Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Elkarreraginezko nobela
1. ELKARRERAGINEZKO NOBELA
Zu gazte bat zara. Londresen bizi zara. Zure aita oso altua da eta asko gustatzen zaizkio
piramideak. Zure ama Mexikon dago lana egiten. Esaten du han koba eta piramide asko daudela
eta asko gustatuko litzaiokela zuek hara joatea. Han oso goibel dago, bakar-bakarrik. Mexikon
aitak lan asko aurkituko du, izan ere bera arkeologoa da. Bere lana ere bere afizioa da. Zure adin
berbera duen arreba bat daukazu. Oso ondo konpontzen zarete, eta bioi abenturak gustatzen
zaizkizue. Egun batean ikastolara bidean aitari telefonoz deitzen diote eta esaten diote:
-Aizu Markel! Egiptora joan behar gara eta asko gustatuko litzaiguke zu gurekin etortzea.
Oporretan joan behar gara, eta aprobetxatuz, arkeologoa zarenez piramideak aztertuko ditugu
gustu handiz. Horrek dirutza handia ekarriko digu.
Aitak Egiptora joan nahi du, eta zu oso pozik jarri zara, baina gero konturatu zarete ama
Mexikon bakarrik dagoela, eta ez dakizue zer egin, amari esan edo ez, agian haserretu egingo
delako. Baina aitak oportunitate handia du, eta ez du galdu nahi.
Orduan aitari 5 egun eman diote pentsatzeko zer egin behar duen.
Gaur goizean aitak zuk zer egingo zenuen galdetu dizu bere egoera berdinean egoten bazinen,
zuk esan diozu asko pentsatzeko zer egin behar duen, oportunitate bikaina delako.
Aitarentzat hau bere bizitzako aukera da, eta ez daki zer egingo duen. Bere ustez familia lana
baino inportanteagoa da eta seguruenez Mexikora joango da. Baina lan hori galtzen badu ez du
lan gehiago topatuko. Eta orduan Mexikora joan beharko zarete han zure amak lana duelako.
Oraindik ez dakizue zer egin, eta seguruenez azkenengo egunean pentsatuko duzue.
Azkenengo egunean aitak nora joan erabakitzen du eta lanera doa berak lanetik lagunari deituko
diola pentsatzen. Baina problema bat duela dio, ez du bateriarik , eta ez badio deitzen ezin izango
zarete inora joan, hotela denbora aurretik hartu behar dutelako. Zuk pentsatu behar duzu nora
joan behar zaren:
Mexikora joan nahi baduzu joan 3.orrialdera.
Egiptora joan nahi baduzu joan 4. orrialdera.
2. EGIPTO
Azkenean erabaki duzu, Egiptora joatea. Aita oso pozik jarri da esan diozunean, berak eduki
duen karreratik irtenbide bat aurkitu duelako. Aita kaleko telefono kabina batera sartu da eta
lagunari deitu dio:
-Kaixo lagun! Azkenean erabaki dugu Egiptora joatea. Hartu ahalgo zeniguke hotelean lekua
oporrak pasatzeko?
-Bai lasai, ez kezkatu eta zatozte. Hotela eta bidaia geure enpresak ordainduko dizuete. Ados?
-Eskerrikasko aukera zoragarri hau emateagatik. Han ikusiko gara bihar.
Aitak telefonoa kolgatu du eta zuen bila etorri da aireportura joateko.Maletak egin ditugu eta
harantz abiatu gara.Hegazkina hartu dugu eta Egiptora bidean goaz.
Gau osoa bidaiatzen eman dugu eta eguna iritsi da. Taxi bat hartu dugu lagunak dauden hotelera
joan gara eta han maletak desegin ditugu.
Gero lagunekin piramide bat aztertzera joan gara basamortutik pasatzen. Denok bi taldetan
banatu zarete,talde bakoitza piramide batera joan da, gameluz.
Lehenengo taldea kefrén piramidera joan da faraoien aztarnak aztertzera.zuek Keops-era joan
zarete, esan digute piramide oso misteriotsua dela.Arratsaldean barnealdera joan gara eta
laberintu bat zirudien barrutik. Momia aurkitzekotan egon gara. Han altxor bat aurkitzen zen,
baina beste alde batean momia. Biek arrakasta izugarria ekarriko digutela pentsatuz bien bila
abiatu gara. Lehenik piramidearen barnealdeko mapa aurkitu behar duzue. Berriz kanpora atera
zarete eta maparen bila abiatu zarete. Lagun batek agure bat ezagutzen du eta beraren gana jo
duzue mapa non dagoen jakiteko. Agureak mapa eman dizue, baina altxorrarekin edo
momiarekin lortutako zati bat (%10) emateko baldintzarekin. Bera ez baita ausartzen.
Piramidean sartu zarete eta bi bide aurkitu dituzue, eskuinerantz momiarengana, eta ezkerrerantz
altxorrarengana.
Momiarengana joan nahi baduzu, joan 7.orrialdera
Altxorrarengana joan nahi baduzu, joan 8.orrialdera
MOMIARENGANA
3. Maparekin eskuinerantz joatea erabakitzen duzue. Barnerantz sartzen zatete eta linternak pizten
dituzue. Argia badago, baina zulo sakon bat ikusten da. Orduan, motxilan duzuen soka luze bat
hartzen duzue. Jaitsi zaretenean, eskeleto bat ikusten duzue, erdi ustelduta, eta iha dena janda.
Gero bularrean duen plaka ikusi eta aitak bere txikitako arkeologiako laguna zela dio. Franky
Johnson deitua.
Negarrez geratzen da txikitan harekin eginiko pasarteez gogoratzen eta aurrera joateko esaten
dizu. Zaudeten koba moduko horrek tranpa bat daukala zihurtatzeko, lagunaren gorpua aurrera
botatzen duzue, eta bat batean harri handi batek zapaltzen du.
Aurrera segitzen duzue eta bidea itxita dagoelakoan, paretari kolpe bat ematen diozu eta zabaldu
egiten da. Han Keops beraren momia aurkitzen da, urrezko kutxa baten baruan. Zabaldu egiten
duzue momia dagoen zihurtatzeko eta, Horra! momia dago!
Oso astuna denez, kideei deitu eta bidean atzera bueltatzen laguntzen dizuete baina ezin duzue
pareta zabaldu. Orduan kideetako batek pauso bat eman eta lurra jaisten da, pareta azpitik
pasatzeko. Eta gero berriz itxi egiten da.
Momia ateratakoan etxera bueltatzen zarete eta museo bat zabaltzen duzue. Agureari bere zatia
bueltatzen diozue.
Bat batean lagunek berriro deitzen diote zure aitari.
Esanez:
-Kaixo lagun! Etorriko al zara beste espedizio batera?
-Beste aukera bat, onartzen dut. Niri asko gustatuko litzaidake beste abentura zoragarri bat
bizitzea. Eta nora goaz oraingoan?
-Oraingoan ez dakit, baina aztertzeko leku oso on batera.
-Agur, eta eskerrik asko beste batera gonbidatzeagatik!
Hurrengoko egunean zure aita iragarkietan ateratzen da. Egiptoko Keops faraoiaren momia
aukitu zuelako, zure laguntzaz, munduko arkeologo famatuena bihurtu da. Eta oso aberatsa.
Azkenean amak hori jakin duenean, etxera bueltatu da eta etxe handiago bat erosti duzue. Famlia
orain osorik baitago. Eta gainera, aitak laster beste espedizio bat egingo du.