SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 82
ZABALDU BEGI KRITIKOA!
UNITATE DIDAKTIKOA


                     Unitate        Bibliografia
  Aurkezpena      didaktikoaren
                                    eta Loturak
                    garapena




  Egitura         Gida didaktikoa

Justifikazioa
Helburua eta        Jardueren
   Xedeak             teoria

  Edukiak
Metodologia       Proiektatzeko
                    materiala
Beharrezko
baliabideak
AURKEZPENA




Zabaldu begi kritikoa
JUSTIFIKAZIOA
Kontsumo-gizartea. Masa-komunikabideak. Publizitatea balioak, jokabideak
eta kultura-ereduak transmititzeko bitarteko ahaltsua dugu, eta testuinguru
horretan kokatzen dira, hain zuzen ere, eskola eta Hezkuntza bera.

Komunikabideek gizartean eragin handia dutela gauza jakina da, batez ere,
belaunaldi gazteenen artean.
Hezkuntzak ezin du gizarte-ereduaren aurka egon, eredu horren zati baita,
baina ikasleak kontzientzia eta hez ditzake, gizarte-ereduarekin jarrera
arduratsu eta kritikoa izan dezaten.

XX. mendearen hasieraz geroztik, publizitatea izan da zerbitzuak nahiz
ondasunak eta produktuak sustatzeko bide nagusia, eta horretaz gain,
askotariko ideiak eta balioak hedatzeko bitarteko perfektua ere izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta
ezartzeko urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren arabera, ikasleek oinarrizko
gaitasun jakin batzuk bereganatu behar dituzte garapen integrala lortzeko.
Gaitasun horietako zenbaitzuk informazioaren tratamendua eta gaitasun
digitala eta gizarte- eta herritar-gaitasuna dira, eta abilezia horiek karpeta
honen edukietan lantzen dira.

Publizitatea kontsumo-gizarteak erabiltzen duen teknika eraginkorrenetakoa
da. Ematen duen informazioa ez da publizitatearen helburua, haren
bitartekoa baizik, hots, jasotzaileak erakusten zaionarekin jarrera edota balio
jakin bat har dezan lortzeko jomuga du. Eta horregatik, informazioaren
tratamenduarekin eta gaitasun digitalarekin du zerikusia.
JUSTIFIKAZIOA
Bestalde, gizarte- eta herritar-gaitasuna Herritartasunerako Hezkuntzaren zeharkako
ildoaren barruan dago kokatuta, eta Herritartasunerako Hezkuntzak, bere aldetik,
lotura estua du kontsumoarekin eta kontsumitzaile-hezkuntzarekin.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, material honen jomuga da irakasleentzako eta
ikastetxetarako baliabide didaktikoa izatea, horren bitartez ikasleek publizitatearekin
ikuspegi kritikoa lortzeko gaitasuna izan dezaten lortzeko.

Ikasleei ezinbestean eman behar zaizkie gaitasunak, irudi edo hitz jakin batek
erakusten dienaz haratago ikusteko tresnak eta trebeziak izan ditzaten, hau da,
publizitatearen benetako mezua jasotzeko gaitasunean hezi behar dira.
HELBURUA ETA XEDEAK

     Material honen helburua da ikasleak publizitate-estrategietara hurbil
     daitezen eta estrategia horiei modu kritikoan begira diezaieten lortzea.


     Lortu nahi diren xede orokor eta espezifikoak, berriz, honako hauek
     dira:


1.   Publizitatea zer den eta publizitatearen helburua zein den jakitea

      a.   Taldeko definizio bat finkatzea.
      b.   Publizitatearen elementuak bereiztea (iragarlea, euskarria edo
           bitartekoa eta mezua).

2.   Publizitatearen mekanismoak eta estrategiak detektatzea


      a.   Kontsumoan diseinuak eta itxurak duen eragina ulertzea.
      b.   Limurtzeko erabiltzen diren publizitate-estrategiak eta -kakoak.


3.   Gaiari buruzko iritzi eta ikuspegi pertsonala garatzea

      a.   Publizitateak gure kontsumoan duen eraginaz jabetzea.
      b.   Kontsumoari dagokionez, jarrera kritikoa piztea.
EDUKIAK

  KONTZEPTUZKOAK                                       JARRERAZKOAK
                             PROZEDURAZKOAK



                                                         Publizitatea
    Publizitatearen            Publizitatearen       komunikazio-sistema
     kontzeptua             elementuak bereiztea       gisa balioestea


                            Publizitatearen edukia    Jarrera edo ikuspegi
Publizitatearen helburua   eta mezua bereiztea edo      kritikoa garatzea

                                 ateratzea


   Diseinua eta itxura     Publizitate-diseinuaren
                            eragina detektatzea      Publizitate-estrategien
                                                      eraginaren gainean
                                                       kontzientziatzea
   Publizitate-kakoak       Publizitatean gizarte-
                             balioak detektatzea
METODOLOGIA
Material hau ikaskuntza esanguratsuaren, zuzeneko esperientziaren eta
globaltasunaren printzipioetan oinarritzen da.

Ikasleek planteatzen zaizkien edukiak aurretiaz hartutakoekin lot ditzaten
lortzeko garatuta daude unitate didaktikoak, ondoren, beren egitura
kognitiboan txerta ditzaten (ikaskuntza esanguratsua).

Horregatik, material honek bi alderdi ditu, batetik, informazio-alderdia, eta
bestetik, prestakuntza-alderdia; izan ere, lehenik eta behin edukiak erakusten
dira eta horiei buruzko informazioa ematen da, eta ondoren, jarduerak eginez
ikasleak berak txertatzen du informazio berri hori bere egitura kognitiboan.

Horretaz gain, material hauek parte-hartzearen bitartez lantzeko diseinatuta
daude, eta horri esker, ikasleak zuzeneko esperientziak izango ditu, berezko
hipotesiak eginez.

Orobat, globaltasunaren printzipioa unitate didaktikoen sekuentzialtasunaren
eta jarraitutasunaren bitartez azaleratzen da, eta baita jakintza zehaztetik
orokortzerako prozesuaren bitartez ere. Horri esker, eduki eta jakintza
bakanak modu egituratu eta globalean txerta ditzake ikasleak.

Materialaren oinarri diren printzipioen arabera, talde txikien eta talde
handiaren taldekatze sistema erabiliko da.
METODOLOGIA
IRAKASLEENTZAKO GOMENDIOA

1-Karpetetako zati teorikoa aurretiaz irakurtzea,

2-Power pointeko aurkezpenak aurretiaz ikustea eta azalpenetan txertatzea,

3-Diskurtso edo azalpen pertsonala eta berezkoa garatzea, teoriako eta
aurkezpenetako informazioarekin.
BEHARREZKO BALIABIDEAK
Karpeta hau garatzeko beharko diren baliabideak honako hauek dira:


  Ikus-entzunezkoak eta          Didaktikoak               Materialak edo
      teknologikoak                                         suntsikorrak

       Ordenagailu           Publizitateari buruzko        Boligrafoak eta
      eramangarria            teoria, kontzeptuzko         errotuladoreak
                             edukien azalpenarekin




     Proiekzioetarako          Edukiak azaltzeko       Hainbat gairi buruzko
    proiektagailua edo        aurkezpenak, power         aldizkariak (kirola,
   kanoia (power point)           pointekoak          kultura, historia, prentsa
                                                          arrosa, eta abar)



  Interneteko konexioa        Ikasleentzako fitxak
 (WIFI edo ADSL), sareko        (inprimatzeko eta
   esteketara sartzeko         ikasgelan lantzeko)
Unitate didaktikoaren
      garapena
GIDA
    DIDAKTIKOA




Erabiltzeko eskuliburua
JARDUEREN SEKUENTZIA
    JARDUERAK                                 BALIABIDEAK                                 IRAUPENA

                             1. power pointa. Gaien aurkezpena
       Aurkezpena                                                                          10 minutu
                             Publizitatea, errealitatea edo fikzioa?
                             IRAKASLEEK EGITEKOA

     Lehen jarduera          1. fitxa: Publizitatea eta elementuak
                             IKASLEEK EGITEKOA                                             25 minutu
 “Publizitatea zer den eta
haren elementuak zeintzuk
                             2. power pointa. 1. fitxaren zuzenketa
           diren”
                             IRAKASLEEK ETA IKASLEEK EGITEKOA

                             3. power pointa. Jardueraren aurkezpena
    Bigarren jarduera        Nola saltzen diguten
                             IRAKASLEEK EGITEKOA

“Publizitate-mekanismoak”    2. fitxa: Publizitate-mekanismoak                             45 minutu
                             IKASLEEK EGITEKOA


                             4. power pointa. 2. fitxaren zuzenketa
                             IRAKASLEEK ETA IKASLEEK EGITEKOA

                             Aurreko fitxak
   Hirugarren jarduera
                             3. fitxa: Publizitate-azterketa

Publizitate-iragarki baten   Hainbat gairi buruzko aldizkariak (kirola, prentsa arrosa,    30 minutu
        azterketa            kultura, bidaiak eta abar)
                             IKASLEEK EGITEKOA

                             4. fitxa: 7 aholku
                             IKASLEEK EGITEKOA
   Laugarren jarduera                                                                      20 minutu

                             5. power pointa. Jardueraren itxiera
  Itxiera eta ebaluazioa     Begirada kritikoa pizteko 7 aholku
                             IRAKASLEEK EGITEKOA

                             5. fitxa: Ebaluazio-inkesta
                             IKASLEEK EGITEKOA
SEKUENTZIAREN GARAPENA

Tokia prestatzea:

   - 4 edo 5 laguneko talde txikiak sor itzazu (talde handiko pertsona
kopuruaren arabera)
   - Ipin itzazu mahaiak hainbat talde antolatuz


Saioaren aurkezpena

Gaiaren sarrera gisa, has zaitez 1. power pointarekin (publizitatea, errealitatea edo
fikzioa?)
    - 1.-5. diapositibak: publizitatea, errealitatea edo fikzioa? (aurkezpena eta
aurretiko galderak)
    - 5.-7. diapositibak: publizitatearen definizioa eta elementuak


Lehen jarduera: Publizitatea zer den eta haren elementuak zeintzuk diren

Garapena
1. fitxa (publizitatea eta elementuak) banatzen da, publizitatearen elementuak 5
iragarkitan atzemateko: iragarki bakoitzaren arabera, hutsuneak bete behar dituzte,
eta ondoren, publizitatearen definizioa egin

Bateratzea eta zuzentzea
2. power pointaren (1. fitxaren zuzenketa) proiekzioa
    - 1.-6. diapositibak: praktikaren zuzenketa
    - 7. diapositiba: publizitatearen definizioa
SEKUENTZIAREN GARAPENA
Bigarren jarduera:
   Publizitate-mekanismoak, nola saltzen diguten

Aurkezpena
3. Power pointaren (nola saltzen diguten) proiekzioa
      - 1.-3. diapositibak: “pentsatzeko”, talde handiari galderak egiten zaizkio,
      bakoitzak bere iritzia eman dezan
      - 4. diapositiba: gaiaren planteamendua
      - 5.-7. diapositibak: diseinuaren eta itxuraren azterketa azaltzen da, adibide
      bat ipiniz
      - 8. eta 9. diapositibak: ikusten ez diren estrategien (kakoak) azterketa
      azaltzen da
      - 10. diapositiba: jarduerarekiko lotura

