2008/09 ikasturtean Donostiako Ikasbide Ikastolako 5 eta 6. mailako haurrei inkesta egin zitzaien ikusteko beraiek nola ikusten zuten teknologia erabiltzen zuten era. Hona emaitzak.
Taller de PBL en el IES J. Segrelles de Albaida (2ª parte)
IKT Inkesta Ikasbiden
1. IKTak eta haurrak: 08/09 inkesta Donostiako Ikasbide Ikastolan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei egindako inkestaren emaitzak eta ondorioak Autorea: Ainhoa Ezeiza http://ikasbideikastola.net
10. 1) INTERNET: ALDE ONAK ONDORIOAK: Internet informazio-iturri gisa estimatzen dute bereziki, gauzak lortzea, aurkitzea, edukiak eskuragarri izatea. Ikusten da musika erraz lortzea oso gustuko dutela, oso motibagarri. Horrez gain, komunikaziorako tresna bikaina dela uste dute, urrutiko lagunekin erraz eta merke komunikatzeko. Jolasteko ere erabiltzen dute, baina hori ez da gehien azpimarratzen dutena, segur aski bideokontsolekin duten esperientzia dela eta, internet mugatuago ikusten dutelako. 6 erantzunetan soilik kalifikatu dute internet dibertigarritzat.
17. 1) INTERNET: ALDE TXARRAK ONDORIOAK: Haurrak nahiko kontziente dira Interneten ibiltzeak arazoak eragin ditzakeela. Informazio-bilaketan eta jokoetan, iragarkiz eta amarruz inguraturik nabigatzen ohituta daudela esan daiteke. Horrez kontziente izateak laguntzen die kasu gehiegirik ez egiten eta nabigazio seguruagoa bilatzen (adibidez, edozein lekutan ez sartzen) Komunikazioaren aldetik, %20 inguruk baino ez du aipatu ezezagunekin sor daitezkeen arazoak . Kontuan hartuta %62k txateatzen duela msn bidez, kontuan izan beharreko datua da. Arazo teknikoei buruz, ematen du haur gehientsuenek konexio sendoa dutela etxean, bakar batek aipatu baitu orriak kargatzea kostatzen zaiola.
22. Joera txikia bai: neskek “zaintzea” edo pertsonaia famatuei lotutako bideojokoak nahiago eta mutilek borroketakoak, baina orokorrean denei denetik gustatzen zaie
23. Kiroletako jokoak dira gustukoen dituztenak (%50) baina estrategiakoak eta plataformetakoak ere maila berean daude (%47)