SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 34
Baixar para ler offline
2.0ekonomista
Martxoa
TARTE BERRIA
- 10
EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA, ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA ETA 4 ERRONKA KONTZILIAZIORAKO
ENPRESA-IBILBIDEAK EKONOMISTAK LURRALDEA ETA HIRIGINTZA 3 HIRIBURU PRESTATZEN ARI DIRA
HURRENGO URTEETAN DATOZEN HIRIGINTZA - ERRONKEI AURRE EGITEKO KONTULARI ADITUAK ETA
ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA AZKEN NOLA BERRIZTU LAN-BILAKETAN NOLA BILATU LANA ADIMEN
EMOZIONALA TAILERRA ENPLEGUAREN BILAKETA GARATZEKO IV PINTXO&LEARN IN BULEGO PROFESIONALAK
LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA CROWDANGEL SAREA EKONOMISTA-TIK, IKASKUNTZA BABESTEKO
PLATAFORMA BAT BRASIL, MUNDUA KONKISTATUKO DUEN HERRIALDEA TOPAKETAK SAREA SORTZEN
2014
idazketa kontseilua
Zuzendaria: Iñaki Ramos Garate. Coordinador Comunidad Kontabilidad: Gustavo Bosquet Rodriguez. Marketing
Komunitateko Koordinatzailea: Leire Gandarias Eiguren. Coordinador Comunidad Akción Emprendedora: Mª Luz
Del Cura. Enpleo Komunitateko Koordinatzailea: Iluminada Aparicio Andrés. Coordinador Comunidad Despachos
Profesionales: Miguel Ángel Calle Panceira. Coordinador Comunidad Eméritos: Alberto González Cenzano.
Coordinador Comunidad Economistas, Territorio y Urbanismo: Iñaki Villanueva Muñoz.
Argitalpen Koordinazioa: Aintzane Goikoetxea Markaida. Maquetación: Init Services. Redacción: Susana Diaz-Agero.
Revista de Economista 2.0, es una publicación editada por el Colegio Vasco de Economistas.
Rodríguez Arias, 4 – 2o izda. 48008 Bilbao tfns.: 94 415 26 33 - 415 26 44 fax: 94 415 89 87
Federico García Lorca, 9 – bajo 20014 San Sebastián tfno.: 943 01 14 96 fax: 943 45 47 11
San Vicente de Paul, 3 – bajo 01001 Vitoria tfno.: 945 25 02 09 fax: 945 28 02 86
colegio@ekonomista.org
El Colegio Vasco de Eonomistas no se hace responsable de las opiniones vertidas en esta revista.
Aurkibidea Gomendioak
01 ElkargoEkintzak......................................................................................... 04
1. Ekonomisten Euskal Elkargoa
Gobernu batzordea estreinatu du ............................... 04
2. zuzendaritza batzorde berria........................................... 07
Euskadiko Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroko
3. Kontziliaziorako enpresa-ibilbideak
pertsonen parte-hartzearen bitartez.................................. 08
02 Komunitatea.................................................................................................. 11	
	 EKONOMISTAKLURRALDEAETAHIRIGINTZA	
1. 3 hiriburu
Prestatzen ari dira hurrengo urteetan datozen hirigint
za-erronkei aurre egiteko ........................................... 11
KONTABILITATEA	
1. Kontulari Adituak
eta Adostutako Prozeduren Txostena Azken ............... 16
ENPLEO	
1. Nola berriztu lan-bilaketan Nola bilatu lana .................. 18
2. Adimen emozionala tailerra
enpleguaren bilaketa garatzeko.................................. 20
BULEGOAK	
1. IV Pintxo&Learn
in Bulego Profesionalak ............................................. 23
LANARLOKO	
1. Lan arloko Komunitate Berria ........................................ 25
CROWDANGELSAREA	
1. ekonomista-tik, ikaskuntza babesteko plataforma bat ........... 28
03 Ekonomistakmunduan................................................................................. 30
	 Brasil, mundua konkistatuko duen herrialdea	
04 Topaketak2.0................................................................................................ 32
05 Sareasortzen.............................................................................................. 34
ZITEK	
¡SOLICITA UN/A ECONOMISTA EN PRÁCTICAS!
Colegio Vasco de Economistas, Más información
Editorial
ELKARREKIN HAZTEN…
Elkargo profesional berri bat sortu da, elkargo irekiago, adierazgarriago eta parte-hartzailea-
go bat. Orain askoz gehiago gara, arlo desberdinetakoak eta profil desberdinekin, baina inoiz
baino bateratuago gaude.
Elkarrekin hazteko batu garen profesionalak gara, zailtasunei elkarrekin aurre egiteko eta
aukera berriak sortzeko, eta helburua hauxe da: gure ezagutzak eta esperientziak partekat-
zea. Elkargoaren garapen profesionalari laguntzen dioten bizipenak dira, eta nola ez, berau
osatzen dugun profesional bakoitzari ere bai.
Elkargo berri honetan zuen ahotsak dauka lehentasuna, elkargokideenak. Azken finean, zuek
erabakitzen duzue nola kudeatu zuen etorkizun profesionala, eta zein bideri jarraitu, eragiten
diguten ekintzak eta garenaren eta izan nahi dugunaren isla argia izaten amaitzen dutenak.
Orain talde sendoa gara, erreferente garrantzitsua beste elkargo batzuentzat, bai
ekonomistenak, baita beste lanbide batzuenak ere, nazio mailan eta estatu mailan. Eta ho-
rregatik, aurrera egiten jarraitu behar dugu orain arte bezala, ahaleginez, egunetik egunera
hobetuz, gogoz eta pasioz.
EEEren izenean, lekuko berri hori hartu nahi dugu, berriro sortu eta ilusioz lan egiteko, positi-
boki, itxaropenez eta batez ere hobetzeko gogoz, profesional hobeak izateko, elkargo hobea,
eta nola ez, pertsona hobeak.
ETA BADAKIGU ZUEN LAGUNTZAREKIN LORTUKO DUGULA.
Horretan ari gara, eta horixe da gure kezka eta jarduna.
www.ekonomista.org
Elkargo Ekintzak
Ekonomisten Euskal Elkargoa4
Merkataritza Titularren Elkargoekin bateratu eta
gero, elkargo profesional berri bat sortu da, sen-
do eta adierazgarriagoa. Erakunde berean dauzka
ekonomia eta enpresen kudeaketa arloan lan egi-
ten duten profesional guztiak, Euskadiko ekono-
miaren etorkizunari aurre egiteko prest.
Ondorioz, Gobernu batzorde berri bat osatu da. 17
kidez osatuta dago eta 5.000 profesional baino
gehiagoko taldearen ordezkaria da.
Gipuzkoa eta Arabako ataletan ere batzordeak
osatu dira, erkidego horietan sortu daitezkeen
beharrizanei arreta emateko eta horretaz gain,
lanbidea hobeto ordezkatuta egoteko. Lurralde
horietan Batzorde hauek eratu dira:
Bizkaiko Ataleko Batzordea
•	 D. Iñigo Ocáriz Gaubeca- Presidentea
•	 D. Iñaki Ruiz Manzano- Vicepresidentea
•	 D. Javier García Jiménez- Ptea. secc. Bizkaia
•	 D. Mikel Sarriegi Etxeberria- Ptea. secc. Gipuzkoa
•	 D. Daniel Lopez de Armentia Cortes- Ptea. secc. Álava
•	 Dª. Sonia García Delgado- Secretaria de la junta
•	 Dª. Araceli Cámara Salazar
•	 D. Gustavo Bosquet Rodríguez
•	 D. Iñaki Villanueva Muñoz
•	 Dª. Maite Villafruela Reoyo
•	 D. Aitor Otaola Díaz de Alda
•	 Dª. Mª Fe Sainz Hosteins
•	 Dª. Estrella Sánchez Corchero
•	 D. Joseba Barandiaran Andueza
•	 D. Jon Alberdi Echeverria
•	 D. Juan Carlos Muro Intxausti
•	 D. Mikel Mesonero de Miguel
Elkargo Ekintzak
EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAK
GOBERNU BATZORDEA ESTREINATU DU
Elkargo Ekintzak
Ekonomisten Euskal Elkargoa5
Batzorde horiek guztiek elkargoaren hausnarketa
estrategikoaren ondoriozko 4 erronken lidergoa
hartuko dute bere gain: Ekonomia eta enpresen
kudeaketa arloan lan egiten dutenenentzako eta
lanbidearekin zerikusia duten beste talde bat-
zuentzako topagune izatea; gure profesionalak
beren garapen profesionalean guztiz murgiltzea
elkargoan parte hartuz; balio-zerbitzuak eskaint-
zea eta erakunde, organismo eta komunikabide
eta ezagutza transmisoreentzako erreferente iza-
tea, gure taldearen eraldaketa sozio-ekonomikoko
eta etika profesionaleko prozesuetan.
EEEko batzorde berri hori Gasteizen bildu zen Iñi-
go Urkullu Lehendakariarekin. Helburua talde
profesional baten ordezkari bezala agertzea izan
zen, euskal erakundeekin lan egiteko boronda-
tea agertzea eta elkarrekin lan egitea, emaitza
hobeak lortzeko.
Bisita horretan, Elkargoko ordezkariek beste
elkargo batzuentzako erreferente den erakunde
profesional bezala aurkeztu zuten beren burua
Lehendakariaren aurrean, elkargo profesiona-
len egoera berrira eta bere talde profesionalaren
egoera berrira eta beharrizanetara egokitzeko gai,
gaur egungo egoera ekonomikoan.
EEEren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu au-
rreko batzordeari, beren lan eta ahaleginagatik.
Ekipo horri esker, gaur egun erreferente gara bai
ekonomisten, bai beste profesional batzuen elkar-
goentzat.
Gipuzkoako ataleko Batzordea
•	 Mikel Sarriegi- Presidentea
•	 Aitor Rodríguez-Anabitartea
•	 Alberto Arellano
•	 Ana Ugalde
•	 Imanol Urbieta
•	 Itziar Azkue
•	 Jon Alberdi
•	 Jorge Osoro
•	 Larraitz Sein
•	 Maite Villafruela
•	 Miguel Angel Tapiador
•	 Nuria Uncetabarrenechea
•	 Roberto Rabella
Elkargo Ekintzak
Arabako Ataleko Batzordea
•	 D. Daniel López de Armentia Cortés- Presidente
•	 Dª Gema Axpe Olazábal
•	 D. Aitor Otaola Díaz de Alda
•	 Dª María López Conde
•	 D. Alberto Rodríguez Arredondo
•	 D. José Javier Lasarte Iribarren
•	 D. Asier Fernández de Trocóniz Díaz de Cerio
•	 Dª Mª Estrella Sánchez Corchero
•	 D. Luis Manuel Alba Jiménez
•	 Dª Cristina Serrano Mayo
•	 D. Juan Carlos Muro Intxausti
•	 D. Daniel Peral Setien
Elkargo Ekintzak
Ekonomisten Euskal Elkargoa6
4 erronka: desiratzen duguna...
Ekonomisten eta lanbide horren inguruko
beste talde batzuen arteko topagunea iza-
tea.
Ekonomistak profesionalki garatu daite-
zen lortzea, elkargoan parte hartuz.
Ekonomisten garapen profesionalari lagunt-
zeko beste baliozko zerbitzu batzuk es-
kaintzea.
Erakunde, organismo, komunikabide eta
ezagutza transmititzeko baliabideentzako
erreferente izatea, ekonomisten etika pro-
fesionala lantzeko prozesuetan eta eral-
daketa sozio-ekonomikoari buruzko proze-
suetan.
Ekonomisten Euskal Elkargoa7
Osatu da zuzendaritza batzorde berri bat EAEko Ekonomista
Aholkulari Fiskalen Erregistroan. Erregistro horretan 220 aholku-
lari fiskal daude gaur egun. Bateratzea eta Batzorde berria osatzea
aukera ona izan dira eta REAFek hausnarketa bat egin du eskaini-
tako zerbitzuen gainean, horiek hobetu eta helburu berriak ezart-
zeko helburuarekin.
Hauek dira lortu nahi dituzten erronkak: Ekonomista aholkulari fis-
kalentzako prestakuntza espezializatua diseinatu eta eskaintzea;
foru-fiskalitateari buruzko informazio profesionala ematea eta Ad-
ministrazioarekiko harremana sendotzea, bai lurralde, bai estatu
mailan. Gainera, Ekonomista aholkulari fiskalen arteko konexioa
sustatzeko topaketak antolatuko dira. Helburua esperientziak eta
ezagutza partekatzea izango da, unean-unean sortzen diren beha-
rrizan profesionalak lantzea eta EEEren Arlo Fiskaleko Komunita-
tean parte hartzea.
Garrantzitsua da aholkulari fiskalek prestakuntza espezializatu eta
espezifikoa izatea beren lana burutzeko. Horregatik da garrantzitsua
batzorde honentzat zerbitzuari kalitatea ematea, bai eskainitako
gaiei dagokienez, baita ematen duten hizlarien profilari dagokionez
ere. Erregistro honen zerbitzu nagusi bezala baloratuta dago.
Kontuan izanda fiskalitatea aholkulari fiskalaren jarduera baino
ikuspegi zabalago batetik aztertu daitekeela, EEEren barruan ere
arlo fiskaleko komunitate bat sortu liteke. REAF horren partaide
izango litzateke eta arlo horretako beste profil profesional batzuk
gonbidatuko lituzke, komunitateko kide izatera.
Duela urte batzuk EEEn ekonomisten jardueren hainbat arlotako
adituen komunitateak sortzen ari dira (marketina, kontabilitatea,
lurraldea eta hirigintza, enplegua, ekintzailetza, finantzak…). Eko-
nomista edo/eta bestelako profesionalek osatzen dituzte, garapen
profesionalean eta komunitatearen beraren arloan ekarpenak egite-
ko helburuarekin.
Euskadiko REAF ekonomista aholkulari fiskalen organo espezializa-
tua da eta aholkularitza fiskalerako zerbitzu espezializatuak ematen
ditu, kontuan izanda foru fiskalitatearen berezitasunak. Gaur egun,
batez ere informazio eta prestakuntza zerbitzuak ematen ditu.
EUSKADIKO EKONOMISTA AHOLKULARI
FISKALEN ERREGISTROKO
ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA
IGNACIO ITURBE
MAITE PATERNOTTRE
MIGUELANGELCALLEPAINCEIRA
DANIEL PERAL
Elkargo Ekintzak
Elkargo EkintzakCOMITÉ REAF
Ekonomisten Euskal Elkargoa8
Emakundek babestuta eta Izaskun Merodio Vi-
vancok koordinatuta, ekonomian lizentziatua eta
kudeaketa parte-hartzailean aditua, EEEren egoit-
zan Kontziliaziorako enpresa-ibilbideak pert-
sonen parte-hartzearen bitartez izeneko pres-
takuntza-ekintzen programa garatu da. Bizkaiko
Foru Aldundiak diruz lagundu du prestakuntza-
jarduera hori, Ekonomisten Berdintasuna 2012
proiektuaren barruan.
Proposamenaren helburua EEEren eragin-espa-
rruan lan egiten duten enpresa txikiak animatzea
da, pertsonen parte-hartzearen bitartez, kontzi-
liaziorako eta berdintasunerako enpresa-ibilbide
pertsonalizatuak eraiki ditzaten. Hasierako ideia
da erakustea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ez
dela enpresaren eta bezeroen helburuen aurkakoa
izan behar. Aitzitik, esperientzia honek erakutsi
du enpresa batek parte-hartze hausnarketa proze-
su bat martxan jartzea erabakitzen duenean, ideia
asko sortzen direla enpresa, bezeroak eta pertso-
nak irabazle irteteko.
Prestakuntza-tailer hau norberaren hausnarketan
oinarrituta dago. Ideia praktikoak proposatzera
bideratuta dago. Horrela, enpresa bakoitza kon-
tziliazio eta berdintasunerako enpresa-ibilbide
pertsonalizatuei ekitera animatu daiteke, betiere
enpresako pertsona guztien parte-hartzetik abia-
tuta.
Proposamena kontziliazio kontzeptuari, enpresa-
kulturari, lanaren kontzeptuari eta zuzendaritza
estiloei buruzko planteamenduei beste buelta bat
ematea da. Barne antolakuntzaren hobekuntzaren,
enpresek emandako zerbitzuaren hobekuntzen eta
erakundea osatzen duten pertsonen bizitza-oreka-
ren arteko espazio bateratuak aurkitu nahi dira.
Elkargo Ekintzak
PERTSONEN PARTE - HARTZEAREN BITARTEZ
KONTZILIAZIORAKO
ENPRESA-IBILBIDEAK
Elkargo Ekintzak
Ekonomisten Euskal Elkargoa9
Eta zergatik orain? Krisi egoera hau une aproposa izan daiteke
auto-azterketa eta enpresen hausnarketa estrategikoa egiteko.
Jarduera-maila jaisten denean, are garrantzitsuagoa da pentsatzea
zerk funtzionatzen duen ondo eta zer aldatu behar den. Eta guzti
horren abiapuntu bezala jarrera positibo eta aktiboa izan behar
dugu aldaketarekiko. Eta zailena hori da: Ideiak aldatzea, enpresa
egiteko moduari buruz jaso ditugun kontzeptuak zalantzan jartzea.
Lehenik eta behin barneratuta ditugun ideiei buruz hausnartu be-
har dugu, eta horiek ezagutzaren ekonomian duten balioa zalantzan
jarri; hortik abiatuta testuinguru berriak irudikatzen has gaitezke.
Prestakuntza-tailer horretan 12 pertsonak hartu zuten parte. Tal-
dekako 5 saio egin ziren eta ekonomistei egon zen zuzenduta (en-
presetan erantzukizuneko lanpostuak dituzten ekonomistak; geren-
teak, pertsonen arloko arduradunak eta abar).
Metodologiaren oinarria hauen arteko uztarketa izan zen: kontzep-
tuen gaineko hausnarketa, taldeko dinamikak eta antzeko ibilbi-
deak garatu dituzten kasu errealak ezagutzea.
Horretarako, saioetako 3 Ekonomisten egoitzan izan ziren eta beste
bi Iparbit eta Icaza enpresen egoitzetan. Enpresa horiek proiektu
honetan parte hartu zuten: Investigación-Acción Nuevos Enfoques
empresariales, nuevos recorridos hacia la igualdad (Ikerketa-Ekint-
za: enpresa ikuspegi berriak, berdintasunerako ibilbide berriak).
Kontzeptu mailan, hauen gaineko hausnarketa proposatu da: den-
bora kronometrikoa produktibitate neurri bezala, talentua eta gara-
pen pertsonala garatzeko aukera ematen duten enpresa-testuingu-
ruak, ezagutza sortzeko mesedegarriak diren zuzendaritza estiloak,
eta abar. Gainera, teknologiak espazio-denbora binomioa haus-
teko eskaintzen dituen baliabideak aztertu dira eta hausnarketa
kolektibo bat proposatu da tele-lanaren edo lanaldi murrizketen
kontziliazio-neurriak hautatzen dituzten pertsonentzako abantaila
eta eragozpenen inguruan.
Elkargo Ekintzak
Elkargo Ekintzak
Ekonomisten Euskal Elkargoa10
Era berean, aurrez aurreko prestakuntza saioak osatze-
ko, talde bat sortu zen Linkedin-en, saioen artean eztabaidak eta so-
lasaldiak egin ahal izateko. Talde hori aktibo mantentzen da eta gaur egun oraindik ere
eztabaidak egiten dira eta informazioa partekatzen da bertaratu zirenen artean.
Tailerrean parte hartzeak ez du bermatzen enpresetan neurriak
ezartzea. Izan ere, erakunde bakoitzak erabaki behar du horiek mar-
txan jarriko dituen edo ez. Hori bai, sentsibilizaziorako eta prozesu
praktikoak hasteko adibideak, irizpideak eta neurriak eskaintzen
dira.
Esan behar da parte-hartzaile guztiek (enpresak, ikasleak…) ikus
dezaketela IAPean (Investigación Acción Participativa – Ikerketa
Ekintza Parte-hartzailea) zehar egindako kasu praktikoei buruzko
informazio zehatza: Erabilitako metodologia, lortutako emaitzak,
balorazioak, ondorioak eta abar. 	
Programan parte hartu zuten eta beren erakundearen barruan haus-
narketa-ekintza prozesu bat martxan jarri nahi duten enpresei in-
formazioa emango zaie egungo legeriari buruz, proiektuak aurkeztu
ahal izateko finantzazio-ildo egokienei buruz eta beren ibilbideetan
lagun izan ditzaketen profesionalei buruz. Era berean, lortu nahi
da enpresa parte-hartzaileek rol proaktibo bat hartzea beren ibilbi-
deen diseinuan eta beren finantzazio-bideen bilaketan.			
	
