazu Apoita




                                                           Nekane, Jon eta
Itziar Aspiazu Apoita.




                                                                       35
Garai hartako liburuak:




                          36

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)Andeka
 
75 urte viatoristak arrasaten mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten mondraberriSERSO San Viator
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)orixe4maila
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola) ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)orixe4maila
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)beitza
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinleire6
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Otsolar
 

Semelhante a Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana) (16)

Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
75 urte viatoristak arrasaten mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten mondraberri
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola) ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Martxoak 8 5C
Martxoak 8 5CMartxoak 8 5C
Martxoak 8 5C
 
Egape 50
Egape 50 Egape 50
Egape 50
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Egunkaria
EgunkariaEgunkaria
Egunkaria
 
Portada eta kontraportada-2.B
Portada eta kontraportada-2.BPortada eta kontraportada-2.B
Portada eta kontraportada-2.B
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020
 

Mais de asierkorta

Agregatik deskargatu
Agregatik deskargatuAgregatik deskargatu
Agregatik deskargatuasierkorta
 
Subir un video desde el ordenador a youtube
Subir un video desde el ordenador a youtubeSubir un video desde el ordenador a youtube
Subir un video desde el ordenador a youtubeasierkorta
 
Como subir un video de animoto a youtube
Como subir un video de animoto a youtubeComo subir un video de animoto a youtube
Como subir un video de animoto a youtubeasierkorta
 
Hacer videos con animoto
Hacer videos con animotoHacer videos con animoto
Hacer videos con animotoasierkorta
 
Cómo bajo un video de internet
Cómo bajo un video de internetCómo bajo un video de internet
Cómo bajo un video de internetasierkorta
 
COMO BAJO UN VIDEO DE INTERNET
COMO BAJO UN VIDEO DE INTERNETCOMO BAJO UN VIDEO DE INTERNET
COMO BAJO UN VIDEO DE INTERNETasierkorta
 
Qué hay que hacer para bajar musica
Qué hay que hacer para bajar musicaQué hay que hacer para bajar musica
Qué hay que hacer para bajar musicaasierkorta
 
Cómo subir nuestro video al blog
Cómo subir nuestro video al blogCómo subir nuestro video al blog
Cómo subir nuestro video al blogasierkorta
 
Como hacer un video
Como hacer un videoComo hacer un video
Como hacer un videoasierkorta
 
CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN
CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKINCURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN
CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKINasierkorta
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1asierkorta
 
Entrenamiento carreras de montaña
Entrenamiento carreras de montañaEntrenamiento carreras de montaña
Entrenamiento carreras de montañaasierkorta
 
Alfabetizaciondigitalcritica
AlfabetizaciondigitalcriticaAlfabetizaciondigitalcritica
Alfabetizaciondigitalcriticaasierkorta
 
U M E A K J O L A S T U E T A G E R O
U M E A K  J O L A S T U  E T A  G E R OU M E A K  J O L A S T U  E T A  G E R O
U M E A K J O L A S T U E T A G E R Oasierkorta
 

Mais de asierkorta (20)

Agregatik deskargatu
Agregatik deskargatuAgregatik deskargatu
Agregatik deskargatu
 
Subir un video desde el ordenador a youtube
Subir un video desde el ordenador a youtubeSubir un video desde el ordenador a youtube
Subir un video desde el ordenador a youtube
 
Como subir un video de animoto a youtube
Como subir un video de animoto a youtubeComo subir un video de animoto a youtube
Como subir un video de animoto a youtube
 
Hacer videos con animoto
Hacer videos con animotoHacer videos con animoto
Hacer videos con animoto
 
Cómo bajo un video de internet
Cómo bajo un video de internetCómo bajo un video de internet
Cómo bajo un video de internet
 
COMO BAJO UN VIDEO DE INTERNET
COMO BAJO UN VIDEO DE INTERNETCOMO BAJO UN VIDEO DE INTERNET
COMO BAJO UN VIDEO DE INTERNET
 
Qué hay que hacer para bajar musica
Qué hay que hacer para bajar musicaQué hay que hacer para bajar musica
Qué hay que hacer para bajar musica
 
Cómo subir nuestro video al blog
Cómo subir nuestro video al blogCómo subir nuestro video al blog
Cómo subir nuestro video al blog
 
Como hacer un video
Como hacer un videoComo hacer un video
Como hacer un video
 
CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN
CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKINCURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN
CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
 
Entrenamiento carreras de montaña
Entrenamiento carreras de montañaEntrenamiento carreras de montaña
Entrenamiento carreras de montaña
 
Alfabetizaciondigitalcritica
AlfabetizaciondigitalcriticaAlfabetizaciondigitalcritica
Alfabetizaciondigitalcritica
 
U M E A K J O L A S T U E T A G E R O
U M E A K  J O L A S T U  E T A  G E R OU M E A K  J O L A S T U  E T A  G E R O
U M E A K J O L A S T U E T A G E R O
 
