SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 6
Baixar para ler offline
BARROKOKO
KONPOSAGILEAK
ANTONIO VIVALDI JOHANN SEBASTIAN
BACH
GEORG FRIEDRICH
HAËNDEL
Antonio Vivaldi (1678-1741)
Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a.
Bibolin-jotzailea izan zen eta musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa
da.
Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin-
jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere
musika tresnarik gustukoena, biolina.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen.
Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten
ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik
apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala,
musikarako beka bat eduki zuen. “·La Pieta”
izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade,
baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik
arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak
gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan
kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten
maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino
gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende
xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez miresgarriak dira.
Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian
bertan. Amsterdametik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak
eskain zitzan.
LANAK
Operak idatzi zituen gehienbat, eta oso harrera ona izan zuten orduko zaleen
artean.
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a). Arobarrokoko
konposagile eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari
familia onenetariko baten kidea.
Inoiz izan den konpositore handienetariko bat
bezala hartzen da askotan; ez bere lanen
edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik
ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat
musikarirentzat,Mozartetik hasita,
Schoenbergera.
Bachen konposizio-lan hala sakratu nola
sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu
bakarlarientzakoek, Barrokoaren aroko
sorkuntza-ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera
eraman. Nahiz eta Bachek forma berririk sortu ez zuen, alemaniar estiloa
aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen
antolamenduaren gain zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere,
Frantzia eta Italiako) erritmo, forma eta abarren egokitzapenaz.
Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira Matthäuspassion, Tocata
eta fuga re minorren, BWV 565, Brandeburgoko kontzertuak, Fugaren artea,
Ongi tenperatutako klabezina (Das Wohltemperierte Clavier), Meza si
menorrean, besteak beste.
Lehen urteak (1685-1703)
Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685ko martxoaren 21ean
(Scarlattiren eta Haendelen urte berean) familia batean zeinek zazpi
belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Hark 9 urte bakarrik
zituela hil zen Bachen ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius
Bach (1645-1695) hil zen: hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen
musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach
(1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera,
garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen
organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi
zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen.
Mullhausen (1703-1708)
1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko
printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren,
Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen
maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta
bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720)
ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean.
Weimar (1708-1717)
Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta
1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en.
Cothen (1717-1723)
1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan
zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen
emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo
honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin.
Leipzig (1723-1750)
1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten.
Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin
(Thomaskirche, alemanez). Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika-
zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt
eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe
izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza
profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren. Azken
lanpostu horri 27 urtez eutsi zion, bere heriotzera arte.
Bachen lanpostuko zereginetako bat zen Thomasschule eskolako
ikasleei kantu-heziketa ematea eta Leipzigeko bi eliza nagusietarako (Santo