Elkargo Ekintzak
Elkargo Ekintzak
KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK
Ekonomisten Euskal Elkargoa11
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Uztailaren 18an, Bilboko EEEren egoitzan, Lurralde eta Hirigintza
eta Ekonomista Komunitateak lan gosari bat antolatu zuen eta
bertan 30 lagun baino gehiagok parte hartu zuten ondoko gai honi
buruz: 3 euskal hiriburuen hirigintza erronkak datozen urteetan.
Jardunaldia goizeko bederatzietan hasi zen EAEko hiriburuetako Hi-
rigintza Arloko hiru hizlari-ordezkariren parte-hartzearekin.
Gasteiztik etorritako Carlos Ibarlucea, Udaleko Hirigintzako Zuzen-
dari Nagusia, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikus-
penari eta bere garapena finkatzen duten ildo estrategikoei
buruz jardun zuen. Honela definitu zuen: “plan konpaktuagoa da,
eta ponentzia politiko baten bitartez akordio batera iritsi gara, ados-
tutako ildo estrategiko batzuekin”. Gainera, aitzindaria izan den pro-
zesu parte-hartzaile baten bidez egin da, herritarrei eta profesio-
nalei irekia.
Plan horrek erronka bat jarri du mahai gainean, hain zuzen ere, hiri-
, landa-, natura- eta paisaia-lurraldea sustatzea eta babestea, kon-
tuan izanik Gasteiz dagoeneko itxuratuta dagoela. “Iraunkortasuna-
ren bidean dagoen lurraldea, eta datozen urteetarako prestatzen ari
dena; apustua egiten duena hiri konpaktuagoa eta kohesionatuagoa
izateko, kultur ondarearen balioa indartzeko, energetikoki eraginko-
rra, karbonoan hiri neutroa eta jarduera ekonomikoa sustatzeko”.
3 hiriburu
prestatzen ari dira hurrengo urteetan
datozen hirigintza-erronkei aurre egiteko
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Ekonomisten Euskal Elkargoa12
Carlos Ibarlucearen ustez, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrak
premisa bat dauka: “gehiago ez haztea, lurzoru gehiago ez kontsu-
mitzea eta etorkizun iraunkorra finkatzea, barrura begirako garapena
birpentsatuz; izan ere, hiri honek egoitza gaitasun handia dauka da-
tozen 20-25 urteetarako”.
Gasteizen jarduera ekonomikorako planteatzen den proposamena
hirian okerren dauden zonaldeak birgaitzea da. “Gasteizek lortu
du milioi bat euroko laguntza zonalde historikorako eta beste milioi
batekoa birgaitu behar diren guneetarako. Lehentasuna 50eko eta
60eko hamarkadetako auzoek dute” adierazi du Ibarluceak, “lagunt-
zak oso emaitza onak ematen ari dira eta jarduera ekonomikoan is-
latzen ari dira”.
Orain Estatuko Hirien Birgaitze, Biziberritze eta Berrikuntzari
buruzko Lege berriarekin hiriko zonalde sendotuenenetan gune pu-
blikoak berreskuratzea da helburua, eraikin eraginkorragoak egitea,
hau da, “era horretan Gasteiz hiri iraunkorragoa egitea, CO2 isurketak
murriztuko dituena; desplazamenduak garraio publikoan egingo dire-
na, hau da, gertuko zerbitzu eta ekipamenduak izango dituen hiria,
berdeagoa eta atseginagoa”.
Bestalde, Santi Peñalbak, 2010eko Donostiako HAPOren Arkitektoa
eta Koordinatzaileak, Donostiako Plan Orokorra, Iraunkortasuna
eta bideragarritasuna ponentzia aurkeztu zuen. Gaur egun bizit-
zen ari den krisiaren aurrean zera adierazi zuen: “proiektu bat egin
daiteke eta egin behar da, gogoeta egin, kudeatu eta prest egon
jarduteko, eta hortaz gain, ondo aukeratu behar dira bereziki garatu
beharreko jarduerak eta abian jarri, ahal den neurrian”. Laurogeiko
hamarkadan krisi egoeran egindako esku-hartzeak ekarri zituen go-
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Ekonomisten Euskal Elkargoa13
gora; eta legedi berriak Planen iraunkortasun ekonomikoaren azter-
keta eskatzen duela ere gogoratu zuen: “Hiriek Plan Orokorrak izan
behar dituzte, hau da, hiriaren beraren proiektu bat, koordinaziotik
esku-hartzea lurralde bakarrean txertatuko duena. Plan Orokorrak
tresna giltzarriak dira zehaztu ahal izateko zer bide diren eginga-
rriak eta zer ekintzek duten lehentasuna, horrela beharrezkoa den
eraginkortasunarekin abian jarri ahal izateko”.
Donostiak 1962ko Plan zaharra berrikusi zuen eta Plan Orokor be-
rria onartu zuen 1995. urtean. Plan honek egindako ekarpenak hi-
rigintza kultura bat sortu zuen, berrikuspena ekarri zuena berriro
eta bidea ireki ziona egun indarrean dagoen Plan Orokorrari, behin
betikoz 2010. urtean onartu zena. Beraz, Donostiak Plan egunera-
tua dauka, abaguneari eta aplikatu beharreko legedi berriari egoki-
tuta (2006ko euskal legediarekin eta 2008ko Estatukoarekin bat).
“Iraunkortasun irizpideetan oinarritutako plana da, ondorioz inguru-
men estrategiaren ebaluazioa txertatua duena; hiriak planteatzen di-
tuen ildo estrategiko berriei erantzuna ematen diena; harekin batera
Hiri Mugikortasun Plan iraunkorra onartu zen; Plan bideragarria da,
iraunkortasun irizpideekin egindakoa, baita ekonomia bideragarrita-
sun irizpideekin ere, eta datozen urteetarako jarduera programa bat
duena”.
Donostiako Plan Orokorrak 8-10 urteko epealdirako proiekzioa
dauka, sektorekako ekimenak kontziliatuko ditu, baita lehentasu-
nak formulatu ere, haren exekuzioa beharretara, baliabideetara eta
epeetara egokitzea eragotzi gabe. Horretarako, orain dela bi ha-
markadatik hona, udal proiektua, Plan Orokorra, udal aurrekontue-
kin bideratzen da, 1995eko Plan Orokorraren erredakzio prozesutik
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Ekonomisten Euskal Elkargoa14
eratorritako ikasketaren ondorioz. “Ikasketa hura
esperientzia interesgarria izan zen, eta bidea eman
zuen udal aurrekontuak egiteko garaian kontuan
hartuak izateko Plan Orokorraren proposamenak,
bere exekuzio-maila, aurreikuspen eta jardueren ar-
teko egokitzapena, bai inbertsio berriak eta haien
mantenua eta kostuak kontuan hartzeko unean,
bai planeamenduaren exekuziotik etor zitezkeen
diru-sarrerak kontuan hartzeko ere.” Eta horrek
guztiak Plan Orokorraren bideragarritasunaren eta
sinesgarritasunaren alde egiten du.
Tresna horri esker, Udalak, herritarren partaidet-
zarekin batera, aukeratu dezake zer esku-hartze
bideratu behar den baliabide ekonomiko gutxia-
go dagoen egoera batean, gaurko egunean Pla-
nak aurreikusten zituen garapen berriak saihestea
erabaki dezake, hiria berritzeko esku-hartzeen
mesedetan, “hiri hutsuneetan jardunez sinergiak
lortzen, edo eremuak eraldatuz hiriko erdigunee-
tan, bere gertuko ingurunea birgaitzeko, hiria jos-
ten amaitzeko, hiri-tramari jarraikortasuna emate-
ko eta behar den bezala hiria ehuntzen amaitzeko,
nolabait artifizializatuta dagoen lurraldean jardu-
nez bereziki” - gehitu zuen Peñalbak.
Alderdi kontzeptual horiek azpimarratu ondoren,
arkitektoak Donostiako Plan Orokorraren proposa-
menaren oinarrizko ildoak azaldu zituen. Lurzo-
ruaren eskaintza orekatua egiten du etxebizitzen,
jarduera ekonomikoen eta ekipamenduen eskae-
rari aurre egiteko. Arreta berezia eskaintzen die
gune libreak sarean definitzeari, oinezkoentzako
eta txirrindularientzako sareen zabalkundeari
hiri-eremu osoan, irisgarritasuna eta jarraikor-
tasuna bermatuz, eta baita garraio publikoaren
hobekuntzari ere, hiru kasuetan ekintza bereziak
sustatuz.
Mauro Valdivielsoren eskutik, Bilboko Plan Oroko-
rra Berrikusteko Bulegoaren Zuzendaria, aurkeztu
zen azken ponentzia. Ekonomia eta hiri ereduak
Bilbon izan zen gaia. Bizkaiko hiriburuak oso kos-
mopolita izateko eta erabilera mistoko hiri ba-
ten aldeko apustua egin du. Etorkizunean Bilbok
finkatu nahi du metropoli kosmopolita, oso hiri
homogeneo eta konpaktu gisa, hiriaren iraganak
eta etorkizunak lekua izango duen hiria.
XX. mende amaiera eta XXI. mendearen lehen
hamarkadaren berezko eredu post industrialetik
ezagutzaren hiriranzko urratsa eman nahi da.
Zerbitzu-hiria izan nahi du, lurralde ekonomiko,
fisiko eta sozialarekin. Inbertsioak egin beharko
dira Giza Baliabideetan eta teknologian, eta kul-
tura zentralizatu beharko da. Horretarako Bilbo-
Beraz, ondorio modura, Bilbok hiri aglomerazio
erraldoi bat izan nahi du, lau faktore kontuan iza-
nik: tamaina, lehiakortasuna, konektibitatea eta
ezagutza.
Jardunaldiak talde dinamika batekin jarraitu zuen.
Bertan, ausaz antolatutako talde batzuek EEEk
tik berrikuntza, ekonomia sortzailea, talentua eta
nazioartekotasuna bultzatu beharko dira.
Ezagutzan oinarritutako ekonomia eta europar
testuinguruan kokatutakoa izan nahi du, ondoko
lehentasunak dituena: hazkunde inteligentea,
iraunkorra eta integratzailea; eta ondoko helbu-
ruak: enplegua, I+G arloan inbertitzea eta Europa
Helburuaren 20/20/20ko parametro guztiak be-
tetzea; hau da, bere energia kontsumoaren kon-
trola kudeatzea, iturri berriztagarrietatik datorren
energia gehiago erabiltzea sustatzea eta negutegi
efektua duten gasen isurketak murriztea.
Halaber, Europa Estrategia 2020-ren ekimenek,
batetik, hezkuntza-sistemen emaitzak indartu
nahi dituzte, abiadura handiko internet ezarrita
gizarte digital bat sortzeko; bestetik, lan merka-
tuak modernizatu nahi dituzte langileen mugikor-
tasuna ahalbidetuz, enpleguan parte-hartzea han-
ditzeko eta eskaintza eskaerari hobeto egokitzeko
xedez; eta azkenik pobreziaren aurka borrokatu
nahi dute gizarte eta lurralde kohesioa bermatze-
ko hazkundearen eta enpleguaren onurak denen-
gana irits daitezen, eta pobreziak eta gizarte baz-
terkeriak jota daudenak duintasunez bizi daitezen
eta gizartean parte har dezaten era aktiboan.
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Ekonomisten Euskal Elkargoa15
egindako galdera batzuei erantzun behar izan zieten. Nola presta
dezake bere burua hiriak krisi ekonomikoari irtenbidea bilatzen la-
guntzeko? Hiri plangintza eta hirietako planen eta hiri ordenantzen
garapena ekonomia eta enplegua sustatzen laguntzeko elementuak
dira? Edo oztopo dira? Non dago oreka? Eta 8/2013 legea: jardueren
iraunkortasun ekonomikoa.
Eman ziren erantzun askoren artean zera nabarmendu zen: hiri bat
prest egongo da krisialditik irteteko hiriaren osagai erakargarriak
eta iraunkorrak biltzen dituenean, eta osagai idealista eta pragma-
tikoen artean oreka osatzen duen helburu estrategiko bati erantzu-
na ematen dionean. Hau da, tarteko puntua bilatzen duenean hiri
pragmatiko eta idealistaren artean, eta horretarako osagai erakar-
garriak bilatu behar ditu.
Herri batek ondo funtzionatzen duekintzak era gardenean
egiten direnean eta gobernatzeko jarduerak modu txukunean egi-
ten direnean, lotsagabekeriaren zulo bilakatu gabe. Horregatik, ekint-
zak egiteko unean, talentua bezain garrantzitsua aldartea da.
Parte-hartze publikoa garrantzitsua den arren, azkenean profesio-
nalek baloratu, lider izan eta exekutatu behar dituzte arkitektura
eta hiri proiektuak. Azkenean, beraiek ezagutzen dituzte benetan
beste hiri batzuetako arazoak eta nola eman dieten irtenbidea. Bai-
na ez dira urrundu behar diseinatzen dutenak eta diseinu horiek
inplementatzen dituztenak, guztiak egon behar du ados, baina bo-
rroka eta eztabaidarik gabe, lanean jarri behar da jadanik, azkar eta
eraginkortasunez.
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
3 HIRIBURU
Colegio Vasco de Economistas16
KONTULARI ADITUAK
GUSTAVO BOSQUET
Kontabilitate Komunitateko Koordinatzailea
Ekonomista Auditoreen Erregistroko Presidentea
Azken 7 urteetan EAEko Ekonomisten Elkargoko
Ekonomista Ikuskarien Erregistroko (REA) Zuzen-
daritza Batzordeak harreman profesional eta pert-
sonala mantendu du beren “homologo” frantse-
sekin, Akitaniako experts-comptables delakoak.
Hainbat aldiz joan da Euskadiko EEE-REA Akita-
niako Ordre de Experts-Comptables-en Batzar Na-
gusietara. Bestalde, haiek ere bertaratu dira Eko-
nomisten Euskal Elkargoak antolatutako hainbat
ekitalditara.
Hurbilpen horien ondorioz, 2011n EEE-REAk hit-
zaldi bat antolatu zuen Donostian, eta kontula-
ri aditu frantses batek parte hartu zuen. Horrek
zehatz-mehatz azaldu zuen herrialdean nola ga-
ratzen den lanbide hori.
ETA ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA
Komunitatea KONTABILIDAD
Komunitatea KONTABILIDAD
Ekonomisten Euskal Elkargoa17
Frantzian Kontulari Adituaren lanpostua arautu-
ta dago eta Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen
arloko Ministerioak (Ogasuna) kontrolatzen du.
Inork ezin du lan egin aldez aurretik Experts-
Comptables delakoen Eskualde mailako kontseilu
batean izena emanda ez badago. Aurretik, goi
mailako 5 urteko ikasketak eta 3 urteko praktika
profesionalak egin eta azterketa bat gainditu be-
har da.
Expert Comptable delakoa profesional autono-
mo bat da, bere jarduera bezeroarekiko kontra-
tu bidezko akordio bezala definitzen da eta Goi
Kontseiluak ezarritako arauak betetzen ditu: ka-
litate kontrola, sekretu profesionala, diruaren zu-
riketaren prebentzioa, egitekoaren gutuna, lanen
programazioa eta dokumentazioa… Arau horiek
Frantziako Ekonomia Ministerioak onartu ditu.
REAren izenean, uste dugu “kontulari adituaren”
lanbidea araututa egon behar dela, Frantzian be-
zala. Bertan, 50 urtetik gorako historia duen figu-
ra bat da, oso baloratuta dago eta beste karrera
profesional bat da, ikuskari edo kontu komisa-
rioarena bezala.
Ikuskarien interes profesional eta korporatiboa
hauxe da: Ikuskaritzarik egiten ez duten enpresa
txiki eta ertainak kontulari aditu batek gainbe-
giratzea, “merkatura” segurtasun eta kaudimen
handiagoaz irten ahal izateko (banku erakundeak,
administrazio publikoa eta abar), eta bere helburu
propioak lortzeko aukera gehiago izateko (finant-
zazioa, diru-laguntzak, kenkariak, eta abar). Eta
lan horiek kontulari aditu bezala egiten dituzten
ikuskariek diru-sarrera osagarri batzuk izan ditza-
tela, zerbait positiboa egungo sasoi zail hauetan,
finantza arloko informazioaren gardentasun eta
fidagarritasun handiagoa eskatzen baita.
Konponbideak badauka izena dagoeneko, Adostu-
tako Prozeduren Txostena (IPA). Ez da ikuskaritza
bat bezain sakona, baina kostu txikiagoaren truke,
errebisatutako finantza arloko informazioaren gu-
txiengo batzuk ziurtatu daitezke. Fidagarritasuna
ematen du.
Horrela izanik, ikuskaritzarik egiten ez duten
enpresa txiki eta ertainek eta Txostenaren hart-
zaileek (finantza-erakundeak, Administrazio Pu-
blikoak, Bazkideak, Administrazioak…) eta ikus-
kariek eurek (kontulari adituak, azken finean)
beren helburuak lortzen dituzte.
Azken urte horietan Euskadiko REAn Kontabilitate
Institutuko eta Kontu-ikuskaritzako (ICAC) Presi-
denteekin hitz egin da figura hori sustatzeko be-
harrari buruz. Interes handia egon da proiektua-
rekiko, baina ez zaio ekin.
Azken hilabeteetan Adostutako Prozeduren Txos-
tenak eman dira ezagutzera, eta zeharka kontulari
adituaren figura. Horretarako bisita batzuk egin
zaizkie Txostenen erabiltzaile posible batzuei, ho-
rien artean hiru Foru Aldundiak, Kutxabank, Elkar-
gi, Oinarri, Caja Laboral-Ipar Kutxa eta La Caixa,
txosten horien onurez hitz egiteko. Orokorrean,
harrera ona izan da, baina emaitzak espero ditugu
oraindik.
REAren helburua da Euskadin txosten mota horiek eza-
gutzea eta gaur egiten dena baino sarriago eskatzea.
Arazoetako bat da ea nork sinatu behar dituen
txosten horiek legezkoak izan daitezen, izan ere,
alde batetik kanpo aditua ez da Estatu mailan
araututa dagoen figura bat, eta bestetik, txos-
ten horren azken hartzaileek lan eta txostenaren
kalitate kontrola ziurtatuta eduki behar dute.
Edozein kasutan, ikuskariek, araututa eta kontro-
latuta daudenez, kontulari adituen izaera izan de-
zakete. Izatez, Frantzian, kontulari adituen %80
ikuskariak edo kontu-komisarioak ere badira.
Euskadiko REAn badakigu ikuskari bezala ezin
dutela utzi beste profesional batzuek, esaterako
ekonomistek, txosten horiek sina ditzaten. Zentzu
horretan, EEEko Kontabilitate Komunitateak, zu-
zenean gai horrek eragiten dionez, proiektuarekin
bat egin du, Gustavo Bosqueten bidez, talde bie-
tako Koordinatzaile eta Ordezkaria.
Gaur egun, Euskadiko REA, Frantziako Experts-Comptables
delakoen figura sustatu nahian, hausnarketa prozesu batean murgilduta
dago, datozen hilabeteetan burutu beharreko ekintza plan bat ezartzeko.
Komunitatea KONTABILIDAD
Komunitatea KONTABILIDAD
KONTULARI ADITUAK
Ekonomisten Euskal Elkargoa18
NOLABERRIZTULAN-BILAKETAN
Komunitatea ENPLEO
Nola bilatu lana horrenbesteko lehia dagoenean? Nola bereizi geu-
re burua? Zer aldatu curriculumean, nabarmentzeko? Galdera horiei
eta beste batzuei eman zitzaien erantzuna lan-bilaketa aktiboari
buruzko Berrikuntza Tailerrean. Ekonomisten Euskal Elkargoaren
eskutik izan zen eta hauek eman zuten: Josu Oleaga, Joanes Rodri-
guez, Jon Abaitua eta Markel Gibert. TaZEBAez enpresako ekintzai-
leak dira, Mondragon Team Academy taldekoak.
Sasoi berriak dira. Komunikazio-bideak, prozesuak, lana bilatzeko le-
kuak eta enpresarien aurrean esperientzia aurkezteko moduak aldatu
dira; guzti horrekin, mapa berri bat daukagu aurrean eta garrantzitsua
da nork bere buruaz baliatzen jakitea, lana bilatzeko orduan.
Jon Abaituaren arabera, “Tailerrak 4 orduko iraupena du eta helburua
hauxe da batez ere: pertsonak ohartaraztea gauzak egiteko modu des-
berdinak daudela, ekimenez jokatu behar dela eta aukerei aurrea hartu,
izan ere, aukerak hor daude, eta jakin behar duguna da nola heldu”.
Tailerrak teoria eta praktikaren arteko oreka bilatzen du, parte-hartzai-
leen norbanako garapenerako gaitasun eta jarrera aproposak lantzen
ditu, lana bilatzeari dagokionez berritzeko edo bide tradizionalak ez
diren beste aukera batzuk bilatzeko.
Komunitatea ENPLEO
Ekonomisten Euskal Elkargoa19
“Mondragón Team Academy taldearen izenean, egi-
nez ikasteko metodologia sustatzen dugu” esan du
Abaituak; “borobilean jartzen gara eta check-in
baten bidez ekiten diogu. Jarduera hori erabiltzen
dugu izotzaldia apurtzeko: geure burua aurkezten
dugu, nola sentitzen garen azaldu eta tailer hone-
taz eta geure buruaz espero duguna azaldu. Ho-
rrela, geuk ere, badakigu zer espero duten gutaz,
prestatzaile bezala”.
Lehenengo topaketa labur horren ondoren, bideo
bat ikusten dugu. Gaia: sakrifizioa, ekitea eta bo-
rrokatzea, helburuak eta ametsak lortzeko bide
gisa. Sarrera teoriko txiki horren bidez, konfort
gune eroso eta lasaitik nola irten azaltzen dugu.
Izan ere, gune horretan gauzak ez dira gertatzen,
eta geure buruari erronkak jarri behar dizkiogu,
gauzak gertarazi eta emaitzak ikustea lortzeko.
“Gero hiru taldetan banatzen gara Word kafe bat
egiteko, eta hiru gai lantzen ditugu: Lehenik eta
behin sare sozialen garrantzia eta on-line os-
pea; Facebook, Twitter edo LinkedIn-en aktiboki
parte hartzea, edo blog batean sarri idaztea me-
sedegarria izan daiteke lana bilatu eta harrema-
nak egiteko unean; Bigarrenik, nola kudeatu gure
curriculuma modu berritzailean, gure dohain
eta trebetasun onenak erakusten dituen dokumen-
tazioa sortzea, bereizteko, atentzioa emateko; eta
azkenik, networking ekitaldiak: ekitaldi asko
daude kontaktu pertsonala egiteko eta lana bilat-
zeko baliagarriak izan daitezke. Horregatik, garran-
tzitsua da nork bere buruari buruzko sarrera-gutun
bat prestatzea, eta minutu pare batez solaskideari
zeure buruari buruzko informazio ematea”.
World Kafe delakoa enplegua bilatzeko aukera be-
rrien inguruan elkarrizketa sare bat sortzeko mo-
dua da. Gai bakoitzak 40 minutuko iraupena izan
zuen, eta amaitzeko, gainerako taldeen aurrean
aurkezpen bat egin genuen “elevator pitch” ba-
ten bidez, 3 minutu baino gutxiagoko aurkezpen
labur bat. Hitzaldi mota horrek zuzena eta zehat-
za izan behar du eta batez ere pasioa transmititu
behar du.
Tailerraren 2. zatian honakoaz hitz egin genuen:
Zer da enpatia mapa bat? lan-bilaketan daukan
garrantzia. Empathy Map delako bezeroa ulertze-
ko funtsezko tresna da. Enpatia mapak gure beze-
roak “nahi duela ematen duen” horretatik harago
joateko aukera ematen digu, eta bere inguruan,
bere jarreran, bere kezka eta aspirazioetan zen-
tratu gaitezke.
Parte-hartzaileak lau taldetan banatzen dira. Ho-
rietako bik dinamikan lan egingo dute, ekonomis-
ten lekuan jarriz, eta beste bi taldeak kontratat-
zailearen lekuan jarriko dira.
Tailerra amaitzeko, itxierako Check out bat egin
eta ikasitakoaz hitz egiten dugu. Zein sentsa-
ziorekin zoaz? Zer ikasi duzu?
“Orokorrean oso sentsazio positiboak izan dira.
Egon ziren profesionalak enpresa arlokoak ziren,
ekonomia eta EEErekin erlazionatutako karrerak
egindakoak, 40 urte ingurukoak, eta giro ona sor-
tu zen, ikaskuntza oso positiboa burutzeko bidea
emanez. Gure asmoa jendeari birus hau sartzea
da, etengailua sakatzea… gero haiek, handik au-
rrera, curriculum berritzaile bat garatu dezaten,
funtsezko 2 edo 3 ideiarekin. Adina ez da eraba-
kigarria, inoiz ez da berandu ikasteko, burua argi
baino ez da eduki behar. Tailerrean hainbat pro-
fil egon ziren, adin desberdinak eta esperientzia
desberdinak. Metodologia berriak begiak irekitzeko,
betiere ikasteko gogoarekin”.
+Info
Blog empleo Komunitatea ENPLEO
Komunitatea ENPLEO
Kontratatuko zaituen pertsonaren lekuan
jartzea da kontua, pertsona horrek zer sen-
titzen duen, zer entzun, ikusi eta egiten duen
jakiteko. Enpresari baten azalean edo langile
bila dabilen ekintzaile baten azalean jartzea.