Olentzero
OlentzeroOlentzero
Olentzero
 
Praxiak
PraxiakPraxiak
Praxiak
 
Udaberria
UdaberriaUdaberria
Udaberria
 
Ipuina Elur
Ipuina ElurIpuina Elur
Ipuina Elur
 
Jonenipuina
JonenipuinaJonenipuina
Jonenipuina
 
Ipuina
IpuinaIpuina
Ipuina
 

Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

  • 1.
  • 2. Asier Korta Ibarra Haur Hezkuntza 3.maila 32.Taldea 2
  • 3. AURKIBIDEA 1-Sarrera 4 2-Ikertzailearen datuak 6 3-Informatzaileen datuak 7 4-Argazkia 8 5-Argazkiaz datu orokorrak 9 6-Eskolaumeen identifikazioa 10 7-Eskola erakuntza 14 8-Garai bateko eskola eta Praktikum I-aren konparaketa 24 9-Ondorioak 27 10-Bibliografia 29 11-Eranskinak 30 3
  • 4. SARRERA Lan bat egiteko orduan zailena haria aurkitzea izaten da. Nondik tiratu asmatzea. Kasu honetan bagenekienez ikerketaren gakoa argazki bat izan behar zela, lehen pausua, zailena, eman da zegoela zirudien. Baina, ezta antzik ere! Niri behintzat, argazkia aurkitzea asko kostatu zait. Larregi, esango nuke. Hainbeste, lehendabiziko saiakeran utzi egin nuela eta guzti. Lehendabizi, nire amamaren atea jo nuen. 94 urte ditu eta burua ondo duenez bere gogorapenak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Baina atoan ikusi nuen nire asmoak ezinezkoak izango zirela, amamak ez zuelako orduko denborako argazkirik eta, gainera, bere orduko oroipenak ez zirelako batere zehatzak. Badaezpada, Zeanuriko (nire amama Zeanurin jaioa da) udaletxean XX. mendeko hasierako argazkiekin egindako liburu bat eskuratu nuen, baina amamak ez zituen ezagutzen argazkietakoak eta utzi egin nuen. Lehen bala gastatu eta gero, nire amari galdetu nion, eta beste huts bat. Amak, ezta orduko bere lagunak, ez dituzte eskolako argazkirik. Gero osaba eta izekoengana egin nuen, nire ama baino gazteagoak direnez suposatu nuen izango zutela gordeta eskola garaiko argazkiren bat, baina ezer ere ez. Inork ez zeukan orduko erretraturik, "Orduan, askoz jota, urtero argazki bat ateratzen ziguten eta nork daki non egongo diren argazki horiek”, errepikatzen zidaten. Bertan behera uzteko nengoenean, nire lankide batek esan zidan bere aitaren etxean eskola garaiko erretraturen bat ikusita duela eta hortik jo nuen. Berarekin ipini nintzen kontaktuan eta egun batzuk beranduago, bera eta bere arrebarekin (Itziar) batu nintzen Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskolaren gorabeheretaz berba egiteko (herria Munitibar lez ezagutu arren izen ofiziala Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz da) . Josu (hori zen nire kontaktu berriaren izena) eta bere arreba (eta beste lau neba-arreba) Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz-ko eskolan ikasi zuten bere gazte 4
  • 5. denboran. Hemen kontatutakoak 1955/56 urtekoak dira eta lana egiteko erabiltzen dudan argazkian Josu, Itziar eta haien anaia-neba (Jon) agertzen da. Eranskinetan gehitzen dudan argazki batean agertzen da ere Arantxi, lan honetako giltza den argazkian falta den neba-arreba. Behin elkarrizketa eginda, Itziarrek beste argazki batzuk aurkitu zituen eta hauek ere eranskin moduan jarri ditut, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaur egungo beste argazki batzuekin batera. 5
  • 6. IKERTZAILEAREN DATUAK Izen abizenak: Asier Korta Ibarra Helbidea: Ganguren kalea 2, 3. A Herria: Galdakao Telefonoa: 94 4568327/606297100 6
  • 7. INFORMATZAILEEN DATUAK Izen abizenak: Itziar Aspiazu Apoita Jaioturtea: 1948/11/1 Helbidea: San Bartolome 23, 1. Ezk. Herria: Gernika Izen abizenak: Josu Aspiazu Apoita Jaioturtea: 1949/12/24 Helbidea: Iturriaga 76, 4. C Esk. Herria: Bilbo 7
  • 9. ARGAZKIAZ DATU OROKORRAK Urtedata: 1955-1956 urtekoa Eskolaume kopurua (neska/mutil kopurua): 62 inguru (32 neska eta 30 mutil gutxi gora behera; argazkian ez dira denak agertzen). Ikastegia: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola. Herria: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz. Maisu- maistraren izena eta jatorria: Don Antonio Rodriguez (Valladolid), Don Fernando (Bilbo), Doña Marina Rodríguez (Ciudad Real, erretratuan ez da agertzen eta bakarrik nesken andereñoa zen), Dorita (Leon). Kurioso da gogoratzen dituzten maisu eta maistra guztien izenak Don edo Doña-tik hasten direla Doritarena izan ezik; horren zergatiarengatik galdetuz gero, ez Josuk ezta Itziarrek ez zeukaten erantzun argirik. Itziarren ustez, agian, tratua desberdina zen Doritak "euskararekiko begirune handiagoa zeukalako". Ikasmaila: 6-13 urte inguruko umeak joaten ziren. Argazkia gordea dagoeneko lekua edo erreferentzia: Itziar Aspiazuren etxean zegoen gordeta. 9