Garapena
2. fitxa (publizitate-mekanismoak) banatzen da; fitxa horrek bi zati ditu:
       Iragarkiaren diseinua eta itxura: diseinuari dagokionez aztertu beharrekoak
       diren elementuen eskema banatzen da. Taula bete beharko dute, iragarki
       bakoitzarekin
       Kakoak eta estrategiak: 8 iragarkietako bakoitzean erabilitako kakoekin
       hutsunea bete beharko dute, eta ondoren, interpretazio horren azalpen
       justifikatua eman

Bateratzea eta zuzentzea
4. power pointa (2. fitxaren zuzenketa) aurkezten da
SEKUENTZIAREN GARAPENA
  Hirugarren jarduera:
                   Publizitate-azterketa

Publizitatearen bi alderdiak aztertu dira, bakoitza bere aldetik. Jarduera hau
aurretik landutakoaren azterketa osoa da (elementuak, diseinua eta
estrategia inplizituak edo kakoak)

Garapena
3. fitxa (publizitate-iragarki baten azterketa) banatzen zaie
       1- Talde bakoitzari gai desberdin bati buruzko aldizkari bat banatu
       2- Iragarki bat aukeratu (edozein, eta adostasunera iritsi ondoren)
       3- Azterketaren urratsak, ereduaren arabera
              -Iragarki horretan elementuak detektatzea
              -Diseinua aztertzea
              -Estrategia inplizituak edo kakoak aztertzea

Bateratzea eta zuzentzea
Talde bakoitzak azterketa agertzea

  Laugarren jarduera:
    “Begirada kritikoa pizteko 7 aholku”. Itxiera

  Garapena
  Unitate didaktikoa amaitzeko, 4. fitxa (begirada kritikoa pizteko 7 aholku)
  banatzen zaie, kontsumitzaile ona izateko aholkuak idatz ditzaten

  Bateratzea eta jardueraren itxiera
  5. power pointaren (begirada kritikoa pizteko 7 aholku) proiekzioa, “Embrace
  Life” publizitate-iragarkiarekin amaituz
SEKUENTZIAREN GARAPENA
Bosgarren jarduera:
            Ebaluazio-galdesorta

Garapena
Jarduera amaitzeko, ikasleei ebaluazio-galdesorta banatuko zaie (5. fitxa), eta
jarduera ikasleek beren premietara eta interesetara egokitu ote den adierazi
beharko dute galdesorta horretan
TEORIA –
        JARDUERAK




Publizitatea, elementuak eta
        mekanismoak
AURKIBIDEA

Teoria honen xedea zera da, batetik, irakasleei unitate bakoitzean garatutako
edukiei buruzko ideia orokorra ematea, eta bestetik, gai multzoari dagokionez
egoeran jartzea.
Jarduerak egin baino lehen dokumentazio hau irakurtzea gomendatzen da.


1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK


2. HELBURUA ETA EGINKIZUNAK


3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK
       a- Diseinua eta itxura
       b- Ezkutuko estrategiak: publizitate-kakoak
1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK
Bibliografia-bolumen handia dagonenez, publizitatea ulertzeko hainbat
definizio, ikuskera eta modu daude, hartutako ikuspegiaren arabera. Horietako
batzuek informazio gisa definitzen dute, beste batzuek, aldiz, komunikazio gisa,
eta abar, baina guztiak bat datoz honako honetan: sistema edo prozesu
sekuentziala da, mezuak kontsumitzera bultzatzeko bitarteko gisa erabiltzen
dituena.

RAEn jasotako definizioaren arabera, publizitatea honako hau da: komunikazio
masiboko sistema, berriak, iragarkiak eta merkataritza-edukiak hedatzeko
jomuga duena, pertsonen arreta erakartzeko, horiek produktu edo zerbitzu
jakin bat eros dezaten.

Horretaz gain, E. Ortega-ren (2004) hitzetan, Publizitateari buruzko Lege
orokorrak honela definitzen du publizitatea: “pertsona fisiko edo juridiko,
publiko edo pribatu batek, merkataritza-, industria-, artisau-, edota lanbide-
jardueraren bat gauzatzean egindako komunikazio-modu oro, ondasun
higiezinak, zerbitzuak, eskubideak edota betebeharrak kontratatzea zuzenean
edo zeharka sustatzeko” (Ortega, 22. or.).

N. García Fdez-en (2000) aburuz, honako hau da publizitatea: “jendeari
informazioa emateko prozesua, produktu jakin baten salmentak areagotzeko
xedea duena” (García Fdez, 9. or.)

Informazio horrekin guztiarekin, zera ondoriozta dezakegu, publizitatea
PROZESU bat dela, eta horren bitartez, erakunde iragarleak publizitate-
agentzia baten zerbitzuak kontratatzen dituela, hark mezu edo iragarki bat
diseina dezan, ondoren, mezu edo iragarki hori hartzaileengana edota jende
objektiboarengana komunikabideen bitartez iritsarazteko.
1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK

     Beraz, prozesu hori osatzen duten elementuak honako hauek ditugu:



      PUBLIZITATE
       AGENTZIA


                                                                    HARTZAILE
                                          MEZUA                         A
                                         Iragarkia
                                                                      EDO

                                                                    HELBURUK
                                                                    O JENDEA
                                   KOMUNIKABIDEAK
      IRAGARLEA




Erakunde jakin batek produktu edota zerbitzuren bati publizitatea egin nahi dionean
hasten da prozesua; horretarako, publizitate-agentzia baten zerbitzuak kontratatzen
ditu, hark produktu edo zerbitzu hori sustatzeko iragarki bat sor dezan.

Ondoren, publizitate-agentziak mezu bat diseinatuko du, eta mezu hori diseinuan
nahiz iragarkian inplizituki dauden estrategietan “estanpatuta” egongo da.

Mezua helburuko jendeari iritsiko zio komunikabideen bitartez.
2. HELBURUA ETA EGINKIZUNAK
N. García Fdez-en (2000) arabera, helburua “kontsumitzailea limurtzea” da.
Horrenbestez, iragarritako produktua edo zerbitzua beharrezkoa dela
sentitzera bultzatzen eta motibatzen saiatuko da iragarkia. Horren benetako
gibela zera da, publizitatea premiak sortzeko “lantegia” dela, kontsumo-
gizartearen baliabidea baita.

Bestalde, beste zenbait egilek nabarmentzen dutenez, publizitatearen
jomuga, lehenik eta behin, zuzentzen zaion jendearen jarreretan eta
jokabideetan eragina izatea da.

Orientazio edo helburu jakin bat izateaz gain, publizitateak hainbat
eginkizun edo erabilgarritasun ere baditu, zehazki, honako hauek:


       -Informatzekoa, produktua eta haren ezaugarriak deskribatzen
       baititu.
       -Ekonomikoa, ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko
harremana erregulatzen baitu, hots, ekoizpena areagotzeko
kontsumoa sustatzen baitu.
       -Finantzatzekoa, komunikabideen baliabide ekonomikoak
bultzatzen laguntzen baitu, komunikabideei ordainduz edo horiek
finantzatuz.
       -Limurtzekoa, produktuarekiko interesa eta motibazioa sortzeko
       eta hura erostera bultzatzeko jomuga baitu.

Eginkizun horiek guztiak nahasi egiten dira, produktuari buruzko informazioak
berak limurtzeko eta konbentzitzeko xedea baitu, eta aldi berean, interesa
sortze horren eragileak produktuaren zein iragarkiaren ezaugarriak baitira.

Horregatik, unitate didaktiko honen kasuan, informatzeko eginkizuna
(diseinua eta itxura) eta limurtzeko eginkizuna (estrategiak eta mekanismoak)
landuko ditugu.
3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK
Arestian adierazi dugun bezala, publizitateak bi eginkizun ditu, informatzekoa
eta limurtzekoa, hain zuzen.
Eginkizun horiek, era berean, publizitatearen bi alderdiak edo publizitateak
dituen baliabideak ere gainezkatzen dituzte.
Baliabide horiek iragarkiaren diseinua eta itxura (ikus daitekeena) eta
estrategia eta mekanismo inplizituak (ikusten ez dena) dira.
Baliabide horien bitartez, publizitate-agentziak produktuari edo zerbitzuari
buruzko beharrezko informazioa ematea, eta aldi berean, baliabide horiek
nahasiz, kontsumitzailea limurtzea lortzeko “esku hartzen” dute.
Hortaz, publizitatea aztertzeko moduan egoteko, ezinbestekoa izango da bi
alderdi horiek ezagutzea, eta horrela, publizitatearen ikuskera integral eta
zehatza izatea.


A- DISEINUA ETA ITXURA
Iragarki baten diseinua ikusmenaren eta entzumenaren bitartez atzeman
dezakegun guztia da, edo beste modu batean esanda, iragarki bat erakusten
digutenean ikusten dugun guztia.
Bereziki, produktuari edota zerbitzuari buruzko informazioa ematen digu,
baina horretaz gain, limurtu egiten gaitu, diseinuaren xehetasunak zaintzen
baititu.
Publizitate-iragarki baten forma-alderdiak honako hauek dira:
        1-Irudi mota: irudiaren neurria eta formatua; formatuari
dagokionez, irudia artistikoa izan daiteke (diseinu grafikoa, margolana, eta
abar), edo bestela, benetako argazkia.
       2-Eszenaratzea: elementuak, testuingurua (iragarkiaren tokia
edota dekoratua), pertsonaiak eta pertsonaia horiek iragarkian
duten jokamoldea.
3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK
        3-Egitura eta konposizioa: irudiaren konposizio-egitura (plano
gainjarriak), eta iragarkiaren diseinua, elementuen kokapenari
dagokionez (hala nola kolorea, pertsonaiak, lerroak edota     markoak).

        4-Ikuspuntua: irudiaren enkoadraketa eta planoa, hau da, plano
gainjarririk ba ote dagoen.

       5-Argia: artifiziala edo naturala, puntuala edo lausotua,
deskribatzekoa edo dramatikoa ote den edota zer nabarmentzen              duen,
besteak beste.

       6-Kolorea: koloreak giza emozio eta sentsazioak transmititzen ditu
       inkontzientera. Kolore bakoitzak sentsazio jakin batzuk transmititzeko
       gaitasuna du:

       -Gorria: dinamismoa
       -Laranja: estimulazioa
       -Horia: alaitasuna, bizitasuna
       -Berdea: lasaitasuna, oreka
       -Urdina: freskotasuna, arintasuna, lasaitasuna
       -Zuria: soiltasuna, argitasuna
       -Beltza: goibeltasuna, dotoretasuna, iluntasuna
3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK

B- ESTRATEGIA INPLIZITUAK. PUBLIZITATE KAKOA

Legearen ikuspegitik, publizitateak argia izan behar du, eta horretaz gain,
jasotzailearentzat inplizitua eta inkontzientea den estrategiarik ezin du eduki (legez
kontrako publizitatea).

Alabaina, iragarki guztietan erabili ohi dira publizitate-kakoak eta -talismanak,
iragarkiaren diseinuaren eta itxuraren bitartez balio eta sentsazio horiek ―ustez,
positiboak― baitaude “ezkutatuta”, kontsumitzailea pentsamendu jakin bat
izatera bultzatuz eta eramanez.