Horrekin lortu nahi duguna da pertsonen sor-
mena lantzea, ikusteko nola mugitzen diren
eta talde barruan zer nolako liderrak diren
Ekonomisten Euskal Elkargoa20
Komunitatea ENPLEO
Bila ari den pertsona batek erronka askori egin
behar die aurre; batzuk konplikatuak dira, eta ez
da erraza arrakasta lortzea. Gaitasun eta trebeta-
sun emozionalen garrantziaz ohartzea eta horiek
lantzea oso garrantzitsua da; orokorrean ongiza-
tea handitzen du eta egoera pertsonala modu osa-
sungarriagoan hartzeko aukera ematen digu.
IÑAKI PÉREZ
Innobasqueko bazkidea
eta Adimen Emozionalaren
Partzuergoko kidea
Adimen emozionala
eta enpleguaren bilaketa garatzeko tailerra
Komunitatea ENPLEO
Ekonomisten Euskal Elkargoa21
Iñaki Pérez eta Javier Barezek ematen dute tai-
ler hori EEEn. Innobasqueko Adimen Emoziona-
laren Partzuergoko kideak dira biak. Tailerraren
bidez erlazionatu egiten dira Adimen emozionala
eta eguneroko bizimoduan eta eremu profesiona-
lean mugiarazten gaituzten Trebetasun, Balio eta
Jarrerak, egoera horiei aurre egiteko hartzen di-
tugunak.
Adimen emozionalanorberaren eta gainerakoen emozioak
identifikatu eta kudeatzeko gaitasuna da, eta Tailerraren helburua
zera da: pertsonei laguntza ematea Adimen Emozionalarekin lotu-
tako gaitasun eta trebetasunak garatu eta aplikatzeko orduan.
Nola sortu da eta zertan datza adimen emozio-
nalaren Tailerra?
“Eraldaketaren emozioak” liburua argitaratu os-
tean sortu da. Adimen Emozionalari buruzko libu-
ru hori sei profesionalen artean idatzita dago eta
Innobasquek argitaratu du. Argitaratu ondoren,
EEEk proposamen bat egin zigun elkargokideei
Adimen Emozionalaren aspektu batzuk lantzeko,
enpleguaren gaia lan-ildo bezala enfokatuz.
Tailerraren bidezlortu nahi dugu pertsonek egoera konplikatuei
aurre egin ahal izatea, emozionalki modu osasungarri batean. Egoera kon-
plexu horietako bat lan-bilaketa izan daiteke, kontuan izanda egoera ez dela
horretarako mesedegarria, eta merkatu-aukerak aurkitzeko erraztasunak
ematea, beren buruarekiko eta emozioekiko konpromiso handiagoa hartuz. Era
berean, prozesu luzea izan daitekeela ere ikusarazi behar da, eta segurtasuna
izaten lagundu, helburuaren lorpenerako bidean indar handiagoz ekiteko.
Zein da lan-metodologia?
Pedagogia aktibo eta parte-hartzailea erabiltzen
dugu. Tailerrean Trebetasun Emozionalen arteko
ibilbidea 4 etapatan egiten dugu:
1. emozioen kontzientzia hartu eta identifikatzea
2. emozioak nola erabiltzen ditugun
3. ulertzea
4. kudeaketa, zer egin dezakegun guretzako eta
inguruarentzako onuragarriak diren jarrera motak
hartu eta mantentzeko.
Beste aukera batzuen artean, banakako hausnar-
ketaren dinamikak lantzen ditugu; ondoren tal-
dean partekatzen ditugu eta azkenik taldean on-
dorioetara heltzen gara.
Komunitatea ENPLEO
Komunitatea ENPLEO
Ekonomisten Euskal Elkargoa22
Ideia zera da: lau urrats horiek bizi-mailan txer-
tatzea, eta beraz, lanaren bilaketa prozesuan ere.
Zer gertatzen da lan bila ari garenean? Zein emo-
zio izaten ditugu? Normalean lan-elkarrizketetara
emozio gogorrez beteta joaten gara: beldurra,
larritasuna, eta abar. Eta askotan, irtetean edo
lanpostua eman ez digutela ikusten dugunean
porrota, tristura, depresioa… sentitzen ditugu.
Askotan emozio horiek geure burua zigortzeko
erabiltzen ditugu, eta “ezinaren” gurpilean sart-
zen gara, azkenik gabeko gurpil horretan. Emozio
horien jakitun izan behar dugu eta produzitzen
dugun energia hori modu positiboan erabili, beste
aukera batzuk aurkitzeko. Une horiek aprobetxatu
beste garapen-bide batzuk bilatzeko, prestakunt-
za jasotzeko, enplegagarritasuna hobetzeko…
Hau da, tailer honen bidez emozioak beste era
batera kudeatzeko bide bat ireki nahi dugu.
Zer ematen du tailerrak eta zergatik eduki du
horrenbesteko arrakasta?
Orokorrean enpresa eta erakundeekin lanean aritu
naiz nire ibilbide profesionalean, eta ohartu naiz
pertsonok zerbait behar dugula, baina ez dakigu-
la ondo zer den. Gizarte oso paternalista bate-
tik gatoz, lan-munduan askatasun gutxi ematen
zuena, eta orain, langileei ekarpenak egitea eta
parte-hartzea eskatzen zaien gizarte batera pasa
gara. Askatasunik eduki ez eta bat-batean osorik
ematen dizutenean, logikoa da segurtasun eza
eta beldurra sortzea.
Orokorrean, emozioak estaltzeko hezi gaituzte,
eta orain apurka-apurka konturatzen ari gara gure
bizitzaren parte direla, onak direla eta lagundu
egiten digutela, nola kudeatu baldin badakigu.
Horiei esker (atseginak eta desatseginak) gizakia
ez da desagertu; esaterako, hasiera-hasieran gure
espezieak zituen arriskuen beldur izan ez bagina,
gaur egun ez ginateke existituko. Alaitasuna,
tristura, beldurra, sorpresa, nazka eta haserrea,
oinarrizko sei emozio dira, eta seguruenik horiek
gabe ez genukeen bizirik iraungo.
Nola aplikatu daiteke adimen emozionala en-
presa-munduan?
Enpresen egituraren barruan emozioek egiteko
garrantzitsua dute; inork ez ditu bere emozioak
lantokiko aparkalekuan uzten. Gaur egun enpre-
sak beste era batera ari dira lanean, eta kudeaketa
eredu desberdina nahi dute, ezagutzan, harrema-
netan, eta azken finean, pertsonengan oinarritu-
tako kudeaketa eredu bat.
Erakundeen barruan parte-hartzea, ekimena, kon-
promisoa eta abar eskatzen zaigu. Denak dauka
zerikusia emozioarekin, modu batean edo bes-
tean. Pertsonen arteko komunikazioak berak,
eman eta jasotzen den mezu orok emozio inpli-
zitua dauka; are gehiago, mezuaren zentzua bal-
dintzatzen duen emozioa.
Oso garrantzitsua da kudeaketaren eta kontrolaren
arteko desberdintasuna. Emozioak kudeatzeaz ari
gara, ez kontrolatzeaz. Sabeleko ultzera bat edu-
kitzera eraman ahal gaituen emozio berak, ondo
bideratuta, proiektu bati ekiteko energia gehiago
izaten lagundu ahal digu.
Ariketa fisikoa egitea oso osasungarria den mo-
duan, ariketa emozionala ere oso osasungarria da.
Aldaketei eta erronkei era askoz ere modu osasun-
garriagoan aurre egiten laguntzen digu.
Egun, bestalde, ekipoen kudeaketa aldaketa-
egoera batean dago. Dagoeneko ez da oso esangu-
ratsua nagusi agintariaren eredua, organigraman
duen posizioaren arabera pertsonenganako bote-
rea erabiltzen duena; orain gero eta ohikoagoak
dira parte-hartze egiturak eta pertsonek boterea
hartzeko kudeaketa. Emozioak kontuan hartzea
eta Adimen Emozionalaren Gaitasun eta Trebeta-
sunen bidez lan egitea oso lagungarria izan dai-
teke gure gizartean eta gure erakunde eta enpre-
setan ematen ari den aldaketa horretan. Tresna
baliagarria izan daiteke, bizi garen mundua leku
atsegin eta inklusiboago bihurtzeko beste tresna
batzuekin batera.
Horregatik, Innobasqueko Adimen Emozionala-
ren Partzuergoan, 180 erakundek baino gehiagok
osatzen duguna, Adimen Emozionalaren ezagutza
eta garapena arlo guztietara eraman nahi ditugu,
baina batez ere enpresa, gizarte eta hezkuntza
arlora.
Komunitatea ENPLEO
Komunitatea ENPLEO
ADIMEN EMOZIONALA TAILERRA
Ekonomisten Euskal Elkargoa23
IV PINTXO&LEARN...
IN BULEGO PROFESIONALAK
Saio ziklo horretan hainbat gairi heldu zaie gure
bulego profesionalen esperientziatik: Kalitatea,
NOTESS sistema, Pertsonen Kudeaketa eta Sare
Sozialak.
Bulego Profesionaletarako Pintxo&Learn de-
lakoak gai garrantzitsuen inguruan antolatu dira;
hala nola Kalitatea; Zerga Agentziaren aurrean
bulegoen Ordezkaritzatik ondorioztatutako Erant-
zukizuna; NOTESS sistema, bidalketa telematikoa
Merkataritza Erregistrora; eta Bulego Profesiona-
letan Pertsonen kudeaketa eta Sare Sozialak lant-
zea.
Kalitateari buruzko saioan hitz egin zen Bulego
Profesionaletan kalitate ereduak ezartzearen ga-
rrantziari buruz. Horren inguruan, honako galdera
hauei eman zitzaien erantzuna, besteak beste: Zer
dakar edo zer ekar dezake? Zein da onena? Eredu
erreal batean sar al daiteke? Era berean, kalitate
ereduak ezartzeko unean egon daitezkeen zailta-
sun eta abantailak aztertu ziren.
Kalitate eredurik ez izateari dagokionez, ondo-
rio honetara heldu zen: bulego profesional batek,
txikia bada ere, eduki behar du eta bere neurrira
egokitu; izan ere, funtsezkoa da bezeroaren ase-
betetzea neurtu ahal izateko. Kalitate eredu bat
ezartzeari dagokionez, garrantzitsua da aholkulari
baten laguntza izatea, kanpo-ikuspegia emateko
eta bulego profesionalak jarraitu beharreko bidea-
ri eta etorkizunari buruz pentsatzen laguntzeko.
Gai honi buruzko saioa ere egin zen: Zerga Agen-
tziaren aurrean bulegoen Ordezkaritzatik on-
dorioztatutako Erantzukizuna; NOTESS sistema,
bidalketa telematikoa Merkataritza Erregistro-
ra. Horretan erantzuna eman nahi izan zitzaien
hainbat galderari: norena da aitorpen baten ingu-
ruko informazioa bezeroari jakinarazteko ardura?
Zein traba daude Foru Ogasunekin elkar eragiten
denean? Zein ondorio ditu? jarraitu beharreko
komunikazio-protokoloren bat al dago? Gainera,
hobetzeko konponbide eta proposamenak eman
ziren, hala nola aholkulari fiskalentzako telefono
espezifiko bat, batez ere aitorpen kanpainetarako,
eta bulegoen eta bezeroen artean kontratu eredu
bat sinatzeko aukera, erantzukizunak baztertzeko.
Komunitatea Despachos
Komunitatea Despachos
Ekonomisten Euskal Elkargoa24
Pertsonen Kudeaketari buruzko saioan honakoei buruz hitz egin zen:
kontziliazioa, oporren kudeaketa, motibazioa, lidergoa, prestakuntza,
talde-lana eta barne-komunikazioa. Bertaratu zirenek praktika eta
aholku onak aurkeztu zituzten giza baliabideak modu eraginkorrean
kudeatzeko.
Eta azkenik, Sare Sozialei buruzko Pintxo&Learn. Sare Sozialak Bulego
Profesionaletan ezarri eta horien inguruko estrategiak lantzeari buruz
hitz egin zen. Gainera, gehiegi erakustearen arriskuak aztertu eta au-
rretiko estrategia bat ezartzearen garrantzia aipatu zen.
Saio horietako bakoitza egun batean izan zen, beti eguerdian, hori
baita zalantzarik gabe, konpainia onean pintxo on batzuk dastatzeko
unerik egokienetakoa.
Pintxotan joatea oso jarduera ohikoa da,
eta hauxe jarduera horri beste kutsu bat emateko modua,
izaera profesionala emanez, networking formatu baten bidez,
mahai baten inguruan esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, lanbi-
de bereko kideekin eta pintxo aukera on batez lagunduta.
Bi ordu inguruko saioak izan dira eta komunitate bakoitzak lantzen
duen arloan interesa duten 12 pertsona inguruk parte hartu dute saio
bakoitzean. Helburua ekonomisten eta beste arlo batzuetako profe-
sionalen arteko lankidetza sustatzea da, iritzi eta esperientziak par-
tekatzea, kontaktu enpresarial, komertzial eta pertsonalak lantzea eta
EEEren barruan lanbidearen arloen arteko topagunea sortzea.
Komunitatea Despachos
Komunidtatea Despachos
PINTXO & LEARN
Ekonomisten Euskal Elkargoa25 Colegio Vasco de Economistas
Gainera, komunitate berri hori Administrazioko profesionalek parte-
hartzeko dago zabalik: Gizarte Segurantza, Lanbide, Eusko Jaur-
laritza (Lan Saila, Hitzarmena), INEM (Enplegu Erregulazio Espe-
dienteen saila…), sindikatuak eta unibertsitateak. Azken finean,
gizarte osoarentzako orokorrean, lan arloan dituzten ezagutzak,
esperientziak eta iritziak ekonomista 2.0 sarean partekatu nahi ba-
dituzte.
Lan arloko ekonomistek aholkularitza ematen diote komunitateari,
enpresaren kudeaketa integralaren zati bezala.
Ez gara guruak,
lan arloko
esperientziak gara
Lan arloko Komunitatearen helburu nagusia esperientziak eta eza-
gutzak partekatzeko gune izatea da. Arazoen konponbide moduan
hobekuntzak ekartzen dituen taldea. Lan arloaren garrantzia aitortu
dadila arlo profesionalaren barruan, eta horrela ekonomisten arteko
ikuspuntu komuna lortu laneko harremanen aldaketaren aurrean.
Gaur egun komunitatean bertan eztabaida bat dago mahai gainean,
hitzarmen kolektiboei eta horiek dituzten eraginei buruzkoa, bai
enpresaren kudeaketari dagokionez, baita elkargokideei dagokienez
ere.
Esperientzia berriak
partekatu eta denongandik
ikasi nahi dugu
LAN ARLOKO
KOMUNITATE BERRIA
Komunitatea Ámbito Laboral
Komunitatea Ámbito Laboral
LAN ARLOKO KOMUNITATEA
laneko kontuetan adituak diren ekonomisten talde berri bat da, baina balio
erantsi bat ere badauka: arlo horren inguruan ikuspuntu zabalago batekin
egin ditzakete azterketak; erakunde baten kudeaketa, iraunkortasuna
eta esparru teoriko bati aplikazio praktikoa emateko gaitasuna dute.
Ekonomisten Euskal Elkargoa26
Gainera, komunitate berriaren izenean proposamenak egingo dira
lan arloan elkargoaren prestakuntza planerako, komunikazio-eus-
karrietako ekarpenak (aldizkaria, prentsa…) eta espazio berriak
irekitzea EEEren barruan ezagutza partekatzeko (sare sozialak, blo-
gak…).
Ezagutza etengabe partekatzea, errealitatearen bidez ikerketara
heltzeko, eta ikerketatik errealitatera.
Lan arloaren behaketa aktiboa.
Zer gertatzen den orain,
zein izan daitekeen etorkizuna,
zein esperientzia ditugun...
LanarlokoKomunitateBerrikokideak
•	 Inés Bullón Pinedo
ASEM
•	 Ainhoa Ugarte Valls
Ugarte Asociados S.E. S.L.P.
•	 M.ª José Elúa Martinez
M.ª José Elúa Martinezen BULEGOA
•	 Ainhoa Saitua Iribar
UPV/EHU
•	 Fernando Galilea Martinez
Fernando Galilea Martínez
•	 Miguel Angel Calle Painceira
MAC Asesores y Consultores
•	 Sara Goitisolo Lezama
INSA Consulting S.L.
•	 Jesús Alcantud Valenciano
Asesoría Elcano
MIGUEL ANGEL CALLE PAINCEIRA
JESÚS ALCANTUD VALENCIANO
SARA GOITISOLO
Komunitatea Ámbito Laboral
Komunitatea Ámbito Laboral
LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA
M.ª JOSÉ ELÚA MARTINEZ
AINHOA SAITUA IRIBAR
Ekonomisten Euskal Elkargoa28
Crowd Angel SAREA delakoa Business Angel fi-
guraren egokitzapen bat dela esan dezakegu;
inbertsio-prozesua sinpletzen du, EEEren ekono-
mista SAREAN sortutako eta beste inguru batzue-
tatik datozen proiektuetan parte hartu nahi duten
ekonomista gehiagok aukera hori izateko.
“Business Angel” ez bezala, “Crowd Angel” de-
lakoak talde bezala egiten die aurre proiektuei
(bakarrik egoteak arrisku gehiago dauzka). Kapi-
tala dibertsifikatzen da eta inbertsiogileen arteko
konfiantza dago. Hori bat dator lankidetzaren al-
Ekonomisten Euskal Elkargoko Akcion Emprendedora Komunitatea bere Crowd Angel SAREA proiektu
propioa diseinatzen ari da. Inbertsiogile pribatuen plataforma bat da, kasu honetan ekonomistak, eta
enpresa proiektuetan inbertitzeko aukera ematen du; ez dira asko haztera bideratutako proiektuak
izaten, ekarpen ekonomikoak ez dira hain altuak eta hainbat ideia berritzaileren artean dibertsifikatu
daiteke.
Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA
CROWDANGELSAREA
EKONOMISTA-TIK, IKASKUNTZA
BABESTEKO PLATAFORMA BAT
deko egungo kulturarekin. Proiektu gehiago mar-
txan jartzeko aukera ere ematen du. Zenbat eta
gehiagok parte hartu, errentagarriagoa da.
Horrek lan egiteko modu guztiz desberdin bat
dakar. Inbertsiogile batek proiektu batean inber-
titzeko erabakia hartu arte itxaron beharrean, ge-
hiagoren artean dirua jartzeari errazago egin ahal
diogu aurre. Konfidentzialtasuna sustatzen da.
Dagoeneko ez da posible Business Angel horiek
haien artean elkar ez ezagutzea; izan ere, sareko
lan minimo batzuk egin behar dituzte.
Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA
Ekonomisten Euskal Elkargoa29
CROWDANGEL SAREA
Proiektu bakoitzerako jarraipen txosten bat egin
behar da eta inbertsio-prozesua sinpletu. Prozesu
xume eta estandarizatu horren bidez ekintzaileak
errazago sar daitezke inbertsiogile-talde batean.
Baina, zein da EEEren egitekoa sare horretan?
Gure parte-hartzea gardentasun eta neutraltasun
terminoetan oinarritu behar da, lotura bat izateko
eta SAREAREN funtzionamendua arautzeko.
SAREA EEEren Crowd Angels delakoekin osatuko
da, eta ondasun-erkidego bat osatuko da proiektu
bakoitzerako. Hori guztiek onartu beharko dute
eta horri esker proiektu batera edo hainbatetara
atxiki ahal izango dira. Gainera, bazkideen arteko
itun bat sinatu behar da, proiektuan parte hart-
zen duten pertsonen arteko harremana islatzen
duen dokumentu bat.
Inbertsio sindikatu bat burutuko da eta erabakiko
da nor doan inbertsioa egindako/partaidetutako
enpresaren administrazio-kontseilura. Era berean,
gutxienez bi Crowd Angel-ek egin beharko dute
proiektu bakoitzarekin bat, eta proiektu bakoitze-
rako jarraipen-txosten bat egingo da. Horretarako
hiruhileroko bilerak egingo dira, proiektu desber-
dinak aztertzeko. Crowd Angel bakoitzak ezarriko
du partaidetzako portzentaje ekonomikoa proie-
ktu bakoitzean.
EEEk ekonomista SAREKO proiektuak hartuko
ditu filtro moduan, Crowd Angel SAREARI aurkeztu
aurretik, azterketa zehatzik egin gabe. Proiektu
horiek hautatuko dira pertsonek burutzeko bide-
ragarritasunaren arabera, eta ez soilik proiektuen
euren bideragarritasunaren arabera.
EEEn akordio bat daukagu abokatu bulego bate-
kin, epeak arindu eta errentagarritasuna lortze-
ko. Horregatik, argi utzi nahi dugu ekintzaileak
ez daudela bakarrik. Asmoa da inbertsio-prozesua
sinpletzea prozesu erraz eta estandarizatu baten
bidez. Prozesu horren bidez ekintzaileak inbert-
siogile talde batengana jo dezake modu errazean
eta bere denbora negozioaren garapenari eskaini.
Funtzionamendua erraza da. Formularioa bete
ostean, EEEko ekipoak lehenengo hautaketa-pro-
zesua egingo du, eta enpresa hautatzen badute,
operazioan lanean hasiko dira. Behin SAREAK
proiektua onartuta, operazioa formalizatu eta
ekintzailea proiektuan parte hartzea erabaki du-
ten Crowd Angel-ekin harremanetan jarriko da.
Gainera, lankidetza-akordioak ditugu garapen-
agentzia batzuekin, hala nola Beaz, Zitek eta
Bilbaoekintza, eta hitzarmenak beren enpresa-
haztegiekin.
Akción Emprendedora komunitateko azken bilera
2013ko apirilaren 18an izan zen, eta EEEren ize-
nean harremanetan jarri ginen “Copartner” sarean
“Business Angel” bezala parte hartzeko interesa
adierazi zuten pertsonekin. Brainstorming txiki
baten bidez, hausnarketa egin genuen prozesu
horri aurre egiteari buruz eta profesional horiei
helarazteko proposamenari buruz.
Sortutako ideien artean hainbat proposamen
planteatu ziren; esaterako, nola ez deitu ekintzai-
leen arteko ekitaldi bateratuak, eta galdera hauek
planteatu ziren: zein proiektu motaz ari gara hitz
egiten? Elkargoaren izenean filtro bat ezar de-
zagun nahiko dute?
RED Crowd Angel proiektuak denbora gutxi dara-
ma martxan, baina 13 elkargokidek erakutsi dute
interesa eta ekimen horretan parte hartu nahi
dute. Uztailaren 10ean EEEk lehenengo bilera bat
izan zuen zalantzak, ikuspuntuak eta abar komen-
tatzeko.
Emaitza oso positiboa izan zen, orokorrean sent-
sazio ona izan zuten eta jendea gogotsu azaldu
zen.
Crowd Angel SAREAN parte hartu nahi al duzu?
Jarri harremanetan Javier Beitiarekin, 944 15 26
33 telefonora deituz.
Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA
Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA
Ekonomisten Euskal Elkargoa30
Brasil, ofizialki Brasilgo Errepublika Federala, Hego Amerikako herrialde bat da; azpikonti-
nentearen erdia hartzen du, ekialdeko zatia hain zuzen, eta ozeano Atlantikoko irla txiki
multzo batzuk. 8,5 milioi Km² baino gehiagoko azalera daukala kalkulatzen da, eta 7.491
Km-ko kostaldea. Horrela izanik, munduko herrialderik handiena da azalera osoari dagokio-
nez. Hego Amerikako lurraldearen %47 hartzen du.
Natibo, europar eta afrikarren arteko mestizaje etniko eta kulturalaren sorlekua da, eta
bertan hainbat pertsona ospetsu sortu dira: Jorge Amado, Oscar Niemeyer eta Paulo Lins.
Gainera, asko dantzatu diren musika estilo arrakastatsuak eman dizkigu Brasilek; hala nola
bossa nova eta samba.
BRASILMundua konkistatuko duen herrialdea
EKONOMISTAK MUNDUAN
Ekonomisten Euskal Elkargoa31
Mundua konkistatuko duen herrialdea Verónica
Barona Trapote, ekonomista elkargokidea, Brasilera
joan behar izan zen ARTECHE enpresako, Mungian
(Bizkaia) egoitza duen enpresa multinazionala, fi-
nantza arloan daukan lana burutzera. Berari eta bere
egonaldian izandako esperientziari esker, garapen bi-
dean dagoen herrialde baten ezkutuko aurpegia eza-
gutuko dugu.
Verónica Brasilera joan zen, konbentzituta zegoelako
potentzial handiko herrialde bat aurkituko zuela.
Hazten ari den eta inbertsio handiak egiten ari diren
herrialde bat, Munduko ekonomia nagusien mailara
heltzen saiatzeko. Argi daukana zera da: “baliabi-
de eta potentzial nahikoak baditu, baina jakin-mina
daukat lortuko duten ala ez, eta bertan egonda, eral-
daketa hori lehenengo lerrotik ikusteko aukera daukat,
eta hori oso interesgarria da, ez bakarrik profesionalki,
baizik eta pertsonalki ere”.
Brasil 200 milioi pertsona baino gehiagoko merkatua
da eta azken 10 urteetan bizi-maila nabarmen hobe-
tu da. Beraz, kontsumo-gaitasuna ere asko handitu
da eta horrek herrialdearen jarduera bizitzea ekarri
du. Gainera, baliabide natural asko dauzkate, eta
orain dela gutxi petrolio hobi garrantzitsuak aurkitu
dira. Horrek aberastasuna sortzeko gaitasun handia-
goa ematen die.
Hala ere, 2012aren amaieratik ekonomiaren bilakae-
raren erritmoa espero genuena baino txikiagoa izaten
ari da. Inflazioaren hazkundea negatiboki eragiten
ari da brasildarren erosketa-gaitasunean, eta kezka
batzuk sortzen hasi dira adierazle batzuen ebo-
luzioari buruz.
 