Tomas eta San Nikolas elizak) musika konposatzea astero. Halaber, bere
lanpostuak latina irakastera behartzen zuen, baina azken eginkizun horretan
haren ordezkari bat aritzea baimendu zioten.
1720ko hamarkadako zati handi bat kantatak konposatzen igaro
ondoren, Bachek eliza-musikako errepertorio itzela bildu zuen Leipzigeko bi
eliza nagusietarako. Puntu horretara iritsi ondoren, bere musika-konposizio
eta -emanaldiak liturgiatik haratago hedatzeko gogoa piztu zitzaion. 1729ko
martxoan, Collegium Musicum-eko zuzendaritza hartu zuen bere gain.
Emanaldiak egiteko musika-talde sekularra zen hori, 1701ean bere
aspaldiko lagun Georg Philipp Telemann konposatzaileak sortua.
Georg Friedrich Häendel (1685-1759)
Halle, Sajonia, Alemania, 1685eko otsailaren 23ª- Londres, Ingalaterra,
1759ko apirilaren 14a.
Musikari barroko alemaniarra izan zen. Konposatu zituen opera, concerti
grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren
gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko
herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu.
Bizitza eta obra
Silesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen.
Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea eta harekin teklak jotzeko
teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza
sakona lortu zituen. 1702an zuzenbide ikasketak
hastearekin batera, Domkircheko, Halleko
katedral kalbinista, organo-jotzaile izendatu
zuten, 17 urte zituela. Unibertsitatean Telemann
musikagilea ezagutu zuen eta bizitza osoan
lagunak izan ziren.
Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago,
1703an, Hamburgora joan zen eta operako
orkestran, biolin eta klabezin jotzaile izan
zen. 1705an estreinatu zituen lehen
operak; Almira obra egin zuen, eta, geroago, Nero obra. Arrakastak Giovanni
Gaston de Médicisen babesa ekarri zion eta Italiara abiatu zen hurrengo urtean;
han, Corelli eta Scarlatti aita-semeak ezagutu zituen (1706). Hiru urte baino
gehiago pasa zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen
eta horrez gain, musika berria egiten hasi zen, Italiako musikan oinarrituz.
Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako
Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen.
1710an Italiatik joan zen eta Hanoverko gorteko orkestrako zuzendari egin zen;
denbora laburrez, hala ere, Britainia Handira nahi baitzuen joan. Hara iristean,
Londresko gizon entzutetsuenek (Pope, Swift) oso harrera ona egin zioten. Urte
bat geroago, 1711n,Rinaldo obra egin zuen, Londresen bertan, baita arrakasta
handia lortu ere.
Orobat, bi urte geroago, Utrechteko bakea ospatzeko Te Deum-a jo zuen.
Harrezkero, gutxitan eta aldi laburrez irten zen Britainia
Handitik. 1714an Hannoverko Hauteslea Britainia Handiko errege izendatu
zuten, Jorje I.a izenez. Artean harekiko harremanak oso onak ez baziren ere,
hura erregetzara iritsiz gero, Haendelek jakin izan zuen haren faborea berriro
bereganatzen, eta berari eskaini zion Water Music ospetsua (1716).
1719an, Royal Academy of Music delakoa sortu zen eta, haren zuzendari
izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen. Aldi
hartan, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta
baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei concerto grosso eta
hogei kontzertu organorako.Jurgi II. a errege koroatu zutenean, Händel izan
zen horretarako musikaria, ereserki garrantzitsuak sortu ziren horrela, gero eta
arrakasta gehiago zuen Händelek.
Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak
egiteari lotu zitzaion: Saul (1739); Mesias (1742), Haendelen maisu-
lana; Sanson (1742); Juda Makabearra (1746); Josue (1747); Salomon (1748).
Azkeneko urteak ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan
zituen. 1750ean Alemaniarako azken bidaia egin zuen. 1759. urtean hil zen,
Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen eta Westminsteren ehortzi zuten.
Haendelek jasotako eragina
Maisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez
izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli),
frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan
zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean Henry
Purcellen garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Bere mendeko eta
iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe,
kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena
areagotzen lagundu zuen eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart,
Beethoven) prestatu ere.
Lan ospetsuak
Bere lanik ezagunenen artean "Messiah" (1741), "Water Music" (1717)
eta "Music for the Royal Fireworks" (1749) ditugu. Halaber, eragin handia eduki
zuen Haydn, Mozart etaBeethoven moduko musikagileengan.
Beste lan batzuk
Agrippina (1709)
Rinaldo (1711)
Serse edo Xerxes (1738)
Saul, Israel in Egypt eta Ode for St. Cecilia's Day (1739)
Solomon (1748)
Jephtha (1752)