  • 11. Ilarak goitik behera eta ezkerretik eskumara doaz: LEHEN ILARA: 1. Dorita (andereño) 2. Belen Lejarcegui (Gerrikaitz auzoa/Sagarra baserria) 3. Itziar Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Lana egiteko datuak eman dizkidana 4. Nieves Atxurra (Munitibar/Errinele baserria) 5. Rosario Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria) 6. Mª Asun Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Bonitxaparrone baserria) 7. Begoña Lapresa (Munitibar/Azkarreta baserria) 8. Victoria Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserria) 9. Mª Carmen Bengoetxea (Aldaka auzoa/Aldaita baserria) 10. Mª Carmen Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa) 11. Soledad Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa) 12. Mª Carmen Irazabal (Munitibar/Otsatei baserrikoa) 13. Jesus Mª Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa) 14. Jesús Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa) 15. Juan Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa) 16. Pedro Mª Zabala (zendua) (Totorika auzoa/Urtieta) 17. Miguel Angel Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria) 18. Jose Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria) 19. Luis Mª Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria) 20. Juan Luis Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria) 21. José Mª Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserria) 22. Toribio Zabala (Totorika auzoa/ Urtieta baserria) 23. Don Fernando (Maisua) BIGARREN ILARA: 24. Lourdes Uberuaga (Gerrikaitz auzoa/Antorrene baserria) 25. Cristina Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria) 26. Rosario Gerrikabeitia (zendua) (Munitibar/Oloste baserrikoa) 11
  • 12. 27. Rufina Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria) 28. Ana Mª Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria) 29. Marisol Zenarruzabeitia (Munitibar/Azkarreta) 30. Maritxu Zabala (Totorika auzoa/Urtieta baserria) 31. Fernando Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria) 32. Jesus Mª Lapresa (Munitibar/Azkarreta auzoa) 33. Jose Ignacio Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria) 34. Jose Antonio Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa) 35. Juan Jose Intxausti (Munitibar/Errota baserria) 36. Jose Ignacio Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria) 37. Jose Rementeria (Munitibar/Errementariko baserria) 38. Jon Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar eta Josuren neba eta anaia. 39. Josu Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar Aspiazuren neba da eta lana egiteko datuak ekarri zituen ere. HIRUGARREN ILARA: 40. Begoña Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria) 41. Mª Carmen Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria) 42. Miren Alcibar (Munitibar/Errota baserria) 43. Mª Isabel Alzea (Munitibar/Betijai baserria) 44. Belen Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria) 45. Tere Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria) 46. Mª Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria) 47. Juanita Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserria) 48. Nieves Artetxebarria (Munitibar/Santosene baserria) 49. Javier Zuazo (Gerrikaitz auzoa/Bostekone baserria) 50. Santi Zenigaonaindia (Munitibar/Barrenengo baserria) 51. Ruben Quintana (Munitibar/Ayuntamiento) 52. Luis Mª Alzaa (Munitibar/ Betijai baserria) 53. Reinaldo Quintana (Munitibar/Ayuntamiento) 54. Jesus Mª Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Txaparrone baserria) 55. Norberto Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria) 12
  • 13. 56. Juan Jose Irusta (Munitibar/Iturriko baserria) Izen-abizenaren eskumatara auzoa eta baserriaren izenak jarri ditut. Ikusi daitekeenez, asko familiartekoak dira (neba-arreba, lehengusuak…). Gehienak Munitibarkoak izan arren, herriaren erdialdekoak ezan genezake, askok herriko auzoetan bizi izan ziren, eta hauetatik batzuk egunero 3 km inguru egin behar izaten zituzten eskolara joateko, eta beste 3 km etxera itzultzeko. Gure interlokutorek esaten digute ere, hauek ez direla orduko Munitibar- Arbaiztegi Gerrikaitzko gazte guztiak, beste askok herriko auzo desberdinetako eskoletan ikasten zutelako. Adibidez, Ganbe, Berreino eta Gerrikako eskoletan. Esaten dutenez, hauetako bakoitzean 30 ume inguru egongo omen ziren. 13
  • 14. ESKOLA ERAKUNTZA • Ikastegi edo eskola mota Herriko eskola zen, publikoa eta unitarioa (adin eta maila desberdineko ikasleak dituen maisu-maistra bakarreko eskola). Itziar eta Josuk gogoratzen dutenez, 1.956 arte mutilen eskola udaletxe zaharraren gela batean zegoen, baina ordutik aurrera, eta eskola berriak egin arte, Munitibarko San Bizente elizaren saloi batera eraman zuten. Neskak, aldiz, elizaren alboan zegoen etxe baten azpiko partean ikasi zuten (etxe honetan ezkonduta zeuden maisu-maistrak bizitzen ziren ere) eskola berriak egin arte. 1.959an Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola berriak egin ziren (egun oraindik herriko eskolak direnak) eta ikasleak bertara eraman zuten. Mutilak goiko gelan ikasten zuten eta neskak, behekoan. Bertan, oraindik dago Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko herri eskolaren egoitza, non, gaur egun, 30 inguru ume ikasten dute haur eta lehen hezkuntza mailetan banatuta. Josuk eta Itziarrek eskolari buruzko bere garaia baino lehenagoko datu askorik ez zeukatenez, informazio berria lortzen neure kabuz saiatu nintzen. Ez zen bat ere erraza izan, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzeri buruz ez dagoelako gauza askorik bilduta, nik behintzat ez dut aurkitu. Lehendabizi, Udaletxera jo nuen, baina handik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikora bidali ninduten, non, mila paper artean, lan honetara ekartzen ditudan datu batzuk aurkitu nituen. Hala eta guztiz ere, informazio kuriosoenetarikoa interneten aurkitu nuen Lea Ibarra Udal Mankomunazgoaren web orrian (http://www.leaibarra.com/lea- ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar-historia.php). Honetan esaten da Munitibar (Arbatzegi paperetan) eta Gerrikaitz herriek batzea erabaki zutela bakarka ezin zituztelako ordaindu eskoletako maisu eta maistren soldatak. Ziur beste arrazoi asko egongo zirela, baina, dirudienez, orduko herritarren pazientzia gainezka egin zuena umeen heziketa ezin ziurtatzea izan zen. 14