Bestalde, inbertsio publikoa ere pasa den urtearen
amaieran moteldu zen, bai etorkizuneko kirol ekital-
dietarako inbertsioei dagokienez, baita herrialdearen
hazkunderako oinarrizko azpiegiturari dagokionez
ere. Adibide bezala, esan behar dugu 2012ko urrirako
aurreikusitako energia enkanteak atzeratu egin zirela
eta 2013ko abuztuan egin. Energiaren sorkuntza ad-
judikatzeko enkanteak izan dira, eta datozen urtee-
tan instalatzea aurreikusi da, hainbat bidetatik ener-
gia lortzeko (eolikoa, fotovoltaikoa, mini hydro…).
 
Atzerapenak ematen ari dira inbertsioak egiteko
orduan, Brasilgo enpresa handiak izaten ari diren
likidezia-arazoengatik, mundu mailako krisiaren on-
dorioz eta Estatuaren kobratzeko atzerapen batzuen
ondorioz.
 
Bestalde, langabezia-tasa %5,6koa da, hau da, ia enplegu osoa.
Datu horrek ekoizpen-prozesuak garestitzen ditu, profesional
handiak edukitzeak soldata handiak eskatzen dituelako. Era berean,
Brasilgo lan arloko legeria langileen oso aldekoa da eta soldaten
igoera garrantzitsua da hazten ari den inflazioa konpentsatzeko.
 
Baina zein da aberastasuna sortzeko daukaten mo-
torra? Kirol ekitaldietarako inbertsioak, horien ar-
tean Konfederazio Kopa (2013), Mundiala (2014)
eta Olinpiadak (2016). Herritar askok ez dute begi
onez ikusten horiek dakarten gastu ekonomikoa, are
gehiago Osasun eta Hezkuntza Sistemak hobetu be-
harra daukatela kontuan izanda. Ekitaldi horietatik
etorritako diru-sarrerekin inbertsioa berreskuratu eta
etekinak ateratzea espero dute. Bestalde, Brasil oso
herrialde kontsumista da, beraz, barne-eskaerak jar-
duera industrialetik tira egiten du.
 
5,6%
Ekonomistak munduan
Argi dagoena zera da: Brasil leku ona da edozein produktu
nazioartekotzeko, merkatuaren tamainagatik; hala ere,
zerga-sistema konplexua da eta soldatak altuak, eta horrek
trabak jartzen ditu kanpotik inbertsioak egiteko orduan.
Bizi-mailari dagokionez, desberdintasun handiak
daude. Zonalderik pobreenak Brasilgo iparralde eta
ipar-ekialdekoak dira. Turismotik bizi dira batik bat,
urte osoan eguraldi ona izaten baitute. Hala ere,
oso industria gutxi dago eta jende asko Gobernuak
emandako laguntzetatik bizi da. Bestalde, hegoaldea
zonalde aberats eta industrialena da, bizi-maila al-
tuagoa da eta azken urteetan asko hobetu da.
Verónicaren arabera, Brasilen egungo egoera krisia-
ren aurrean hauxe da: aberastasunaren hazkundea
“esperotakoa baino txikiagoa da eta ekonomian hasi
dira antzematen gainberotzearen sintomak. Gauza
batzuetan Estatuko orain dela 10 urteko egoera gogo-
rarazten didate, eta ematen du bide beretik doazela…
ez dakit gu gauden egoerara helduko diren, baina no-
labait, ematen du horrela jarraitzekotan, urte batzue-
tan krisi egoeran sartuko direla”.
Laburbildu, Brasilek potentzial handia du epe ertai-
nera, azpiegituraren hobekuntzan inbertsio handiak
egin beharrean oinarrituta. Hala ere, ekonomian ba-
daude berotze-zeinu batzuk, eta datozen urteetan
garapena konplikatu dezakete.
VERÓNICA BARONA TRAPOTE, ELKARGOKIDEA ETA
ARTECHEKO FINANTZA ARLOKO ARDURADUNA
http://cultura.elpais.com/cultura/2013/09/27/
actualidad/1380285715_229145.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Brasil
http://www.monografias.com/trabajos10/gebra/gebra.shtml
* Iturriak
Ekonomistak munduan
Bestalde, lan-
g a b e z i a - t a s a
%5,6koa da
Brasilgo lan arloko legeria langileen
oso aldekoa da.
Hitzaldiak
Topaketak 2.0
GIPUZKOAKO FORO EKONOMISTA XAVIER SALA I MARTÍ-REKIN
EKO EKO EKO. GOGOETA ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA 2012-2017
ATENEOA: “BILBOKO ZABALGUNEA BERRIRO BISITATUA”
IRTEERA PROFESIONALAK DONOSTIAKO EHUN
EKONOMISTENEUSKALELKARGOAEXPERTS
COMPTABLES-ENBATZARNAGUSIA
TOPAKETA TOTI MARTINEZ DE
LEZEAREKIN: “LIBURUKO
EMAKUMEAK”
TARTEA
ESPACIO
2.0
SAREA SORTZEN
• MARIA SAIZ SANTOS
Campuseko Kanpo Harremanetarako
Zuzendaria
ZITEK programaren arduraduna
ZITEK
Nire zuzendaritzak, hain zuzen Bizkaiko Campuseko Kanpo Harre-
manetarako Zuzendaritzak, Ekintzailetza eta Enplegu arloak hart-
zen ditu barne.
EHUko Bizkaiko Campusak unibertsitateko komunitatearen jar-
duera ekintzailea bultzatzen du, Zitek programaren bitartez. Zitek
programak bi helburu nagusi ditu
1: Unibertsitateko komunitatearen kultura ekintzailea sustatzea:
Ikasleak, tituludunak, ikertzaileak eta langileak.
2: Unibertsitateko spin off izenekoak eta Oinarri Teknolo-
gikoko enpresa berriak sortzen laguntzea, betiere gure labora-
tegietan eta ikerkuntza-taldeetan garatzen diren ikerketen emait-
zak nabarmendu ahal izateko.
Azken finean, gure helburu nagusia da enpresa berritzaile eta tek-
nologikoak sortzen laguntzea, Unibertsitatean egindako zientzia-
ikerketetan oinarrituta. Jarduera hori bultzatzeko, Zitek programak
zientzia eta teknologiako hiru haztegi ditu, eta gaur egun (2014ko
otsailean) 25 unibertsitate-enpresa daude bertan:
Portugaleteko Zitek, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola
Teknikoan.
Leioako Zitek, Errektoretzaren eraikinean, nagusiki zientzia es-
perimental eta bioteknologikoetatik eratorritako ekimenak hart-
zen dituena.
Bilboko Zitek, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, batez ere Ele-
ktronikara, Material Berrietara eta Informazio eta Komunikazio
Teknologietara bideratuta, besteak beste.
Gainera, kultura ekintzailea sustatzeko ekintzak gauzatzen ditu-
gu. 2013an 2.400 lagun baino gehiagorengana heldu dira. Zitek
proiektuan elkarlanean ari gara EHU, Bizkaiko Foru Aldundia eta
Bizkaiko BEAZ. Eta esparru horretan, EHU Estatuko 5. unibertsita-
tea da unibertsitateko spin off izenekoak sortzen.
Zein da zure egungo harremana Euskal Ekonomisten Elkargoarekin?
Ekintzailetza taldeko kide aktiboa naiz, eta Zitek programaren
bidez, Euskal Ekonomisten Elkargoarekin kultura ekintzailea sus-
tatzeko E-mprende lehiaketa bultzatzen dugu urtero. Oraintsu le-
hiaketa honen 2014 edizioa atera dugu, euskal gazteek Biotekno-
logia sektorean sortu berria den enpresa batean erabakiak hartzen
ari direla simulatu ahal dezaten. Interesdun asko ari dira izena
ematen.
Harreman honen abantailak eta onurak bi aldeentzat. Esperien-
tzien trukea
Abantailak ugariak eta baliotsuak dira, esaterako, taldean egiten
dugun praktika egokien trukea. Alde bakoitzak, bazkide bakoit-
zak, indargune batzuk ditu, eta benetako elkarlanari esker ekimen
paregabe bihurtzen dira. Guztion esperientziek sareko aliantzak
sortzen dituzte, eta beste eragileekin proiektu bateratuak sortzeko
aukera ematen dute. Goiburuak dio: SAREA SORTZEN. Eta benetan
da.
Zein da ekonomisten elkargo profesional batek ekintzailetzari egin
liezaiokeen ekarpen nagusia?
Ez da edozein elkargo profesional, Euskal Ekonomisten Elkargoa
da. Horren ekarpena generikoa baina oso argia da: Eginkizuna da
besteen talentua balio eta aberastasun bilakatzea. Aukerak izuga-
rriak dira arriskuaren kultura, proiektuen ebaluazioa, finantziazio-
iturriak, merkatu-azterketak, negozio-ereduak eta abar sustatzeko.
Euskal Ekonomisten Elkargoan dauden lan-talde guztiak erabilga-
rriak dira ekintzailetzarako.
Epe ertaineko erronka… ilusio gehien egiten dizuena…
Business angels sarea eta Euskal Ekonomisten Elkargoaren parte
hartze aktiboa elevator pitch baten etengabeko deialdiaren pro-
grama batean, eta unibertsitate masterretako proiektu ekintzai-
leak ebaluatzea.
EUSKALHERRIKOUNIBERTSITATEA.
IRAKASKUNTZA, IKERKUNTZA
ETA TRANSFERENTZIA

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Чего хотят люди // What people wants
Чего хотят люди // What people wantsЧего хотят люди // What people wants
Чего хотят люди // What people wantsSegrey Nikishov - @n_grey
 
Ad Wars 2010 Questions
Ad Wars 2010 QuestionsAd Wars 2010 Questions
Ad Wars 2010 QuestionsKyle Rohde
 
Texas Navigator Workflows Webinar
Texas Navigator Workflows WebinarTexas Navigator Workflows Webinar
Texas Navigator Workflows WebinarSue Bennett
 
Edward jones
Edward jonesEdward jones
Edward jonesCRittle
 
Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+
Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+
Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+Johannes Degler
 
Creating compelling videos one day workshop
Creating compelling videos one day workshopCreating compelling videos one day workshop
Creating compelling videos one day workshopGregTuke
 
PHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORY
PHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORYPHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORY
PHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORYmegalou
 
Itep corpus nº2 2009
Itep corpus nº2 2009Itep corpus nº2 2009
Itep corpus nº2 2009Natalia
 
Installing oracle endeca commerce
Installing oracle endeca commerceInstalling oracle endeca commerce
Installing oracle endeca commerceRavi Kumar Lanke
 
Set a password for a power point presentation
Set a password for a power point presentationSet a password for a power point presentation
Set a password for a power point presentationRavi Kumar Lanke
 
지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL
지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL
지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGLJun Ho Lee
 
Higher education and copyright
Higher education and copyrightHigher education and copyright
Higher education and copyrightRoxanne Missingham
 
Inbound to #32 | The Essentials of Client Communication
Inbound to #32 | The Essentials of Client CommunicationInbound to #32 | The Essentials of Client Communication
Inbound to #32 | The Essentials of Client CommunicationPowered by Search
 
Creating users and groups in obiee 11 g
Creating users and groups in obiee 11 gCreating users and groups in obiee 11 g
Creating users and groups in obiee 11 gRavi Kumar Lanke
 
Building personas
Building personasBuilding personas
Building personasElaine Chen
 
The Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award Entry
The Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award EntryThe Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award Entry
The Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award EntryAyantek LLC
 

Destaque (20)

Чего хотят люди // What people wants
Чего хотят люди // What people wantsЧего хотят люди // What people wants
Чего хотят люди // What people wants
 
Ad Wars 2010 Questions
Ad Wars 2010 QuestionsAd Wars 2010 Questions
Ad Wars 2010 Questions
 