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldeaEmakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldeaLaura Ve
 
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldeaEmakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldeaLaura Ve
 
Martxoaren 8an emakumeen eguna 2 c
Martxoaren 8an emakumeen eguna 2 cMartxoaren 8an emakumeen eguna 2 c
Martxoaren 8an emakumeen eguna 2 cLaura Ve
 
Barroko garaiko musika
Barroko garaiko musikaBarroko garaiko musika
Barroko garaiko musikaoiha
 
Oda a la alegria
Oda a la alegriaOda a la alegria
Oda a la alegriadibermusik
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1dibermusik
 
Musika Denboran Zehar Power Point
Musika Denboran Zehar Power PointMusika Denboran Zehar Power Point
Musika Denboran Zehar Power PointPitxis
 
Ludwig Van Beethoven.
Ludwig Van  Beethoven.Ludwig Van  Beethoven.
Ludwig Van Beethoven.koldokoak
 
Musika lana
Musika lanaMusika lana
Musika lanaamaiai96
 
Beethoven eider
Beethoven eiderBeethoven eider
Beethoven eidereider06
 

Mais procurados (20)

Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldeaEmakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 a taldea
 
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldeaEmakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldea
Emakumeen eguna martxoaren 8an 2 b taldea
 
Klasizismoa
KlasizismoaKlasizismoa
Klasizismoa
 
Martxoaren 8an emakumeen eguna 2 c
Martxoaren 8an emakumeen eguna 2 cMartxoaren 8an emakumeen eguna 2 c
Martxoaren 8an emakumeen eguna 2 c
 
Barroko garaiko musika
Barroko garaiko musikaBarroko garaiko musika
Barroko garaiko musika
 
Oda a la alegria
Oda a la alegriaOda a la alegria
Oda a la alegria
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
 
Tarea 3
Tarea 3Tarea 3
Tarea 3
 
Barrokoa
BarrokoaBarrokoa
Barrokoa
 
Musika Denboran Zehar Power Point
Musika Denboran Zehar Power PointMusika Denboran Zehar Power Point
Musika Denboran Zehar Power Point
 
Schubert
SchubertSchubert
Schubert
 
Berpizkundea
BerpizkundeaBerpizkundea
Berpizkundea
 
Musisika
MusisikaMusisika
Musisika
 
Barrokoa
BarrokoaBarrokoa
Barrokoa
 
Barrokoa
BarrokoaBarrokoa
Barrokoa
 
Klasizismoa
KlasizismoaKlasizismoa
Klasizismoa
 
Ludwig Van Beethoven.
Ludwig Van  Beethoven.Ludwig Van  Beethoven.
Ludwig Van Beethoven.
 
Musika lana
Musika lanaMusika lana
Musika lana
 
Beethoven
BeethovenBeethoven
Beethoven
 
Beethoven eider
Beethoven eiderBeethoven eider
Beethoven eider
 

Destaque

DBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLADBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLAanuskabilbao
 
DBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLADBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLAanuskabilbao
 
DBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLADBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLAanuskabilbao
 
Barrokoa laburpena
Barrokoa laburpenaBarrokoa laburpena
Barrokoa laburpenajoserra msm
 

Destaque (8)

DBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLADBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH2 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
 
DBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLADBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH1 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
 
DBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLADBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
DBH3 PARTITURAK. BEGOÑAZPI IKASTOLA
 
Barrokoa
BarrokoaBarrokoa
Barrokoa
 
Barrokoa laburpena
Barrokoa laburpenaBarrokoa laburpena
Barrokoa laburpena
 
La orquesta sinfónica
La orquesta sinfónicaLa orquesta sinfónica
La orquesta sinfónica
 
Rock and rolla
Rock and rollaRock and rolla
Rock and rolla
 
Rock&Rolla
Rock&RollaRock&Rolla
Rock&Rolla
 

Semelhante a Barrokoko konposagileak

Musica compositores
Musica compositoresMusica compositores
Musica compositoresalbos_08
 
Leibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriak
Leibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriakLeibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriak
Leibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriakhausnartzen
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten daJavierlekuona
 
Andoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musikaAndoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musikaJake Rayo
 

Semelhante a Barrokoko konposagileak (12)

Musica compositores
Musica compositoresMusica compositores
Musica compositores
 
Beethoven
BeethovenBeethoven
Beethoven
 
Musikalariak
MusikalariakMusikalariak
Musikalariak
 
Arnold Schönberg
Arnold SchönbergArnold Schönberg
Arnold Schönberg
 
Arnaut oihenart
Arnaut oihenartArnaut oihenart
Arnaut oihenart
 
Inma shara
Inma sharaInma shara
Inma shara
 
Leibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriak
Leibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriakLeibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriak
Leibniz. giza adimenari buruzko entseiu berriak
 
Artze
ArtzeArtze
Artze
 
Beethoven
BeethovenBeethoven
Beethoven
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da
 
Andoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musikaAndoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musika
 
Power point Ainhoa
Power point AinhoaPower point Ainhoa
Power point Ainhoa
 

Mais de anuskabilbao

Mais de anuskabilbao (15)