Publizitatean maiztasun handienez erabilitako kakoak eta talismanak gaur egunean
gure gizartean presentzia handiena duten balioei dagozkie.

Hona hemen ohiko kakoen adibide batzuk:


• Zoriona, maitasuna, adiskidetasuna, gozamena, erromantizismoa edota
samurtasuna;
• Tradizioa, familia, heziketa, oroimen historikoa, edo balio tradizionalak;

• Erotismoa, sentsualitatea, maskulinitatea, feminitatea, eta abar;
• Edertasuna, estetika, dotoretasuna, edo glamourra;

• Independentzia, askatasuna, gaztetasuna, eta hauslea edota iraultzailea izatea;

• Modernotasuna, aurrerabidea, eta abar;

• Gizarte-estatusa, edota erosotasuna;

• Gizatasuna, sentsibilitatea, ontasuna, solidaritatea, eta abar.
3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK
Kakoak zera dira, irudi edo pertsona jakin batzuetan edota diseinuan eta itxuran
kamuflatuta, jasotzaileari emozio eta sentsazioak sorrarazten dizkioten, eta beraz,
jasotzailea limurtzen eta erakartzen duten gizarte-balio edo -idealak.

Beraz, esan daiteke publizitateak bere bi osagaiak (informatzeko eginkizuna eta
limurtzeko eginkizuna) erabiltzen dituela emozioen (kakoak) eta kognizioaren
(diseinua eta itxura) mundura “iristeko”, espero den efektua sortzeko bi eginkizun
horiek nahasiz.
PROEIKTATZEKO
  MATERIALA




Aukezpenak
AURKEZPENAK
1. POWER POINTA:

Gaien unitatearen eta lehen jardueraren aurkezpena

          Publizitatea, errealitatea edo fikzioa?



2. POWER POINTA:

Bateratzea eta 1. fitxaren zuzenketa

                Publizitatea eta elementuak



3. POWER POINTA:

Bigarren jardueraren aurkezpena

                Publizitate-mekanismoak



4. POWER POINTA:

Bateratzea eta 2. fitxaren zuzenketa



                A. Diseinua eta itxura B. Publizitate-kakoak



5. POWER POINTA:

Unitate didaktikoaren itxiera.

          Begirada kritikoa pizteko 7 aholku
1. POWER POINTA:
 Gaien eta 1. jardueraren aurkezpena. Publizitatea eta elementuak




  PUBLIZITATEA,
ERREALITATEA EDO
    FIKZIOA?
¿Zer deritzozue egun batez
     publizistak izateari?




Eta iragarkiek benetan esaten
      digutena aztertzeari?



    Horixe egingo dugu.
 Publizitatearen gaia landuko
   dugu, ikusten dugunarekin
  kritikoagoak izatea lortzeko.
HAUSNARTZEKO:




Ikusten duguna aztertzen al dugu, edo ikusi
           baino ez dugu egiten?


Eduki nahi dugun guztia behar al dugu, edo
  publizitateak esaten digu behar dugula?


Publizitateak ba al du eraginik gugan?
Aztertu baino lehen,
       jakin nahi dugu
     publizitatea zer den:
       Publizitateak SALDU egiten al
                  du soilik?
                    EZ


•   Produktuari buruzko
    INFORMAZIOA ematen du


• Ideia edo balio bat
  KOMUNIKATZEN du


• ARRETA ERAKARTZEN DU, jendearengana
  iristeko

• KOMUNIKATU ETA LIMURTU EGITEN DU
  mezu baten bitartez
publizitatea honako
     elementu hauez
  osatutako sistema da:

      PUBLIZITATE
       AGENTZIA


                      MEZUA
                    (iragarkia)
PRODUKTUA




                    HELBURUKO
                      JENDEA
IRAGARLEA
EGINKIZUNAK ETA
    HELBURUA
       ZERTARAKO BALIO DU?
Honako helburuak, orientazioak ditu:

– Informatzekoa: produktuaren edo zerbitzuaren
  ezaugarriak

– Ekonomikoa: ekoizpena eta kontsumoa erregulatzen
  ditu

– Finantzatzekoa: komuni-
  kabideak finantzatzen ditu

– Limurtzekoa: beharrezkoa dela sinetsarazten du
Informazio honekin, orain
   elementuak atzeman
        behar dituzue
        eta ondoren,
publizitatearen definizio bat
            sortu
   ondorengo jardueran:




             1. fitxa
   Publizitatearen elementuak
2. POWER POINTA:
  1. fitxaren zuzenketa. Publizitatearen elementuak




PUBLIZITATEA ETA
  ELEMENTUAK




                                                1- Produktua
                                                2- Eslogana
                                                3- Jendea
                                                4- Mezua
1. IRAGARKIA




 1- Bizarra kentzeko makina
 2- “Brings out the human in men”
 3- Gizonak
 4- “Espezieen eboluzioaren” ideia erabiltzen du
     bizarra kentzeko makinari baliozkotasuna eta
     eraginkortasuna emateko (bizarra kentzeak zer
     lor dezakeen)
2. IRAGARKIA




1- Osasun publikoa. Erretzea kaltegarria da osasunerako
2- “No fumes. Corta por lo sano”
3- Nerabeak eta gazteak
4- Osasuna zaintzea eta horrek heldutasunarekin eta
    adimenarekin duen zerikusia
3. IRAGARKIA
ANUNCIO 3




1- Lurrina
2-”Just one moment can change everything”
3- Emakumeak
4- Lurrinak betiereko uneak emango dizkizu, ahaztezinak
4. IRAGARKIA




1- Edari freskagarri lighta
2- “Sexy drink”
3- Emakumeak eta gazteak
4- Light edaria da, freskagarria eta sentsuala (light
    edarien eta emakumeen arteko gizarte-lotura)
5. IRAGARKIA




1- Etxerik gabeko haurrei laguntzea
2- “Muchos niños están castigados…”
3- Helduak eta adinez nagusiak
4- Etxerik gabeko haur asko daude, eta beste askori,
   ostera, etxetik ez ateratzeko zigorra jartzen diete.
Publizitatea da

• RAE  Komunikazio-sistema
   – Helburua:    berriak,   iragarkiak    eta
     merkataritza-edukiak    hedatzea      eta
     zabaltzea  arreta erakartzeko, jendeak
     produktu edo zerbitzu bat eros dezan.




• PROZESUA, bertan,
   – iragarleak publizitate-agentzia baten
     zerbitzuak kontratatzen ditu  hark
     helburuko jendearengana iritsiko den
     mezu      bat   diseina    dezan   
     komunikabideak.
3. POWER POINTA:
  2. jardueraren aurkezpena. Publizitatearen mekanismoak



    NOLA SALTZEN DIGUTE?
PUBLIZITATEAREN MEKANISMOAK
HAUSNARTZEKO:
Noizbait erosi al duzu produkturen
       bat iragarkian gustatu
            zitzaizulako?

   Zergatik gustatu zitzaizun?,
  koloreagatik?, testuinguruagatik
        edo agertzen ziren
        pertsonaiengatik?...

Ikus daitekeenaz gain, zer gehiago
      gertatzen zaigu deigarri?
Benetakoak al dira erakusten
   dizkiguten irudiak?, egia al diote?




Informazioa ematean zuzenak al dira,
  edo adiera bikoitza erabiltzen dute?


   Zer saltzen da, produktua edo
             ideia/premia?
Orain, publizitate-analistak
        izango zarete:
        Publizitatea aztertzeko,
 bere bi alderdiei erreparatu behar
                diegu…..

A) DISEINUA eta itxura:
    Ikus daitekeena



B) ESTRATEGIAK:
      Ikusten ez dena
DISEINUA ETA ITXURA
       Ikus daitekeena:

• Irudi mota
  – Artistikoa
  – Argazkia

• Eszenaratzea
  – Eszenatokia edo dekoratua
  – Pertsonaiak
  – Elementuak

• Argia

• Kolorea
Nola aztertzen da diseinua?




• Irudi mota: artistikoa
• Eszenaratzea:
   – Eszenatokia: hondo gorria
   – Pertsonaiak: ez daude
   – Elementuak: botilak, musika-notak, piano-teklatua, geziak,
     eta abar
• Argia: erdian
• Koloreak: argitsuak
   – Gorria: dinamismoa, kemena
   – Laranja: mugimendua, estimulazioa
   – Horia: alaitasuna, dinamismoa
Interpretazioa:
   zer iradokitzen digu?
• Eszenaratzea
   • Musika-notek eta teklatuak ondo
     pasatzera, dantzatzera eta alai egotera
     bultzatzen gaituzte


• Argia
   • Erdian, produktua fokatuz 
     ikusmenak atzematen duen lehen
     gauza da


• Kolorea
   • Kolore guztiak argitsuak dira (laranjak,
     gorriak, eta abar) eta dinamismoa,
     estimulazioa eta alaitasuna iradokitzen
     dute
PUBLIZITATE KAKOAK
      Ikusten ez dena
• Kakoak eta talismanak  Gizarte-
  balioak edo -ideiak

• Interpretazio subjektiboko
  estrategiak dira, limurtzeko balio
  dutenak, esaterako:
  – Erotismoa edo sentsualitatea
  – Maitasuna, adiskidetasuna, familia,
    eta abar

  – Dotoretasuna eta
    erosotasuna
Zer transmititzen digu?
         Zein da gakoa?




• Modernotasuna: diseinua
• Adiskidetasuna: gizarte-jarduerak iradokitzen
  ditu (musika, kirola, eta abar)
• Ondo pasatzea: hainbat elementu “estra”
  erabiltzen ditu, hala nola pianoa, edo
  musikaren zati diren notak. Musikak
  mugitzea eta ondo pasatzea esan nahi du
• Iraultzaile izatea: mugimendu-, musika- eta
  alaitasun-eztanda, besteak beste
Orain, mekanismoak aurkitu behar
             dituzue:

 –Ikus daitezkeenak:

     Diseinua eta itxura



 –Ikusten ez direnak:

 Publizitate-estrategiak eta -kakoak



                        2. fitxa
              Publizitate-mekanismoak
4. POWER POINTA:
   2. fitxaren zuzenketa. Publizitate-mekanismoak




       Bateratzea:
publizitate-mekanismoak




                                                    2
Diseinua eta itxura
1. IRAGARKIA




•   Irudia: argazkia
•   Eszenatokia: lakua duen parkea
•   Pertsonaiak: alaitasun-aurpegia duten bi pertsona autotik irteten
•   Elementu nagusia: autoa
•   Argia: garbia eta zentratua
•   Koloreak: neutroak, eta berdea nabarmentzen da (parkea)
•   Interpretazioa: pertsonaien jarrerak (ateak irekitzeko mekanismoa)
    produktua praktikoa eta erosoa dela nabarmentzen du
2. IRAGARKIA




•   Irudia: argazkia
•   Eszenatokia:
      – Ezin da ikusi, baina haurra alfonbra baten aginean dagoenez, etxe bat izan
         liteke
      – Haur bat alfonbra baten gainean katuka
•   Petsonaiak: goibeltasun-aurpegia duen haur bat
•   Elementuak: eslogana
•   Argia: haurraren aurpegian eta kean zentratua
•   Kolorea: kolore ilunak, haurraren azal zuriarekin, kearen kolore grisarekin eta
    esloganaren kolore zuriarekin kontrastea egiten dutenak
•   Interpretazioa: helduek haurren osasunarekin duten erantzukizuna
3. IRAGARKIA




•   Irudia: artistikoa eta argazkia
      – Pertsonaiaren argazkia ordenagailu bidez ukitua
•   Eszenatokia: hondo iluna, zapatilen kolore sorta berekoa
•   Pertsonaia: Che Guevara. Kubako iraultzailea
•   Elementuak: ikono komunarekin (izarra)
      – Zapatilak
      – Pertsonaiaren txapela
      – Produktuaren logotipoa
•   Argia: pertsonaian eta produktuan zentratua
•   Kolorea: gorria eta beltza
•   Interpretazioa: izarrekiko konparazioa  “zapatilak iraultzaileak dira”
4. IRAGARKIA




•   Irudia: artistikoa
•   Eszenatokia: hondartza
•   Pertsonaiak:
      – Pertsonaia nagusia (arra)
      – Bainujantzia daramaten neska gazteak
•   Elementuak:
      – Ohikoak toki edo eszenatoki horretan
      – Produktua
•   Argia: ez da nabarmentzen, irudi artistikoa delako, baina argia
    pertsonaietan zentratuta dago
•   Kolorea:
      – Urdina (zerua)
      – Horia (pertsonaia nagusiaren kamiseta)
•   Interpretazioa: produktuak maskulinitatea ematen du (hondoan, neskak),
    eta baita une atseginak ere (pertsonaiaren jarrera eta aurpegia)
5. IRAGARKIA




•   Irudia: artistikoa (marrazkia). Antzinako ilustrazioak dakartza gogora
•   Eszenatokia: etxea
•   Pertsonaiak:
      – Familia: adeitasun- eta zorion-aurpegia duten ama eta bi seme-
         alaba
•   Elementuak:
      – Mahaia eta leihoa (eszenatokia zedarrituz)
      – Produktuaren irudia
      – Eslogana: produktua ohikoa da eguneroko familia-bizitzan
•   Argia: leihotik sartu eta mahaia argitzen duen argi naturalaren alegia
    egiten du
•   Kolorea: zuria eta urdina nagusitzen dira
•   Interpretazioa: produktua kontsumitzeak familia-une zoriontsuak
    dakartza
6. IRAGARKIA




•   Irudia: artistikoa (diseinu grafikoa)
•   Eszenatokia: hondo beltza eta urdina, espazioaren, unibertsoaren alegia
    eginez
•   Pertsonaiak: robotak
•   Elementuak:
      – Lehen lineako autoak
      – Makinak: autoak makina (transformerrak) bilakatuko dira
•   Argia: atzetik egiten du distira. Autoen atzetik ageri da
•   Kolorea: kolore ilun elektrikoak
•   Interpretazioa: eraldatzen diren auto horien botereak eta indarrak
    sendoago, indartsuago eta modernoago egingo zaituzte.
7. IRAGARKIA




•   Irudia: argazkia (neska) eta artistikoa (eszenatokia)
•   Eszenatokia: hiri bateko kalea
•   Pertsonaiak: produktua erakusten digun neska gazte eta argala,
    Marilyn Monroenen antzeko jarrerarekin.
•   Elementuak:
      – Hirikoak (autoak, pertsonak, eraikinak eta abar)
      – Produktua (pertsonaiak erakusten du)
      – Eslogana eta logotipoa
•   Argia: produktua daraman pertsonaian zentratua
•   Kolorea: argiak eta biziak
      – Urdina (zerua eta argazkiko markoa), kolore korporatiboa
      – Gorria: dinamismoa
•   Interpretazioa: “eraman ezazu produktua edonora”
Publizitate-kakoak

• 2
1. IRAGARKIA




•   Zoriona
     – Pertsonaien aurpegia eta jarrera
     – Egun eguzkitsua

•   Adiskidetasuna: jende gehiago dago auto barruan

•   Ondo pasatzea
     – Tokia: lakua duen parkea
2. IRAGARKIA




•   Gizatasuna/sentsibilitatea
     – Haurra: helduek zaindu behar dituzten izaki babesgabeak
     – Haurraren aurpegia
•   Familia
     – Pertsonaia nagusia: haur bat
     – Balioa: seme-alaben osasuna eta segurtasuna zaintzea
3. IRAGARKIA




• Independentzia/askatasuna
    – Pertsonaia: Che Guevara. Kubaren independentzia
       lortzeko borrokatu zen iraultzailea
    – Iraultzaren izarraren eta markaren izarraren arteko
       paralelotasuna
• Modernotasuna/aurrerabidea
    – Pertsonaiak gaztetasuna eta ideia iraultzaileak
       transmititzen ditu
• Gizatasuna,
askatasunaren eta herrien eskubideen alde borroka
   egitearen sinboloa izan baita (egun ere bada) pertsonaia
4. IRAGARKIA




•   Familia eta tradizioa
     – Familia-eszena; bertan, ama batek seme-alabei begiratzen die,
       jaten duten elikagaiari esker oso osasuntsu hazten ari direlako
       harro eta pozik
     – “Etxe” batean gertatzen den eszena


•   Zoriona
     – Produktu horrekin familian eta etxean zoriona nagusituko dela
       aldarrikatzen duen eslogana
5. IRAGARKIA




•   Maskulinotasuna eta gizontasuna
     – Pertsonaia animalia “arra” da (jarrera, gorputzaren itxura,
       zigarroa, eta abar)
     – Bainujantzia daramaten emakume gazte eta erakargarriz
       inguratuta dago pertsonaia, eta bere itxurak erakarri
       egiten ditu.
•   Gozamena
     – Tokia: hondartza (oporrak)
     – Irribarreak eta lasaitasun-aurpegiak
6. IRAGARKIA




•   Modernotasuna/aurrerabidea
     –   Iragarkiaren diseinua (ordenagailu bidez egina)
     –   Testuingurua: espazioa, unibertsoa
     –   Gaiak: transformerrak
     –   Autoek (produktua) makinekin duten antzekotasuna 
         teknologia nabarmentzen du
•   Ondo pasatzea/abentura + Maskulinitatea
     – Gaiak: Transformerrak, bereziki mutilentzako marrazki
       bizidunak
7. IRAGARKIA




•   Probokazioa
     – Esloganak esaten digu “en el sofá nunca encontrarás el amor de
       tu vida” (sofan ez duzu sekula zure bizitzako maitasuna
       aurkituko), altxa eta mugi zaitez!
•   Feminitatea eta sedukzioa
     – Pertsonaia: soineko gorria daraman neska gazte eta erakargarria
     – Jarrerak eta soinekoak Marilyng Monroeren jarrera ezaguna
       gogorarazten digute.
•   Modernotasuna
     – Hiri-eszenatokia
5. POWER POINTA:
         Jardueraren itxiera.




 BEGI KRITIKOA PIZTEKO 7
         AHOLKU

(baita arduraz kontsumitzeko
             ere)
LEHENA
  Gauzak ez dira diruditen
         bezalakoak.
        Errealitatea
       interpretazio
pertsonal eta subjektiboa da
BIGARRENA
Ez ezazu sinetsi ikusten duzun
   guztia, informa zaitez eta
        hausnar ezazu!!
HIRUGARRENA
Jakin ezazu kontsumitzaile gisa
    dituzun eskubideak eta
 betebeharrak zeintzuk diren
LAUGARRENA
Bereiz itzazu benetako
 beharra eta nahiera
BOSGARRENA
   Ez erosi itxuragatik,
erabilgarritasunagatik baizik
SEIGARRENA
Zure iritziak ez daitezela itxuran
 oinarrituta egon, itxurak ez baitu
 egia erakusten, ezta errealitatea
                 ere
ZAZPIGARRENA
  Ez dadila erraza izan zu
konbentzitzea. Erakuts ezazu
     adimentsua zarela!
Amaitzeko:

     Hona hemen iragarki on bat:

   "Embrace Life” Erabil ezazu beti
         segurtasun-uhala

      Estekara joateko, egin ezazu klik izenburuan




Ezin baduzu erabili: http://www.embracethis.co.uk/
BIBLIOGRAFIA
       ESTEKA
   INTERESGARRIAK




Informazio osagarria
ESTEKA INTERESGARRIAK
                         Zerikusia duen informazioa

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Zuzendaritza
www.kontsumo.net
Orriaren eskuineko aldean “kontsumo aldizkaria” titularra ikus dezakegu, eta
horren bitartez publizitatearekin lotutako hainbat zenbaki aurki ditzakegu:
         Publizitatea
         Kontsumoko online aldizkaria: 2. zk.
         Publizitatea eta kontsumoa
         Kontsumoko online aldizkaria: 8. zk.


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren atarien sarea
“Hasiera” orrian honako hau idatzi behar dugu bilatzailean: “Kontsumo
Arduratsuaren Gida 2009”
www.ejgv.euskadi.net
Andaluziako Juntaren kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren Kontsumo
arduratsuari buruzko gazteentzako kanpaina
http://www.miscelaneajoven.com

Asturiasko Printzerriko Hezkuntza eta Zientzia Sailaren Blogen hezkuntza-
komunitatea


http://blog.educastur.es/luciaag/category/comunicacion-audiovisual/publicidad-y-cont
ESTEKA INTERESGARRIAK
                         Zerikusia duen informazioa
Merkataritza-komunikazioaren autoerregulaziorako elkartea. Bertan honako
hauei buruzko informazioa aurkituko dugu: publizitate-jokabideen kodeak,
erreklamazioak, aholkularitza…
www.autocontrol.es
“Ecologistas en acción” Konfederazioaren proiektua kontrapublizitateari buruz
www.consumehastamorir.com/


Adbusters Media Foundation kontsumoaren aurkako erakundea
www.adbusters.org
Hezkuntzako eta Komunikazioko profesionalen Elkartea
“La publicidad al descubierto” dokumentala
http://www.airecomun.com/produ.htm (iturria)




                     Aurkezpenetan erabilitako estekak
“Embrace Life” errepide-segurtasunari buruzko publizitate-iragarkia
www.embracethis.co.uk (iturria)
Bideoaren beste esteka batzuk
http://www.youtube.com/watch?v=HoJZds2jg7o
BIBLIOGRAFIA
                            Erabilitako Bibliografia


Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (2004).
“133 talleres de educación para el consumidor”.


Elena Leiñena Mendizábal eta Nerea Irákulis Arregi – Udako Euskal
Unibertsitatea (2006). “Publizitate zuzenbideko eskuliburua” .

García Fernández, N. (2000). “Educación del consumidor. La publicidad”.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Euskal Autonomia Erkidegoa).


Prado Díez, D. (koordinatzailea). (1994). “La publicidad”. Andaluziako Junta.
Gobernazio Saila, Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

Ataz Rubio A. eta Sánchez Clares, J.M. (1995). “Cuadernos de Educación sobre
consumo. La publicidad”. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. TROPA.

