SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 2
DEPORTIVO ALAVES
Deportivo Alavés edo "El Glorioso" 1921. urtean sortutako euskal futbol taldea da. Gaur
egun, Gasteizko futbol talderik esanguratsuena da.Espainiako futbol ligako lehen mailan 11
denboraldiz aritu da eta Bigarren Mailan 34 guztira. 2001ean UEFA Koparen txapeldun ordea
izan zen, taldearen lorpenik handiena izan dena.

Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari
esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko
urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte,
Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da.

Talde "Babazorroa" 1920/21 denboraldian, B serian debutatu zuen talde profesional bat bezala.
Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen eta
gainera talde honetako lehenengo internazionalak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiadetan joka
zezaten.

1929/30 denboraldian Urrezko mailara igotzea lortu zuen, baina bakarrik hiru urtez eutsi zion
eta urte batzuk geroago, Hirugarren mailara murgildu zen, ia-ia desagertzeko zorian egonda
ere.

Urteak igaro ahala, taldea Zilarrezko mailara itzuli zen eta maila horretako talderik
indartsuenetarikoena bilakatu zen. Halaber, Ortigosa, Valdano, Pavón, Urquía, Uriona eta
Sánchez Martín jokalariek Alavesen elastikoa jantzi zuten 1970eko hamarkadan.

1989/90 denboraldian, enpresaburu talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez
jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995. urteko Ekainak 21an lortu
zuen Txutxi Aranguren-ek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroxeago, lehenengo
mailara berriz igo zen.

Lehenengo mailan, lehenengo denboraldian, gaizki pasatu zuen baina mantendu zen. Hurrengo
denboraldian, Deportivo Alaves-ek UEFA-rako sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen
Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. UEFA-ko partidu guztietan, Alaves-ek bazkide guztien
izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Azkenean, urte hartan
UEFA-ko finalera iritsi zen non Liverpool indartsuaren aurka galdu zuen, prorroga baten
ondoren. Ez zen partidu makala izan, Deportivo Alaves 4 - 5 Liverpool F.C., baliteke Alaves-ek
bere historian zehar eginiko partidurik hoberena izatea. Egia esanik, bi taldeek UEFA irabaztea
merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke.

2005. urteko Ekainak 12an, klubaren sorreratik laugarren aldiz igo zen lehenengo mailara baina
urte bat besterik ez zuen iraun.

2008an 2.B mailara jeistear egon zen, baina azken jardunaldian libratu egin zen. Hurrengo
urtean azkenean mailara jaitsi zen, oraindik jardunaldi bat falta zela.
Deportivo alaves

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Cultura ciudadana y urbanismo
Cultura ciudadana y urbanismoCultura ciudadana y urbanismo
Cultura ciudadana y urbanismopsongway
 
Informe de toxi 15 del 3er trim.
Informe de toxi 15 del 3er trim.Informe de toxi 15 del 3er trim.
Informe de toxi 15 del 3er trim.Nidia Rodriguez
 
Apresentação eletricidade2222
Apresentação   eletricidade2222Apresentação   eletricidade2222
Apresentação eletricidade2222Stéfani Rodrigues
 
Bakhtawar HK-Resume
Bakhtawar HK-ResumeBakhtawar HK-Resume
Bakhtawar HK-ResumeBukht Hassan
 
Informe escuela nueva, trinidad, oackland
Informe escuela nueva, trinidad, oacklandInforme escuela nueva, trinidad, oackland
Informe escuela nueva, trinidad, oacklandMarcoswp11
 
Talleres preprofesional esteban viera
Talleres preprofesional  esteban vieraTalleres preprofesional  esteban viera
Talleres preprofesional esteban vieraEsteman Man
 

Destaque (9)

Pres
PresPres
Pres
 
Cultura ciudadana y urbanismo
Cultura ciudadana y urbanismoCultura ciudadana y urbanismo
Cultura ciudadana y urbanismo
 
Proyecto final mantenimiento 1
Proyecto final mantenimiento 1Proyecto final mantenimiento 1
Proyecto final mantenimiento 1
 
Informe de toxi 15 del 3er trim.
Informe de toxi 15 del 3er trim.Informe de toxi 15 del 3er trim.
Informe de toxi 15 del 3er trim.
 
Apresentação eletricidade2222
Apresentação   eletricidade2222Apresentação   eletricidade2222
Apresentação eletricidade2222
 
Bakhtawar HK-Resume
Bakhtawar HK-ResumeBakhtawar HK-Resume
Bakhtawar HK-Resume
 
Informe escuela nueva, trinidad, oackland
Informe escuela nueva, trinidad, oacklandInforme escuela nueva, trinidad, oackland
Informe escuela nueva, trinidad, oackland
 
Morfología del cráneo
Morfología del cráneoMorfología del cráneo
Morfología del cráneo
 
Talleres preprofesional esteban viera
Talleres preprofesional  esteban vieraTalleres preprofesional  esteban viera
Talleres preprofesional esteban viera
 

Deportivo alaves

  • 1. DEPORTIVO ALAVES Deportivo Alavés edo "El Glorioso" 1921. urtean sortutako euskal futbol taldea da. Gaur egun, Gasteizko futbol talderik esanguratsuena da.Espainiako futbol ligako lehen mailan 11 denboraldiz aritu da eta Bigarren Mailan 34 guztira. 2001ean UEFA Koparen txapeldun ordea izan zen, taldearen lorpenik handiena izan dena. Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da. Talde "Babazorroa" 1920/21 denboraldian, B serian debutatu zuen talde profesional bat bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen eta gainera talde honetako lehenengo internazionalak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiadetan joka zezaten. 1929/30 denboraldian Urrezko mailara igotzea lortu zuen, baina bakarrik hiru urtez eutsi zion eta urte batzuk geroago, Hirugarren mailara murgildu zen, ia-ia desagertzeko zorian egonda ere. Urteak igaro ahala, taldea Zilarrezko mailara itzuli zen eta maila horretako talderik indartsuenetarikoena bilakatu zen. Halaber, Ortigosa, Valdano, Pavón, Urquía, Uriona eta Sánchez Martín jokalariek Alavesen elastikoa jantzi zuten 1970eko hamarkadan. 1989/90 denboraldian, enpresaburu talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995. urteko Ekainak 21an lortu zuen Txutxi Aranguren-ek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroxeago, lehenengo mailara berriz igo zen. Lehenengo mailan, lehenengo denboraldian, gaizki pasatu zuen baina mantendu zen. Hurrengo denboraldian, Deportivo Alaves-ek UEFA-rako sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. UEFA-ko partidu guztietan, Alaves-ek bazkide guztien izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Azkenean, urte hartan UEFA-ko finalera iritsi zen non Liverpool indartsuaren aurka galdu zuen, prorroga baten ondoren. Ez zen partidu makala izan, Deportivo Alaves 4 - 5 Liverpool F.C., baliteke Alaves-ek bere historian zehar eginiko partidurik hoberena izatea. Egia esanik, bi taldeek UEFA irabaztea merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke. 2005. urteko Ekainak 12an, klubaren sorreratik laugarren aldiz igo zen lehenengo mailara baina urte bat besterik ez zuen iraun. 2008an 2.B mailara jeistear egon zen, baina azken jardunaldian libratu egin zen. Hurrengo urtean azkenean mailara jaitsi zen, oraindik jardunaldi bat falta zela.