Texas Navigator Workflows Webinar
Texas Navigator Workflows WebinarTexas Navigator Workflows Webinar
Texas Navigator Workflows Webinar
 
Edward jones
Edward jonesEdward jones
Edward jones
 
Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+
Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+
Guava - Google Core Libraries for Java 1.5+
 
Netflix
NetflixNetflix
Netflix
 
Creating compelling videos one day workshop
Creating compelling videos one day workshopCreating compelling videos one day workshop
Creating compelling videos one day workshop
 
PHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORY
PHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORYPHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORY
PHOTODENTRO LOR, THE GREEK NATIONAL LEARNING OBJECT REPOSITORY
 
Itep corpus nº2 2009
Itep corpus nº2 2009Itep corpus nº2 2009
Itep corpus nº2 2009
 
Introductie op Leidraad green lease
Introductie op Leidraad green leaseIntroductie op Leidraad green lease
Introductie op Leidraad green lease
 
Installing oracle endeca commerce
Installing oracle endeca commerceInstalling oracle endeca commerce
Installing oracle endeca commerce
 
Set a password for a power point presentation
Set a password for a power point presentationSet a password for a power point presentation
Set a password for a power point presentation
 
Mediawijsheid PleinC 010212 - John Leek
Mediawijsheid PleinC 010212 - John LeekMediawijsheid PleinC 010212 - John Leek
Mediawijsheid PleinC 010212 - John Leek
 
지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL
지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL
지금까지 상상한 Web 표현의한계를넘자 WebGL
 
Higher education and copyright
Higher education and copyrightHigher education and copyright
Higher education and copyright
 
Inbound to #32 | The Essentials of Client Communication
Inbound to #32 | The Essentials of Client CommunicationInbound to #32 | The Essentials of Client Communication
Inbound to #32 | The Essentials of Client Communication
 
Creating users and groups in obiee 11 g
Creating users and groups in obiee 11 gCreating users and groups in obiee 11 g
Creating users and groups in obiee 11 g
 
Building personas
Building personasBuilding personas
Building personas
 
The Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award Entry
The Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award EntryThe Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award Entry
The Princeton Review, MCAT 2015 Dashboard - MITX Award Entry
 
Structureel verbeteren en borgen van de installatie
Structureel verbeteren en borgen van de installatieStructureel verbeteren en borgen van de installatie
Structureel verbeteren en borgen van de installatie
 

Semelhante a ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)ekonomistak
 
Hetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikianHetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikianLeire Hetel
 
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko AzterlanaEkonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko AzterlanaRED ekonomista
 
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko AzterlanaEkonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlanaekonomistak
 
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - GaztenpresaGaztenpresa
 
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)ekonomistak
 
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Irekia - EJGV
 
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak Getxo Kirolak
 
Goiena esperientzia
Goiena esperientziaGoiena esperientzia
Goiena esperientziaJoxe
 
Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015
Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015
Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015Ikaslan Bizkaia
 
Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018Irekia - EJGV
 
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaAurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaIrekia - EJGV
 
Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...
Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...
Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...Irekia - EJGV
 
EAEko Demokrazia Patriarkala
EAEko Demokrazia PatriarkalaEAEko Demokrazia Patriarkala
EAEko Demokrazia PatriarkalaIrekia - EJGV
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaEcoEuskadi 2020
 
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Irekia - EJGV
 
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 

Semelhante a ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk) (20)

ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
 
Hetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikianHetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikian
 
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko AzterlanaEkonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
 
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko AzterlanaEkonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
 
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
 
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
 
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
 
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
 
Goiena esperientzia
Goiena esperientziaGoiena esperientzia
Goiena esperientzia
 
Foro Eca, prentsa oharra
Foro Eca, prentsa oharraForo Eca, prentsa oharra
Foro Eca, prentsa oharra
 
Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015
Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015
Agenda estrategikoa Lanbide Heziketa- Euskadi 2015
 
Jardunaldi Pedagogikoak 2006
Jardunaldi Pedagogikoak 2006Jardunaldi Pedagogikoak 2006
Jardunaldi Pedagogikoak 2006
 
Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018
 
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaAurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
 
Goieskola 10-urte
Goieskola 10-urteGoieskola 10-urte
Goieskola 10-urte
 
Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...
Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...
Txostena 25. EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : ...
 
EAEko Demokrazia Patriarkala
EAEko Demokrazia PatriarkalaEAEko Demokrazia Patriarkala
EAEko Demokrazia Patriarkala
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
 
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
 
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
 

Mais de ekonomistak

LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...ekonomistak
 
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...ekonomistak
 
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseablesAnticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseablesekonomistak
 
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea MaguregiLa gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregiekonomistak
 
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier CorralLa gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corralekonomistak
 
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIAFORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIAekonomistak
 
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de EconomistasPlanes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistasekonomistak
 
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAEConclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAEekonomistak
 
Apuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociaciónApuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociaciónekonomistak
 
Mercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la InformaciónMercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la Informaciónekonomistak
 
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso GowexSituacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowexekonomistak
 
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...ekonomistak
 
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...ekonomistak
 
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...ekonomistak
 
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso EmprendedorCapitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedorekonomistak
 
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y DesafíosFinanciación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíosekonomistak
 
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)ekonomistak
 

Mais de ekonomistak (20)

EL SEGURO D&O
EL SEGURO D&OEL SEGURO D&O
EL SEGURO D&O
 
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
 
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
 
Memoria 2015
Memoria 2015Memoria 2015
Memoria 2015
 
Memoria 2015
Memoria 2015Memoria 2015
Memoria 2015
 
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseablesAnticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
 
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea MaguregiLa gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
 
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier CorralLa gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
 
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIAFORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
 
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de EconomistasPlanes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
 
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAEConclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
 
Apuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociaciónApuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociación
 
Mercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la InformaciónMercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la Información
 
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso GowexSituacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowex
 
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
 
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
 
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
 
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso EmprendedorCapitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
 
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y DesafíosFinanciación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
 
