1. Atal honetan eskaintzen dizkizuegu egingo ditugun ariketak, espero dugu gustukoak izatea:
1. EGUNA Irailak 8, astelehena
Edukiak: Altxorraren bila eta piloten konfekzioaren tailerra
- ALTXORRAREN BILA
Lehen pistan: Euskal pilotaren historia bi mendetan laburbil daiteke:
XIX.a eta XX.a, baina egipzioen eta erromatarren garaira bueltatzen
dira ikertzaile asko, imajina ezazue Julio Cesar enperadorearen umeak
pilotan nola arituko ziren.
Hurrengo pista, patioko bankuren batean egongo da.
Bigarren pistan: Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa sortzeak eta
Joko Olinpikoetan parte hartu izanak ere lagundu zuten pilota mundu
osoan zabaltzen. Honetan ez da bakarrik Euskal Herrian jokatzen.
Hurrengo pista, Olinpiadetako famatua den beste kirol bateko zutoinean
daukazue.
Hirugarren pistan: 1882. urtean inauguratu zuten Buenos Aireseko
Euskara plazan Euskal Herritik kanpo egindako lehen pilotaleku
industriala.
Hurrengo pista, pilotalekuko soinua duen markaren atzean egongo da.
Laugarren pistan: Ez da bakarrik mutilentzako jokoa, emakumeak ere
honetan aritzen dira gero eta gehiago.
Hurrengo pista neska den monitoreari eskatu.
Bostgarren pista: Material ezberdinak erabiltzen dira pilotak egiteko
zonaldearen arabera. Egingo dugu bakoitzaren pilota pertsonala?
Altxorra aldageletan izango duzue zuen zain!!! Hartu eta ekarri!!!
Altxorra, pilota bat egiteko materiala izango da eta ume bakoitzak kaxa
baten barruan izango du bere materiala.
Iraupena: 30 minutu
2. - TAILERRA: Monitoreen laguntzaz eta nahi duzuen gurasoen laguntzaz, ikasleek
haientzako pilota bat egingo dute.
Hemen uzten dizuegu BIDEOA, hauxe Tutorial bideoa da, pilota egin nahi baldin baduzue
etxean.
http://www.youtube.com/watch?v=0gtK9Pv9fKM
Iraupena: 30 minutu
- Bukatzeko jokoak:
Pilotak probatzeko denbora librea, guztien arteko jokoa pilota jotzeko
Iraupena: 20 minutu
Oharra: Pilotak egiteko erabiliko dugun material guztia, geuk ekarriko dugu eta nahi
izatekotan, gurasoek lagundu ahal izango dute hauen konfekzioan.
Pilotak etxean bukatu ahal dituzte, ikasleek behar duten materiala eramateko aukera daukate.
3. 2. EGUNA Irailak 10, asteazkena
Edukiak: Joko dibertigarriak eta pilotaren kontaktuarekin eta taldekideekin harremana
- Lehen jokoak:
Harrapaketan. Bilduko gara kontrakantxan azaltzeko, kantzan sartu
bezain laster joka hasiko da eta petodun ikasleak harrapatzaileak
izango dira. Norbait ikututa, rol aldaketa eta iheslaria harrapatzaile
bihurtuko da. Frontisetik 4raino esparrua.
Isatsaren lapurreta. Ume bakoitzeko peto bana eta peto hau isatsaren
modura jarriko dute ipurdian, kontuz isatsa ez kentzea inork. Kentzen
dizutenean kontra kantxako marra ukitu eta bueltatu beste bati isatsa
kentzera.
Pilotarekin salbatzea. Harrapaketan, baina pilotaduna ezin duzu
harrapatu, baina pilota ezin da gure eskuan egon momentu oro. Beste
kideari pilota pasatzeko eskuz pasatu.
Iraupena: 15 minutu
- Pilotarekin kontaktuan:
Pilotara jarri, jo eta atzera. Ilaran jarriko gara guztiak kontrakantxako
marran, monitoreak izango ditu pilotak eta berak botako ditu paretara
ondorengo ikasleak jotzeko. Ezker paretan jokatuko dugu, beraz
tokatzen zaion umeak bi pausu aurrera eman, posizioan jarri eta
datorrenean pilota joko du. Zailtasunak errezteko hasieran hartu pilota
bote eman eta jo.
