2. ZER DA?
• Nafar-lapurtera iparraldeko
euskalkia
da, Lapurdin, Nafarroa
Beherean eta Nafarroako eta
Urdazubi, Zugarramurdi eta
Luzaiden
hitz egiten dena. Baztango eta
Aezkoako herrietan tarteko
hizkeran mintzatzen
dira, nafarreraren eta nafar-
lapurteraren artekoan.
3. HISTORIAREN ALDETIK
• Bonapartek (1869) lau euskalki kontuan izan
zituen Iparraldean: zuberotarra, lapurtarra,
mendebaldeko eta ekialdeko behe-nafarra.
Mendebaldeko behe-nafarrean hiru azpieuskalki
ikusi zituen.
• Jaques Allierek (1960) Zuberoa eta Nafarroa
Behera muga argi batek bereizten dituen bezala,
lapurtarra eta mendebaldeko behe-nafarrera
bereizten duen mugarik ez dagoela ezta ekialdeko
behe-nafarrak bereizten dituenik
4. LAPURTERA MOTAK
• Lapurtera klasikoa: Materrek, Joanes Etxeberri
Ziburukoak eta Pedro Axularrek, beste askoren
artean, erabili zuten euskara XVII. mendean, Donibane
eta Sara herrietako euskaran oinarritua, Joanes
Leizarragak aurreko mendean erabili zuenetik arras
ezberdina; euskara batuaren aitzindari eta oinarrietako
bat.
• Lapurtera modernoa: XX. mendean Iparraldeko idazle
askok erabili izan duten euskara literario komunari
deritzo. P. Laffite-ren 1944ko Gramaire Basque:
Navarro Labourdin littéraire gramatikan oinarritu ziren
horretarako eta molde hori erabili zuten beren
idazkietan gaur egun ezagutzen dugun 1968ko euskara
batua indartu zen arte
5. FONETIKAREN EZAUGARRIAK
• Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak
eragindako bustidura (Zuberoan bada): edozoini, gainetik...
Bustidura saihesteak ez dauka indarrik eta bere horretan
uzten dira frantsesetik sartutako hots bustiak: kallatu (fr.
cailler) 'gatzatu', kanpaña (fr. campagne) 'landa'... Bustidura
ezari dagokionez, euskalkiaren bazter biak dira
salbuespena: Nafarroa Behereko ekialdea
(Amikuze, Oztibarre eta Garaziko alderdi bat) eta, batez
ere, Lapurdiko itsasbazterreko hizkera.
• Hitz hasieran x- izatea da euskalki honen beste bereizgarri
bat, tx- izaten delako gainerako euskalkietako ordaina:
ximino, xingarra 'urdaiazpikoa', xirula, xistu, xoko...
Maileguak ere horrela egokitu dira: xanpiñona, xantza (fr.
chance) 'zoria'...
6. MORFOLOGIAREN EZAUGARRIAK
• Nehor 'inor' (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainak
erabiltzen dira.
• -ño da euskalki honetako atzizki txikigarri ohikoa: baño
'bakarra', begiño, haurño, irriño...
• Erdal -on amaiera -oin egiteko joera izan da eremu gehienean:
arrazoin, botoin, garratoin 'arratoi'... Dena dela, mailegu berri
zenbaitetan -on ere bada hizkera batzuetan, frantsesean bezala:
balon, bonbon...
• Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea mailegu
zaharretan (nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoan zabaldu den
euskara batuaren eraginez): bisaia 'aurpegia', domaia
'zoritxarra', kuraia 'kemena', langoaia 'hizkuntza', piaia 'joan-
etorria'... Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egiten
delako mailegu berrietan: afitxadxa 'iragarkia', brikoladxa
'brikolajea'...
7. LEXIKOAREN EZAUGARRIAK
• Aldaerei dagokienez, honako hauek erabiltzen dira euskalkiaren
eremu gehienean: ahantzi 'ahaztu', arno 'ardo', ba (eta bai), biper
'piper', botoila 'botila', buraso 'guraso', elgar 'elkar', ereman
'eraman', eskuara 'euskara', fruitu 'fruta', giristino 'kristau', hogoi
'hogei', irrisku 'arrisku', jakintsun 'jakintsu', kondatu
'kontatu', saindu 'santu', xin(a)urri 'inurri'...
• Lexikoari dagokionez, honako hitz hauek dira euskalkiaren
bereizgarri, den-denak erabiltzen ez badira ere haren eremu osoan:
altxagarri 'orantza, legamia', auzapez 'alkatea', azantz / harrabots
'hotsa, zarata', babazuza 'kazkabarra', biziki 'oso', buruil 'iraila', elkor
'gor' adierarekin, fitsik 'ezer', gako 'giltza' adierarekin, guri 'bigun'
adierarekin, kalapita 'iskanbila', ortzantz 'trumoia', otto
'osaba', pairatu 'eraman, jasan', parada 'aukera, beta', pittika
'antxumea', sehi 'zerbitzaria', urririk 'doan', urtzintz 'usina', xingar
'urdaiazpikoa...
8. SAILKAPENA
• Tradizionalki, lapurtera eta behenafarrera bereizirik sailkatu
izan dituzte, baina Koldo Zuazoren arabera gaur egun
euskalki bakar bat osatzen dute hiru azpimultzotan
banatuta:
• Sartaldea: Lapurdiko barnealdean Ahetze, Senpere, Ainhoa
eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzen
ditu barne azpieuskalki honek.
• Erdigunea: Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuine
eta Baigorriko Kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.
• Sortaldea: Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta
Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzen
da.
9. Sartaldekoak • Zuberoan ahsi eta Uztaritzeko eskualde
bitartean u,a,e artean (i):
Burua-buruia; duen-duien. Adizkien
2.pertsona zue-(i)e; duzue, duzie;
zaizue-zaizie, dakizue, dakizie.
• IZAN edo EDIN: ai- i; naiz- niz; zaitezte-
zitezte, gaita-gitu; au-u: nauzu-nuzu.
• NOR-NORI: ai-au zait-zaut.
• ST kontsonantea zabaldu eta RTZ
desagertu.
• NORI: Er: laguner-lagunei.
• Soziatiboa. Kin-kilan (lagunekilan)
• Nihaur: Nerón, nihaur.
• ÑO irriño.
• Zuketa eta xuketa tratamendua.
• Afaldu, bazkaldu. NOR erara. Afaldu niz.
• A galdera atzizkia. Ikusi duka?
10. Sortaldekoak
• Entzat- Endako
• Nor-nori nork/Nor-nork: erran nau.
• Nor-nori nork- hari, haiei I da erroa
• Diozkat.
• I bokala a, e, et o bokalekin elkartzen denean
(i): herria-herriya.
• I bokala n- ñ, eta l- ll: berdin-berdiña; ginen –
giñen; bila- billa.