  • 15. Hau dena XIX. mendearen amaieran izan zen, Euskal Herria osoa hondamendian zegoenean gerrateen ondorioz. Orduan, zorrek herriak itotzen zituzten eta soluzio borobilak aurkeztu behar ziren. Lea Ibarra Udal Mankomunazgoaren web orriak horrela kontatzen du: " Itxuraz, Arbatzegik eta Gerrikaitzek herri bi zirela, sarri edukitzen zituzten istilu txikiak. Hala ere, gehiagotan izaten zituzten bestelako gorabeherak, hau da, bakarrik egin edo bete ezin eta elkarren laguntzaz egin beharrekoak. Horrelakoetan herri biak Zubialde zubian batzen ziren, han zegoelako bien muga. Lekurik aproposena zen, azken finean, ez gehiago eta ez gutxiago, bata bestearen pareko zirela erakusteko. Horrelako zerbait gertatu zen 1882. urte inguruan. Jakina, horrelako batzarretara heltzeko, aurrez giroa egokitu behar izaten zen, eta ez zen bat-bateko gertaerako batzarra egiten. Aldi hartan herriak behea jota zeuden, gerrateko zorrak eta ondorenak zirela eta, lepoa ezin jasota. Beste herri askotan berdintsu gertatzen zen. Eta Aldundia bera ere herrietatik dirua hartzeko gertuago zegoen, emateko baino. Urte haietan hasiak ziren herri txikiak ere umeen eskolez eta heziketaz arduratzen, eta ezin ziren heldu maisu edo maistra ordaintzera. Horrelako estuasunak eraginda hasi ziren herri biak hartu-emanetan eta halako batean erabaki zuten herri bien arteko elkartasun osoa gauzatzea. Aurrez baimena eskatu zen Gobernu Zibilera, eta baimena lortu ondoren herri bien arteko batzar orokorra egin zen Zubialdea deitutako tokian. Batzar hartan bi alkateek hitz egin zuten, elkarren arteko kontu garratzak zituztela eta euren egoera larria adierazi gura zutela esanez. Zoritxarrez, ez Arbatzegik eta ez Gerrikaitzek, ez zeukatela umeentzako lehenengo mailako eskolei eusteko dirurik. Hor zeudela zaharrak eta gaixo behartsuak ere, eta osabidea emateko edo horretan lagundu zezaketen osagileentzat ere ez zeukatela nondik eman, eta errazago zela horrelako lanak elkartasunean eramatea eta herri biek batera jokatzea, batek ezin zuena biren artean ahal zutelako. Gero, herri bietako kontuak aztertu eta erabaki ostean, 1883ko apirilaren lehen egunaren eguerdiko hamabietan egin zuten elkartu ondorengo lehen batzar ofiziala." Ondorioz, dirudienez, Munitibar-Arbatzegi eta Gerrikaitzko lehen eskola garai ordukoa da. Nik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoan aurkitu nituen lehendabiziko datuak garai horietakoak dira ere (aurkitutako informazio guztia 15
  • 16. Munitibar 36-41 eta 63 kaxetan dago). Adibidez, Felipe Morquillaz Barrio maisuak 1891/92 eskola-urteko egindako presupuesto bat aurkitu nuen, eta 1893ko uztailaren 2an Teodora Zabalrrazcoa maistrak sinatutako beste bat (orduko, aurrekontuak 206 pezeta ingurukoak ziren). Daten arabera, eta kontuan hartuz Munitibar (Arbatzegi) eta Gerrikaitz 1883. urtean batu zirela, baliteke, Felipe Morquillaz Barrio eta Teodora Zabalrrazcoa Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz herri berriaren lehen maisu maistrak izatea, bata mutilena eta bestea neskena. Aldundiko paperetan aurkitutakoaren arabera, Teodora Zabalrrazcoa jubilatu zenean, 1.895eko ekainaren 8an, Leona Uriarte Odriosolak hartu zuen bere lekua. Maistra berriak 22 urte zituen, Zeanuriko alaba zen eta berehala udaletxearekin auzitan hasi zen, bere ustez, eman zioten gela ez zelako "ganorazkoa" ezta "lekutsua". Felipe Morquillaz Barrioren ordezkoa mutilen maisu bezala, Jose Martin Zaldua izan zen, 1903ko otsailaren 28an sinatutako dokumentu batzuetan ikusten den bezala. Zaldua helduen eskolaren maisua zen ere. Ziurki, bere atzetik Manuel Alonso Herran etorri zen, berak idatzi zuelako 1916/17 ikasturteko memoria; eta beranduago, Esteban Dominguez Rodriguez eta Mario De las Heras Alonso. Azken hauek, maisuaren postua hartu zuten 1929ko irailean, orduan 2.000 pezetako soldata zutelarik. Baliteke, Leona Uriarte Odriosolaren ordezkoa Maria Gonzalez izatea, 1923ko irailean bera izendatu zutelako. Segidan, http://www.bizkaia.net/hirigintza/udal_harremanak/pdf/munitibar.pdf helbidean publikatutako Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzeri buruzko aitamen historiko txiki bat aipatuko dut: Arbatzegi: Busturiko merindadeko eleizatea. Gernikako Batzar Nagusietan 26. eserlekua eta botua eukazan. Herritarrak zazpi auzunetan banatuta egozan: Gerrika, Uriona, Arbatzegi, Munitibar, Totorika, Aldaka eta Berreño. 16