Hartu, jo eta hurrengoa. Oraingoan botatzen duena pilota ez da
monitorea izango, ikasleek segida egingo dute, baina beti jo baino
lehen derrigorrezkoa da pilota hartzea.
Aldaera; pilota hartu gabe. Lehengoa bezala, baina datorren
bezala joko dugu pilota. Ilaran jarraituko dugu.
Bi eskuak erabiltzeko, ardatzak. Lurrean jarriko dugu soka luze bat
kantxa bitan zatituz, ezkerreko zatia eta eskuineko zatia. Ikaslea
sokaren gainean jarriko da eta pilota monitoreak alde batera edo
bestera botako dio. Eskuineko aldean eskuinez eman, eta ezkerrekoan
ezkerrez. (Eskuz hartzeko aukera jo baino lehen)
Iraupena: 20 minutu
4. - Taldekideekin harremana:
Hurrengoari utzi pilota, 4 zona. Kantxa lau zonatan zatituko dugu
soken bidez edo esparatrapuaren bidez eta ilaran jarriko gara. Zona
bakoitzak zenbaki bat izango du eta pilota joko duen ilarako
hurrengoak, pilota nahi duen zonaren zenbakia esango du eta zona
horretan sartuko da. Bere aurrekoak, pilota jotzea tokatzen zaioa, zona
horretara bota beharko du eta paretan jo ondoren zona horretan bote
ematea. Era honetan segida jarraitu. Hasieran jo baino lehen pilota
hartuz hobeto.
Altuera eman. Ilaran jarraituko dugu, baina oraingoan ikasle batzuk
izango ditugu 1eko marraren eta frontisaren arteko zonan pilota
harrapatzeko prest. Beraz, pilota jotzen duenak bere gainetik pasatzea
bilatu behar du, pilota goranzko indarra emanez.
Izena esan nori botatzen diozun. Guztiak jokoan gaudelarik, pilota joko
du aurrekoak esan duen izenduna.
Lekualdatzeak marra ukitu gero eta urrunago kooperazioan. Marratik
ez oso urrun bota lagunari errezteko, biak talde berbera dira, gero eta
gehien aldiz eman pilotari hobeto.
Iraupena: 30 minutu
- Bukaerako jokoak:
Amaierako denbora librea. Azken 10 minutuetako denbora librea
frontoian zehar nahi duten paretan jokatzeko.
Iraupena: 10 minutu
5. 3. EGUNA Irailak 12, ostirala
Edukiak: Joko dibertigarriak eta kideak eta aurkariak dauden egoerekin harremana
- Jokamoldeak:
Tenis-pilota. Jo ondoren mugitu dezakezu sarea lekuz
Zelai errean. Gainetik pasa, pilota hartu baina bote eman botatzeko
Saski-pilota. Frontiseko esparrua non jotzen duzun bakoitzean 2 puntu
Iraupena: 20 minutu
- Kideak eta aurkariak harremanetan:
Joko tradizionala, eliminatzera! J
Aldaera: ematen diozunari lurrera. Libratzeko hartzen badu
libratu
2:2 eta 1:1eko egoerak. zelai motzean eta zelaiak eta aurkariak
aldatuz joan
Desplazamenduak. Konoa mugitu lekuz pilota jo ondoren
Iraupena: 35 minutu
- Bukaerako jokoak:
Pistako erregea. Irabazten duenari zailtasunak hurrengoetarako.
Azkeneko denbora librea. Partidutxoak edo frontoitik jokatzeko.
Iraupena: 25 minutu
6. 4. EGUNA Irailak 13, larunbata goizean
Edukiak: Festa Eguna. Torneotxoak eta gurasoak sartzeko partidutxo eta desafioak
- Gurasoekin egiteko ariketak:
Guraso eta bere semeak pilota jo frontiseraino.
Erreleboak. Haien artean pasatuz pilota
Mundialitoa. Talde bakoitzak izena jarriko diote bere ekipoari, pilotari
baten izena, gustoko taldearena edo nahi dutena. Izen hau papertxo
batean jarriko dute zozketa egiteko.
Iraupena: Ez dago iraupen zehatzik ariketa bakoitzerako.
Janaria guztion artean patioan.
Azken agurra edo hurrengora arte, jarraitu ahal duelako ariketa gehiagorekin.