Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Gurasoentzako oharrak
1. · Arropa: Jakinarazten dizuegu ezinbestekoa dela haur bakoitzak eskolara aldatzeko
arropa eramatea. Arropa bakoitzak umearen izen-abizenak izan behar ditu eta heltzeko
tira edo goma bat.
· Hamaiketakoak: eskuko oharren bitartez jakinaraziko dizuegu noiz ekarri behar
dituzuen hamaiketako bakoitza (fruta, gailetak, ogi makilak...).
· Irteerak: eskuko oharren bitartez baita batzar orokorren bitartez ere abisatuko
zaituztegu eguna, lekua, ordutegia eta jakin beharreko datu guztiei buruz.
· Jaialdiak: bilera orokorretan eta oharren bitartez ospakizunen berri izango dituzue.
Web orrian izango dituzue eskuragarri egun horietako argazkiak eta bideoak.
· Oharren medioa/kanala: nahiz eta medio tradizionala erabili, hots, eskuko oharren
bidez komunikatu, aukera dago emailez informazio bera jasotzea. Bigarren aukera hau
hautatzen baduzue, tutorearekin harremanetan jarri.