  • 17. Arbatzegin honako oinetxe eta armaetxeak egozan: Jauregi, Munditibar, Zubialdea, Zubikoa, Totorika, Goikolea, Garro eta Bengolea. 1376an Arbatzegiko hogei etxe Gerrikaitz uriko fogerazinora batu ziran. 1402an uriko herritartzat hartu ziran Arbatzegiko zergapeko nekazariak, eta Gerrikaitzegaz ermandadea egin eben alkar babesteko eta laguntzeko. Azken baten, 1882an, bat egin ziran uria eta eleizatea. Gerrikaitz: Bizkaiko uria, Gerrikaitzeko bailaran dago. 1366an sortu eban don Tello konteak, Bizkaiko jaunak, Miranda de Ebron egindako pribeligioaren bidez, eta Munitibar izena ipini eutsan. Juan infanteak, Bizkaiko jaunak, berretsi egin eban pribilegioa 1372an. • Eskola ordutegia eta egutegia Eskolara goizez eta arratsaldez joaten ziren astelehenetik ostiralera. Goizean, 9:00etan hasten zituzten klaseak eta 12:00etan amaitu, bitartean ordu erdiko jolasaldia eginez 11.00tatik 11.30etara. Arratsaldez, 14.30etatik 16.30 aldera egoten omen ziren. Eguerdian etxera joaten ziren bazkaltzera gehienak, baina urrun bizi zirenak ogitarteko bat elizpean bazkaltzen zuten (batzuk Oiz mendiaren azpitik zetozela gogoratzen du Josuk). Hauek, neguan, eguraldi txarra zegoenean, herriko denda batean etxetik ekarritako ogitartekoa bazkaltzen zuten. Iraila erdialdean, “Santa Eufemia ostean” gogoratzen du Itziarrek, hasten zituzten klaseak, ekainaren bukaeran, San Juan bueltan, amaitzeko. Aste Santutan eta Gabonetan oraingo antzeko oporrak izaten zituzten. • Ikasgaiak Ikasten zituzten ikasgaiak hauek ziren: - Geografia - Historia - Matematika - Mintzaira - Marrazketa - Gaztelania 17
  • 18. - Erlijioa Ez zeukaten norbere libururik, ikasteko liburuak eskolan zeuden eta maisuak edo andereñoak gordetzen zituzten. Itziarrek gogoratzen du Geografia eta Historia ikasgaiak liburu bakarrean ikasten zutela eta Matematika “lau edo bost orriko liburutxu batean”. Halaber, ikasten zuten historia bakarrik Espainiakoa zen, eta Geografia ikasgaian, Espainiako hiriburuak, errekak eta mendiak. Marrazketan kutxa batean gordeta zeuden egurrezko figura batzuk perfilatzen zituzten, gero margotzeko. “Inoiz ez genuen aukerarik izan mendi bat edo horrelakorik marrazteko”, dio Itziarrek. Erlijioa eskolako ikasgaia bezala aipatu arren, eskola ordutegitik aparte ikasten zuten. Arduraduna abadea zen eta elizaren barruan hartzen zituzten klaseak astean behin. Honetaz aparte, neskek astean behin laboreak egiten zituzten: puntoa, josi… Bitartean mutilak pilotara jolasten zuten. Gainera, egunero neskek eta mutilek esne-hautsa prestatzen zuten, jolasaldira irten baino lehenago eskolan bertan zegoen berogailu batean berotzen zena eta ikasle guztiak hartu behar zutena. “Esne-hautsa ekartzen zuten eta guk egunero prestatu behar genuen jateko, gero sobratzen zena herriko pobreei ematen zen”, gogoratzen du Josuk. Liburuen faltan, koadernoak zituzten etxerako beharrak egiteko. Koaderno horietan kopiatzen zituzten andereñoak edo maisuak etxean egiteko edo ikasteko arbelean idazten zituztenak. Denak arbel txiki bat zeukaten ere, gauzak apuntatzeko edo kontuak egiteko erabiltzen zutena. • Eskola irteerak Ez zuten irteera askorik egiten, urtean behin askoz jota. Josu eta Itziarrek gogoratzen dituzten irteerak Gaztelugatxeko Donienera, Estibalizko Santutegira, Arantzazuko Santutegira, eta horrelakoak dira. Autobusean joaten ziren eta egun osorako zirenez bakoitzak bere ogitartekoa eraman behar zuen. Itziarrek komentatzen du orduan “guretzat San Juan de Gaztelugatxe edo 18
  • 19. Bermeora joatea Karibera joatea lez” izaten zela. Askok irteera hauei esker izan zuten aukera itsasoa ezagutzeko. Bidaiak abadeak antolatzen zituen (Don Roman Jauregui) eta irteera bat egiten zuten bakoitzean kanta bat ikasi behar zuten. Itziarrek eta Josuk kantatzen zituzten kantetatik bi gogoratzen dituzte: Arratzua ta Gernika, Forua ta Murueta Laida, Busturi, Sukarrieta, hurrengo Mundaka Laida, Busturi, Sukarrieta, hurrengo Mundaka Handikan laister Bermio, Gaztelugatze, Bakio, Munitibarrek egiten dio agur eta adio. Aldaka ta Totorika, Berreino ta Gerrika Gerrika haitz goian da, erdian Munitibar Gora, gora, gora, gure Munitibar Zahar eta gazte umeak eta abar. Munitibarrak gara gu izate honek poztuten gaitu Azkeneko kanta honetan Munitibarko auzo guztiak aipatzen dira. • Erritualak Egunero eskolara sartzean eta bakoitzak bere poltsa utzi eta gero, “Cara al sol” kantatzen zituzten, besoa goian zutela eta horman eskegita zegoen bandera espainolari, gurutzeari, eta Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren argazkiei begira. “Por dios por la patria” (Oriamendiko martxa), “Con cinco flechas” (Cancion de los Flechas) eta halakoak ere abesten zituzten. Hau egin ondoren “Gure aita” otoitz egiten zuten. Irteterakoan ere otoitz egin beharra zegoen (garrantzi handia ematen zitzaion otoitz egiteari). 19