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
 

ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

  • 1. 2.0ekonomista Martxoa TARTE BERRIA - 10 EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA, ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA ETA 4 ERRONKA KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK EKONOMISTAK LURRALDEA ETA HIRIGINTZA 3 HIRIBURU PRESTATZEN ARI DIRA HURRENGO URTEETAN DATOZEN HIRIGINTZA - ERRONKEI AURRE EGITEKO KONTULARI ADITUAK ETA ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA AZKEN NOLA BERRIZTU LAN-BILAKETAN NOLA BILATU LANA ADIMEN EMOZIONALA TAILERRA ENPLEGUAREN BILAKETA GARATZEKO IV PINTXO&LEARN IN BULEGO PROFESIONALAK LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA CROWDANGEL SAREA EKONOMISTA-TIK, IKASKUNTZA BABESTEKO PLATAFORMA BAT BRASIL, MUNDUA KONKISTATUKO DUEN HERRIALDEA TOPAKETAK SAREA SORTZEN 2014
  • 2. idazketa kontseilua Zuzendaria: Iñaki Ramos Garate. Coordinador Comunidad Kontabilidad: Gustavo Bosquet Rodriguez. Marketing Komunitateko Koordinatzailea: Leire Gandarias Eiguren. Coordinador Comunidad Akción Emprendedora: Mª Luz Del Cura. Enpleo Komunitateko Koordinatzailea: Iluminada Aparicio Andrés. Coordinador Comunidad Despachos Profesionales: Miguel Ángel Calle Panceira. Coordinador Comunidad Eméritos: Alberto González Cenzano. Coordinador Comunidad Economistas, Territorio y Urbanismo: Iñaki Villanueva Muñoz. Argitalpen Koordinazioa: Aintzane Goikoetxea Markaida. Maquetación: Init Services. Redacción: Susana Diaz-Agero. Revista de Economista 2.0, es una publicación editada por el Colegio Vasco de Economistas. Rodríguez Arias, 4 – 2o izda. 48008 Bilbao tfns.: 94 415 26 33 - 415 26 44 fax: 94 415 89 87 Federico García Lorca, 9 – bajo 20014 San Sebastián tfno.: 943 01 14 96 fax: 943 45 47 11 San Vicente de Paul, 3 – bajo 01001 Vitoria tfno.: 945 25 02 09 fax: 945 28 02 86 colegio@ekonomista.org El Colegio Vasco de Eonomistas no se hace responsable de las opiniones vertidas en esta revista. Aurkibidea Gomendioak 01 ElkargoEkintzak......................................................................................... 04 1. Ekonomisten Euskal Elkargoa Gobernu batzordea estreinatu du ............................... 04 2. zuzendaritza batzorde berria........................................... 07 Euskadiko Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroko 3. Kontziliaziorako enpresa-ibilbideak pertsonen parte-hartzearen bitartez.................................. 08 02 Komunitatea.................................................................................................. 11 EKONOMISTAKLURRALDEAETAHIRIGINTZA 1. 3 hiriburu Prestatzen ari dira hurrengo urteetan datozen hirigint za-erronkei aurre egiteko ........................................... 11 KONTABILITATEA 1. Kontulari Adituak eta Adostutako Prozeduren Txostena Azken ............... 16 ENPLEO 1. Nola berriztu lan-bilaketan Nola bilatu lana .................. 18 2. Adimen emozionala tailerra enpleguaren bilaketa garatzeko.................................. 20 BULEGOAK 1. IV Pintxo&Learn in Bulego Profesionalak ............................................. 23 LANARLOKO 1. Lan arloko Komunitate Berria ........................................ 25 CROWDANGELSAREA 1. ekonomista-tik, ikaskuntza babesteko plataforma bat ........... 28 03 Ekonomistakmunduan................................................................................. 30 Brasil, mundua konkistatuko duen herrialdea 04 Topaketak2.0................................................................................................ 32 05 Sareasortzen.............................................................................................. 34 ZITEK ¡SOLICITA UN/A ECONOMISTA EN PRÁCTICAS! Colegio Vasco de Economistas, Más información
  • 3. Editorial ELKARREKIN HAZTEN… Elkargo profesional berri bat sortu da, elkargo irekiago, adierazgarriago eta parte-hartzailea- go bat. Orain askoz gehiago gara, arlo desberdinetakoak eta profil desberdinekin, baina inoiz baino bateratuago gaude. Elkarrekin hazteko batu garen profesionalak gara, zailtasunei elkarrekin aurre egiteko eta aukera berriak sortzeko, eta helburua hauxe da: gure ezagutzak eta esperientziak partekat- zea. Elkargoaren garapen profesionalari laguntzen dioten bizipenak dira, eta nola ez, berau osatzen dugun profesional bakoitzari ere bai. Elkargo berri honetan zuen ahotsak dauka lehentasuna, elkargokideenak. Azken finean, zuek erabakitzen duzue nola kudeatu zuen etorkizun profesionala, eta zein bideri jarraitu, eragiten diguten ekintzak eta garenaren eta izan nahi dugunaren isla argia izaten amaitzen dutenak. Orain talde sendoa gara, erreferente garrantzitsua beste elkargo batzuentzat, bai ekonomistenak, baita beste lanbide batzuenak ere, nazio mailan eta estatu mailan. Eta ho- rregatik, aurrera egiten jarraitu behar dugu orain arte bezala, ahaleginez, egunetik egunera hobetuz, gogoz eta pasioz. EEEren izenean, lekuko berri hori hartu nahi dugu, berriro sortu eta ilusioz lan egiteko, positi- boki, itxaropenez eta batez ere hobetzeko gogoz, profesional hobeak izateko, elkargo hobea, eta nola ez, pertsona hobeak. ETA BADAKIGU ZUEN LAGUNTZAREKIN LORTUKO DUGULA. Horretan ari gara, eta horixe da gure kezka eta jarduna. www.ekonomista.org
  • 4. Elkargo Ekintzak Ekonomisten Euskal Elkargoa4 Merkataritza Titularren Elkargoekin bateratu eta gero, elkargo profesional berri bat sortu da, sen- do eta adierazgarriagoa. Erakunde berean dauzka ekonomia eta enpresen kudeaketa arloan lan egi- ten duten profesional guztiak, Euskadiko ekono- miaren etorkizunari aurre egiteko prest. Ondorioz, Gobernu batzorde berri bat osatu da. 17 kidez osatuta dago eta 5.000 profesional baino gehiagoko taldearen ordezkaria da. Gipuzkoa eta Arabako ataletan ere batzordeak osatu dira, erkidego horietan sortu daitezkeen beharrizanei arreta emateko eta horretaz gain, lanbidea hobeto ordezkatuta egoteko. Lurralde horietan Batzorde hauek eratu dira: Bizkaiko Ataleko Batzordea • D. Iñigo Ocáriz Gaubeca- Presidentea • D. Iñaki Ruiz Manzano- Vicepresidentea • D. Javier García Jiménez- Ptea. secc. Bizkaia • D. Mikel Sarriegi Etxeberria- Ptea. secc. Gipuzkoa • D. Daniel Lopez de Armentia Cortes- Ptea. secc. Álava • Dª. Sonia García Delgado- Secretaria de la junta • Dª. Araceli Cámara Salazar • D. Gustavo Bosquet Rodríguez • D. Iñaki Villanueva Muñoz • Dª. Maite Villafruela Reoyo • D. Aitor Otaola Díaz de Alda • Dª. Mª Fe Sainz Hosteins • Dª. Estrella Sánchez Corchero • D. Joseba Barandiaran Andueza • D. Jon Alberdi Echeverria • D. Juan Carlos Muro Intxausti • D. Mikel Mesonero de Miguel Elkargo Ekintzak EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAK GOBERNU BATZORDEA ESTREINATU DU
  • 5. Elkargo Ekintzak Ekonomisten Euskal Elkargoa5 Batzorde horiek guztiek elkargoaren hausnarketa estrategikoaren ondoriozko 4 erronken lidergoa hartuko dute bere gain: Ekonomia eta enpresen kudeaketa arloan lan egiten dutenenentzako eta lanbidearekin zerikusia duten beste talde bat- zuentzako topagune izatea; gure profesionalak beren garapen profesionalean guztiz murgiltzea elkargoan parte hartuz; balio-zerbitzuak eskaint- zea eta erakunde, organismo eta komunikabide eta ezagutza transmisoreentzako erreferente iza- tea, gure taldearen eraldaketa sozio-ekonomikoko eta etika profesionaleko prozesuetan. EEEko batzorde berri hori Gasteizen bildu zen Iñi- go Urkullu Lehendakariarekin. Helburua talde profesional baten ordezkari bezala agertzea izan zen, euskal erakundeekin lan egiteko boronda- tea agertzea eta elkarrekin lan egitea, emaitza hobeak lortzeko. Bisita horretan, Elkargoko ordezkariek beste elkargo batzuentzako erreferente den erakunde profesional bezala aurkeztu zuten beren burua Lehendakariaren aurrean, elkargo profesiona- len egoera berrira eta bere talde profesionalaren egoera berrira eta beharrizanetara egokitzeko gai, gaur egungo egoera ekonomikoan. EEEren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu au- rreko batzordeari, beren lan eta ahaleginagatik. Ekipo horri esker, gaur egun erreferente gara bai ekonomisten, bai beste profesional batzuen elkar- goentzat. Gipuzkoako ataleko Batzordea • Mikel Sarriegi- Presidentea • Aitor Rodríguez-Anabitartea • Alberto Arellano • Ana Ugalde • Imanol Urbieta • Itziar Azkue • Jon Alberdi • Jorge Osoro • Larraitz Sein • Maite Villafruela • Miguel Angel Tapiador • Nuria Uncetabarrenechea • Roberto Rabella Elkargo Ekintzak Arabako Ataleko Batzordea • D. Daniel López de Armentia Cortés- Presidente • Dª Gema Axpe Olazábal • D. Aitor Otaola Díaz de Alda • Dª María López Conde • D. Alberto Rodríguez Arredondo • D. José Javier Lasarte Iribarren • D. Asier Fernández de Trocóniz Díaz de Cerio • Dª Mª Estrella Sánchez Corchero • D. Luis Manuel Alba Jiménez • Dª Cristina Serrano Mayo • D. Juan Carlos Muro Intxausti • D. Daniel Peral Setien
  • 6. Elkargo Ekintzak Ekonomisten Euskal Elkargoa6 4 erronka: desiratzen duguna... Ekonomisten eta lanbide horren inguruko beste talde batzuen arteko topagunea iza- tea. Ekonomistak profesionalki garatu daite- zen lortzea, elkargoan parte hartuz. Ekonomisten garapen profesionalari lagunt- zeko beste baliozko zerbitzu batzuk es- kaintzea. Erakunde, organismo, komunikabide eta ezagutza transmititzeko baliabideentzako erreferente izatea, ekonomisten etika pro- fesionala lantzeko prozesuetan eta eral- daketa sozio-ekonomikoari buruzko proze- suetan.
  • 7. Ekonomisten Euskal Elkargoa7 Osatu da zuzendaritza batzorde berri bat EAEko Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroan. Erregistro horretan 220 aholku- lari fiskal daude gaur egun. Bateratzea eta Batzorde berria osatzea aukera ona izan dira eta REAFek hausnarketa bat egin du eskaini- tako zerbitzuen gainean, horiek hobetu eta helburu berriak ezart- zeko helburuarekin. Hauek dira lortu nahi dituzten erronkak: Ekonomista aholkulari fis- kalentzako prestakuntza espezializatua diseinatu eta eskaintzea; foru-fiskalitateari buruzko informazio profesionala ematea eta Ad- ministrazioarekiko harremana sendotzea, bai lurralde, bai estatu mailan. Gainera, Ekonomista aholkulari fiskalen arteko konexioa sustatzeko topaketak antolatuko dira. Helburua esperientziak eta ezagutza partekatzea izango da, unean-unean sortzen diren beha- rrizan profesionalak lantzea eta EEEren Arlo Fiskaleko Komunita- tean parte hartzea. Garrantzitsua da aholkulari fiskalek prestakuntza espezializatu eta espezifikoa izatea beren lana burutzeko. Horregatik da garrantzitsua batzorde honentzat zerbitzuari kalitatea ematea, bai eskainitako gaiei dagokienez, baita ematen duten hizlarien profilari dagokionez ere. Erregistro honen zerbitzu nagusi bezala baloratuta dago. Kontuan izanda fiskalitatea aholkulari fiskalaren jarduera baino ikuspegi zabalago batetik aztertu daitekeela, EEEren barruan ere arlo fiskaleko komunitate bat sortu liteke. REAF horren partaide izango litzateke eta arlo horretako beste profil profesional batzuk gonbidatuko lituzke, komunitateko kide izatera. Duela urte batzuk EEEn ekonomisten jardueren hainbat arlotako adituen komunitateak sortzen ari dira (marketina, kontabilitatea, lurraldea eta hirigintza, enplegua, ekintzailetza, finantzak…). Eko- nomista edo/eta bestelako profesionalek osatzen dituzte, garapen profesionalean eta komunitatearen beraren arloan ekarpenak egite- ko helburuarekin. Euskadiko REAF ekonomista aholkulari fiskalen organo espezializa- tua da eta aholkularitza fiskalerako zerbitzu espezializatuak ematen ditu, kontuan izanda foru fiskalitatearen berezitasunak. Gaur egun, batez ere informazio eta prestakuntza zerbitzuak ematen ditu. EUSKADIKO EKONOMISTA AHOLKULARI FISKALEN ERREGISTROKO ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA IGNACIO ITURBE MAITE PATERNOTTRE MIGUELANGELCALLEPAINCEIRA DANIEL PERAL Elkargo Ekintzak Elkargo EkintzakCOMITÉ REAF
  • 8. Ekonomisten Euskal Elkargoa8 Emakundek babestuta eta Izaskun Merodio Vi- vancok koordinatuta, ekonomian lizentziatua eta kudeaketa parte-hartzailean aditua, EEEren egoit- zan Kontziliaziorako enpresa-ibilbideak pert- sonen parte-hartzearen bitartez izeneko pres- takuntza-ekintzen programa garatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu du prestakuntza- jarduera hori, Ekonomisten Berdintasuna 2012 proiektuaren barruan. Proposamenaren helburua EEEren eragin-espa- rruan lan egiten duten enpresa txikiak animatzea da, pertsonen parte-hartzearen bitartez, kontzi- liaziorako eta berdintasunerako enpresa-ibilbide pertsonalizatuak eraiki ditzaten. Hasierako ideia da erakustea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ez dela enpresaren eta bezeroen helburuen aurkakoa izan behar. Aitzitik, esperientzia honek erakutsi du enpresa batek parte-hartze hausnarketa proze- su bat martxan jartzea erabakitzen duenean, ideia asko sortzen direla enpresa, bezeroak eta pertso- nak irabazle irteteko. Prestakuntza-tailer hau norberaren hausnarketan oinarrituta dago. Ideia praktikoak proposatzera bideratuta dago. Horrela, enpresa bakoitza kon- tziliazio eta berdintasunerako enpresa-ibilbide pertsonalizatuei ekitera animatu daiteke, betiere enpresako pertsona guztien parte-hartzetik abia- tuta. Proposamena kontziliazio kontzeptuari, enpresa- kulturari, lanaren kontzeptuari eta zuzendaritza estiloei buruzko planteamenduei beste buelta bat ematea da. Barne antolakuntzaren hobekuntzaren, enpresek emandako zerbitzuaren hobekuntzen eta erakundea osatzen duten pertsonen bizitza-oreka- ren arteko espazio bateratuak aurkitu nahi dira. Elkargo Ekintzak PERTSONEN PARTE - HARTZEAREN BITARTEZ KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK Elkargo Ekintzak
  • 9. Ekonomisten Euskal Elkargoa9 Eta zergatik orain? Krisi egoera hau une aproposa izan daiteke auto-azterketa eta enpresen hausnarketa estrategikoa egiteko. Jarduera-maila jaisten denean, are garrantzitsuagoa da pentsatzea zerk funtzionatzen duen ondo eta zer aldatu behar den. Eta guzti horren abiapuntu bezala jarrera positibo eta aktiboa izan behar dugu aldaketarekiko. Eta zailena hori da: Ideiak aldatzea, enpresa egiteko moduari buruz jaso ditugun kontzeptuak zalantzan jartzea. Lehenik eta behin barneratuta ditugun ideiei buruz hausnartu be- har dugu, eta horiek ezagutzaren ekonomian duten balioa zalantzan jarri; hortik abiatuta testuinguru berriak irudikatzen has gaitezke. Prestakuntza-tailer horretan 12 pertsonak hartu zuten parte. Tal- dekako 5 saio egin ziren eta ekonomistei egon zen zuzenduta (en- presetan erantzukizuneko lanpostuak dituzten ekonomistak; geren- teak, pertsonen arloko arduradunak eta abar). Metodologiaren oinarria hauen arteko uztarketa izan zen: kontzep- tuen gaineko hausnarketa, taldeko dinamikak eta antzeko ibilbi- deak garatu dituzten kasu errealak ezagutzea. Horretarako, saioetako 3 Ekonomisten egoitzan izan ziren eta beste bi Iparbit eta Icaza enpresen egoitzetan. Enpresa horiek proiektu honetan parte hartu zuten: Investigación-Acción Nuevos Enfoques empresariales, nuevos recorridos hacia la igualdad (Ikerketa-Ekint- za: enpresa ikuspegi berriak, berdintasunerako ibilbide berriak). Kontzeptu mailan, hauen gaineko hausnarketa proposatu da: den- bora kronometrikoa produktibitate neurri bezala, talentua eta gara- pen pertsonala garatzeko aukera ematen duten enpresa-testuingu- ruak, ezagutza sortzeko mesedegarriak diren zuzendaritza estiloak, eta abar. Gainera, teknologiak espazio-denbora binomioa haus- teko eskaintzen dituen baliabideak aztertu dira eta hausnarketa kolektibo bat proposatu da tele-lanaren edo lanaldi murrizketen kontziliazio-neurriak hautatzen dituzten pertsonentzako abantaila eta eragozpenen inguruan. Elkargo Ekintzak Elkargo Ekintzak
  • 10. Ekonomisten Euskal Elkargoa10 Era berean, aurrez aurreko prestakuntza saioak osatze- ko, talde bat sortu zen Linkedin-en, saioen artean eztabaidak eta so- lasaldiak egin ahal izateko. Talde hori aktibo mantentzen da eta gaur egun oraindik ere eztabaidak egiten dira eta informazioa partekatzen da bertaratu zirenen artean. Tailerrean parte hartzeak ez du bermatzen enpresetan neurriak ezartzea. Izan ere, erakunde bakoitzak erabaki behar du horiek mar- txan jarriko dituen edo ez. Hori bai, sentsibilizaziorako eta prozesu praktikoak hasteko adibideak, irizpideak eta neurriak eskaintzen dira. Esan behar da parte-hartzaile guztiek (enpresak, ikasleak…) ikus dezaketela IAPean (Investigación Acción Participativa – Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea) zehar egindako kasu praktikoei buruzko informazio zehatza: Erabilitako metodologia, lortutako emaitzak, balorazioak, ondorioak eta abar. Programan parte hartu zuten eta beren erakundearen barruan haus- narketa-ekintza prozesu bat martxan jarri nahi duten enpresei in- formazioa emango zaie egungo legeriari buruz, proiektuak aurkeztu ahal izateko finantzazio-ildo egokienei buruz eta beren ibilbideetan lagun izan ditzaketen profesionalei buruz. Era berean, lortu nahi da enpresa parte-hartzaileek rol proaktibo bat hartzea beren ibilbi- deen diseinuan eta beren finantzazio-bideen bilaketan. Elkargo Ekintzak Elkargo Ekintzak KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK
  • 11. Ekonomisten Euskal Elkargoa11 Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA Uztailaren 18an, Bilboko EEEren egoitzan, Lurralde eta Hirigintza eta Ekonomista Komunitateak lan gosari bat antolatu zuen eta bertan 30 lagun baino gehiagok parte hartu zuten ondoko gai honi buruz: 3 euskal hiriburuen hirigintza erronkak datozen urteetan. Jardunaldia goizeko bederatzietan hasi zen EAEko hiriburuetako Hi- rigintza Arloko hiru hizlari-ordezkariren parte-hartzearekin. Gasteiztik etorritako Carlos Ibarlucea, Udaleko Hirigintzako Zuzen- dari Nagusia, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikus- penari eta bere garapena finkatzen duten ildo estrategikoei buruz jardun zuen. Honela definitu zuen: “plan konpaktuagoa da, eta ponentzia politiko baten bitartez akordio batera iritsi gara, ados- tutako ildo estrategiko batzuekin”. Gainera, aitzindaria izan den pro- zesu parte-hartzaile baten bidez egin da, herritarrei eta profesio- nalei irekia. Plan horrek erronka bat jarri du mahai gainean, hain zuzen ere, hiri- , landa-, natura- eta paisaia-lurraldea sustatzea eta babestea, kon- tuan izanik Gasteiz dagoeneko itxuratuta dagoela. “Iraunkortasuna- ren bidean dagoen lurraldea, eta datozen urteetarako prestatzen ari dena; apustua egiten duena hiri konpaktuagoa eta kohesionatuagoa izateko, kultur ondarearen balioa indartzeko, energetikoki eraginko- rra, karbonoan hiri neutroa eta jarduera ekonomikoa sustatzeko”. 3 hiriburu prestatzen ari dira hurrengo urteetan datozen hirigintza-erronkei aurre egiteko Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
  • 12. Ekonomisten Euskal Elkargoa12 Carlos Ibarlucearen ustez, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrak premisa bat dauka: “gehiago ez haztea, lurzoru gehiago ez kontsu- mitzea eta etorkizun iraunkorra finkatzea, barrura begirako garapena birpentsatuz; izan ere, hiri honek egoitza gaitasun handia dauka da- tozen 20-25 urteetarako”. Gasteizen jarduera ekonomikorako planteatzen den proposamena hirian okerren dauden zonaldeak birgaitzea da. “Gasteizek lortu du milioi bat euroko laguntza zonalde historikorako eta beste milioi batekoa birgaitu behar diren guneetarako. Lehentasuna 50eko eta 60eko hamarkadetako auzoek dute” adierazi du Ibarluceak, “lagunt- zak oso emaitza onak ematen ari dira eta jarduera ekonomikoan is- latzen ari dira”. Orain Estatuko Hirien Birgaitze, Biziberritze eta Berrikuntzari buruzko Lege berriarekin hiriko zonalde sendotuenenetan gune pu- blikoak berreskuratzea da helburua, eraikin eraginkorragoak egitea, hau da, “era horretan Gasteiz hiri iraunkorragoa egitea, CO2 isurketak murriztuko dituena; desplazamenduak garraio publikoan egingo dire- na, hau da, gertuko zerbitzu eta ekipamenduak izango dituen hiria, berdeagoa eta atseginagoa”. Bestalde, Santi Peñalbak, 2010eko Donostiako HAPOren Arkitektoa eta Koordinatzaileak, Donostiako Plan Orokorra, Iraunkortasuna eta bideragarritasuna ponentzia aurkeztu zuen. Gaur egun bizit- zen ari den krisiaren aurrean zera adierazi zuen: “proiektu bat egin daiteke eta egin behar da, gogoeta egin, kudeatu eta prest egon jarduteko, eta hortaz gain, ondo aukeratu behar dira bereziki garatu beharreko jarduerak eta abian jarri, ahal den neurrian”. Laurogeiko hamarkadan krisi egoeran egindako esku-hartzeak ekarri zituen go- Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
  • 13. Ekonomisten Euskal Elkargoa13 gora; eta legedi berriak Planen iraunkortasun ekonomikoaren azter- keta eskatzen duela ere gogoratu zuen: “Hiriek Plan Orokorrak izan behar dituzte, hau da, hiriaren beraren proiektu bat, koordinaziotik esku-hartzea lurralde bakarrean txertatuko duena. Plan Orokorrak tresna giltzarriak dira zehaztu ahal izateko zer bide diren eginga- rriak eta zer ekintzek duten lehentasuna, horrela beharrezkoa den eraginkortasunarekin abian jarri ahal izateko”. Donostiak 1962ko Plan zaharra berrikusi zuen eta Plan Orokor be- rria onartu zuen 1995. urtean. Plan honek egindako ekarpenak hi- rigintza kultura bat sortu zuen, berrikuspena ekarri zuena berriro eta bidea ireki ziona egun indarrean dagoen Plan Orokorrari, behin betikoz 2010. urtean onartu zena. Beraz, Donostiak Plan egunera- tua dauka, abaguneari eta aplikatu beharreko legedi berriari egoki- tuta (2006ko euskal legediarekin eta 2008ko Estatukoarekin bat). “Iraunkortasun irizpideetan oinarritutako plana da, ondorioz inguru- men estrategiaren ebaluazioa txertatua duena; hiriak planteatzen di- tuen ildo estrategiko berriei erantzuna ematen diena; harekin batera Hiri Mugikortasun Plan iraunkorra onartu zen; Plan bideragarria da, iraunkortasun irizpideekin egindakoa, baita ekonomia bideragarrita- sun irizpideekin ere, eta datozen urteetarako jarduera programa bat duena”. Donostiako Plan Orokorrak 8-10 urteko epealdirako proiekzioa dauka, sektorekako ekimenak kontziliatuko ditu, baita lehentasu- nak formulatu ere, haren exekuzioa beharretara, baliabideetara eta epeetara egokitzea eragotzi gabe. Horretarako, orain dela bi ha- markadatik hona, udal proiektua, Plan Orokorra, udal aurrekontue- kin bideratzen da, 1995eko Plan Orokorraren erredakzio prozesutik Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