Ortega, E. (2004) “La comunicación publicitaria”

Mais conteúdo relacionado

Destaque (18)

O Solo - Cristina R
O Solo - Cristina RO Solo - Cristina R
O Solo - Cristina R
 
Entzutezko ulermenaren didaktika
Entzutezko ulermenaren didaktikaEntzutezko ulermenaren didaktika
Entzutezko ulermenaren didaktika
 
Esotericos
EsotericosEsotericos
Esotericos
 
20101224 libreria oporto
20101224 libreria oporto20101224 libreria oporto
20101224 libreria oporto
 
20110101 roma monumentos
20110101 roma monumentos20110101 roma monumentos
20110101 roma monumentos
 
LA EDUCACIÓN
LA EDUCACIÓNLA EDUCACIÓN
LA EDUCACIÓN
 
Bate papo e oficina sobre redes sociais - Uninorte 2012/2
Bate papo e oficina sobre redes sociais - Uninorte 2012/2Bate papo e oficina sobre redes sociais - Uninorte 2012/2
Bate papo e oficina sobre redes sociais - Uninorte 2012/2
 
Caratula de mi vida
Caratula de mi vidaCaratula de mi vida
Caratula de mi vida
 
Mi Tarea
Mi  TareaMi  Tarea
Mi Tarea
 
Sodex solar products presentation
Sodex solar products presentationSodex solar products presentation
Sodex solar products presentation
 
銘傳交點Vol.1 - 涂育婷 - 巷子裡的天空
銘傳交點Vol.1 - 涂育婷 - 巷子裡的天空銘傳交點Vol.1 - 涂育婷 - 巷子裡的天空
銘傳交點Vol.1 - 涂育婷 - 巷子裡的天空
 
Homework 2
Homework 2Homework 2
Homework 2
 
OMB | proceso investigación colectiva | Documento de trabajo
OMB | proceso investigación colectiva | Documento de trabajoOMB | proceso investigación colectiva | Documento de trabajo
OMB | proceso investigación colectiva | Documento de trabajo
 
Sarrera
SarreraSarrera
Sarrera
 
El sistema-electoral-chileno
El sistema-electoral-chilenoEl sistema-electoral-chileno
El sistema-electoral-chileno
 
Map unit4
Map unit4Map unit4
Map unit4
 
Erresuma batua
Erresuma batuaErresuma batua
Erresuma batua
 
El gran cañon
El gran cañonEl gran cañon
El gran cañon
 

Semelhante a Unidad didactica publi_eus-1

IKT Konpetentzia Digitala
IKT Konpetentzia DigitalaIKT Konpetentzia Digitala
IKT Konpetentzia Digitala
erikaewan
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
trutxete
 
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
eaaclanmodularra
 
310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e
txiotxio
 
Aldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaAldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoa
imazinho
 
Ikastaroak II
Ikastaroak IIIkastaroak II
Ikastaroak II
maiertza
 
Ikastaroak08II
Ikastaroak08IIIkastaroak08II
Ikastaroak08II
marigar
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
lauburu4
 

Semelhante a Unidad didactica publi_eus-1 (20)

IKT Konpetentzia Digitala
IKT Konpetentzia DigitalaIKT Konpetentzia Digitala
IKT Konpetentzia Digitala
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
 
2. laburpena
2. laburpena2. laburpena
2. laburpena
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Euskal Unibertsitatea-komunikazio plana
Euskal Unibertsitatea-komunikazio planaEuskal Unibertsitatea-komunikazio plana
Euskal Unibertsitatea-komunikazio plana
 
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
 
310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e
 
Aldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaAldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoa
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08ii
Ikastaroak08iiIkastaroak08ii
Ikastaroak08ii
 
Ikastaroak II
Ikastaroak IIIkastaroak II
Ikastaroak II
 
Ikastaroak08II
Ikastaroak08IIIkastaroak08II
Ikastaroak08II
 
Lan proiektuak eta gaitasunak
Lan proiektuak eta gaitasunakLan proiektuak eta gaitasunak
Lan proiektuak eta gaitasunak
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 

Unidad didactica publi_eus-1

  • 2. UNITATE DIDAKTIKOA Unitate Bibliografia Aurkezpena didaktikoaren eta Loturak garapena Egitura Gida didaktikoa Justifikazioa Helburua eta Jardueren Xedeak teoria Edukiak Metodologia Proiektatzeko materiala Beharrezko baliabideak
  • 4. JUSTIFIKAZIOA Kontsumo-gizartea. Masa-komunikabideak. Publizitatea balioak, jokabideak eta kultura-ereduak transmititzeko bitarteko ahaltsua dugu, eta testuinguru horretan kokatzen dira, hain zuzen ere, eskola eta Hezkuntza bera. Komunikabideek gizartean eragin handia dutela gauza jakina da, batez ere, belaunaldi gazteenen artean. Hezkuntzak ezin du gizarte-ereduaren aurka egon, eredu horren zati baita, baina ikasleak kontzientzia eta hez ditzake, gizarte-ereduarekin jarrera arduratsu eta kritikoa izan dezaten. XX. mendearen hasieraz geroztik, publizitatea izan da zerbitzuak nahiz ondasunak eta produktuak sustatzeko bide nagusia, eta horretaz gain, askotariko ideiak eta balioak hedatzeko bitarteko perfektua ere izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren arabera, ikasleek oinarrizko gaitasun jakin batzuk bereganatu behar dituzte garapen integrala lortzeko. Gaitasun horietako zenbaitzuk informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala eta gizarte- eta herritar-gaitasuna dira, eta abilezia horiek karpeta honen edukietan lantzen dira. Publizitatea kontsumo-gizarteak erabiltzen duen teknika eraginkorrenetakoa da. Ematen duen informazioa ez da publizitatearen helburua, haren bitartekoa baizik, hots, jasotzaileak erakusten zaionarekin jarrera edota balio jakin bat har dezan lortzeko jomuga du. Eta horregatik, informazioaren tratamenduarekin eta gaitasun digitalarekin du zerikusia.
  • 5. JUSTIFIKAZIOA Bestalde, gizarte- eta herritar-gaitasuna Herritartasunerako Hezkuntzaren zeharkako ildoaren barruan dago kokatuta, eta Herritartasunerako Hezkuntzak, bere aldetik, lotura estua du kontsumoarekin eta kontsumitzaile-hezkuntzarekin. Arrazoi horiengatik guztiengatik, material honen jomuga da irakasleentzako eta ikastetxetarako baliabide didaktikoa izatea, horren bitartez ikasleek publizitatearekin ikuspegi kritikoa lortzeko gaitasuna izan dezaten lortzeko. Ikasleei ezinbestean eman behar zaizkie gaitasunak, irudi edo hitz jakin batek erakusten dienaz haratago ikusteko tresnak eta trebeziak izan ditzaten, hau da, publizitatearen benetako mezua jasotzeko gaitasunean hezi behar dira.
  • 6. HELBURUA ETA XEDEAK Material honen helburua da ikasleak publizitate-estrategietara hurbil daitezen eta estrategia horiei modu kritikoan begira diezaieten lortzea. Lortu nahi diren xede orokor eta espezifikoak, berriz, honako hauek dira: 1. Publizitatea zer den eta publizitatearen helburua zein den jakitea a. Taldeko definizio bat finkatzea. b. Publizitatearen elementuak bereiztea (iragarlea, euskarria edo bitartekoa eta mezua). 2. Publizitatearen mekanismoak eta estrategiak detektatzea a. Kontsumoan diseinuak eta itxurak duen eragina ulertzea. b. Limurtzeko erabiltzen diren publizitate-estrategiak eta -kakoak. 3. Gaiari buruzko iritzi eta ikuspegi pertsonala garatzea a. Publizitateak gure kontsumoan duen eraginaz jabetzea. b. Kontsumoari dagokionez, jarrera kritikoa piztea.
  • 7. EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK JARRERAZKOAK PROZEDURAZKOAK Publizitatea Publizitatearen Publizitatearen komunikazio-sistema kontzeptua elementuak bereiztea gisa balioestea Publizitatearen edukia Jarrera edo ikuspegi Publizitatearen helburua eta mezua bereiztea edo kritikoa garatzea ateratzea Diseinua eta itxura Publizitate-diseinuaren eragina detektatzea Publizitate-estrategien eraginaren gainean kontzientziatzea Publizitate-kakoak Publizitatean gizarte- balioak detektatzea
  • 8. METODOLOGIA Material hau ikaskuntza esanguratsuaren, zuzeneko esperientziaren eta globaltasunaren printzipioetan oinarritzen da. Ikasleek planteatzen zaizkien edukiak aurretiaz hartutakoekin lot ditzaten lortzeko garatuta daude unitate didaktikoak, ondoren, beren egitura kognitiboan txerta ditzaten (ikaskuntza esanguratsua). Horregatik, material honek bi alderdi ditu, batetik, informazio-alderdia, eta bestetik, prestakuntza-alderdia; izan ere, lehenik eta behin edukiak erakusten dira eta horiei buruzko informazioa ematen da, eta ondoren, jarduerak eginez ikasleak berak txertatzen du informazio berri hori bere egitura kognitiboan. Horretaz gain, material hauek parte-hartzearen bitartez lantzeko diseinatuta daude, eta horri esker, ikasleak zuzeneko esperientziak izango ditu, berezko hipotesiak eginez. Orobat, globaltasunaren printzipioa unitate didaktikoen sekuentzialtasunaren eta jarraitutasunaren bitartez azaleratzen da, eta baita jakintza zehaztetik orokortzerako prozesuaren bitartez ere. Horri esker, eduki eta jakintza bakanak modu egituratu eta globalean txerta ditzake ikasleak. Materialaren oinarri diren printzipioen arabera, talde txikien eta talde handiaren taldekatze sistema erabiliko da.
  • 9. METODOLOGIA IRAKASLEENTZAKO GOMENDIOA 1-Karpetetako zati teorikoa aurretiaz irakurtzea, 2-Power pointeko aurkezpenak aurretiaz ikustea eta azalpenetan txertatzea, 3-Diskurtso edo azalpen pertsonala eta berezkoa garatzea, teoriako eta aurkezpenetako informazioarekin.
  • 10. BEHARREZKO BALIABIDEAK Karpeta hau garatzeko beharko diren baliabideak honako hauek dira: Ikus-entzunezkoak eta Didaktikoak Materialak edo teknologikoak suntsikorrak Ordenagailu Publizitateari buruzko Boligrafoak eta eramangarria teoria, kontzeptuzko errotuladoreak edukien azalpenarekin Proiekzioetarako Edukiak azaltzeko Hainbat gairi buruzko proiektagailua edo aurkezpenak, power aldizkariak (kirola, kanoia (power point) pointekoak kultura, historia, prentsa arrosa, eta abar) Interneteko konexioa Ikasleentzako fitxak (WIFI edo ADSL), sareko (inprimatzeko eta esteketara sartzeko ikasgelan lantzeko)
  • 12. GIDA DIDAKTIKOA Erabiltzeko eskuliburua
  • 13. JARDUEREN SEKUENTZIA JARDUERAK BALIABIDEAK IRAUPENA 1. power pointa. Gaien aurkezpena Aurkezpena 10 minutu Publizitatea, errealitatea edo fikzioa? IRAKASLEEK EGITEKOA Lehen jarduera 1. fitxa: Publizitatea eta elementuak IKASLEEK EGITEKOA 25 minutu “Publizitatea zer den eta haren elementuak zeintzuk 2. power pointa. 1. fitxaren zuzenketa diren” IRAKASLEEK ETA IKASLEEK EGITEKOA 3. power pointa. Jardueraren aurkezpena Bigarren jarduera Nola saltzen diguten IRAKASLEEK EGITEKOA “Publizitate-mekanismoak” 2. fitxa: Publizitate-mekanismoak 45 minutu IKASLEEK EGITEKOA 4. power pointa. 2. fitxaren zuzenketa IRAKASLEEK ETA IKASLEEK EGITEKOA Aurreko fitxak Hirugarren jarduera 3. fitxa: Publizitate-azterketa Publizitate-iragarki baten Hainbat gairi buruzko aldizkariak (kirola, prentsa arrosa, 30 minutu azterketa kultura, bidaiak eta abar) IKASLEEK EGITEKOA 4. fitxa: 7 aholku IKASLEEK EGITEKOA Laugarren jarduera 20 minutu 5. power pointa. Jardueraren itxiera Itxiera eta ebaluazioa Begirada kritikoa pizteko 7 aholku IRAKASLEEK EGITEKOA 5. fitxa: Ebaluazio-inkesta IKASLEEK EGITEKOA
  • 14. SEKUENTZIAREN GARAPENA Tokia prestatzea: - 4 edo 5 laguneko talde txikiak sor itzazu (talde handiko pertsona kopuruaren arabera) - Ipin itzazu mahaiak hainbat talde antolatuz Saioaren aurkezpena Gaiaren sarrera gisa, has zaitez 1. power pointarekin (publizitatea, errealitatea edo fikzioa?) - 1.-5. diapositibak: publizitatea, errealitatea edo fikzioa? (aurkezpena eta aurretiko galderak) - 5.-7. diapositibak: publizitatearen definizioa eta elementuak Lehen jarduera: Publizitatea zer den eta haren elementuak zeintzuk diren Garapena 1. fitxa (publizitatea eta elementuak) banatzen da, publizitatearen elementuak 5 iragarkitan atzemateko: iragarki bakoitzaren arabera, hutsuneak bete behar dituzte, eta ondoren, publizitatearen definizioa egin Bateratzea eta zuzentzea 2. power pointaren (1. fitxaren zuzenketa) proiekzioa - 1.-6. diapositibak: praktikaren zuzenketa - 7. diapositiba: publizitatearen definizioa
  • 15. SEKUENTZIAREN GARAPENA Bigarren jarduera: Publizitate-mekanismoak, nola saltzen diguten Aurkezpena 3. Power pointaren (nola saltzen diguten) proiekzioa - 1.-3. diapositibak: “pentsatzeko”, talde handiari galderak egiten zaizkio, bakoitzak bere iritzia eman dezan - 4. diapositiba: gaiaren planteamendua - 5.-7. diapositibak: diseinuaren eta itxuraren azterketa azaltzen da, adibide bat ipiniz - 8. eta 9. diapositibak: ikusten ez diren estrategien (kakoak) azterketa azaltzen da - 10. diapositiba: jarduerarekiko lotura Garapena 2. fitxa (publizitate-mekanismoak) banatzen da; fitxa horrek bi zati ditu: Iragarkiaren diseinua eta itxura: diseinuari dagokionez aztertu beharrekoak diren elementuen eskema banatzen da. Taula bete beharko dute, iragarki bakoitzarekin Kakoak eta estrategiak: 8 iragarkietako bakoitzean erabilitako kakoekin hutsunea bete beharko dute, eta ondoren, interpretazio horren azalpen justifikatua eman Bateratzea eta zuzentzea 4. power pointa (2. fitxaren zuzenketa) aurkezten da
  • 16. SEKUENTZIAREN GARAPENA Hirugarren jarduera: Publizitate-azterketa Publizitatearen bi alderdiak aztertu dira, bakoitza bere aldetik. Jarduera hau aurretik landutakoaren azterketa osoa da (elementuak, diseinua eta estrategia inplizituak edo kakoak) Garapena 3. fitxa (publizitate-iragarki baten azterketa) banatzen zaie 1- Talde bakoitzari gai desberdin bati buruzko aldizkari bat banatu 2- Iragarki bat aukeratu (edozein, eta adostasunera iritsi ondoren) 3- Azterketaren urratsak, ereduaren arabera -Iragarki horretan elementuak detektatzea -Diseinua aztertzea -Estrategia inplizituak edo kakoak aztertzea Bateratzea eta zuzentzea Talde bakoitzak azterketa agertzea Laugarren jarduera: “Begirada kritikoa pizteko 7 aholku”. Itxiera Garapena Unitate didaktikoa amaitzeko, 4. fitxa (begirada kritikoa pizteko 7 aholku) banatzen zaie, kontsumitzaile ona izateko aholkuak idatz ditzaten Bateratzea eta jardueraren itxiera 5. power pointaren (begirada kritikoa pizteko 7 aholku) proiekzioa, “Embrace Life” publizitate-iragarkiarekin amaituz
  • 17. SEKUENTZIAREN GARAPENA Bosgarren jarduera: Ebaluazio-galdesorta Garapena Jarduera amaitzeko, ikasleei ebaluazio-galdesorta banatuko zaie (5. fitxa), eta jarduera ikasleek beren premietara eta interesetara egokitu ote den adierazi beharko dute galdesorta horretan
  • 18. TEORIA – JARDUERAK Publizitatea, elementuak eta mekanismoak
  • 19. AURKIBIDEA Teoria honen xedea zera da, batetik, irakasleei unitate bakoitzean garatutako edukiei buruzko ideia orokorra ematea, eta bestetik, gai multzoari dagokionez egoeran jartzea. Jarduerak egin baino lehen dokumentazio hau irakurtzea gomendatzen da. 1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK 2. HELBURUA ETA EGINKIZUNAK 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK a- Diseinua eta itxura b- Ezkutuko estrategiak: publizitate-kakoak
  • 20. 1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK Bibliografia-bolumen handia dagonenez, publizitatea ulertzeko hainbat definizio, ikuskera eta modu daude, hartutako ikuspegiaren arabera. Horietako batzuek informazio gisa definitzen dute, beste batzuek, aldiz, komunikazio gisa, eta abar, baina guztiak bat datoz honako honetan: sistema edo prozesu sekuentziala da, mezuak kontsumitzera bultzatzeko bitarteko gisa erabiltzen dituena. RAEn jasotako definizioaren arabera, publizitatea honako hau da: komunikazio masiboko sistema, berriak, iragarkiak eta merkataritza-edukiak hedatzeko jomuga duena, pertsonen arreta erakartzeko, horiek produktu edo zerbitzu jakin bat eros dezaten. Horretaz gain, E. Ortega-ren (2004) hitzetan, Publizitateari buruzko Lege orokorrak honela definitzen du publizitatea: “pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu batek, merkataritza-, industria-, artisau-, edota lanbide- jardueraren bat gauzatzean egindako komunikazio-modu oro, ondasun higiezinak, zerbitzuak, eskubideak edota betebeharrak kontratatzea zuzenean edo zeharka sustatzeko” (Ortega, 22. or.). N. García Fdez-en (2000) aburuz, honako hau da publizitatea: “jendeari informazioa emateko prozesua, produktu jakin baten salmentak areagotzeko xedea duena” (García Fdez, 9. or.) Informazio horrekin guztiarekin, zera ondoriozta dezakegu, publizitatea PROZESU bat dela, eta horren bitartez, erakunde iragarleak publizitate- agentzia baten zerbitzuak kontratatzen dituela, hark mezu edo iragarki bat diseina dezan, ondoren, mezu edo iragarki hori hartzaileengana edota jende objektiboarengana komunikabideen bitartez iritsarazteko.
  • 21. 1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK Beraz, prozesu hori osatzen duten elementuak honako hauek ditugu: PUBLIZITATE AGENTZIA HARTZAILE MEZUA A Iragarkia EDO HELBURUK O JENDEA KOMUNIKABIDEAK IRAGARLEA Erakunde jakin batek produktu edota zerbitzuren bati publizitatea egin nahi dionean hasten da prozesua; horretarako, publizitate-agentzia baten zerbitzuak kontratatzen ditu, hark produktu edo zerbitzu hori sustatzeko iragarki bat sor dezan. Ondoren, publizitate-agentziak mezu bat diseinatuko du, eta mezu hori diseinuan nahiz iragarkian inplizituki dauden estrategietan “estanpatuta” egongo da. Mezua helburuko jendeari iritsiko zio komunikabideen bitartez.
  • 22. 2. HELBURUA ETA EGINKIZUNAK N. García Fdez-en (2000) arabera, helburua “kontsumitzailea limurtzea” da. Horrenbestez, iragarritako produktua edo zerbitzua beharrezkoa dela sentitzera bultzatzen eta motibatzen saiatuko da iragarkia. Horren benetako gibela zera da, publizitatea premiak sortzeko “lantegia” dela, kontsumo- gizartearen baliabidea baita. Bestalde, beste zenbait egilek nabarmentzen dutenez, publizitatearen jomuga, lehenik eta behin, zuzentzen zaion jendearen jarreretan eta jokabideetan eragina izatea da. Orientazio edo helburu jakin bat izateaz gain, publizitateak hainbat eginkizun edo erabilgarritasun ere baditu, zehazki, honako hauek: -Informatzekoa, produktua eta haren ezaugarriak deskribatzen baititu. -Ekonomikoa, ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko harremana erregulatzen baitu, hots, ekoizpena areagotzeko kontsumoa sustatzen baitu. -Finantzatzekoa, komunikabideen baliabide ekonomikoak bultzatzen laguntzen baitu, komunikabideei ordainduz edo horiek finantzatuz. -Limurtzekoa, produktuarekiko interesa eta motibazioa sortzeko eta hura erostera bultzatzeko jomuga baitu. Eginkizun horiek guztiak nahasi egiten dira, produktuari buruzko informazioak berak limurtzeko eta konbentzitzeko xedea baitu, eta aldi berean, interesa sortze horren eragileak produktuaren zein iragarkiaren ezaugarriak baitira. Horregatik, unitate didaktiko honen kasuan, informatzeko eginkizuna (diseinua eta itxura) eta limurtzeko eginkizuna (estrategiak eta mekanismoak) landuko ditugu.
  • 23. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK Arestian adierazi dugun bezala, publizitateak bi eginkizun ditu, informatzekoa eta limurtzekoa, hain zuzen. Eginkizun horiek, era berean, publizitatearen bi alderdiak edo publizitateak dituen baliabideak ere gainezkatzen dituzte. Baliabide horiek iragarkiaren diseinua eta itxura (ikus daitekeena) eta estrategia eta mekanismo inplizituak (ikusten ez dena) dira. Baliabide horien bitartez, publizitate-agentziak produktuari edo zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa ematea, eta aldi berean, baliabide horiek nahasiz, kontsumitzailea limurtzea lortzeko “esku hartzen” dute. Hortaz, publizitatea aztertzeko moduan egoteko, ezinbestekoa izango da bi alderdi horiek ezagutzea, eta horrela, publizitatearen ikuskera integral eta zehatza izatea. A- DISEINUA ETA ITXURA Iragarki baten diseinua ikusmenaren eta entzumenaren bitartez atzeman dezakegun guztia da, edo beste modu batean esanda, iragarki bat erakusten digutenean ikusten dugun guztia. Bereziki, produktuari edota zerbitzuari buruzko informazioa ematen digu, baina horretaz gain, limurtu egiten gaitu, diseinuaren xehetasunak zaintzen baititu. Publizitate-iragarki baten forma-alderdiak honako hauek dira: 1-Irudi mota: irudiaren neurria eta formatua; formatuari dagokionez, irudia artistikoa izan daiteke (diseinu grafikoa, margolana, eta abar), edo bestela, benetako argazkia. 2-Eszenaratzea: elementuak, testuingurua (iragarkiaren tokia edota dekoratua), pertsonaiak eta pertsonaia horiek iragarkian duten jokamoldea.
  • 24. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK 3-Egitura eta konposizioa: irudiaren konposizio-egitura (plano gainjarriak), eta iragarkiaren diseinua, elementuen kokapenari dagokionez (hala nola kolorea, pertsonaiak, lerroak edota markoak). 4-Ikuspuntua: irudiaren enkoadraketa eta planoa, hau da, plano gainjarririk ba ote dagoen. 5-Argia: artifiziala edo naturala, puntuala edo lausotua, deskribatzekoa edo dramatikoa ote den edota zer nabarmentzen duen, besteak beste. 6-Kolorea: koloreak giza emozio eta sentsazioak transmititzen ditu inkontzientera. Kolore bakoitzak sentsazio jakin batzuk transmititzeko gaitasuna du: -Gorria: dinamismoa -Laranja: estimulazioa -Horia: alaitasuna, bizitasuna -Berdea: lasaitasuna, oreka -Urdina: freskotasuna, arintasuna, lasaitasuna -Zuria: soiltasuna, argitasuna -Beltza: goibeltasuna, dotoretasuna, iluntasuna
  • 25. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK B- ESTRATEGIA INPLIZITUAK. PUBLIZITATE KAKOA Legearen ikuspegitik, publizitateak argia izan behar du, eta horretaz gain, jasotzailearentzat inplizitua eta inkontzientea den estrategiarik ezin du eduki (legez kontrako publizitatea). Alabaina, iragarki guztietan erabili ohi dira publizitate-kakoak eta -talismanak, iragarkiaren diseinuaren eta itxuraren bitartez balio eta sentsazio horiek ―ustez, positiboak― baitaude “ezkutatuta”, kontsumitzailea pentsamendu jakin bat izatera bultzatuz eta eramanez. Publizitatean maiztasun handienez erabilitako kakoak eta talismanak gaur egunean gure gizartean presentzia handiena duten balioei dagozkie. Hona hemen ohiko kakoen adibide batzuk: • Zoriona, maitasuna, adiskidetasuna, gozamena, erromantizismoa edota samurtasuna; • Tradizioa, familia, heziketa, oroimen historikoa, edo balio tradizionalak; • Erotismoa, sentsualitatea, maskulinitatea, feminitatea, eta abar; • Edertasuna, estetika, dotoretasuna, edo glamourra; • Independentzia, askatasuna, gaztetasuna, eta hauslea edota iraultzailea izatea; • Modernotasuna, aurrerabidea, eta abar; • Gizarte-estatusa, edota erosotasuna; • Gizatasuna, sentsibilitatea, ontasuna, solidaritatea, eta abar.
  • 26. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK Kakoak zera dira, irudi edo pertsona jakin batzuetan edota diseinuan eta itxuran kamuflatuta, jasotzaileari emozio eta sentsazioak sorrarazten dizkioten, eta beraz, jasotzailea limurtzen eta erakartzen duten gizarte-balio edo -idealak. Beraz, esan daiteke publizitateak bere bi osagaiak (informatzeko eginkizuna eta limurtzeko eginkizuna) erabiltzen dituela emozioen (kakoak) eta kognizioaren (diseinua eta itxura) mundura “iristeko”, espero den efektua sortzeko bi eginkizun horiek nahasiz.
  • 28. AURKEZPENAK 1. POWER POINTA: Gaien unitatearen eta lehen jardueraren aurkezpena Publizitatea, errealitatea edo fikzioa? 2. POWER POINTA: Bateratzea eta 1. fitxaren zuzenketa Publizitatea eta elementuak 3. POWER POINTA: Bigarren jardueraren aurkezpena Publizitate-mekanismoak 4. POWER POINTA: Bateratzea eta 2. fitxaren zuzenketa A. Diseinua eta itxura B. Publizitate-kakoak 5. POWER POINTA: Unitate didaktikoaren itxiera. Begirada kritikoa pizteko 7 aholku
  • 29. 1. POWER POINTA: Gaien eta 1. jardueraren aurkezpena. Publizitatea eta elementuak PUBLIZITATEA, ERREALITATEA EDO FIKZIOA?
  • 30. ¿Zer deritzozue egun batez publizistak izateari? Eta iragarkiek benetan esaten digutena aztertzeari? Horixe egingo dugu. Publizitatearen gaia landuko dugu, ikusten dugunarekin kritikoagoak izatea lortzeko.
  • 31. HAUSNARTZEKO: Ikusten duguna aztertzen al dugu, edo ikusi baino ez dugu egiten? Eduki nahi dugun guztia behar al dugu, edo publizitateak esaten digu behar dugula? Publizitateak ba al du eraginik gugan?
  • 32. Aztertu baino lehen, jakin nahi dugu publizitatea zer den: Publizitateak SALDU egiten al du soilik? EZ • Produktuari buruzko INFORMAZIOA ematen du • Ideia edo balio bat KOMUNIKATZEN du • ARRETA ERAKARTZEN DU, jendearengana iristeko • KOMUNIKATU ETA LIMURTU EGITEN DU mezu baten bitartez
  • 33. publizitatea honako elementu hauez osatutako sistema da: PUBLIZITATE AGENTZIA MEZUA (iragarkia) PRODUKTUA HELBURUKO JENDEA IRAGARLEA
  • 34. EGINKIZUNAK ETA HELBURUA ZERTARAKO BALIO DU? Honako helburuak, orientazioak ditu: – Informatzekoa: produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak – Ekonomikoa: ekoizpena eta kontsumoa erregulatzen ditu – Finantzatzekoa: komuni- kabideak finantzatzen ditu – Limurtzekoa: beharrezkoa dela sinetsarazten du
  • 35. Informazio honekin, orain elementuak atzeman behar dituzue eta ondoren, publizitatearen definizio bat sortu ondorengo jardueran: 1. fitxa Publizitatearen elementuak
  • 36. 2. POWER POINTA: 1. fitxaren zuzenketa. Publizitatearen elementuak PUBLIZITATEA ETA ELEMENTUAK 1- Produktua 2- Eslogana 3- Jendea 4- Mezua
  • 37. 1. IRAGARKIA 1- Bizarra kentzeko makina 2- “Brings out the human in men” 3- Gizonak 4- “Espezieen eboluzioaren” ideia erabiltzen du bizarra kentzeko makinari baliozkotasuna eta eraginkortasuna emateko (bizarra kentzeak zer lor dezakeen)
  • 38. 2. IRAGARKIA 1- Osasun publikoa. Erretzea kaltegarria da osasunerako 2- “No fumes. Corta por lo sano” 3- Nerabeak eta gazteak 4- Osasuna zaintzea eta horrek heldutasunarekin eta adimenarekin duen zerikusia
  • 39. 3. IRAGARKIA ANUNCIO 3 1- Lurrina 2-”Just one moment can change everything” 3- Emakumeak 4- Lurrinak betiereko uneak emango dizkizu, ahaztezinak
  • 40. 4. IRAGARKIA 1- Edari freskagarri lighta 2- “Sexy drink” 3- Emakumeak eta gazteak 4- Light edaria da, freskagarria eta sentsuala (light edarien eta emakumeen arteko gizarte-lotura)
  • 41. 5. IRAGARKIA 1- Etxerik gabeko haurrei laguntzea 2- “Muchos niños están castigados…” 3- Helduak eta adinez nagusiak 4- Etxerik gabeko haur asko daude, eta beste askori, ostera, etxetik ez ateratzeko zigorra jartzen diete.
  • 42. Publizitatea da • RAE  Komunikazio-sistema – Helburua: berriak, iragarkiak eta merkataritza-edukiak hedatzea eta zabaltzea  arreta erakartzeko, jendeak produktu edo zerbitzu bat eros dezan. • PROZESUA, bertan, – iragarleak publizitate-agentzia baten zerbitzuak kontratatzen ditu  hark helburuko jendearengana iritsiko den mezu bat diseina dezan  komunikabideak.
  • 43. 3. POWER POINTA: 2. jardueraren aurkezpena. Publizitatearen mekanismoak NOLA SALTZEN DIGUTE? PUBLIZITATEAREN MEKANISMOAK
  • 44. HAUSNARTZEKO: Noizbait erosi al duzu produkturen bat iragarkian gustatu zitzaizulako? Zergatik gustatu zitzaizun?, koloreagatik?, testuinguruagatik edo agertzen ziren pertsonaiengatik?... Ikus daitekeenaz gain, zer gehiago gertatzen zaigu deigarri?
  • 45. Benetakoak al dira erakusten dizkiguten irudiak?, egia al diote? Informazioa ematean zuzenak al dira, edo adiera bikoitza erabiltzen dute? Zer saltzen da, produktua edo ideia/premia?
  • 46. Orain, publizitate-analistak izango zarete: Publizitatea aztertzeko, bere bi alderdiei erreparatu behar diegu….. A) DISEINUA eta itxura: Ikus daitekeena B) ESTRATEGIAK: Ikusten ez dena
  • 47. DISEINUA ETA ITXURA Ikus daitekeena: • Irudi mota – Artistikoa – Argazkia • Eszenaratzea – Eszenatokia edo dekoratua – Pertsonaiak – Elementuak • Argia • Kolorea
  • 48. Nola aztertzen da diseinua? • Irudi mota: artistikoa • Eszenaratzea: – Eszenatokia: hondo gorria – Pertsonaiak: ez daude – Elementuak: botilak, musika-notak, piano-teklatua, geziak, eta abar • Argia: erdian • Koloreak: argitsuak – Gorria: dinamismoa, kemena – Laranja: mugimendua, estimulazioa – Horia: alaitasuna, dinamismoa
  • 49. Interpretazioa: zer iradokitzen digu? • Eszenaratzea • Musika-notek eta teklatuak ondo pasatzera, dantzatzera eta alai egotera bultzatzen gaituzte • Argia • Erdian, produktua fokatuz  ikusmenak atzematen duen lehen gauza da • Kolorea • Kolore guztiak argitsuak dira (laranjak, gorriak, eta abar) eta dinamismoa, estimulazioa eta alaitasuna iradokitzen dute
  • 50. PUBLIZITATE KAKOAK Ikusten ez dena • Kakoak eta talismanak  Gizarte- balioak edo -ideiak • Interpretazio subjektiboko estrategiak dira, limurtzeko balio dutenak, esaterako: – Erotismoa edo sentsualitatea – Maitasuna, adiskidetasuna, familia, eta abar – Dotoretasuna eta erosotasuna
  • 51. Zer transmititzen digu? Zein da gakoa? • Modernotasuna: diseinua • Adiskidetasuna: gizarte-jarduerak iradokitzen ditu (musika, kirola, eta abar) • Ondo pasatzea: hainbat elementu “estra” erabiltzen ditu, hala nola pianoa, edo musikaren zati diren notak. Musikak mugitzea eta ondo pasatzea esan nahi du • Iraultzaile izatea: mugimendu-, musika- eta alaitasun-eztanda, besteak beste
  • 52. Orain, mekanismoak aurkitu behar dituzue: –Ikus daitezkeenak: Diseinua eta itxura –Ikusten ez direnak: Publizitate-estrategiak eta -kakoak 2. fitxa Publizitate-mekanismoak
  • 53. 4. POWER POINTA: 2. fitxaren zuzenketa. Publizitate-mekanismoak Bateratzea: publizitate-mekanismoak 2
  • 55. 1. IRAGARKIA • Irudia: argazkia • Eszenatokia: lakua duen parkea • Pertsonaiak: alaitasun-aurpegia duten bi pertsona autotik irteten • Elementu nagusia: autoa • Argia: garbia eta zentratua • Koloreak: neutroak, eta berdea nabarmentzen da (parkea) • Interpretazioa: pertsonaien jarrerak (ateak irekitzeko mekanismoa) produktua praktikoa eta erosoa dela nabarmentzen du
  • 56. 2. IRAGARKIA • Irudia: argazkia • Eszenatokia: – Ezin da ikusi, baina haurra alfonbra baten aginean dagoenez, etxe bat izan liteke – Haur bat alfonbra baten gainean katuka • Petsonaiak: goibeltasun-aurpegia duen haur bat • Elementuak: eslogana • Argia: haurraren aurpegian eta kean zentratua • Kolorea: kolore ilunak, haurraren azal zuriarekin, kearen kolore grisarekin eta esloganaren kolore zuriarekin kontrastea egiten dutenak • Interpretazioa: helduek haurren osasunarekin duten erantzukizuna
  • 57. 3. IRAGARKIA • Irudia: artistikoa eta argazkia – Pertsonaiaren argazkia ordenagailu bidez ukitua • Eszenatokia: hondo iluna, zapatilen kolore sorta berekoa • Pertsonaia: Che Guevara. Kubako iraultzailea • Elementuak: ikono komunarekin (izarra) – Zapatilak – Pertsonaiaren txapela – Produktuaren logotipoa • Argia: pertsonaian eta produktuan zentratua • Kolorea: gorria eta beltza • Interpretazioa: izarrekiko konparazioa  “zapatilak iraultzaileak dira”
  • 58. 4. IRAGARKIA • Irudia: artistikoa • Eszenatokia: hondartza • Pertsonaiak: – Pertsonaia nagusia (arra) – Bainujantzia daramaten neska gazteak • Elementuak: – Ohikoak toki edo eszenatoki horretan – Produktua • Argia: ez da nabarmentzen, irudi artistikoa delako, baina argia pertsonaietan zentratuta dago • Kolorea: – Urdina (zerua) – Horia (pertsonaia nagusiaren kamiseta) • Interpretazioa: produktuak maskulinitatea ematen du (hondoan, neskak), eta baita une atseginak ere (pertsonaiaren jarrera eta aurpegia)
  • 59. 5. IRAGARKIA • Irudia: artistikoa (marrazkia). Antzinako ilustrazioak dakartza gogora • Eszenatokia: etxea • Pertsonaiak: – Familia: adeitasun- eta zorion-aurpegia duten ama eta bi seme- alaba • Elementuak: – Mahaia eta leihoa (eszenatokia zedarrituz) – Produktuaren irudia – Eslogana: produktua ohikoa da eguneroko familia-bizitzan • Argia: leihotik sartu eta mahaia argitzen duen argi naturalaren alegia egiten du • Kolorea: zuria eta urdina nagusitzen dira • Interpretazioa: produktua kontsumitzeak familia-une zoriontsuak dakartza
  • 60. 6. IRAGARKIA • Irudia: artistikoa (diseinu grafikoa) • Eszenatokia: hondo beltza eta urdina, espazioaren, unibertsoaren alegia eginez • Pertsonaiak: robotak • Elementuak: – Lehen lineako autoak – Makinak: autoak makina (transformerrak) bilakatuko dira • Argia: atzetik egiten du distira. Autoen atzetik ageri da • Kolorea: kolore ilun elektrikoak • Interpretazioa: eraldatzen diren auto horien botereak eta indarrak sendoago, indartsuago eta modernoago egingo zaituzte.
  • 61. 7. IRAGARKIA • Irudia: argazkia (neska) eta artistikoa (eszenatokia) • Eszenatokia: hiri bateko kalea • Pertsonaiak: produktua erakusten digun neska gazte eta argala, Marilyn Monroenen antzeko jarrerarekin. • Elementuak: – Hirikoak (autoak, pertsonak, eraikinak eta abar) – Produktua (pertsonaiak erakusten du) – Eslogana eta logotipoa • Argia: produktua daraman pertsonaian zentratua • Kolorea: argiak eta biziak – Urdina (zerua eta argazkiko markoa), kolore korporatiboa – Gorria: dinamismoa • Interpretazioa: “eraman ezazu produktua edonora”
  • 63. 1. IRAGARKIA • Zoriona – Pertsonaien aurpegia eta jarrera – Egun eguzkitsua • Adiskidetasuna: jende gehiago dago auto barruan • Ondo pasatzea – Tokia: lakua duen parkea
  • 64. 2. IRAGARKIA • Gizatasuna/sentsibilitatea – Haurra: helduek zaindu behar dituzten izaki babesgabeak – Haurraren aurpegia • Familia – Pertsonaia nagusia: haur bat – Balioa: seme-alaben osasuna eta segurtasuna zaintzea
  • 65. 3. IRAGARKIA • Independentzia/askatasuna – Pertsonaia: Che Guevara. Kubaren independentzia lortzeko borrokatu zen iraultzailea – Iraultzaren izarraren eta markaren izarraren arteko paralelotasuna • Modernotasuna/aurrerabidea – Pertsonaiak gaztetasuna eta ideia iraultzaileak transmititzen ditu • Gizatasuna, askatasunaren eta herrien eskubideen alde borroka egitearen sinboloa izan baita (egun ere bada) pertsonaia
  • 66. 4. IRAGARKIA • Familia eta tradizioa – Familia-eszena; bertan, ama batek seme-alabei begiratzen die, jaten duten elikagaiari esker oso osasuntsu hazten ari direlako harro eta pozik – “Etxe” batean gertatzen den eszena • Zoriona – Produktu horrekin familian eta etxean zoriona nagusituko dela aldarrikatzen duen eslogana
  • 67. 5. IRAGARKIA • Maskulinotasuna eta gizontasuna – Pertsonaia animalia “arra” da (jarrera, gorputzaren itxura, zigarroa, eta abar) – Bainujantzia daramaten emakume gazte eta erakargarriz inguratuta dago pertsonaia, eta bere itxurak erakarri egiten ditu. • Gozamena – Tokia: hondartza (oporrak) – Irribarreak eta lasaitasun-aurpegiak
  • 68. 6. IRAGARKIA • Modernotasuna/aurrerabidea – Iragarkiaren diseinua (ordenagailu bidez egina) – Testuingurua: espazioa, unibertsoa – Gaiak: transformerrak – Autoek (produktua) makinekin duten antzekotasuna  teknologia nabarmentzen du • Ondo pasatzea/abentura + Maskulinitatea – Gaiak: Transformerrak, bereziki mutilentzako marrazki bizidunak
  • 69. 7. IRAGARKIA • Probokazioa – Esloganak esaten digu “en el sofá nunca encontrarás el amor de tu vida” (sofan ez duzu sekula zure bizitzako maitasuna aurkituko), altxa eta mugi zaitez! • Feminitatea eta sedukzioa – Pertsonaia: soineko gorria daraman neska gazte eta erakargarria – Jarrerak eta soinekoak Marilyng Monroeren jarrera ezaguna gogorarazten digute. • Modernotasuna – Hiri-eszenatokia
  • 70. 5. POWER POINTA: Jardueraren itxiera. BEGI KRITIKOA PIZTEKO 7 AHOLKU (baita arduraz kontsumitzeko ere)
  • 71. LEHENA Gauzak ez dira diruditen bezalakoak. Errealitatea interpretazio pertsonal eta subjektiboa da
  • 72. BIGARRENA Ez ezazu sinetsi ikusten duzun guztia, informa zaitez eta hausnar ezazu!!
  • 73. HIRUGARRENA Jakin ezazu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren
  • 74. LAUGARRENA Bereiz itzazu benetako beharra eta nahiera
  • 75. BOSGARRENA Ez erosi itxuragatik, erabilgarritasunagatik baizik
  • 76. SEIGARRENA Zure iritziak ez daitezela itxuran oinarrituta egon, itxurak ez baitu egia erakusten, ezta errealitatea ere
  • 77. ZAZPIGARRENA Ez dadila erraza izan zu konbentzitzea. Erakuts ezazu adimentsua zarela!
  • 78. Amaitzeko: Hona hemen iragarki on bat: "Embrace Life” Erabil ezazu beti segurtasun-uhala Estekara joateko, egin ezazu klik izenburuan Ezin baduzu erabili: http://www.embracethis.co.uk/
  • 79. BIBLIOGRAFIA ESTEKA INTERESGARRIAK Informazio osagarria
  • 80. ESTEKA INTERESGARRIAK Zerikusia duen informazioa Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Zuzendaritza www.kontsumo.net Orriaren eskuineko aldean “kontsumo aldizkaria” titularra ikus dezakegu, eta horren bitartez publizitatearekin lotutako hainbat zenbaki aurki ditzakegu: Publizitatea Kontsumoko online aldizkaria: 2. zk. Publizitatea eta kontsumoa Kontsumoko online aldizkaria: 8. zk. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren atarien sarea “Hasiera” orrian honako hau idatzi behar dugu bilatzailean: “Kontsumo Arduratsuaren Gida 2009” www.ejgv.euskadi.net Andaluziako Juntaren kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren Kontsumo arduratsuari buruzko gazteentzako kanpaina http://www.miscelaneajoven.com Asturiasko Printzerriko Hezkuntza eta Zientzia Sailaren Blogen hezkuntza- komunitatea http://blog.educastur.es/luciaag/category/comunicacion-audiovisual/publicidad-y-cont
  • 81. ESTEKA INTERESGARRIAK Zerikusia duen informazioa Merkataritza-komunikazioaren autoerregulaziorako elkartea. Bertan honako hauei buruzko informazioa aurkituko dugu: publizitate-jokabideen kodeak, erreklamazioak, aholkularitza… www.autocontrol.es “Ecologistas en acción” Konfederazioaren proiektua kontrapublizitateari buruz www.consumehastamorir.com/ Adbusters Media Foundation kontsumoaren aurkako erakundea www.adbusters.org Hezkuntzako eta Komunikazioko profesionalen Elkartea “La publicidad al descubierto” dokumentala http://www.airecomun.com/produ.htm (iturria) Aurkezpenetan erabilitako estekak “Embrace Life” errepide-segurtasunari buruzko publizitate-iragarkia www.embracethis.co.uk (iturria) Bideoaren beste esteka batzuk http://www.youtube.com/watch?v=HoJZds2jg7o
  • 82. BIBLIOGRAFIA Erabilitako Bibliografia Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (2004). “133 talleres de educación para el consumidor”. Elena Leiñena Mendizábal eta Nerea Irákulis Arregi – Udako Euskal Unibertsitatea (2006). “Publizitate zuzenbideko eskuliburua” . García Fernández, N. (2000). “Educación del consumidor. La publicidad”. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Euskal Autonomia Erkidegoa). Prado Díez, D. (koordinatzailea). (1994). “La publicidad”. Andaluziako Junta. Gobernazio Saila, Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia Ataz Rubio A. eta Sánchez Clares, J.M. (1995). “Cuadernos de Educación sobre consumo. La publicidad”. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. TROPA. Ortega, E. (2004) “La comunicación publicitaria”