  • 20. Itziarrek gogoratzen du maiatzean eskola barruan prestatzen zutela aldare bat Ama Birjinaren iruadiarekin eta lorekin, non arratsalde guztietan otoitz egiten zuten eta “Toma Virgen pura” abestia kantatu. Astean birritan eskola garbitzeko txandak egiten ziren. Neskak eta mutilak komunak garbitzen zituzten eta erratza pasatu. Gainera, urtean bi aldiz inguru, eskolako mahaian errekan garbitzen ziren. Ikasleak mahaiak errekara eramaten zituzten etxetik ekarritako xaboia eta espartzurekin garbitzeko. Mahaiak tintaz lohi egoten zirenez, kristalarekin arraspatuz garbitu behar ziren. Bestetik, 10.30ak inguruan egunero neskek eta mutilek esne-hautsa prestatzen zuten, gero, jolasaldira irten bahi lehenago, hartzeko. Hortik aparte, irakasleari etxerako eta eskolarako egurra ekarri behar zioten; eta, egunean batek, irakasleari gozaria ekarri behar zion ere. • Eskola tresneria arrunta Eskolako tresneria arrunta honakoa zen: Arbela edo tableroa (denak aurrez zutela), Espainiako mapa hormatik zintzilik, irakaslearen mahaia eta ikasleen mahai eta aulkiak (egurrezkoak). Material didaktikoa beraiek erosi behar zuten (eskolan zeuden liburuak salbu): arbel txikiak, tiza, koadernoak, arkatzak, plumak, borragoma, liburuak eramateko telazko karterak eta boltsak... Normalean arbel txikitxo bat eta tiza erabili ohi zuten eta garbitzeko trapu busti bat. Komentatzen dute zuzen idazteko bi lerro zeuzkaten koadernoak erabiltzen zituztela ere. Koadernoan lehenengotan lapitzarekin idazten zuten eta geroago, idazten ikasten zutenean, maisuak bere mahaian zuen zulotxo batean zegoen tintan bustitako luma batekin. Klasean mutilak alde batean eta neskak beste batean esartzen ziren. 20
  • 21. Ordutik gaurdaino gordetako materiala Itziarrek ezta Josuk ez dute orduko materialik gordeta. Bere inguruko jendearen artean eta orduko ikaskideen artean galdetu dugu eta ez dugu aurkitu inor garai hartako materialik gordeta duenik. • Euskara arloa Eskolan euskaraz egitea guztiz debekatuta zegoen. Halere, haien artean euskaraz hitz egiten zuten, ez baitzekiten erdaraz. Aldiz, irakasleak ez zekiten euskaraz. Gainera, herrian egoera gorapilatsua zen, irakasleek ez zietelako uzten ikasleei euskaraz egiten, eta aldi berean, abadeak ez zielako uzten gaztelaniaz egiten. “Don Roman Jauregui euskaldun petoa zen eta gaztelaniaz egiten ikusten bazizu belarrietatik heltzen zizun eta pin, pon”, esaten du Josuk, kolpe bi emateko itsura eginez. Eskolan, euskaraz egiten zuenari irakasleak botoi bat ematen zion eta ostiralera botoiarekin ailegatzen zenak bi pezetako zigorra ordaindu behar izaten zuen. Irakasleren batek, halere, zaplastekoren bat ere ematen zien euskaraz egiten zutenei. • Jolas arruntak Gogoratzen dituen jokoak hurrengo hauek dira: - Soka-dantza. - Pelota (mutilen jokua eta eleizeko ormetan egiten zen). - Korroa (abestiak erderaz). - Aponak (tabak, nesken jokoa). - Marroka (bata besteari harrapatzen, mutilen jokoa). - Intxaurka (intxaurrak ileran ipini eta beste intxaur bat botata ileratik ateratzen zituenak norberarentzako ziren). - Paineloka. 21
  • 22. - Diaboloa (neskan jolasa). - Tronpa (mutilen jolasa). - Trukeme (lurrean marrak egin eta saltoka ibili, nesken jolasa). - Tiragoma. - Txori habiak topatzera. - Harrika. - Errekan arrantzan. • Zigorrak Gehien bat Itziarrek gogoratzen ditu orduko zigorrak. Bere ustez garai hartan larregi zigortzen zen. Oroitzen du nola irakasleak ikasleak ipintzen zituen belauniko ormara begira bi besoetan liburu bana eusten zuten bitartean edo nola joten zieten eskuan palmeta batekin (egurrezko erregela antzeko bat) puspuluak atera arte. Ez du ahazteko behin abadearekin gertatu zitzaiona. "Katezismoan geunden eta nire lehengusuak lurrera bota zuen banko bat abadean ankan jo zuen. Orduan niri hartu ninduen eta belarritik tiraka hasi zitzaidan odola atera arte". Josuk ireakasleak eta abedak emandako zaplaztekoak gogoratzen ditu bereziki. "Gainera etxera joaten zinenean, jo zintuztela esaten bazenun, oraindik beste bat hartzen zenuen", oroitzen du. Itziar eta Josuren ustez, gurasoak ez ziren ausertzen irakasle eta abadearekin hitz egiten eta horregatik onartzen zuten gertatutakoa, "zerbait egingo zenuen" ezanez. • Gogorapen esanahitsuenak Itziarrek eta Josuk oso oroitzapen onak dituzte eskolarenak. Oso gustura joaten omen ziren eskolara, batez ere, lagunekin biltzen zirelako. Itziarrek jasotako zigorrak nahigabetasunez gogoratzen ditu, Josuk, aldiz, ikasi baino gehiago jolasten zutela dio. 22
  • 23. Haien gurasoek egunero derrigortzen zituzten eskolara joaten, ez omen zuten ia inoiz huts egiten. Halaber, izan zituzten irakasle guztien izenak akordatzen dituzte, eta kasu batzutan abizenak ere. Itziarrek gogoratzen du hilean 5 peseta eraman behar zutela eskolara andereñoak kontu korrontean sar zitzan. Helburua zen eskolan zeuden bitartean 1.000 pezeta aurreztea, baina Josuk ezta Itziarrek ez dakite zer egin zen diru horrekin. "Amak hartuko zituen" dio Itziarrek. Eskolako komunak gogoratzen dituzte. Eskolara atxikitako txabola bat zen errekara zuzenean zihoan zulo bat zeukana. Egunean ikasle batek gosaria eramaten zion irakasleari, gehien bat Don Antoniori, mutilek baserriko arrautzak, intxaurrak edota gazta; eta neskek, ortuko patatak, zerbak, edota porruak. Inoiz ez zuten izan irakasle euskaldunik eta, kanpotik zetozenak, ezkonduta bazetozen "maisuen etxean" bizitzen ziren, baina ezkondu bakoak "Casa de Alejandra"-n edo taberna baten gainean zegoen etxe batean . 23