APRENDIZAJE Y SERVICIO EN BEGOÑAZPI IKASTOLA. BALOREAK AGERIAN
APRENDIZAJE Y SERVICIO EN BEGOÑAZPI IKASTOLA. BALOREAK AGERIANAPRENDIZAJE Y SERVICIO EN BEGOÑAZPI IKASTOLA. BALOREAK AGERIAN
APRENDIZAJE Y SERVICIO EN BEGOÑAZPI IKASTOLA. BALOREAK AGERIAN
 
IKASKETA ETA ZERBITZUA BEGOÑAZPI IKASTOLAN: BALOREAK AGERIAN
IKASKETA ETA ZERBITZUA BEGOÑAZPI IKASTOLAN: BALOREAK AGERIANIKASKETA ETA ZERBITZUA BEGOÑAZPI IKASTOLAN: BALOREAK AGERIAN
IKASKETA ETA ZERBITZUA BEGOÑAZPI IKASTOLAN: BALOREAK AGERIAN
 
Ken7 zenbatmin
Ken7 zenbatminKen7 zenbatmin
Ken7 zenbatmin
 
Ariketak
AriketakAriketak
Ariketak
 
Letitbe
LetitbeLetitbe
Letitbe
 
Trsitebizinaizeta
TrsitebizinaizetaTrsitebizinaizeta
Trsitebizinaizeta
 
Txoria txori
Txoria txoriTxoria txori
Txoria txori
 
Aitormena kitarrarako
Aitormena kitarrarakoAitormena kitarrarako
Aitormena kitarrarako
 
Aitormena kitarrarako
Aitormena kitarrarakoAitormena kitarrarako
Aitormena kitarrarako
 