  • 14. Ekonomisten Euskal Elkargoa14 eratorritako ikasketaren ondorioz. “Ikasketa hura esperientzia interesgarria izan zen, eta bidea eman zuen udal aurrekontuak egiteko garaian kontuan hartuak izateko Plan Orokorraren proposamenak, bere exekuzio-maila, aurreikuspen eta jardueren ar- teko egokitzapena, bai inbertsio berriak eta haien mantenua eta kostuak kontuan hartzeko unean, bai planeamenduaren exekuziotik etor zitezkeen diru-sarrerak kontuan hartzeko ere.” Eta horrek guztiak Plan Orokorraren bideragarritasunaren eta sinesgarritasunaren alde egiten du. Tresna horri esker, Udalak, herritarren partaidet- zarekin batera, aukeratu dezake zer esku-hartze bideratu behar den baliabide ekonomiko gutxia- go dagoen egoera batean, gaurko egunean Pla- nak aurreikusten zituen garapen berriak saihestea erabaki dezake, hiria berritzeko esku-hartzeen mesedetan, “hiri hutsuneetan jardunez sinergiak lortzen, edo eremuak eraldatuz hiriko erdigunee- tan, bere gertuko ingurunea birgaitzeko, hiria jos- ten amaitzeko, hiri-tramari jarraikortasuna emate- ko eta behar den bezala hiria ehuntzen amaitzeko, nolabait artifizializatuta dagoen lurraldean jardu- nez bereziki” - gehitu zuen Peñalbak. Alderdi kontzeptual horiek azpimarratu ondoren, arkitektoak Donostiako Plan Orokorraren proposa- menaren oinarrizko ildoak azaldu zituen. Lurzo- ruaren eskaintza orekatua egiten du etxebizitzen, jarduera ekonomikoen eta ekipamenduen eskae- rari aurre egiteko. Arreta berezia eskaintzen die gune libreak sarean definitzeari, oinezkoentzako eta txirrindularientzako sareen zabalkundeari hiri-eremu osoan, irisgarritasuna eta jarraikor- tasuna bermatuz, eta baita garraio publikoaren hobekuntzari ere, hiru kasuetan ekintza bereziak sustatuz. Mauro Valdivielsoren eskutik, Bilboko Plan Oroko- rra Berrikusteko Bulegoaren Zuzendaria, aurkeztu zen azken ponentzia. Ekonomia eta hiri ereduak Bilbon izan zen gaia. Bizkaiko hiriburuak oso kos- mopolita izateko eta erabilera mistoko hiri ba- ten aldeko apustua egin du. Etorkizunean Bilbok finkatu nahi du metropoli kosmopolita, oso hiri homogeneo eta konpaktu gisa, hiriaren iraganak eta etorkizunak lekua izango duen hiria. XX. mende amaiera eta XXI. mendearen lehen hamarkadaren berezko eredu post industrialetik ezagutzaren hiriranzko urratsa eman nahi da. Zerbitzu-hiria izan nahi du, lurralde ekonomiko, fisiko eta sozialarekin. Inbertsioak egin beharko dira Giza Baliabideetan eta teknologian, eta kul- tura zentralizatu beharko da. Horretarako Bilbo- Beraz, ondorio modura, Bilbok hiri aglomerazio erraldoi bat izan nahi du, lau faktore kontuan iza- nik: tamaina, lehiakortasuna, konektibitatea eta ezagutza. Jardunaldiak talde dinamika batekin jarraitu zuen. Bertan, ausaz antolatutako talde batzuek EEEk tik berrikuntza, ekonomia sortzailea, talentua eta nazioartekotasuna bultzatu beharko dira. Ezagutzan oinarritutako ekonomia eta europar testuinguruan kokatutakoa izan nahi du, ondoko lehentasunak dituena: hazkunde inteligentea, iraunkorra eta integratzailea; eta ondoko helbu- ruak: enplegua, I+G arloan inbertitzea eta Europa Helburuaren 20/20/20ko parametro guztiak be- tetzea; hau da, bere energia kontsumoaren kon- trola kudeatzea, iturri berriztagarrietatik datorren energia gehiago erabiltzea sustatzea eta negutegi efektua duten gasen isurketak murriztea. Halaber, Europa Estrategia 2020-ren ekimenek, batetik, hezkuntza-sistemen emaitzak indartu nahi dituzte, abiadura handiko internet ezarrita gizarte digital bat sortzeko; bestetik, lan merka- tuak modernizatu nahi dituzte langileen mugikor- tasuna ahalbidetuz, enpleguan parte-hartzea han- ditzeko eta eskaintza eskaerari hobeto egokitzeko xedez; eta azkenik pobreziaren aurka borrokatu nahi dute gizarte eta lurralde kohesioa bermatze- ko hazkundearen eta enpleguaren onurak denen- gana irits daitezen, eta pobreziak eta gizarte baz- terkeriak jota daudenak duintasunez bizi daitezen eta gizartean parte har dezaten era aktiboan. Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA
  • 15. Ekonomisten Euskal Elkargoa15 egindako galdera batzuei erantzun behar izan zieten. Nola presta dezake bere burua hiriak krisi ekonomikoari irtenbidea bilatzen la- guntzeko? Hiri plangintza eta hirietako planen eta hiri ordenantzen garapena ekonomia eta enplegua sustatzen laguntzeko elementuak dira? Edo oztopo dira? Non dago oreka? Eta 8/2013 legea: jardueren iraunkortasun ekonomikoa. Eman ziren erantzun askoren artean zera nabarmendu zen: hiri bat prest egongo da krisialditik irteteko hiriaren osagai erakargarriak eta iraunkorrak biltzen dituenean, eta osagai idealista eta pragma- tikoen artean oreka osatzen duen helburu estrategiko bati erantzu- na ematen dionean. Hau da, tarteko puntua bilatzen duenean hiri pragmatiko eta idealistaren artean, eta horretarako osagai erakar- garriak bilatu behar ditu. Herri batek ondo funtzionatzen duekintzak era gardenean egiten direnean eta gobernatzeko jarduerak modu txukunean egi- ten direnean, lotsagabekeriaren zulo bilakatu gabe. Horregatik, ekint- zak egiteko unean, talentua bezain garrantzitsua aldartea da. Parte-hartze publikoa garrantzitsua den arren, azkenean profesio- nalek baloratu, lider izan eta exekutatu behar dituzte arkitektura eta hiri proiektuak. Azkenean, beraiek ezagutzen dituzte benetan beste hiri batzuetako arazoak eta nola eman dieten irtenbidea. Bai- na ez dira urrundu behar diseinatzen dutenak eta diseinu horiek inplementatzen dituztenak, guztiak egon behar du ados, baina bo- rroka eta eztabaidarik gabe, lanean jarri behar da jadanik, azkar eta eraginkortasunez. Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA 3 HIRIBURU
  • 16. Colegio Vasco de Economistas16 KONTULARI ADITUAK GUSTAVO BOSQUET Kontabilitate Komunitateko Koordinatzailea Ekonomista Auditoreen Erregistroko Presidentea Azken 7 urteetan EAEko Ekonomisten Elkargoko Ekonomista Ikuskarien Erregistroko (REA) Zuzen- daritza Batzordeak harreman profesional eta pert- sonala mantendu du beren “homologo” frantse- sekin, Akitaniako experts-comptables delakoak. Hainbat aldiz joan da Euskadiko EEE-REA Akita- niako Ordre de Experts-Comptables-en Batzar Na- gusietara. Bestalde, haiek ere bertaratu dira Eko- nomisten Euskal Elkargoak antolatutako hainbat ekitalditara. Hurbilpen horien ondorioz, 2011n EEE-REAk hit- zaldi bat antolatu zuen Donostian, eta kontula- ri aditu frantses batek parte hartu zuen. Horrek zehatz-mehatz azaldu zuen herrialdean nola ga- ratzen den lanbide hori. ETA ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA Komunitatea KONTABILIDAD Komunitatea KONTABILIDAD
  • 17. Ekonomisten Euskal Elkargoa17 Frantzian Kontulari Adituaren lanpostua arautu- ta dago eta Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen arloko Ministerioak (Ogasuna) kontrolatzen du. Inork ezin du lan egin aldez aurretik Experts- Comptables delakoen Eskualde mailako kontseilu batean izena emanda ez badago. Aurretik, goi mailako 5 urteko ikasketak eta 3 urteko praktika profesionalak egin eta azterketa bat gainditu be- har da. Expert Comptable delakoa profesional autono- mo bat da, bere jarduera bezeroarekiko kontra- tu bidezko akordio bezala definitzen da eta Goi Kontseiluak ezarritako arauak betetzen ditu: ka- litate kontrola, sekretu profesionala, diruaren zu- riketaren prebentzioa, egitekoaren gutuna, lanen programazioa eta dokumentazioa… Arau horiek Frantziako Ekonomia Ministerioak onartu ditu. REAren izenean, uste dugu “kontulari adituaren” lanbidea araututa egon behar dela, Frantzian be- zala. Bertan, 50 urtetik gorako historia duen figu- ra bat da, oso baloratuta dago eta beste karrera profesional bat da, ikuskari edo kontu komisa- rioarena bezala. Ikuskarien interes profesional eta korporatiboa hauxe da: Ikuskaritzarik egiten ez duten enpresa txiki eta ertainak kontulari aditu batek gainbe- giratzea, “merkatura” segurtasun eta kaudimen handiagoaz irten ahal izateko (banku erakundeak, administrazio publikoa eta abar), eta bere helburu propioak lortzeko aukera gehiago izateko (finant- zazioa, diru-laguntzak, kenkariak, eta abar). Eta lan horiek kontulari aditu bezala egiten dituzten ikuskariek diru-sarrera osagarri batzuk izan ditza- tela, zerbait positiboa egungo sasoi zail hauetan, finantza arloko informazioaren gardentasun eta fidagarritasun handiagoa eskatzen baita. Konponbideak badauka izena dagoeneko, Adostu- tako Prozeduren Txostena (IPA). Ez da ikuskaritza bat bezain sakona, baina kostu txikiagoaren truke, errebisatutako finantza arloko informazioaren gu- txiengo batzuk ziurtatu daitezke. Fidagarritasuna ematen du. Horrela izanik, ikuskaritzarik egiten ez duten enpresa txiki eta ertainek eta Txostenaren hart- zaileek (finantza-erakundeak, Administrazio Pu- blikoak, Bazkideak, Administrazioak…) eta ikus- kariek eurek (kontulari adituak, azken finean) beren helburuak lortzen dituzte. Azken urte horietan Euskadiko REAn Kontabilitate Institutuko eta Kontu-ikuskaritzako (ICAC) Presi- denteekin hitz egin da figura hori sustatzeko be- harrari buruz. Interes handia egon da proiektua- rekiko, baina ez zaio ekin. Azken hilabeteetan Adostutako Prozeduren Txos- tenak eman dira ezagutzera, eta zeharka kontulari adituaren figura. Horretarako bisita batzuk egin zaizkie Txostenen erabiltzaile posible batzuei, ho- rien artean hiru Foru Aldundiak, Kutxabank, Elkar- gi, Oinarri, Caja Laboral-Ipar Kutxa eta La Caixa, txosten horien onurez hitz egiteko. Orokorrean, harrera ona izan da, baina emaitzak espero ditugu oraindik. REAren helburua da Euskadin txosten mota horiek eza- gutzea eta gaur egiten dena baino sarriago eskatzea. Arazoetako bat da ea nork sinatu behar dituen txosten horiek legezkoak izan daitezen, izan ere, alde batetik kanpo aditua ez da Estatu mailan araututa dagoen figura bat, eta bestetik, txos- ten horren azken hartzaileek lan eta txostenaren kalitate kontrola ziurtatuta eduki behar dute. Edozein kasutan, ikuskariek, araututa eta kontro- latuta daudenez, kontulari adituen izaera izan de- zakete. Izatez, Frantzian, kontulari adituen %80 ikuskariak edo kontu-komisarioak ere badira. Euskadiko REAn badakigu ikuskari bezala ezin dutela utzi beste profesional batzuek, esaterako ekonomistek, txosten horiek sina ditzaten. Zentzu horretan, EEEko Kontabilitate Komunitateak, zu- zenean gai horrek eragiten dionez, proiektuarekin bat egin du, Gustavo Bosqueten bidez, talde bie- tako Koordinatzaile eta Ordezkaria. Gaur egun, Euskadiko REA, Frantziako Experts-Comptables delakoen figura sustatu nahian, hausnarketa prozesu batean murgilduta dago, datozen hilabeteetan burutu beharreko ekintza plan bat ezartzeko. Komunitatea KONTABILIDAD Komunitatea KONTABILIDAD KONTULARI ADITUAK
  • 18. Ekonomisten Euskal Elkargoa18 NOLABERRIZTULAN-BILAKETAN Komunitatea ENPLEO Nola bilatu lana horrenbesteko lehia dagoenean? Nola bereizi geu- re burua? Zer aldatu curriculumean, nabarmentzeko? Galdera horiei eta beste batzuei eman zitzaien erantzuna lan-bilaketa aktiboari buruzko Berrikuntza Tailerrean. Ekonomisten Euskal Elkargoaren eskutik izan zen eta hauek eman zuten: Josu Oleaga, Joanes Rodri- guez, Jon Abaitua eta Markel Gibert. TaZEBAez enpresako ekintzai- leak dira, Mondragon Team Academy taldekoak. Sasoi berriak dira. Komunikazio-bideak, prozesuak, lana bilatzeko le- kuak eta enpresarien aurrean esperientzia aurkezteko moduak aldatu dira; guzti horrekin, mapa berri bat daukagu aurrean eta garrantzitsua da nork bere buruaz baliatzen jakitea, lana bilatzeko orduan. Jon Abaituaren arabera, “Tailerrak 4 orduko iraupena du eta helburua hauxe da batez ere: pertsonak ohartaraztea gauzak egiteko modu des- berdinak daudela, ekimenez jokatu behar dela eta aukerei aurrea hartu, izan ere, aukerak hor daude, eta jakin behar duguna da nola heldu”. Tailerrak teoria eta praktikaren arteko oreka bilatzen du, parte-hartzai- leen norbanako garapenerako gaitasun eta jarrera aproposak lantzen ditu, lana bilatzeari dagokionez berritzeko edo bide tradizionalak ez diren beste aukera batzuk bilatzeko. Komunitatea ENPLEO
  • 19. Ekonomisten Euskal Elkargoa19 “Mondragón Team Academy taldearen izenean, egi- nez ikasteko metodologia sustatzen dugu” esan du Abaituak; “borobilean jartzen gara eta check-in baten bidez ekiten diogu. Jarduera hori erabiltzen dugu izotzaldia apurtzeko: geure burua aurkezten dugu, nola sentitzen garen azaldu eta tailer hone- taz eta geure buruaz espero duguna azaldu. Ho- rrela, geuk ere, badakigu zer espero duten gutaz, prestatzaile bezala”. Lehenengo topaketa labur horren ondoren, bideo bat ikusten dugu. Gaia: sakrifizioa, ekitea eta bo- rrokatzea, helburuak eta ametsak lortzeko bide gisa. Sarrera teoriko txiki horren bidez, konfort gune eroso eta lasaitik nola irten azaltzen dugu. Izan ere, gune horretan gauzak ez dira gertatzen, eta geure buruari erronkak jarri behar dizkiogu, gauzak gertarazi eta emaitzak ikustea lortzeko. “Gero hiru taldetan banatzen gara Word kafe bat egiteko, eta hiru gai lantzen ditugu: Lehenik eta behin sare sozialen garrantzia eta on-line os- pea; Facebook, Twitter edo LinkedIn-en aktiboki parte hartzea, edo blog batean sarri idaztea me- sedegarria izan daiteke lana bilatu eta harrema- nak egiteko unean; Bigarrenik, nola kudeatu gure curriculuma modu berritzailean, gure dohain eta trebetasun onenak erakusten dituen dokumen- tazioa sortzea, bereizteko, atentzioa emateko; eta azkenik, networking ekitaldiak: ekitaldi asko daude kontaktu pertsonala egiteko eta lana bilat- zeko baliagarriak izan daitezke. Horregatik, garran- tzitsua da nork bere buruari buruzko sarrera-gutun bat prestatzea, eta minutu pare batez solaskideari zeure buruari buruzko informazio ematea”. World Kafe delakoa enplegua bilatzeko aukera be- rrien inguruan elkarrizketa sare bat sortzeko mo- dua da. Gai bakoitzak 40 minutuko iraupena izan zuen, eta amaitzeko, gainerako taldeen aurrean aurkezpen bat egin genuen “elevator pitch” ba- ten bidez, 3 minutu baino gutxiagoko aurkezpen labur bat. Hitzaldi mota horrek zuzena eta zehat- za izan behar du eta batez ere pasioa transmititu behar du. Tailerraren 2. zatian honakoaz hitz egin genuen: Zer da enpatia mapa bat? lan-bilaketan daukan garrantzia. Empathy Map delako bezeroa ulertze- ko funtsezko tresna da. Enpatia mapak gure beze- roak “nahi duela ematen duen” horretatik harago joateko aukera ematen digu, eta bere inguruan, bere jarreran, bere kezka eta aspirazioetan zen- tratu gaitezke. Parte-hartzaileak lau taldetan banatzen dira. Ho- rietako bik dinamikan lan egingo dute, ekonomis- ten lekuan jarriz, eta beste bi taldeak kontratat- zailearen lekuan jarriko dira. Tailerra amaitzeko, itxierako Check out bat egin eta ikasitakoaz hitz egiten dugu. Zein sentsa- ziorekin zoaz? Zer ikasi duzu? “Orokorrean oso sentsazio positiboak izan dira. Egon ziren profesionalak enpresa arlokoak ziren, ekonomia eta EEErekin erlazionatutako karrerak egindakoak, 40 urte ingurukoak, eta giro ona sor- tu zen, ikaskuntza oso positiboa burutzeko bidea emanez. Gure asmoa jendeari birus hau sartzea da, etengailua sakatzea… gero haiek, handik au- rrera, curriculum berritzaile bat garatu dezaten, funtsezko 2 edo 3 ideiarekin. Adina ez da eraba- kigarria, inoiz ez da berandu ikasteko, burua argi baino ez da eduki behar. Tailerrean hainbat pro- fil egon ziren, adin desberdinak eta esperientzia desberdinak. Metodologia berriak begiak irekitzeko, betiere ikasteko gogoarekin”. +Info Blog empleo Komunitatea ENPLEO Komunitatea ENPLEO Kontratatuko zaituen pertsonaren lekuan jartzea da kontua, pertsona horrek zer sen- titzen duen, zer entzun, ikusi eta egiten duen jakiteko. Enpresari baten azalean edo langile bila dabilen ekintzaile baten azalean jartzea. Horrekin lortu nahi duguna da pertsonen sor- mena lantzea, ikusteko nola mugitzen diren eta talde barruan zer nolako liderrak diren
  • 20. Ekonomisten Euskal Elkargoa20 Komunitatea ENPLEO Bila ari den pertsona batek erronka askori egin behar die aurre; batzuk konplikatuak dira, eta ez da erraza arrakasta lortzea. Gaitasun eta trebeta- sun emozionalen garrantziaz ohartzea eta horiek lantzea oso garrantzitsua da; orokorrean ongiza- tea handitzen du eta egoera pertsonala modu osa- sungarriagoan hartzeko aukera ematen digu. IÑAKI PÉREZ Innobasqueko bazkidea eta Adimen Emozionalaren Partzuergoko kidea Adimen emozionala eta enpleguaren bilaketa garatzeko tailerra Komunitatea ENPLEO
  • 21. Ekonomisten Euskal Elkargoa21 Iñaki Pérez eta Javier Barezek ematen dute tai- ler hori EEEn. Innobasqueko Adimen Emoziona- laren Partzuergoko kideak dira biak. Tailerraren bidez erlazionatu egiten dira Adimen emozionala eta eguneroko bizimoduan eta eremu profesiona- lean mugiarazten gaituzten Trebetasun, Balio eta Jarrerak, egoera horiei aurre egiteko hartzen di- tugunak. Adimen emozionalanorberaren eta gainerakoen emozioak identifikatu eta kudeatzeko gaitasuna da, eta Tailerraren helburua zera da: pertsonei laguntza ematea Adimen Emozionalarekin lotu- tako gaitasun eta trebetasunak garatu eta aplikatzeko orduan. Nola sortu da eta zertan datza adimen emozio- nalaren Tailerra? “Eraldaketaren emozioak” liburua argitaratu os- tean sortu da. Adimen Emozionalari buruzko libu- ru hori sei profesionalen artean idatzita dago eta Innobasquek argitaratu du. Argitaratu ondoren, EEEk proposamen bat egin zigun elkargokideei Adimen Emozionalaren aspektu batzuk lantzeko, enpleguaren gaia lan-ildo bezala enfokatuz. Tailerraren bidezlortu nahi dugu pertsonek egoera konplikatuei aurre egin ahal izatea, emozionalki modu osasungarri batean. Egoera kon- plexu horietako bat lan-bilaketa izan daiteke, kontuan izanda egoera ez dela horretarako mesedegarria, eta merkatu-aukerak aurkitzeko erraztasunak ematea, beren buruarekiko eta emozioekiko konpromiso handiagoa hartuz. Era berean, prozesu luzea izan daitekeela ere ikusarazi behar da, eta segurtasuna izaten lagundu, helburuaren lorpenerako bidean indar handiagoz ekiteko. Zein da lan-metodologia? Pedagogia aktibo eta parte-hartzailea erabiltzen dugu. Tailerrean Trebetasun Emozionalen arteko ibilbidea 4 etapatan egiten dugu: 1. emozioen kontzientzia hartu eta identifikatzea 2. emozioak nola erabiltzen ditugun 3. ulertzea 4. kudeaketa, zer egin dezakegun guretzako eta inguruarentzako onuragarriak diren jarrera motak hartu eta mantentzeko. Beste aukera batzuen artean, banakako hausnar- ketaren dinamikak lantzen ditugu; ondoren tal- dean partekatzen ditugu eta azkenik taldean on- dorioetara heltzen gara. Komunitatea ENPLEO Komunitatea ENPLEO
  • 22. Ekonomisten Euskal Elkargoa22 Ideia zera da: lau urrats horiek bizi-mailan txer- tatzea, eta beraz, lanaren bilaketa prozesuan ere. Zer gertatzen da lan bila ari garenean? Zein emo- zio izaten ditugu? Normalean lan-elkarrizketetara emozio gogorrez beteta joaten gara: beldurra, larritasuna, eta abar. Eta askotan, irtetean edo lanpostua eman ez digutela ikusten dugunean porrota, tristura, depresioa… sentitzen ditugu. Askotan emozio horiek geure burua zigortzeko erabiltzen ditugu, eta “ezinaren” gurpilean sart- zen gara, azkenik gabeko gurpil horretan. Emozio horien jakitun izan behar dugu eta produzitzen dugun energia hori modu positiboan erabili, beste aukera batzuk aurkitzeko. Une horiek aprobetxatu beste garapen-bide batzuk bilatzeko, prestakunt- za jasotzeko, enplegagarritasuna hobetzeko… Hau da, tailer honen bidez emozioak beste era batera kudeatzeko bide bat ireki nahi dugu. Zer ematen du tailerrak eta zergatik eduki du horrenbesteko arrakasta? Orokorrean enpresa eta erakundeekin lanean aritu naiz nire ibilbide profesionalean, eta ohartu naiz pertsonok zerbait behar dugula, baina ez dakigu- la ondo zer den. Gizarte oso paternalista bate- tik gatoz, lan-munduan askatasun gutxi ematen zuena, eta orain, langileei ekarpenak egitea eta parte-hartzea eskatzen zaien gizarte batera pasa gara. Askatasunik eduki ez eta bat-batean osorik ematen dizutenean, logikoa da segurtasun eza eta beldurra sortzea. Orokorrean, emozioak estaltzeko hezi gaituzte, eta orain apurka-apurka konturatzen ari gara gure bizitzaren parte direla, onak direla eta lagundu egiten digutela, nola kudeatu baldin badakigu. Horiei esker (atseginak eta desatseginak) gizakia ez da desagertu; esaterako, hasiera-hasieran gure espezieak zituen arriskuen beldur izan ez bagina, gaur egun ez ginateke existituko. Alaitasuna, tristura, beldurra, sorpresa, nazka eta haserrea, oinarrizko sei emozio dira, eta seguruenik horiek gabe ez genukeen bizirik iraungo. Nola aplikatu daiteke adimen emozionala en- presa-munduan? Enpresen egituraren barruan emozioek egiteko garrantzitsua dute; inork ez ditu bere emozioak lantokiko aparkalekuan uzten. Gaur egun enpre- sak beste era batera ari dira lanean, eta kudeaketa eredu desberdina nahi dute, ezagutzan, harrema- netan, eta azken finean, pertsonengan oinarritu- tako kudeaketa eredu bat. Erakundeen barruan parte-hartzea, ekimena, kon- promisoa eta abar eskatzen zaigu. Denak dauka zerikusia emozioarekin, modu batean edo bes- tean. Pertsonen arteko komunikazioak berak, eman eta jasotzen den mezu orok emozio inpli- zitua dauka; are gehiago, mezuaren zentzua bal- dintzatzen duen emozioa. Oso garrantzitsua da kudeaketaren eta kontrolaren arteko desberdintasuna. Emozioak kudeatzeaz ari gara, ez kontrolatzeaz. Sabeleko ultzera bat edu- kitzera eraman ahal gaituen emozio berak, ondo bideratuta, proiektu bati ekiteko energia gehiago izaten lagundu ahal digu. Ariketa fisikoa egitea oso osasungarria den mo- duan, ariketa emozionala ere oso osasungarria da. Aldaketei eta erronkei era askoz ere modu osasun- garriagoan aurre egiten laguntzen digu. Egun, bestalde, ekipoen kudeaketa aldaketa- egoera batean dago. Dagoeneko ez da oso esangu- ratsua nagusi agintariaren eredua, organigraman duen posizioaren arabera pertsonenganako bote- rea erabiltzen duena; orain gero eta ohikoagoak dira parte-hartze egiturak eta pertsonek boterea hartzeko kudeaketa. Emozioak kontuan hartzea eta Adimen Emozionalaren Gaitasun eta Trebeta- sunen bidez lan egitea oso lagungarria izan dai- teke gure gizartean eta gure erakunde eta enpre- setan ematen ari den aldaketa horretan. Tresna baliagarria izan daiteke, bizi garen mundua leku atsegin eta inklusiboago bihurtzeko beste tresna batzuekin batera. Horregatik, Innobasqueko Adimen Emozionala- ren Partzuergoan, 180 erakundek baino gehiagok osatzen duguna, Adimen Emozionalaren ezagutza eta garapena arlo guztietara eraman nahi ditugu, baina batez ere enpresa, gizarte eta hezkuntza arlora. Komunitatea ENPLEO Komunitatea ENPLEO ADIMEN EMOZIONALA TAILERRA