  • 24. GARAI BATEKO ESKOLA ETA PRAKTIKUM I-AREN KONPARAKETA Itziar Aspiazu eta Josu Aspiazuren testigantzak entzun eta gero bi gauzek gehien harritu naute. Bata, 6 eta 13 urte bitarteko 60 ume inguru batera ikasteak inolako arazorik gabe; eta bestea, gaztelaniaz tutik ez zekiten ume batzuk nola ikasi ahal zuten hizkuntz arrotz batean. Egun, egon badaude adin guztietako ikasleak batzen dituzten esperientziak, eskola txikiak adibidez. Frantzian badira 8.000 école rural, eta 2-12 urte bitarteko haurrek espazio bera eta bakarra partekatzen dute horietan; Euskal Herrian ere baditugu horrelakoak (www.eskolatxikiak.org -aren arabera 26 bat eskola), emaitza arrakastatsuak dituztenak. Baina, niri funtzionamendua arraroa egiten zait, ez dut bat ere erraz ikusten adin tarte horretako umeak batera ikas ditzaten, segurki nire esperientzian horrelakorik ez dudalako ezagutu. Hala ere, honekin ez dut esan nahi eskola txikietan gauzak ez direla ondo egiten, guztiz kontrakoa, entzun eta irakurri dudanagatik emaitzak oso onak lortzen dituzte eta. Kontatutakotik harritu nauen beste gauza bat da nola ikasi ahal zuten gaztelaniaz euskaraz bakarrik hitz egiten zuten ume batzuk. Itziar, Josu eta bere neba-arreba eta lagunek ez zekiten berba bat ere ez gaztelaniaz baina hala eta guztiz hizkuntza horretan ikasi behar izan zuten. Itziarrek dio, barre artean, “oso argiak” zirelako lortu zutela, baina ziur beste baldintza batzuk ere egon zirela bitartean, adibidez, erabilitako irakasbidea (gauzak memorizatu egiten ziren esanahiari garrantzia eman barik), beldurra, mehatxuak, zigorrak eta horrelakoak. Gaurko egoerarekin konparatuz, orduko eskolaren baldintzak oso txarrak ziren, askotan berogailurik ere ez zegoen (gure solaskideen eskolan egurrezko bat gutxienez funtzionatu omen zuen). Lehen, espazio oso txiki batean hainbat ume egon behar ziren komun-zulo bat konpartituz. Gaur egun, aldiz, ohituta gaude 24
  • 25. kurtso bakoitzerako gela bat, musika gela, gimnasioa, psikomotrizitate gela, bideo-gela, informatika gela, liburutegia, teknologia-gela, laborategia… edukitzen. Material askorik ez zen egoten geletan. Libururen bat, koadernoa, arkatza eta idazlumak, arbela, mapak eta mahai eta aulkiak (oraindik harritzen nau garai hartako umeek nola ikasten zuten idazten idazlumak tintan bustiz). Gaur egunean kortxoa, muralak, ordenagailuak, kañoia, kolore guztietako errotuladoreak, kartulina, puntzoiak, plastilina, tenperak, koloretako paperak…. Denetarik dute gaur eguneko eskoletan. Irakasbidea ere desberdina zen. Gaur ikaslea da irakaskuntzaren gunea, lehen, aldiz, irakaslea zen protagonista, orojakilea. Gauzak errepikatuz eta memorizatuz ikasten ziren, esanahiari inolako garrantzirik eman barik. Gainera, lehen irakaskuntza kontrol politiko eta erlijiosoaren bitarteko bat zen, egun ostera, teorikoki gutxienez, aniztasuna aldarrikatzen da. Teorikoki diot, larregitan eskola boterearen kulturaren zaintzaile izaten jarraitzen duelako, beste kulturak baztertuz. Erlijioari dagokionez gauzak aldatu dira, gehien bat. Ikastetxe erlijiosoetan gauzak antzera jarrai dezakete, baina ikastetxe publiko eta ikastoletan egunetik egunera indarra galduz doa. Lehen errezoekin hasi eta amaitzen zuten eguna. Gaur egunean. aldiz, erlijioa hautazko ikasgaia da eta gero eta jende gutxiagok aukeratzen du. Gure solaskideen garaiko eskolaren antolakuntza era bat militartuta zegoen. Neskak gelaren alde batean eta mutilak bestean lerrokatu behar ziren. Lerroak zuzenak izan behar ziren eta maisuen agindupean sartu behar ziren eskolara; eta eskolan frankismo garaiko kantak kantatu eta errezatu behar zituzten, dena militar itxurako egoera batean. 25
  • 26. Orduan ez zegoen psikomotrizitaterik ezta antzekorik, segurki umeek egun osoa egiten zutelako kalean jolasten. Jolasak oso fisikoak ziren, “akziozkoak”, eta batzutan bortitzak, eta ez da esan beharrik sexistak zirela. Neskentzako edo mutilentzako joko eta jostailu desberdinak zeuden. Neskak eta mutilak banatuta egon ohi ziren (gela desberdinetan ez bazen ere, fisikoki banatzen zituzten). Irakaslea eta haurren arteko erlazio oso piramidala zen. Irakaslea goian zegoen eta haurrak behean. Haien artean ez zegoen erlazio zuzenik. Zigorren arloa ere ezberdina da. Lehen sarri zigorrak fisikoak izaten ziren. Umeak markatuta joaten ziren etxera eta etxera horrela heltzean etxean ere askotan beste jipoi bat izaten zuten egindakoarengatik. Irakasleari beti ematen zioten arrazoia gurasoek. Gaur egunean jotzea inondik inora ez da burutik pasatzen. Jarraian etor daitezke gurasoak eta salaketa jarri. Orain zigorrak jarri egiten dira, baina kopiaketak, jolasordu gabe geratzea, izkina batera pentsatzera joatea… eta horrelakoak izan ohi dira. Lehen irakasleak gai guztiak irakatsi ohi zizkieten haurrei. Eskolak magistralak ziren, norabide bakarrekoak eta partehartze bakoak. Gaur egunean gai bakoitzerako espezialista bat dago, eskola partehartzailea da, elkargunea bihurtu da eta norabide anitzeko izaten saiatzen da. Adin guztietako umeak lehen batera egon ohi ziren gelan. Gaur egunean bakoitza bere adinekoekin dago. Halere, egia da Europako hainbat herrialdetan, 6 urte bete arte behintzat, ume guztiak batera egoten direla. Euskara debekatuta zegoen lehen, eta gaur egunean ez, baina leku askotan arazoak dituzte euskaraz ikasteko. Nafarroako zonalde batzutan euskara ez da ofiziala eta Ipar Euskal Herrian egoera ere ez da hobea. EAEn euskara hizkuntza ofiziala da, baina unibertsitateko ikasketa asko ez da posible euskaraz egitea. 26
  • 27. ONDORIOAK Lana oso interesgarria iruditu zait, gehien bat egiteko materiala protagonisten ahoetatik jaso dudalako. Hemen esaten den guztia garai hartako ikasleen gogorapenak dira, bere xalotasun eta gordinkeriarekin. Gordinkeria diot, Aspiazu neba-arrebak garaia hartako gertaerak gardentasunez gogoratzen dituztelako, zigorrak eta jolasak gehien bat; eta xalotasuna, beraiekin berba eginda ez diruditelako jakitun jaso zuten doktrinamendu politikoaz. Orduko garaiak alaitasunaz oroitzen dituzte, haien esanetan eskola egunetan ikasi baino gehiago jolastu egiten zutelako. Orduan egindakoak gaurkoekin konparatuz, oso erraza da esatea gauzak anitz aldatu direla. Eraikuntzak askoz ere erosoagoak dira, egun erabiltzen den materiala eta ordukoa konpara ezina da, edota antolakuntza eta irakasbidea beste era batekoak dira. Agian, gehien aldatu dena irakasbidea da, eskolak ez direlako magistralak (edo ez lukete izan behar), elkar partehartzea eta aniztasuna bultzatzen delako, eta ikasleak irakaslea mugitu duelako irakaskuntzaren erdigunetik. Aspiazutarren garaian irakaskuntza zen bitarteko bat (hurrean nagusiena) doktrinamendu politikoa eta erlijiosoa lortzeko, eta gaur egun ez da horrela. Hala agian bai? Baliteke erlijioa gaurko eskola publikoan bigarren maila batean egotea; hala eta guztiaz kontuan hartu behar da, gure eskolan oraindik ere , aniztasuna aldarrikatu arren, irakasten den erlijio nagusia katolikoa dela. Baina nork dio ez dela oinarrizko bitartekoa doktrinamendu politikoa ezartzeko? Lehen ikasleek frankismoaren ideologia jasotzen zuten eta gaur gure gizarte neokapitalistarena. Eskola (instituzioa), nahiz eta protagonismoa ikasleari eman, kontrolatzaile soziala izaten jarraitzen du eta umeengan gure gizartearen baloreak (baikorrak eta ezkorrak) barneratzeko tresna ezin hobea da. Hau teorian ez liteke txarra izan behar, batez ere gizakiok ezagutu behar dugulako 27
  • 28. nola bizi gure gizartean, baina arriskutsua bihurtzen da gure baloreak besteen gainean ipintzen ditugunean. Kezkagarria da eskolak kultura menperatzailea zabaltzen duenean, beste dibertsitate kulturalak alde batera utzita. Horrelakoak pentsatzen ditut, adibidez, ikusten dudanean gutxi batzuk erantzun diotela orain gutxi Lantaron-en gazte talde batek (denak 21 urte baino gutxiago zeukaten) lau senegaldarri emandako jipoi ankerrari (2010/07/14); eta, aldiz, emakume batzuk bere burua hiyab batekin estaltzeak komunikabideetan izan duen neurriz gaineko oihartzuna. Hala eta guztiz eskola ez da instituzioa soilik, eta hor daude esperientzi berri asko (pedagogia kritiko berriak) pentsamendu kritikoa azpimarratzen dutenak, dibertsitate kulturala eta premia etikoak aldarrikatzen dutenak, giza-aktore guztien partaidetza bultzatzen dutenak..., adibidez, eskola demokratikoak (M.W. Apple), ikasketa komunitateak (R. Flecha) edota askagintza etikoaren pedagogia (P. Iztueta). 28
  • 29. BIBLIOGRAFIA - Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoan lortutako dokumentazioa. - Itziar eta Josu Aspiazuren testigantzak. - Eskola Antolakuntza eta Hezkuntza Sistema 2009/2010 ikasturteko apunteak. Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila. - www.eskolatxikiak.org - http://www.bizkaia.net/hirigintza/udal_harremanak/pdf/munitibar.pdf - http://www.leaibarra.com/lea-ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar- historia.php - http://munitibarkoeskola.blogspot.com/ 29
  • 30. ERANSKINAK Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaurko Herri Eskola Herri Eskola publikoa da eta bertan 2 eta 12 urte arteko umeak daude. Informazio gehiago nahi izanez gero, http://munitibarkoeskola.blogspot.com/ kontsultatu ahal da. Argazkiko eraikuntza 1.959an eraiki zuten eta ordutik aurrera Munitibar- Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola izan da. Egun, atzeko aldean jantoki berri bat eraikitzen ari dira, lehen eskolako lorategia zen tokian 30
  • 31. Argazkia: 31
  • 32. 1959arte nesken eskola Irudiko baserri honen azpiko solairuaren eskuma aldean zegoen nesken eskola, eta nesken eskolen gaineko solairuan maistren etxea. Argazkia: 32
  • 33. 1959arte mutilen eskolak Lehendabiziko mutilen eskola udaletxe zaharraren atzeko aldean zegoen. Argazkia: Eta 1956-1959 artean, argazkian aurrez aurre ikusten den Munitibarko San Bizente elizaren egoitza batera pasatu ziren. Argazkia: : 33
  • 34. Pelotan jolasteko pareta Josu Aspiazu eta bere lagunak San Bizente elizaren pareta honen kontra jolasten zuten pelotan goiz eta arratsaldero. Argazkia: 34
  • 35. Orduko beste eskola argazki batzuk: Itziar Aspiazu Apoita Arantzi Aspiazu Apoita Nekane, Jon eta Itziar Aspiazu Apoita. 35