Hator hator
Hator hatorHator hator
Hator hator
 
Maitezaitut
MaitezaitutMaitezaitut
Maitezaitut
 
Sarri Sarri
Sarri SarriSarri Sarri
Sarri Sarri
 
Rock
RockRock
Rock
 
Fito
FitoFito
Fito
 
564
564564
564
 

Barrokoko konposagileak

  • 1. BARROKOKO KONPOSAGILEAK ANTONIO VIVALDI JOHANN SEBASTIAN BACH GEORG FRIEDRICH HAËNDEL
  • 2. Antonio Vivaldi (1678-1741) Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a. Bibolin-jotzailea izan zen eta musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da. Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin- jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina. Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek. Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. “·La Pieta” izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez miresgarriak dira. Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian bertan. Amsterdametik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskain zitzan. LANAK Operak idatzi zituen gehienbat, eta oso harrera ona izan zuten orduko zaleen artean.
  • 3. Johann Sebastian Bach (1685-1750) 1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a). Arobarrokoko konposagile eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat,Mozartetik hasita, Schoenbergera. Bachen konposizio-lan hala sakratu nola sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu bakarlarientzakoek, Barrokoaren aroko sorkuntza-ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera eraman. Nahiz eta Bachek forma berririk sortu ez zuen, alemaniar estiloa aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen antolamenduaren gain zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere, Frantzia eta Italiako) erritmo, forma eta abarren egokitzapenaz. Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira Matthäuspassion, Tocata eta fuga re minorren, BWV 565, Brandeburgoko kontzertuak, Fugaren artea, Ongi tenperatutako klabezina (Das Wohltemperierte Clavier), Meza si menorrean, besteak beste. Lehen urteak (1685-1703) Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685ko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Haendelen urte berean) familia batean zeinek zazpi belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Hark 9 urte bakarrik zituela hil zen Bachen ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach (1645-1695) hil zen: hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach (1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen. Mullhausen (1703-1708) 1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta
  • 4. bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean. Weimar (1708-1717) Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en. Cothen (1717-1723) 1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin. Leipzig (1723-1750) 1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten. Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin (Thomaskirche, alemanez). Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika- zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren. Azken lanpostu horri 27 urtez eutsi zion, bere heriotzera arte. Bachen lanpostuko zereginetako bat zen Thomasschule eskolako ikasleei kantu-heziketa ematea eta Leipzigeko bi eliza nagusietarako (Santo Tomas eta San Nikolas elizak) musika konposatzea astero. Halaber, bere lanpostuak latina irakastera behartzen zuen, baina azken eginkizun horretan haren ordezkari bat aritzea baimendu zioten. 1720ko hamarkadako zati handi bat kantatak konposatzen igaro ondoren, Bachek eliza-musikako errepertorio itzela bildu zuen Leipzigeko bi eliza nagusietarako. Puntu horretara iritsi ondoren, bere musika-konposizio eta -emanaldiak liturgiatik haratago hedatzeko gogoa piztu zitzaion. 1729ko martxoan, Collegium Musicum-eko zuzendaritza hartu zuen bere gain. Emanaldiak egiteko musika-talde sekularra zen hori, 1701ean bere aspaldiko lagun Georg Philipp Telemann konposatzaileak sortua.
  • 5. Georg Friedrich Häendel (1685-1759) Halle, Sajonia, Alemania, 1685eko otsailaren 23ª- Londres, Ingalaterra, 1759ko apirilaren 14a. Musikari barroko alemaniarra izan zen. Konposatu zituen opera, concerti grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu. Bizitza eta obra Silesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen. Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea eta harekin teklak jotzeko teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza sakona lortu zituen. 1702an zuzenbide ikasketak hastearekin batera, Domkircheko, Halleko katedral kalbinista, organo-jotzaile izendatu zuten, 17 urte zituela. Unibertsitatean Telemann musikagilea ezagutu zuen eta bizitza osoan lagunak izan ziren. Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago, 1703an, Hamburgora joan zen eta operako orkestran, biolin eta klabezin jotzaile izan zen. 1705an estreinatu zituen lehen operak; Almira obra egin zuen, eta, geroago, Nero obra. Arrakastak Giovanni Gaston de Médicisen babesa ekarri zion eta Italiara abiatu zen hurrengo urtean; han, Corelli eta Scarlatti aita-semeak ezagutu zituen (1706). Hiru urte baino gehiago pasa zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen eta horrez gain, musika berria egiten hasi zen, Italiako musikan oinarrituz. Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen. 1710an Italiatik joan zen eta Hanoverko gorteko orkestrako zuzendari egin zen; denbora laburrez, hala ere, Britainia Handira nahi baitzuen joan. Hara iristean, Londresko gizon entzutetsuenek (Pope, Swift) oso harrera ona egin zioten. Urte bat geroago, 1711n,Rinaldo obra egin zuen, Londresen bertan, baita arrakasta handia lortu ere. Orobat, bi urte geroago, Utrechteko bakea ospatzeko Te Deum-a jo zuen. Harrezkero, gutxitan eta aldi laburrez irten zen Britainia Handitik. 1714an Hannoverko Hauteslea Britainia Handiko errege izendatu zuten, Jorje I.a izenez. Artean harekiko harremanak oso onak ez baziren ere,
  • 6. hura erregetzara iritsiz gero, Haendelek jakin izan zuen haren faborea berriro bereganatzen, eta berari eskaini zion Water Music ospetsua (1716). 1719an, Royal Academy of Music delakoa sortu zen eta, haren zuzendari izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen. Aldi hartan, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei concerto grosso eta hogei kontzertu organorako.Jurgi II. a errege koroatu zutenean, Händel izan zen horretarako musikaria, ereserki garrantzitsuak sortu ziren horrela, gero eta arrakasta gehiago zuen Händelek. Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak egiteari lotu zitzaion: Saul (1739); Mesias (1742), Haendelen maisu- lana; Sanson (1742); Juda Makabearra (1746); Josue (1747); Salomon (1748). Azkeneko urteak ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan zituen. 1750ean Alemaniarako azken bidaia egin zuen. 1759. urtean hil zen, Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen eta Westminsteren ehortzi zuten. Haendelek jasotako eragina Maisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli), frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean Henry Purcellen garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Bere mendeko eta iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe, kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena areagotzen lagundu zuen eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart, Beethoven) prestatu ere. Lan ospetsuak Bere lanik ezagunenen artean "Messiah" (1741), "Water Music" (1717) eta "Music for the Royal Fireworks" (1749) ditugu. Halaber, eragin handia eduki zuen Haydn, Mozart etaBeethoven moduko musikagileengan. Beste lan batzuk Agrippina (1709) Rinaldo (1711) Serse edo Xerxes (1738) Saul, Israel in Egypt eta Ode for St. Cecilia's Day (1739) Solomon (1748) Jephtha (1752)