  • 23. Ekonomisten Euskal Elkargoa23 IV PINTXO&LEARN... IN BULEGO PROFESIONALAK Saio ziklo horretan hainbat gairi heldu zaie gure bulego profesionalen esperientziatik: Kalitatea, NOTESS sistema, Pertsonen Kudeaketa eta Sare Sozialak. Bulego Profesionaletarako Pintxo&Learn de- lakoak gai garrantzitsuen inguruan antolatu dira; hala nola Kalitatea; Zerga Agentziaren aurrean bulegoen Ordezkaritzatik ondorioztatutako Erant- zukizuna; NOTESS sistema, bidalketa telematikoa Merkataritza Erregistrora; eta Bulego Profesiona- letan Pertsonen kudeaketa eta Sare Sozialak lant- zea. Kalitateari buruzko saioan hitz egin zen Bulego Profesionaletan kalitate ereduak ezartzearen ga- rrantziari buruz. Horren inguruan, honako galdera hauei eman zitzaien erantzuna, besteak beste: Zer dakar edo zer ekar dezake? Zein da onena? Eredu erreal batean sar al daiteke? Era berean, kalitate ereduak ezartzeko unean egon daitezkeen zailta- sun eta abantailak aztertu ziren. Kalitate eredurik ez izateari dagokionez, ondo- rio honetara heldu zen: bulego profesional batek, txikia bada ere, eduki behar du eta bere neurrira egokitu; izan ere, funtsezkoa da bezeroaren ase- betetzea neurtu ahal izateko. Kalitate eredu bat ezartzeari dagokionez, garrantzitsua da aholkulari baten laguntza izatea, kanpo-ikuspegia emateko eta bulego profesionalak jarraitu beharreko bidea- ri eta etorkizunari buruz pentsatzen laguntzeko. Gai honi buruzko saioa ere egin zen: Zerga Agen- tziaren aurrean bulegoen Ordezkaritzatik on- dorioztatutako Erantzukizuna; NOTESS sistema, bidalketa telematikoa Merkataritza Erregistro- ra. Horretan erantzuna eman nahi izan zitzaien hainbat galderari: norena da aitorpen baten ingu- ruko informazioa bezeroari jakinarazteko ardura? Zein traba daude Foru Ogasunekin elkar eragiten denean? Zein ondorio ditu? jarraitu beharreko komunikazio-protokoloren bat al dago? Gainera, hobetzeko konponbide eta proposamenak eman ziren, hala nola aholkulari fiskalentzako telefono espezifiko bat, batez ere aitorpen kanpainetarako, eta bulegoen eta bezeroen artean kontratu eredu bat sinatzeko aukera, erantzukizunak baztertzeko. Komunitatea Despachos Komunitatea Despachos
  • 24. Ekonomisten Euskal Elkargoa24 Pertsonen Kudeaketari buruzko saioan honakoei buruz hitz egin zen: kontziliazioa, oporren kudeaketa, motibazioa, lidergoa, prestakuntza, talde-lana eta barne-komunikazioa. Bertaratu zirenek praktika eta aholku onak aurkeztu zituzten giza baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko. Eta azkenik, Sare Sozialei buruzko Pintxo&Learn. Sare Sozialak Bulego Profesionaletan ezarri eta horien inguruko estrategiak lantzeari buruz hitz egin zen. Gainera, gehiegi erakustearen arriskuak aztertu eta au- rretiko estrategia bat ezartzearen garrantzia aipatu zen. Saio horietako bakoitza egun batean izan zen, beti eguerdian, hori baita zalantzarik gabe, konpainia onean pintxo on batzuk dastatzeko unerik egokienetakoa. Pintxotan joatea oso jarduera ohikoa da, eta hauxe jarduera horri beste kutsu bat emateko modua, izaera profesionala emanez, networking formatu baten bidez, mahai baten inguruan esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, lanbi- de bereko kideekin eta pintxo aukera on batez lagunduta. Bi ordu inguruko saioak izan dira eta komunitate bakoitzak lantzen duen arloan interesa duten 12 pertsona inguruk parte hartu dute saio bakoitzean. Helburua ekonomisten eta beste arlo batzuetako profe- sionalen arteko lankidetza sustatzea da, iritzi eta esperientziak par- tekatzea, kontaktu enpresarial, komertzial eta pertsonalak lantzea eta EEEren barruan lanbidearen arloen arteko topagunea sortzea. Komunitatea Despachos Komunidtatea Despachos PINTXO & LEARN
  • 25. Ekonomisten Euskal Elkargoa25 Colegio Vasco de Economistas Gainera, komunitate berri hori Administrazioko profesionalek parte- hartzeko dago zabalik: Gizarte Segurantza, Lanbide, Eusko Jaur- laritza (Lan Saila, Hitzarmena), INEM (Enplegu Erregulazio Espe- dienteen saila…), sindikatuak eta unibertsitateak. Azken finean, gizarte osoarentzako orokorrean, lan arloan dituzten ezagutzak, esperientziak eta iritziak ekonomista 2.0 sarean partekatu nahi ba- dituzte. Lan arloko ekonomistek aholkularitza ematen diote komunitateari, enpresaren kudeaketa integralaren zati bezala. Ez gara guruak, lan arloko esperientziak gara Lan arloko Komunitatearen helburu nagusia esperientziak eta eza- gutzak partekatzeko gune izatea da. Arazoen konponbide moduan hobekuntzak ekartzen dituen taldea. Lan arloaren garrantzia aitortu dadila arlo profesionalaren barruan, eta horrela ekonomisten arteko ikuspuntu komuna lortu laneko harremanen aldaketaren aurrean. Gaur egun komunitatean bertan eztabaida bat dago mahai gainean, hitzarmen kolektiboei eta horiek dituzten eraginei buruzkoa, bai enpresaren kudeaketari dagokionez, baita elkargokideei dagokienez ere. Esperientzia berriak partekatu eta denongandik ikasi nahi dugu LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA Komunitatea Ámbito Laboral Komunitatea Ámbito Laboral LAN ARLOKO KOMUNITATEA laneko kontuetan adituak diren ekonomisten talde berri bat da, baina balio erantsi bat ere badauka: arlo horren inguruan ikuspuntu zabalago batekin egin ditzakete azterketak; erakunde baten kudeaketa, iraunkortasuna eta esparru teoriko bati aplikazio praktikoa emateko gaitasuna dute.
  • 26. Ekonomisten Euskal Elkargoa26 Gainera, komunitate berriaren izenean proposamenak egingo dira lan arloan elkargoaren prestakuntza planerako, komunikazio-eus- karrietako ekarpenak (aldizkaria, prentsa…) eta espazio berriak irekitzea EEEren barruan ezagutza partekatzeko (sare sozialak, blo- gak…). Ezagutza etengabe partekatzea, errealitatearen bidez ikerketara heltzeko, eta ikerketatik errealitatera. Lan arloaren behaketa aktiboa. Zer gertatzen den orain, zein izan daitekeen etorkizuna, zein esperientzia ditugun... LanarlokoKomunitateBerrikokideak • Inés Bullón Pinedo ASEM • Ainhoa Ugarte Valls Ugarte Asociados S.E. S.L.P. • M.ª José Elúa Martinez M.ª José Elúa Martinezen BULEGOA • Ainhoa Saitua Iribar UPV/EHU • Fernando Galilea Martinez Fernando Galilea Martínez • Miguel Angel Calle Painceira MAC Asesores y Consultores • Sara Goitisolo Lezama INSA Consulting S.L. • Jesús Alcantud Valenciano Asesoría Elcano MIGUEL ANGEL CALLE PAINCEIRA JESÚS ALCANTUD VALENCIANO SARA GOITISOLO Komunitatea Ámbito Laboral Komunitatea Ámbito Laboral LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA M.ª JOSÉ ELÚA MARTINEZ AINHOA SAITUA IRIBAR
  • 27.
  • 28. Ekonomisten Euskal Elkargoa28 Crowd Angel SAREA delakoa Business Angel fi- guraren egokitzapen bat dela esan dezakegu; inbertsio-prozesua sinpletzen du, EEEren ekono- mista SAREAN sortutako eta beste inguru batzue- tatik datozen proiektuetan parte hartu nahi duten ekonomista gehiagok aukera hori izateko. “Business Angel” ez bezala, “Crowd Angel” de- lakoak talde bezala egiten die aurre proiektuei (bakarrik egoteak arrisku gehiago dauzka). Kapi- tala dibertsifikatzen da eta inbertsiogileen arteko konfiantza dago. Hori bat dator lankidetzaren al- Ekonomisten Euskal Elkargoko Akcion Emprendedora Komunitatea bere Crowd Angel SAREA proiektu propioa diseinatzen ari da. Inbertsiogile pribatuen plataforma bat da, kasu honetan ekonomistak, eta enpresa proiektuetan inbertitzeko aukera ematen du; ez dira asko haztera bideratutako proiektuak izaten, ekarpen ekonomikoak ez dira hain altuak eta hainbat ideia berritzaileren artean dibertsifikatu daiteke. Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA CROWDANGELSAREA EKONOMISTA-TIK, IKASKUNTZA BABESTEKO PLATAFORMA BAT deko egungo kulturarekin. Proiektu gehiago mar- txan jartzeko aukera ere ematen du. Zenbat eta gehiagok parte hartu, errentagarriagoa da. Horrek lan egiteko modu guztiz desberdin bat dakar. Inbertsiogile batek proiektu batean inber- titzeko erabakia hartu arte itxaron beharrean, ge- hiagoren artean dirua jartzeari errazago egin ahal diogu aurre. Konfidentzialtasuna sustatzen da. Dagoeneko ez da posible Business Angel horiek haien artean elkar ez ezagutzea; izan ere, sareko lan minimo batzuk egin behar dituzte. Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA
  • 29. Ekonomisten Euskal Elkargoa29 CROWDANGEL SAREA Proiektu bakoitzerako jarraipen txosten bat egin behar da eta inbertsio-prozesua sinpletu. Prozesu xume eta estandarizatu horren bidez ekintzaileak errazago sar daitezke inbertsiogile-talde batean. Baina, zein da EEEren egitekoa sare horretan? Gure parte-hartzea gardentasun eta neutraltasun terminoetan oinarritu behar da, lotura bat izateko eta SAREAREN funtzionamendua arautzeko. SAREA EEEren Crowd Angels delakoekin osatuko da, eta ondasun-erkidego bat osatuko da proiektu bakoitzerako. Hori guztiek onartu beharko dute eta horri esker proiektu batera edo hainbatetara atxiki ahal izango dira. Gainera, bazkideen arteko itun bat sinatu behar da, proiektuan parte hart- zen duten pertsonen arteko harremana islatzen duen dokumentu bat. Inbertsio sindikatu bat burutuko da eta erabakiko da nor doan inbertsioa egindako/partaidetutako enpresaren administrazio-kontseilura. Era berean, gutxienez bi Crowd Angel-ek egin beharko dute proiektu bakoitzarekin bat, eta proiektu bakoitze- rako jarraipen-txosten bat egingo da. Horretarako hiruhileroko bilerak egingo dira, proiektu desber- dinak aztertzeko. Crowd Angel bakoitzak ezarriko du partaidetzako portzentaje ekonomikoa proie- ktu bakoitzean. EEEk ekonomista SAREKO proiektuak hartuko ditu filtro moduan, Crowd Angel SAREARI aurkeztu aurretik, azterketa zehatzik egin gabe. Proiektu horiek hautatuko dira pertsonek burutzeko bide- ragarritasunaren arabera, eta ez soilik proiektuen euren bideragarritasunaren arabera. EEEn akordio bat daukagu abokatu bulego bate- kin, epeak arindu eta errentagarritasuna lortze- ko. Horregatik, argi utzi nahi dugu ekintzaileak ez daudela bakarrik. Asmoa da inbertsio-prozesua sinpletzea prozesu erraz eta estandarizatu baten bidez. Prozesu horren bidez ekintzaileak inbert- siogile talde batengana jo dezake modu errazean eta bere denbora negozioaren garapenari eskaini. Funtzionamendua erraza da. Formularioa bete ostean, EEEko ekipoak lehenengo hautaketa-pro- zesua egingo du, eta enpresa hautatzen badute, operazioan lanean hasiko dira. Behin SAREAK proiektua onartuta, operazioa formalizatu eta ekintzailea proiektuan parte hartzea erabaki du- ten Crowd Angel-ekin harremanetan jarriko da. Gainera, lankidetza-akordioak ditugu garapen- agentzia batzuekin, hala nola Beaz, Zitek eta Bilbaoekintza, eta hitzarmenak beren enpresa- haztegiekin. Akción Emprendedora komunitateko azken bilera 2013ko apirilaren 18an izan zen, eta EEEren ize- nean harremanetan jarri ginen “Copartner” sarean “Business Angel” bezala parte hartzeko interesa adierazi zuten pertsonekin. Brainstorming txiki baten bidez, hausnarketa egin genuen prozesu horri aurre egiteari buruz eta profesional horiei helarazteko proposamenari buruz. Sortutako ideien artean hainbat proposamen planteatu ziren; esaterako, nola ez deitu ekintzai- leen arteko ekitaldi bateratuak, eta galdera hauek planteatu ziren: zein proiektu motaz ari gara hitz egiten? Elkargoaren izenean filtro bat ezar de- zagun nahiko dute? RED Crowd Angel proiektuak denbora gutxi dara- ma martxan, baina 13 elkargokidek erakutsi dute interesa eta ekimen horretan parte hartu nahi dute. Uztailaren 10ean EEEk lehenengo bilera bat izan zuen zalantzak, ikuspuntuak eta abar komen- tatzeko. Emaitza oso positiboa izan zen, orokorrean sent- sazio ona izan zuten eta jendea gogotsu azaldu zen. Crowd Angel SAREAN parte hartu nahi al duzu? Jarri harremanetan Javier Beitiarekin, 944 15 26 33 telefonora deituz. Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA
  • 30. Ekonomisten Euskal Elkargoa30 Brasil, ofizialki Brasilgo Errepublika Federala, Hego Amerikako herrialde bat da; azpikonti- nentearen erdia hartzen du, ekialdeko zatia hain zuzen, eta ozeano Atlantikoko irla txiki multzo batzuk. 8,5 milioi Km² baino gehiagoko azalera daukala kalkulatzen da, eta 7.491 Km-ko kostaldea. Horrela izanik, munduko herrialderik handiena da azalera osoari dagokio- nez. Hego Amerikako lurraldearen %47 hartzen du. Natibo, europar eta afrikarren arteko mestizaje etniko eta kulturalaren sorlekua da, eta bertan hainbat pertsona ospetsu sortu dira: Jorge Amado, Oscar Niemeyer eta Paulo Lins. Gainera, asko dantzatu diren musika estilo arrakastatsuak eman dizkigu Brasilek; hala nola bossa nova eta samba. BRASILMundua konkistatuko duen herrialdea EKONOMISTAK MUNDUAN
  • 31. Ekonomisten Euskal Elkargoa31 Mundua konkistatuko duen herrialdea Verónica Barona Trapote, ekonomista elkargokidea, Brasilera joan behar izan zen ARTECHE enpresako, Mungian (Bizkaia) egoitza duen enpresa multinazionala, fi- nantza arloan daukan lana burutzera. Berari eta bere egonaldian izandako esperientziari esker, garapen bi- dean dagoen herrialde baten ezkutuko aurpegia eza- gutuko dugu. Verónica Brasilera joan zen, konbentzituta zegoelako potentzial handiko herrialde bat aurkituko zuela. Hazten ari den eta inbertsio handiak egiten ari diren herrialde bat, Munduko ekonomia nagusien mailara heltzen saiatzeko. Argi daukana zera da: “baliabi- de eta potentzial nahikoak baditu, baina jakin-mina daukat lortuko duten ala ez, eta bertan egonda, eral- daketa hori lehenengo lerrotik ikusteko aukera daukat, eta hori oso interesgarria da, ez bakarrik profesionalki, baizik eta pertsonalki ere”. Brasil 200 milioi pertsona baino gehiagoko merkatua da eta azken 10 urteetan bizi-maila nabarmen hobe- tu da. Beraz, kontsumo-gaitasuna ere asko handitu da eta horrek herrialdearen jarduera bizitzea ekarri du. Gainera, baliabide natural asko dauzkate, eta orain dela gutxi petrolio hobi garrantzitsuak aurkitu dira. Horrek aberastasuna sortzeko gaitasun handia- goa ematen die. Hala ere, 2012aren amaieratik ekonomiaren bilakae- raren erritmoa espero genuena baino txikiagoa izaten ari da. Inflazioaren hazkundea negatiboki eragiten ari da brasildarren erosketa-gaitasunean, eta kezka batzuk sortzen hasi dira adierazle batzuen ebo- luzioari buruz.   Bestalde, inbertsio publikoa ere pasa den urtearen amaieran moteldu zen, bai etorkizuneko kirol ekital- dietarako inbertsioei dagokienez, baita herrialdearen hazkunderako oinarrizko azpiegiturari dagokionez ere. Adibide bezala, esan behar dugu 2012ko urrirako aurreikusitako energia enkanteak atzeratu egin zirela eta 2013ko abuztuan egin. Energiaren sorkuntza ad- judikatzeko enkanteak izan dira, eta datozen urtee- tan instalatzea aurreikusi da, hainbat bidetatik ener- gia lortzeko (eolikoa, fotovoltaikoa, mini hydro…).   Atzerapenak ematen ari dira inbertsioak egiteko orduan, Brasilgo enpresa handiak izaten ari diren likidezia-arazoengatik, mundu mailako krisiaren on- dorioz eta Estatuaren kobratzeko atzerapen batzuen ondorioz.   Bestalde, langabezia-tasa %5,6koa da, hau da, ia enplegu osoa. Datu horrek ekoizpen-prozesuak garestitzen ditu, profesional handiak edukitzeak soldata handiak eskatzen dituelako. Era berean, Brasilgo lan arloko legeria langileen oso aldekoa da eta soldaten igoera garrantzitsua da hazten ari den inflazioa konpentsatzeko.   Baina zein da aberastasuna sortzeko daukaten mo- torra? Kirol ekitaldietarako inbertsioak, horien ar- tean Konfederazio Kopa (2013), Mundiala (2014) eta Olinpiadak (2016). Herritar askok ez dute begi onez ikusten horiek dakarten gastu ekonomikoa, are gehiago Osasun eta Hezkuntza Sistemak hobetu be- harra daukatela kontuan izanda. Ekitaldi horietatik etorritako diru-sarrerekin inbertsioa berreskuratu eta etekinak ateratzea espero dute. Bestalde, Brasil oso herrialde kontsumista da, beraz, barne-eskaerak jar- duera industrialetik tira egiten du.   5,6% Ekonomistak munduan Argi dagoena zera da: Brasil leku ona da edozein produktu nazioartekotzeko, merkatuaren tamainagatik; hala ere, zerga-sistema konplexua da eta soldatak altuak, eta horrek trabak jartzen ditu kanpotik inbertsioak egiteko orduan. Bizi-mailari dagokionez, desberdintasun handiak daude. Zonalderik pobreenak Brasilgo iparralde eta ipar-ekialdekoak dira. Turismotik bizi dira batik bat, urte osoan eguraldi ona izaten baitute. Hala ere, oso industria gutxi dago eta jende asko Gobernuak emandako laguntzetatik bizi da. Bestalde, hegoaldea zonalde aberats eta industrialena da, bizi-maila al- tuagoa da eta azken urteetan asko hobetu da. Verónicaren arabera, Brasilen egungo egoera krisia- ren aurrean hauxe da: aberastasunaren hazkundea “esperotakoa baino txikiagoa da eta ekonomian hasi dira antzematen gainberotzearen sintomak. Gauza batzuetan Estatuko orain dela 10 urteko egoera gogo- rarazten didate, eta ematen du bide beretik doazela… ez dakit gu gauden egoerara helduko diren, baina no- labait, ematen du horrela jarraitzekotan, urte batzue- tan krisi egoeran sartuko direla”. Laburbildu, Brasilek potentzial handia du epe ertai- nera, azpiegituraren hobekuntzan inbertsio handiak egin beharrean oinarrituta. Hala ere, ekonomian ba- daude berotze-zeinu batzuk, eta datozen urteetan garapena konplikatu dezakete. VERÓNICA BARONA TRAPOTE, ELKARGOKIDEA ETA ARTECHEKO FINANTZA ARLOKO ARDURADUNA http://cultura.elpais.com/cultura/2013/09/27/ actualidad/1380285715_229145.html http://es.wikipedia.org/wiki/Brasil http://www.monografias.com/trabajos10/gebra/gebra.shtml * Iturriak Ekonomistak munduan Bestalde, lan- g a b e z i a - t a s a %5,6koa da Brasilgo lan arloko legeria langileen oso aldekoa da.
  • 32. Hitzaldiak Topaketak 2.0 GIPUZKOAKO FORO EKONOMISTA XAVIER SALA I MARTÍ-REKIN EKO EKO EKO. GOGOETA ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA 2012-2017 ATENEOA: “BILBOKO ZABALGUNEA BERRIRO BISITATUA” IRTEERA PROFESIONALAK DONOSTIAKO EHUN EKONOMISTENEUSKALELKARGOAEXPERTS COMPTABLES-ENBATZARNAGUSIA TOPAKETA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN: “LIBURUKO EMAKUMEAK”
  • 33.
  • 34. TARTEA ESPACIO 2.0 SAREA SORTZEN • MARIA SAIZ SANTOS Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria ZITEK programaren arduraduna ZITEK Nire zuzendaritzak, hain zuzen Bizkaiko Campuseko Kanpo Harre- manetarako Zuzendaritzak, Ekintzailetza eta Enplegu arloak hart- zen ditu barne. EHUko Bizkaiko Campusak unibertsitateko komunitatearen jar- duera ekintzailea bultzatzen du, Zitek programaren bitartez. Zitek programak bi helburu nagusi ditu 1: Unibertsitateko komunitatearen kultura ekintzailea sustatzea: Ikasleak, tituludunak, ikertzaileak eta langileak. 2: Unibertsitateko spin off izenekoak eta Oinarri Teknolo- gikoko enpresa berriak sortzen laguntzea, betiere gure labora- tegietan eta ikerkuntza-taldeetan garatzen diren ikerketen emait- zak nabarmendu ahal izateko. Azken finean, gure helburu nagusia da enpresa berritzaile eta tek- nologikoak sortzen laguntzea, Unibertsitatean egindako zientzia- ikerketetan oinarrituta. Jarduera hori bultzatzeko, Zitek programak zientzia eta teknologiako hiru haztegi ditu, eta gaur egun (2014ko otsailean) 25 unibertsitate-enpresa daude bertan: Portugaleteko Zitek, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan. Leioako Zitek, Errektoretzaren eraikinean, nagusiki zientzia es- perimental eta bioteknologikoetatik eratorritako ekimenak hart- zen dituena. Bilboko Zitek, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, batez ere Ele- ktronikara, Material Berrietara eta Informazio eta Komunikazio Teknologietara bideratuta, besteak beste. Gainera, kultura ekintzailea sustatzeko ekintzak gauzatzen ditu- gu. 2013an 2.400 lagun baino gehiagorengana heldu dira. Zitek proiektuan elkarlanean ari gara EHU, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko BEAZ. Eta esparru horretan, EHU Estatuko 5. unibertsita- tea da unibertsitateko spin off izenekoak sortzen. Zein da zure egungo harremana Euskal Ekonomisten Elkargoarekin? Ekintzailetza taldeko kide aktiboa naiz, eta Zitek programaren bidez, Euskal Ekonomisten Elkargoarekin kultura ekintzailea sus- tatzeko E-mprende lehiaketa bultzatzen dugu urtero. Oraintsu le- hiaketa honen 2014 edizioa atera dugu, euskal gazteek Biotekno- logia sektorean sortu berria den enpresa batean erabakiak hartzen ari direla simulatu ahal dezaten. Interesdun asko ari dira izena ematen. Harreman honen abantailak eta onurak bi aldeentzat. Esperien- tzien trukea Abantailak ugariak eta baliotsuak dira, esaterako, taldean egiten dugun praktika egokien trukea. Alde bakoitzak, bazkide bakoit- zak, indargune batzuk ditu, eta benetako elkarlanari esker ekimen paregabe bihurtzen dira. Guztion esperientziek sareko aliantzak sortzen dituzte, eta beste eragileekin proiektu bateratuak sortzeko aukera ematen dute. Goiburuak dio: SAREA SORTZEN. Eta benetan da. Zein da ekonomisten elkargo profesional batek ekintzailetzari egin liezaiokeen ekarpen nagusia? Ez da edozein elkargo profesional, Euskal Ekonomisten Elkargoa da. Horren ekarpena generikoa baina oso argia da: Eginkizuna da besteen talentua balio eta aberastasun bilakatzea. Aukerak izuga- rriak dira arriskuaren kultura, proiektuen ebaluazioa, finantziazio- iturriak, merkatu-azterketak, negozio-ereduak eta abar sustatzeko. Euskal Ekonomisten Elkargoan dauden lan-talde guztiak erabilga- rriak dira ekintzailetzarako. Epe ertaineko erronka… ilusio gehien egiten dizuena… Business angels sarea eta Euskal Ekonomisten Elkargoaren parte hartze aktiboa elevator pitch baten etengabeko deialdiaren pro- grama batean, eta unibertsitate masterretako proiektu ekintzai- leak ebaluatzea. EUSKALHERRIKOUNIBERTSITATEA. IRAKASKUNTZA, IKERKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA